Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino...

32
5 Patxi Zubizarreta Mundua lo dagoen bitartean

Transcript of Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino...

Page 1: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

5

Patxi Zubizarreta

Mundualo dagoenbitartean

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:18 Página 5

Page 2: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

6

lehenengo edizioaTafalla, 2008ko urria

© Txalaparta© Patxi Zubizarreta

editorial txalaparta e.m.l.Navaz Vides, 1-278 Posta-kutxa31300 Tafalla nafarroaTel. 948 703 934Faxa 948 704 [email protected]

inprimaketaRGMIgeltzera poligonoa, 1 bis, A1 pab.48610 Urduliz - Bizkaia

azala eta bildumaren diseinuaEsteban Montorio

maketazioaMonti

isbn978-84-8136-534-4

lege gordailuabi. 3.128-08

txalaparta

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:18 Página 6

Page 3: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

7

1. gaua

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:18 Página 7

Page 4: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

8

«maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:18 Página 8

Page 5: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

9

«introducción

karlos: Gustavo Martín Garzo idazleak dioenez, bi-zitzan bi motatako hitzak daude: egunekoak etagauekoak. Eguneko hitzek gure pentsamendua-rekin dute zerikusia, gure arrazoiarekin, gure era-bakiekin. Gaueko hitzak, berriz, geure sentimen-duetatik sortzen dira, geure irrika eta desioetatik,eta askoz ere libreagoak dira, benetakoagoak. Ha-la bada, gabon eta ongi etorri gaueko hitzen hi-tzordura, ongi etorri Mundua lo dagoen bitarteanirrati saiora, sentimenduen, irrikaren eta desioenbilgunera.

»Goizaldeko ordu bata eta zazpi minutu di-ren honetan, mikrofonoak zabalik dituzu. Deibat aski duzu, deitu 945 13 13 31 telefonora etakonta iezaguzu nahi duzuna, parte hartu gure

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:18 Página 9

Page 6: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

txatean, mundualo.net helbidean, edo idatz ieza-guzu nahi duzuna.

»Erredakzioan, Eba Ugalde; teknikari lane-tan, Luis Bolaño; pianoan, Chuck Aranbarri; eta,mikrofonoan, ni neu, Karlos Fisher, zeure esa-netara.

»Bai? Badirudi badugula baten bat gaueko hi-tzak esateko prest.

markos: Epa, gabon. Nik… zera… nik Juneri buruzhitz egin nahi dut. Nik… Gasteizen ezagutu nuen,unibertsitatean. Ez dut fakultatea aipatuko, ze eznuke nahi inortxok ere zeratzea, ezagutzea, ezbera ez ni. June.

»Hasiera-hasieratik txoratu ninduen. Berarenatzealdean esertzen hasi nintzen, gelan esan nahidut, atzealdeko mahaian.

»Beltzarana da June, ilea ere beltz-beltza du,eta hasieratik ez dakit zer izan zen, haren triste-zia; ez, tristezia ere ez zen, malenkonia, behar-bada horixe zen; bai, malenkonia, eta zera, txo-ratu egin ninduen. Bai, beharbada hori guztiazen, eta nabarmena ez izatea, gainerako neskenartean kasik oharkabean pasatzea, baina behinarretaz begiratzen hasiz gero, ummm…, lilura-garria da.

»Egun batean, ongi gogoan dut, haren ile lu-ze bat, ile beltz-beltz bat nire mahaira jausi zen.

10

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:18 Página 10

Page 7: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

Suge baten antzera. Huskeria eman dezake, txo-rakeria, baina nik ile hura jaso egin nuen eta ha-rrezkero kutxa batean gordea daukat. Harribitxibaten antzera. Premonizio bat iruditu zitzaidan.Bihozkada bat. Harrezkero suge batek heldu izanbalit bezalaxe nabil, ispilu magiko bat zeharka-tu izan banu bezalaxe.

»Bilbokoa zen June. Zera bat dauka ezkerre-ko masailean, orezta bat, lunar bat, eta nik orez-ta hura desio nuen, gero eta gehiago, obsesiorai-no, eldarnioraino. Eta beharbada hainbeste desioizatearen poderioz, azkenean gertatu egin zen.

»Gau batean, Gabonetako oporren aurretik,gelako afaria egin genuen txinatar batean. Nik,ahalik eta disimulatuen, Juneren alboan esertzealortu nuen, eta horrekin nahikoa nuen, zorion-tsua nintzen. Atzean egotetik alboan egotera al-de handia dago, gero: presentzia, usainak, kei-nuak…

»Ikaskideak irakasleei buruz gaizki esaka etatrufaka aritu ziren, gero txisteak eta pasadizoakkontatu zituzten, betikoa; baina bai June bai niisil-isilik egon ginen. Baina komunikatzen.

»Ez dakit nola, ez dakit zein hurbildu zen le-hena, zein gehiena, baina konturatu gabe gurebelaunak mahaipean elkar ukitzen ari ziren, etabiok ere jakitun ginen. “Zoriontsu al zara?” gal-degin zion nire belaunak harenari; “Zure alboan

11

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 11

Page 8: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

bai” erantzun zidan harenak. Afari osoan belau-nak pega-pega eginik izan genituen. “Zure faltasumatzen nuen”, esan zioten elkarri. Ez dut kon-tatuko belaunek elkarri esan zioten guztia, ez dutden-dena kontatuko. Bakar-bakarrik esan nahidut gau hartan Juneren orezta oso gertutik iku-si ahal izan nuela, obsesioraino, eldarnioraino.

