Larrun (135): Eskola porrota. Akademizismotik ihes egiteko garaia

20
135 www.argia.com/larrun Meltxor Artetxe Itziar Pagoaga Bego Zuza MAHAI-INGURUA IRITZIAK l Jean Mixel Etxegarai l Daniel Pennac l Juan Portela Eskola porrota

description

Ohituta gaude eskola porrotaren zenbaki gordinak ikustera. Finlandian, Europako emaitza onenekin, %8 pasatxokoa da porrota eta EAEn aldiz, %14tik gorakoa, 2006ko datuen arabera. Baina askoz sakonagoa den errealitatearen azken distira baino ez dira zifrak, ala notetan isla daiteke benetako porrota? Islatzen al da hezkuntza sistemaren amaraunean galdu den ikaslearen ezintasuna, irakasleak duen egitekoa, gurasoen inplikazio maila? Zenbakietan oinarritutako ebaluazioak ondo eman al dezake haurraren gaitasunen berri? Irakasle eta pedagogo bi eta guraso bat elkartu ditugu mahaiaren bueltan, benetako porrotaz hitz egiteko. Eskolak egoista, erosoa eta akademikoa izateari utzi behar diola esan digute, eta protagonismo eta arreta guztia hezkuntzaren helburu nagusiari eskaini behar zaiola: ikaslea.

Transcript of Larrun (135): Eskola porrota. Akademizismotik ihes egiteko garaia

Page 1: Larrun (135): Eskola porrota. Akademizismotik ihes egiteko garaia

135

www.argia.com/larrun

Meltxor Artetxe Itziar Pagoaga Bego Zuza

M A H A I - I N G U R U A

I R I T Z I A Kl Jean Mixel Etxegarail Daniel Pennacl Juan Portela

Eskola porrota

Page 2: Larrun (135): Eskola porrota. Akademizismotik ihes egiteko garaia

Eskola porrotaren tamaina adierazte-ko, ehunekotan ematen dizkiguten esta-tistika ezkorrak ezagunak ditugu. Zen-bakietara mugatu daiteke ordea eskolaporrota? Zer da, nola definitu?

MELTXOR ARTETXE. Eskola porrotaren kon-tzeptuak indarra hartu zuen ikaskuntza prozesua16 urtera arte derrigortu zen unean. Hortik abiatu-ta, kontzeptua jorratu izan dugunetan definizioasko agertu zaizkigu, ikaslearen ikuspegitik egitea

edo eskolaren funtzionamenduaren ikuspegitikbegiratzea desberdina baita. Nik bi definizio eka-rriko nituzke hona: batetik, kuantitatiboa; estatisti-ketan, porroterako muga jartzeko orduan kontuanhartzen da 16 urtera arteko derrigorrezko eskolaldihorretan hezkuntzak jarritako espektatibak, emai-tzak eta tituluak nork lortu dituen eta nork ez.Bestetik, kualitatiboa; hezkuntzan bete-betean sar-tuta gaudenontzat konplexuagoa, serioagoa etainportanteagoa, diakronikoa, ez dira kopuru etaestatistika batzuk, baizik eta egoera pertsonal

2 M A H A I - I N G U R U A

Ohituta gaude eskola porrotaren zenbaki gordinak ikustera.

Finlandian, Europako emaitza onenekin, %8 pasatxokoa da

porrota eta EAEn aldiz, %14t ik gorakoa, 2006ko datuen

arabera. Baina askoz sakonagoa den erreal i tatearen azken dist i ra

baino ez dira zi f rak, ala notetan is la dai teke benetako porrota?

Is latzen al da hezkuntza s is temaren amaraunean galdu den

ikaslearen ezintasuna, i rakasleak duen egi tekoa, gurasoen

inpl ikazio mai la? Zenbakietan oinarr i tutako ebaluazioak ondo eman

al dezake haurraren gai tasunen berr i ? I rakasle eta pedagogo bi eta

guraso bat elkartu di tugu mahaiaren bueltan, benetako porrotaz

hi tz egi teko. Eskolak egoista, erosoa eta akademikoa izatear i utzi

behar diola esan digute, eta protagonismo eta arreta guzt ia

hezkuntzaren helburu nagusiar i eskaini behar zaiola: ikaslea.

Akademizismotikihes egiteko garaia

Mikel GarciaMahai-inguruko argazkiak: Karlos CorbellaIrudiak: Zuriñe Intxausti

Page 3: Larrun (135): Eskola porrota. Akademizismotik ihes egiteko garaia

Ezker-eskuin: Bego Zuza, Meltxor Artetxe eta Itziar Pagoaga.

3E S K O L A P O R R O T A

askotan mingarriak, bere baitan faktore desberdi-nak hartzen dituztenak, porrot sozial edo oroko-rrago baten zati…

ITZIAR PAGOAGA. Ados nago, egia da tituluarenarabera neurtzen dela, baina ikusi beharko genukezein zonaldetan eta nola ematen den porrot hori,egoera ekonomikoak eta kulturalak eragin handiabaitu. Gure ikuspegia baldin bada hezkuntza altxo-rra dela gizakiontzat, puntu bat izango dugu, pro-duktibismotik jotzen badugu beste bat, eta errepro-

dukzio sozialetik beste bat. Nik, dudarik gabe, gizaaltxorra kontsideratzen dut kultura, eta horrenbarruan hezkuntza. Hortik abiatuta, helburu desber-dinak daude eta beraz porrota ez litzateke mugakuantitatiboetara mugatu behar. Egia da hor dagoelakopuru bat, beti existitu dena, ez dena sartzen esko-lak eskaintzen dion horretan, eta eskolaren ezinabezala planteatu behar da. Etorkinekin bezala: lauetorkin iritsi dira eta gizartea hankaz gora jarri dute?Gizartea izango da ahul dagoena! Eta eskolan 14-16urteko lau gaztetxo ezin ditugu gobernatu? Eskola

Page 4: Larrun (135): Eskola porrota. Akademizismotik ihes egiteko garaia

izango da ahula, ezta? Zein eredu sozial ematen arigara? Interneten arakatuta, ikasleekin lotzen daporrota, abundantzian hazitako ikasleekin, frustra-tzen ez dakiten ikasleekin, baina nire esperientziakez du lotzen porrota abundantziarekin, beste ahule-zia batzuekin baino. Datuek diote Finlandiak gukbaino dezente porrot gutxiago duela eta Portugalekguk baino gehiago, zerbait esan nahiko du, ezta? Laletra con sangre entra garaiko askoren kritika beti dafamiliarentzat, familia desegituratuez erraz hitz egi-ten dugu irakasleok… Eta eskola? Nola dago eskola?Zer eskaintzen die gure gazteei?

Eta zuk, Bego, guraso bezala nolabizi duzu eskola porrota?

BEGO ZUZA. Ama bezala, porrotaren ardura inte-resatzen zait, arduraren banaketa. Alegia, familianola integratzen den eskolan, gurasoak nola inte-gratzen diren, eta bide hori elkarrekin nola egitenduten. Nik oso esperientzia interesgarria izan dut,guraso bezala eskola irekia topatu dudalako beti etabenetako zati izaten utzi dit. Eskolak guraso bezalahezi egin nau eta hori ere eskolaren funtzioa delauste dut. Eskola eta familiaren arteko konplizitatealortzen denean, ikaslearen ahulguneak eta indargu-neak ezagutzeko oso lagungarria da. Nire ustez,bidea batera egiteak, batera lan egiteak laguntzendu porrota saihesten, eta horregatik zintzo jokatubehar du eskolak gurasoekin. Porrota ez da ikaslea-rena, 2-3 urteko haur bat eskolan uzten baitugu, eta

4 M A H A I - I N G U R U A

Orion (Gipuzkoa) jaioa, 1953an. Irakasle tituluadu, Euskal Filologiaren espezialitatean, EuskalIkasketen Lizentzia atera du Paueko Unibertsita-tean eta Psikopedagogian lizentziatua da. Ore-reta Ikastolako zuzendari izan aurretik, Seaskanhiru urte egin zituen pedagogia arduradun, Baio-nako Bernat Etxepare Lizeoan zuzendari arituzen eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazio-ko prestakuntza arduradun izan da sei urtez.

