Lehen hezkuntzako oroitzapenak

5
Dokumentu honetan gure lehen hezkuntzako oroitzapenen inguruko gogoeta txiki bat burutu dugu. 5 ataletan banatu dugu:erabilitako metodologia, ebaluazioa, baliabide materiala, espazio eta denboraren banaketa eta ikasitakoa. Lan honetan 4 taldekideen esperientzia ugari sartu ditugu, eta espero dugu hau irakurtzerakoan zuen oroitzapenez eta bizipenez gogoratzea. METODOLOGIA: NOLA IRAKATSI DIDATE? Lehen hezkuntzan jasotako heziketa gaur egun jasotzen denaren nahiko desberdina da. Gehienbat, irakasteko modua izan da aldatu dena. Lehen hezkuntzako adinean ez zen orain bezala exijitzen, gehienbat haurrak ginelako eta oraindik ez genekielako guztiz ongi autonomiaz jarduten. Gogoratzen dugu, hala ere, lehenengo mailatik seigarren mailara bitarte aldaketa ikaragarriak sumatu genituela, bai irakasteko moduan, nola gure garapen pertsonalean. Adibidez, lehenengo mailan jokoen bidez ikasten genuen, marrazki ugarirekin, eta irakasleak ez zigun diziplina gogor bat exijitzen. Margolanak eta jokoak ziren gehien nabarmentzen zirenak, eta gelan U bat osatuz jartzen genituen mahaiak. Seigarren mailara hurbildu ahala irakasleak geroz eta zorrotzagoak bilakatzen dira, eta exijentzia maila izugarri hazten da. Ez dira ariketa jokoak jartzen, eta autonomia altua eskatzen dute. Gainera, gelan bakarka jartzen hasten dira eta noizean behin lauko taldetan jartzen dira.

description

Lehen hezkuntzan izandak oroitzapenak aztertzen dira.

Transcript of Lehen hezkuntzako oroitzapenak

Page 1: Lehen hezkuntzako oroitzapenak

Dokumentu honetan gure lehen hezkuntzako oroitzapenen inguruko gogoeta txiki bat burutu dugu. 5 ataletan banatu dugu:erabilitako metodologia, ebaluazioa, baliabide materiala, espazio eta denboraren banaketa eta ikasitakoa.

Lan honetan 4 taldekideen esperientzia ugari sartu ditugu, eta espero dugu hau irakurtzerakoan zuen oroitzapenez eta bizipenez gogoratzea.

METODOLOGIA: NOLA IRAKATSI DIDATE?

Lehen hezkuntzan jasotako heziketa gaur egun jasotzen denaren nahiko desberdina da. Gehienbat, irakasteko modua izan da aldatu dena. Lehen hezkuntzako adinean ez zen orain bezala exijitzen, gehienbat haurrak ginelako eta oraindik ez genekielako guztiz ongi autonomiaz jarduten. Gogoratzen dugu, hala ere, lehenengo mailatik seigarren mailara bitarte aldaketa ikaragarriak sumatu genituela, bai irakasteko moduan, nola gure garapen pertsonalean.

Adibidez, lehenengo mailan jokoen bidez ikasten genuen, marrazki ugarirekin, eta irakasleak ez zigun diziplina gogor bat exijitzen. Margolanak eta jokoak ziren gehien nabarmentzen zirenak, eta gelan U bat osatuz jartzen genituen mahaiak.

Seigarren mailara hurbildu ahala irakasleak geroz eta zorrotzagoak bilakatzen dira, eta exijentzia maila izugarri hazten da. Ez dira ariketa jokoak jartzen, eta autonomia altua eskatzen dute. Gainera, gelan bakarka jartzen hasten dira eta noizean behin lauko taldetan jartzen dira.

Hala ere, irakasleen artean desberdintasunak ematen dira. Batzuk hurbilagoak besteak zorrotzagoak, erretxinduak, alaiagoak, langileagoak, berritzaileagoak etab. Gainera, ohartu gara irakasleek ez dituztela berdin tratatzen ikasleak 1.zikloan daudenean, edota 3.ziklora iristean.

EBALUAZIOA: NOLA EBALUATZEN ZEN?

Ebaluatzeko moduari dagokionez, desberdintasun handienak azterketak izan dira beti. Noski, azterketetan jasotako kalifikazioak edo emaitzak eragin handia dute ikasle bakoitzaren ebaluazio prozesuan. Baina bestelako ebaluazio metodoak ere erabiltzen dira.

Batetik pentsatzen dugu, lehen hezkuntzako 3.zikloan orokorrean, ikasleak azterketen bidez ebaluatzen zirela eta oraindik ere, horrela egiten jarraitzen dela (ebaluatzeko ohiko metodoa baita).

Page 2: Lehen hezkuntzako oroitzapenak

Beste alde batetik, azken kurtso hauek 1.zikloarekin alderatzen baditugu desberdintasunak ikusten dira ikasleak ebaluatzeko garaian. Hemen hauen parte hartzea, gogoa, eta jarrera eskatzen da eta kontutan hartzen da.

