mila leiho zabalik - naiz:€¦ · r r i a H erri honek eszedentziarako joera hartu du azken urte...

32
AZPEITIKO AZOKA PLAZA: Eraikin berria eta proiektu gaurkotua, bertakoa eskura jartzeko > 17 LABORE BILBO: Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko aliantza > 12 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2018ko urtarrilaren 6a | XII. urtea • 551. zbk. 0,50 euro DIRU DIGITALA, ETORKIZUNA EDO PITZATUKO DEN BURBUILA? > 4

Transcript of mila leiho zabalik - naiz:€¦ · r r i a H erri honek eszedentziarako joera hartu du azken urte...

  • AZPEITIKO AZOKA PLAZA:Eraikin berria eta proiektu gaurkotua,bertakoa eskura jartzeko > 17

    LABORE BILBO:Ekoizleen eta kontsumitzaileenarteko aliantza > 12

    www.gaur8.infomila leiho zabalik

    2018ko urtarrilaren 6a | XII. urtea • 551. zbk.0,50 euro

    DIRU DIGITALA,ETORKIZUNA EDO

    PITZATUKO DENBURBUILA? > 4

  • Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Gonzalez Izaga.

    Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

    Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

    Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

    HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

    Blockchain protokoloa da bitcoin-

    aren oinarri, konfiantzaren

    teknologia berria 04

    Brasilgo arrazen arteko

    harmoniaren mitoa 08

    Labore Bilbo, kontsumitzaileen eta

    ekoizleen arteko aliantza 12

    Azpeitiko Azoka Plaza, eraikin

    berria eta proiektu gaurkotua17

    E.lkarrizketa: Iratxe Fresneda

    Delgado, zinema zuzendaria 22

    In fraganti: Amaia Araiztegi 28

    Juantxo Egañaren behatxulotik 31

    12

    22

    17

    28

    SINADURAK:

    03 Iñaki Soto: Arnasa luzeko

    joerak eta unean uneko

    larritasunak

    10 Oier Gorosabel: Iktusa11 Mikel Zubimendi: «Evviva a

    Nazione, Evviva Corsica,

    Campate felici!»

    16 Exprai

    20 Gaizka Amondarain: Euria

    neurtzen

    21 Garazi Goia: Trenean,

    ignorantzia

    27 Nekane Zinkunegi

    Barandiaran: Zapaltzen

    gaituenaren ispilu

    27 Joxean Agirre: Sotanak

    30 Ana Elosegi Serna: Aulki

    hutsak

  • 2018 | urtarrila | 6

    GAUR8• 2 / 3hutsa

    atze

    rria

    Herri honek eszedentziarako joera hartu duazken urte hauetan eta lan-utzialdi horiekgero eta sarriagoak eta luzeagoak izatendira. Hori da gure pertzepzioa, behinikbehin. Izan ere, egunkariak horren lekukodira, Gabonetan gure aleak maiz autore-

    obrak izaten dira, lanean daudenen obsesio, ezintasuneta ahalmen literarioen konbinazio bitxi bat. Tartean,existitzen ez den aktualitate bati erantzun beharrik gabeeta orrialdeen exijentziaren menpe berdin-berdin, harri-bitxiak ere topa daitezke egun hauetako egunkarietan.

    Orainaldi pobre eta aktualitate eskasaren ondorioz,egunotan egunkariak aurrera eta atzera begira jartzendira; alegia, aurreko garaiko balantzea egitera eta histo-ria errepasatzera, alde batetik, eta joerak aztertzera, bes-te aldetik. Adibidez, azkenGAUR 8n iazko gertaera na-gusien balantzea egiten zen,hilabetez hilabete. Urtekoazken eguneko GARAn, or-dea, hasi berri den urte ho-nek zer emango duen aurrei-kusten genuen. Bienkonbinaziotik –gehi Bartze-lonari buruzko ZAZPIKA be-rezia, gehi NAIZen egunero-kotasunari eskaintzendiogun hari etengabea– opo-rretan intelektualki bizirikmantentzeko material txukuna eskaini dugula uste dut.Orain arte ikusi ez baduzu, nire gomendioa lan hori har-tzea da. Noizbait aipatu bezala, hezkuntza arautua amai-tu ostean –nork bere mailan–, egunkariak gizarte jakinbatean kultura orokorraren mailari eusteko dagoen ins-tituziorik eraginkorrenak dira. Nire kezka zera da, esze-dentziarako joera horretan, irakurtzea lan bihurtu ez otedugun. Joera bat den heinean, kezka horrek larritasunaeragiten didala onartu behar dut.

    Joerei behar baino gutxiago erreparatzen dion herriagarela esango nuke. Iraganari buruz izugarrizko sesioakizaten ditugu eta errelatoaren bataila ere hor kokatzenda. Etorkizunari buruz oso gainetik hitz egiten dugu, or-

    dea. Mendebaldeko dekadentziaren erdigunean egondaeta hain txikiak izanda, joerei erreparatzen ez badieguherri bezala dugun etorkizuna ez da, inondik inora, lo-riazkoa izango.

    Egia da joeren azterketaren alorrean ke-saltzaile askodabilela. Horien eta benetan zertaz ari diren dakitenenarteko aldeetako bat, gaur egun, iturriak dira. Gauza guz-tietan bezala, alde nagusia egiten edo soilik esaten dute-nen artean dago. Horregatik, herri hau izan denagatikmaite duen baina beste gauza bat izan dadin burua etor-kizunean duen lagun batek aipatu zidan iturri baten be-rri eman nahi dizuet, azken urteotan ezagutu dudan itu-rririk indartsuena. Azeen Azhar estratega eta analistarenwww.exponentialview.co newsletterra da. Astero, hainzuzen igandero –barka eszedentziagile profesionalak–,

    inteligentzia artifizialean ematen ari diren benetakopausoei buruz, blockchain bezalako teknologia berrienerronkei buruz, irakurri dituen artikulu edo liburu inte-resgarrienei buruz… hautaketa editatu bikaina bidaltzendu zure posta elektronikora. Gure mailatik zeharo goitikdabil, baina irakurtzeak beste ikuspegi bat ematen dizu.

    Urte honetan bere ustez egonkortuko diren joeren be-rri eman du Azharrek bere azken alean eta, sarreran, BillGates-en esaldi bikaina aipatzen du: «Jende gehienak ur-te batean egin dezakeena neurriz kanpo balioztatzen dueta hamar urteetan egin dezakeena gutxiesten du».Unean uneko larritasunetik harago, arnasa luzeko joereibegiratzea urte hasierarako asmo ederra izan daiteke. •

    { datorrena }

    Arnasa luzeko joerak etaunean uneko larritasunak

    Azeen Azhar-en azken newsletterrean BillGatesen esaldi bikaina aipatzen da: «Jendegehienak urte batean egin dezakeenaneurriz kanpo balioztatzen du eta hamarurteetan egin dezakeena gutxiesten du»

    Iñaki Soto

    hutsa

    hutsahutsa

  • atzerria

    tea zaila da. Ia inork ez daki epe

    motzera, ertainera edo luzera

    zer gertatuko den. Alor batzue-

    tan kontsentsua dago, eta beste

    batzuetan, ez. Hori bai –dio ziur-

    tasunez–, etorkizunari begira

    bitcoinak moneta bat izan nahi

    badu, diruaren funtzioak bete

    nahi baditu, ezinbestean hiru

    oinarrizko funtzio bete beharko

    ditu: dirua kontu-unitatea da,

    ordainketa edo trukerako bidea,

    eta, hiru, balore gordailua da.

    Funtzioon inguruan ekonomis-

    tak nahikoa zalantza dituzte.

    Alde batetik, bitcoinari ordain-

    bide bezala ematen ari zaion

    erabilerari dagokionez, egin

    daitezkeen transakzioak edo

    bitcoina onartzen duten komer-

    tzioak ikusi besterik ez dago.

    Eta, bestetik, balore gordailu be-

    zala, bere kotizazioaren tenden-

    tzia hor dago, oraintxe bertan ez

    da igo baino egiten, baina eza-

    gutu dira ere sei ordutan

    %70eko jaitsierak, eta horrela,

    balore gordailuaren funtzioa,

    egun ditugun datuen arabera,

    zalantzan geratzen da».

    GASTU BIKOITZAREN DILEMA

    Bitcoina 2009an sortu zen, fi-nantza sistemaren burbuila le-hertu eta bere miseria askoagerian geratu eta gero. Izatez,gainera, ideal libertarioa lan-tzen zuten guneetatik dator.Kuriosoa da, bai. «Bere histo-ria laburrean apur bat atzeraeginda –diosku Arriaranek–,ezin da esan disruptiboa denzerbait bezala sortzen denik,goizetik gauera, ez». «Foro kriptoanarkista ezber-

    dinetan lantzen ari zen, ziber-punk deiturikoen artean; ale-gia, sistemaz kanpoko jendeakbultzatzen zuen, outsiderrek.Bere garapenak, baina, bazte-rreko eremuetatik ateratzealortu du, gero eta gehiago hitzegitea, eta aurrerantzean aregehiago hitz egingo da».

    Espekulazioa etakonjetura diraetorkizuneko gi-zartea marrazte-ko ohiko pintze-lak. Koadro hori

    egiteko zientzia fikzio bilakatubeharra dagoela diote batzuek,edo kontakizuna bada, ezin-bestean, ipuin bat behar duelaizan. Tira, iritziak, eta ezezta-tzen badira, heresiak. Edonolaere, joera teknologikoei begi-ratuta, eta trazu potolotan ari-tuz, utopia ala distopia delapentsatuta ere, datorrena guz-tiz disruptiboa izango dela, al-daketa erradikalen eskutiketorriko dela, jada hemen da-goela, ez dago zalantzarik. Denbora kontua da jende

    guztia gauza guztiekin, noiz-nahi eta nonahi, konektatuaizatea. Ez da teknologietan fe-de itsua izan behar Internetgure luzapen sozial, fisiko etamentala izango dela aitortze-ko. Poltsikoetan superordena-gailuak eramango ditugula, ianonahiko konputazio ahal-men bat, datuak prozesatzekomemoria ia mugagabea. Bizi-gabeko objektuak digitalki lo-tu eta mundu fisikoa instru-mentatuko dugula. Istanteansortuko direla material fisikoberriak, digitalki transmititu-tako parametroetatik. Eta krip-tografiak nortasun berri bat,identitate digitala, emango di-gula, baita transakzionatzekobide fidagarri eta seguruakere, inork miatu edo ziurtatubeharrik gabekoak. Kriptografia asimetrikoa

    erabiltzen du, hain zuzen,egun komunikabide eta eko-nomista askoren gogoan denbitcoin kriptomonetak. Baka-rra ez den arren, denetan eza-gunena den moneta birtualhonen inguruan, eta batez erebera sostengatzen duen tekno-logiaz mintzatzeko egin dugu

    Mikel Zubimendi Berastegi

    URRE DIGITALA, SUKARBlockchain protokoloa da bitcoin-arenoinarri, konfiantzaren teknologia berria

    «Bitcoinmania» zerbitzatua dugu eguneroko menuan.Kriptomoneten harira oso handia den zerbaiten hasierangaudela diote batzuek; besteek, pitzatuko den finantzaburbuila dela. Ideal demokratikoa, deszentralizatua,erabiltzailetik erabiltzailerakoa da. Inork kontrola ezinduen kontabilitate publiko batean oinarritua dena.

    Mikel Arriaran, LaboralKutxako Ordainbideetakoburua. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

    KRIPTOMONETAK / b

    hitzordua Laboral KutxakArrasaten duen egoitza zentra-lean. Entitatearen Ordainbide-etako buruak hartu gaitu ber-tan, Mikel Arriaran oñatiarrak.Eta bertsolariei puntua nola,egunkarietan eguneroko ogidiren lerroburuak jarri dizkio-gu hausnarketa egiteko ama-rru, “bitcoinmania” honen in-guruan dagoenaz eta etorrikodenaz jarduteko.Handia, oso handia den zer-

    baiten hasieran ote gaude?Izan ere, kriptomonetarena,teorian, ideia demokratikoa

    da, erradikalki deszentraliza-tua, erabiltzailetik erabiltzaile-ra dabilena, banku sistemazentral, gobernu baten bermeedo aldaketa-unitate bezalafuntzionatuko duen urre pilabat izan beharrik gabe. Inorkkontrolatu ezin dezakeen kon-tabilitate publiko baten bitar-tez funtzionatzen du eta inorkezin dezake berridatzi softwa-re-aren integritatea konpro-metitu gabe.Arriaranek, zuhur, hau dio:

