Mikel Diestro • Lauburu Ibarrako entrenatzailea «Zerbait … · 2017. 3. 6. · 3. urtea. 371....

8
3. urtea. 371. zenbakia. • www.ataria.info • ASTEAZKENA, 2015-10-07 «Ondarea berreskuratzen jarraituko dugu» «Proiektu asko buruan» izanda ere, aurreko legealdikoekin hasiko dira 3 Jose Angel Urkizu • Elduaingo alkatea «Herriko gazteentzako etxebizitzak nahi ditugu» Parte hartze dinamikekin, «denen artean» hartuko dituzte erabakiak 3 Amaia Azkue• Berastegiko alkatea Urtean 200 kontsulta ekintzailetzaz, eskualdean Informazio eskaera horietatik erdia 35 urtetik beherakoetatik dator; VIII. Ekintzailetza Astea bost egunez luzatuko da Tolosaldea Garatzenek antolatuta 6 Mikel Diestro • Lauburu Ibarrako entrenatzailea «Zerbait desberdina egitea tokatzen zela pentsatu nuen» Areto futbol taldeko entrenatzaile berria da, lehen mailako talde batetik etorri da proiektuak erakarrita 7 Herri biziagoa lortzeko baliabidea, Lizardi Etxea Hamar herritarrek osatutako taldeak kudeatuko du aurrerantzean Asteasuko Lizardi Etxea 5 Mendizabal kolpatu izanaren auziaren epaiketa abiatzear Amalur Mendizabal senataria 2013an Herriraren kontrako operazioan kolpatua izan zen, ertzain bat inputaturik dago 5 ANDONI UZKUDUN

Transcript of Mikel Diestro • Lauburu Ibarrako entrenatzailea «Zerbait … · 2017. 3. 6. · 3. urtea. 371....

Page 1: Mikel Diestro • Lauburu Ibarrako entrenatzailea «Zerbait … · 2017. 3. 6. · 3. urtea. 371. zenbakia. • • ASTEAZKENA, 2015-10-07«Ondarea berreskuratzen jarraituko dugu»

3. urtea. 371. zenbakia. • www.ataria.info • ASTEAZKENA, 2015-10-07

«Ondarea berreskuratzenjarraituko dugu»

«Proiektu asko buruan» izanda ere,aurreko legealdikoekin hasiko dira 3

Jose Angel Urkizu • Elduaingo alkatea

«Herriko gazteentzakoetxebizitzak nahi ditugu»

Parte hartze dinamikekin, «denenartean» hartuko dituzte erabakiak 3

Amaia Azkue• Berastegiko alkatea

Urtean 200 kontsulta ekintzailetzaz, eskualdeanInformazio eskaera horietatik erdia 35 urtetik beherakoetatik dator;VIII. Ekintzailetza Astea bost egunez luzatuko da Tolosaldea Garatzenek antolatuta 6

Mikel Diestro • Lauburu Ibarrako entrenatzailea

«Zerbaitdesberdina egiteatokatzen zelapentsatu nuen»Areto futbol taldeko entrenatzaile berria da, lehenmailako talde batetik etorri da proiektuak erakarrita 7

Herri biziagoa lortzekobaliabidea, Lizardi Etxea Hamar herritarrek osatutako taldeak kudeatuko duaurrerantzean Asteasuko Lizardi Etxea 5

Mendizabal kolpatu izanarenauziaren epaiketa abiatzear Amalur Mendizabal senataria 2013an Herriraren kontrakooperazioan kolpatua izan zen, ertzain bat inputaturik dago 5

AN

DO

NI U

ZKU

DU

N

Page 2: Mikel Diestro • Lauburu Ibarrako entrenatzailea «Zerbait … · 2017. 3. 6. · 3. urtea. 371. zenbakia. • • ASTEAZKENA, 2015-10-07«Ondarea berreskuratzen jarraituko dugu»

Ibai Iriarte eta Onintza Lasa, agerraldian. I. URKIZU

ITZEA URKIZU

Ibai Iriarte eta Onintza Lasa izan dirabozeramaleak, EAJko udal gober-nuaren lehen hiru hilabeteetako jar-duna baloratzeko. Kritikak plazara-tu dituzte, batetik, eta, era berean,zenbait erabakirekin «pozik» daude-la ere azaldu dute.

Ezertan hasi aurretik, uda igaroeta balorazioa «tentuz» aztertzekoerabakia hartu zutela azaldu duIriartek: «Hauteskundeak galdu on-doren, ekainean, azaldu genuen be-zala, EH Bilduk jarduna erantzukizu-nez eta seriotasunez egingo du». Ho-rrela, udal gobernuari laguntzekoprestutasuna «behin eta berriz era-kutsi» dutela nabarmendu dute:«EAJko udal taldea, ordea, entzun-gorrarena egiten ari da gure propo-samenen aurrean».

Horrela, jeltzaleek udaleko infor-mazioa jasotzeko «zailtsunak» jar-tzea salatu du oposizioak, eta ba-tzordeak «tramite hutsa» direla go-bernu berrian: «Bileretara erabakiakhartuta joaten dira, eta asmo horiekberresteko baino ez dira izaten bile-rak».

Baieztapen horren aurrean, bikasu azpimarratu dituzte Ibai Iriar-tek eta Onintza Lasak. Batetik, uda-leko barne-antolaketan azaldu diradesados, Merkataritza, Turismoaeta Azoken departamendua kudea-tzeko moduagatik.

Tolosako Udalak, abuztuaren25ean dekretu bidez, merkataritzaribegira sortutako sail berria dinami-zatzeko zerbitzu bat kontratatzea

erabaki zuen, klausula administrati-boak onartuz. Horrela, hiru enpresa-ri egin zieten proposamena, depar-tamentu horren kudeaketaz ardura-tzeko. Hiru horietatik bik aurkeztuzuten beren egitasmoa, eta pasaden irailaren 28ko gobernu batza-rrean erabaki zutenez, ProspektikerS.A. enpresari esleitu diote Merkata-ritza, Ostalaria eta Azokak saila ur-tebetez dinamizatzeko ardura. La-naren truke, Tolosako Udalak71.999,84 euro ordainduko du(BEZa barne).

Erabaki honen aurrean, EH Bildukjoan den astearteko ohiko osoko bil-kuran ere azaldu zuten egonezina,eta agerraldian errepikatu dute be-ren iritzia: «Departamentu horrenpribatizazioa martxan da». Gainera,beste zenbait udal sailetan ere lan-gileak berrantolatu dituztela diooposizioak, eta ez daude ados.

EAJren jardunari egindako kritika-ren bigarren zutabea hondakin bil-ketaren kudeaketan dago. Izan ere,azken osoko bilkuran onarturikokreditu aldaketetan, 135.000 euro-ko partida bat zegoen, edukiontziberria erosteko; EH Bilduk azalpe-nak eskatu zituen hasieratik. «Argida, bai ala bai, hondakin bilketa sis-tema aldatuko dutela, aurrekontuhori gorde dutelako. Azalpenak es-katu ondoren, ordea, ezarriko dutensistema zein den ez dakitela eran-tzun zuen Olatz Peon alkateak. Ho-rregatik, horren aurrean arduraz jo-katzeko eskatu nahi diegu, eta era-bakia hartu aurretik txosten teknikonahiz ekonomikoak aintzat hartze-ko».

Agintaldia hasteko, «etenaldia»

Beren proposamenek «erantzunikez» izatearekin batera, beste kexa

Udaleko zenbait proiektu «etenda» daude,EH Bilduren ustezLehen hiru hilabeteenbalorazioa egin duoposizioak, gobernua«entzungorrarena»egiten ari dela salatuz

bat ere azaldu dute EH Bilduko kide-ek: proiektu eta gai zenbaitetan«etenaldia nabari da».