Langile IkastolakoBigarren HezkuntzakoInstitutuko irakaslea Mutrikun (Gipuzkoa) jaio zen, 1951n,eta Hernanin bizi da. Irakasle eta Psiko-logia ikasketak egin ditu. HernanikoLangile BHIko irakaslea da eta HerrikoBerdintasun Kontseiluko partaidea.

MELTXOR ARTETXE ITZIAR PAGOAGAM a h a i k i d e a k

Orereta Ikastolako zuzendaria

Page 5: Larrun (135): Eskola porrota. Akademizismotik ihes egiteko garaia

bide horretan asmatu behar dugu hasieratik jadanoiz ari garen oker jokatzen. Lorpena ez baita soilikDBHko titulua lortzea; haur hezkuntza, lehen hez-kuntza, DBH eta unibertsitateko porrotak erebadaude. Sistema eskolarraz mintzatzen gara, bainateoria orokorretatik jaitsi egin behar gara eta bakoi-tzak bere taldean, bere eskolan zer egin dezakeenikusi behar du, zertan lagundu dezakeen ikaslehoriek aurrera atera daitezen. Baina ez nota onakateratzeko, presio sozial handi hori gainetik kendubehar zaie, lehiakortasun ikaragarri hori kendu, etaarduraz eta solidaritateaz hitz egin behar dugu ikas-leekin. Eskolak baliabideak eman behar dizkioikasleari, harro eta motibatuta bizi dadin, etorkizu-nean kamioilaria izan edo enpresario.

M. ARTETXE. Kontua da ezin dugula nahi genu-keen eskola diseinua egin. Produkzio sistemakgidatzen dituztenek erabakitzen dituzte gure hel-buru akademiko nagusiak. Titulazio sistema ezdugu eskolatik diseinatzen, administrazioak egitendu. Eta Begok esan duenari helduz, egia da esko-lak ez duela soilik titulazio bat eta maila bat eskai-ni behar. Eskaini beharko luke ikasle horren gara-pena era integralean: sozializazio bide bat (ezeskolak bakarrik, baina baita eskolak ere), ongiza-te maila bat, eta hori guztia, estatistikak eskuaneta eskola porrota ulertzen den moduan, ez daexistitzen. Batzuetan badirudi kamioilari edo ile-apaintzaile izan nahi dutenak, halako maila batematen ez dutelako, ez direla hezigarriak, eta

absurdu horretan erortzen gara oraindik ere.Gainera, emaitza akademikoei garrantzi gehiegiematea izugarrizko astakeria da eta min handiaegiten du; oso arriskutsua da pertsonaren balio-ak neurtzea nota onak ateratzen al dituen epai-tuz, eta ez dator bat bizitza errealarekin. Irizpi-de horiekin neurtzen badugu dena, benetakogizarterako prestatu ordez disozio handiak sor-tuko ditugu.

B. ZUZA. Hain zuzen, pena ematen dit ikaslea-ren helburua denean eskolara joatea “gainditze-ra”, hainbeste lan egin denean beste mota bate-ko eskola egiteko (eta egiten da hainbatikastetxetan). Ni irakaslearekin seme-alabezhitz egitera joaten naiz, ez dut nahi notez hitzegin. Azkenean, eduki asko ahaztu egiten ditu-gu urteak pasa ahala, baina ikasitako baloreak(errespetua, lankidetza, elkarlana…) nirekineramango ditut eta aurrerago, benetan gusta-tzen zaidana ikasi ikasiko dut. Heldutasunean,oraindik ere bukatu gabe gaude, zenbat ikasta-ro egiten ditugu? Formakuntza ez da inoizbukatzen, tresnak eta baliabideak jasotzea dagarrantzitsuena.

I. PAGOAGA. Eskola desmitifikatu egin behardugula uste dut. Meltxor, diozunean eskolakoedukiak administraziotik definituta datozela,gizarte batek gutxiengo batzuk definituta izanbehar ditu, baina oso erabaki orokorrak dira,badugu irakasleok curriculuma moldatzeko

5E S K O L A P O R R O T A

GurasoaHernanin (Gipuzkoa) jaio zen, 1960an.Administrazio ikasketak egin ditu eta ARGIA-ko salmenta burua da. Bi semeren ama,Langile Ikastolako 4. DBHko gela burua izanda aurten arte. Gela buru lana gurasoekbetetzen dute ikastola honetan, irakasleekinbatera, ohiko guraso elkartearen ordez.

BEGO ZUZA

Page 6: Larrun (135): Eskola porrota. Akademizismotik ihes egiteko garaia

aukera eta ez oso aspergarri eta errepikakor egite-koa, testu-liburuen mugak gaindituz. Gure eskudago bide sortzaileago bat hartzea. DBHko edu-kiak ez dira hainbesterako, ikasi daitezke ordugutxiagotan, arazoa da jakin-min hori nola ez ziki-ratu, nola ez deuseztatu eskolan, askotan hori egi-ten baitugu. Irakaslearen sekretuak hor egonbeharko luke. Zortzi gaitasunen baitan baloratzendira ikasleak, arazoa da nola egiten den hori,administrazioak ematen digun baliabidea, ebalua-zio diagnostikoa, eskasa baita, azterketetan bainoez da oinarritzen. Desmitifikatu behar dira, hala-ber, DBHn sortzen diren gatazkak. Ez dira hain-beste eta hainbesterako, irakasle ekipo sendoekin,gazteei segurtasunez mugak jarriz... bideratzendira gatazkak. Hedabideek izugarrizko kaltea egindute, bullying famatua, porrota eta gatazka direla.Porrota beti existitu da, eta gizartea, kultura etaekonomia maila igotzen diren neurrian aldatzenda. Ez da soilik eskolaren funtzioa izango, ezta?

Tramu zailena DBH da, DerrigorrezkoBigarren Hezkuntza. Zer gertatzen daadin tarte horretan?

M. ARTETXE. Porrota neurtzeko lehenengo mugagarrantzitsuena (kuantitatibo eta estatistikoa) DBHbukatzen den adinean jartzen da. Zergatik hor?Nerabezaroaren problematika mitifikatu egindugu, zerbait izugarria izango balitz bezala. Duelahirurogei urte, 14 urterekin Europan %80a ikaske-tak utzi eta lan mundura joaten zen, hemen 12urterekin. Gaur egun, 17 urterekin Europan %80akoraindik ikasketekin jarraitzen du eta salto handiada hori. Nerabezaroa, garapen psiko-ebolutibotikbegiratuta, den bezalakoa da, eta garapen horitxartzat hartzen dugu, adin okerragoa balitz beza-la, tontokeriaren adina, eta ez dugu hala eginbehar. Irakasleok nerabea ikusten dugunean arazobaten aurrean, nola ez dugun pertsona osotzathartzen, helduaren proiektutzat baino, arazoa ereez dugu benetako arazotzat hartzen, denborarekinpasatuko dela uste dugu, eta bitarte horretan izu-garri sufritu dezake ikasleak.