    «Sortu berria den teknologia ba-

    ten gainean aurreikuspenak egi-

  • 2018 | urtarrila | 6

    GAUR8• 4 / 5

    Eta dilema bat ekarri du el-karrizketara. «80ko hamarka-dan kriptomoneta baten so-rreraren aukeraz hitz egitenzen, baina dilema bat zegoen,gastu bikoitzaren dilema. Ale-gia, eskudirutan egindako or-dainketa batean ez bezala, noneuro bat ematen badizut, zu-rea den eta trukean beste zer-bait ematen didazun, eta ezdagoen zalantzarik transakziobat egon eta moneta horibehin bakarrik erabili dugulatransakzio horretan, ordainke-ta presentzial horietan ez be-zala, ordainketa birtualetangastu bikoitzaren dilema zego-en; hau da, inork ezin zuelabermatu transakzio bateanerabil nezakeen moneta bir-tual berbera beste transakziobatean erabilia ez izatea. Krip-tomonetaren lanak aski bloke-atuak zeuden gai horretan, ha-rik eta Satoshi Nakamotogoitizeneko pertsona (edo ko-lektibo) batek gastu bikoitza-ren dilema horri soluzioa to-patu zion arte. Soluzio horiblockchain edo bloke katea da,bitcoina oinarritzen den pro-tokolo teknologikoa da».Ziberpunken ideala zena,

    egungo albisteetan bederen,bazterretik zentralitatea oku-patzera pasatu da eta nolabaitfinantza sistemaren zoruakdardararazi ditu. Are, TxinakoGobernuak iragarri du argiberdea emango diela yuan-arekin batera funtzionatukoduten kriptomonetei. BerdinaErrusiakoak, Japoniakoak, Ve-nezuelakoak… Zer dela-eta ho-lako garapena?«Bistan da beren sorrera ez

    dagoela estatuetan, bainagehiago ala gutxiago indar-tzen hasten direnean, garran-tzizkoagoak ala ez izaten,nahiz eta banku zentralekjaulkitako monetetan eginda-ko transakzioekin konparatuz

    gero ez duten konparazio pun-turik eta bolumen mailan osobazterrekoak izaten jarraitzenduten arren, puntu batetarairitsi dira non estatuek ezinduten ez ikusiarena egin, etagaiari heldu behar diote». Interes ezberdinak ikusten

    ditu horren arrazoi. «Alde ba-tetik, bitcoinean inbertitzenari diren pertsona batzuek ezdute oinarri legal bat eta, bestealdetik, oraindik ez da jakinanola tributatu dezaketen krip-tomonetetan egindako tran-sakzioek. Interesak batzen dirahor; moneta hauek erabiltzendituzten pertsona eta inber-tsoreen interesa nolabaitekolegalitate bat edo helduleku le-gal bat izateko, eta Estatueninteresa transakzio horiek fis-kalizatzeko, ze kriptomonete-kin egiten diren transakzioakjada ez dira banku zentralekjaulkitako monetekin egiten,eta horrela, ekonomian egitendiren transakzioen gaineanzergak biltzeko ahalmena gal-tzen dute estatuek. Izan ere,Alemania izan da lehen esta-tua bitcoinari diru pribatua-ren estatusa aitortzen, horre-kin egindako transakzioenzergak bildu ahal izateko. AE-Betako Gobernua ere bitcoinamonitorizatzen ari da, berezerga-politiketan enkaje batbilatu ahal izateko».

    BURBUILAREN PATROIA

    Baina azkenean, aipatu diogu,moneta bat konfiantzan oina-rritzen da, ikusi besterik ez da-go zer gertatu zen peso argen-tinarrarekin, Zimbabwekodolarrarekin edo Zipren. Ikus-ten al du Arriaranek etorkizunhurbil batean jendearen kon-fiantzak balioa emango dielamoneta hauei?«Nik uste etorkizunean diru

    elektronikoa existituko dela,agian ez egun ezagutzen du-

    gun modukoa. Eta, gainera, di-ru elektroniko hori monetadeszentralizatua izatea ahalbi-detzen duen teknologietan oi-narritua egon liteke, berorrieusteko autoritate edo hiruga-rren parterik izan beharrik ga-be. Anonimoa bai, baina, tran-sakzio bakoitzaren arrastoajarraitu ahal izango da, tran-sakzio bakoitzaren atzean nordagoen jakin beharrik gabe.Etorkizunari begira, nik ustebaietz, bitcoina bezalako mo-netek ibilbide bat izan dezake-tela eta diruaren hiru oinarriz-ko funtzioak bete ditzaketela.Hori bai, egun ikusten ari ga-renarekin oso zaila da esateabitcoinak edo beste kriptomo-neta batek diruaren funtzioabetetzen duela. Bere kotizazio-etan kolapsoak gertatzea ez dabaztertu beharrekoa. Bitcoinak ez du Estatuaren konfian-tza, kriptografiarena baizik,baina kriptografiak ere kon-fiantza gal dezake». Baina munduan 5 eta 10 mi-

    lioi pertsonak transakzioakegiteko kriptomonetak erabil-tzen dituztela kalkulatua dago.Ez da asko, baina bada zerbait.Joerak ikusita alarmarako mo-tiboak ikusten al ditu, besteburbuila bat puzten ari delaeta burbuilaren pitzatzea ziu-rra dela uste al du?«Autoritateek, printzipioz,

    ohartarazteko funtzio hori be-te behar dute, zeren eta, bu-ruhotz eta perspektibaz ikus-ten baduzu, burbuila guztienpatroi bera betetzen ari da. Ak-tibo berri honen igoerak espo-nentzialak dira, eta historianzehar hain denbora laburretan halako igoerak izan dituztenaktiboak pitzatu egin dira.Gerta liteke bai, burbuila batsortzea eta, azkenean, leher-tzea. Patroiari begiratzen ba-diozu, badirudi burbuila sor-tzen ari dela, bitcoina

    Jende guztia gauza guztiekin, noiznahi etanonahi, konektatua; Internet, gure luzapensozial, fisiko eta mentala; bizigabeko objektuakdigitalki lotu eta mundu fisikoa instrumentatu

    Anonimo izateak ez du esan nahi bere arrastoasegitzerik ez dagoenik, eskudiruarekin ezbezala. Ez dakizu nodo baten atzean nor dagoenbaina bai kreditu txartel baten atzean

    Mani Al Cielo tabernako bezeroa, kafea bitcoinekin ordaintzen. Pierre TEYSSOT | AFP

  • atzerria

    dolar-zentimo gutxi batzuetatik ia 20.000 dolarretarainopasatu da, eta aste pare bateanbere balioaren %90 gal lezake,edo are kolapsatu».Bitcoinari egiten zaion beste

    kritiketako bat, anonimoa denneurrian, munduko kriminali-tatearentzat mauka bat, mo-neta perfektua, dela da. «Anonimatua bermatzen di-

    zun moneta batek modu ez-berdinean erabili izateko au-kera ematen dizu, modu legaledo ilegalean erabili daiteke.Baina berdina gertatzen dabanku zentralek jaulki eta es-tatuek bermatutako eskudi-ruarekin, kriminalitateak aiseerabil dezake legez kanpokogaietan transakzionatzeko.Esan nahi dut, ez dela gauregun daukagun diruarekingertatzen denaz oso ezberdinaizango. Anonimoa izateak ezdu esan nahi bere arrastoa se-gitzerik ez dagoenik, eskudi-ruarekin gertatzen denarenkontra. Ez dakizu nodo batenatzean nor dagoen, baina baikreditu txartel baten atzean». Beraz, kriptomonetetan in-

    bertitzea espekulazio hutsaote da? “Pelotazo” bat egitekointeresak agintzen ote du hor?

    «Aipatzen duzun hori diruakduen balore gordailu funtzioa-ren baitan sartzen da, argi da-go ezaugarri espekulatzaile ar-giak dituela. Epe luzera begira,kriptomonetek diruaren hirufuntzio nagusiak (kontu-uni-tatea, ordainbidea, balore gor-dailua) betetzea posible izandezakete, baina gaur egun horinbertitzen ari diren pertso-nak bere kotizazioaren eta iza-ten ari diren igoera horien ba-besean dihardute». Oharpena ere uzten digu:

    «Gaur egun inbertsore askotren horretara igo dira monetahauekin espekulatzeko, beregaraian higiezinen edo .comkonpainien burbuilekin eginzuten bezala. Etorkizun bateanbalore gordailu gisako fun-tzioa beteko ote duen? Ikuski-

    zun dago. Egia da, halaber, in-flazio fenomeno handiak di-tuen herrialde batean bazaudeeta bertako banku zentralakjaulkitako monetak erostekoahalmena galtzen badu, posi-ble dela zure diruaren zati batkriptomonetetan sartzea, ezhainbeste gastatzeko edo es-pekulatzeko, baizik eta eroste-ko ahalmenari eusteko. Hala-ko zerbait gerta l itekeVenezuelan, Argentinan, edoZipren, non kitatze oso han-diak egon, jendeak bankuetankonfiantza galdu eta bitcoin-ean inbertitzen hasi zen, babesbitarteko gisara».

    KONFIANTZAREN TEKNOLOGIA BERRIA

    Arriarani gogorarazi diogu Na-zioarteko Diru Funtseko buruChristine Lagardek esan berriduena; hots, ‘bost urte barrublockchain teknologiari bizka-rra emango dion finantza sis-tema ez dut imajinatu ere egi-ten’. Finantzen negozioanteknologiak saihetsezina diru-di. Esan genezake datozen ur-teetan 'normalitate berria' bi-lakatuko dela?«Blockchain geratzeko etorri

    dela ez dago inolako zalantza-rik. Gaur egun ezagutzen ez

    Dagoeneko blockchainprotokolo teknologiarekin

    diharduten hainbat jarduera ekonomiko eta

    markaren irudia. GAUR8

    «Diruaren hiru funtzioak (kontu-unitatea,ordainbidea, balore gordailua) betetzea posibleda, baina egun hor inbertitzen dutenak berekotizazioaren igoera horien babesean dabiltza»

    Ethereum kriptomoneta diru programagarriada, baldintza batzuk betetzearen arabera aldadezakezu, eta, hala, baldintzok betetzean,ordainketa agindu zehatz bat eman

    diren erabilera asko ditu eta,beste batzuk, gutxiago alagehiago, gauzatzen hasiak di-ra, batzuetan erabilera kasuoso argiekin. Finantzen indus-triarentzat bezala, beste indus-tria eta jarduerentzat ere era-bilerak izango ditu». Oñatiar honentzat horien

    artean nabarmenena «norta-sun digitalarena izango da».«Blockchainak bitcoinaren so-rrera ahalbidetzen du, bainabaita beste ehunka mila krip-tomonetena ere. Egun, block-chain protokoloaren gaineanjaulkitako ehunka moneta di-gital daude eta beren disei-nuek balio erantsi batzuk ba-dituzte, bai». 2013. urtean sortu zen Ethe-

    reum kriptomoneta jarri duadibide gisa: «Kontratu inteli-genteak errazten ditu. Monetahau diru programagarria da,baldintza batzuk betetzearenarabera alda dezakezu, eta, ha-la, baldintzok betetzean or-dainketa agindu zehatz bateman daiteke, transakzio horibermatuko duen bitarteko edogiza esku hartzerik gabe. Pro-gramatutako baldintzak bete-tzearekin aski da ordainketaagindua emateko». «Honek, dudarik gabe, na-

    zioarteko komertzioan aldake-tak ekar ditzake, egun prozesudokumental asko eskatzen di-tuzten kredituetan… diru pro-gramagarrian oinarritutakokontratu inteligente batekprozesu guzti horiek automa-tizatuko lituzke. Berdin gerta-tuko litzateke salerosketa ba-ten kasuan, higiezinena,lurrena edo dena delakoenaizanik ere, gerta liteke jabetza-erregistrora joan beharrik ereez izatea. Transakzio hori egi-ten den unean nortasun digi-tala jada blockchain-aren ba-rruan dagoelako, eta nortasundigital bakar eta errepikaezin

  • 2018 | urtarrila | 6

    GAUR8• 6 / 7

    horrek kontratu inteligenteberaren baitan dauden enpre-sa, konpainia eta norbanakoe-kin transakzio piloa egitekobalioko luke». Blockchain-a bere garapena-

    ren hasiera fase betean egonarren Visa txartel batekinlehiatu daitekeen galdetu dio-gu. «Ez. Oraingoz ez. Visa txar-tel bidezko operazio bat se-gundo batean baino azkarragobaimentzen da, eta, aldiz, bit-coin-arekin egindako operaziobatek hamar minutu behar di-tu gauzatuko dela bermatukoduen blokea sortzeko, eta ho-geita hamar minutu operaziohorrek blockchain-aren ba-rruan baliotasuna izan dezan.Beraz, transakzioa eguneratze-ko unean, bitcoina ezin dalehiatu txartelarekin egitendiren transakzioekin».Alabaina, badaude lehiako-

    rra den beste alor asko: «Tru-ke, konpentsazio eta likidazioprozesuan, adibidez, LaboralKutxan gauez egiten denbatch prozesu bat behar dugu,mundu mailan egindako ope-razio guztien trukea bideratu,gero konpentsazioa egin eta,ondoren, likidazio bat atera-tzeko, hurrengo egunean egi-ten dena. Kasu honetan, egunbatez ari gara, are nazioartekooperazioetan egun batzuez,eta blockchain-aren 10-30 mi-nutu horiekin alderatuz gero,ba argi dago batch prozesu ho-rretan bai lehiatu daitekeelaeta balio erantsi bat eman die-zagukeela». Bestalde, bitcoinarekin egin-

    dako transakzio bakoitzak es-katzen duen energia kostua-ren arazoa dago. «Bitcoinoperazio bat onartzeko AEBetako etxe bateko elektrotresnaguztiek gastatzen duten ener-gia baino gehiago behar delakalkulatua dago, operazio ba-tek eskatzen duen kalkulu po-

    tentziak beharrezkoa duenenergiatik». Arriaranak ez du dudarik:

    «Teknologia disruptibo batezari gara», konfiantzaren tek-nologia berri batez. «90ekohamarkadako Internetekin be-zala, orduan ere zehatz-me-hatz ez zen gauza jakina zeinibilbide izango zuen. Interne-tek elkar ezagutzen ez zuten bipertsonaren arteko konexioaahalbidetu zuen, eta block-chain-a bi pertsonaren arteantransakzio bat erraztera dator,modu seguruan, transakzioaegingo den berme guztiekin.Transakzio horretan bidaia-tzen duen datua ekonomikoaeta monetarioa izan daiteke,baina bestelakoa ere bai, infor-mazio mailakoa edo dena de-lakoa. Eta horri smart con-tracts edo kontratuinteligenteak gehitzen badiz-kiozu, hots, baldintza zehatzbatzuk betetzean ordainketaagindua kodifikatzen dutenak,ba aukeren eremu ia mugaga-bean sartzen gara…».