Adibidetzat, 2015eko parte har-tze aurrekontuak jarri dituzte, eta500.000 euro erabiltzeko herrita-rrekin harturiko erabakiak oraindikgauzatzen hasi ez izana leporatudiote udal gobernuari: «San Estebanauzoko brikogunea; Laborde-La-baien eremuan hiri parkea egitea;Alde Zaharreko bizilagunentzat kon-post gunea jartzea eta skate-parkamargotzea, besteak beste».

Era berean, Usabal kiroldegikoharmailak udan eraikitzen hasi be-harko zuketela dio EH Bilduk, etaAmarotz auzoan 1.300.000 eurozertan erabili erabakitzeko partehartze prozesua oraindik hasi ez iza-na ere gaitzetsi dute.

Azken kritika moduan, jada abia-razita zeuden egitasmoak «goitik be-hera aldatzea» salatu du oposizioak,eta Bidebidetako aparkalekuarenproiektua moldatzeko asmoa, nahizKulturzale txartela %50 garestitzeaaipatu dituzte.

Alde onak

«Oposizio eraikitzailea» egiteko as-moa berretsi dute oposizioko kide-ek, eta beren «prestutasuna» azalduEAJri, «Tolosa indartsu, bizi eta dina-miko baten alde». Horrela, udal jar-duneko zenbait punturekin «pozik»daudela azaldu du Onintza Lasak:«Pasa den agintaldian abiarazitakozenbait proiektuk martxan jarrai-tzen dute, adibdiez, Mugi Tolosak.Bide horretan jarraitzea nahiko ge-nuke, Haurren Hiriarekin, Lapurdiplaza egokitzeko proiektuarekin,parte hartze aurrekontuekin, man-tentze planarekin nahiz irisgarrita-sun planarekin».

Tolosa

�2 2015eko urriaren 7a, asteazkena / Tolosaldeko Ataria

ALOKAGAI

Harategia: Idiazabalen harategiaalokatzen da. Bezero on eta jatorre-kin. Telefonoa: 667 74 87 46.

LAN BILA

Etxeko lanak: Arratsaldez etxekolanak egiteko eta haurrak nahiz hel-duak zaintzeko, emakume euskal-dunak bere burua eskaintzen du.Autoa badu. 633 28 52 70.

Iragarki laburrak

Irudia

Tolosa, arkitektoen bilgune

Arkitekturaren Nazioarteko Eguna ospatzeko plaza bilakatu zen, as-telehenean, Tolosa. Orain arte Donostian ospatzen zuten ekitaldia,Beotibar frontoiaren inguruan egin zuten, Creative Commons-eko ar-kitektura saila euskal pilota eta frontoiak aztertzen ari baita, kulturondare gisa. Horrela, DOCOMOMO elkarteko Gipuzkoako ordezka-riek plaka bat ezarri dute Beotibarko horman, herritarrek Gregorio Az-piaren eraikinaz informazio gehiago eskura dezaten. ITZEA URKIZU

1953an jaiotakoenbazkaria hilaren 31n

TOLOSA. Urriaren 31n, TolosakoFronton Jatetxean, bazkari baten in-guruan elkartuko dira 1953an jaio-takoak. Bertan parte hartu ahal iza-teko, aurrez 55 euro ordaindu be-harko dira, eta diru sarrera RuralKutxako honako kontu korronteakegin beharko da: 3008 0156 442767052117. Sarrera egiterakoan,izen-abizenak ere zehaztu beharkodira.

Hitzordua Erandiokoerailketagatik

TOLOSA. Tolosaldeko EmakumeenPlataformak elkarretaratzea deitudu, gaurko, Erandion gertatutakoerailketa sexista salatzeko. Mobili-zazioa 19:30ean izango da Triangu-loan, eta bortizkeria horri aurre egi-tera deitu dituzte herritar guztiak.

AbesbatzaLehiaketako sarrerak

TOLOSA. Urriaren 29tik azaroaren1era bitarte ospatuko dute, aurten,Tolosako 47. Abesbatza Lehiaketa.Abonoak salgai dira jada, kutxasa-rrerak.net bitartez, hilaren 11ra bi-tarte, 55 euroren truke. Sarrerak,berriz, Urriaren 17tik aurrera izangodira eskuragarri eta, geratzen badi-ra, saio bakoitzaren aurretik Leido-rreko leihatilan ere bai.

Goierriko kantuegunera txangoa

TOLOSA. Tolosa Kantarik parte har-tuko du Goierriko kantu egunean, hi-laren 24an. Bazkarira joatkeo, 20euro sartu beharko dira, urriaren19a baino lehen, Kutxako ES 703035 0028 14 028165153 kon-tuan. Beasainera trenez joangodira, eta Idiazabalera autobusean.

Page 3: Mikel Diestro • Lauburu Ibarrako entrenatzailea «Zerbait … · 2017. 3. 6. · 3. urtea. 371. zenbakia. • • ASTEAZKENA, 2015-10-07«Ondarea berreskuratzen jarraituko dugu»

Amaia Azkue • Berastegiko alkatea

«Udaletxea erdiguneaizatea nahiko genuke»

Parte hartze prozesuen bitartez, udaleko funtzionamenduari «buelta»ematea lortu dutela uste du, eta horretan jarraitzeko asmoa dute

Amaia Azkue aurreko legealdian alkateorde izatetik alkatea izatera igaro da EH Bildurekin Berastegiko udalean;oposiziorik gabe aritzetik EAJ hiru zinegotzi izatera pasa da udala. Jose Angel Urkizu 2007ko hauteskundeen

ondoren sortutako batzorde kudeatzaileko lehendakari izan zen, orain alkate da.

M. UGARTEMENDIA BERASTEGI

Aurreko legealdian alkateorde izate-tik, oraingoan alkate izatera igaro daAmaia Azkue. Gainera, udalbatzanEH Bilduko ordezkariak izatetik, seiEH Bilduko eta hiru EAJko izatera iga-ro da udala.Hilabete batzuk igaro dira alkate

kargua hartu zenuenetik. Zer balo-

razio egiten duzu?

Hiru hilabete daramatzagu udaleanlegealdi honetan. Ekainean hartugenituen karguak; tartean uda izanda eta udaletxeko martxa pixka batjaisten da. Irailetik hasi gara udale-an eta eskualdean gehiago koka-tzen. Baina, orain arte balorazio osopositiboa egin behar dugu.Aurreko legealdian alkateorde

izan zinen. Legealdi horren zer ba-

lorazio egiten duzue?

Balorazio oso positiboa egin du tal-de guztiak. Udal taldea Bilduko be-deratzi hautetsik osatzen genuen,eta denok berriak ginen. Erabaki au-sarta izan zen. Funtzionamendua al-datzea zen helburua eta lortu ge-nuela uste dut .Legealdi honetan alkatea libera-

tzea erabaki duzue. Zergatik?

Ikusten genuen lan zama handiadela. Liberazioak proiektu guztiakgauzatzeko prozesuak azkartuko zi-tuela ikusi genuen. Batik bat, egune-roko ohiko lan orduak eta udaletxea-

zaila da erabaki batzuk unean hartubehar direlako. Baina, aurreko lege-aldian pare bat parte hartzea proze-su jarri genituen martxan, eta betijende gehiagok parte hartzea nahibaduzu ere, parte hartu dutenakgustura badaude eta herritarrekaportatutakoa aurrera eramatenbadugu positiboa da, eta aurrera ja-rraitzeko gogoa ematen dizu.

ri bideratu behar zaizkionak ziurta-sunarekin emateko gehiegi delauste dugu. Legealdi honetan oposizioa duzue.

