Larrun (115): 10 urte interneten

24
115 www.argia.com Luistxo Fernandez Gorka Julio Aitor Lopez de Aberasturi Lontzo Sainz MAHAI-INGURUA IRITZIAK l Gotzon Egia l Iratxe Esnaola l Pello Zubiria Internet: Promesak eta iragarpenak Internet: Promesak eta iragarpenak Babesleak:

description

Telebista genuen gazta zati handienaren jabe. Atzetik zituen prentsa eta irratia. Internet etorri zen arte. Sagua azaltzearekin, elefanteek mugitu behar izan zuten. Zenbat, ordea? Zenbat aldatu da komunikazioaren mundua azken urteetan? Sareko Argiaren 10. urteurrena dela-eta, 1997tik gaur arte Internetek izan duen garapenari eta aurrera begirako erronkei buruz hitz egin dugu Internet unibertsoan –Euskal Herriko eta euskarazko munduan behintzat– aski ezagunak diren lau aditurekin. Beste hainbat gairen artean, Internetek kazetaritza egiteko sortu dituen molde berriez eta ohiko hedabideengan izan duen eraginaz aritu gara solasean. Mahai-ingurua Euskadi Irratiak grabatu zuen eta datozen egunetan bertan jasotakoaren laburpen zabala eskainiko du bere uhinetan. Lau mahaikideek esandakoaz gain, beste hiru adituren iritziak ere jaso ditugu Larrun honetan.

Transcript of Larrun (115): 10 urte interneten

Page 1: Larrun (115): 10 urte interneten

115

www.argia.com

Luistxo Fernandez Gorka JulioAitor Lopez de Aberasturi Lontzo Sainz

M A H A I - I N G U R U A

I R I T Z I A Kl Gotzon Egia l Iratxe Esnaola l Pello Zubiria

Internet:Promesak etairagarpenak

Internet:Promesak etairagarpenak

Babesleak:

Page 2: Larrun (115): 10 urte interneten

Internet sortu zenean batzuek papera-ren desagerpena iragarri zuten. Egun-karia pantaila batean irakurrikogenuela esan zuenik ere bada. Bainagaur egun papera kontsumitzen jarrai-tzen dugu. Zer gertatu da iragarpenhaiekin?

LUISTXO FERNANDEZ. Paperaren halako gain-beheratxoa badago, eta hemendik aurrera papera-ren munduak aldaketa handiagoak jasango dituelauste dut. Adibideak topatzeko ez dago urrunegijoan beharrik. Interneteko hamar urte hauetanpaperezko euskarazko literatur aldizkariak desa-

gertu egin dira eta zaila iruditzen zait halako bestebat sortzea. Aldiz, horien lekua zenbait blogekhartu dute, Bazka edo Volgako Batelariak izeneko-ek, adibidez.

LONTZO SAINZ. Behin Ramon Salaberria Nafarro-ako Unibertsitateko irakasleari entzun nion pape-rean sekula baino gehiago irakurtzen dela. Doakoegunkariek gorantz egin dute eta ordainduzkoekaldiz, beherantz. Papera desagertuko denik esateraez naiz ausartzen. Luisek dioen moduan, egia dakontsumitzeko modua aldatu egin dela. Baina eus-kararen kasuan, egunkari bakarra dago eta beraz,egoera oso desberdina da.

2 M A H A I - I N G U R U A

Telebista genuen gazta zati handienaren jabe. Atzetik zituen prentsa eta irratia.

Internet etorri zen arte. Sagua azaltzearekin, elefanteek mugitu behar izan

zuten. Zenbat, ordea? Zenbat aldatu da komunikazioaren mundua azken

urteetan? SAREKO ARGIAren 10. urteurrena dela-eta, 1997tik gaur arte Internetek izan

duen garapenari eta aurrera begirako erronkei buruz hitz egin dugu Internet

unibertsoan –Euskal Herriko eta euskarazko munduan behintzat– aski ezagunak

diren lau aditurekin. Beste hainbat gairen artean, Internetek kazetaritza egiteko

sortu dituen molde berriez eta ohiko hedabideengan izan duen eraginaz aritu gara

solasean. Mahai-ingurua Euskadi Irratiak grabatu zuen eta datozen egunetan bertan

jasotakoaren laburpen zabala eskainiko du bere uhinetan. Lau mahaikideek

esandakoaz gain, beste hiru adituren iritziak ere jaso ditugu Larrun honetan.