    BANKU BAT MUGIKORREAN

    Eta bertakoa eta gertukoa denLaboral Kutxa bezalako era-kunde bat nola kokatzen dateknologia honen aurrean?«Hau hasiberria da, baina ar-gi dago Blockchain-ak aukeraasko dituela transakzio kos-tuak gutxitzea errazteko, etahori onerako da. Bere aban-tai la guztien oso gaineanegon behar du Laboral Ku-txak; izan ere, badugu jadaerabilera kasu bat. Guk denaaztertu behar dugu, sortzenari diren ordainbide guztie-kin egiten dugun legez. Gure-tzat, kriptomoneta bat ez daInterneteko konpainia erral-doi bat baino ‘mehatxu’ han-diagoa, alegia, guri ez digutebitartekaritza gehiago desegi-ten Google-n Android Pay,

    Apple-n Apple Pay, PayPal etahoriek baino».Blockchainak garapen bide-

    an diren herrialdeetan izandezakeen eraginez hausnartudu Arriaranek bukatzeko:«Gizarte garatuetan, ia denekdaukate kontu korronte bat.Gizarte oso bankarizatuak di-ra. Garapen bideetan daude-nak, aldiz, oso gutxi bankari-zatuta daude, populazioarenzati handi batek ez du bankubatera iristerik, ez daude su-kurtsal edo agentziarik ehun-ka kilometroko itzulingu-ruan». Eta hau gehitzen du: «Kripto-

    monetak indarrean sartu baino

    lehen, mugikorrekin egindako

    ordainketetan bada erabilera

    kasu bat, arrakasta kasu bat,

    Kenyan. “M-Pesa” (mugikorra-

    ren M-a eta, pesa, swahiliz di-rua) izeneko sistema antolatu

    zen, telefonia mugikorreko

    operadoreen bitartez ordainke-

    tak errazten ziren, mugikor ho-

    rren jabea lokutorio edo diru

    aldaketarako bulego batera jo-

    an zitekeen eta mugikorrean

    zuen saldoa eskudiruaren tru-

    ke kitatu, eta horrela, kontu ko-

    rronterik izan gabe mugikorre-

    tik ordainketak egin zitzakeen.

    Kriptomonetekin berdin gerta-

    tzen da, banku edo kontu ko-

    rronte batera iristerik ez duen

    pertsona bat bere mugikorrean

    banku bat izatera irits daiteke,

    eta komertzioekin eta pertso-

    nekin transakzioak egin ditza-

    ke kontu korronterik izan beha-

    rrik gabe».

    Akzioen transakzioakprozesatzeko blockchain

    teknologia erabiltzen duenmunduko lehen finantza

    instituzio handia daAustraliako burtsa. Irudian,Sidneyko egoitza zentraleko

    taula bat. William WEST | AFP

    Blockchain-a elkar ezagutzen ez dutenpertsonen arteko transakzioak erraztera etorrida, modu seguruan, konfiantza osoz,transakzioa egingo den berme guztiekin

    Banku edo kontu korronte batera iristerik ezduen pertsona mugikorrean banku bat izaterahel daiteke, eta komertzioekin eta pertsonekintransakzioak egin kontu korronterik izan gabe

  • atzerria

    Harmonian

    biz i den

    n a z i o

    m e s t i z o

    baten mi-

    toak mila-

    ka pertsonak bizi duten egoe-

    ra, bereizkeriagatik baztertuak

    izatea, ezkutatzen du Brasilen.

    Beltzak eta mulatoak gehien-

    goa dira 200 milioi biztanle

    duen herri honetan, baina mu-

    ga ugari aurkitzen dituzte.

    Eskolatze maila txikiagoadute; maila berdina izandaere, lanpostu gutxiago eskura-tzen dute, eta lan egiten dute-nean, soldata eskasagoak jaso-tzen dituzte. Halaber,indarkeriaren biktima izatekoaukera handiagoa dute.Testuinguru horretan ospa-

    tu zuten Kontzientzia Beltza-ren eguna joan den abendua-ren 11n Brasilen, mobilizazioeta ekintza kulturalen bitartez.Ehunka pertsona elkartu zirenhiri nagusietan gazte beltzenaurkako indarkeria eta lehen-go horretan jarraitzen duenarrazakeria salatzeko.«Brasilen populazio beltza-

    ren genozidioa oso bortitza daeta batez ere gazteek pairatzendute», adierazi zuen Flavio Ge-orge Brasilgo Erakunde Bel-tzen Koordinazioko kideak.Zenbat eta azala ilunago, or-

    duan eta aukera gutxiago ar-durako postuetara iristeko. Es-tatistikek argi uzten dute.Brasileko Geografia eta Esta-tistika Institutuaren arabera,beltz edo mestizoak direnen%5ek bakarrik okupatzen di-tuzte goi mailako karguak.Brasildar aberatsenen %10enartean %70 txuriak dira. Etabrasildarren %10 pobreenenartean daude beltzen %74. Mitoaren atzean dagoen

    errealitate hau agerian utzi duID-BR (Brasilgo Identitatea)

    erakundeak, bideo joko batenbidez. “Pribilegio txuriaren jo-koa” du izena eta AEBetakoBuzzFeedek egindako proiektubaten esperientzia errepika-tzen du. Dagoeneko 1,2 milioipertsonak ikusi dute Faceboo-ken eta hainbat telebista katekere zabaldu dute.Jokoak arau errazak ditu. Lu-

    rrean marra horizontalak mar-gotu ondoren, jokalariek atze-rako urratsa egin behar duteegindako galderen erantzunekdiskriminazioren baten bikti-ma izan direla erakusten ba-dute. Kontrakoa bada, aurreraegin behar dute.Gizarte maila, senideen arte-

    ko bizikidetza edo ikasketamaila agertzen dira galdere-tan, baina eguneroko arraza-keria ere bai. Esaterako, «en-tzun duzu adierazpeniraingarririk zure ileari bu-ruz?». Izan ere, Brasilen erabil-tzen den esamolde batek ilekizkurrari «ile txarra» deitzendio. Jokoaren bukaeran beltzakazken lerroan daude. Beti.«Hori da zuriaren pribile-

    gioa, besteek ez dituzten aban-tailak gozatzea ohartu gabe»,azaltzen du Giovana Freitasek,Rio de Janeiroko UnibertsitateFederaleko Historia irakasleak.

    ENPRESETAN ARRAZAKERIA

    Locomotiva Institutuko inkes-ta batek erakusten duenez, gi-zon beltz unibertsitario diplo-madunen soldatak formaziobereko zurienak baino %29txikiagoak dira batez beste.Emakume beltzen kasuan, zu-riek baino %27 gutxiago jaso-tzen dute. «Beltzek zuriek bes-te irabaziko balute, 808 milioi

    erreal (215 milioi euro) gehiago

    sartuko lirateke ekonomian»,

    dio Renato Meirellesek, Loco-

    motivako presidenteak.

    Duela hamabost urte, ezke-rreko Gobernuak kuota siste-

    ARRAZAKERIA EZKUTUABrasilgo arrazen arteko harmoniarenmitoak bazterkeria ezkutatzen du

    Pablo Ruiz de Aretxabaleta

    Askoren ustez, beltzak, zuriak eta mulatoak harmonianbizi dira Brasilen, kolore nahasketa handiko jendartean.Mito horrek oso errealitate ezberdin bat ezkutatzen du,ordea. Beltz eta mulatoek lan merkatuan aukeragutxiago dute, eta indarkeriaz hiltzeko aukera gehiago.Arrazakeria estrukturalak badirau bai enpresetan, baijendarte osoan.

    ATZERRIA / b

  • 2018 | urtarrila | 6

    GAUR8• 8 / 9

    ma jarri zuen unibertsitatean.Ordutik, goi mailako ikaskun-tzan beltz eta mestizoen pro-portzioa %8tik %27ra hazi da. «Diskriminazio positibo po-

    litika hauek guztiek eraginaizan dute, baina pertsona di-plomadun hauek oraindik ara-zo handiak dituzte lan merka-tuan bere tokia aurkitzeko»,gaitzesten du Esteban CiprianoID-BR erakundeko irakaskun-tza programako arduradunak.Gizarteratze politikek gaur

    egun duten erritmoan, lanmerkatuan berdintasuna lor-tzeko 80 urte gutxienez behar-ko dira, Shelika de Carvalho Et-hos institutuko GizaEskubideen aldeko Ekintzenarduradunaren ustez. Berareniritziz, arrazismoa enpresarenmunduan estrukturala da.ID-BR erakundeak enpresen

    aurrean jarduten du beltzaketa mestizoak kontratatu di-tzaten. Adibidez, Rio de Janei-roko Maria Filo jantzi enpresa-rekin lan egin du. Iaz enpresahonek ateratako bilduma ba-tek polemika sortu zuen, es-klabismoa oroitarazten zutenmotiboak zituelako.«Gure begirada aldatu da el-

    karrizketari esker. Guztiokgaude erneago orain», azal-tzen du Isabel Beaklini jantzienpresako marketin arduradu-nak. Enpresako beste hamabilangileekin batera, ID-BR era-kundearekin elkartzen da hile-ro kontzientziazioaz eztabai-datzeko. «Bilera horietakobatzuk izan ondoren irainga-rriak izan zitezkeen kanpaineiuko egin diegu», aitortu du Be-aklinik.

    KOMUNIKABIDEAK

    Pentsamoldeak aldatzen hasidira, baina arraza kontuekoraindik hainbat eztabaidasortzen dute. Halaber, afro-brasildarrek komunikabidee-

    tan gizartean baino presentzia

    askoz txikiagoa dute, eta gu-

    txitan ikusten da iragarkietan

    azal iluneko modelorik.

    Komuneko papera ekoiztenduen enpresa batek duela gu-txi kanpaina berri bat abiatudu paper beltza sa ltzeko,“Black is beautiful” leloare-kin (beltza ederra da). Sortu-tako haserrearen aurrean,kanpaina bertan behera utzizuten. Eta biluzik, paper bel-tzaz estalita agertzen zen ak-tore zuriak barkamena eska-tu zuen.

    Duela bi aste, Globo telebis-tako albistegietako aurkezleospetsu bat, William Waack, zi-gortu egin zuten kameren au-rrean esaldi arrazista bat esa-teagatik. Zuzeneko emanaldiaprestatzen ari zela, aurkezleakklaxon hotsa entzuten zela-eta gogaituta «É coisa de preto»(hori beltzen gauza da)» esanzuen, eta barre egin zuen. Ha-serre bizia sortu zen sare so-zialetan, baina beltzek esaerabereganatu zuten, beltzekegindako ekarpenak goraipa-tzeko. Beste batzuk, euren bizi-

    tza pertsonaleko esperientziazabaldu zuten. NBEaren datuen arabera,

    Brasilen bortizkeriaz hildakohamarretik zazpi beltzak dira,eta urtero 23.000 gazte beltzhiltzen dira indarkeria dela-eta. Hau da, 23 minututikbehin gazte beltz bat hilda. In-darkeriaren zenbakiak hobe-tzen ari dira Brasilen NBErenarabera, baina soilik azal argia-go dutenentzat. Besteentzatgauzak gero eta okerrago dau-de. Gizahilketa tasa 100.000biztanleko %12 jaitsi da 2005eta 2015 urte bitartean beltzakez direnentzat. Beltzen tasa,berriz, %18 igo da epe berean.NBEren ustez, zenbaki hauek«Brasilgo indarkeria egoeranarrazakeriak duen pisua era-kusten dute». Aurten argitara-tutako Indarkeriaren Atlasakjasotzen duenaren arabera,beltz batek beste arrazetakopertsonek baino %23,5 aukeragehiago du eraila izateko.

    Dantzak KontzientziaBeltzaren egunean, Riode Janeiron, Zumbi dosPalmaresesklabismoaren aurkakoburuzagi batenoroigarriaren aurrean. Leo CORREA | AFP

    Brasilen bortizkeriaz hildako hamarretik zazpibeltzak dira, eta urtero 23.000 gazte beltzhiltzen dira indarkeria dela-eta. Hau da, 23minututik behin gazte beltz bat hiltzen dute

    Gizon beltz unibertsitario diplomadunensoldatak formazio bereko zurienak baino %29eskasagoak dira. Emakume beltzen kasuan,zuriek baino %27 gutxiago jasotzen dute

  • hutsa

    3 BEG

    IRADA:

    osas

    un

    a/

    hir

    iare

    n lo

    (r)a

    ldia

    / h

    arre

    man

    ak Egunotan euskal komuni-kabideetan iktusa ahozaho dabilenez, aspaldi-txo batean Yone irakur-leak egin zigun eskariarihelduko diogu gaurkoan.

    Garuneko hodietako istripuak (tekni-koki hori da bere izena) sarri gerta-tzen dira; EAEn bakarrik, urtero6.000 bat bider. Ez da gauza berria:gizakiak aspalditik ezagutzen du, etahorren seinale dira historian zehargaitz hau izendatzeko erabili izan di-ren beste izenak: perlesia, apoplexia,garuneko infartua, derramea, enbo-lia... edota «haize txarra», medikuntzagaratu barik zegoeneko herri hizkeraerabiliz.