Zer moduzko harremana duzue?

Harremanak onak dira, errespetuz-koak. Batzordeetan eta ez-ohiko etaohiko plenoetan elkartu izan gara.Oposizioan hiru kide daude, alderdijeltzalekoak eta beraiek ez dira he-rrian bizi. Hortaz, egunerokotasunazberaiekin hitz egitea zailagoa da.Guretzat bai izan da aldaketa. Orain-go EH Bilduko sei hautetsietatikbost aurreko legealdian egondako-ak gara, eta funtzionamendua eza-gutzen dugu.Herritarrek udaleko erabakietan

parte hartzen jarraitzea jarri zenu-

ten helburu. Posible al da lortzea?

Parte hartze dinamikak aurreko le-gealdian jarri genituen martxan.Erabaki guztiak denen artean har-tzea gustatuko ltzaiguke, batzuetan

Zeintzuk dira datozen lau urteeta-

rako zuen helburu nagusiak?

Aurreko legealdian udaletxea berri-tu genuen, herriko mugimenduarenerdigunea izatea nahi genuen. Lege-aldi honetan ere indarra eman nahidiogu eraikinari. Aurreko legealdianbi solairu jarri genituen martxan;bata erabilera anitzeko gela eta bes-tea administraziokoa. Goiko kultur

solairua martxan jarriko dugu epemotzean. Liburutegia eta Kz Guneazgain, bertan kokatu nahi ditugu hel-duentzako diren ikastaro asko. El-karteei gela partekatu batzuk jarri-ko dizkiegu eta gela bat badago kla-sea emateko prest. Behekosolairuko obra, berriz, abenduanamaituko da eta mediku eta erizain-tza kontsulta bertara eramangodira. Hain zuzen, egun kontsulta da-goen eraikina, Kz Gunea eta artxi-boa hutsik geratuko dira eta herria-renak direnez herriari eman nahidiogu hitza, zer erabilpen eman era-bakitzeko. Beste proiektu garrantzi-tsua Ategiko eremukoa da. Herrikogazteentzako etxebizitzak martxanjarri nahi ditugu. Plaza ixteko proiek-tua ere hor dugu eta baita iaz onartugenuen irisgarritasun planekoproiektuak ere.Carlos Urkijoren salaketa jaso ze-

nuten Ueman sartzeko erabakia-

ren aurka. Zer gertatuko da?

Salaketa bat baino gehiago jarri diz-kigu. Uemakoari dagokionez sen-tentziaren zain gaude. Nik uste dutguztiz zilegi dela bertako kide iza-tea, eta ez dut uste epaitegietatikhorren aurkako erabakirik etorrikozaigunik. Udalek aktak euskaraz bi-daltzeko eskubidea dutela jakinara-zi eta gero nik uste dut epaia gure al-dekoa beharko lukeela, baina itxa-ron egin behar da.

Amaia Azkue, udaletxeko sarreran. M. UGARTEMENDIA

Jose Angel Urkizu • Elduaingo alkatea

«Dirua da proiektuakgauzatzeko arazoa»

Lehendik abian zituzten proiektuak gauzatzea dute helburu epemotzean Elduaingo Udalean; nahiz eta buruan «proiektu asko» dituzten

MAIER UGARTEMENDIA ELDUAIN

Jose Angel Urkizu da Elduaingo alka-te (EH Bildu) ekainetik. Hala ere,udaleko lanak ez dira berriak bera-rentzat. 2007ko udal hauteskundee-tan EAE-ANVren ilegalizazioaren on-doren, PPk alkatetza lortu zuen botobakar batekin Elduainen. Azkenean,ordea, Alderdi Popularrak herrikokarguak utzi eta bost herritarrek era-tutako batzorde kudeatzaile batekhartu zuen agintea udalean. Urkizuzen batzorde horretako lehendaka-ria, eta horregatik jada ezagunazuen udalaren funtzionamendua. HIlabete batzuk daramatzazu alka-

te karguan, zer moduzko esperien-

tzia izan da orain artekoa?

Lehen udalean egona naiz, beraz,niretzako esperientzia ez da berria;lehengoari jarraitzea da. Legealdiberrian talde berria gaude, eta pix-kanaka-pixkanaka osatzen ari gara.Zuen herrian, herritarek erabaki-

tzen dute alkate nor izango den.

Nola hartu zenuen boto gehien

jaso izanaren albistea?

Gutxi gorabehera izendatuta egotendira hautagaien artean nor doan le-henengo, bigarren, etab. Horregatikia jakina zen ni aterako nintzela al-

rreko legealdian onartuta zeudenhainbat kontu aurrera eramaten arigara: LED bidezko argiztapen siste-ma kaleargietan, parke berria... He-

kate, beraz, niretzat ez zen ezustekohandia izan.Hautetsi guztiak EH Bildukoak za-

rete. Nola antolatu duzue taldea?

Ederki kostata. Herri txikietan kostaegiten da taldea osatzea, herritaraskok ez dute udaleko zereginetanparte hartu nahi izaten. Horregatik,gure taldea osatzeko nahikoa lanizan genuen.Zein dira aurrera begira, datozen

lau urteetarako dituzuen helburu

nagusiak?

Proiektu asko ditugu buruan, bainahoriek aurrera eramateko dirua iza-ten da herri hauetako arazoa; ho-rren arabera ekimen batzuk buru-tzen dira eta besteak ez. Pixkanakadenborak erakutsiko du zer egin dai-tekeen eta nola. Hala ere, orain au-

mendik aurrerakoei dagokienez, be-rriz, izaten diren diru sarreren ara-bera joango lirateke proiektu be-rriak gauzatzen.

Jose Angel Urkizu da Elduaingo alkate ekainetik. M. UGARTEMENDIA

Herriko ondarea berreskuratzen

lan handia egin duzue azken urtee-

tan. Horretan jarraitzeko asmoa

duzue?

Bai. Gainera, Burdina taldea lanona egiten ari dira horretan. Jende-ari asko gustatzen zaio eta hori au-rrera eramateko eta horretan lane-an jarraitzeko asmoa behintzat ba-dugu.Orain zerproiekturekin ari zarete

lanean?

Herrian bertan kokatuta dagoen,eta erdi ezkutuan zegoen errota batberreskuratzen ari gara. Pixka battxukundu eta moldatzea da gure he-burua; ez martxan jartzeko bezain-beste baina... Leitzaranen ere bur-dinola batekin lanean hasi ziren,baina momentu honetan pixka batgeldituta daukate proiektu hori.Herritarren parte hartzeari dago-

kionez, Elduainen ba al dago uda-

lean parte hartzeko ohiturarik?

Zenbait gauzetan herritarrek badu-te parte hartzeko ohitura; esaterakofestak antolatzerakoan nabari dahori. Baina, gainontzean, udaletxe-ko egunerokotasunean partehartzea txikiagoa da; gehienak uda-leko zereginetatik kanpo geratzendira.

Tolosaldea Ibarraldea

�2015eko urriaren 7a, asteazkena / Tolosaldeko Ataria 3

Page 4: Mikel Diestro • Lauburu Ibarrako entrenatzailea «Zerbait … · 2017. 3. 6. · 3. urtea. 371. zenbakia. • • ASTEAZKENA, 2015-10-07«Ondarea berreskuratzen jarraituko dugu»

Bihar, 20:00etan, udalbulegoetan emanbeharko da izenaparte hartzeko

M. UGARTEMENDIA BERASTEGI

Jada erabat finkaturik dagoen Be-rastegiko argazki rallyaren edizioberri bat martxan jarriko dute bihar.Hamahirugarren edizioa da hona-koa, eta bihar emango diote hasie-ra. Parte hartzaileek, 20:00etanudal bulegoetara joan beharko duteizen ematera. Amaiera, berriz, urria-ren 12an, astelehenean, emangodiote, 20:00etan, udal bulegoetan.

