MANUAL DE BIENVENIDA · Web viewGure hezkuntza-eskaintzak 2 urtetik 20 urtera hartzen du barnean: 2...

26
1.- SARRERA 2.- IKASTETXEAREN HEZIKETA PROIEKTUA (IHP) 3.- IKASTETXEKO ZERBITZUAK 4.- BESTE ZERBITZU BATZUK 5.- ZALANTZAK ARGITZEN 6.- INFORMAZIO INTERESGARRIA ETAPAZ ETAPA: LEHEN HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEEN FAMILIENTZAKO ONGIETORRI ESKULIBURUA

Transcript of MANUAL DE BIENVENIDA · Web viewGure hezkuntza-eskaintzak 2 urtetik 20 urtera hartzen du barnean: 2...

MANUAL DE BIENVENIDA

1.- SARRERA

2.- IKASTETXEAREN HEZIKETA PROIEKTUA (IHP)

3.- IKASTETXEKO ZERBITZUAK

4.- BESTE ZERBITZU BATZUK

5.- ZALANTZAK ARGITZEN

6.- INFORMAZIO INTERESGARRIA ETAPAZ ETAPA: LEHEN HEZKUNTZA

1.- SARRERA

· Urkide lan elkartuko kooperatiba da, onura publikokoa deklaratua eta irabazteko asmorik gabea. Egoitza soziala Gasteizen du, Maddalena kaleko 8. zenbakian.

· 2007ko irailaren 1ean ekin genion jarduerari, Urtsulatarren kongregazioak 1882. urteaz geroztik kudeatzen zuen proiektuaren gestio integrala Kooperatibak bere gain hartu zuenean.

· Plantilla ia osoa (irakasleak zein irakasle ez direnak) kooperatibako kide da. Gaur egun 94 kooperatibista gara.

· Gure hezkuntza-eskaintzak 2 urtetik 20 urtera hartzen du barnean: 2 urteko ikasleentzako 4 ikasgela, Haur Hezkuntzako 1. mailatik (3 urte) Batxilergoko 2. mailara arteko 3 ikasgela maila bakoitzeko eta Gizarteko eta Kiroletako Irakaskuntzako eta Animazioko Goi Mailako Heziketa Zikloko 2 ikasgela.

PERTSONAK ETA ESTAMENTUAK

Zuzendaritza Taldea

- Aitor Pérez de San Román (zuzendaria)

- Etorre Barbeito (zuzendariorde pedagogikoa)

- Ana Ercilla (Lehen Hezkuntzako zuzendariondokoa)

- Julia Martínez (Haur Hezkuntzako zuzendariondokoa)

- Félix Sáenz de Ugarte (zuzendariondokoa)

- Juantxo Jiménez (Ekonomia Saileko arduraduna)

Zikloen koordinatzaileak

Lehen Hezkuntza: Oihana Jiménez (1. zikloa), Alfonso Vispo (2. zikloa) eta Borja Osante (3. zikloa).

Bigarren Hezkuntza: José Ángel Pérez (1. zikloa), Josemi Urrutia (2. zikloa) eta Andoni Iñigo (Batxilergoa).

Ikastetxeko idazkaria

-Andoni Iñigo

Eskola Kontseilua:

Irakasleak: Aitor Pérez de San Roman, Josune Aguirre, Jose Miguel Urrutia, Ainhoa Ramírez de la Piscina, Eva Mª Gil, Arantza Urdániz, Ane Ceballos eta José Angel Pérez.

Familiak: Nuria Amavizca, Mª Jesús Quintana, Arantza Martín, Juncal Ibeas.

Ikasleak: Maitane Olabuenaga.

Administrazioa eta Zerbitzuak: Mercedes Rey.

Gurasoen Elkartea

- Joseba Estebanez (lehendakaria)

BESTE BATZUK

-Osasun-zerbitzua.- IKASLARIN (ikasleak).

