Mikel Laboa Definitibue
-
Upload
nereaelkoroiribe -
Category
Documents
-
view
995 -
download
5
description
Transcript of Mikel Laboa Definitibue
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
AURKIBIDEA
SARRERA 4.orria
EZ DOK AMAIRU 5.orria
MIKEL LABOA
Biografia 6.orria
Diskografia 8.orria
Izarren hautsa 9.orria
Abestiaren azterketa 11.orria
BENITO LERTXUNDI
Biografia 14.orria
Diskografia 15.orria
Nere herriko neskatxa maite 16.orria
Kantaren azterketa 17.orria
XABIER LETE
Biografia 20.orria
Diskografia 21.orria
Xalbadorren heriotza 22.orria
Kantaren azterketa 24.orria
ONDORIOAK 27.orria
BIBLIOGRAFIA 28.orria
~ 3 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
SARRERA
Kaixo, Nerea Elkoroiribe eta Olatz Urteaga gara, Haur Hezkuntzako bigarren
mailako ikasleak.
Lehenengo mailaren amaieran, bigarren mailako aukera askeko kredituak
betetzeko, ikasgai batzuetan apuntatu behar ginela adierazi ziguten, hori dela eta, aukera
askeko ikasgaien zerrenda begiratu eta antzinako euskal kantetan apuntatu ginen.
Besteak beste, kuriositate handia piztu zitzaigulako eta oso atsegin genuelako txikitan,
gurasoek abesten zizkiguten abestiak gogoratu eta horrelako kanta gehiago ikastea,
horrela, guk ere, haurrei erakutsi ahal izateko.
Bigarren maila hasi eta antzinako euskal kanten klasera joan ginenean, hainbat
lan egin behar genituela esan ziguten, besteak beste, orain egin behar dugun hau.
Binaka edo taldean egin beharreko lan bat da, abeslari baten kanta bat aukeratu
eta bere letra, ikertu eta landu ondoren klasean aurkeztu behar dugu. Guk, bi aldiz
pentsatu gabe, Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta Xabier Lete aukeratu ditugu, izan ere,
bion gustukoak diren abeslariak dira.
Beraz irakur ezazue eta ea zuen gustukoa den!!
~ 4 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
EZ DOK AMAIRU
Mikel Laboak “Ez Dok Amairu” izeneko taldean parte hartu zuen. 1960ko
hamarkadatik Francoren heriotza arte ,gizarte euskaldunak ,baztertuta eta zapalduta
zegoen euskal kultura berreskuratzeko ahaleginak egin zituen eta euskara ere bultzatu
zuen.
1966ko martxoa eta 1972ko abendua bitartean “Ez Dok Amairu” taldeak aurre
egin zion garai hartako diktadurak galarazi zuenari eta euskal kultura eta hizkuntzaren
alde agin zuen.
Mikel Laboaz gain, beste abeslari batzuk ere hartu zuten parte talde honetan,
Benito Lertxundi, Lourdes Iriondo Jose Angel eta Juan Miguel Irigarai anaiak, Xabier
Lete, Joxean eta Jexux Artze txalapartariak eta Julen lekuonak, besteak beste. Jorge
Oteizak eta Nestor Basterretxeak ere modu batera edo bestera lagundu zuten.
“Ez Dok Amairu” Gipuzkoan sortu zen 1965ean baina Euskal Herri osoan eduki
zuen eragina. Oso garai txarrak ziren Euskal Herriko kulturarentzat baina euskal
gizarteak gauzak aldatzeko zuen indarra eta kemena ikaragarriak ziren, hori dela eta,
zapalkuntzari aurre egiteko modu bat, abestea zela pentsatu zuten.
Taldeko kide bakoitzak bere kantuak atera zituen argira eta honela taldeko lan
bat sortu zuten. Euskal kantu berria asmatu zuten eta beste autore batzuen kantak ere
abesten zituzten ,horien artean Bertolt Brechtenak.
1972an, baga, biga higa izeneko lana aurkeztu ondoren, taldea sortzen zuten
abeslari bakoitzak bere bidea jarraitu zuen eta lan ugari aurkeztu zuten, Mikel Laboa
eta Benito Lertxundi izan dira ospe gehien izan dutenak.