Urtero bezala, argazkilariek bimodalitatetan parte hartzeko auke-ra izango dute, argazki kamara ana-logikoarekin edo kamara digitalare-kin. Argazkiak ateratzeko gaia izenaemateko egunean jakinaraziko zaieparte hartzaileei.

Modalitate bakoitzean parte har-tzeko baldintzak ezberdinak izangodira. Analogikoarekin, parte hartzai-leei hamabi argazkiko karrete banabanatuko zaie. Argazkiak Berastegi-ko mugen barruan atera beharko di-

tuzte, eta ateratako hamabi argaz-kietatik hiru aukeratu beharko dituz-te. Urriaren 12an jakinaraziko zaie,noiz egingo duten aukeraketa hori.

Argazki kamara digitalarekin par-te hartzen dutenek ere, herriko mu-gen barruan atera beharko dituzteargazkiak. Gainera, ezingo dituzteargazkiak programa ezberdinekinmanipulatu (Photoshop, Picassa,etab.). Kasu honetan, aukeraketaamaierarako egina izan beharkodute parte hartzaileek, eta amaie-ran, udal bulegoetara USB bateanaukeratutako hiru argazki eman be-harko dituzte.

Sariak azoka egunean

Parte hartzaileen argazkien artean,epaimahai batek aukeratuko dituonenak, eta kultur astearen ba-rruan, azaroaren 1ean, egingo denazoka berezian ezagutaraziko dirasaridunen izenak.

Hain zuzen ere, argazki rallyanparte hartu duten argazki guztiakkultur astean zehar aparkaleku az-piko lokalean egongo dira ikusgai.

Honenbestez, kultur batzordeakherritar guztiak parte hartzera «ani-matu» nahi izan ditu.

Argazki kamarakzorrotik ateratzekogaraia iritsi da

Iazko argazki rallyko digitaleko irabazlearen argazkia. JOSE MARTIN

Herritarrek udaletxean dagoen mapan ikusi ahal izango dute proposamena. ATARIA

M. UGARTEMENDIA BERASTEGI

Herriko kale izendegi berritzeko as-moa dute Berastegin. Dokumentua-ri uztailean egindako ez-ohiko osokobilkuran behin-behineko onarpenaeman zioten, baina orain, hamabosteguneko epea zabaldu dute herrita-rrentzat, etxebizitzei eman zaienizendapena egokia iruditzen zaienikusi ahal izateko. Ikusgai dago jadaeta urriaren 15era, udal bulegoetanegongo da proposamena. 08:00eta-tik 15:00etara, astelehenetik ostira-lera. Hala ere, herritarrek eskainita-ko ordutegian joateko aukerarikizango ez balute, udal bulegoetaradeitu dezakete edota web orrian ida-tzi eta beste ordutegi batean zabal-duko litzaioke udaletxea.

Amaia Azkue alkateak azaldu be-zala proiektua «aurreko legealdian»jarri zuten martxan, «etxe bakoitza-ren helbide zehatza markatzeko be-harra» ikusten zutelako. Zerbitzu ez-berdinak eskaintzerako orduan(posta, larrialdi zerbitzuak, pakete-ak...), etxebizitza bat aurkitzeko be-harra zegoenean, «arazo hori» aurki-tzen zutela dio Azkuek.

Horregatik, aurreko legealdian «biedo hiru bilera ireki» egin zituztenherritarren proposamenak jasotze-ko, esaterako, kaleei izenak ezartze-rakoan. Izan ere, kale gutxi batzukizena ezarria bazuten ere, «gehie-nei» izena falta zitzaien.

Bilera ireki horietan herritar ez-berdinek parte hartu zuten, eta pro-zesu «polita» izan zela dio Azkuek. Ai-patu bezala, uztaileko ez-ohiko ple-

noan eman zitzaion onarpena, etaorain herritar guztiei beraien etxebi-zitzari jarri zaien proposamena ikus-teko aukera ematea «egoki» ikusidute. Horrela, herritarrek «aldake-tak egiteko aukera» izango dute. Ho-rregatik, Azkuek herritarrak propo-samenak ikustera joatea «anima-tzen» ditu.

Hurrengo pausoak

Aurrera begira, hamabost egunekoepea igarota, aldaketak egongo bali-ra, berriro ere plenotik pasa behar-ko litzateke proposamena aldakete-kin.

Hortik aurrera, udalak «Eustateraeta beste hainbat erakundetara» bi-daliko luke informazio berria. Etxebi-zitzetara, berriz, udalak bidalikoluke informazioa, eta horiek besteerakunde batzuei jakinarazi behar-

Kale izendegikoproposamen berriakherritarren esku daudeUrriaren 15era bitarteherritarrek aldaketakegiteko aukera izangodute udaletxean

ko die etxebizitzaren izen berria. Ho-rrez gain, herrian zehar seinaleak ja-rriko dituzte kale bakoitzaren izena-rekin.

Aldaketa «beharrezkoa»

Herritarrek hasieratik proposamena«ondo» jaso dutela dio Azkuek: «Inte-resgarria eta beharrezkoa zela ikus-ten zuten herritar askok». Izan ere,herritar askok zalantzak zituztenhelbideen inguruan.

Duela urte batzuk Tolomendik,«batik bat baserriei» zuzendutakoizendapena egina zuen, baina base-rrietara joateko bideek edo kaleekere izendapen bat izatea «beharrez-koa» dela uste du Azkuek. Halaber,baserriez gain, bestelako etxebizi-tza mota batzuk ere badaude Beras-tegin, eta horiek ere izendapen batizatea beharrezkoa dela uste du.

Ibarraldea

�4 2015eko urriaren 7a, asteazkena / Tolosaldeko Ataria

Page 5: Mikel Diestro • Lauburu Ibarrako entrenatzailea «Zerbait … · 2017. 3. 6. · 3. urtea. 371. zenbakia. • • ASTEAZKENA, 2015-10-07«Ondarea berreskuratzen jarraituko dugu»

Epaile batek ertzainbat inputatu dusenatariari zauriakeragiteaz akusatuta

JON MIRANDA

2013ko irailaren 30ean Herrira eus-kal presoen eskubideen defentsanaritzen zen elkartearen kontrako po-lizia operazioa egin zen. HernaninHerrira-ren egoitza miatu eta gero,Ertzaintzarekin oldarraldi bat izanzen. Amalur Mendizabal AmaiurrekEspainiako Senatuan duen ordezka-ria zauriturik suertatu zen. Buruaodoletan utzi eta zortzi puntu jarribehar izan zizkioten.

Mendizabalek berak azaldu duordutik aurrera gertakarien inguru-ko auziak zein bide egin duen epai-tegietan: «Hau guztia gertatu etaaste pare batera salaketa jarri nuenDonostiako epaitegian. Gertakariaknola izan ziren esplikatu eta lesioen-gatik salaketa jarri nuen. Gero epai-leak agindu zuen ikerketa abiatzea».2014ko apirilean, lekukoei deitu etagaldeketa bat egin zitzaien. Aurten-go irailaren 1ean ebazpena atera du

Donostiako 5. Instrukzio Epaitegikoepaileak, «auziak aurrera jarraitzenduela eta epaiketa abiatuko delaesanez. Salatutako ertzainaren izenabizenak agertzen dira eta epaiketalesioengatik izango da». Fiskaltzakepe bat izango du zein zigor eskaeraegiten duen aurkezteko.