»Haren ileen basoan g aldu nintzen: ileakusaindu nituen, laztandu nituen, dastatu nituen.Zoragarria izan zen. Eta zera, barregarria ere bai.Desiozko hiru hilabeteren ondotik, afariko de-siozko hiru orduren ondotik, eskuketan hasi eta,zera, zakila ukitu eta, hiru segundoren ondotik,zeratu egin nintzen, zartatu, eta isuri egin nuen…

»Barregarria, bai, erridikulua esan nahi dut.Dena dela, ederra da, gaupasa baten ondotik,egunsentiak zu norbaiten eskutik helduta ha-rrapatzea.

karlos: Ederra zure kontaketa izan da, Markos, bai-na iruditu zait Juneri buruz hitz egiteko, tartekalehenaldia erabili duzula… Badirudi…

markos: Bai, uste dut badakidala zergatik aritu nai-zen lehenaldian hitz egiten. Batetik, gau hura ez-kero ez dudalako antzeko plazerik sentitu… Bai,esan egingo dut, gaueko hitzak dira: gau hura ez-kero gure belaunak erabat urrundu ziren, ez naiz

12

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 12

Page 9: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

berarekin korritu izan, berarekin batera esan nahidut. Eta, bestetik, June desagertu egin delako, be-reziki horregatik hitz egingo nuen lehenaldian.Beharbada goiztxo izan daiteke, baina…

»Gaur astelehena da, bo, asteartea jada, goi-zaldea, eta Junek joan den asteko ostiralaz ge-roztik ez du erantzuten. Haren pisukideek ere ezdute berri gehiagorik: ostiralean, bi astez behinedo egiten zuen bezala, Bilbora joan zela, bainaez dela itzuli; hori besterik ez dakite. Besterik ez.

»Telefonoz deitu diot, mezuak bidali dizkiot,sakelakora, helbide elektronikora. Ez du eran-tzuten. Azken deia gaueko hamabietan egin diot.Ostia… Larri nago, ez dakit zer egin. Horregatikdeitu dut zure irratsaiora. Beharbada, norbaitek…

»June ez zegoen ongi, June ez da ongi egon.Eta gu geu ere ez gara ongi egon. Azken asteo-tan oso makal zegoen. Ez dakit, malenkonia bai-no zerbait gehiago zen. Nik, zera… Nik… Bar…barkatu. Ez nuen negarrik…

karlos: Lasai, Markos, lasai zaitez. Gazteak zarete.Gauak hizketarako oso giro aproposa eskaintzendigu; baina, era berean, problemak, gauez, han-ditu egiten dira, biderkatu, mamu bihurtu erebai. Baina etorriko da egun argia eta denak berebenetako neurria hartuko du. Deitu al duzu Ju-neren gurasoen etxera?

13

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 13

Page 10: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

»Bai? Markos? Badirudi eskegi egin duela. Zi-nez, zeure esanetara gauzkazu, lagun.

»Tira, Chuck, jo doinu eder bat Juneren ome-nez, entzuten ari baldin bada ere. Mundua lo da-goen bitartean saioko entzuleek ongitxo dakiteChuckena ez dela musika hutsa; berak musikazjanzten ditu zuen sentimenduak, zuen kontaki-zunak. Zuek zer kontatu, halaxe jotzen du berak.Musikak gehiago sentitzen laguntzen digu, ho-beki sentitzen…

»Uhinak zuretzat dira, maisu.

ESTEBAN MONTORIO

karlos: Biba zu, Chuk! Eta biba gure irratsaioko fa-rozaina ere! Hutsik egin gabe, farozainak gaur-koan ere mezu bat utzi digu erantzungailu au-tomatikoan.

»Edonon zaudela, farozain ez bazara ere, ja-kizu ulertzen dugula zuzenean deitu nahi ez iza-tea; baina, aldi berean, zinez eskertzen dizugugurean egon nahi izatea. Atsegin handiz entzu-ten ditugu zure mezuak, zure gaueko hitzak. Au-rrera, farozain. Nahi duzunean, Luis, haren me-zua ipin dezakezu.

farozaina: Gaurkoan Rosa Monteroren bi testu eka-rri ditut. Batak honela dio: “Lehendabiziko aldiz

14

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 14

Page 11: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

maitemintzen direnean, gazteek helmugatzat har-tzen dute amodio berri hori, lehen amodio horibetirako biziko diren tokia izango balitz bezala;baina ez dira konturatzen lehen amodio hori oz-topo lasterketa baten hasiera dela, hau da, bizi-ko dituzten amodio gorabeheren abiapuntua bes-terik ez…”.