Gaztaren zein zati jango du saguak?

Elisabeth Pombo eta Jon TornerMahai-inguruko argazkiak: Dani Blanco

Page 3: Larrun (115): 10 urte interneten

31 0 U R T E I N T E R N E T E N

AITOR LOPEZ DE ABERASTURI. Nik estatistikekesaten dutena aipatuko dut. Azkenaldian gai horreninguruan bi txosten argitaratu dira: Financial Timesegunkariarena bata eta KPMG enpresak egin duenabestea. Txosten horietan aipatzen da gaur egunInternet paperaren gainetik dagoela.

L. SAINZ. Paperaren gainetik, irratiaren gainetiketa telebistaren gainetik.

A. LOPEZ DE ABERASTURI. Gaur egun telebistaInterneten gainetik dago, baina aldea pixkanakamurriztuz doa. OJDk esaten duena ere aintzat hartubehar da. Hau da, prentsa idatzia gero eta gutxiago

saltzen eta irakurtzen dela eta prentsa digitalarekikoaldea gero eta txikiagoa dela. Nik ohitura daukatpaperean irakurtzeko. Interneten sarritan titularraketa azken orduko albisteak jarraitzen ditut. Bainaegia da gazteek Internet gero eta gehiago erabilikodutela eta beraz, prentsa idatziak gero eta irakurlegutxiago izango dituela. Hala ere, ez dut uste pape-ra desagertuko denik, batik bat kontuan hartutagaur egun Interneten dagoen eskaintzarekin pape-raren irakurle kopurua ez dela asko jaitsi. Egunka-riak eta aldizkariak argitaratzen jarraituko dira.

GORKA JULIO. Gure inguruko komunikabideeibegiratzea besterik ez dago. Egunkariak eta aldizka-

Luistxo Fernandez, Gorka Julio, Aitor Lopez de Aberasturi eta Lontzo Sainz.

Page 4: Larrun (115): 10 urte interneten

riak jada ez dira ez egunkari eta ez aldizkari. Bideo-ak eta audioak eskaintzen dituzte. AEBetan hainbataldizkarik beraien argitalpenak Interneten soilikeskaintzea eta hortik dirua ateratzea erabaki dute.Denda bilakatzen ari dira. Gure inguruan, Garaedo Berriara jotzen badugu, egunkariak izanik,denda ikuspegia ere badute. Alde teknologikoarierreparatuz, oraindik ere papera esku artean izateaasko baloratzen da. Hau da, ez da gauza bera arti-kulu bat pantaila batean edo paperean irakurtzea.Oraindik belaunaldi batzuk igaro beharko dirapaperak ematen duen mugikortasunaren antzekobaliabide teknikoak topatzeko, izan daiteke gailuapropos bat edo paper digitala.

L. SAINZ. Denden ikuspegiari dagokionez, nik ustedut bakoitzak bere negozio eredua bilatu beharduela.

G. JULIO. Nik hori aipatzen dut krisi edo antzekozerbaiten seinale delako. Hau da, paperak diru horiemango balu, ez litzateke beste ezer asmatu beharko.

Egoera horren aurrean zer egin behar-ko luke paperak Interneten abiadurarieusteko? Egokitu egin behar al du? Bimedioek osagarriak izan behar aldute?

G. JULIO. Tamainaren menpe dago. Niri oraindikkosta egiten zait testu luzeak Interneten irakur-tzea, liburuak edo hogei orritik gorako testuakinprimatu egin behar ditut. Beraz, paperarentzatbadago analisira jotzeko tartea. Baina ikusi beharda belaunaldi berriek zer joera duten. Nik ikustenditudan belaunaldiek oraindik papera behar dute,agian lehen aipatu dudan horregatik, oraindik ezdelako jaio paperaren funtzioa beteko duen gailuaproposik.

L. FERNANDEZ. Zurekin ados nago. Papereangauza luzeagoak irakurtzeko joera daukagu. Azpei-tian Uztarriak oso ongi egiten du hori. Alde batetikhilabetekaria dute eta bertan elkarrizketa edo arti-kulu luzeak biltzen dituzte. Produktu hori oso ongi

4 M A H A I - I N G U R U A

Ingeniari Tekniko InformatikoaAndoaindarra (Gipuzkoa). Elurnet Informatika Zerbitzuakenpresaren barnean prestakuntza eta programazioko jar-duerak egiten ditu. Blogari.net proiektuaren arduraduna da,baita Moodle (http://moodle.org) plataforma hainbat erakun-detan ezartzeko eta prestakuntza emateko arduraduna ere.Teketen (www.teketen.com) izeneko blog pertsonala daukaeta Bildu, Bloginfluence, Txioka eta Twitter Nanaformatsproiektuetan murgilduta dago. Gaztezulo aldizkariko etaKontaizu aldizkari elektronikoko kolaboratzailea da.