-Jangela: Ainhoa Ramírez de la Piscina

-Idazkaritza: Rosa Pérez eta Víctor Lekuona

-Administrazioa: Tere Martín

-Atezaintza: Merche Rey (goizez) eta Begoña Cayado (arratsaldez)

Berrikuntza Zentroa

- Koordinatzailea: Isabel Orbañanos

Cambridge

- Koordinatzailea: Nick Tunstall

Eskolaz kanpokoak

- Koordinatzailea: Alex Salazar

2.- IKASTETXEAREN HEZIKETA PROIEKTUA (IHP)

· Urkideren IHPak (Ikastetxearen Heziketa Proiektua) gure hezkuntza-aukera islatzen du. Bertan adierazten da zer garen, zer izan nahi dugun eta gure hezkuntza-proposamenaren ildo nagusiak.

IHP dinamikoa, irekia, eleaniztuna eta balio pertsonaletan eta sozialetan oinarritua da.

Gure heziketa-proiektuaren oinarriak honako hauek dira: prestakuntza integrala, aniztasunari erantzutea, talde-lana, hizkuntza-proiektua, guztiok parte hartzea eta ikerkuntza eta berrikuntza,

· Hona hemen gure IHPa inspiratu duten hiru balioak:

- Guztiontzako irakaskuntza: haren helburua HEZTEA eta EZ HAUTATZEA da.

- Guztion irakaskuntza: haren helburua Eskola Elkarteko kide guztiek PARTE HARTZEA da.

- Ikaslearen prestakuntza integrala xede duen irakaskuntza, pertsona bere osotasunean aintzat hartzen duena eta haren dimentsio guztiak garatzen dituena: FISIKOA eta MOTORRA, INTELEKTUAL-KOGNITIBOA, AFEKTIBO-EMOZIONALA, SOZIO-KULTURALA ETA ETIKO-TRASZENDENTEA.

· IHParen helburu nagusiak bi hauek dira: Aniztasunari Erantzutea, hezkuntza indibidualizatzeko eta ikasgela bakoitzeko errealitate desberdinak onartu eta horietara egokitzeko, eta Hizkuntzen Tratamendu Bateratua (HTB), gure ikasleek hizkuntzak erabil ditzaten edukiak ikasteko eta elkarren arteko harremanetarako tresnatzat.

· Gure IHParen euskarriak honako hauek dira: Tutoretza Plan bat, zeinaren bidez ikaslea bere proiektu pertsonalaren eta profesionalaren protagonista sentitzea lortu nahi dugun; Bizikidetza Plan bat, eskola-giroa eraikitzen eta bizikidetza hobetzen laguntzen duena; eta Balio Heziketa sendoa, hezkuntza-jarduera osoan txertatua, ikasleari pertsona, gizarteko kide eta eragile eraldatzaile gisa hazten laguntzen diona.

· Taldeak

Ziklo eta etapa bakoitzaren bukaeran taldeak birbanatu egiten dira, irizpide pedagogikoei jarraiki. Orientazio Sailarekin elkarlanean egiten da birbanaketa, eta horretan ikasleen eguneroko harremanak, tutore ez diren irakasleen iritzia eta ebaluazioen emaitzak hartzen dira aintzat. Neska eta mutilen kopurua orekatua izaten, ikasle bakoitza bere lagunekin egoten eta atzetik datozen harreman negatiboak edo gatazkak eragozten saiatzen gara beti.

3.- IKASTETXEKO ZERBITZUAK

· Jangela: Janaria ikastetxean bertan prestatzen du bertoko pertsonalak (ez da catheringa). Informazio gehiago webgunean. Izena emateko, deitu administraziora (Tere).

Zerbitzua eskola-egutegiko lehen egunetik azkeneraino dago erabilgarri.

Zerbitzua egunero erabiltzen duten ikasleen txostena egiten da, nola jaten duten eta nola portatzen diren jasotzeko.