»Bigarren testua amodioaren iraupenari bu-ruzkoa da: “Betirako pasioek batez beste sei hi-labete irauten dute; eta gero, dena ongi aterazgero, bizitza osorako amodio bihurtzen dira, hauda, gehienez ere beste bi urte iraun dezakete.Guztira, hasierako liluraren eta geroko iraupe-naren artean, bi urte eta erdi, gutxi gorabehera”.

karlos: Zu etxerako, farozain. Zure mezuek beti ema-ten digute zer pentsa. Eta atsegin ditugu gurean.

»Eba, gure erredaktorearen kolaborazioek erebeti sentipen berezia eragiten digute. Eta Eba da-goeneko gurekin da. Aurreko astean hainbat per-tsona ospetsuren miseriak kontatu zenizkigun,eta hala ere pertsona horiek maitagarriago egi-ten dituztenak.

»Gure entzuleek ongitxo dakiten bezala, Ebakastero gai bat ekarri ohi digu, eta gauero-gauero,ataletan azaldu. Baina gaur ez diguzu pertsoneiburuz hitz egingo, edo bai, Eba?

15

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 15

Page 12: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

eba: Bai eta ez, Karlos. Eta ezer baino lehen, gabon,entzule. Aste honetako gai nagusia zuhaitzakizango dira: zuhaitzak, bai, baina betiere giza-kiekin harremanetan.

»Guk, kalekumeok orokorki hitz egiten duguzuhaitzei buruz, baina aste honetan beren ize-nez deitzen saiatuko gara: pikondoak aipatukoditugu, pagoak, haritzak, mimosak, sekuoiak…Gauza estatikotzat ere jotzen ditugu, baina bizi-tzaz beterik daude. Eta, hain zuzen ere, sekuoiabat izango da gure lehen atal honetara ekarrikodugun zuhaitza, Luna sekuoia…

»Historia, hasi, orain dela mila urte bainogehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzenKaliforniako Grizzly Greek parke nazionalekozuhaitz tantai hau. Baina mila urteren buruan,1997an, enpresa batek sekuoiak mozteari ekinzion eta Julia Butterfly Hill, protesta gisara, Lu-nara igo zen.

»Neska bertan bi aste igarotzekoa zen; baina,gero, inor ordezkatzera etorri ez, eta bi urte iga-ro behar izan zituen…

»Lurretik 55 metrora, oihal batez estalitakoplataforma ezdeus batean bizi izan zen. Eta ezergutxi gehiago: su ttiki bat, ontzi bat bere beha-rrizanetarako eta belaki bat ura biltzeko, euria-rena nahiz elurrarena. Eta enpresakoak inguru-maria txikitzen, sekuoiak botatzen, su egiten; eta

16

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 16

Page 13: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

helikopteroak bertatik bertara, hautsa harrotuz,kea zabalduz, eta zaintzaileak, Juliari inortxokere jatekorik eraman ez ziezaion… Eta ekaitzak,eta haize bolada bortitzak, eta izotza.

»Eta, hala ere, bakardade gorri hartan LunaJuliaren babesle gertatu zen, eta gazteak zuhai-tzaren mintzoa ulertu zuen: “Ekaitzarekin zuhai-tzak ez dira tente eta buruzut egoten, haizeare-kin kulunkan ibiltzen dira. Utzi zeure burua,askatu, eta biziko zara”. Eta ekaitzek, astindu, go-gor astindu izan zuten plataforma, eta neska gaz-teak negar egin izan zuen, eta garrasi, baina guz-tiarekiko atxikimendua g aldurik –baita bereburuarekikoa ere–, ezeren loturarik gabe, libre,Lunarekin bat egitea lortu zuen.

»Bien bitarte guztian Julia sekuoian barrenabizi izan zen, gora eta behera, beti oinutsik. Ka-tagorri bat, horra zer ematen zuen. Eta zuhai-tzeko zoko-moko guztiak, intsektu eta txori guz-tiak ezagutu zituen. Ibilera horietan noizbaitatzamarrak ere hautsi zituen, baina berak baka-rrik zuzendu zituen, ohol ttikien bitartez.

»Zaintzaileei bere argazki bat jaitsi zien, goiantroglodita bat ez, baina neska bat bizi zutela era-kusteko. Ekintzaile baten laguntza ere jaso zuen.Zuhaitza teknologiaz bete zen eta Juliak zuze-nean hitz egin ahal izan zuen AEBetako Sena-tuarekin.

17

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 17

Page 14: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

»Bi urte, bi urte Italo Calvinoren El barón ram-pante haren antzera, zuhaitzaren gainaldean bi-zitzen. Eta Julia, bizirik irten zen, eta Lunak, lu-rrean sustraituago, goraka hazten jarraitu zuen,zerurantz…

karlos: Inondik ere historia ederra ekarri diguzu,Eba. Zu etxerako. Mundua lo dagoen bitarteanirratsaioak garai hartan emanaldirik egin izanbalu, atsegin handiz elkarrizketatuko genukeenneska ausart hori. Julia. Luna. Istorio ederra. Nikuste denok ere biharko atala entzuteko irrikazutzi gaituzula.

»Gaztea zen Julia, zure istorioaren protago-nista, Eba; gaztea da gaua eta gaztea da, azkenik,bere istorioa kontatzeko prest dugun munduki-dea ere.