~ 5 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
MIKEL LABOA (biografia)
Mikel Laboa Manzisidor, Donostiako Alde Zaharrean (San Joan kalean, 15a)
jaio zen 1934ko ekainaren 15ean. Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan
zuen: aitak, udaleko zinegotzia zenak, Frantzia aldera jo zuen; ama eta zazpi seme-
alabak, berriz, Lekeitio aldera, Gardata auzora joan ziren, eta han bizi izan ziren aldi
batean. Donostiara itzulita, marianisten ikastetxe batean ikasi zuen. Batxilergoa
amaituta medikuntza ikastea erabaki zuen. 1953an ekin zion eta Madrilen, Iruñean,
Zaragozan eta Bartzelonan aritu zen ikasten, harik eta 1967an haur psikiatrian
espezializatu zen arte.
Urte horietan, Iparraldeko herri musikak, interes handia sortu zion, eta Katalunian zela,
gertutik ezagutu zuen Nova Canço deritzon musika mugimendua. Lagun batek oparitan
emaniko Atahualpa Yupanquiren disko batek ere Hego Amerikako kantarien berri eman
zion, eta haien xarma erakutsi. Izan ere, haren beste erreferentzia handi bat, Yupanquiz
gain, Violeta Parra txiletarra izan zen, eta bi hauei maisutzat hartutako Georges
Brassens gehituko zien Laboak.
Lehen emanaldi musikal publikoa Iruñean eskaini zuen 1958an, gaztelaniaz, eta
lau urte geroago euskarazko lehenengoa eman zuen Zaragozan, hango ikasle
euskaldunentzat.
1960ko hamarkadan Ez Dok Amairu musikari-taldea osatu zuen beste hainbat
euskal artistarekin. Bertan, batez ere Benito Lertxundirekin batera, euskal kanta berria
sortu zuen. Estilo tradizional eta berriak elkartuta, Bertolt Brechten moduko autoreen
letrak kantatzen zituzten. Lekeitiarrak abesti sorta ere sortu zuen, oihu eta zarata
esperimentalekin.
1974an Bat-Hiru diskoa egin zuen, jada euskal ereserki bihurtu diren hainbat
kantekin (bereziki Txoria txori). Disko hura Mendeko Euskal Diskorik hoberena
~ 6 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
izendatu zuten Diario Vascon eginiko bozketa batean. Ondoren aldaketak egin zituen
bere musikan eta jazz musikaz lan egin zuen, Iñaki Salvadorrekin.
Donostiako Orfeoiarekin disko bat ere argitaratu zuen. Haren lanetan, bada
bitxikeria bat: disko guztiak zenbatuak daude, 1etik 17raino, baina 13rik gabe, Ez dok
hamairu taldearen omenez.
Julio Medem donostiarraren Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra
dokumentaleko soinu banda ere Mikel Laboarena da.
Donostiako Antigua auzoan bizi zen azken urteotan. Bob Dylan abeslari
estatubatuarrak Zurriola hondartzan eta 2006ko uztailean emandako kontzertuaren
aurretik azkeneko aldiz aritu zen publiko aurrean kantari. Azkenik, gaixotasun luze
baten ostean, 2008ko abenduaren 1ean hil zen 74 urte zituela, Poliklinikan. Gipuzkoako
Foru Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina eman behar zion urte berean, 2008ko
abenduaren 23an jaso behar baitzuen. Donostiako udalak, bere aldetik, hiriko urrezko
domina eman dio.
~ 7 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
DISKOGRAFIA (Mikel Laboa)
1. Lau herri kanta, 1964 (EP)
2. Ursuako kantak, 1966 (EP)
3. Bertolt Brecht, 1969 (EP. Bertolt Brechten letrekin)
4. Haika mutil, 1969 (EP)
5. Euskal kanta berria, 1972 (LP. Aurrekoen bilduma)
6. Bat-Hiru, 1974. (LP bikoitza. Bi izeneko diskoa ez zen argitaratu, Bertolt
Brechten letrak zentsuratu zituztelako)
7. Lau-bost, 1980 (LP bikoitza).
8. Sei, 1985.
9. Lekeitioak, 1988 (7.etik 11.era bitarteko Lekeitioak disko argitaragabeak)
10. Hamabi, 1989
11. Hamalau, 1994
12. Mikel Laboa zuzenean, 1997
13. Zuzenean II - Gernika, 2000 (Donostiako Orfeoiarekin).
14. 60ak+2, 2003 (lehen obren bilduma).
