Lehen hezkuntza gogoeta taldean

3
Lehen Hezkuntzako gogoetaren zitak: “Lehen Hezkuntzako oroitzapen zehatzak dauzkat, orokorrean ez naiz gauza gehiegiz oroitzen.” “Balorazio orokorra oso positibotzat daukat nahiz eta baden ere goxotasun handiz oroitzen ez dudan pasarteren bat edo beste.” “Irakasleak esaten nuena betetzen nuen, oso jarrera pasiboa izaten nuen.” “Nik Lehen Hezkuntzan nire buruaz daukadan irudia satelite bat nintzela da.” “ Ni lehen hezkuntzan nengoenean irakasleak hitz egin eta ikasleok entzun egiten genuen gehienetan.” “Gogoan daukat Haur Hezkuntzatik eginiko jauzia oso handia izan zela. 1. mailatik hasi eta 6. Mailara arte erabat aldatzen da irakasteko eredua.” “Ia beti bakarkako lanak izaten ziren eta batzuetan binaka.” “Irakasteko modua oso pasiboa zen, ez zuen aktibitate handirik eskatzen ez ikasleentzat, ezta ikaslearentzat ere.” “Irakasleak zerbait azaltzen zuen bitartean ikasleak entzun egiten genuen azalpena, ondoren gai horren inguruko ariketak egiteko.” “Eserita eta liburuko ariketak egiten pasatzen genuen denbora gehiena eta idazlan asko egiten genituela oroitzen dut.” “Helburu desberdinekin egindako ariketak eta jarduerak egiteak, ikasleak era askotara trebatzeko aukera ematen zuen.” “Aniztasunari garrantzia ematen zitzaiola esan dezaket. Ez genuen beti berdina egiten; jarduera anitzen bitartez, teknika desberdinak erabiliz, aspektu desberdinak landu, eta ikasleen gaitasun desberdinen sustapena egiten baitzen.” “Irakaspen guztiak modu oso programatuan gogoratzen ditut.” “Irakasleak materiala prestatzen zuen, eta ikasle guztiok momentu berean gauza bera ikasi behar genuen.” “Han ez zegoen atzean geratzeko tarterik, olatuak aurrera egiten zuen eta arraunean gogor egin ezean ikaskideen erritmoa galtzeko arriskua izan zenezakeen.” “Lehen Hezkuntzan azterketak egiten hasi ginen, eta ebaluatzean, garrantzi asko izaten zuen klaseko jarrerak.” “5. eta 6. mailan amarekin joaten nintzen bileretara.” “Informe bat ematen zigun irakasleak non gai bakoitzeko atal ezberdinak ebaluatzen ziren.”

Transcript of Lehen hezkuntza gogoeta taldean

Page 1: Lehen hezkuntza gogoeta taldean

Lehen Hezkuntzako gogoetaren zitak:

“Lehen Hezkuntzako oroitzapen zehatzak dauzkat, orokorrean ez naiz gauza gehiegiz

oroitzen.”

“Balorazio orokorra oso positibotzat daukat nahiz eta baden ere goxotasun handiz oroitzen ez

dudan pasarteren bat edo beste.”

“Irakasleak esaten nuena betetzen nuen, oso jarrera pasiboa izaten nuen.”

“Nik Lehen Hezkuntzan nire buruaz daukadan irudia satelite bat nintzela da.”

“ Ni lehen hezkuntzan nengoenean irakasleak hitz egin eta ikasleok entzun egiten genuen

gehienetan.”

“Gogoan daukat Haur Hezkuntzatik eginiko jauzia oso handia izan zela. 1. mailatik hasi eta 6.

Mailara arte erabat aldatzen da irakasteko eredua.”

“Ia beti bakarkako lanak izaten ziren eta batzuetan binaka.”

“Irakasteko modua oso pasiboa zen, ez zuen aktibitate handirik eskatzen ez ikasleentzat, ezta

ikaslearentzat ere.”

“Irakasleak zerbait azaltzen zuen bitartean ikasleak entzun egiten genuen azalpena, ondoren

gai horren inguruko ariketak egiteko.”

“Eserita eta liburuko ariketak egiten pasatzen genuen denbora gehiena eta idazlan asko egiten

genituela oroitzen dut.”

“Helburu desberdinekin egindako ariketak eta jarduerak egiteak, ikasleak era askotara

trebatzeko aukera ematen zuen.”

“Aniztasunari garrantzia ematen zitzaiola esan dezaket. Ez genuen beti berdina egiten;

jarduera anitzen bitartez, teknika desberdinak erabiliz, aspektu desberdinak landu, eta ikasleen

gaitasun desberdinen sustapena egiten baitzen.”

“Irakaspen guztiak modu oso programatuan gogoratzen ditut.”

“Irakasleak materiala prestatzen zuen, eta ikasle guztiok momentu berean gauza bera ikasi

behar genuen.”