»Luisek dio Hugo duzula izena. Tira ba, nahiduzunean, Hugo…

hugo: Aupa, gabon. Aho txikiarekin ari naiz hizke-tan, ez dut nahi etxeko inork ni entzutea; baina,aldi berean, hots egin nahi dut, deiadar egin nahidut eta lau haizeetara aldarrikatu, azkenean, aur-kitu egin dudala nire gustuko ile-apaintzailea.Ilea moztu eta barregarri sentiarazten ez nauenile-apaintzailea topatu dut.

18

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 18

Page 15: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

»Pili da ile-apaintzailearen izena eta poemabat idatzi diot. Ongi iruditzen bazaizu, irakurriegingo dut.

karlos: Jakina, Hugo, adi gaituzu.

hugo: Poema Piliri eskainia dago eta Besteen begienbeldur du izenburua. Honela dio:

Besteen begien beldurizaten naizileapaindegitikile moztu berriarekinirteten naizenean.

Zeren beti Agustin xaharrakmozten baititeta artaziak zakar-zakardantzatzen baititu.

Ileetatik tira egiten dit Agustineketa serio begiratzen dit Agustineketa beti berdin mozten dit Agustinek.

Eta amak emandako diruaamorruz ematen diodalarikbesteen begien beldurirteten naiz,arin baino arinago.

19

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 19

Page 16: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

Saguzar bat naiz orduan,enara bat, jaguar bat,etxera ahalik eta azkarreniritsi nahiz.

Besteen begien beldur,ni ez naizen horiikus ez dezatenitsusi, kaskopelatu, deserosoikus ez nazaten.

Eta amak beti esaten dithorrela bai, ile motz-motzarekinnagoela ni ongi.Baina niri ez zait gustatzeneta etxeko ispiluen beldur izaten naiz.

karlos: Mila esker, Hugo, zure poemagatik. Bejon-deizula. Nik uste gutako askorentzat ezaguna de-la aipatzen duzun sentipen hori.

hugo: Bai, baina oraindik ez dut amaitu. Bigarrenpartea falta da, garrantzitsuena.

karlos: Ongi da, txo. Edozein modutan, eten bategin beharra daukagu. Beste dei bat dugu. Juanda, geriatrikotik hoska ari da eta ezin diogu itxa-ronarazi.

20

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 20

Page 17: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

»Zure baimenarekin, txanda-pasa egingo du-gu, baina hark amaitu bezain laster zurea izan-go da hitza. Ados, Hugo?

»Orain zuri zuzentzen natzaizu, Juan. Gaurere lo egin ezinik, ezta? Zurekin ikasi dugu, izan,hitzak hiru motatakoak izan daitezkeela: egu-nekoak, gauekoak eta sutondokoak, hau da, be-heko suaren inguruan kontatzen ziren ipuineta-koak.

»Eta, zein ipuin ekarri diguzu gaur?

juan: Gaurkoan Miseriaren ipuina ekarri dizuet.Ebak sekuoia bat aipatu du eta nik laranja arbo-laz jardungo dut. Ea gustuko duzuen.

»Aspaldi samarrean, hiri baten kanpoaldean,Miseria izeneko gizon xahar pobre bat bizi zen.Etxola ere xaharra zuen, baina atarian oso ale ede-rrak ematen zituen laranja arbola bat zeukan. Zo-rigaitzez, zuhaitz eder hura hirirako bide ondoanzegoen eta bidaiari askok –toju, toju, toju…, bar-katu; ezin dut erre, baina tabakoari ere ezin utzi–,bidaiari askok laranjak lapurtzen zizkioten.

»Egun batez, San Pedro etxola ondoan geldi-tu zen, bideak nekatua. Miseria probatzearren,amona errukarriaren itxurapean, santuak jatekozerbait emango ote zion galdegin zion: “Zuhaitzhori besterik ez dut, baina hortik nahi duzunahartzen ahal duzu”, Miseriaren arrapostua.

21

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 21

Page 18: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

»San Pedrok laranja gozo batzuk dastatu, etasaritzat zer nahi zuen galdegin zion Miseriari:“Nik laranjondoaren fruituekin aski nuke bizi-tzeko, baina hemendik igarotzen diren askok etaaskok bat ere gabe uzten naute. Hara: atsegin nu-ke laranjak lapurtzera datorrena zuhaitzean itsa-tsia geratzea eta, nire baimenik gabe, handik jais-terik ez izatea”. “Hala izan bedi”, esan zion santuakagurtzearekin batera.

»Biharamunean zalgurdi bat igaro zen, hiri-ra bidean jaun bat eta haren alaba zeramatzala.“Aita, zein politak diren urrezko sagar horiek!Bat nahi nuke”, tematu zen neskatila.

»Jaunak gidariari bat hartzeko agindu zion,baina zuhaitzetik jaitsi nahi izan zuelarik, josi-jo-sirik geratu zen. Jaunak itzultzeko agintzen zion,baina morroia ezin bada handik jaitsi. “Jauna, ar-bola xarmatua dago; adarretan tinkatua nauka”.

»Jauna saiatu zen, baina hura ere gidaria be-zalaxe geratu zen: zuhaitzetik jaitsi ezinik. Etaetxolaren atetik, ezkutuan, Miseria kur, kur, kurirriz ari zen. Gero, diru apur baten truke joatenutzi zien.