15. Xoriek - 17, 2005.
16. Lekeitioak, 2007 (berrargitalpena, CD bikoitzean).
~ 8 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
IZARREN HAUTSA
Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizpait giûaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana egiûaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.
Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,
burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.
Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.
Ez dadukanak ongi ahi daki euketzea zein den ona,
bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona.
Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan,
sasi zikiûak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak : gertakizunen indar ta argiz
~ 9 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.
Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri
herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri;
guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,
beren bizitzen edargai; diru zakarrak bihotzik eztu,
lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain.
~ 10 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
ABESTIAREN AZTERKETA
AURREKARIAK
Gizona sortu zenetik bere funtsa lana egitea da zerbait lortzeko nahiz
eta dirua eta gauza materialak ez izan garrantzitsuena. Gure arbasoek
hasitako lanarekin guk jarraitu behar dugula.
Hori dela eta, abesti honek industria iraultzarekin lotura duela
pentsatzen dugu, izan ere, gizartea garai hartan matxinatu zen eguneroko
ogia lortu ahal izateko borrokan.
GAIA
Izarren hautsa deituriko abesti honetako gaia, gizakiak duen lan egiteko
beharra dela esan daiteke, izan ere, bizitza honetan zerbait lortu nahi
badugu, lan egin eta asko saiatu behar gara, eta ez bakarrik guregatik,
baita gure arbaso eta ondorengoengatik ere.
METRIKA
Metrikaren barruan sartzen da erritmoa. Erritmo hau, bi eratakoa izan
daiteke: anakrosikoa edo tetikoa. Erritmo anakrosikoa, hitz baten
bigarren silaba nabarmentzen denean edo hau altuagoa denean ematen
da. Tetikoa, aldiz, silaba nabarmenena edo altuena lehenengoa denean.
Guk aukeratutako abestiaren erritmoa anakrosikoa dela esan daiteke.
Hori argi eta garbi ikusten da hitz hauetan: izarren hautsa egun batean.
ESTILOA
Mikel Laboak bere abesti gehienetan estilo metaforikoa erabiltzen du
eta hau da horietako bat. Adibidez: “gure sustraiak lurrari lotuz”, “diru
zakarrak bihotzik eztu”, “burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska
gazteak”…
~ 11 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
TRATAERA
Abesti honen hainbat bertsio ezberdin daude, besteak beste, ken zazpi
taldeak egiten diona.
EUSKALKIA
Euskal Herriko hizkuntza euskara bada ere, leku ezberdinetan, euskara,
modu ezberdinetan erabiltzen da, hots, euskalki asko daude gure euskal
herri honetan, besteak beste, bizkaiera, gipuzkera, lapurtera, zuberera eta
nafarrera.
Guk aztertutako abesti honetan, Mikel Laboak erabiltzen duen
euskalkia gipuzkera dela esan genezake, ezaugarri hau, hitz hauetan
nabarmentzen da: hauts hartatikan, bizitzen gera…
FORMA
EGITURA Bertan sartzen dira zortziko txikia, zortziko handia, kopla
txikia eta kopla handia deritzenak. Zortziko txikia zazpi eta sei silabako
lau bertso edo zortzi lerro dituen bertsoa da. Zortziko handia, berriz,
gauza bera da, baina hamar-zortziko lau bertso edo zortzi lerro ditu.
Kopla txikia, zortziko txikiaren erdia da, hots, zazpi eta sei silabako bi
bertso edo lau lerro dituena. Kopla handia, ordea, zortziko handiaren
erdia da, hau da, hamar eta zortziko bi bertso edo lau lerro dituena.
Abesti honek ez du egitura zehatzik jarraitzen, ez baita, ez kopla eta
ezta zortzikoa ere.
Kadentzietan murgiltzen bagara, kadentzia perfektua eta kadentzia
plagala aurki ditzakegu, lehena, ondo amaitzen denean gertatzen dela
esan daiteke, plagala, aldiz, amaieran galdera moduko bat egiten
duenean gertatzen dela esan daiteke, alegia, ez dakigunean ondo
amaitzen den ala ez, ez duenean amaiera zehatzik.