· Eskolaz kanpokoak: Ikastetxearen Kirol eta Kultura Proiektuan daude elkartuta eta bat datoz Hezkuntza Proiektuarekin, ikastetxeko jarduera guztietan ikaslearen hezkuntza integrala bermatzeko. Kultura- eta kirol-jarduerak dira, Gurasoen Elkarteak antolatuak eta ikuskatuak eta ikastetxeko irakasle batek koordinatuak.

Haur Hezkuntzako 2. mailatik aurrera, eskolaz kanpoko honako jarduera hauek eskaintzen dira: psikomotrizitatea, euskarazko eta ingelesezko jolasak ikasgelan eta musika-jolasak.

Badira familientzako jarduerak ere, hala nola hizkuntza-ikastaroak (euskara eta ingelesa).

Ekainean informazio-foiletoa argitaratu eta izena emateko prozesua hasten da (on-line ere egin daiteke). Jarduerak urrian hasi eta maiatzean amaitzen dira.

· Haurtzaindegia: Goizez 07:45etik 09:00etara (Haur eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako) eta arratsaldez 16:45etik 18:30era (2 urtetik Lehen Hezkuntzako 2. mailaraino). Prezioak gure webgunean ageri dira eguneraturik. Haurtzaindegia doakoa izango da haurrak Haur Hezkuntzan edo Lehen Hezkuntzako lehen zikloan dituzten familientzat, ikasgelako bilera orokorretara edo familientzako berariazko prestakuntzara etortzen direnean.

· Liburu-denda: Ikastetxeak liburu-dendako zerbitzu bat du eskolako liburuak eta materiala erosteko. Uztaileko eta iraileko lehen astean jartzen da abian.

· Liburutegia: Ikastetxeko pertsonalak zaindutako zerbitzua da. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera dago erabilgarri, astelehenetan 16:00etatik 19:00etara eta gainerako egunetan 15:00etatik 19:00etara.

· Cambridge: Ikastetxea Cambridgeko Unibertsitateak homologatutako zentroa da, bertan ingeles-proba ofizialak egiteko. Hala, gure ikasleek KET, PET, FIRST, ADVANCE eta PROFICIENCY azterketak egin ditzakete ikastetxean bertan. Proba horiek prestatzeko berariazko eskolak ere har ditzakete ikastetxean bertan.

Zerbitzu horren epe, prezio eta abarri buruzko informazioa aldez aurretik argitaratzen da gure webgunean.

· Oporretako jarduerak: Ekainean, uztailean eta irailean ohiko irakaskuntzaz kanpoko jarduera osagarriak eskaintzen dira ikastetxean. Horien helburua da ikastetxeko familiei laneko eta etxeko bizitza uztartzeko erraztasunak ematea eta ikasleei jarduera motibatzaileak eta hezitzaileak eskaintzea. Jarduera guztietan haurtzaindegiko eta jangelako zerbitzuak erabiltzeko aukera eskaintzen da. Hizkuntza-kanpalekuak, jolas-txokoak eta arte- eta kirol-kanpalekuak eskaintzen dira. Jarduera horietan izena emateko epea martxoan irekitzen da.

4.- BESTE ZERBITZU BATZUK

· Urkide Berrikuntza Zentroa eta Urkide Fundazioa

- Urkide Berrikuntza Zentroa gizartea zerbitzatzeko bokazioarekin sortu zen. Beste batzuentzat lanerako interesgarriak izan daitezkeen jardunbide egokiak eskaintzen ditu. Ikastetxean gauzatzen diren jarduera berritzaileak bideratu eta proiektu berriak garatzen ditu.

- Berrikuntza Zentroari bultzada handiagoa emateko xedez, horren barruan Urkide Fundazioa eratu dugu. Horren zeregin nagusia zentroan sortzen diren proiektuak lagundu eta sustatzea da. Urkide Fundazioan 6 enpresak hartzen dute parte gaur egun patronatuko kide gisa, eta nahi duten familia guztiek ere esku har dezakete (gaur egun 30ek).

· Katedraleko aparkalekua

Ikastetxeak hitzarmen bat du aparkaleku horrekin, ikastetxeko familiek deskontu bereziak izan ditzaten. Informazioa aparkalekuan bertan eskura daiteke.