»Egun batez, Heriok jo zuen Miseria gaixoa-ren atea. “Joateko ordua duk. Presta hadi!”. Or-duan, Miseriak: “Ez izan halako presarik”.

»Herio sumindurik zegoen eta etxolatik le-henbailehen irteteko agindu zion Miseriari. “Joan

22

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 22

Page 19: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

aurretik laranjatxo bat jan nahi nuke”, eskatu zionagureak apal-apalik.

»Herio igo zen zuhaitzera, baina hura ere jai-tsi ezinik geratu zen. Haren biraoak eta hitz us-telak! Baina azkenean eztiki eta astiro hasi zen:“Miseria, libra nazak hemendik”. Baina Miseriakerantzun zion: “Ezta pentsatu ere. Gero ni zure-kin eramateko!”. Eta, Heriok, etsia harturik: “On-gi duk: hitz ematen diat hik deitzen nauan arteez naizela bila etorriko”.

»Miseriak askatu zuen Herio eta geroztik ezda itzuli Miseriaren etxolara. Horregatik, esaerada: Mundua mundu den bitartean, miseria ber-tan izango da.

karlos: Mila esker zure ipuinagatik, Juan. Beldu-rrezko ipuina iruditu zait kasik… Zure hitzek su-tondoko berotasuna zabaltzen dute. Alabaina,gauekoetara itzuli beharra daukagu. A, eta zain-du katarro hori.

»Oraindik ere zain dugu ile-apaintzailearipoema bat eskaini dion mutikoa. Hor al zaude,Hugo?

hugo: Bai, hemen nago poemaren bigarren zatiare-kin. Besteen begien irrikaz du izenburua, eta Pi-liri eskaintzen diot:

23

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 23

Page 20: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

Besteen begien beldurizaten nintzen lehenile-apaindegitikile moztu berriarekinirteten nintzenean.

Zeren gaur Pili gazteakmoztu baititeta artaziak kontuz-kontuzdantzatu baititu.

Burua garbitu dit Piliketa irribarre egin dit Piliketa desberdin moztu dit Pilik.

Eta amak emandako diruapozarren eman diodalarikbesteen begien irrikazirten naiz,astiro baino astiroago.

Barraskilo bat naiz orain,dortoka bat, kirikiño bat,etxera ahalik eta berandueniritsi nahiz.

Besteen begien irrikaz,ni naizen horiikus dezatengalant, apain, itxurosoikus nazaten.

24

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 24

Page 21: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

Eta amak gaur kopeta ilundu dueta, begira-begira, esan ditoso ongi nagoela.Eta niri ere gustatzen zaiteta ispiluak gauza bera esan dit.

karlos: Biba zu, Hugo, eta biba Pili. Oso ongi eza-gutarazi dizkiguzu zure sentipenak. Bejondei-zula. Nahi duzun arte, lagun.

»Baina beste eten bat egin beharrean gaude,eta Chucki txanda eman.

»Uhinak zuretzat dira, maisu.

123456789025978596

karlos: Zure notek on handia egiten digute, Chuck.Behar-beharrezkoak ditugu zure pausaldiak.Gaua, baina, aurrera doa eta telefonoaren bestealdean lagun bat dugu zain, X deitzea nahi duenmundukide bat. »Nahi duzunean, X. Ongi etorri gure saiora.

x: Ez dakit kontatzen asmatuko ote dudan. Ez naizetorri handikoa. Ez, ez naiz. Zerbitzugune bate-ko zerbitzaria naiz, tabernako zerbitzari soila bai-no ez.

»Ez dakit istorio hau ezagutzen duzuen, se-guruenik hiriko elezahar horietako bat baino ez

25

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 25

Page 22: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

da izango, baina badaezpada ere kontatu egingodizuet.

»Gau batez, gizon bat g asolindegi bateangeratu da eta, langileak depositua bete diolarik,ordaintzera joan da; gizona autora itzuli dagero eta, barnera sarturik, aurrera egin du; erre-pidean doala, ondok oaren eskua sumatu duizterrean, bularraldek o ileetan eta, bat-batean,oihu bat: gizona, nonbait, autoz nahastu da etaemakume hori, emakume hori ez da bere emaz-tea; antzeko autoa, antzeko emakumea, eta nahas-te-borrastea…

»Orduan jakin du emakume ezezagun hori,bera bezala, gasolindegi berean gelditu dela, lan-kide batekin, eta nahastu; eta haiek hotel baterajoatekoak zirenez, bikote osatu berria ere harantzabiatu da.

»Hoteleko tabernan zain egon dira, hurbil, ge-ro eta hurbilago, gero eta gozoago. Baina gauaeroa izan, eta laster alboko hotel batera jo dutegela bat hartzera; harrerakoari eskupeko bateman diote: norbaitek haien galdera egiten bal-din badio, han ez dira agertu, han ez ditu ikusi.Eta igo dira gelara eta korridorean hara non iku-si duten, beste gela batetik irteten, beste bikoteosatu berria, hau da, gizonaren emaztea eta ema-kumearen lankidea, gela batetik irteten, musu-ka… Futxo!