~ 12 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
Kasu honetan, kadentzia perfektu baten aurrean gaudela esan daiteke,
izan ere, abestia ondo amaitzen da, eta argi eta garbi uzten du bere
amaiera.
KONPASA
Lengoaia musikalean agertzen den bezala, hainbat konpas daudela esan
daiteke, esaterakoa, biko konpasa, hirukoa, laukoa…
Guk aukeratutako abestiaren konpasa 3X4koa da, izan ere, nahiko
lasaia dela ikus daiteke.
TEMPOA
Honek abestiaren denborari egiten dio erreferentzia, hau da, abestia
azkarra edo lasaia den esaten digu. Kasu honetan, abestia nahiko lasaia
dela esan dezakegu.
FREKUENTZIA DIAGRAMA
Hemen sartzen dira, soinuaren gora beherak. Abesti honetan ez dago
gora behera handirik, nahiko orekatua da zentzu horretan; nahiz eta
abestiaren puntu jakin batzuetan soinuaren gorakada bat igarri.
Adibidez: “saiatze hortan ezin gelditu”…
DINAMIKAK
Hemen tonuaren gora beherak sartzen dira, hau da, Mikel Laboak bere
letrari ematen dion indarra. Zati batzuetan indar gehiago ematen dio
hitzei beste batzuetan baino, esaterako “gure sustraiak lurrari lotuz”…
INSTRUMENTUAK
Kantu hau egiteko erabili diren instrumentuak pianoa eta gitarra izan
direla esan genezake.
~ 13 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
BENITO LERTXUNDI (biografia)
Benito Lertxundi Esoain 1942ko urtarrilaren 6an Orion jaiotako abeslari
gipuzkoar ezaguna da, folk musikaren arloan ibilitakoa nahiz eta beste estilo batzuekin
nahasketak egin.
Eskulanak egiten ikasi zuen eta bere lehendabiziko lanbidea izan zen. Gaztaroan
"Ez Dok Amairu" taldeko kide izan zen, 1965etik 1972 arte, eta hurrengo urteetan ekin
zion bakarkako ibilbideari. 1970eko eta 1980ko hamarkadetan nabarmena izan zen
Zuberoa eta Nafarroako herrialdeek eta musika tradizionalak abeslariarengan
eragindako lilura, bai eta erabilitako folk estiloa ere.
Gaur egungo euskal abeslaririk ezagunenetarikoa da kanpoaldean.
~ 14 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
DISKOGRAFIA (Benito Lertxundi)
1. "Euskal kanta berria"
2. "Ez dok amairu" (1971)
3. "Oro laño mee batek..." (1974)
4. "..eta maita herria, üken dezadan plazera" (1975)
5. "Zuberoa/Askatasunaren semeei" (1977)
6. "Altabizkar/Itzaltzuko bardoari" (1981)
7. "Gaueko ele ixilen baladak" (1985)
8. "Mauleko bidean... izatearen mugagabean" (1987)
9. "Pazko gaierdi ondua" (1989)
10. "Hunkidura Kuttunak I" (1993)
11. "Hunkidura Kuttunak II" (1993)
12. "Hitaz oroit" (1996)
13. "Auhen sinfonikoa" (1998)
14. "Nere ekialdean" (2002)
15. "40 urtez ikasten egonak" (2005)
16. "Itsas ulu zolia" (2008)
~ 15 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
NERE HERRIKO NESKATXA MAITE
Nere herriko neskatxa maite
ahozko lorez zaitut gaur laztantzen
itsaso garden, lur gozoko landare
kresalaren usain, zeru kolore
nere bihotzaren taupaden hotsez
zure grazia dut kantatzen.
Bihotz minberen egunsentia
herri sufrituaren lamia
ipuin zaharren piper eta eztia
erreka garbien kantu bitxia
udazken lizunez zaude jantzia
izar zerutarren irria.
Lanbro artetik itsas geldira
leunki zoazen txori airosa
amodiozko sentipenaren hatsa
zure ezpainetan loratuz doa
goizeko ihintzetan belardi zera
eguzkitan zilar dizdira.