GORKA JULIO

Code&Syntax enpresako proiektu arduradunaEibartarra (Gipuzkoa). Kazetaritza ikasketak amaituta (EHUkoLeioako campusean) paperezko hainbat komunikabidetan jardunzuen: Egin, Argia, Euskaldunon Egunkaria eta Arrasate Press.Eibar.org gunearen eta Aurki bilatzailearen sortzailea da. Duelazazpi urte Code&Syntax enpresa sortu zuen bi lagunekin bateraeta egun hortxe dabil lanean, proiektu arduradun moduan. Ingele-sen Hilerria (http://eibar.org/blogak/luistxo) eta El Mapamóvil(www.mapamovil.net) izeneko blogak bereak dira.

LUISTXO FERNANDEZM a h a i k i d e a k

Page 5: Larrun (115): 10 urte interneten

osatzen dute informazio dosi txikiak eskaintzendituen agerkari digitalarekin. Osagarritasunerakobideak badaude. Hala ere, ez naiz ausartzen pape-rari gomendioak ematen. Zer gertatuko den asma-tzea zaila da. Ez paperaren guruek, ez Internetekoguruek ez dute etorkizuna zehatz asmatuko. Joerabatzuk orain mahai gainera bota ditugu, baina hor-tik Euskal Herriko komunikabideei Interneten zeregin behar duten agintzea tarte handia dago. Halaere, medio horietako jendeak ziur gaiari hainbatbuelta eman dizkiola.

L. SAINZ. Telebista agertu zenean irratiari gertatuzitzaion gauza bera gertatuko zaio paperari. Berelekua eta osagarritasuna bilatu beharko du. Bimedioen arteko osagarritasuna bilatzen saiatu direnproiektu batzuk izan dira, eta emaitza onak lortudituzte.

Azken urteotan Internetek sekulakojauzi kualitatiboa eman du elementumultimediei dagokienez. Gero eta

bideo eta audio gehiago ikusi etaentzuten dira eta beraz, Internettelebista eta irratiaren esparruansartzen ari da. Hori kontuan izanik,nola jokatu beharko lukete irratiaketa telebistak?

L. SAINZ. EITB24-ko aholkulari batek behin zeraesan zigun: “Zer ari zarete zuek egunkari bat egi-ten? Ez al zarete irratia eta telebista? Zergatik ema-ten diezue hainbesteko garrantzia testuei etaargazkiei?”. Horrek zer pentsatu ematen dizu.Dena den, beste eredu batzuk ere badaude. ABCkate estatubatuarrak, adibidez, jauzi hori emanzuen, testuetatik erabateko bideo dimentsiorapasa zen. Baina uste dut horrelako urratsa bat-batean emanez gero, jendeak ez lukeela ulertuko.Egia da gero eta bideo gehiago eskatzen dela,baina Interneten testuak ikaragarrizko garrantziadauka oraindik. Batzuei entzun nien 2007. urteabideoen urtea izango zela. Urtea igaro da eta nikez dut horrelakorik igarri. Bai, bideoak zabaldu

51 0 U R T E I N T E R N E T E N

Eitb24.com webguneko zuzendariaBilbon (Bizkaia) jaioa. Kazetaria. Euskal Herriko Unibertsita-tean lizentziatua. EFE albiste-agentzian eta Deia egunka-rian hasi zen lanean, tokiko informazioaren eta gehigarriensailetan. 1988az geroztik EITBn dabil beharrean. Besteakbeste, kazetari, koordinatzaile, sekzio-buru eta editoremoduan aritu da ETBko albistegietan lanean. 2000. urteanEITBko prentsa arduradun izendatu zuten eta 2004eanEitb24.com atariaren proiektu-buru. Gaur egun webgunehorretako zuzendaria da.