· Instalazioak alokatu/lagatzea

- Urtebetetzeak ospatzea

Ikastetxeak ikasleei urtebetetze-jaiak ikaskide guztiekin ospatzeko aukera eskaintzen die, ostiraletan 17:00etatik 19:00etara. Horretarako, ikasgelako familia koordinatzaileek doako erreserba egingo dute atezaintzan.

- Instalazioak alokatzea

Gure instalazioak libre dauden orduetan askotariko jardueretarako aloka daitezke. Atezaintzan edo administrazioan eska daiteke informazioa.

· URKAE abesbatza

Ikastetxean abesbatza bat sortu da eta hori irekita dago familiei eta ikastetxeko pertsonalari. Informazio gehiago jakiteko, galdetu ikastetxeko atezaintzan.

5.- ZALANTZAK ARGITZEN

· Hasiera batean hobe da zure zalantza guztiak tutoreari edo ikasgelako familia koordinatzaileei galdetzea. Zalantzan jarraitzen baduzu, jo ezazu ziklo-koordinatzailearengana eta, azkenik, Zuzendaritza Taldera.

· Zalantza espezifikoak

- Administrazioari badagokio , administraziora jo dezakezu (Tere, Victor).

- Idazkaritzari badagokio, arduraduna Rosa da.

- Zalantza pertsonalak atezaintzan galde ditzakezu, Mercheri (goizez) eta Begori (arratsaldez).

- Plataforma digitalarekin zerikusia badu, (pasahitza, erabiltzailea) Victorrekin edo Josebarekin hitz egin dezakezu.

- Azpiegituretan arazoren bat antzematen badut: eman abisua atezaintzan eta esan zure izena, ondoren zerbait argitu behar bada.

· Nire seme-alabak ikasteko arazorik edo arazo psikologikorik badu

Lehenik eta behin, joan tutorearengana. Beharrezkoa bada, tutorea Orientazio Sailarekin jarriko da harremanetan; horrek balorazioa egin eta, komenigarri iritziz gero, tratamendu zehatzago batera bideratuko du.

· Familientzako jokaera-protokoloak

- Seme-alaba eskolara joaten ez denean (gaixotasuna, irteera…) tutoreari esan behar zaio. Gaixotasun kutsatzaileak (zorriak, barizela…) edo osasun-gaitz nabarmenak (diabetesa, zeliakoak, alergiak…) tutoreari jakinarazi behar zaizkio.

- Banaketa-protokoloa. Familia-banaketa gertatuz gero, tutoreari adierazi behar zaio nork izango duen ikaslearen zaintza eta ikaslea noiz joango den guraso bakoitzarekin. EGUTEGI HORI BETE EGIN BEHAR DA. Bada protokolo bat, eta behar izanez gero familiari emango zaio.

- Nire seme-alabak ikaskiderekin batekin arazorik badu. Lehenbailehen hitz egin behar duzu tutorearekin horri buruz, ikastetxean ezarritako bideak erabiliz konpontzeko. EZ KONPONDU INOIZ ZUEN KONTURA.

- Baimenak. Ziklo edo etapa bakoitzaren hasierako bileran, familiek orri bat bete behar dute beren seme-alabei zertarako baimena ematen dieten adierazteko –irteerak, argazkiak edo bideoak eta joan-etorriak motordun ibilgailuetan–.

- Familia-datuak aldatzea. Familia-datuak aldatzen badira (helbide elektronikoa, telefonoa eta abar) lehenbailehen jakinarazi behar zaio tutoreari eta administrazioari (Victor).

· Ikastetxeko jokaera-protokoloak

- Ikasleak osasun-arazoren bat badu (gaixorik dago, zauria egin du…). Gertueneko botikinaren bidez konpontzen saiatuko gara (zauriak urez soilik garbitu eta lotura itsaskorrak jartzen dira). Ez zaie inolako sendagairik emango. Horrela konpontzen ez bada, familiari abisatuko zaio ikaslearen bila etortzeko. Zerbait larriagoa bada, medikuari deituko zaio ikastetxera etortzeko eta familiari abisatuko zaio.