~ 16 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
KANTUAREN AZTERKETA
AURREKARIAK
Nahiz eta abesti hau garai zehatz batean ez kokatu, urtaro zehatz batean
koka dezakegula esan daiteke, hala nola, udaberrian, hain zuzen ere. Izan
ere, udaberrian azaltzen diren lore ezberdinei egiten diete erreferentzia,
besteak beste, kresala, ihintza…
GAIA
Abesti hau, gustatzen zaion emakume bati idatzia dela esan dezakegu,
izan ere, emakume horri esaten dizkion hitz polit asko azaltzen dira.
Beraz, abesti honen gaia maitasuna dela esan dezakegu.
METRIKA
Metrikaren barruan sartzen da erritmoa. Erritmo hau, bi eratakoa izan
daiteke: anakrosikoa edo tetikoa. Erritmo anakrosikoa, hitz baten
bigarren silaba nabarmentzen denean edo hau altuagoa denean ematen
da. Tetikoa, aldiz, silaba nabarmenena edo altuena lehenengoa denean.
Kanta honen metrika, anakrosikoa dela esan dezakegu, izan ere, hitzen
bigarren silaba nabarmentzen da beti: Nere herriko neskatxa maite
ESTILOA
Benito Lertxundik abesti honetako une batzuetan estilo metaforikoa
erabiltzen duela pentsatzen dugu, eta hori argi eta garbi ikus daiteke
ondorengo adibide honetan: ahozko lorez zaitut gaur laztantzen, izar
zerutarren irria…
~ 17 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
EUSKALKIA
Euskal Herriko hizkuntza euskara bada ere, leku ezberdinetan, euskara,
modu ezberdinetan erabiltzen da, hots, euskalki asko daude gure euskal
herri honetan, besteak beste, bizkaiera, gipuzkera, lapurtera, zuberera eta
nafarrera.
Benito Lertxundik “Nire herriko neskatxa maite” abesti honetan
gipuzkera erabiltzen duela iruditzen zaigu.
FORMA
EGITURA Bertan sartzen dira zortziko txikia, zortziko handia, kopla
txikia eta kopla handia deritzenak. Zortziko txikia zazpi eta sei silabako
lau bertso edo zortzi lerro dituen bertsoa da. Zortziko handia, berriz,
gauza bera da, baina hamar-zortziko lau bertso edo zortzi lerro ditu.
Kopla txikia, zortziko txikiaren erdia da, hots, zazpi eta sei silabako bi
bertso edo lau lerro dituena. Kopla handia, ordea, zortziko handiaren
erdia da, hau da, hamar eta zortziko bi bertso edo lau lerro dituena.
Abesti honek ez du egitura zehatzik jarraitzen.
Kadentzietan murgiltzen bagara, kadentzia perfektua eta kadentzia
plagala aurki ditzakegu, lehena, ondo amaitzen denean gertatzen dela
esan daiteke, plagala, aldiz, amaieran galdera moduko bat egiten
duenean gertatzen dela esan daiteke, alegia, ez dakigunean ondo
amaitzen den ala ez, ez duenean amaiera zehatzik.
Kanta honekin, kadentzia perfektu baten aurrean gaudela esan dezakegu,
izan ere, argi eta garbi gelditzen da abestiaren amaiera, hots, modu egoki
batean amaitzen da, bukaera egokia du.
KONPASA
Lengoaia musikalean agertzen den bezala, hainbat konpas daudela esan
daiteke, esaterakoa, biko konpasa, hirukoa, laukoa…
~ 18 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
Benito Lertxundik abesti honetan 6x8ko konpasa erabiltzen duela esan
dezakegu.
TEMPOA
Honek abestiaren denborari egiten dio erreferentzia, hau da, abestia
azkarra edo lasaia den esaten digu.
Kanta hau nahiko lasaia dela pentsatzen dugu.
FREKUENTZIA DIAGRAMA
Hemen sartzen dira, soinuaren gora beherak. Benito Lertxundik bere
kantuan hainbat gora behera izan ditu: kresalaren usain, zeru kolore,
nere bihotzaren taupaden hotsez, zure grazia dut kantatzen.