    Arazoa ulertzea nahiko sinplea da:garuneko zirkulazioa bat-batean ozto-

    patzen da, eta horren ondorioz garu-naren zati bat odol jario barik geldi-tzen da. Honek sintomak oso bizkordakartza, garunak elikagai asko kon-tsumitzen baitu (gorputz osoak beharduenaren %25) eta, beraz, haren faltasegituan igartzen du. Halere, sinto-mak asko alda daitezke, kaltetutakogarun zati horren tamaina eta koka-penaren arabera. Sintoma larriak eza-gunenak badira ere (gorputz erdiarenparalisia, hitz egiteko ezintasuna, bis-ta galtzea...), askoz ere ugariagoak dirasintoma hain larririk ematen ez dute-nak; azala txingurritzea, muskuluekindarra galtzea, amnesia, desorienta-zioa... Horiek guztiak iktus txiki batenseinaleak izan daitezke eta garrantzi-tsua da garaiz antzematea, azpiko ara-zoaren abisu baliotsua ematen digu-

    tenez; horrela tratamendu egokia eza-rri ahal izango dugu, gero iktus han-diagoa etor ez dadin.

    Izan ere, garuneko hodietako istri-puarekin egin beharreko lan garran-tzitsuena prebentzioa da. Batzuetaniktusa odol isuri batek eragiten du,baina gehienetan odol korrontean as-ke dabilen partikula bategatik izatenda (tronboa edo enboloa). Hau arteriagero eta txikiagoetatik bidaiatuz doa,harik eta hodiaren kalibreak aurreraegitea eragozten dion arte; orduantrabatuta geratzen da, eta puntu ho-rretatik aurrerako hodietara ez daodolik iritsiko. Behin hori gertatzendenean, gehienetan egoerak ez duatzera bueltarik: milimetroetako ta-poia garunaren barru-barruan dago,eta minutu gutxitan odol gabeziakgarunaren zati hori kaltetuko du.Orain hobeto ulertuko duzue gureahalegin handiena egoera horretaraez iristera zuzendu behar dugula; ale-gia, tronboa edo enboloa sor ditzake-ten faktoreak kontrolatzera: jarduerafisikoa (edo haren falta, hobeto esan-da), odolaren presioa, drogak (legez-koak eta legez kanpokoak) eta elika-dura, esate baterako.

    Behin iktusa izan dugunean, halere,dena ez da galdua. Lehenengo, faseakutuaren ostean gorputzak izatenduen berezko errekuperazioari itxa-ron behar zaio: orduantxe jakingo du-gu zehaztasunez norainokoa den ga-runean kaltetutako eremua, etahobetzeko aukerak aztertu ahal izan-go ditugu. Horrek erabakiko du, neu-rri handi batean, errehabilitazio pro-zesuan zein osagile eta espezialistekparte hartuko duten, pazientea, ahalduen neurrian, bere ohiko bizitzaraitzul dadin. •

    www.abante.euGaruneko hodietako istripuak dira iktusak eta sarri gertatzen dira. GAUR8

    Iktusa

    Oier Gorosabel - @TxikillanaFisioterapeuta eta osteopata

  • 2018 | urtarrila | 6

    GAUR8• 10 / 11hutsa

    her

    ria

    William Shakespearek «Nafarroakmundua harritu behar du egunen ba-tean» esan zuen bezala, Jean-JacquesRousseauk Korsikarekiko susmo beraadierazi zuen XVIII. mendean, “Kon-tratu soziala” bere obra ederrean

    «Europa harrituko du egunen batean» idatziz. Medite-rraneoko uharteak zuen legegintza ahalmenak inspi-ratu zuen, askatasuna eskuratu eta defendatzeko berekuraia eta konstantziak. Pasquale Paolik gidatutakoiraultzen garaia zen, Korsikara burujabetza popularra-ren eraginkortasunean oinarritutako nazio indepen-dente instituzionalizatua ekarri zuten haiena. Paoliizan zen okupante genoarrak kanporatu zituen capugeneralea, korsikarren legegilea, Ilustrazioaren han-dietan handienetarikoa,munduko iraultzaile asko,bereziki AEBetan, inspiratuzituena.

    Paoli sustraia da, abertza-leentzat iturri agorrezina,nazioaren imajinazio ko-lektibo baten katalizatzai-lea. Dagoen tokian dagoela,ziur pozez beterik ikusi di-tuela bere ondorengoeklortutako garaipen harriga-rriak. Ziur, Gilles Simeonieta Jean-Guy Talamoni bu-ruzagi abertzaleez harro dagoela, egindako bideaz ha-rro eta egiteke dagoena urratzeko gogotsu.

    Korsika herri harro zoragarria da, erresistentea. He-rri kantaria da, poetaz lepo beterikoa, konkistatzailegenoar, arabiar eta aragoiarrek aberasturiko antigoa-leko hizkuntza baten jabea. Marabilla bat da, lurrari,ur-lasterrei eta urtaroen zikloari loturiko nekazari etaartzainen zibilizazio baten oinordekoa.

    Bi mende pasatxotik frantziar posesio koloniala daKorsika. Jakobinoak dira frantsesak, sinistun integris-tak bezalakoak, ezin diote beren fedeari uko egin, ezdituzte beste hizkuntza eta nazio batzuk toleratzenberen Errepublikan, eta denetarako prest daude here-

    tikoak borrokatzeko. Parisko eliteen ustez, Frantziahumanitatearen itsasargia da, eta korsikarren nazioizateko borondatea, ezin onartuzkoa da, iseka bat. Ja-kobinoak ezin dira konbentzitu, garaituak izan behardira. Eta, hori, ezinezkoa da Korsikako herriaren atxi-kimendu sakon bat eskuratu gabe.

    Anatemak eta estereotipo faltsuak egotzi zaizkie.Lapur banda direla, kriminalitatearekin loturikoa,arrazistak. Ia bost hamarkadetan Korsikaren lur, hiz-kuntza eta maila guztietako emantzipazioaren aldekoborroka izugarri asimetrikoa klandestinitatean garatuda. Egia da, halaber, talde klandestinoen artean izandirela kanibalismo adierazpenak, ekintzaile askorenbizitzak galtzearekin batera, abertzaletasunaren bestediskurtso eta eskaintzak eklipsatu zituztenak.

    Metropolitik asistentzialismoa eta klan sistemaklientelarrak elikatu dituzte. Mamuak eta beldurrakxaxatu, fronte errepublikano antiabertzaleak entsea-tu dituzte, baina porrot egin dute. Indar abertzaleakbanatuta ezina eta elkarrekin etekina zutela barnera-turik, heldutasun politiko handi bat erakutsiz, denen-tzako nazio bat eraikitzea xede, inoiz ez bezalako ga-raipena eskuratu dute. Handia, oso handia, kolosalabenetan. Hirugarren aldiz bi urtean, jakobinismoahautetsontzietan garaitua izan da Korsikan. Forma as-kotariko borroka luzeak baldintza historikoak sortuditu. Emantzipazioaren bidea irekia da. Lerro zuzena,a strada diritta, hartu besterik ez dago. •

    { asteari zeharka begira }

    «Evviva a Nazione, EvvivaCorsica, Campate felici!»

    Banatuta ezina eta elkarrekin etekinazutela barneraturik, heldutasun politikohandi bat erakutsiz, denentzako nazioaeraikitzea xede, inoiz ez bezalakogaraipena lortu dute. Kolosala benetan

    hutsa

    hutsahutsa

    Mikel Zubimendi

  • herria

    na izan dute. Hala ere, funtse-an, instituzioek bultzatu du-ten estrategia okerra izanomen da krisiaren arrazoi era-bakigarriena. Hain zuzen ere,elikadura zerbitzu gisa berma-tu beharrean, beren egin di-tuzte multinazionalen ikuspe-gia eta praktika, elikaduranegozio bihurtuta. Horren on-dorioz, arrantzaren eta base-rriaren egoera itogarria delaeta, horietan jarduten dutenakhirietara emigratzera behartu-ta daude. Azken 40 urteetannekazaritza ia %70 murriztuda, eta arrantza gure herrietanjardun marjinala da.

    ZERBITZU BARIK, NEGOZIO

    Aldi berean, multinazionalenmerkatu sarea izugarri indar-tu da zazpi herrialdeetan, den-da txikien kalterako. Saltokihandiek erraztasun guztiak di-tuzte eta elikadura ez da diruairabazteko modu bat baizik.Hartara, gure osasuna eremerkantzia hutsa da. EuskalHerriko janarien %90 kanpo-tik datoz. Egunero mahai gai-nean jartzen ditugun jakiak,batez beste, 4.000-5.000 kilo-metroko distantziatik ekarri-takoak dira. Elikadura negozioiturri bihurtzearen ondoriodira, esate baterako, “behi ero-ak”, “hegazti gripea” edo az-ken boladan arrautzetan ager-tu den fipronil intsektizida,oiloen zorriak, kaparrak edoarkakusoak akabatzeko erabil-tzen dena baina modu indus-trialean erabiliz gero arrisku-tsua dena.

    Labore Bilboko bazkide ba-tekin hitz egin dugu luze ego-era horretaz eta beren proiek-tuaren nondik norakoaz.Galdera segida bota du bat-ba-tean: «Nola ihes egin etenga-beko eraso hauetatik? Noladefendatu elikadura osasun-

    Duela hilabete-tsu, 2017koabenduaren1ean, hain zu-zen, dendaberezi batek

    zabaldu zituen ateak Bilbon.Labore Bilbo proiektuaren in-guruan bildutako 300 lagunekbaino gehiagok behar zutengunea da, baina nahi duenororentzat irekia, produktuekologikoen, gertukoen, kali-tatekoen eta bidezko prezioenaldeko apustua egiten duenedonorentzat, alegia. Hain zu-zen ere, bazkide kopuruaemendatu eta hedatzeko as-moa dute. Dendan askotarikoproduktu fresko eta eralda-tuak daude eskuragai: baraz-kiak, frutak, infusioak, fruitulehorrak, laboreak, egoskariak,kontserbak, esnekiak, arrau-tzak, gaztak, ogia, gozokiak, bi-dezko salneurriko hainbatproduktu, hala nola kafea edoazukrea, arrozak, olioak, oke-lak, hestekiak, edariak, kosme-tikoak, garbigarriak eta bestegauza asko.

    Funtsean, kontsumitzaileeneta ekoizleen arteko «aliantza»da Labore kontsumo elkartea.Labore Bilboko bazkideen hi-tzetan, «azalera handiko den-den kateetan kontsumitzaile-ok ordaintzen dugunarenparte txiki bat baino ez daitzultzen lurra lantzen dute-nen eskuetara». Bidegabekeriahorren aurka egitea da proiek-tuaren helburuetako bat.

    Labore Bilbo eta antzekoproiektuak, baina, ez diragauetik goizera sortu, haus-narketa, eztabaida eta lan luze-en ondorioz baizik.

    ASPALDIKO HAUSNARKETA

    Lehen sektorearen egoera as-paldiko kezka da Euskal He-rrian; beraz, inor ez da harritu-

    Xabier Izaga Gonzalez

    LABORE BILBOEkoizleen eta kontsumitzaileen artekoaliantza, elikadura burujabetzaren bidean

    Elikadura subiranotasuna hizpide izaten da maiz, baina ezdago aukera handirik praktikara eramateko. Euskalherrian, autoeraketa ezinbestekoa dela iritzita, badirazenbait ekimen ekoizlearen eta kontsumitzailearenarteko harreman zuzena sustatzen dutenak, elikaduranegozio barik zerbitzua izan dadin. Azkena, Labore Bilbo.

    Labore Bilbok Santutxunzabaldu duen saltokia. Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS

    ELIKADURA /

    ko egoera hori larria dela en-tzutean. Hainbat lagunek ego-era horren zergatia aztertu du-te, arazoa ulertu eta zerkonponbide edo irtenbide izanlezakeen eztabaidatzeko. Etaeuskal nekazaritzaren etaarrantzaren gainbeheran argisamar agertzen da azken ha-markadetako instituzioenerantzukizuna. Egin ez dute-nagatik eta gaizki egindakoa-gatik.

    Hego Euskal Herriko nekaza-ritzaren atzerakada begi-bista-

    koa da, Bizkaian eta Gipuzko-an ia desagertu eta Araban etaNafarroan bizirik dirauenarren, nabarmen atzera egindu. Lapurdin galera handiaizan du, turismoaren mesede-tan, baina Nafarroa Behere etaXiberoan oraindik ere ekono-miaren zutabe garrantzitsuada. Krisi hau arrazoi eta alda-gai askoren ondorioa da; bes-teak beste, gizartearen sakone-ko eraldaketak eta baserrikolanaren zein itsasoko bizitza-ren gogortasunak eragin zuze-

    b

  • 2017 | urtarrila | 6

    GAUR8• 12 / 13

    garria? Nola ziurtatu jaten du-guna modu sanoan produzi-tua dela? Nola bermatu hurbi-lekoa jaten dugula? Nola jakingure erosketen bidez ez dugu-la langileen esplotazioa lagun-tzen eta ez garela beraietazaprobetxatzen?». Berehalaerantzun du: «Bide bakarra da-go: herri gisa autoeratu eta an-tolatzea. Enpresa transnazio-nalak indartsuak dira, bainamodu alternatiboak eraikiahal dira. Bestelako merkatari-tza antolatu ahal da».

    Ohikoa da gure egunerokoplateretan kanpoko produk-tuak aurkitzea eta gure eroske-tak azalera handiko saltokie-tan egitea, ohikoa eskuarki ezjakitea nondik dakarten jana-ria, nola produzitu duten, zernolako lan esplotazioren frui-tu den. Badirudi garrantzi-tsuena presaka, arin erosteadela, janari ugari eta ahal be-zain merke eramatea. «Halaere, noizbehinka kezkaren ha-rra sartzen zaigu», dio Labore-ko kideak, «batez ere honelakoedo halako produktu kutsatuaagertzen denean eta gaiari bu-ruz hitzaldiren bat entzutendugunean. Holakoen ondoren,egun batzuetan bederen, sutu-rik ibiltzen gara eta zerbaitegin behar dugula ere elkarriesan ohi diogu. Janari osasun-garriaren garrantziaz teorianjabeturik gaude eta jaten du-gunari buruzko kezka oso he-datuta dago, baina ez dugumodu errazean bestelako eros-keta ohiturak hartzeko aukerahandirik, ezta modu alternati-boan jarduteko aukera handi-rik ere, eta determinazioa gu-txiago».