- Banakako irteerak (medikuarenera…).

Haur eta Lehen Hezkuntza: ohar bat ekarriz edo agendaren bidez (Lehen Hezkuntza) jakinaraziko zaio tutoreari.

DBHn eta Batxilergoan: atezaintzatik irtetean familiak sinatutako orria aurkeztu behar dute.

- Jolastokia erabiltzea 17:00etatik aurrera:

17:00etatik 19:00etara, jolastokia zabalik egongo da baina ikastetxeko pertsonalak zaindu gabe, eskolaz kanpoko jardueretan izan ezik.

Goi-mailako irakaskuntzakoa ez den ikastetxe baten titularrek adin txikiko ikasleak irakasleen kontrol edo zaintzapean daudenean soilik izan behar dute ikasleek eragindako kalteen erantzule, alegia ikasleak eskolako jarduerak, eskolaz kanpokoak edo osagarriak egiten ari diren bitartean. Hortaz, gainerako orduetan guraso eta tutoreei ikasleak zaintzea eskatzen diegu, guztion onerako.

Ezin da ikastetxeko eraikinetan sartu, kanpoan ere komunak daude.

- Etxetik ikastetxera eta ikastetxetik etxerako joan-etorriak.

Mesedez eskatzen dizuegu zuen ardurapeko adin txikikoen joan-etorriak arretaz zaintzeko, harik eta ikastetxera sartu arte edo handik irteten direnean, batez ere ikastetxearen ingurumarietan, aglomerazio handiak egon baitaitezke.

Datu pertsonalen babesa

*Ikasleei eta familiei datuak biltzeko ematen zaizkien formulario guztiek dagokien lege-oharra jasotzen dute, datu horiek Urkideren jabetzako artxibategi batean gordeko direla eta interesdunek datu horiek eskuratu, zuzendu eta ezeztatzeko eskubidea dutela jakinarazteko.

6.- INFORMAZIO INTERESGARRIA ETAPAZ ETAPA: LEHEN HEZKUNTZA

1.- ANTOLAKUNTZA OROKORRA

2.- LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA

· Ordutegia

· Irteerak

· Ebaluazioa

· Taldeak

· Arau orokorrak

3.- LEHEN HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA

· Ordutegia

· Irteerak

· Ebaluazioa

· Taldeak

· Arau orokorrak

4.- LEHEN HEZKUNTZAKO 3. ZIKLOA

· Ordutegia

· Irteerak

· Ebaluazioa

· Taldeak

· Arau orokorrak

· DBHra pasatzea

5.- TEKNOLOGIA BERRIAK

LEHEN HEZKUNTZAREN ANTOLAKUNTZA OROKORRA

LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA (1. eta 2. mailak)

LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA (1. eta 2. mailak)

ORDUTEGIA

· Goizez: 09:00etatik 12:55era (jolas-ordua 10:25etik 10:55era)

· Arratsaldez: 15:00etatik 16:55era

IRTEERAK / JARDUERAK

· Lehen Hezkuntzako 1. mailan: ludoteka bat bisitatzea, gabon-kanten jaialdia, tailerra Santa Maria katedralean, euskarazko pelikula, musika.entzunaldia, antzerkia ingelesez, gau bateko irteera baserri-eskola batera eta ikasturte amaierako txangoa. Agenda 21

· Lehen Hezkuntzako 2. mailan: ludoteka bat bisitatzea, gosari osasungarria, gabon-kanten jaialdia, heziketa-zikloko ikasleek antolatutako kirol-jolasak, tailerra Santa Maria katedralean, bisita eta tailerra Artium museoan, ingurumen-jarduera: ezagutu Salburuko hezegunea, euskarazko pelikula, musika-entzunaldia, ingelesezko eta euskarazko antzerkia, gau bateko irteera baserri-eskola batera eta ikasturte amaierako txangoa. Agenda 21

· Ikasturtean zehar beste jarduera batzuk sor litezke, interesaren eta eskaintzaren arabera.