I. PAGOAGA. DBHn jauzia ematen da gauzazehatzetatik abstrakziora. Ikasle batzuk erortzen

dira, egia da, baina beste bide bat hartzeko aukeradute, hori ere landu behar da.

B. ZUZA. Hori da, ikasleak intelektualki ez baduematen, baina naturarekin lotura handia badu etalandareak eta zuhaitzak ondo ezagutzen baditu,estatistiketan porrot bezala agertuko da, bainaniretzat ez da porrota. Porrota da gazteak ezdakienean non dagoen, zertan ari den, norabiderikgabe, eskolaren, lagunen edo familiaren babesikgabe, bakarrik… 4. DBH ez duzu gainditu, bainalagunek maite zaituzte eta kiroletan adibidez ondomoldatzen zara, nola izango da hori porrota?

I. PAGOAGA. Eta hala ere, zenbakietara bakarrikbegiratuta ere, lehen baino askoz jende gehiagojoaten da batxilergora eta unibertsitatera. Hezkun-tza luzatzea ondo dago, baina bitartekoak jarrita,eta DBHn bitartekoak falta direla egia da. Helbu-rua zer da, ikasleak kalean egon ez daitezela etaikasgeletan sartu? Ez, helburu garbiak jarri behardira, metodologia anitzekin bide anitzak bilatu,pertsona bezala formatu, eta ez denak testu-liburuberdinekin aritu, tope desberdinak ditugulakodenek.

6 M A H A I - I N G U R U A

�Egozentrismoa iristen danerabezaroan eta

errebelatu egingo da;horrela maitatu behar ditugu, txarradenik pentsatu gabe. Egozentrismo

eta errebeldia puntu hori ia ez dutenikasleak iruditzen zaizkigu idealak,

arazorik ez digutelako sortzen, bainaez da erreala!�

M. ARTETXE

Page 7: Larrun (135): Eskola porrota. Akademizismotik ihes egiteko garaia

7E S K O L A P O R R O T A

M. ARTETXE. Adin horretan sinetsi beharkogenuke. Kognitiboki jauzi handia egiten den beza-la, egozentrismoa iristen da nerabezaroan eta erre-belatu egingo da (eta errebelatu behar du gaine-ra); horrela maitatu behar ditugu, txarra denikpentsatu gabe. Egozentrismo eta errebeldia puntuhori ia ez duten ikasleak iruditzen zaizkigu idea-lak, arazorik ez digutelako sortzen, baina ez daerreala! Ezin da ikuspegi egoista izan, errebeldehoriek kudeatuko dutelako gure erretiroa ere etakomeni zaigu haiengan sinestea. Espektatiba bai-korrak jartzen eta diren bezalakoak onartzen, hordugu irakasleok lana.

Irakasleen lanaz ari zarela, motiba-zioak funtsezkoa dirudi. Zein daikasleen ohiko jarrera geletan? Etanola lortzen du irakasleak ikasleakmotibatzea?

I. PAGOAGA. Motibazio hitza gehiegi erabiltzendela uste dut, lehenbizi landarea moztu eta geroesan ez dela hazten. Berez ikasleak interes etajakin-min handia du, oso handia, baina agian ezguk eman nahi ditugun gaietan, agian beste non-baitetik jo behar dugu. Urte askotako esperientziadut gaztetxoekin eta motibatu gabeko ikasle osogutxi ezagutu ditut, bai ordea ikasgai batekin moti-batu gabe daudenak; agian pentsatu beharko litza-teke beste era batera eman daitekeen ikasgai hori.Guk jakin beharko genuke ondo zer den motiba-zioa, Meltxorrek zioen moduan ikaslearen garape-na non dagoen jakitea, eurei entzutea, eta gureaikustea. Hau da, etxean bezala, eskolan ere giroona badago, atseginez sartuko gara, muturkabagaude, ahalegina egingo dugu aldentzeko.Giroa ezinbestekoa da sorkuntza eta jakin-minamartxan jartzeko, eta gizabanakoak zer beharduen, berak ere esan behar du. Klasean denbora

Page 8: Larrun (135): Eskola porrota. Akademizismotik ihes egiteko garaia

guztian “txapa ematen” egon beharrean taldekajarri, euren artean laguntzea eta lan egitea saritu,ikusi nola egiten duten lan… eta sortuko da moti-bazioa. Taldean egiten ditugun lan guztietan, ikas-leen iniziatibez gainezka bukatzen dugu. Hots,eskolak aldatu egin behar du, ezin du hain trans-misiokoa izan, ezin du eredu bakartzat testu-libu-rua hartu, ezin du hain kalifikatzaile ona izan… Ezdakit nola ausartzen diren irakasleak 3,95 ipintzen,hain da erlatiboa nota hori, horren objektibotasu-na hain dago zalantzan seriotasunez aztertzenduten guztien eskuetan. Gainera, azterketetandenbora asko galtzen dugu, ikasteari dedikatubeharrean.

Beraz arazoa ez da ikaslea, irakasleabaizik�

M. ARTETXE. Hasteko, irakaskuntza prozesuanjoera daukagu ikaslea eta bere ingurua epaitzeko;“zergatik doa gaizki? Zergatik ez du ikasten?”.Azkarra, motela, langilea, alferra, lau parametrohoriekin epaitzen ditugu gainera, hain desberdi-nak eta anitzak diren ikasleak. Astakeria horretatikharago begiratzen dugunean ere, ikaslearen ingu-

rua hasten gara begiratzen, konturatu ere egingabe askotan eskola, antolaketa sistema bezala,eragiten ari dela ikasle horren heziketan. Irakas-leak berak bolada onak eta txarrak, ilusioak,espektatibak, lan egiteko moduak… dituela. Bainahoriek ez ditugu kuestionatzen, ikaslearen errendi-mendua besterik ez. Gutxienez kontuan hartubeharko genuke zein diferenteak diren (interese-tan, bizi emozionala adierazterakoan…), duteningurua, familia giroa, irakaslearenganako kon-fiantza, eskolaren antolaketa eta metodologia…Hainbat faktore daude motibazioan eragingo dute-nak, baina guri iruditzen zaigu nahiz eta bere gus-tuko gaiak ez ikasi eta gogoz kontra etorri eskola-ra, motibatuta egon beharko lukeela.

B. ZUZA. Ikasleaz egiten den balorazioa ere osogarrantzitsua da. Ezagunek esan izan didate esko-latik deitu dietenean izan dela soilik zerbait txarraesateko. Iruditzen zait eskolak egin behar duelafamiliaren integrazioa eta eskolari kosta egitenzaio, gurasook etsaitzat hartzen gaituztelako, ustedute goazela kexatzera edo nota altxatzeko eska-tzera. Ni inoiz ez naiz horretara joango…

Guraso inplikatua zara zu, bainaItziarrek eta Meltxorrek, zein espe-rientzia izan duzue gurasoekin izan-dako harremanean?

I. PAGOAGA. Gure ikastolan, gurasoekin elkarla-na ezinbestekoa izan da hezkuntzarentzako etaehuneko handi batean autoritate moralarekin sen-titu gara egiten dugun lana egiteko. Batez ere, ara-zoak dituzten ikasleekin oso-oso garrantzitsua da.Dudarik gabe, diziplina arazorik apenas izan ezbadugu izan da gurasoekin harreman handia etaona izan dugulako.