Kaixo.com webgunearen arduradunaGasteizen (Araba) jaioa. Ikasketaz informatikaria, Kaixo.comeuskal atari ezagunaren sortzaile –1996an– eta jabea da.EJIEn (Eusko Jaurlaritzako Informatika Elkartean) etaGuay.com webgunean aritu zen lanean, bigarren horretanzuzendari tekniko gisa. Interneteko publizitatea promoziona-tzeko Euskalbanner zerbitzua abian jarri eta Elkarnet (Eus-kal Internauten Elkartea) sortu zuen. Gaur egun, Kaixo.comgunearen arduraduna izateaz gain, Gasteizko Diocesanasikastetxean irakasle da.

AITOR LOPEZ DE ABERASTURI LONTZO SAINZ

Page 6: Larrun (115): 10 urte interneten

egin dira, baina ez dute izan sekulako hedapena.Beharbada datorren urtean edo hurrengoetan hel-duko da zabalkuntza hori emateko unea; guztioketxean behar bezalako konexioak ditugunean.Bideoek gero eta garrantzia handiagoa izangodute. Bilatzaile handiek bideoak aurkitzekomoduak hobetu nahi dituzte. Google edo Yahoobezalako atariek horren formula bilatzen dute-nean helduko da bideoaren garaia eta ordurakoprest egon behar dugu.

L. FERNANDEZ. Nik uste dut Internet telebista-ren eta bideoaren mundua guztiz aldatzera dato-rrela, irratiarena baino gehiago. Ez zait iruditzenirrati aparailuek eta ordenagailuek bat egingo

dutenik, baina telebista aparailuek eta diskogogorrek edo wi-fi aparailuek bai. Bat egitekoune hori agian ez da aurten ezta datorren urteaniritsiko, baina gauza batzuk oso garbi ikusten dirajada. Etxean bizi dut. Orain haurrek Mr. Beanikusteko ez daukate telebista piztu beharrik, You-Tuben sartu eta esketx guztiak han dauzkate.Googlek YouTube erostean eman zuen jauziasekulakoa izan zen. Bilaketetan daukaten bezala,posizio indartsua hartu dute bideoaren munduanere.

G. JULIO. Ados nago Luisekin. Gauza bat gainera-tuko nuke. P2P teknologia erabiltzen duten Zattoobezalako tresnak daude. Hau da, banda zabalera

6 M A H A I - I N G U R U A

Luistxo Fernandez eta Gorka Julio.

Page 7: Larrun (115): 10 urte interneten

jada ez da arazoa eta telebista edozein ordenagailu-tan ikus dezakegu, txartelik edo ezer berezirik izangabe. Bestalde, konbergentzia ere aipatu nahikonuke. AEBetan podcast-a edo jario bidezko audioemisioa hartu dutenak egunkariak izan dira, ez irra-tiak. Egunkariek bideoak ere sartu dituzte. Lehenesan dut egunkariak denda moduko zerbait bilaka-tzen ari direla, baina baita telebista edo irratiarenantzeko zer edo zertan ere. Medioen konbergen-tziarantz goaz. Bestalde, gero eta kamera gehiagodaude (telefono mugikorrean ditugunak, esaterako)eta horrek ere medioa bera aldatuko du, edozeinpertsonak informazioa helarazi ahal izango baitu.Jada gertatzen ari da eta You Tubeko fenomenoaadibide bat da.

A. LOPEZ DE ABERASTURI. Duela hamar urtebideoan pentsatzea ia ezinezkoa zen. Azken urteo-tan sekulako aldaketa egon da, bereziki Internetekoabiadurari eta konpresio teknikei esker. Duela seiurte streaming teknologia agertu zen eta gaur egunFlasheko FLV formatuarekin kalitaterik ia ez da gal-tzen. Publizitateari dagokionez ere, sekulako aurre-rakuntza izan da. Lehen telebista bidez ikustenziren spotak orain Internet bidez ikusten dira.

L. FERNANDEZ. Duela hamar urtetik hona nikez nuen inondik inora bideoaren eztanda hauaurreikusten. Ez nuen uste Internet telebistarengainera hain erraz etorriko zenik. Hiru urtekokontua izan da.

71 0 U R T E I N T E R N E T E N

Aitor Lopez de Aberasturi eta Lontzo Sainz.