Iñigo Iruin da Mendizabalen abo-katua. «Gertakarien egunean, man-doa izan zitekeenarengana jo nueneta jo ninduen ertzaina identifika-tzeko eskatu nion baina ez genuenezer lortu». Senatariak Gasteizko le-gebiltzarrean agerraldia egin zuene-an ere, «ez zen jo ninduen ertzaina-ren izenik agertu. Ez dakit barneikerketa batengatik edo bide judizia-letik atera ote den izena». Barne sai-leko inor berarekin harremanetanjarri ez izana salatu du.

Arrazoia ematea espero du sena-tari anoetarrak. «Nik suertea izandut gertakariak kamara batek hartuzituelako eta irudi horien babesadaukadalako. Arazoa da hemendikaurrera horrelakoak gertatzen badi-ra, mozal legearekin, irudiak ezingodirela froga gisa epaitegietan erabi-li. Babesgabetasun egoera horrekbeldurra ematen du».

Mendizabal kolpatuzuteneko auziakaurrera darrai

Herrira-ren aurkako operazioan zauritu zuten Mendizabal, 2013ko irailan. A. I.

Lizardi Etxea kudeatzeaz arduratuko den taldea osatu dute Asteasun. M. U .

ERREDAKZIOA

Asteasuko Udalak, Ereiten kulturzerbitzuak enpresari agintzen dioartxiboa zaintzeko lana. Ondo kon-tserbatuta dago Asteasuko artxibohistorikoa eta tarteka ale bitxiakematen ditu. Amagoia Pia artxibo-zainak ezagutzera eman du berrikitopatu duen dokumentua, herrikokaleak nola izendatzen ziren era-kusten duena.

XIX. mende bukaeran, EibarkoPaulino Elejalderi eskatu zitzaizkionherriko kaleen izena zuten burdinesmaltatuzko plakak. Baina, Astea-suko Udalak ez zituen edonolakoizenak nahi bere kaleetan: Kale Na-gusia, Chillar kalea, Miretsien kales-tua, Konsejuecheco plazachoa, Fue-roen plaza, Peajelekurako bidea,Elizmendiko echadi-bidea, Errekon-doko Pedro Jaunaren plazachoa...

Elejalde jaunak beste aurrekontubat prestatu behar izan zuen, plakabatzuk handiagoak egin behar zirelaesanez. Azkenean, 1897an euska-razko plakak jarri zituzten eta Astea-suko Udalak lan horiengatik 110 pe-zeta ordaindu zituen.

Kale izendegia duela 150 urte nolakoazen erakusten duen dokumentuaKaleen izenak eta horiekjartzeko plakak egitekoagindua ematen duendokumentua topatu dute

JON MIRANDA ASTEASU

Urtarriletik hona Asteasun gauzatuden parte hartze prozesuak ondoriobat utzi du: Lizardi Etxea helburuaizan beharrean, herri biziago bat lor-tzeko tresna izan behar du.

2014. urtera arte, pisu tutelatugisa funtzionatu zuen Lizardi Etxeakbaina bertan bizi ziren egoiliarrak,iaz, Betani Etxera aldatu ondoren,erabilera jakinik gabe geratu zeneraikina. Foru aldundiak, zeharkakohainbat alorretan aritzeko teknikaribat jartzeko erabakia hartu zuen Gi-puzkoako bi herri txikitan. Asteasuda herri horietako bat eta duela ur-tebetetik hona, Alicia Suso aritu dalanean, parte hartzea, lurralde gara-pena, berdintasuna, jatorri anizta-suna, oroimen historikoa eta gizaeskubideen alorrean.

Asteasun ekimen nagusia LizardiEtxearen inguruko parte hartze pro-zesua izan da. «Eraikinari eramanbehar zaion erabilera eta herriandauden beharrak lotu behar geni-tuela iruditu zitzaigun hasieratik,gero etxearen kudeaketa iraunkorraizan zedin», aipatu du Susok.

Lehen fase batean, herrian zeu-den beharrak aztertzen saiatu ziren.

Horretarako metodologia ezberdi-nak erabili zituzten. Bilera irekiakegin eta horrekin batera eztabaidataldeak ere sustatu zituzten. Suso-ren esanetan, «erabakiguneetatikkanpo geratzen direnak erakarrinahi genituen prozesura». Guraso,etorkin, gazte eta erretirodunez osa-tutako eztabaida taldeak egin zituz-ten lehen fasean.

Herritarrek azaldutako beharrakpresente zituztela eraikinari emanahal zitzaion erabileraren ingurukoproposamenak bildu zituzten biga-rren fasean. «Formazioa, kirola etakulturaren alorrekoak izan zirengehienak. Proposamen zerrendaluze bat osatu zuten herritarrek».

Azken fasean, etxeak izan behar-ko lukeen kudeaketaz hitz egin zu-ten. «Kudeaketa jasangarri bat izan

Herritarrek osatutakotalde batek kudeatukodu Lizardi Etxea10 lagunez osatutakotaldea izango da etaherri biziago batlortzeko lan egingo du

behar zuela iruditzen zitzaigun, alfe-rrikakoa baita asmo handiak adie-raztea gero horiei eusterik ez bada-go». Bileretan parte hartu zuten he-rritarrek, herrian dagoeneko laneanari diren elkarte eta taldeen ereduahobetsi zuten.

Talde sustatzailea prest

Herriko elkarteen ordezkariek, nor-banakoek eta udal ordezkari batekosatuko dute Lizardi Etxea kudeatu-ko duen taldea. 10 lagun inguruizango dira eta hilean behin biltzekokonpromisoa hartu dute. Herrianmartxan diren ekimenak koordina-tzeaz eta dinamizatzeaz arduratukodira. «Lizardi Etxean egiteko jardue-ra berriak proposatu eta sormenera-ko tarte bat hartu du talde sustatzai-leak», adierazi du Susok.

Tolosaldea

�2015eko urriaren 7a, asteazkena / Tolosaldeko Ataria 5

Artxiboan topatutako agiria. ATARIA

Page 6: Mikel Diestro • Lauburu Ibarrako entrenatzailea «Zerbait … · 2017. 3. 6. · 3. urtea. 371. zenbakia. • • ASTEAZKENA, 2015-10-07«Ondarea berreskuratzen jarraituko dugu»

Ekintzailetza Astearen barruan atzo Lehiberrin egindako saioaren une bat. I.G.L.

I. TERRADILLOS /I. GARCIA LANDA

Zortzigarren urtez Ekintzailetza As-tea jarri du martxan Tolosaldea Ga-ratzenek. Ekintzaileen artean dina-mismoa sustatzeko helburuz, etaaurreko astean egin zen Enplegu-nea Azokari jarraipena emanez, an-tolatu dute. Jon Zubeldia Ekintzaile-tza saileko arduradunak azalduduenez, orain gutxi Adegiko presi-denteak gazteei buruz egin dituenadierazpenen harira, «eskualde ho-netan oso ondo prestaturiko gazteaktibo eta dinamikoak ditugu etadatuek aditzera ematen digutenez,askok, ekintzailetasun sen edo harhori barneratuta daukate».

Zubeldiak gaineratu duenez,«orokortzea beti oso arriskutsua da,eta nik uste dut eskualdean badute-la gazte askok bere enpresa jartze-ko grina eta gogo hori. Dena den,hausnarketa egin beharko litzateke,ikusteko zergatik enpresa ekime-nak martxan jartzeko tasa baxuaden. Nik uste dut batik bat ez gaituz-tela horretarako prestatzen, etahezkuntza mailan oraindik ez digu-tela ekintzailetasun kultura horitxertatzen».