26

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 26

Page 23: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

»Ez dakit zergatik kontatu dudan hau. Ez da-kit zertara datorren. Esan nahi dut nik ere zer-bitzugune batean egiten dudala lan, eta bertangauza asko ikusia naizela, asko, eta litekeena de-la gure gasolindegian ere noizbait halako na-hasketarik gertatu izana. Nahiz eta niri ez zaidanhalako loteriarik egokitu. Esan nahi dudana dani aurreko ostegunean lanean ari nintzela. Ordutxikiak ziren eta, inor ez zebilenez, irratia piztunuen: Mundua lo dagoen bitartean.

»Kasualitatez, emakume bat sartu zen ta-bernara eta irratia itzali behar izan nuen. Mu-sika ipini nuen berriro. Maltako whiskiren bateskatu zuen, edozein. Four Roses atera nik. Nahi-gabetua zirudien, leher egina, eta edabeak, fuer-teena izanik ere, nekez lagunduko ziola pentsa-tu nuen.

»Ez dakit nola esan. Batzuetan, bezeroren ba-tekin bakarrik, buruz buru geratzean, deserososentitu izan naiz, baina emakume hura gustatuegin zitzaidan. Bazuen zerbait.

»Egia esan, etxetik alde egin berria zela pen-tsatu nuen. Abandonatu itxura harekin. Ez da-kit. Akaso hiriko elezahar horiek izango zuteneraginik nire uste horretan. Akaso… Une apro-posa zen akaso.

»Baina hurbildu, ez hurbildu nengoela, hiz-ketan hasi, ez hasi, tipustapastean alde egin zuen.

27

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 27

Page 24: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

Buru imintzio bat agur moduan. Berak ez daki,baina nik amaitu nuen haren whiski mortal ga-rratz hura. Eta berriro ere bakarrik geratzean, baberriro ere piztu nuen irratia.

»Berehala antzeman nion. Futxo! Bera ez zenba! Maltako whiskia eskatu zidan berbera ari zenirratian hizketan! Berak deitu ez zuen ba! Irene…Izen edo ezizen hori erabili zuen, behinik behin.Gogoan izango duzue, noski, aurreko osteguneanzuen irratsaiora deitu zuen emakumea. Eta, ez da-kit. Berriro ere kasualitateen kontu hori, bakarrikbera, bakarrik ni…

»Halako batean, tabernako atea giltzaz itxi, etaaparkalekura jo nuen. Gazte batzuk zebiltzan, au-toetako ateak parez pare zabalik, txunba-txunba,dantza batean. Gazteen asteburua ostegunean has-ten da orain. Eta Ireneren autoa ere hantxe zegoen.Eta ez dakit kontatzen asmatuko dudan. Plantatxar-txarrik ere ez dut… Kontua da hurbildu eginnintzaiola…

»Gaueko hitzak, Karlos, ba to gaueko hitzak…Baina ikusten duzunez, ez naiz etorri handikoa.Kontua da, zera, kask-kask jo nuela haren auto-ko leihatila. Nahi, nahi… nik txortan egin nahinuen. Hiriko elezahar horietan akaso gure bel-dur eta desioak kanporatzen ditugu. Ez dakit. Zu-rekin hizketan ari zela, zahartzen ari ote den, za-lantza hori zuela esan zizun, baina bai zera.

28

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 28

Page 25: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

Emakume eder askoa da. Eta hantxe zegoen, ni-ri begira.

»Ni agertzea eta autoko seguruari eragitea,dena bat izan zen. Ez ninduen, hala ere, oso me-hatxukor ikusiko. Edo ezagutu egingo ninduen.Azken batean, whiski bat zerbitzatu berria nion.Atea zabaldu zuen eta alboko eserlekuan eserinintzaion.

»“Entzun zaitut”, esan nion, edo antzeko zer-bait. Begiak itxi zituen. Damutu izan balitz be-zala. Baina argi zegoen emakumeak ez zuela ni-re beharrik. Ez zuela nire behar berdinik, alegia.Ez dakit nola esan. Kontsolamendua behar zuenbeste ezer baino gehiago. Eta orduan bururatuzitzaidan.

»Bezperan, zerbitzuguneko tabernara gizonbat heldu zela esan nion. Tipustapastean. Eta li-tekeena zela hura izatea berak espero zuena. Etaberak bezala maltako whiskia eskatu zuela. Etagaldegin zidala ea emakume bakarti bat ikusianuen. Tabernan edo ostatu inguruan. Eta nikezetz. Eta “Tamala” esan zuela. Dena gezurra. Be-rak espero zuen gizona ez zen bezperan etorri.Halakorik ez nuen ikusi nik. Baina nik Irene de-lako hura nola edo hala lasaitu nahi izan nuen.Gizona, maitalea, urteroko hitzordura egun bataurreratu zela esanez lasaitu nahi izan nuen. De-na gezurra.

29

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 29

Page 26: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

»Emakumeak begietara begiratu zidan. “Ustedut beste whiski bat behar dudala”, esan zidan.Putakume hutsa naiz. Gaua luzea zen artean. Be-zerorik ez zegoen. Irenek hartutako hoteleko ge-la artean libre zegoen eta, akaso, whiskia lagun,gizonez nahastu zitekeen.