M. ARTETXE. Nik esperientzia oso anitza daukat.Seaskan lau urtez aritu nintzen eta askoz ere inpli-kazio handiagoa ikusi nuen, baita gurasoen alde-tik ere, zailtasunak dituzunean indarrak biltzendituzulako. Irakasleak abalatuago daude eta elkar-lan handiagoa dago gurasoekin. Hegoaldekoeskoletan, oso egoera anitza bizi dugu. Esaten dagurasoak bere hezitzaile rola albo batera utzi

�Ezagunek esan izan didateeskolak deitu dietenean

izan dela soilik zerbait txarraesateko. Iruditzen zait eskolakegin behar duela familiarenintegrazioa eta eskolari kostaegiten zaio, gurasook etsaitzathartzen gaituztelako, uste dutegoazela kexatzera edo notaaltxatzeko eskatzera�B. ZUZA

8 M A H A I - I N G U R U A

Page 9: Larrun (135): Eskola porrota. Akademizismotik ihes egiteko garaia

duela, dimititu egin duela, baina ez dut uste oro-korrean horrela denik. Egia da badela hainbatguraso hori egiten duena, geroz eta gazteago utzibaitaiteke haurra eskolan, geroz eta ordu gehia-goz, eskolaz kanpoko osagarriekin, baina bestela-koak ere ikusten ditugu: guraso hezitzaileagoak,hezkuntza bereganatzeko Internet erabiltzen dute-nak… Oraindik lortu ez duguna da (eta poztennaiz Langile Ikastolan lortu baduzue), gurea ikas-tola handia delako agian, nahi genukeen bezaininplikazio estua gurasoen aldetik. Begok esanduena egia da: arazoak dituenaren gurasoei deitu-ko diegu eta ondo doanarenei ez. Hala ere, dene-tik dago, bai ikasle eta bai irakasleen artean ere.Irakasleok jakin behar duguna da gurasoak alia-tuak direla, ez etsaiak.

B. ZUZA. Azken finean, irakasle asko guraso diraeta horregatik erraza dute gure lekuan jartzea;euren seme-alaben eskolara doazenean ez dira

joango irakaslea beldurtzeko xedez; ni berdin,lagundu nahi dudala ikusi behar dute. Gainera,guraso izateaz gain beste zerbait ere banaiz etaikuspegi berri bat eman dezaket, arazoren bat des-blokeatzen lagundu dezaket. Elkarrekin ez bago-az, mezu desberdinak helarazi diezazkiokeguikasleari.

I. PAGOAGA. Elkarbizitzaren gai honek adminis-trazioa kritikatzeko parada ematen dit. Duela hiruurte izugarrizko bonbo, liburuxka eta istoriorekinaurkeztu zuten elkarbizitza proiektua, hiru urtekoplana (komunitate eskolar guztia kontuan hartukolukeen behatokia sortzea eta abar), guztien arteaneskoletan diziplina positiboa bultzatzeko. Urtebe-tera esan zuten plana amaitu zela, eta urte bereanhasi zen IKT (Informazioaren eta TeknologiarenKomunikazioak) delakoaren aldeko ekimena,oraindik martxan. IKTren erabat alde nago, bainazein ikuspegi du administrazioak? Zergatik onar-

9E S K O L A P O R R O T A

Page 10: Larrun (135): Eskola porrota. Akademizismotik ihes egiteko garaia

10 M A H A I - I N G U R U A

tzen da bat eta bestea ez? Oso garrantzi txikiaematen zaio elkarbizitzari, eta hori bitartekoetanikusten da.

Eskola porrotaren �erruaz� hitz egi-terakoan faktore ugariz aritu zare-te. Zeintzuk dira porrotaren arrazoinagusiak?

M. ARTETXE. Sakoneko zerbait kontsideratuz, etaez soilik emaitza akademikoei lotutako zerbait,faktoreak oso anitzak dira. Ikaslearen baitan egondaitezke (ezaugarri sozio-ekonomiko eta kultura-lak, ikastearekin dituen gorabeherak, ikas-sistemabereganatzen duen ala ez), inguruan (familia ere-dua, adibidez), edo eskolan bertan (curriculumdesegoki eta desmotibanteak, antolaketa zurruneta hierarkikoak, lagunarte eta eskola giro txa-rra…). Hiru multzo nagusi horiek elkarri eragitendiote eta horietako edozein multzotan labaintzeakporrotaren hasiera eragin dezake.

B. ZUZA. Nik gaineratuko nuke espektatibetan ereegon daitekeela porrotaren jatorria, espektatiba han-

diegiak jartzean. Oso frustrantea iruditzen zaizkit ira-kasleen ohiko bi esaldi, ebaluaketak egiterakoan:“Oinarri falta du” eta “gehiago egin dezake”. Nirenotetan ere beti “gehiago egin dezake” jartzen zuten,baina denek egin dezakegu gehiago eta unea agianez da gehiago egitekoa. Halaber, oinarri falta ere osolarria iruditzen zait, oinarri falta baldin badago ira-kasleak atzera egin behar duelako ikasle horrekin,oinarri hori eman, eta ez aurrera jarraitzen utzi.

Eta atzera egite hori, hau da, bakoi-tzari dagokion erritmoa jarraitzenuztea, ahalbidetzen al du hezkuntzasistemak?

M. ARTETXE. Hor legoke aterabidea, egotekotan,eta administraziora bueltatzen gara berriz. Ikasleanitzak dira, ikasteko erritmo, gaitasun eta intere-setan, eta ikasleari erantzun behar zaio dagokionlekutik. Eskola inklusiboaren kontzeptua horixeda: bakoitzari bere eskola, baina horretarako balia-bide asko behar dira eta eskatzen zaiguna daeskola inklusiboa egitea betiko baliabide zaharre-kin. Eskola inklusiboaren bultzatzaileek diote, adi-

Datuez fidatu behar ez garela defendatu dugun arren, hona sakoneko arazoarenazaleko ondorioa isla dezakeen azterketa horietako bat. EAEn jasotako datuenarabera, 2000-2001eko ia %20tik iazko %10era jaitsi da 4. DBH gainditzen ez dutenikasleen kopurua. Baina gainditu gabeko bat eta hiru ikasgai artean dituztenhaurren kopurua %23 izan zen iaz. Aurretik datorren oinarri falta izan daiteke,edo datozen ikasturteetarako oinarri falta.

Page 11: Larrun (135): Eskola porrota. Akademizismotik ihes egiteko garaia

11E S K O L A P O R R O T A

bidez, ikasgela bakoitzean denbora guztian bi ira-kaslek egon behar dutela, baina hori ez zaigueman. Zerekin egiten dugu topo hor?

I. PAGOAGA. Administrazioarekin, dudarik gabe.Baina baita irakasleekin ere! Espektatibak aipatuditugu lehen; espektatibak dituzten gurasoenseme-alabek aurrera egiten dute. Arazoa da espek-tatiba eza, ez bakarrik gurasoengan, baita irakas-leongan ere. Irakasleok askotan jokatzen duguespektatiba kaskarrekin; harengan espektatibakaskarrak ditudanez, galdera ziztrina egingo diot,eta galdera ona betiko ikasle “onari” egingo diot.Gutxitzen ari naiz lehenengo ikaslea.

Horri helduz, nola eragiten du hau-rraren autoestimuan eta garapeneaneskola porrotak? Dinamika horretansartuta, etengabeko gurpil zoroa alda ikaslearentzat?