EBALUAZIOA

Etengabeko ebaluazioa egiten da, alde batetik irakaslearen eguneroko behaketaren bidez, eta bestetik liburuko jarduera, fitxa eta abarren bidez. Era berean, jarrera ere ebaluatzen da (ikasleak erakusten duen interesa, egiten duen ahalegina, nola zaintzen duen materiala…).

Irakasgai bakoitzari dagokion departamentuan, irakasleok landuko ditugun edukiak eta ebaluazio-irizpideak programatzen ditugu, ikasle guztiak kontuan izanda. Curriculum-egokitzapenak edo hezkuntza-laguntzak dituzten ikasleen kasuan, dagozkien egokitzapenak egiten dira.

Familiei hiru hilean behin ematen zaien ebaluazio-txostenean ikasleak trebetasun bakoitzean lortzen duen nota eta jarrera zehazten dira. Irakasle bakoitzak bere arloari dagokionez egoki deritzen oharrak eransten ditu eta tutoreak osatzen du txostena.

ARAU OROKORRAK

Ziklo honetako ikasleen adina dela eta, gatazkak ez dira larriak izaten.

· Bostetatik aurrera ezin da ikasgeletara igo.

· Marra gorriaren atzean itxaroten diegu ikasleei. Ikasleen bila joaten diren familiakoak ezin dira leihoetan eseri.

· Arau orokor gisa, familiak ezin dira ikasgeletara igo, salbuespenezko kasuetan izan ezik.

· Oharrak egiteko agenda, posta elektronikoa edo eskola-irteerak erabiliko dira.

· Eskola-agenda egunero eraman eta ekarri behar da.

· Ordezko kamiseta eraman behar da gorputz-heziketako eskoletarako.

· Funtsezko bizikidetza-arauak:

.- Eskola-elkarteko kideekiko errespetua, baita instalazio eta materialekiko ere.

.- Agurtu, gauzak mesedez eskatu eta eskerrak ematea.

LEHEN HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA (3. eta 4. mailak)

ORDUTEGIA

-Goizez: 09:00etatik 13:00era (jolas-ordua 10:25etik 10:55era)

-Arratsaldez: 15:00etatik 17:00etara

IRTEERAK / JARDUERAK

· Agenda 21 (zuhaitz bat landatzea, Salburuko hezegunea bisitatzea…).

· Baserri-eskolako egonaldia, 3.ekoak Bertizen (Nafarroa) eta 4.ekoak Lurraskan (Gernika).

· Gabon-kanten jaialdia Gabonetan.

· Ikasturte amaierako txangoa.

· Antzerkia, zinema euskaraz eta musika-entzunaldiak.

· Gosari osasungarria.

· Gasteizko ahozko memoria (1940-1965).

· Azoka Txikia (sentsibilizazioa eta jostailu-salmenta Ibaiondoko gizarte-etxean).

· Ikasturtean zehar beste irteera batzuk iritsi ohi zaizkigu (Udala, Foru Aldundia…) eta parte hartu ala ez baloratzen da.

EBALUAZIOA

Kalifikazioa 9ren gainean egiten da eta azken puntua jarrerari dagokio. Hasieran ikasle guztiek dute puntu hori, baina arlo bakoitzeko arauak betetzen ez badituzte galdu egin dezakete: etxeko lanak eginda ekartzea, klaseko erritmoa ez haustea, arloko materiala edukitzea (liburuak, koadernoak…), hizkuntza-eskoletan hizkuntza horretan hitz egiten saiatzea, gorputz-hezkuntzan kirol-arropa janztea eta ordezko kamiseta ekartzea…

Arlo bakoitzeko irakasleok zuzentzeko kontrol eta irizpide berberak erabiltzen ditugu beti, curriculum-egokitzapenak edo hezkuntza-laguntzak dituzten ikasleak dauden edo ez kontuan izanda.