»Ni kontsolamendua emateko prest nengoen.Tabernara bezero gutxi inguratuko zen. Tarte batizango zen. Inor ez zen konturatuko. Baina nireharridurarako… ez, hobeki esan, emakumearenharridurarako, gazte txunba-txunberoen aurretikpasatzean, “Ama!” entzun genuen argi-argi. “Zeregiten duzu hemen, gizon horrekin…?”. Gaiztozesandako “Horrekin” hori, hori, ni nintzen. “Os-kar”, atera zitzaion emakumeari. Futxo eta erre-futxo!

»Emakumea, Irene, bere autora oldartu zen,negarrez. Giltzari eraginik, ziztu bizian irten zen.“Tabernara itzuli beharra daukat”, esan nion mu-tilari, ez zerurako ez lurrerako. “Ez da zuk pen-tsatzen duzuna”. Eta saguzarra ilunpetan bezaladesagertu nintzen.

»Whiskia nik hartu behar izan nuen. Malta-koa. Bakarrik. Zurrut mortal garratzetan. Ez da-kit esplikatu naizen.

karlos: Zuk uste baino hobeki kontatu duzu, X, be-netan. Baina zure mezua behar bezala ulertzeko

30

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 30

Page 27: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

agian Ireneren deia entzutea komeni zaigu, de-nek ez baitzuten osteguneko dei hura entzungo.Baina entzun genuenok oso gogoan dugu inon-dik ere.

»Ez dakit, Luis, berreskuratzerik izango du-gun. Bai? Ah, teknologiaren abantailak… Biba zu.

»Hona hemen, beraz, entzule, Irene delakohorrek joan den asteko ostegunean egin zigundei… nola esan, ez, hobe izango da nork bere ad-jektiboa ipintzea… Hona hemen, beraz, Irenerendeia, X-ena argitzera datorrena.

irene: Ze materia estrainioa den… haragia, subs-tantzia biziduna, arimaduna.

»Ez dakit nork esana den, Raymond Chandler-ek agian, ba hark edo dena delakoak esan zuenamodioa alkohola bezalakoa dela, alegia, lehenmusua magia dela, bigarrena intimitatea eta hi-rugarrena errutina… Ez dakit nola esan: berareneta nire artekoa ere agian errutina bilakatu da…

»Orain dela hiru urte gertatu zen, Parisen,Orlyko aireportuan. Ni Bilborako hegaldiarenzain nengoen, baina gau hartan ekaitz handiapiztu zen Frantzian. Ekaitz handia… Hegaldiakbertan behera utzi behar izan zituzten eta bi-daiariok hotel batera eraman gintuzten.

»Harakoan, autobus berean, elkarren alboanegokitu ginen. Geletako giltzak ere bata bestea-

31

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 31

Page 28: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

ren ondotik eman zizkiguten. 415a berari; 416aniri. Apenas hitz egin genuen, ez autobusean, ezigogailuan. Ni ezkondua nengoen, nago, bainaez nuen sentitu inor traizionatzen ari nintzenik.Esan nahi dut gelara erretiratu, oheratu, ezin lo-karturik egon, eta beraren atea jo izan ez banu,orduan, orduantxe traizionatuko nuela neure bu-rua. Nire gorputzak behar zuen, nire gorputza-ren arimak. Atzerapen hura patuaren opari batzen. Halaxe sentitu nuen.

»Gizon ahula da, pausatua. Oraindik ere gar-bi-garbi datorkit gogora haren izerdi usaina. Hainsarkorra. Autobusean eta igogailuan garbi-garbiheldu zitzaidan. Bildu egin ninduen. Bere gela-ko atea zabaldu zidanean ere ez zen hitzik izan.“Espero zintudan” edo “Desio zintudan” adiera-zi zidan, hala ere, hitzik gabe. Bera ere agian ez-kondua izango da. Eraztunik ez zeukan, baina.

»Gaua, gure gaua ere ekaiztsua izan zen eta, hu-rrengo urteetan, egun berean, gau berean berriroere elkartzea erabaki genuen. Orain nagoen auto-bide honetako zerbitzuguneko hotel baztertu dis-kretuan, gure hirien arteko erdibidean. Ez da ba-tere chic, baina ez digu batere axola izan. Beraribururatu zitzaion. Eta elkarren berri gehiagorik ezizatea, ez helbide, ez telefonorik. Patuaren opari…

»Pariskoaren ondotik, bigarren aldiz geratuginenean, agian bigarren musua bezalako zer-

32

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 32

Page 29: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

bait izan zen: intimitatea… Baina izan zen ma-giarik. Urte osoan une horren zain egon eta ge-ro, ez da harritzekoa.

»Iaz ere ez genuen huts egin, eta niretzat arte-an ere errutina baino zerbait gehiago izan zen. Ezdakit. Ez dakit amodioa alkohola bezalakoa denala ez. Orain dakidana da aurten ez dela etorri, lau-garren hitzorduan huts egin duela, ez dela etorrieta nik alkohola hartu behar izan dudala. Malta-koa, berak eskatzen zuen bezala. Bi kristalekin. Bihurrupatan hustu dut. Hondarra baino ez dut utzi…

»Eta orain aparkalekuan nago, bakarrik au-toan, abail-abail egina, giltzari eragin gabe. Zueientzuten. Auskalo zergatik berandutu… kale eginduen beraren zain. Beraren izerdi usainik gabe.