I. PAGOAGA. Hamahirugarren urtea da hain justuhorrelako ikasleekin lanean ari naizena eta ikustenbadute eurengan izugarrizko konfiantza jartzenduzula, bide horretatik ez bada beste batetik eginbehar duela eta oso exijentea zarela (hauekin asko-tan ez baikara oso exijenteak), benetan ez da zailaporrotaren sentsazioa gainditzea. Baina lan asko

�Ez dakit nola ausartzen direnirakasleak 3,95 ipintzen, hain

da erlatiboa nota hori, horrenobjektibotasuna hain dago zalantzangaia seriotasunez aztertzen dutenguztien eskuetan. Gainera, azterketetandenbora asko galtzen dugu, ikaslearidedikatu beharrean�I. PAGOAGA

Page 12: Larrun (135): Eskola porrota. Akademizismotik ihes egiteko garaia

12 M A H A I - I N G U R U A

eskatzen du, ez da nahikoa orientatzailea edo ikas-keta-burua, taldea behar da, laguntza eta orienta-zioa mailaz maila landuko dituen talde-lana. Etabide horretan, ikasle horiek arrakastak lortukodituzte, ahal da-eta. Aurten, 3. DBH maila egiteradesesperatuta iritsi zen ikasle batek DBHko titula-zioa lortu du eta gainera, azken festan, 250 lagunenaurrean poema bat errezitatu zuen. Hori arrakastahandia da niretzat. Horrelako arrakastek aldatzendute autoestimua.

M. ARTETXE. Galderari erantzunez, egia da gur-pil zoro ezkor hori ematen dela eta eskola porrotaporrot pertsonal edo sozial bilakatu daitekeela,konponbiderik jartzen ez badiogu. Dibertsifikaziocurricularretan ditugun taldeko ikasleak aztertuta,askotan ikusten dugu aspalditik datorren arazoakdakartzatela, irakurketa-idazketa oztopoekin etaabar. Nire esperientzian oinarrituta, aurten bertanizan ditugu porrot honetan egon diren eta atera ezditugun hainbat ikasle. Ezin izan dugu arazoa kon-pondu, irakasle esperientziadunak eta onenakjarrita ere; esaten ari garena esatea erraza da,baina egitea…

I. PAGOAGA. Baina Meltxor, ez gara ahalguztidu-nak eta zailtasunak daude! %2-3 bidean geratzea

edo %20 izatea, hor dago gure lana; %100a ez dagogure esku. Eta gustatu zait nola esan duzun zailta-sunak dituztenekin irakasle onenak ipintzen ditu-zuela, batzuetan “irabazitako eskubideak” bezalahartzen ditugulako “irabazitako obligazioak” dire-nak; alegia, zuzendaritzakoek, esperientzia gehiendutenek… egin behar dutela lan gaizki doazenekin.

Amaitzeko, nola egin aurre eskolaporrotari?

I. PAGOAGA. Hasteko, jakin-mina ez zikiratuz,askotan eduki ziztrin eta aspergarriekin. Izandakoesperientzian oinarrituta, giro ona ezinbestekoa da(eta gainera kutsakorra, motibagarria). Irakasleenprestakuntza ere oso inportantea da, baina egitenden prestakuntza homogeneizatzailea da askotan,adibidez Kalitate famatua, edo zenbait proiektu…Argi eduki behar dugu ikasketa prozesua ez delaKursaalera joan, lau gauza entzun eta etxera itzul-tzea, baizik eta jarraitasunezko barne prestakuntza(behar den espezialisten laguntzarekin, EHU barne),behar dena behar dela bertara ekarriz. Burokraziare-kin amaitu behar da eta metodologiak anitza izanbehar du, nahitaez, bestela ezin delako egoera des-berdinei aurre egin. Eta aniztasunaz hitz egitendugunean beti pentsatzen dugu ez dakitenengan,

�Irakasleek erabiltzen dutentresna iruditzen zait

azterketa, eurak lasaitzeko, etagainera, ikasgai bat %80ak ez badugainditu, arazoa ez dago soilikikasleengan, irakasleak ere izangodu zerikusirik, hausnartu beharkodu porrot horretaz... Azterketarikgabeko ebaluazioa behar luke�B. ZUZA

�Azkarra, motela, langilea,alferra, lau parametro

horiekin epaitzen ditugu haindesberdinak eta anitzak direnikasleak. Irakasleak berak boladaonak eta txarrak ditu, bainahoriek ez ditugu kuestionatzen,ikaslearen errendimenduabesterik ez�M. ARTETXE

Page 13: Larrun (135): Eskola porrota. Akademizismotik ihes egiteko garaia

baina ez da hala egin behar. Hasteko, ez dago inorezer ez dakienik, ez eta dena dakienik ere, eta “goi-tik” daudenek ere asko ikasten dute laguntzen ari-tzen direnean. Azkenik, azpimarratu nahiko nukegurasoen parte-hartzea funtsezkoa dela.

M. ARTETXE. Irakasleen prestakuntzari buruz, seiurte eman nituen Ikastolen Konfederazioan, ira-kasleen prestakuntza antolatzen, eta egia da meto-dologia anitz eta eraginkorretan oinarritutakoprestakuntza oso garrantzitsua dela. Eskola inklu-siboaren printzipioei jarraiki, ikaslearen garapenpsiko-ebolutiboan prestakuntza sakonagoak ema-tea eta metodologia mailan aniztasunean heztekoklabeak eskaintzea oso inportantea da. Aldiz, ira-kasleok normalean hautatzen dugu gure espeziali-tate didaktikoan gehiago jakiteko balioko digun

ikastaroa, eta uniformizatze horretara jotzen dugu,ondoren eredu hori bera ikasleei aplikatuz. Homo-geneizatze horren anekdota gisa, gure ikastetxean,Orereta Ikastolan oraintxe eskola partikularreninguruko eztabaida daukagu zintzilik. Gurasoakkexu dira eskola partikular gehiegi hartzen dutela-ko seme-alabek eta arrazoia ematen diet nik. Lis-toia denentzako bat eta bera jarri dugunez, heltzenez denak ez daki nora jo behar duen, eta bitarteandenbora galtzen dugu geletan. Izango litzatekeeguneroko eskolako menu ederra jan ez dugunezarratsaldean kroketa gainberotuak hartzea, etagaresti ordainduta. Uniformizatze horretatik ateraeta bakoitzari bere interesetatik abiatuz beharduen eskola mota eskaini behar diogu. Bestalde,Itziarrek barne prestakuntzaz hitz egin duelarik,azken joeren berri izateko Kursaalera joatea gaizki

13E S K O L A P O R R O T A

Irudian, Orereta Ikastolako ikasgela. Meltxor Artetxeren hitzetan, eskolapartikularren inguruko eztabaida daukate zintzilik ikastolan: “Gurasoak kexu diraeskola partikular gehiegi hartzen dutelako seme-alabek eta arrazoia ematen dietnik. Listoia denentzako bat eta bera jarri dugunez, heltzen ez denak ez daki norajo behar duen, eta bitartean denbora galtzen dugu geletan”.

DANI BLANCO

Page 14: Larrun (135): Eskola porrota. Akademizismotik ihes egiteko garaia

ez baderitzot ere, egia da benetako prestakuntzaazken batean urraspide kognitibo bat dela: egitenduzun hori, dakizun hori ondo aztertzea eta hobe-tu beharrekoak non dituzun ikustea. Irakasleak,edozein gai taldean aztertzen dutenean, berehalajabetzen dira hasteko uste zuten baino gehiagodakitela, eta kontzientzia hartzen dute egiten dute-naz, eta egiten ez dutenaz. Ondoren etorriko litza-teke artikuluetara, adituetara, beste eskola batzue-tara… jotzea, ereduak hartzeko. Azken pausoaeraikitzailea litzateke: zer egin nahi dugu? Nolaekarri ikasitako ereduak gurera, proiektu propioasortzeko? Hortik irten den zernahi, jendeak ezta-baidatu, adostu eta bizi egin duenez, aurrera atera-ko da, ez da apalean geratuko.