Garapen agentziara informatzeraeta kontsultak egitera «jende asko»joaten dela dio Tolosaldea Garatze-neko teknikariak: «Datuei begiratuzgero, garapen agentziatik ia 200pertsona pasatzen dira urtean ze-har, nolabaiteko kontsulta egitendutenak, eta horietatik erdia inguru35 urtetik beherakoak dira. Beraz,ekintzailetasunaren aukera horiikusten da gazteen aldetik».

Ekintzailetza Astea bost egunez

luzatuko da. Asteleheneko hitzaldia,Ekiteko Gakoak. 10 aholku praktikoizenekoa, azken urteotan errepika-tzen ari direla dio Zubeldiak: «Nahi-ko harrera ona izaten ari da. Hitzaldihau planteatzen da enpresa ekimenbat sortzeko fasean dagoen ekin-tzaile horrek zein irizpide izan behardituen kontuan. Besteak beste, ai-patu ziren enpresa bat martxan jar-tzeko ideia-proiektu bat behar dela;hori merkatura bideratuta egon be-har dela; egiten diren ekintzak beze-roei begira egon behar direla; etaorekatua izan behar duela bai inber-tsio, bai finantziazio, eta gastu mai-lan. Gero, ekintzaile baten balizkogaitasunei buruz aritu ziren».

Atzo egin zen tailerra, Negozioa-ren sustapen aktiboa sarean, beze-roak lortu eta salmentak areagotze-ko enpresa sortu berri dutenei zego-en batez ere bideratuta.«Hastapeneko fase horietan egunboladan dauden sare sozialak era-biliz nola komunikatu behar duguneta nola posizionatu bezeroak lortuahal izateko azaltzea izan da taile-rraren helburua», esan du Zubel-diak. 12 plaza eta denak osatu dira.

«Eskualdean gazte osodinamikoak daude»Tolosaldea GaratzenekoJon Zubeldiarekin,Ekintzailetza Astearierrepasoa

Enpresa duela gutxi martxan jarridutenak, autonomoak edo mikroen-presak, eta batez ere zerbitzu etamerkataritzari loturikoak izan dira.

Gaurko saioan esperientzia batenberri emango da. «Ekintzailetza ter-minoa oso modan dagoen zerbaitda eta eredu berriak sortzen ari dira.Hub-ak mundu mailako sareak dira.Espazio fisiko berdinean profesionalezberdinek lan egiten dute batakbesteari aholkatuz, beraien arteansinergiak lortzeko eta enpresa eki-men berriak martxan jartzeko. He-men eredu nahiko berria da, etaoraintxe bertan Donostiako Tabaka-leran ireki dute hub horren frankiziamoduko bat, eta hauek etorriko diraberaien lan ereduak azaltzera».

Azken bi egunetan Lehiberritikaterako da Ekintzailetza Astea,bihar Inmakulada ikastetxera etaetzi Tolosaldeko Lanbide HeziketaInstitutura, hain zuen. «Etorkizune-ko ekintzaileetara hurbildu nahidugu. Horrekin gazteek ekintzaileta-suna etorkizuneko aukera moduanikusi dezatela nahi dugu. Enpresaideia berriak nola lortu daitezkeenlanduko da talde lanean».

ERREDAKZIOA TOLOSA

Pasa den larunbatean gertatu zenengainuaren berri eman du Asegu-rogintza aseguru arterkariak. Tolo-sako Maxi Eroskiren aparkalekuanizan zen, eta 500 euroko iruzurra su-posatu zuen. Autoko ispilua puskatuziola esanez gerturatu zitzaion per-tsona bat adineko gizonezko bati.Adinekoak ezetz esan bazion ere,bere autoko ispiluan marka bat era-kutsi zion besteak, honen autoarenkolorearen antzekoa.

Ezezagunak aseguru etxeen arte-an konponduko zirela esan zion, etabere telefono mugikorretik adineko-aren aseguru etxera deitu zuen. Ezdago, ordea, dei horren arrastorik.Telefonoaren beste aldean zegoe-nak –iruzurgilearen laguntzailea–adinekoari esan zion ez zegoelaezer egiteko aukerarik, eta matxurahori konpontzeak 500 euroko kos-tua zuela. Diru hori berak aurrera-tzeko adierazi zion eta 24 ordutanordainduko zitzaiola. Dena gezurrada, ordea. Iruzurgileak dirua kutxa-zainetik ateratzera behartu eta or-daindutakoan ospa egin zuen. Ase-guru etxeak jakinarazi duenez, «ongiprestatutako engainua» da, eta ten-tuz ibiltzeko eskatu dute, berriro ger-ta ez dadin.

Engainu baten berrieman dute TolosanEroskiko aparkalekuangertatu da, Asegurogintzaaseguru artekaritzakazaldu duenez

Bidaia Lodosara 60urtetik gorakoentzat

AMEZKETA. Udalak bidaia antolatudu urriaren 14erako Lodosara. Le-hentasuna 60 urtetik gorakoekdute, baina autobusa betetzen ezbada, gainontzeko herritarrek erejoateko aukera izango dute. Izenaemateko epea urriaren 8an eta 9anda, eta prezioa 30 euro pertsonako.Besteak beste, Lodosan pipar kon-tserba enpresari bisita egingo dute .

Haurreskolan izenaemateko aukera

ALEGIA. Haurreskolak izena emate-ko epe ofiziala zabalik du urriaren9a arte, abenduan, urtarrilean edootsailean hasi nahi dutenei zuzen-duta. 07:30etik 17:00etara dago za-balik haurreskola eta haurrek gehie-nez zortzi ordu igaro ditzakete ber-tan. Informazio gehiago edohaurreskola ezagutzeko, ordutegihorretan bisitatu edo 943 654908zenbakira deitu daiteke.

Mikel Urdangarinenemanaldirako sarrerak

ALEGIA. Mikel Urdangarin musika-riak kontzertua eskainiko du Alegianurriaren 16an, 22:00etan, Elizpe zi-neman. 2015ean kaleratutako bereazken diskoko eta aurreko lanetakoabesti ezagunen errepasoa egingodu. Sarrerak salgai daude eta eros-teko azken eguna urriaren 16a da.Sarreren salneurria 10 eurokoa daeta kultur etxean erosi ahal dira.

Mendi irteeraPanticosa ingurura

TOLOSA. Oargi mendi elkarteakPanticosa ingurura mendi irteeraantolatu du. Urriaren 16, 17 eta18an izango da. Izena ematekoepea urriaren 13an amaituko da.Eraman beharreko materiala: men-diko botak, kaskoa, frontala, arnesaeta bi kabu lotuta pasatzeko; kome-ni da bastoiak eramatea. Izena ema-teko 688698642 zenbakian [email protected] helbidean.

Tolosaldea

�6 2015eko urriaren 7a, asteazkena / Tolosaldeko Ataria

Hilberriak eta urteurrenak

Page 7: Mikel Diestro • Lauburu Ibarrako entrenatzailea «Zerbait … · 2017. 3. 6. · 3. urtea. 371. zenbakia. • • ASTEAZKENA, 2015-10-07«Ondarea berreskuratzen jarraituko dugu»

Kirolak

�2015eko urriaren 7a, asteazkena / Tolosaldeko Ataria 7

Geure buruan gehiago sinesteko

Lehenengo partida ondoren geratu zitzaigun zapore gazi-gozoa eta gero, ligako lehenengogaraipenaren bila abiatu ginen. Partidaren ordu berantiarrak batzuei planak zapuztu ziz-

kien arren, behin Añorgara iritsita, guztia eman eta hiru puntuak eskuratzeko prest agertuginen.