»Orain arte ez diot inori ezer kontatu. Eta ha-ra non, orain… Baina haragiak arima izan behardu, bestela ez bainuen oinaze hau sentituko. Es-ku bat. Laztan bat. Agian berarentzat errutinabilakatuko zen. Agian hirugarrengoan zahartzenikusiko ninduen.

»Magia. Malenkonia. Ez dira gogoko ditudanhitzak, hitz higatuak dira, baina nola adierazi ni-re haragiak zer hutsune sentitzen duen, nola azal-du zer den gabezia etsigarri hau? Errutinara nikitzuli beharra daukat.

»Itxaron! Auto bat dator. Ez, ez da bera. Bes-te auto bat. Gazteak dira. Ateak zabaldu dituzte.

33

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 33

Page 30: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

Musikak gainezka egiten die. Seguruenik iritsi-ko zaizu oihartzunik. Hori mugitu beharra, ho-ri. Artega dabiltza. Haiek ere bai.

»Ez dakit nola adierazi. Ez didate inbidiarikpizten. Ez ditut zoriontsu ikusten. Baina neureburua ere ez dut zoriontsu ikusten. Aspaldianez. Ez pentsa. Akaso bizitzera ohitu naiz…

»Ordainduta ere, orain ez nuke neure burua au-toaren barneko ispiluan ikusi nahiko. Orain ez. Us-te dut sekulako depresioa harrapatuko nukeela.

»Eta galdera bat, galdera flash bat gazte horieibegira: gaur dakidanarekin, nola biziko nintza-teke gaztetxo horien antzera orain 14, 16 urte ba-nitu? Ez dakit ez ote nagoen bizitzeaz apur batnekatua… Ez dakit horrela adieraz daitek een.Aparkaleku honetan bakarrik, erabili ez dudangela utzi berritan, patetiko samar sentitzen naiz.Zorioneko ez, behintzat.

karlos: Zirraragarria. Ireneren mezuari adjektiboaipini behar diot: zirraragarria… Ez dakit zuekzein ipiniko zenioketen. Asaldagarria agian…Eta, akaberan, zoriontasunari buruzko galderazorrotz hori…

»Ez da berriketa. Ireneren deia gogoangarriagertatu zitzaidan. Txatean ere hainbat mezu era-gin ditu. Baina gaur ez dugu denbora gehiago-rik.

34

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 34

Page 31: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

»Goizaldeko laurak hurbiltzen ari dira, kasikhiru ordu jardun dugu kontu kontari Mundua lodagoen bitartean. Eta gaur, asteko lehen irratsaioadenez, ohi bezala, heldu da asteko igarkizunaazaltzeko unea. Eta ez ahantzi Kariberako bidaiabat dagoela jokoan. Erne, beraz.

»Hona hemen aste honetako enigma txikia,Mundua lo dagoen bitartean esna egon gaitezen,ea: egunkari bateko zuzendaria bidaia luze bat egi-tekoa da, eman dezagun Japoniara, eman dezagunAustraliara; abiatu aurretik, baina, goizean, erre-dakziora joan da sartu-irten bat egitera, eta haranon, gau zaintzaile bat kopetilun hurbildu zaioneta esan dion: “Bart amets asko egin dut, baina,amesgaizto batean, zuk hartu behar zenuen he-gazkinak istripua izan du, airean lehertu da etainortxo ere ez da bizirik irten; nik uste hobe du-zula bidaia atzeratzea”; hala bada, zuzendariakbidaia badaezpada ere atzeratu du eta harri etazur geratu da eguerdiko albistegia ikustean: be-rak hartu behar zuen hegazkinak istripua izandu aireratu eta berehala; bidaiari guztiak hil di-ra. Zuzendariak berehalakoan deitu dio zain-tzaileari eta, zero askoko txeke bat sinatzearekinbatera, ustekabean kanporatu egin du. Eta honagaldera: bizitza salbatu baldin badio, zergatikizan da hain esker txarrekoa, zergatik utzi du la-nik gabe?

35

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 35

Page 32: Mundua lo dagoen bitartean - img.txalaparta.eus · »Historia, hasi, orain dela mila urte baino gehiago hasi zen, garaitsu hartan sortu baitzen Kaliforniako Grizzly Greek parke nazionaleko

»Ea ba, gautxoriak, ea nor den gai aste hone-tako igarkizuna asmatzeko. Berriro ere gogora-razi nahi dizuet asmatzailearentzat sari bikainadugula: bi lagunentzako bidaia bat, nora eta Ka-ribera! Maitalearen, paisaiaren, ur turkesa epe-len mimoak jaso ditzazun.

»Bihar, agian, izango dugu asmatzailerik.Bihar, agian, Markosek deituko du June agertudela esanez…

»Bien bitartean, gabon eta bizi uros.

36

maketa mundua lo-7:maketa mundua lo-1 30/10/08 17:19 Página 36