Familiei hiru hilean behin ematen zaien ebaluazio-txostenean, ikasleak trebetasun bakoitzean lortzen duen nota, jarrera eta nota globala zehazten dira. Irakasle bakoitzak bere irakasgaian egoki deritzen oharrak eransten ditu eta tutoreak osatzen du txostena.

ARAU OROKORRAK

Ziklo honetako ikasleen adina dela eta, gatazkak ez dira larriak izaten.

· Bostetatik aurrera ezin da ikasgeletara igo.

· Arau orokor gisa, familiak ezin dira ikasgeletara igo, salbuespenezko kasuetan izan ezik.

· Oharrak egiteko agenda eta posta elektronikoa erabiliko dira.

· Eskola-agenda egunero eraman eta ekarri behar da.

· Ordezko kamiseta eraman behar da gorputz-heziketako eskoletarako.

· Funtsezko bizikidetza-arauak:

.- Eskola-elkarteko kideekiko errespetua, baita instalazio eta materialekiko ere.

.- Agurtu, gauzak mesedez eskatu eta eskerrak ematea.

LEHEN HEZKUNTZAKO 3. ZIKLOA (5. eta 6. mailak)

ORDUTEGIA

· Goizez: 09:00etatik 13:00era (jolas-ordua 10:25etik 10:55era)

· Arratsaldez: 15:00etatik 17:00etara.

IRTEERAK / JARDUERAK

· Agenda 21

· Baserri-eskola edo barnetegietara hiru eguneko bi irteera, bata 5.ean eta bestea 6.ean, naturarekin harremanetan egoteko eta euskaraz hitz egiteko.

· Gabon-kanten jaialdia Gabonetan.

· Ikasturte amaierako txangoa.

· Antzerkia ingelesez, zinema euskaraz eta musika-entzunaldiak.

· Gosari osasungarria.

· Ingurunearen ezaguera: Erdi Aroko Gasteiz, Udala, hondakindegia, Santa Maria katedrala…

· Floridako liburutegia.

· Heziketa Zikloko ikasleek antolatutako kirol-jolasak.

· Ikasturtean zehar beste irteera batzuk iritsi ohi zaizkigu eta parte hartu ala ez baloratzen da.

EBALUAZIOA

Irakasgai bakoitzari dagokion departamentuan, irakasleok landuko ditugun edukiak eta ebaluazio-irizpideak programatzen ditugu, ikasle guztiak kontuan izanda.

Ebaluazio-irizpideak irakasgai bakoitzaren programazioetan daude zehaztuta. Kalifikazioa 9ren gainean egiten da eta azken puntua jarrerari dagokio.

Familiei hiru hilean behin ematen zaien ebaluazio-txostenean, ikasleak trebetasun bakoitzean lortzen duen nota, jarrera eta nota globala zehazten dira. Irakasle bakoitzak bere irakasgaian egoki deritzen oharrak eransten ditu eta tutoreak osatzen du txostena.

ARAU OROKORRAK

Ziklo honetako ikasleen adina dela eta, gatazkaren bat ager liteke.

· Bostetatik aurrera ezin da ikasgeletara igo.

· Arau orokor gisa, familiak ezin dira ikasgeletara igo, salbuespenezko kasuetan izan ezik.

· Oharrak egiteko agenda eta posta elektronikoa erabiliko dira.

· Eskola-agenda egunero eraman eta ekarri behar da.

· Ordezko kamiseta eraman behar da gorputz-heziketako eskoletarako.

· Funtsezko bizikidetza-arauak:

.- Eskola-elkarteko kideekiko errespetua, baita instalazio eta materialekiko ere.

.- Agurtu, gauzak mesedez eskatu eta eskerrak ematea.

.- Familiak eta ikastetxea koordinatzea funtsezkoa iruditzen zaigu ziklo horretan ager litezkeen bizikidetza-arazoak konpontzeko.

DBH-RA PASATZEA

Ekainean informazio-bilera bat egingo da Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen familiekin, Bigarren Hezkuntzako ikasketa-buruak deituta, DBHaren ezaugarriak eta berritasunak azaltzeko.