Aldageletan umore ona nabari zen partida aurretik, gero, batzuk beroketei ekin zien bitartean, aulkikoak ber-tan zegoen saskian saskibaloian jolasten aritu ziren, edo saiatu ziren hobeto esanda; ez baitzuten abilezia han-diegirik erakutsi, hobe izango dugu futbolean jarraitzea... jajaja... min hartutakoak eta infantilak ere animatzekoprest gerturatu ziren eta hala ekin genion partidari aste osoan egindako lan txukunak bere fruituak emango zi-tuela sinetsita.

Partida hasiera nahiko lehiatua izan zen, Ainhoak gola sartu eta gehiago jokatzen hasi ginen arte. Lehen zatiamaieran iritsi zen bigarrena jokaldi nahasi batean.

Bigarren zatian emaitza aldeko genuela lasaiago jokatu eta gehiago dominatu genuen. Izandako aukerakondo aprobetxatzen jakin genuen eta horrela iritsi ziren Joana eta Henarren golak.

Amaieran, Luberrik 0 Tolosak 4. Emaitza honek konfiantza hartu eta geure buruan gehiago sinesteko balioko digu. Hau hasi besterik ez da

egin eta lanean segi beharra dago. Aupa neskak!

AIORA GALARZA

TOLOSA CF

Zorionak ekipo!

Lehenago edo beranduago, nesken senior saski-baloi taldeak ere hasi du aurtengo denboraldia.

Lagunarteko partidak albo batera utzi, eta bedera-tzi taldek osatzen dugun ligako jardunaldiari ekingenion larunbatean. Aurpegi berriak taldean, eta beste batzuk, berriz,ez hain berriak. Nolanahi ere, denak antzeko jarraitzen duela esateraausartzen naiz; denboraldiko lehen partidan antzematen den urdurita-suna, saskibaloiaz gozatzeko daukagun ilusioa eta gogoa... Urteroerrepikatzen diren egoerak, alegia. Pozgarria da urteak joan ahala mo-tibazio horrek berdin jarraitzen duela ikustea.

Partidari dagokionez, nahiko partida lasaia izan zen, denboraldi-au-rrean ikasi ditugun kontzeptu eta ideia berriak berriz ere praktikan jar-tzeko egokia. Hori bai, bazirudien baloiak saskian sartu nahi ez zuela!Emaitzak hori islatzen ez duen arren, egia da puntu asko geratu zitzaiz-kigula bidetik. Baina bidean geratzen dena ere errekuperatuz joangogara apurka-apurka. Azken emaitza 42-21. Zorionak ekipo!

AMAIA IRAOLA

TAKE ARALAR KIROLAK

Mikel Diestro • Lauburu Ibarrako entrenatzailea

«Lehen itzuliaren amaieran ikusikoda taldeak nora begiratzen duen»

Hirugarrengoan iritsi da garaipena.Lauburu Ibarrak iragan asteburuan lortuzituen bere lehen hiru puntuak.

ASIER IMAZ IBARRA

Lauburu Ibarra areto futbol taldeakentrenatzaile berria dauka: MikelDiestro (1986, Barakaldo). Lehenmailako talde batetik etorri da Iba-rrara, proiektuak erakarrita. Lanada bere filosofiaren ardatza, eta tal-deak Bigarren B Mailan izango duenlekua, horrek zehaztuko duela dio.Denboraldiko hiru jardunaldi jokatuondoren, Lauburu Ibarra garaipenbatekin dago sailkapenean. Nolatan erabaki zenuen Lauburu

Ibarrara etortzea?

Aurreko denboraldian Xotan egonnintzen bigarren entrenatzaile beza-la, lehen mailan. Zerbait desberdinaegitea tokatzen zela pentsatu nuen,eta Lauburu Ibarraren aukera sortuzen. Zerk erakarri zintuen urrats hori

emateko?

Proiektu oso interesgarria iruditu zi-tzaidan. Lehen Mailatik Bigarren B Maila-

rako jauzia egin duzu. Atzera pau-

soa, edo bada beste zerbait, maila

baino garrantzitsuagoa dena.

Desberdina da hemengo eta hangolana. Xotan garai oso onak pasatuditut, baina berriro ere lehen entre-natzaile izateko gogoa nuen; ardurahori hartu nahi nuen. Zein da denboraldi berriari begira

Lauburu Ibarrari egin diozun ekar-

pena?

Taldeak denbora luzea daramamodu batera lan egiten. Automatis-mo batzuk sortuak daude. Guk gau-za txiki batzuk aldatu ditugu, etaoraindik, horietara egokitzen arigara.Asteburuan, hirugarren jardunal-

dian, iritsi ziren denboraldiko le-

hen puntuak, etxean irabazita.

Lehen zatian antsietate pixka bate-kin jokatu genuen, agian, aurreko bipartidak galdu egin genituelako etaegoerari buelta eman nahi geniola-ko. Defentsan oso lan ona egin ge-nuen, baina kosta egin zitzaigun.Atsedenaldira 1-0koarekin bakarrikjoan ginen. Bigarren zatian taldeaserio aritu zen, egin beharrekoa egi-nez. Golak orduan iritsi ziren, etapartida 7-1 irabazi genuen. Bi porroten ondoren, ia beharrez-

koa zen garaipena, ezta?

Batez ere lasaitzeko, eta lanean ja-rraitzeko. Lehen partidan nahikoondo aritu ginen, baina galdu egingenuen. Bigarrengoa berdin, bainaamaierara arte hor egon ginen. Ga-raipena lortzen duzunean, lasaita-suna ere irabazten duzu. Taldean aldaketak egon dira den-

boraldi berrirako. Zu zeu horren

adibide zara, baina ez bakarra.

Jokalariei dagokienez hiru edo lau

baja izan ditu taldeak. Baina fitxake-tak ere egin ditugu. Iraitz atezainaetorri da, baita Ioritz gaztea ere. 19urte ditu eta Egintzatik iritsi da. Xabigaztea beheko mailatik igo dugu, ju-beniletatik etorri diren Andoni etaAgus bezala; biak 17 urtekoak. Harrobiarekin lan egiteaz gain, be-

raz, kanpotik ere iritsi dira fitxake-

tak.

Erdi bideko proiektu bat dela esangenezake. Argi dago harrobiarekinlan egiten duen taldea garela, bainahorrez gain, kanpotik jokalariak fi-txatzeko aukera badago, ez gara

atzean geratuko, Iraitzekin gertatuden bezala.Denboraldi honi zer eskatzen dio-

zu entrenatzaile bezala; zein da

helburua?

Lanean jarraitzea da helburua. Guremailak gure lekuan jarriko gaitu. En-trenamenduetan taldea aurrera do-ala ikusten dut. Ez nuke helburu ze-hatz bat jarriko, horretara ez nintza-teke ausartuko.Azken denboraldian Lauburu Iba-

rra sailkapen taulan erdialdean

ibili zen gehien bat. Aurten ere

hori izango da bere maila?

Esan bezala ez nuke horrelako hel-bururik jarriko. Lehen itzuliarenamaieran ikusiko da taldeak norabegiratzen duen, eta esan bezala,egiten dugunaren araberako lekuanegongo garela uste dut. Orain daki-dana zera da, oso ondo ari garela la-nean. Ibarra entrenatzeaz gain, bertan

ari zara bizitzen. Zer moduzko gi-

roa topatu duzu herrian?

Lehen ere hemen jokatu dut, etaleku lasaia dela iruditzen zait. Jendeoso ona dago, eta gustura sentitzennaiz.