B. ZUZA. Gurasoen aldetik, gehituko nuke garran-tzitsua dela ikustea gurasoek zertan lagundu deza-kegun. Eskolan konfiantza izan behar du guraso-ak, funtsezkoa da, eta konpromisoa eta arduraizan behar du seme-alabaren heziketan. Gainera,irakasleen ikuspegiarekiko beste sentimendu etabalore batzuk ikusten dizkio gurasoak seme-alaba-ri eta ikaslearen argazkia osatzen lagundu dezake.Bukatzeko, gure lana ere bada seme-alabak defen-datzea, nahiz eta esatea gaizki geratzen den.

M. ARTETXE. Bai, baina ikaslea pertsona bezalaprimerakoa izan arren, administrazioak diosku:“Zuek haur denak pasako zenituzkete, bainaselekzio bat egin behar da”, eta horregatik, selek-

“Berez ikasleak interes eta jakin-min handia du, oso handia, baina agian ez gukeman nahi ditugun gaietan, agian beste nonbaitetik jo behar dugu”, dio ItziarPagoagak.

14 M A H A I - I N G U R U A

Page 15: Larrun (135): Eskola porrota. Akademizismotik ihes egiteko garaia

15E S K O L A P O R R O T A

zio prozesu hori egin behar dugulako, dago haindesbirtuatua ebaluazioa, ebaluazio akademikoaegin behar dugulako. Gizarteak exijitzen digunselekzio prozesu hori egin beharko ez bagenu,balorazio pedagogikoa planteatuko genuke: Norda hau? Nolakoa da? Non dago? Zer daki? Zein ibil-bide egin du aurten?... Izan ere, agian ez du bikainegin, baina topea eman du, eta beste batek, emai-tza hobeak lortu arren, eman zezakeena bainogutxiago eman du, eta bizitzako zailtasunenaurrean, ez du lehenengoak bezainbeste jakingoegoerari indar guztiekin aurre egiten. Baina horri,arpa jotzen baleko emaitzak ateratzen dituenari, ezdiogu ezer esaten.

I. PAGOAGA. Ez baitu behar gehiago egitea, mar-txa normalean gainditu eta txukun egiten duenakzertarako denbora gehiago galdu? Inteligentea da,hobe du denbora esaterako besteei laguntzen ema-tea. Ebaluazio garaian, nerabea buru-belarri ari daeskatzen “nola ikusten nauzu?”, eta erantzun behardiogu ondratu eta ondo, nola ikusten dugun, alder-di positibo guztiez gain dituen zailtasunak ere adie-raziz. Bat gara, osotasunean, eta ezin da alde aka-demikoa bakarrik ebaluatu. Ebaluazio pedagogikoaegitearekin soilik ere ez nator bat.

M. ARTETXE. Dena den, porrotaren sentsazioanbiziarazten ditugun ikasleei, ebaluazio pedagogi-koak behintzat laguntzen diote ikuspegi berri batjasotzen: zure notek diote kalamitatea zarela,baina ez zara, saiatua eta pertsona baliotsua zara.Horren balioaz jabetu araztea garrantzitsua da.

B. ZUZA. Baina ebaluazio horretarako azterketakbeharrezkoak dira?

I. PAGOAGA. Ez, Lehenengo Hezkuntzan ezbehintzat. Adinean aurrera doazen heinean, hala-ko probak ez zaizkit gaizki iruditzen, akademikokiere neurtzeko, baina gutxi batzuekin nahikoa da,ez da behar gaur egun bezala etengabe azterketakegiten jardutea.

B. ZUZA. Azterketek porrotarekin zerikusia dute,nolabait. Ez dut esaten ikasleek ez diotenik aurreegin behar dakitenari orri txuri baten bidez, bainaez horri nota jarriz edo azterketa deituz, askorinotarekin borroka suposatzen dio, “ez dut inoizgaindituko” pentsatzeak porrotera eraman deza-ke… Irakasleek erabiltzen duten tresna iruditzenzait azterketa, eurak lasaitzeko, eta gainera, ikas-gai bat %80ak ez badu gainditu, arazoa ez dagosoilik ikasleengan, irakasleak ere izango du zeri-kusirik, hausnartu beharko du porrot horretaz...Azterketarik gabeko ebaluazioa behar luke.

M. ARTETXE. Ez dakit sistemak horretarako ema-ten digun eta emango digun inoiz.

B. ZUZA. Eskola bakoitzak bilatu behar ditu balia-bideak. Administrazioak ez du nahikoa ematen,egia da, baina baliabide berdinekin eskola osodesberdinak daude, gauza berriak, proiektu pro-pioak garatzeko gai direla erakutsi duten asko.Bakoitzaren gogoa hor dago. n

�Ebaluazio garaian,nerabea buru-

belarri ari daeskatzen �nola ikusten nauzu?�, etaerantzun behar diogu ondratu eta

ondo, alderdi positibo guztiez gaindituen zailtasunak ere adieraziz. Batgara, osotasunean, eta ezin da alde

akademikoa bakarrik ebaluatu�I. PAGOAGA

www.argia.com/multimediahelbidean, mahai-inguruaren diaporama.

Page 16: Larrun (135): Eskola porrota. Akademizismotik ihes egiteko garaia

16 I R I T Z I A K

Seaskan, aspalditik datorren filosofia da saia-tzea kontuan hartzen ikasle bakoitza betipertsona bat dela, kasu berezi bat, eta beraz

ikas-prozesuetan denak ere ezberdinak direla, errannahi baitut ikasteko erritmoan, metodoetan…

Hasieratik, talde profesional bat izan da Seas-kan, aholkulari talde bat; garai batez irakasleakdeitu egiten zieten aholkulari hauei eta ikas-proze-suan zailtasunak zituzten ikasleak ikustera joatenziren, diagnosi moduko bat egiteko. Kasu batzue-tan, arazo kognitiboak edo ikas-prozesuarekin ara-zoak zituztenekin, buruz buruko lana egiten zuten.Psikopedagogo profileko aholkulariak ziren.

Aldiz, duela hiru urte Seaskan sistema hori eba-luatu, gogoeta bat izan eta gure egimoldea, prozesuaeta profilak aldatzea erabaki genuen. Aholkulariekez dute jada buruz buru ikaslerik hartzen, hori ira-kasleen ardura da. Hots, gaur egun, eta oro har fran-tses hezkuntzan garatzen ari den sistemari jarraiki,ikasketa arazoei aurre egiteko lehen aktorea irakas-lea bera da. Hemen ikastolak Hegoaldean baino txi-kiagoak dira eta irakasle taldeak txikiak izanez gero,egungo jardunbidea egokiagoa da. Horregatik, esko-la porrotari aurre egiteko orain garatzen ari garenpuntu bat, gure prozesuan oinarritzen dena –alegia,aktore nagusia irakaslea dela, nahiz eta ez den akto-re bakarra–, irakasleen prestakuntza indartzea da.

Hartara, orain ditugun aholkulariak beste profi-lekoak dira: psikologoak, psikomotrizistak –peda-

gogia lana irakasleei dagokielako–. Detekzio faseprebentibo bat egiten dugu eta ondoren segipena,izaten badira ikasleak zailtasunetan. Baina gurexedea da beti ere irakasleari aholkuak ematea,ikasle horri nola irakatsi laguntzeko. Izan daitekeegimoldean, pedagogia arloan, ikaslearen helbu-ruak zehazten…

Ikasleentzako pedagogi desberdindua eta egoki-tua bultzatzen da, kontuan hartuz denek ez dutelaber erritmoan ikasten, batzuek zailtasunak izanditzaketela… Esan daiteke hein batean irakaskun-tza pertsonalizatua dugula. Oso-oso pertsonaliza-tua ezinezkoa da, talde bat dagoelako, baina ira-kasleen eginkizunetan dago ber klaseak ez emateabeti, edo ber fitxak, baizik eta gauzak egokitzea etaaldatzea. Laburtuz, irakasleen lanarekin ematen daaterabidea zailtasunetan direnei, gure aholkularitaldearen laguntzarekin. Elkarlana da gakoa, estra-tegiak bilatzeko, saiatzeko, ebaluatzeko.