DINAMIKAK
Hemen tonuaren gora beherak sartzen dira, hau da, Benito Lertxundik
bere letrari ematen dion indarra. Abestiaren une batzuetan indar gehiago
ematen dio beste batzuetan baino: nere bihotzaren taupaden hotsez, zure
grazia dut kantatzen…
INSTRUMENTUAK
Benito Lertxundiren “nere herriko neskatxa maite” kantan, gitarra,
biolina eta pianoa erabiltzen dira.
~ 19 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
XABIER LETE (biografia)
Xabier Lete Bergaretxe, 1944ko apirilaren 5ean Oiartzunen jaiotako euskal
idazle, poeta eta kantaria da.
Gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia
aldizkarian. 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxe Antonio Artze, Jose Angel
Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera, Ez Dok Amairu taldea abian jarri zuen. Sasoi
haiek gogoan, zera esan du Letek: «Kantarien lana, errekuperazio lan bat zen, beste ezer
baino lehen. Kantatzeko era herrikoi baten errekuperatzearekin batera —kanta zaharrak
ere jasoz—, hizkuntzaren eta herri kontzientziaren errekuperazioa. Kanta, nola edo hala
borrokarekin lotzen da. Herri batek irauten jarraitzeko zeraman borroka larriarekin, hain
zuzen». 1972. urtean, Ez Dok Amairu taldea desegin zen; Letek ordurako emazte zuen
Lourdes Iriondorekin batera kantagintzan jarraitu zuen.
1968an argitaratu zuen Letek lehen poemategia eta 2009ko urriaren 27an bere
azken "Egunsentiaren esku izoztuak" poesia-liburuagatik Euskadi Literatura Saria eman
zioten.
2005. urtean, kolpe latza jaso zuen; bere emazte Lourdes Iriondoren heriotza
gaixotasun baten ondoren.
~ 20 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
DISKOGRAFIA (Xabier Lete)
"Xabier Lete" (1974, Elkar)
"Bertso zaharrak" (1974, Elkar). Antton Valverde eta Julen Lekuonarekin batera
egindako bertso zaharren bilduma da.
"Txirritaren bertsoak" (1975, Elkar). Antton Valverderekin egindakoa.
Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren 4 disko txikiren bilduma (LP 33 r.p.m.)
(1976, Edigsa)
"Kantatzera noazu" (1976, Elkar)
"Lore bat, zauri bat" (1977, Elkar)
"Eskeintza" (1991, Elkar)
"Hurbil iragana" (1992, Elkar). Bilduma.
"Berrehun urtez bertsotan" (2001, Elkar). Bertso bilduma luzea.
~ 21 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
XALBADORREN HERIOTZA
Adiskide bat bazen
orotan bihotz-bera,
poesiaren hegoek
sentimentuzko bertsoek
antzaldatzen zutena.
Plazetako kantari
bakardadez josia,
hiltzen lihoa iruten
Bere barnean irauten
oinazez ikasia...
ikasia.
Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.
Hesia urraturik
libratu huen kanta,
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik
aske senditu nahirik.
Azken hatsa huela
bertsorik sakonena,
inoiz esan ezin diren
~ 22 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
estalitako egien
oihurik bortitzena...
bortitzena.
Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.
~ 23 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
KANTUAREN AZTERKETA
AURREKARIAK
Abesti hau ezin dugu garai zehatz batean kokatu, izan ere, bere letrak ez
dio garaiari erreferentziarik egiten.
GAIA
Xabier Letek abesti honekin berak asko maite zuen adiskide bat oroitzen
du, izan ere, hilda dago eta asko oroitzen da berarekin.
METRIKA
Metrikaren barruan sartzen da erritmoa. Erritmo hau, bi eratakoa izan
daiteke: anakrosikoa edo tetikoa. Erritmo anakrosikoa, hitz baten
bigarren silaba nabarmentzen denean edo hau altuagoa denean ematen
da. Tetikoa, aldiz, silaba nabarmenena edo altuena lehenengoa denean.
Kanta honen metrika anakrosikoa dela esan dezakegu, izan ere, Xabier
Leteren letran hitzen bigarren silaba nabarmentzen da.