“Han ez zegoen atzean geratzeko tarterik, olatuak aurrera egiten zuen eta arraunean gogor

egin ezean ikaskideen erritmoa galtzeko arriskua izan zenezakeen.”

“Lehen Hezkuntzan azterketak egiten hasi ginen, eta ebaluatzean, garrantzi asko izaten zuen

klaseko jarrerak.”

“5. eta 6. mailan amarekin joaten nintzen bileretara.”

“Informe bat ematen zigun irakasleak non gai bakoitzeko atal ezberdinak ebaluatzen ziren.”

Page 2: Lehen hezkuntza gogoeta taldean

“Jartzen ziguten nota ez zen zenbakizkoa izaten baizik eta idatzizko kalifikazioak; oso ongi,

nahiko, gutxi…”

“Lehenengo eta hirugarren hiruhilabetekoetan irakasleak gurasoekin biltzen ziren gure

ikasketa-prozesua nola zihoan esateko.”

“Lekuz askotan aldatzen gintuztela, eta jarduerak egiterako orduan, irakasleak ere gauza

bakoitzean denbora asko ematen ziola gogoratzen dut.”

“Batzuetan gu ere irteten ginen arbelean ariketak egitera edo emaitzak idaztera.”

“Amak ikasketa-prozesua jarraitzen zuen, baina aitak ez. Gainera, bileretara ama bakarrik

joaten zen.”

“Irakasgai bakoitzeko testu-liburu bat erabiltzen genuen eta fotokopiak ere banatzen

zizkiguten.”

“Testu-liburu eta jarduera-liburu hauexek jarriko nituzke hezkuntza estiloaren ardatz bezala.

Guztiak biratzen zuen liburu hauen inguruan, eta bai, haiek gorrotatzera hel zintezkeen.”

“Testu-liburu eta lan koadernoez gain, irakasleak fitxak bidaltzen zituen.”

“Guztiak ebaluatzen gintuzten eredu berdinen arabera, baina guztiok ez ginen berdin.”

“Gogoan daukat irakasle batzuekin ihes egiten genuela tarteka liburu hauen hatzaparretatik, ipuinen, esaera zaharren edo kantuen mundu liburu-gabeko batean murgiltzeko.”

“Ebaluazio pertsonalago batetik ebaluazio inpertsonalago batetara igaro ginen Lehen Hezkuntzan.”

“Orduan ikasi genuen gutako bakoitzak izen eta izan bat izateaz gain, kalifikazio bat ere baginela. Notak garrantzia handia zuen etxean hasi eta lagunarteraino.”

“Idazteko gehienbat arkatza eta borragoma erabiltzen genituen eta batzuetan ordenagailuz idazten genuen zerbait. Irakasleak testu-liburua eta arbela erabiltzen zituen.”

“Materialak ez ziren beti berdinak izaten. Arrazoi batengatik, azkenean arkatza eta papera soilik erabili izan bagenitu, material horiek ematen ziguten aukerak bakarrik esploratuko genituelako, eta ezagutza ere murriztua geldituko litzatekeelako.”

“Haur Hezkuntzan gelak Lehen Hezkuntzan baina zabalagoak ziren, normalean jolaserako denbora gehiago izaten genuelako.”

“Denbora gehiegi pasatzen genuen ikasgelaren lau pareten artean, eta gutxiegi atsedenaldia zen jolastokiko garaian.”

“Dena oso antolatua zegoen eta normalean zehaztutakoa ez zen aldatzen.”

“Denborari dagokionez nahiko malgua zela esan dezaket, bakoitzari behar zuen denbora eskainiz.”

“Plastikako klaseetan eta tailerretan erabiltzen genuen materiala anitza zen. Paper mota ezberdinak, margoak, kola, kartoia, hariak…. Manipulatzen genituen eta gure sormena lantzen genuen.”

Page 3: Lehen hezkuntza gogoeta taldean

“Ordenagailu gelara oso gutxi joaten ginen, gehiena idatziz egiten genuen, ordenagailuz oso gutxi.”

“Irakasleak lekuz aldatzen gintuen beti berdinen alboan ez egoteko.”

“Baratzera joaten ginen; patatak, porruak.... zeuden eta oiloei jaten ematen genien, gozada bat.”

“Denbora gehiena gela barruan pasatzen genuen binaka eserita eta arbelari begira.”

“Jakintza eta gaitasun batzuetan trebatzeko aukera gainera, eta nortasuna eratu eta harremanak bultzatzeaz gainera, eskolak zenbait balore transmititu zizkidala ere antzematen dut.”

“Nire Lehen Hezkuntzako etapan gauza asko ikasi nituen. Irakurtzen eta idazten ikasi nuen, matematiketako eragiketa sinpleak egiten, marrazten, ordenagailua erabiltzen … Ezagutza asko bereganatu nituen.”