Hori guztia ikas-prozesuari dagokionez. Bainahorrez gain ikasleak izan ditzake beste trababatzuk: psikologi arlokoak, familia egoerak, ikas-leen arteko harremanak… Anitzak izaten diraporrotaren zergatiak. Eta hor ere, arazo psikologi-koak direnez eta aholkulariak psikologian jantziakdirenez, gomendioak ematen dituzte. Finean, betiukan ditu gure proiektuak bi ardatz: gaitasun aka-demikoak lantzea batetik, eta bizitzarako gaitasu-nak garatzea bestetik, bilakaera psikologiko eta

Seaskarenmetodologia

“Aholkulariak ez dauzka erantzunguztiak, baina irakasleak

–pedagogoa dena– eta aholkulariak–psikologoa gehiago– elkarlanean

estrategia aberasgarriagoak egitendituzte; hori da xedea”

Jean Mixel Etxegarai *

GAIZKA IROZ

Page 17: Larrun (135): Eskola porrota. Akademizismotik ihes egiteko garaia

17I R I T Z I A K

pertsonalera lotuak. Azken ardatz hori ere irakas-leen betekizunen artean dago eta honakoak landubehar ditu: autonomia, elkarbizitza, pentsatzenikastea, eztabaidetan parte hartzen jakitea…

Ildo honi jarraituz, konturatzen garenean ikaslebatek arazoak dituela harreman mailan, edo fami-lian… gure aholkularien lana, irakaslearekin bat,horren inguruan gurasoekin hitz egitea da, gomen-dioak egitea, etxean zer egin dezaketen, ikastolare-kin batera. Izan ere, irakasle guztien lehentasunada, eskola arazoak izaten direnean, gurasoekinbaterat zerbait eraikitzea, koherenteak izatea, inpli-katzea gurasoak. Gauza batzuk ikastolan egin dai-tezke, eta beste batzuk etxean. Beti ez dugu eran-tzunik familiaren aldetik, baina prozesuan sartzendira gurasoak, noski. Batzuetan, zailtasuna osohandia delako edota esperotako emaitzak lortu ezditugulako iruditzen zaigu ikasleak ikerketa sakonbat beharrezkoa duela, psikologia mailan edo kog-nitibo mailan. Hala aholkatzen diegu gurasoei,ikerketa edo diagnosi bat egitea, ez Seaskan ber-tan, baizik eta kanpoko egituretan: logopedarekin,psikomotrizistarekin edo beste.

Metodologia ondorengoa da: aholkulariek,beren prozesuan, behaketak egiten dituzte gelan,ikasle eta ikasle taldearen inguruan, elkarrizketakdituzte irakaslearekin, informazioa biltzeko, beha-rrez gurasoekin. Aholkulari taldea astero biltzen daeta ikusitakoaren analisia egiten du. Kasua azter-tu eta saiatuko da aholkuak ateratzen, informa-zio nahikoa ez badago beste urrats batzukemango ditu, eta beste. Gero, horrekeramaten du segipen bat urteanzehar, edo urteetan zehar.

Badira bi urte hasi ginela meto-dologia honekin eta aurten, trata-tzen diren kasuak banaka ebalua-tzea da asmoa, kasuan kasu. Izanere, orain arte prozesu osoareninguruko ebaluazioak egin ditugu.Momentuz balorazio nahiko onak izanditugu: irakasleek askotan badakiten arren zail-tasunak non egon daitezkeen, aholkulariakbeste begi bat izaki osatu egiten du ikaslearenga-nako ikuspegia. Aholkulariak ez dauzka erantzunguztiak, baina irakasleak –pedagogoa dena– etaaholkulariak –psikologoa gehiago– elkarlanean

estrategia aberasgarriagoak egiten dituzte; hori daxedea.

Azkenik, eskola porrotaren adar bat aipatu nahi-ko nuke: momentu batean, ikasle baten porrotaoso handia denean, kasu batzuetan integrazio pro-zesuan sartzen ditugu Seaskan. Elbarritasun bat

badu, aitortua, prozesu berezia erama-ten dugu, berau segitzen, balora-

tzen eta Hezkunde Nazionalare-kin loturak egiten. Integrazio

Batzordea guraso talde batda, lan handia egin

duena bai Seaskaneta bai gure ingu-ruan onarrarazte-ko eta garatzekoprintzipio hori:ikasgela arrunte-

tan integratu behardirela elbarritu ikas-

leak, elbarri kognitiboaknahiz fisikoak.

* Seaskako hezkuntza zuzendaria

“Integrazio Batzordeaguraso talde bat da,

lan handia egin duenabai Seaskan eta bai

gure inguruanonarrarazteko eta

garatzeko printzipiohori: ikasgela

arruntetan integratubehar direla elbarritu

ikasleak, elbarrikognitiboak nahiz

fisikoak”

Page 18: Larrun (135): Eskola porrota. Akademizismotik ihes egiteko garaia

Kanpotik, bihurria izan gabe, ume bizi eta jos-taria nintzen. Kanikekin eta tortolosekinabila, baloiarekin garaiezina, burkoarekin

munduko txapelduna, jolastea izugarri gustatzenzitzaidan. Nahiko berritsu eta alaia, baita txantxaza-lea ere, gelako maila guztietan lagunak nituen, arta-buruen artean, noski, baina baita ikastunen arteanere; ez neukan aurreiritzirik. Ezer baino gehiago, ira-kasle batzuek alaitasun hau aurpegiratzen zidaten.Gaitasunik ezari lotsagabekeria gaineratzea. Artabu-ruari exijitu ahal zaion gutxieneko kortesia zuhurraizatea da: idealena litzateke hilda jaio izana (…) Jola-sak salbatzen ninduen nire lotsa bakartian berrizerortzen nintzenean hartzen ninduten nahigabeez.Ene Jainkoa, artaburuaren bakartasuna bere lotsan,egin behar dena inoiz ez egiteagatik. Eta ihes egitekogogo haiek… Oso goiz sentitu nuen ihes egitekonahia. Baina, norantz? Nahasmena. Niregandik ihesegin, nolabait, eta hala ere ni neu izaten jarraitu.Baina besteentzat onargarria izango zen ni bat (…)

Etorkizunik gabe.Ezertara iritsiko ez diren haurrak.Haur desesperagarriak.Eskola, ondoren bigarren hezkuntza, batxiler-

goa, nik ere guztiz sinetsia nuen etorkizunik gabe-ko existentzia izango nuela.