    Menpekotasun hori ezomen da ezin gaindituzko pa-tua, ordea: «Kooperatiba sarezabala sortzeko gaitasuna,ikastolak eta hezkuntza siste-

    ma propioa antolatze bideanhainbat saiakera egin, lurraldeez nuklearra bihurtu eta zati-keta instituzional guztien gai-netik hainbat iniziatiba bul-tzatzeko gaitasuna izan duenherria bat-batean agortu alzaigu? Une honetan, besteakbeste, hauxe da gure herriakduen erronkarik premiazkoe-netakoa: autoeratu, herri gisaantolatu, nazio modura auto-gestionatzea».

    Multinazionalen boterearenaurrean, jarrera aktiboa alda-rrikatzen dute, eta funtsezkojardun ekonomikoa bertakoeragile eta erakundeen kon-trolpean egotea. Botere ekono-mikoa, politikoa eta sozialaberreskuratu eta kudeatzeaomen da gakoa, eta burujabe-tza hori «egunerokotasuneaneta alor guztietan» bermatubeharra dagoela diote.

    PROIEKTU ALTERNATIBOAK ABIAN

    Elikadura burujabetzaren gai-neko eztabaida ez da atzo goi-zeko kontua, eta zenbait leku-tan teorizaziotik praktikarajauzi egiteko erabakia hartudute. Izan ere, dagoenekoabian dira bestelako merkata-ritza antolatzeko zenbait eki-men. Ipar zein Hego EuskalHerrian, ehunka kontsumotalde daude, hamar, hamabostedo hogei bazkideko taldeugari nekazariekin elkarlane-an, baserria herritarrenganahurbildu eta bertako elikadurabultzatzen ari direnak. Lan es-kerga eta isila, baina bere txi-kian, garrantzi handikoa. Ai-tzindariak dira kontzientziahedatu eta bestelako nekazari-tza eredu bat praktikara era-mateko ahaleginean.

    Laborekideen ustez, espe-rientzia horiek guztiak sosten-gatuz eta indartuz proiektuzabalagoak eskaintzeko unea

    da. Pauso gehiago ematekoa.«Talde txiki horiek zabaldu etaherritar arruntengana heltze-ko gaitasuna duten moldeakeskaini behar ditugu. Bestela-ko nekazaritzari modu ausarteta orokorragoan heldu beha-rra dago, eta gutxienez kon-tsumo ohiturak eraldatzekobaliagarriak diren proiektuakaurkeztu». Esate baterako, pro-dukzioa eta kontsumoa lotzendituen salmenta zuzena. Labo-re Bilbok kontsumitzaileeneragina begi-bistan uztenduen 1.000 pertsonako elika-dura komunitatea izan nahidu, «bestelako nekazaritzabultzatze bidean ezinbestekosubjektu diren nekazariekikoaliantza, eskaintza eroso etaerakargarria egiten duen sal-menta gunea, produktu onaeta bidezko prezioan eskain-tzen duen proiektu kooperati-boa».

    Horrelakoxe proiektu batekjoan den martxoan zabaldu zi-tuen ateak: Labore Oarsok,hain zuzen. Artean 100 bazki-de ziren, eta gaur egun 600 in-guru. Boluntario batzorde ba-tek eratuta, herritarren etazenbait erakunde publikorenarteko elkarlana sustatu dute.Bazkideak protagonista senti-tzen dira beraien proiektuadelako, beraiek egina eta bul-tzatua. 300 metro koadrokodenda zabaldu zuten Oiartzuneta Errenteria artean, eta go-rantz doazen salmentei esker,2017ko udazkenerako hiru lan-postu sortu zituen.

    Berdintsua da Labore BilbokSantutxuko Haro plazan za-baldu berri duena. Berdintsuaeta izen berekoa, baina diruzeta antolamenduz proiektuguztiz autonomoak dira. «Zi-nez proiektu egingarria deladiogunean, praktikan oinarri-tzen gara», diote. Badira horre-Herrialde guztietako produktuak salgai. Marisol RAMIREZ - Idoia ZABALETA | ARGAZKI PRESS

    Botere ekonomikoa, politikoa eta sozialaberreskuratu eta kudeatzea omen da gakoa, etaburujabetza hori «egunerokotasunean eta alorguztietan» bermatu beharra dagoela diote

    Instituzioek bultzatu duten estrategia okerraizan da krisiaren arrazoi erabakigarriena.Elikadura zerbitzu gisa bermatu beharrean,beren egin dute multinazionalen logika

  • herria

    lako proiektu gehiago, halanola Iruñeko Landare, 3.000bazkide dituena; Baionako XX;Gasteizko Bioalai; Bortzirieta-ko Bidazi, eta Irungo LaboreTxingudi. Aitortzen dutenez,ez dira proiektu errazak, «es-fortzua, talde lana eta deter-minazioa» exijitzen baitituzte,«baina oso egingarriak dira,edozein herritan gauzatu dai-tezkeenak eta gainera ilusioaeta atxikimendua sortzen du-ten ekimenak». Dagoeneko ko-ordinatzen hasi dira horrelakohainbat elkarte, erosketa zuze-na errazte aldera.

    GARDENTASUNA

    Elkarte kooperatibo hauekkontsumitzaileen eta nekaza-rien arteko «aliantza» gisa de-finitu dituzte. Kontsumitzaile-ak proiektuaren motor etaprotagonistak dira. Jendartehonen joerak aldatu ahal iza-teko, «pertsona bakoitzarenahala uste baino handiagoa

    dela konturatzea da gakoa, etataldean ari garenean, ohiturapertsonala aldatzeak eraginkolektiboa daukala barnera-tzea».

    Kontsumitzaileen ilusioakberebiziko garrantzia du:«Kontsumitzaileei janari gozo-ak, eskutik eskura eta preziojustuan eskaintzea garrantzi-tsua da, baina proiektuari be-netako zentzua ematen dionakontsumitzaileengan sor di-tzakegun erakargarritasunaeta ilusioa dira». Batzuek osa-

    sunagatik, bestetzuek bertakoproduktuak direlako, edo in-gurumenaren aldeko apustuadelako, nazio dimentsioa due-lako edo jendartea eraldatzekoekarpen praktikoa delako...proiektuarekiko erakargarrita-suna sentiaraztea lortu nahidute. «Modu errazean, zerbaitpolita egiten ari diren konben-tzimendua izatea».

    Halaber, «ama lurra modupraktikoan defendatzen dugu.Bertako produktuak kontsu-mituz eta naturaren zikloakerrespetatzen dituen nekazari-tza bultzatuz natura errespe-tatzen laguntzen dugu; milakakilometroko garraioa bazter-tzen duen elikadura sistemaindartuz kutsadura gutxitzendugu; herbizidak, intsektizi-dak eta oro har produktu ki-mikoak saihestuz naturarendefentsan modu praktikoanari garen herritarrak gara ho-rrela. Ez dugu naturaren de-fentsa soilik aldarrikatzen,

    Askotariko produktuakdaude Labore Bilbon, eta

    edozein dendak duenordutegian zabaltzen du.

    Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS

    egunerokotasunean praktikakoherentea garatzen ari gara».

    Proiektuaren bideragarrita-suna kontsumitzaileek ziurta-tzen dute. Beraien bermerikgabe ezin horrelako proiektuaabiatu; horregatik, haren fun-tsa gutxienez 1.000 bazkidekotaldea osatzea da, eskutik es-kura elikadura erosteko zirkui-tu propioa eraikitzeko. Urtero-ko kuota eta egunerokoanegiten duten erosketari eskeriraun dezake proiektuak. Be-raz, kontsumitzaileen fidelta-suna da proiektuaren bermeaeta ziurtasuna.

    Hartara, kontsumitzaileekelikadura osasuntsuaren alde-ko hautua eta defentsa prakti-koa egiten dute eta, Laborereneskaintza negozio bidea ez de-nez, bermatuta daukate gar-dentasuna, konfiantza sorra-razten dien gardentasuna.

    Ekoizleei dagokienez, hauekfuntsezkoak dira, jakina. Gai-nera, nekazarien etorkizunaoso iluna omen da kontsumi-tzaileekin elkarlanean jardungabe.

    Lurralde guztietako nekaza-riek parte hartuta, proiektuaknazio dimentsioa hartzen du.Oarso edo Bilboko Laboreproiektuetan, Zuberoa, Lapur-di , Nafarroa zein Arabakoekoizleek parte hartzen dute.eta horrela herrialde guztieta-ko ekoizleak eta kontsumitzai-leak elkarlanean ari dira. Bes-tetik, horrelako proiektuakeuskal kultura suspertzekomodua ere badira, baserriarenbalio historikoak transmititze-ko bidea diren aldetik, base-rrian bizitzea eta lurra lantzeaerrentagarri bilakatuta.

    AUZOLANA

    Labore faseka garatzen joangoden proiektua da. Fase bakoi-tzaren kronograma leku bakoi-tzeko baldintzen araberakoa

    Kontsumitzaileen eta nekazarien artekoaliantzak iraunkorra izan behar du.Elikaduraren prozesuan biak dira subjektunagusiak, bitartekariak baztertuta

    Gutxienez kontsumo ohiturak eraldatzekobaliagarriak diren proiektuak aurkeztu beharradagoela diote. Esate baterako, produkzioa etakontsumoa lotzen dituen salmenta zuzena

  • 2017 | urtarrila | 6

    GAUR8• 14 / 15

    da, baina dagoeneko metodo-logia propioa probatu dute etaproiektu egingarria bermatze-ko zer nolako urratsak eta zeinbermerekin egin behar direnbadakite. Garatzea eta prakti-kara eramatea da gakoa.Labore auzolanean oinarri-

    tutako proiektu profesionalada. Auzolana funtsezkoa da,baina proiektua profesionalada eta, beraz, horretatik bizikodiren langileen zereginak erefuntsezkoa eta nabarmenaizan behar du; hasieran, taldedinamizatzaileak dituen gabe-ziak gainditzeko edo osagarrigisa, eta gerora dendaren zu-zendaritzaren eta zerbitzu ego-kiaren arduradun bezala. Den-da zabaldu arte profesionalenekarpena askotarikoa izan dai-teke, beti ere talde dinamiza-tzailearen osaketaren eta aha-laren arabera, baina behindenda zabalduta, zerbitzuareneguneroko dinamika profesio-nalen esku egon behar da, etakontsumitzaileen partaidetzapuntual eta laguntza moduraulertu beharra dago.

    ALIANTZA IRAUNKORRA

    Proiektuaren oinarriak, kon-tsumitzaileen eta nekazarienarteko aliantzak alegia, iraun-korra izan behar du. Elikadura-ren prozesuan biak dira sub-jektu nagusiak, banatzaile edobitartekariak baztertuta, edohalabeharrez beharko balira,aurrekoen zerbitzura jarrita.Izan ere, bitartekariek elikadu-raren zirkuitu guztia kontrola-tzen dute, «nekazariei zeinkontsumitzaileei interesatzenzaizkien prezioak ezarriz. Sal-menta gune erraldoiak diramenpekotasuna azken mutu-rrera eramaten ari direnak, ne-kazariei zer eta nola produzituesanez, kasu askotan esatendieten hazia erabiltzera behar-tuz». Labore kontsumo elkartearen webgunea. GAUR8

    PARTE HARTZEA ERRAZTEN DUEN FUNTZIONAMENDUALabore Bilbok zerbitzu erakargarriaeskaini nahi du; horregatik, herrikogainerako dendek duten ordutegi beradu saltoki honek; normalean behar denelikadura guztia eskaintzen du,konfiantzazkoa, ekologikoa edokonbentzionala, baina beti ere nolaproduzitzen den jakinarazten du, etabidezko prezioan saltzen du.Herritarren atxikimenduak iraunkorraizan behar du. Horretarako, beharrezkoada parte hartzea errazten duenfuntzionamendua, horizontala, eta aldiberean eraginkorra. Kide guztiek izangodute parte hartzeko eta erabakitzekoaukera. «Helburua guztion proiektuadela sentitzea da, auzolanaren bidezeraikitzea», diote. Horretarakoondorengo eraketa bultzatzen dute:1. Talde dinamizatzailea. Laboreproiektuaren sortzaile etadinamizatzaileak izanda, jarraipenarenberme eta bultzatzaileak ere badira.Proiektuaren arima den lantalde sendo

    eta dinamikoa da. Egunerokoan,harenesku dago zuzendaritza orokorra, etakudeatzaileak eta langileen ordezkaritzahautatuak ere taldeko partaideak izanbehar dute.2. Kontsumo komunitate bizia. Laboreproiektuak ez du dinamika asanbleariogisa funtzionatzen, baina bazkideenparte hartzea zabala eta plurala denezgero, nahi duten guztien protagonismozuzena eta egiazkoa bermatuta dago.Horrela, proiektuaren ildo orokorrakmarkatzeko urteroko biltzar orokorraegingo dute eta maiztasun handizbazkide guztiekiko komunikazio zuzenaegongo da. 3. Nekazarien batzordea. Nekazaribazkideek talde dinamizatzailean zeinBiltzar Nagusian parte hartu ahal izangodute, gainerako bazkideen eskubideberberak dituztela. Areago, modupraktikoan proiektuaren partaide izandaitezen, batzorde berezia egingo dahonako helburuok betetzeko: erosketak

    egiteko jarraitu beharreko irizpideakzehaztea, elikaduraren kalitateabermatzeko exijituko diren baldintzakadostea eta prezio justua lortzekoirizpideak zorrozten laguntzea.4.-Kudeatzailea eta langile taldea.«Auzolanean oinarritutako proiektuprofesionala» izan dadin kontrataturikokudeatzaileak eta gainerako langileekleku eta funtzio bereziak izango dituzte,proiektuaren zutabe garrantzitsuakbaitira. Onerako eta txarrerako ardurazuzena dutenez, eta gainera ekimenhonen helburua prezio justua lortzeadela kontuan hartuta, «ahaleginberezia» egingo dute lan baldintzaduinak izan ditzaten. Ez dira dendabateko langileak bakarrik, proiektuarenbizkarrezurra baizik.Labore ekimenaren funtsa, beraz,partaide guztien protagonismoagaratzea da, eta horretarakofuntzionamendu zabala bezaineraginkorra izan behar du.