Gaur egungo ebaluatzeko modua edo prozesua aurreko urteetan bezalaxe jarraitzen duela pentsatzen dugu. Eta metodologia hori aldatzea planteatzen dugu azterketek sortzen duten gehiegizko larritasuna ikasleengan duen eragina murrizteko.

ZEIN BALIABIDE MATERIAL ZEUDEN IKASKUNTZARAKO?

Irakaskuntzan erabilitako materialak aproposak izan behar dira umeentzako, hauen adinari egokituak egon behar dira. Adibidez: ezin diegu ume txikienei guraize zorrotzak erabiltzen utzi.

Geure garaian, gehien erabiltzen genituen baliabide materialak arkatzak, margoak, klerak, plastilina, musika instrumentuak, sokak, koloretako orriak etab. ziren. Material hauen erabilerak ikasleak garatu beharreko konpetentziak bultzatuko ditu (marraztea, idaztea edota irakurtzea) baita ikasleen autonomia eta sormena ere. Ikasleak esploratzaile txikiak dira eta haiek izango dira munduaren ezagugarriez pixkanaka jabetuko direnak. Irakasleak materiala eskuratu eta honen erabileran gidatu beharko ditu.

Bestalde, gelan erabilitako materialak garaiko teknologiarekin bat egin behar du, hau da, hezkuntzak berritzailea izan behar du. Lehen testu liburuak ziren nagusi, baina orain geroz eta gehiago erabiltzen dira liburu elektronikoak, arbel digitalak, tablet-ak, ordenagailu eramangarriak … Beraz, ikastetxea teknologia aurrerakuntzez baliatuko da ikasleen hezkuntza eraginkorragoa izateko eta bide batez, teknologia eta baliabideak ezagutu eta erabiliko dituzte.

NOLAKOA ZEN ESPAZIOA ETA DENBORAREN ANTOLAKETA?

Espazioari dagokionez, lehen 2 zikloetan ikasgelak oso argitsuak eta koloretsuak dira eta haurrek eginiko apaingarriez osatuta daude. Bestalde, ikasgelako antolaketari erreparatuta, ikasleen mahaiak launaka taldekatuta egon ohi dira, euren arteko harremana sustatzeko baita talde lana bultzatzeko ere. Mailaz igo ahala, 3. zikloan alegia, ikasgeletan apaingarri gutxiago aurkitzen dira eta pixkanaka haurrak mahaietan binaka kokatzen dira, ilaretan. Modu honetan, ikasleen lan indibiduala bultzatzen da.

Beste ezaugarri bat, ikasleek ikasgelaz gain beste gela batzuk erabiltzen dituzte hainbat ikasgaietarako: plastikako gela, musikako gela, informatika gela, psikomotrizitate gela, ganbara … Hortaz, ikasleak leku batetik bestera ibiltzen dira, ez dira ikasgelan egoten egun osoz eta hau positiboa da oso, ez soilik euren kontzentraziorako baita euren ikaskuntzarako ere.

Ordutegia dela eta, lehen hezkuntza osoan zehar haurrak goiz eta arratsaldez joaten dira ikastetxera. Goizaren erdialdean atsedenaldia egin ohi dute eta jolastokira irteten dira. Honek aukera ematen die adin desberdinetako haurrekin jolasteko eta euren arteko harremanak sendotzeko.

Amaitzeko, aipatu beharra dago lehen zikloetan haurrek ikasgela barruan ezagutzak barneratzen nahiz ikasgelatik kanpo jolasak, jokoak, psikomotrizitatea, esperimentuak etab. gauzatzen denbora asko igarotzen dutela. Baina haurrak mailaz igo ahala, denbora gehiago igarotzen dute testu liburuekin ikasgelan.

Page 3: Lehen hezkuntzako oroitzapenak

ZER IKASI ZENUEN LEHEN HEZKUNTZA OSOAN?

Lehen Hezkuntzako zikloa bereziki garrantzitsua da oinarrizko ezagutzak, gaitasunak, trebetasunak...barneratzeko. 6 urteren baitan, ikaslea haur izatetik nerabe izatera igarotzen da eta ibilbide horretan alderdi pertsonala garatzeaz gain, alderdi akademikoa ere garatzen da.

Alderdi akademikoari dagokionez, oinarrizkoena irakurtzen eta idazten ikastea da. Haurrek lehendabizi letra larriz idazten eta irakurtzen ikasten dute eta ondoren, letra xehez. Bestalde, matematikaren arloan, oinarrizko operazio matematikoak egiten ikasten da: batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa. Hizkuntzei dagokionez, ingelesa, gaztelania eta euskaraz ikasi ohi dute eta hauen lexiko eta gramatika arauak barneratzen dituzte. Plastikari lotuta, eskulanak, proiektuak … ikasleek sormenari bidea irekiz. Antzezpenak ere sarritan egiten helburu bera lortzeko. Soinketarekin, gorputzaren kontrola bereganatzen dute eta joko desberdinen arauak barneratzen dituzte. Eta amaitzeko, euren ingurunearen berri ere jasotzen dute.

Alderdi pertsonalari men eginez, haurrek gizartean onartuak dauden arauak eta jokabideak barneratzen dituzte eta euren arteko errespetua eta partaidetza bultzatzen dira.