Are gehiago, esango nuke ikasle txar batekburuan sartzen duen lehenengo gauza hori dela(…)

Hainbeste entzuteaz, etorkizunik gabeko nirebizitza nahiko zehatz irudikatu nuen. Ez da denbo-rak aurrera egiteari utziko zionik, ezta etorkizunik

18 I R I T Z I A K

Eskola-gaitza

“Irakasle batzuek alaitasunaaurpegiratzen zidaten. Gaitasunik ezarilotsagabekeria gaineratzea. Artaburuariexijitu ahal zaion gutxienekoa zuhurra

izatea da: idealena litzateke hildajaio izana” Daniel Pennac *

Page 19: Larrun (135): Eskola porrota. Akademizismotik ihes egiteko garaia

19I R I T Z I A K

egongo ez zela ere; baizik eta gaur naizena izatenjarraituko nuela nik. Ez pertsona bera, noski, ezdenborak aurrera egin izan ez balu bezala, baiziketa urteak pilatu egin izan balira bezala nigan ezeraldatu gabe, etorkizunak orainaldiaren berdina iza-teko mehatxua egingo balit bezala. Zertaz eginazegoen nire oraina? Nire iragan uneen batura osa-tzen zuen duintasunik ezaren sentimenduaz (…)

Gure “ikasle txarrak” (etorkizunik ez dutela esa-ten den horiek) inoiz ez dira bakarrik joaten esko-lara. Ikasgelan sartzen dena tipula bat da, geruzaugariz osatua: atsekabearen geruza, beldurrarena,ezinegonarena, gorrotoarena, haserrearena, asegabeko asmoena, iragan lotsagarri baten gaineanpilatuta geratu diren egin gabeko gauzena, kolo-kan dagoen orainarena, kondenatutako etorkizuna-rena. Ikus itzazue, hemen datoz, gorputza erdi egi-nik eta familia motxilan daramatela. Egia esan,klasea soilik hasi daiteke zama lurrean utzi dute-nean, tipulari azala kendutakoan. Zaila da azaltzen,

baina askotan begirada bat baino ez da behar, hitzgozo bat, argia, egonkorra eta segurua den heldubaten esaldia, nahigabe horiek deuseztatzeko,espiritu horiei pisua kentzeko (…)

Salbatu ninduten irakasleak –eta irakasle bihurtunindutenak– ez zeuden prestatuta horretarako. Ezziren arduratu nire eskolarako gaitasun ezaren jato-rriez. Ez zuten denbora galdu kausak bilatzen eztaniri erretolika botatzen ere. Arriskuan zeuden nera-beei aurre egin behar zieten helduak ziren. Buru-belarri sartu ziren. Ez zuten lortu ni harrapatzea.Berriz ere sartu ziren buru-belarri, egunez egun,gehiago eta gehiago… Eta ni handik ateratzea lortuzuten azkenean. Baita ni bezalako beste asko ere.Literalki, berriz arrantzatu gintuzten. Bizitza zordiegu.

* Idazlearen Chagrin d�école liburuko pasarteen itzulpena(gaztelaniara eta katalanera itzulita dago liburua: Mal de

escuela, Mal d�escola). Ikasle zenean sufritutako etsipen etagabeziak eta irakasle aritu zenean bizitako esperientziak

umorez kontatu ditu autoreak.

“Salbatu nindutenirakasleak ez zeuden

prestatutahorretarako. Ez ziren

arduratu nireeskolarako gaitasun

ezaren jatorriez. Ezzuten denbora galdu

kausak bilatzen eztaniri erretolika

botatzen ere”

Page 20: Larrun (135): Eskola porrota. Akademizismotik ihes egiteko garaia

Gaur egungo gizartean gero eta garrantzi han-diagoa dute ikusizko baliabideek. Eskolako jar-dueretan, informazioaren %90 jasotzen da

ikusmenaren bidez. Eta irakurtzerakoan, esate batera-ko, informazioaren %100 iristen zaigu ikusmenarenbitartez. Orain dela gutxi egin diren prebalentzia iker-keten arabera, eskola-porrota gero eta handiagoa da;gure inguru honetan, gutxi gorabehera %11 dira ikas-kuntza-arazoak dituztenak. Begien bidez jasotzendugun informazioa identifikatu, ulertu eta buruan gor-detzeko prozesu neurologiko konplexua da ikusmena.

Umeek ikasgelan oso maiz irakurri behar izatendute eta, irakurtzeko, denbora askoan letrak garbiikusteko gai izan behar dute. Horretarako, enfokatze-ko ahalmen handia izan behar dute (moldaera esatenzaio gaitasun horri) eta bi begiek doi-doi eta zehatzbegiratu behar diote gertuko puntu bati (konbergen-tzia da hori). Gainera, etengabe begiak zehaztasunezmugitu behar dituzte lerroan barrena, hitzak deskode-tu behar dituzte eta esanahiaz jabetzeko gai izan behardute. Lerroz aldatzerakoan, aurreko prozesua hasibehar dute berriz: enfokatu, konbergentzia egin, lerro-ari jarraitu, testutik ateratzen duten informazioa desko-detu, eta informazioaren esanahiaz jabetu.

Ikusmena prozesu dinamikoa da, ez da ikuste edoez ikuste hutsa, konplexuagoa den zerbait baizik. Horiulertuz gero, irakurtzen eta idazten ikasteko arazoare-kin zerikusia duten zantzu eta sintomak antzemanditzakegu, hauexek besteak beste:l Irakurtzerakoan edo idazterakoan burua

mugitzea.l Gertuko lanetan begi bat ixtea edo estaltzea.l Liburura edo koadernora asko gerturatzea.l Ez galtzeko, atzamarra erabiltzea.l Irakurtzerakoan lerroak jatea.l Irakurtzen denbora bat egiterakoan nekea

sentitzea.

l Testuak kopiatzerakoan ortografia akatsak eta bestelako akatsak egitea. Zenbaitetan, gainera, akats gehiago egiten da diktaketetan baino.

Horregatik, ikasteko arazoak dituen ume bat dauka-gunean, bere ikusmen sistema konplexu osoa aztertubehar dugu eta honakoak begiratu: umeak ikusmenosasun ona duen, graduazio akatsak ote dauzkan, ger-tutik zehatz enfokatzeko eta konbergentzia egiteko gaiden, begiak behar bezala mugitzen dituen eta ikusizkopertzepzio gaitasun zehatz batzuk (ikus-oroimena adi-bidez) behar bezala garatuta dituen.

Ikusmen arazoak izanik ikasteko arazoak dauzka-ten ume gehienek, ikusmen arazoez gain bestelakozailtasunak ere izaten dituzte. Esate baterako, dislexiadaukaten umeek sinbolo grafikoak deskodetzeko ara-zoak izaten dituzte eta, hortaz, tratamenduaren eran-tzukizuna ez du inoiz ikusmen-neurtzaile batek hartubehar. Aldiz, umeak arazo larriak baditu lerroari jarrai-tzeko –irakurtzerakoan erabiltzen dituen begi mugi-menduak ez daudelako garatuta–, gure ekarpen tera-peutikoa funtsezkoa da umeak irakurtzeko etaidazteko gaitasuna garatu dezan.

Aldiberekotasunaren printzipioa defendatzen dugueta, printzipio horren arabera, ikasteko zailtasunarenarrazoiak anitzak dira. Eredu honetan arazoaren fakto-re garrantzitsua da ikusmena eta, hori dela eta, zenbaitkasutan ikusmen-terapia izaten da irtenbide bakarra.

* Haur optometrian espezialista.

20 I R I T Z I A K

LARRUN pentsamendu aldizkariaARGIArekin batera banatzen daKoordinatzailea: Xabier LetonaJabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L.Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160Lasarte-Oria Posta Elektronikoa:[email protected] Telefonoa: 943 37 15 45Inprimategia: Antza S.A.L. Informatika: ASPSCOOP.

(ARGIAko 2.199. zenbakiarekin banatua, 2009ko irailaren 27an)

Ikusmena eta ikaskuntza“Ikasteko arazoak dituen ume batdaukagunean, bere ikusmen sistema

konplexu osoa aztertu behar dugu etabegiratu umeak ikusmen osasun ona duen”

Juan Portela *