  • hutsa

    iRRITZIA:

    {

    }

    EXPRAI

  • 2018 | urtarrila | 6

    GAUR8• 16 / 17

    Datozen astee-tan zabaldu-ko dute Az-peitian AzokaPlaza berria,eraikin berri-

    tua eta proiektu gaurkotua bil-tzen dituen erronka. Udalekozinegotzi Josu Labakaren hi-

    tzetan, «proiektu oso anbizio-tsua da eta, era berean, proiek-tu oso sinplea, guretzat betioso garrantzitsua izan den tra-dizioa eguneratu, gaurkotu etaberrikuntza sozialaren bideraekartzen saiatuko baikara».Hartara, betidanik Azoka Pla-zan presentzia izan duten ba-

    serritarrekin eta landa ere-muarekin konexioa berritunahi du proiektuak, harremanbideak eguneratu.

    Azoka Plaza berriak orain ar-teko baserritarren azoka man-tenduko du (astearte, ostegun,ostiral eta larunbatetan anto-latzen dena), baina berrikun-tza nabarmena izango du: Eli-kagunea. «Lehen sektoreakekoiztutako elikagaiak identi-fikatu, ezagutu, dastatu etaerosten laguntzea izango daagrodendaren helburua eta%100 Euskal Herriko elika-gaiak topatu ahal izango dirabertan», nabarmendu dutebultzatzaileek.

    «Elikagunea herritar guztienbeharrak bertako produktue-tatik asetzeko modua egitekosortu da. Gaur egun kontsumi-tzen dugunaren %5 bakarrikda bertan ekoiztua eta uler-tzen dugu elikadura-subirano-tasunaren ikuspegitik berta-koa sustatu behar dugula.Bertan ekoiztu behar dugu etaekoizten duenari merkatura-tzeko alternatibak eskaini be-har dizkiogu. Bide horretanulertzen dugu Azoka Plaza au-kera bat dela eta Elikaguneaordutegi zabala eskain dezake-en espazio bat», azaldu duAlain Sabalzak, Udalak kontra-tatuta proiektua dinamizatzendabilenak.

    Labakak ere bide beretik hitzegiten du. «Nik uste dut herri-tarrak baduela kontzientziabat, bertakoa erosteko nahia.Baina horretarako erraztasu-nak eman behar zaizkio. Gauregun, gaian oso jantzia edosentsibilizatua ez dagoenak, ezdu erraza edozein saltokira jo-an eta bertakoa zer den eta zerez bereiztea. Zentzu horretanElikagunean ziurtasun horiizango da: Produktu guztiakbertakoak izango dira. Batzue-tan ez da erraza egunerokoan

    Beheko irudian, ezker-eskuin, AlainSabalza –proiektuarendinamizatzailea– etaJosu Labaka –zinegotzia–. Andoni CANELLADA | ARGAZKI

    PRESS

    AZPEITIKO AZOKA PLAZAEraikin berritua eta proiektu gaurkotua,bertakoa erakusleiho erosoan eskaintzeko

    [email protected]

    Proiektu anbiziotsua eta, era berean, proiektu oso sinpleada Azpeitiko Azoka Plazarena. Orain arte bezala,baserritarren produktuak erosteko gunea izango da baina,aurrerantzean, ordutegi zabala eta askotariko produktuakizango dituen Elikaguneak osatuko du eskaintza; landaeremuari, baserritarrari eta bertakoari lotutako eskaintza.

    JENDARTEA / b

  • herria

    bertakoa kontsumitzeko mo-dua topatzea. Bide horiekerraztea da asmoa».

    ZER DA BERTAKOA?

    Bertakoa zer den definitzea.Horixe izan da proiektuarenbultzatzaileek bidean topatuduten zailtasunetako bat. Az-kenean, ondoko irizpidea jarridute: Azoka Plazan saltzen denelikagai oro 150 kilometrorenbueltan ekoiztutakoa izangoda. Produktu elaboratuen ka-suan, lehengai nagusia euskalnekazariek ekoitzitakoa izan-go da. Hau da, osagaien %50baino gehiago tokikoa izangoda: euskal frutekin egindakomarmeladak edota euskal le-hengaiekin egindako platerprestatuak, kasu. Labakarenesanean, «horrekin urratshandi bat egin nahi genuen:Euskal Herriko produktuaksalduko dituen saltokia. Harta-ra, jabetuko gara ez genekienhori hemen ekoizten dela, ha-lako produktua falta dela... da-goenaren eta ez dagoenarenargazki bat emango digula us-te dugu».

    Izan ere, Azpeitiko AzokaPlaza proiektu pilotu bat da,«herritarrengan oinarritutakolaborategi bat». Sabalzaren iri-tziz, «merkaturatzeari eskerproduktu gabeziak detektatu-ko ditugu. Zer falta da? Horiektopatzen saiatuko gara eta ezbaldin badaude, ekoizten has-teko moduak aztertuko ditu-gu. Nekazaritza eskoletatikhainbat eta hainbat ikasle ate-ratzen da ikasketak bukatu on-doren nora jo ez dakiela. He-rritarren beharretatikabiatuta, goazen gabeziak iku-si eta proiektu berriak mar-txan jartzera».

    Bertakotasuna zehazteko or-duan izan da beste tasun ga-rrantzitsu bat: zabaltasuna.«Lehen sektorearen baitan

    sektoreak daude –ekologikoandabiltzanak eta ez dabiltzanak,adibidez– eta zentzu horretanoso zabalak izan gara. Adosta-sunaren alde egin dugu. Lu-rrak batzen gaitu eta hasiera-tik oso garbi izan duguproduktu guztiak egongo dire-la plazan. Gero, produktu ba-koitzaren atzean dagoenekoizpen sistema norberaksaldu beharko du», zehaztu duLabakak.

    Elikagunearen baitan Bas-que Label Harategia izango da.Harategi eta janari espazio bateta euskal flotek arrantzatuta-ko arrain ontziratua. Horrezgain, plater prestatuak egitekoobradore bat ere izango da,jendearen begietara guztiz ire-kia. Asmoa da azoka plazakoproduktuekin platerak presta-tzea, herritarren aurrean, gar-dentasun osoarekin.

    Sukalde ireki horrek, gaine-ra, bestelako hamaika aukeraeskainiko dituela espero da:ikastaroak, dastatze saioak,aurkezpenak... Azoka Plazakherritarren topagune biziaizan nahi baitu.

    PREZIOA

    «Elikagunea ez da delicatessendenda bat», zehaztu du JosuLabakak, prezioari buruz gal-detuta. Izan ere, maiz berta-koa-garestia binomioa elkarripegatuta joaten dira kontsu-mitzailearen begietara.

    «Esleipena egin genuenean,hau da, Elikagunea nork kude-atu erabakitzerakoan, kon-tziente ginen bitartekariek zernolako eragina duten prezioaneta portzentaje bat markatugenuen. Gure helburua daekoizleek prezio duin bat jaso-tzea eta, aldi berean, erosleekahalik eta prezio merkeeneanerosi ahal izatea. Hau da, bitar-tekariaren kostua murriztunahi da», esan du Sabalzak. Lerroon gaineko ilustrazioetan plazak hartuko duen itxura berritua ageri da. GAUR8

  • 2018 | urtarrila | 6

    GAUR8• 18 / 19

    Orain arte herriko plazakotxoko hori erabilera anitzekogune publikoa izan da eta au-rrerantzean ere hala izangoda. Herriko eragile sozial des-berdinen eskura egongo da be-harrezko dutenean erabiltzekoeta, era berean, eragile horiekantolatzen dituzten ekimene-tan Azoka Plazaren filosofiatxertatzen saiatuko dira. «Pen-tsa herriko kirol talde batekgaragardo azoka bat edo baz-kari bat antolatzen duela. Basaiatuko gara bertako garagar-doaren eta bertako elikagaienalde egin dezaten. Eta horreta-rako laguntza eskainiko die-gu», eman dute adibidea.

    Plaza gaztetzeko nahia erebadago erronken artean etahezkuntza eragileekin harre-man estua josi nahi dute.«Hezkuntza baita kontsumoohiturak sustatzeko gakoa».Eta plaza aktiboa izatea erenahi dute. «Jendea ahaldun-tzea oso garrantzitsua irudi-tzen zaigu. Jendeak informa-zio ona izan dezan ikastaroakantolatuko ditugu. Aldaketakezagutzatik bideratu nahi di-tugu», segitu du Sabalzak. Azpeitiko Azoka Plaza berria

    laster jaioko da; «praktikan ja-rriko da, bizia hartuko du etaargituko da bere bidea», espe-ro du Josu Labakak.

    Otsailaren erdialderakoAzoka Plaza martxanizatea espero du Udalak.Une honetan azkenlanetan dabiltza. Andoni CANELLADA | ARGAZKI

    PRESS

    Elikagunean sukalde ireki bat egongo da, platerprestatuak egiteko obradore bat. Asmoa daplazako produktuekin platerak prestatzea,herritarren aurrean, gardentasun osoarekin

    Azoka Plazan saltzen den elikagai oro 150kilometroren bueltan ekoiztutakoa izango da.Produktu elaboratuen kasuan, osagaien %50gutxienez Euskal Herrian ekoitziak izango dira

    ERAIKINA BERRITZEKOBEHARRETIK PIZTUTAKO SUA

    Zein metxak piztu du Azpeitiko Azoka Plaza berriaren ideia?

    «Eraikinaren beraren egoeratik abiatu zen kontua. Azoka plaza oso

    zaharkitua zegoen, urte asko ziren bertan ez zela ezer egiten eta

    proiektua behar horretatik abiatu da», azaldu du Josu Labaka

    zinegotziak. Hartara, azpiegitura berritu behar zela erabaki zuen

    Udalak eta galdera paratu zuen: Goazen berritzera. Baina, nola?

    «Udalak lehen momentutik oso argi izan zuen proiektua aurrera

    ateratzeko beharrezkoa zela Azoka Plazan protagonista direnekin

    hitz egitea; baserritarrekin, merkatariekin, eragile sozialekin...»,

    zehaztu du Labakak.

    Proiektua diseinatzerakoan herriak bizi zuen koiunturak ere izan

    du bere pisua. Batetik, plazaren beraren panorama. Gaur egun 35

    baserritar inguru biltzen da, horien %65 inguru 60 urtetik

    gorakoak. «Badira ekoizpen lanetan oraintsu hasitako gazteak,

    baina gehiengo nabarmena adin batetik aurrerako baserritarrak

    dira. Eta azokak, bizirauteko, bi gauza ditu ezinbesteko: ekoizleen

    erreleboa eta erosleen erreleboa», nabarmendu du Alain Sabalzak,

    Udalak kontratatuta proiektua dinamizatzen dabilenak.

    Bestetik, plaza berritzeko unean herriak bizi zuen egoera

    ekonomikoa ere kontuan hartu zen. «Azpeitia krisi ekonomiko

    baten erdian harrapatu zuen proiektuak. Une batean %17ko

    langabezia tasara iritsi ginen. Egoera hartan Azpeitiko Udalak

    erabaki zuen –nahiz eta zuzenean horretarako eskumen guztiak ez

    izan– ekonomiaren sustapena bere lehentasunen artean izango

    zela. Argi dago industria dela gure sektore garrantzitsuena eta

    lanpostu gehien sortzen dituena. Baina, era berean, sektoreen

    arteko oreka garrantzitsutzat jotzen genuen eta lehen sektoreari

    ere bere tokia eman nahi genion. Azoka Plazaren erronketako bat

    bada ekonomia sustatzea», zehaztu du zinegotziak.

    Egia da nahiko ezohikoa ere badela ekonomia bultzatzeko

    nahian lehen sektoreari begira jartzea. Baina Azpeitiak lotura

    berezia du sektore horrekin. «Landa eremuak inguratuta dagoen

    herria da eta gurea den zerbait sentitzen dugu. Segur aski urteetan

    zehar ez diogu merezi duen adinako arretarik eskaini eta gehiago

    egiteko modua ere izango da, baina gure ahalegina hau da. Azoka

    Plaza ez da hemen hasi eta bukatuko, luzera begira bidea egin nahi

    duen proiektua da», segitu du Labakak.