ESTILOA
Letek estilo metaforikoa erabiltzen duela pentsatzen dugu bere abestiko
une batzuetan: poesiaren hegoek, libratu huen kanta…
EUSKALKIA
Euskal Herriko hizkuntza euskara bada ere, leku ezberdinetan, euskara,
modu ezberdinetan erabiltzen da, hots, euskalki asko daude gure euskal
herri honetan, besteak beste, bizkaiera, gipuzkera, lapurtera, zuberera eta
nafarrera.
Xabier Letek bere kanta honetan gipuzkera erabiltzen duela pentsatzen
dugu.
~ 24 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
FORMA
EGITURA Bertan sartzen dira zortziko txikia, zortziko handia, kopla
txikia eta kopla handia deritzenak. Zortziko txikia zazpi eta sei silabako
lau bertso edo zortzi lerro dituen bertsoa da. Zortziko handia, berriz,
gauza bera da, baina hamar-zortziko lau bertso edo zortzi lerro ditu.
Kopla txikia, zortziko txikiaren erdia da, hots, zazpi eta sei silabako bi
bertso edo lau lerro dituena. Kopla handia, ordea, zortziko handiaren
erdia da, hau da, hamar eta zortziko bi bertso edo lau lerro dituena.
Abesti honek, ez du egitura konkreturik jarraitzen, izan ere, ez da ez
zortzikoa eta ezta kopla ere.
Kadentzietan murgiltzen bagara, kadentzia perfektua eta kadentzia
plagala aurki ditzakegu, lehena, ondo amaitzen denean gertatzen dela
esan daiteke, plagala, aldiz, amaieran galdera moduko bat egiten
duenean gertatzen dela esan daiteke, alegia, ez dakigunean ondo
amaitzen den ala ez, ez duenean amaiera zehatzik.
KONPASA
Lengoaia musikalean agertzen den bezala, hainbat konpas daudela esan
daiteke, esaterakoa, biko konpasa, hirukoa, laukoa…
Xabier Letek kantu honetan 4x4ko konpasa erabiltzen duela iruditzen
zaigu.
TEMPOA
Honek abestiaren denborari egiten dio erreferentzia, hau da, abestia
azkarra edo lasaia den esaten digu.
“Xalbadorren heriotza” kanta hau nahiko lasaia dela esan dezakegu.
~ 25 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
FREKUENTZIA DIAGRAMA
Hemen sartzen dira, soinuaren gora beherak. Abesti hau nahiko lasaia
bada ere, gorakada batzuk dituela esan dezakegu, besteak beste, Nun
hago, zer larretan…
DINAMIKAK
Hemen tonuaren gora beherak sartzen dira, hau da, Xabier Letek bere
letrari ematen dion indarra. Xabier Letek bere letrako une batzuetan
indar handiagoa ematen dio hitzei: nun hago, ihesetan joan hintzana…
INSTRUMENTUAK
Xabier Letek abesti hau egiteko erabiltzen dituen instrumentuak hauek
dira: pianoa, akordeoia, baxua, gitarra eta biolontxeloa.
~ 26 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
ONDORIOAK
Lan hau egitea asko kostatu zaigun arren, oso aberasgarria izan dela pentsatzen
dugu, izan ere, ikasgai hau hasi aurretik ez genekien gauza asko ikasi ditugu. Bestalde,
Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta Xabier Leteren bizitzaren inguruko gauza gehiago
ere ikasi ditugu, eta honekin batera, baita Ez Dok Amairuren inguruko gauza gehiago
ere.
Beste alde batetik, esatekoa da, baita, lan honekin ikusi dugula, antzinako euskal
kanten ikasgaia eta baita musika bera ere, ez dela gustuko abestiak entzutea bakarrik,
hots, abesti horien atzean izugarrizko lana dagoela, letrak egiterako orduan, metrika,
estiloa…
Amaitzeko, esan beharra dago, oso gustura gelditu garela ikasgai honekin,
musikaren inguruan asko ikasi dugulako eta, gure ustetan, bizitzako momentu
askotarako balioko digulako.
Besterik gabe, espero dugu lana gustatu izana, eta eskerrik asko gure lana
irakurtzeagatik.
~ 27 ~
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Antzinako Euskal Kantak
BIBLIOGRAFIA
www.wikipedia.org
http://www.hiru.com/es/musika/erreportaiadidaktikoak/316860
http://eu.musikazblai.com/mikel-laboa/
~ 28 ~