ASIER IMAZ

Page 8: Mikel Diestro • Lauburu Ibarrako entrenatzailea «Zerbait … · 2017. 3. 6. · 3. urtea. 371. zenbakia. • • ASTEAZKENA, 2015-10-07«Ondarea berreskuratzen jarraituko dugu»

GAUR

Tolosa

Egunekoa: Olarreaga, I. Korreo kalea, 2. Telefonoa: 943 67 01 28.Gauekoa:Etxebeste, J.M. Gernikakoarbolaren lorategiak, 3. Telefonoa: 943 65 10 40.

2015-10-07ASTEAZKENA

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:• Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea, S.L-ko kideak:

Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SLLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Eneritz MaizKudeatzailea: Jexux MuruaEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa: 943 65 56 95. Faxa: 943 65 00 [email protected] • www.ataria.infoPublizitatea: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo: 687 410 022. [email protected]: 687 410 022. [email protected]: 687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 034. [email protected] Kirolak: 673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua (zalantzak argitzeko...): 902 82 02 01

Ataria-k Bai Euskarari

Tolosaldekogizarte eragileak

09:00-11:00: Pasahitza maga-zina: eguneko albisteak, erre-zeta, Tolosaldea Garatzenenatala, ekokultura, lehiaketa(943 698038) eta bukatzekoAntton Telleriaren eskutik egu-neko abestia.11:00-12:00. Eutsi goiari. Kirol albisteak.12:00-13:00. Entzuteko jaioakmusika saioa.16:00-18:00. Zebrabidea.18:00-20:00. Goizeko saioakutzitako onena.

12:30. On ein! Arkumea me-nestrarekin.13:30. Gaurkoan Tolosaldetik.17:30. Gaurkoan Tolosaldetik.21:30. Gaurkoan Tolosaldetik.22:00. Hurbilean. Markel Iri-zar txirrindularia.23:30. Gaurkoan Tolosaldetik.

DEIALDIAKTOLOSALDEA. VIII EkintzailetzaAstea. Donostiako Impact HUB-ak eskainitako hitzaldia: Ekin-tzailetza Eredu Berriak: ImpactHUB-aren esperientzia. 17:00-19:00 bitartean. Lehiberrin.TOLOSA. Jabetze eskola. Mun-duko emakumeen literatura.Mertxe Tranchek zuzenduta.18:00-20:00 bitartean, haur li-burutegian.TOLOSA. Irakurle Taldea, Garbi-ñe Ubedarekin Hobe isilik azter-tzeko. 19:00tan, kultur etxean.

TOLOSALDEKO ATARIAK ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitako

esanen eta iritzien erantzukizunik.

I.T / N.R.A. TOLOSA

Joserra Zalakain, Orixeko zuzenda-ria da eta Finlandiatik iritsi berria daikastetxeko beste hiru irakaslerekinbatera. Europako Erasmus Plus egi-tarauari esker Helsinkiko ikastetxe-ak, bertako hezkuntza metodologiaeta hango irakasleak bertatik berta-ra ezagutu dituzte.

Finlandia aukeratu izanaren arra-zoiak zerrendatu ditu Zalakainek:«Hezkuntzako ranking guztietan Fin-landia beti goiko postuetan koka-tzen delako eta bestetik, lehenagoere Laponian izan ginelako». Euro-par programa horretako partaideizatea ordea ez da erraza suertatu,eta Orixek harrotasunez esan deza-ke aukeratua izan dela: «Oso zorro-tza izan da, eskaera handia dago»,aitortu du zuzendariak.

Bost eguneko programa betedute Tolosako ordezkariek, horrelahezkuntza munduko ildo ezberdi-nak jorratu ahal izateko. Lehena,berrikuntzarena izan da: «Eguneroetorkizunera begira daude gainera,aurreikusten zer etorriko den».

Bigarren ildoak ikaslea izan du jo-mugan. «Ikaslea erdi-erdian nola ja-rri ikasi dugu, bere behar guztiakasetzeko». Irakaslearen txanda izanzen hurrengoan, metodologia azter-tzeaz gain «etengabeko formakun-tza» zein beharrezkoa den jabetu zi-ren. Landutako azken puntua inter-

nalizazioarena izan da. Horiek guz-tiak jorratu ahal izateko adituen hi-tzaldiak, mahainguruak, tailerraketa garrantzitsuena dena, praktikanjartzeko tailerrak izan dituzte.

Finlandian gure sistemarekin al-daera ugari antzeman dituzte tolo-sar ordezkariek. Adibidez, han hau-rrak 4-5 urte arte ez dira eskolara jo-aten, ordura arte etxean irakastendiete gurasoek, horretarako estatu-tik diru bat jasoz. Behin eskolan ha-sita, programa trinko bat dutela az-pimarratu du Joserra Zalakainek.Programa horrek indar guztiak jar-tzen ditu irakurketa eta ulermenalantzeko, «trebezia normalak direnhorietarako baliabide pila jartzen di-tuzte». Haurren batek horretan zail-tasunik erakusten badu gainera, la-guntza eskaintzen zaio.

Finlandiako hezkuntza sistemaeta gurea mailaz maila azterturik ez-berdinak dira. Baina aldaerarik na-gusietako bat irakasleen aukerake-tan datza. Hemen –publikoan behi-nik behin– azterketa, oposaketa eta

zerrenda bidezkoa bada, han zuzen-daritza arduratzen da bere irakasle-ak kontratatzeaz eta ordaintzeaz.Zalakainek azpimarratu nahi izandu Finlandiako irakasle bat aurkez-teko orduan zergatik kontratatu zu-ten esandakoa: «Enpatia eta alderdiemozionalagatik». «Hemen horrela-korik ez da ezagutzen», laburbildudu zuzendariak.

Alor hauek guztiak sistemaren oi-narrian badaude ere, estrukturalakbadira ere, eta hortaz gurera ekar-tzeko zailak, momentuz behintzat,badaude beste batzuk aplikatu dai-tezkeenak: «Konfiantzazko giroa lor-tzea», adibidez. «Gauzak argi etagarbi esanda» ikasleekin konfian-tzazko giroa lortu daitekeela aurre-ratu du, horrek bere eragin positi-boa lortuz. Bestetik gainera, «meto-dologiari» garrantzia ematean jarridu abiapuntua Zalakainek. Esatera-ko, «benetan oinarrizkoak diren alo-rretan» atentzioa jarriz: idazketa etaulermena dira bi adibiderik garbie-nak.

Asko dugulako Finlandiakohezkuntzaz ikasteko Orixeko lau irakasle bostegunez Finlandian izandira bertako hezkuntzasistema gertutik ezagutuz

GAUR

Giro motela izangodugu. Ipar haizea nagusitukozaigu egun osoan zehar, indarraerabat galduko du eta horrektenperaturan eragina izango du,dezente jaitsiko da. Tenperatura17-18º gradutan geratuko da.Zerua egun osoan zehar nahikoestalita izango dugu. Goiz parte-an eta arratsalde erdirarte gai-nera baliteke euri pixka bat bo-tatzea, zaparrada txikiak izangodira. Arratsaldean atertuko du.

BIHAR

Haizeak ipar-ekialderaegingo du. Tenperatura antzekobalioetan mantenduko da (17-18 gradu). Zerua gaurkoa bainoargiagoa azalduko da baina lai-no dezente ibiliko dira zeruaneta giroa nahiko motela izangodugu. Ez da euririk espero.

IKER IBARLUZEA

Arkitekturak eta diseinuak ere garrantzi handia du Finlandiako hezkuntzan. ATARIA