    Hona iritsita, Alain Sabalzak «naturaltasun osoz» egindako

    apustua dela esan du. «Espazio ‘rurbano’-a da plaza eta beti hala

    izan da. Lehen sektorerik gabe ez dago landa eremurik eta landa

    eremurik gabe ezin da ulertu Euskal Herria. Gure paisaia horren

    jabe izan nahi badugu, nahitaez landa eremua mantendu behar

    dugu. Eta horretarako modu bakarra lehen sektorea da. Lotura hori

    dugu herritarrok landa eremuarekin, egunerokoa. Nola indartu

    lehen sektorea? Bertako lehengaia indartuz. Supermerkatuetan

    ikurrina asko ikusten ditugu, baina horien atzean bertako

    produktua dagoen ala ez ikusi beharra daukagu. Orokorrean,

    engainu asko dago. Proiektu honen jomuga gardentasuna da eta

    guztion artean osatuko dugu Euskal Herriko erakusleiho hori».

  • hutsa

    3 BEG

    IRADA:

    osas

    un

    a /

    hir

    iare

    n lo

    (r)a

    ldia

    / h

    arre

    man

    ak

    X. mendean Frantzia er-dialdeko Citeaux mo-nasterioko apaizen batiurtean zehar izandakoprezipitazioak neur-tzen hastea okurritu zi-

    tzaionetik, euri asko egin du. Egu-nero plubiometroari bisitatxoa egiteadenbora pasatzeko modu bat ere izanda komentuetan askorentzat geroztik.Norbaitek hartutako lan horri eskerjakin dezakegu gaur zein izan denmende bakoitzean urterik euritsuenaeta zein lehorrena. Gogoan edukitze-ko baino ez bada ere.

    Iritzi artikulu bat idatzi aurretikgertaera esanguratsuren baten bilaefemerideei erreparatzen diedanean,katiuskak jantzi eta azken egunetanbotatako euria neurtzera doan aba-dearen pare sentitzen naiz askotan.Aitortu beharra daukat. Denboraneurtzeko modu bat gehiago izan li-teke, gainera erortzen ari zaigunaritamaina hartzeko maiztasun zehatzbatekin egiten dugun paseotxoa. Ira-ganari begira bizitzeko dugun berez-ko joeraren adibide bat gehiago bes-tela.

    Gaur, adibidez, Errege eguna dugubazterrotan. Mende batzuk atzera, Es-painiar kolonialismoaren garaianere, Kuban, Santo Domingon, PuertoRicon, Mexikon, Uruguain, Txilenedo Paraguain, jaieguna izaten zutenkonkistatzaileek mendean hartu be-rri zituzten lur haietako esklaboekurtarrilaren 6a, eta kalera atera ohiziren dantzan, danbor hotsa lagun.Txilen eta Paraguain, gaurko egunez,San Baltasar eguna ospatzen du ber-tako afro-amerikarren komunitateakorduko opor eguna akorduan.

    Ikustekoak izango ziren beltz haienugazaben aurpegiak egun batez es-klabo izateari uzten zioten haiendantzei begira. Entzutekoak izango

    ziren egun hartan askatasunaz goza-tzera kalera jotzen zuten jopuenirrintzi, salto eta kantuak. Gaur egun,oraindik, famatuak dira urtarrileanzehar Montevideon candomblea-ren –Hego Amerikara ailegatutakoafrikarrek sortutako dantza eta musi-ka– erritmoan egiten diren kalejirak.

    Asteotako liturgiak hemen neurtua-goak eta zozoagoak direla esangonuke. Gasteizen, esaterako, magoekinzerikusirik ez duen beste erregearenarrebak –Espainiar erreinuko bi in-fantak–, Iñaki Urdangarin –iruzur ka-suengatik sei urteko espetxe zigorre-ra kondenatutako haietako batensenarra– eta Alfonso Alonso –Euska-diko PPren bozeramailea– hiriaren er-dialdeko terraza batean erretratatu zi-tuzten Eguberri bueltan, herrixehearekin batera trago bat hartzen

    ari ziren bitartean. Jakina baita, urte-ko sasoi honetan jendea jendearekinelkartzen dela. Enkontru egunak dirainguruotan. Denoi gertatu zaigu. Ga-bonetan bizi dugun bake eta disten-tsio giroaren adierazle da argazkia.

    Zeren hemen orain sikiera politikazhitz egin daiteke. Katalunian ez beza-la. Argi eta garbi utzi zuen Idoia Men-diak urtea bukatzear zela: Kataluniakduela hogei urteko Euskal Herriaematen du gaur egun, ezin da politi-kari buruz lasai hitz egin. Are gutxia-go, galtzen atera dena zu zarenean etaegoerari aurre egiteko argudiorik ezdaukazunean. Horrelakoetan, hobe daegunean botatako euri litro kubikoeibegira egon, beste ezertan denboragaldu baino. Ondo ikasia dugu horihemen. Bestela bizi gara, urteanbehin, erregeek pinu azpian utzikodizkiguten oparien peskizan. •

    Gabonen bueltan Gasteizen jasotako irudi bitxia da goikoa. Raul BOGAJO | ARGAZKI PRESS

    Euria neurtzen

    Gaizka AmondarainIrakaslea

  • 2018 | urtarrila | 6

    GAUR8• 20 / 21hutsa

    her

    rita

    rrak

    Lanetik etxera bidean trenean nindoan. Es-painol azentu garbia atzematen zitzaionhogeita hamar urte inguruko neska bat etaharen adin inguruko beste neska ingelesbat zihoazen nire aurrean. Ondorengo elka-rrizketa izan dute, hitzez hitz hemen jarria:

    «Bartzelonara joatea arriskutsua izango dela usteduzu? Urtarrilaren amaieran goaz asteburu pasa etaentzuten den guztiarekin zalantzak ditut».

    «Ez, ez dago arriskurik, baina lotsagarria da orainarte gertatu dena».

    «Ikusi nituen telebistan hainbat manifestazio; etapoliziak esku hartu behar izan zuela. Zer aldarrikatzenzuten, independentzia nahi zutela?».

    «Bai, baina ez dakit zer uste duten, legea hautsiz au-rrera aterako dutela nahi dutena».

    «Legea hautsiz?».«Bai. Espainolak dira. Nahi ez badute ere. Katalunia

    Espainia da».«Katalana espainolaren antzeko hizkuntza da, ez-

    ta?».«Bai, oso antzekoa. Baina, badakizu, gainera, anti-

    konstituzionala da egin nahi dutena». Hitz hori esanduenean, garbi zegoen ez zekiela nola eman azalpengehiago, baina ingelesera egindako itzulpenarekin ha-rro nabaritzen zitzaion. Hitz potoloa zen bere hiztegimugatuan.

    «Eta, orain ikusi turismoari begira zer ospe jartzendioten albiste hauek Bartzelonari».

    AHOZKO «FAKE NEWS»-AK

    Barrua berotzen ari zitzaidan. Oker zegoela esatekotentazioa sartu zitzaidan. Zertarako egin hori, ordea.Perspektiba itxi, berekoi eta kuriositate gutxiko horihausteko nire esku-hartzea baino gehiago behar zen.Sineskortasun handienarekin hitz egiten zuen; bene-tan sentitzen zuen zuzen zegoela eta bere argudioekebidentzia sendorik izan ez arren, bere burua guztiz

    konbentzitua zeukan zuzen zegoela. Ez zuen informa-zio gehiagorik behar. Beste neskarentzat, aldiz, Bartze-lonan planeatuta zuen asteburu luze hura zen kezka-rik handiena; beraz, ezin espektatiba handiegirikeduki testuinguru politikoaz interesa zabaltzerako or-duan. Etxera iritsi denean, ziurrenik bere bikotearikontatuko zion bere lankide ezjakinak kontatu berriziona eta desinformazioa hedatuz joango da. Ahozahozko fake newsak.

    Elkarrizketa hori bera edo antzeko dinamikak hain-beste lekutan errepikatzen direla jakitea da are triste-agoa. Generalizazioetara joateko askatasuna hartzendut, baina horrelako jende asko aurkitu dut. ErresumaBatuan daramatzadan urte guztien ostean, nire ingu-ruko batzuek oraindik Katalunia eta Euskal Herria na-hastu egiten dituzte. Nire ingurukoak diodanean, be-netan ezagutzen ez nautenez ari naiz: lankideenzirkulu zabaleko jendea, lagunen lagunak eta antzeko-ak. Badakite “ezberdina” den nonbaitekoa naizela, bai-na hor gelditzen da inongo sentsibilitate eta jakin-mi-nik gabeko jarrera. Akaso, Bartzelona delakoerreferentzia turistiko handiena, horregatik subkon-tzientean horrekin elkartzen naute.

    Azkenaldian galdetu didate zer pentsatzen dudanhauteskundeei buruz. Nongoa naizen ere asmatzen ezduen kuriositate maila txikia duen jende horri nolaazaldu eta ulertaraziko dizkiot nire pentsamenduak.“The Sun” eta “Daily Express” prentsa sentsazionalis-tako goiburuekin desinformatuta bizi den horretaznola esperoko dut ulertzea, Kataluniarentzat irtenbi-de bakarra adostutako erreferenduma dela. Nola des-kribatuko diet independentziazaleen eta besteen arte-ko harreman txarra eta zatiketa hori EspainiakoGobernuari interesatzen zaiola, eta egindako eraso ju-dizialak eteteko eta politika demokratikoki egiteko as-mo gutxi ikusten zaiola. Nola azalduko diet, etorkizunaske bateko egitasmoak bultzatzeko eragozpenak jarriarren, ez dutela (dugula) amore emango. •

    { koadernoa }

    Trenean, ignorantzia

    Erresuma Batuan urte mordoa daramadan arren, batzuekoraindik Katalunia eta Euskal Herria nahastu egiten dituzte

    Garazi Goia

    hutsa

    hutsahutsa

  • herritarrak

    Bilboko ZinemaIkusezina na-zioarteko jaial-dian euskarazegindako lanikonenaren saria

    jaso berri du Iratxe FresnedaDelgadoren “Irrintziarenoihartzunak” filmak. EHUkoKomunikazio fakultateko ira-kaslea da ogibidez, eta denbo-ra luzean ibili da MirentxuLoiarte zuzendariari buruzkopelikula bat egin nahian.2016an eman zuen azkenean,eta espero baino harrera ho-bea izan zuen. Zinemaldiaren

    64. edizioko Zinemira sailetikpasatu ostean, hegoak zabaldueta aireratu egin da filma.

    Zergatik egin duzu orain peli-kula?Batzuetan bizitzak aurreanjartzen dizkizu horrelakoerronkak. Aspalditik nuenikerketa hasita; hartu eta lagaegiten nuen egunerokotasuna-gatik, bizitza pribatuan ditu-zun aferengatik, eta baita ereeguneroko lanak kentzen di-zun denboragatik. Nik nirelanbidea daukat, hemen, Eus-kal Herriko Unibertsitatean,

    klaseak ematen, irakasten, etahorrek beste bide batzuetatikeraman nau. Baina momentubat iritsi zen, non ate jota eto-rri zitzaidan istorioa berriro,eta pentsatu nuen ez banuenegiten ba agian bere istorioagaldu egin zitekeela eta bazelagaraia halako emakume zine-magile erreferente bat mahaigainean jartzeko, ez genituela-ko hainbeste, eta are gutxiagoaitzindari izan direnak. Basterretxea eta Larrukerten

    garaikoa, 1978an egin zuen“Irrintzi” filma, eta gainerafilm horrekin Espainiako zine-

    matografiako kalitatearen sa-ria irabazi zuen; eta hori ez dagutxi lan esperimental baten-tzako, euskaraz egindakoa etapolitikoki eta formalki oso au-sarta izanda, gainera. Bazego-en istorio interesgarri bat.

    Hainbeste mimoz egindakofilm txiki honek izan duenharrerari buruz zer diozu?Egia esan, ez nuen espero. On-do dago. Esaten dizu ez zoaze-la bide okerretik eta nolabaite-ko saria da zure lanagatik, osogogorra izan delako ekoizpenhau era independentean oso

    Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS

    «Konplikatua zen

    garai hartan

    zinema egitea,

    konplikatua zen

    emakume batek

    pelikula bat aurrera

    eramatea eta are

    gehiago euskaraz»

  • 2018 | urtarrila | 6

    GAUR8• 22 / 23

    aurrekontu txikiarekin aurre-ra ateratzea eta bi emakume-ren artean. Laurent Dufrecheizan dut bidelagun, nire ondo-an egon da beti. Berarekinegin nuen muntaia baina osolan bakartia izan da askotan.Beste batzuetan Saioa Etxeba-rriarekin. Gure asmoa zen aske izatea

    lana egiterako unean. Zure au-rrean interesgarria den pertso-naia bat eta material interes-garria duzunean mimoztratatu behar dituzu. Pelikulekelkarrizketatuak izatea eska-tzen zuten. Ni ez naiz bateremitomanoa eta interesa berelanengatik piztu zitzaidan. Ge-ro pertsonaiara iritsi nintzen,lanen bitartez. Mirentxu osopertsona eskuzabala izan dagurekin.

    Nor da miresten duzun ema-kume hori?Euskaraz film bat egin duen le-henengo emakumea izan daMirentxu Loiarte. Bitxia dabaina berak ez daki euskaraz;ulertzen du, baina ez du hitzegiten. Bere garaian hautu ho-ri egin zuen, eta nire ustez be-re garaian eta batez ere zine-magintzan oso hautupolitikoa izan zen. Konplika-tua zen garai hartan zinemaegitea, konplikatua zen ema-kume batek pelikula bat aurre-ra eramatea eta are gehiagoeuskaraz. Oso apustu interes-garria egin zuen, baina geroitzalpean edo albo batean gel-ditu zen egindako hori guztia.