DBHko lehen zikloko koordinatzaileak etaparen ezaugarri eta hautazko irakasgaiei buruzko informazioa emango die ikasleei.

Tutoretza: 6. mailako tutoreak ikasle eta gurasoekin elkarrizketatuko dira. Ondoren, DBHko 1. mailako tutore-taldearekin elkartuko dira.

LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEEN FAMILIENTZAKO ONGIETORRI ESKULIBURUA

2 hiruhileko euskaraz eta hiruhileko bat ingelesez

Ingelesez

Ingelesez

Gaztelaniaz

Euskaraz

Ingelesez

Gaztelaniaz

Euskaraz

Euskaraz

Tutorearen arabera alda daiteke

Ingurunearen ezaguera

Plastika

Gorputz-hezkuntza

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matematika

Musika

Erlijioa

Tutoretza

HIZKUNTZA

IRAKASGAIA

LEHEN HEZKUNTZAKO 1. MAILA

2 hiruhileko euskaraz eta hiruhileko bat ingelesez

Ingelesez

Ingelesez (ikastetxean) / Euskaraz (uretako jarduerak)

Gaztelaniaz

Euskaraz

Ingelesez

Gaztelaniaz

Euskaraz

Euskaraz

Tutorearen arabera alda daiteke

Ingurunearen ezaguera

Plastika

Gorputz-hezkuntza **

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matematika

Musika

Erlijioa

Tutoretza

HIZKUNTZA

IRAKASGAIA

LEHEN HEZKUNTZAKO 2. MAILA

{2 hiruhileko euskaraz eta hiruhileko bat ingelesez

Ingelesez

Ingelesez (ikastetxean) / Euskaraz (uretako jarduerak)

Gaztelaniaz

Euskaraz

Ingelesez

Gaztelaniaz

Euskaraz

Euskaraz

Tutorearen arabera alda daiteke

Ingurunearen ezaguera

Plastika

Gorputz-hezkuntza **

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matematika

Musika

Erlijioa

Tutoretza

HIZKUNTZA

IRAKASGAIA

LEHEN HEZKUNTZAKO 3. MAILA

****Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailetan eta gorputz-hezkuntzaren arloan, “URETAKO JARDUERAK” izeneko jarduera bat egiten dute estadioko igerilekuetan. Jarduera hori euskaraz egiten da, eta irakasgaiaren hiru orduetatik bi hartzen ditu.

2 hiruhileko euskaraz eta hiruhileko bat ingelesez

Ingelesez

Ingelesez

Gaztelaniaz

Euskaraz

Ingelesez

Gaztelaniaz

Euskaraz

Euskaraz

Tutorearen arabera alda daiteke

Ingurunearen ezaguera

Plastika

Gorputz-hezkuntza

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matematika

Euskara

Erlijioa

Tutoretza

HIZKUNTZA

IRAKASGAIA

LEHEN HEZKUNTZAKO 4. MAILA

2 hiruhileko euskaraz eta hiruhileko bat ingelesez

Ingelesez

Ingelesez

Gaztelaniaz

Euskaraz

Ingelesez

Gaztelaniaz

Euskaraz

Euskaraz

Tutorearen arabera alda daiteke

Ingurunearen ezaguera

Plastika

Gorputz-hezkuntza

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matematika

Musika

Erlijioa

Tutoretza

HIZKUNTZA

IRAKASGAIA

LEHEN HEZKUNTZAKO 5. MAILA

2 hiruhileko euskaraz eta hiruhileko bat ingelesez

Ingelesez

Ingelesez

Gaztelaniaz

Euskaraz

Ingelesez

Gaztelaniaz

Euskaraz

Euskaraz

Tutorearen arabera alda daiteke

Ingurunearen ezaguera

Plastika

Gorputz-hezkuntza

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matematika

Musika

Erlijioa

Tutoretza

HIZKUNTZA

IRAKASGAIA

LEHEN HEZKUNTZAKO 6. MAILA