    Erbesteratua izan zen behinbaino gehiagotan.Venezuelan bi aldiz izan zen,Frantzia aldean ere bere biko-tekidearekin batera. Nik ustedut horrek, politikarekin etaemakume izatearekin batera,bere ibilbidea markatu zuela,zeren idaztea bakarkako lana

    izan daiteke, ia edonon egindezakezuna, baina pelikula bategiteak beste pertsonekin ego-tea eta zenbait tresna izateaeskatzen dizu, eta horrek zail-du egiten du prozesua. Lehenezinezkoa zen ezer egitea ba-liabiderik gabe. Horregatik, er-besteratua izateak bere ibilbi-dea markatu zuen.

    Loiarteren filmek zein ga-rrantzia dute, zure ustez?Mirentxuk Parisen ikasi zuenzinemagintza eta bertan eginzituen zenbait film labur, bai-na galduak daude. Egun ezagu-tzen ditugunak “Irrintzi” eta“Euskal emakumeak” dira. “Irrintzi” edukiarengatik,

    formarengatik, oso ausartaizan zen. “Amalur”-etik edatendu, baina planteatzen duenikuspegia askoz ere arrisku-tsuagoa da eta zentzu bateanmodernoagoa. Oso kuriosoada nola egiten duen maskuli-nitatearen errepresentazioa.Oso elkarrizketa bikaina sor-tzen du irudi eta soinuen arte-an. Basterretxeak eta Larruker-tek ere horrela egiten zutenlan. Baina batez ere ederra dasinbolismoa, horrelako kulturunibertso baten lotura guztiaknola ezartzen dituen. Leher-gailu bat da, irrintzi bat, oihubat, eta oso ondo dago irudika-tuta; oihu kultural eta politi-koa.

    Eta zer diozu «Euskal emaku-meak» lanari buruz?Antxon Ezeizak egin zuenIkuska sailen barruan eginzuen, “Ikuska 12” izan zen. Mi-rentxu emakume bakarra izanzen, eta kasualitatez hartu zu-ten bera, nahiz eta ordurakobazeuden emakume ugari zi-nema egiten. Antxon Ezeizakeskatu zion emakumeen ingu-ruko pelikula bat egiteko, etaberak erabaki zuen “Euskal

    emakumeak” egitea, euskaraz,eta herrialde desberdinetakoemakumeen testigantzak bil-tzen dira Euskal Herrian zutentoki publiko eta pribatuareninguruan hitz egiten. Oso mo-dernoa da planteamenduarenaldetik, eta bertan bildu zituentestigantzen inguruan hitzegiten badugu, egun ere antze-rakoak aurkitu ditzakegulako.

    Nola osatu zenuen zure peli-kularako lantaldea?Saioa Etxebarriak eta biok du-gun harremana aspaldikoa da,txikitatik. Ikastola berean ikasigenuen, adiskideak gara etabaditugu elkarrekin egindakoikus-entzunezko artefaktu txi-kiak. Era naturalean aurkeztunion neukan ideia eta galdetunion ea bidean nirekin etorri-ko zen eta baietz esan zidan.Nire ikerketatik eratorritakoistorio hau mugitzen hasi gi-nen orduan. Gero Laurent Dufrechekin

    jarri nintzen harremanetanbere lana ezagutzen nuelako.Iruditzen zait berak duen sen-tiberatasuna muntaia ulertze-rakoan nire muntaiaren ikus-pegiarekin bat zetorrela. Etaorduan erabaki nuen bera izanbehar zela, nahiz eta pertso-nalki ez nuen ezagutzen. Bera-rekin zita egin nuen, proiek-tua aurkeztu nion eta berehalajoan ginen muntaketa gelara[barreak]. Gustatu zitzaion etaistorio bat nuela ikusi zuen,eta material guztia muntatzenhasi ginen.

    Emakumeek emakumeenikuspuntutik egindako peli-kula bat dela esan dezakegu?Bada pelikula bat ikertzaile ba-ten ikuspuntutik, talde batenikuspuntutik, eta emakumebaten ikuspuntutik ere bai. Ezbakarrik emakume baten ikus-puntutik, ikuspegi feminista

    «HasieranLoiarteren

    lanengatik piztuzitzaidan interesa;gero pertsonaiara

    iritsi nintzen»

    IRATXE FRESNEDADELGADO

    Euskal Herriko zinemagintzan erreferente

    izan zitekeen emakume bat ez dugu

    ezagutzen. Mirentxu Loiarte da hori eta

    Fresnedak bere berri jaso du «Irrintziaren

    oihartzunak» filman

    Nagore Belastegi Martin

    ZINEMA ZUZENDARIA

  • herritarrak

    batetik baizik. Hau da, EuskalHerriko zinemagintzan errefe-rente izan zitekeen emakumebat ez dugu ezagutzen, ez du-gu ia irudirik, eta publiko za-balak ez du bere istorioa eza-gutzen, ezta bere lana ere etapertsonaia bera ere ez. Nire helburua hori guztia

    ikusgarri egitea eta nolabaitprotagonista bera bakarrikbihurtzea zen. Bere inguruanegon diren bestelako pertso-naiak erditik kendu nahi ni-tuen hitz egiteko aukera izanzezan, orain arte izan ez duenesklusibitatea eskuratu zezan.

    Zinemagintzan emakume gu-txi ezagutzen dira. Oso gauza egiturazkoa da, gi-zarteari dagokiona eta mundumailan ikusten dena. Duelagutxi hasi ziren Alice Guy-Blache-ri buruz edo zinema-gintzako bestelako emakumeaitzindariei buruz hitz egiten,eta asko egon ziren. Hollywoo-den XX. mendeko lehen erdial-dean emakume pila bat ibiliziren ekoizle, gidoi erosle,muntatzaile moduan lanean,eta ez bakarrik aktore edo zu-zendari lanetan, baina oso gu-txi ezagutzen ditugu. Egia dagizonak ere ez direla hain eza-gunak profesio horietan, bai-na emakumeak are gutxiago. Gizartea heteropatriarkala

    izan da beti gurean eta horrekmarkatu du nor lehenetsi. Tra-dizioz botereguneetan gizo-nezkoak egon dira, batez ereesparru publikoan, eta horrekmarkatzen du euren ikusgarri-tasuna.

    Zein da, zure ustez, jarraitubeharreko norabidea?Niretzat oso garrantzitsua dahezkuntza sistematik hastea.Adibide bezala jarriko nuke ki-roletan gertatzen den segrega-zioa. Batzuetan arrazaren bi-

    tartez egiten den segregazioakeskandalizatzen gaitu, bainaez sexuen bidezko segregazio-ak. Zergatik egiten dira orain-dik kiroletan emakume talde-ak eta gizon taldeak txikitatikhasita? Horrek markatu egitenditu gizakien arteko harrema-nak. Haurren artean kirolarenpraktikaren esparru horretansortzen diren harremanak osogarrantzitsuak dira sozializa-zioan sartzen ari garelako. Etamutilak eta neskak banandutabadaude, horrek markatukodu beraien munduaren ikus-

    pegia. Eta oraindik hori ari ga-ra egiten. Ni oso erradikalaizango nintzateke eta segrega-zio hori debekatu egingo nuke.Gizartearen ardura ere bada.Deabrua detaile txikietan da-go. Gizakiari mugak ezartzendizkiogu jaiotzean dugun se-xuaren arabera.

    Zein ibilbide izan du «Irrin-tziaren oihartzunak» lanak?Hauspoa eman zion Donostia-ko Zinemaldian izan zuen ha-rrerak, oso ona izan zelako, Es-painiako zein Euskal Herriko

    kritikaren aldetik. Eta bestela-ko jaialdietan ere izan da: Bra-silen, Frantzian, Suitzan, Esta-tu espainolean barrena askobidaiatu du… eta oraindik erebadauka bidea. Urtarril hone-tan Gasteizen egingo dugu es-treinaldia Araba izan delakokonkistatzeko falta zaiguneuskal lurraldea. Nire helbu-rua filma hedatzea da eta es-katzen diguten lekuetara era-maten dugu.

    Zure hurrengo proiektuakantzerako gaia al dauka?

    Oso desberdina izango da. Ni-re ikerketatik eratorritako zi-nemaren inguruko entsegubat da. Aurrekoan Miren erre-gistratzen bagenuen, oraingo-an ez dugu erregistratuko gurepelikulan zehar ibiliko denmamurik. Protagonista zinemagintza

    bera izango da, ‘route movie’bat izango da, ez fikziozkoa.Prozesuan gabiltza, idazten,filmatzen, tarteka irudi be-rriak eskuratzen... Gustatukolitzaidake laster prest egotea,2018an zehar.

    Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS

    «Hollywooden XX.

    mendeko lehen

    erdialdean

    emakume pila bat

    ibili ziren ekoizle,

    gidoi erosle,

    muntatzaile

    moduan lanean,

    baina oso gutxi

    ezagutzen ditugu»“

  • 2018 | urtarrila | 6

    GAUR8• 24 / 25

    Bakea, lasaitasuna, harridura. Itsasoari begira, den-

    boraren joana mantsotu egiten da eta sentsazioak

    sakonagoak bihurtu. Ohiko inguru zaratatsu eta ar-

    gitsutik apartatu eta bestelako burbuila batean sar-

    tzen gara. Hor itsasoak agintzen du eta ez guk.

    Gure garunari zuzenean eragiten dio itsasoak eta

    gutxienez lau efektu zoragarri pizten ditu. Hala dio-

    te adituek.

    Batetik, meditatzeko jarrera pizten du. Olatuen

    soinuak lasaitasuna eta gogoeta egiteko jarrera bat

    sortzen du. Frogatuta dago soinu horrek aldaketak

    sortzen dituela garuneko uhinetan. Zehazki alfa uhi-

    nak indartzen ditu, ahaleginik gabeko arretarekin lo-

    tuta daudenak. Uhin horiek burura argitasuna ekarri

    eta pentsamendu sortzailea indartzen dute. Hain

    juxtu, hori da itsasoaren bigarren gaitasuna: sorme-

    na bultzatzen du. Itsasoari begira gaudenean, gure

    burua «okupatuta» egoeratik «lasaituta» egoerara

    pasatzen da. Eta hori da sormenarentzat lursail one-

    na. Hirugarrenik, itsasoak etengabe berritzen du gu-

    re harritzeko gaitasuna eta frogatuta dago itsasoa-

    ren mugagabekotasunak ongizatea sortzen duela.

    Eta, azkenik, itsasoari begira gaudenean gure pen-

    tsatzeko gaitasuna asko hobetzen da eta erabaki

    hobeak hartzeko gai gara.

    Ederra da itsasoari begira egotea. Plazer hutsa,

    bai bare bai haserre dagoenean. Begiratzeko distan-

    tzia zainduta, hobe. [email protected]

    ITSASOAK GAUZA ZORAGARRIAKEGITEN DITU GURE GARUNEAN

    Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

    C IKUSMIRA

  • 2018 | urtarrila | 6

    GAUR8• 26 / 27

    hutsa

    Denok ezagutzen dugu etxeanispi lur ik ez duen norbait .Edo, behintzat, ispilura begigardenekin begiratzen ez

    duela dirudien norbait. Haren sukal-deko zikinkeria ezkutatu nahian, bes-teren ezkaratzak erraztu beharraz ari-t zen dena . Jendearek in d i tuenliskarretan duen ardura estaltzeko,bera biktima den pelikulak asmatu,sinetsi eta sinetsarazten dituena.Eta norbait horrek nekatu egiten

    gaitu, mindu, huts egiten digu. Baina

    nekatzeraino huts egin digunean, in-dartu ere egiten gaitu. Ikasi dugulakoharen hitzei eman beharreko garran-tzia neurtzen. Hark hartutako konpro-misoen zain ez egoten. Ohi baino jato-rrago datorkigunean, hotz antzeanerantzuten. Eta errieta tonua entzu-ten diogunean, etxean falta duen ispi-lu horren funtzioa betetzen.Noski, ipuinen korapiloak askatzeko

    mila modu ezagutzen ditu norbait ho-rrek. Eta buelta ematen dio edozein is-toriori: bera jartzen da biktimaren le-

    kuan, eta guri, huts egin diogula lepo-ratzen digu. Ohartu gara, ordea, berak baino le-

    hen, narratzaile papera guk hartzeakduen garrantziaz. Konplizeak topatze-ak ematen digun indarraz. Norbaithorrek, gu bakartzeko ahaleginean,antzera tratatzen gaituenak elkartzealortzen duelako. Mundua bere aurka dagoela esanez

    bere buruaren alde egiten duenak, fi-nean, bere buruaren aurka dihardue-lako. •

    Zapaltzen gaituenaren ispilu

    NekaneZinkunegi

    Barandiaran

    hutsa

    Pio Barojaren utopia hura, apai-zik, eulirik eta karabinerorik ga-beko Bidasoko errepublika, arida gauzatzen. Karabineroek hor

    jarraitzen dute, baina, adituek diotenez,euliak eta xomorroak oro har gutxitzenari dira eta apaizak zeresanik ez.John Banvillek, apaizez eta hauen bar-

    netegiez hainbeste idatzi duen idazleak,Dublinetik apaizak desagertzeko zoriandaudela komentatu zuen oraindik orainDonostian. Norbait traje beltzarekin etagaltzerdi zuriekin ikusten duenean ba-karrik pentsatzen omen du «to! hauapaiza duk». Idazleak dio Elizaren kon-trola 50eko hamarkadan Europa Ekial-

    dean alderdi komunistek zutenaren an-tzekoa zela, eta arrazoi du. Trikitixaren historiak (orain bi urte

    Kepa Junkerarentzat liburuxka bat ida-tzi nuen) erakusten du kontrol horrenberri: Mauriziaren senarrari, Karakoli,apaizek aitortzako barkamena ukatzenzioten. Auntxaren amak gutun anoni-moak jasotzen zituen semea bakarrikez, bera ere infernura joango zela ira