Page 8: Larrun (115): 10 urte interneten

8 M A H A I - I N G U R U A

L. SAINZ. Badaude Interneten sortutako espe-rientziak, ondoren telebista bilakatzen direnak.Italian badago “Nessuno” telebista (“Inor ez” tele-bista). Teorian ez dago inor. Egoitza tabernabatean daukate. Bertatik programa batzuk egitendituzte, baina gainerako programazio osoa jen-deak bidaltzen dituen bideoekin osatzen dute.Hori ikaragarria da.

Uste duzue gaur egun telebista eraso-tuta sentitzen dela?

L. SAINZ. Ez dut uste telebista erasotuta dagoenik,ezta egongo denik ere. Lehen aipatu dugun kon-bergentzia horretan egokitu egin beharko dugu.Telebistarentzat Internet ez da mehatxua, aukerabaizik. Bestalde, gaur egungo telebistak, EspainiakoEstatukoak behintzat, kezkatuago daude euren arte-ko konpetentziaz Internetek sortzen duen konpe-tentziaz baino.

L. FERNANDEZ. Ikusleek telebista aurrean ematendituzten minutuak jaitsi egingo dira, kate digitaleketa Internetek telebistari ikuskatze minutuak ken-tzen dizkiotelako. Hala ere, uste dut etxean gaude-nean ez dugula nabigatu nahi; ematen digutena jasonahi dugu, besterik gabe. Kontsumo hori ere ez dadesagertuko.

L. SAINZ. Telebistako publizitate munduan ari-tzen direnek beste beldur bat dute. Beldur diraagian etorkizunean ikusleak euren programarikgogokoenak publizitaterik gabe ikusiko dituztela-ko, jada hori egiten duten aparailuak sortu dira-eta.

A. LOPEZ DE ABERASTURI. Etorkizunean tele-bistak Internet izango du; agian hemendik pare baturtera etorriko da boom hori. Sony-k eta antzerakokonpainiek horren inguruan lan egingo dute etasegur aski hemendik bi edo hiru urte barru eurenproduktuak aterako dituzte.

Internetek edukien produkzioa merketuegiten duela esan izan da hasieratik.Hori are nabarmenagoa bihurtu da blo-gekin eta web 2.0 kontzeptuak beregain hartzen duen guztiarekin. Zerbide egin du Internetek 2.0 belaunal-dira iritsi arte?

G. JULIO. Hasieran elite batzuek erabiltzen zutenInternet, informazioa eta dokumentazioa elkartru-katzeko. Ondoren ‘puntu com’ enpresen garaiansartu ginen. Enpresek ulertu zuten bakoitzak bereatariak eta kanalak sortu behar zituela eta bertatikdena eskainiko zigutela. Horrek porrot egin zuen.

““NNik uste dut Internettelebistaren eta

bideoaren mundua guztiz aldatzeradatorrela, irratiarena baino

gehiago. Ez zait iruditzen irratiaparailuek eta ordenagailuek bat

egingo dutenik, baina telebistaaparailuek eta disko gogorrek edo

wi-fi aparailuek bai”

LUISTXO FERNANDEZ

““Ez dut uste telebista erasotutadagoenik, ezta egongo

denik ere. Telebistarentzat Internet ezda mehatxua, aukera baizik. Gaur

egungo telebistak, EspainiakoEstatukoak behintzat, kezkatuagodaude euren arteko konpetentziaz

Internetek sortzen duenkonpetentziaz baino”

LONTZO SAINZ

Page 9: Larrun (115): 10 urte interneten

Orduan P2P garaia iritsi zen eta informazioa elkar-trukatzen hasi ginen. Kultura gero eta eskuraga-rriago genuen, bai paperean, bai bideoan, baiaudio bidez. Zenbait sektorek hori eraso moduanulertu zuten. Ondoren web 2.0 garaia etorri da,gaur egun gauden garaia. Hau da, erabiltzaileekkomunikatzeko eta informazioa zabaltzeko aukeragehiago dituzte, batik bat trabak kendu direlako.Hortik ulertu behar da blogen eztanda. Bestalde,copyright-arekin edo orain arte ‘jabetza eskubi-dea’ terminoa ulertzen zen moduarekin borrokanhasi gara. Elkartrukatze eta zabalkunde garaigorenean, zabaltzen ari den sozializazioarekintalka egin dute eredu zaharrek. Beste sektorebatzuk jabetza publikoaren edo jabetza guztionesku izatearen alde agertu dira. Hala, CreativeCommons lizentziak zabaltzen hasi dira eta soft-ware libreak jada bere heldutasuna lortu du.

L. FERNANDEZ. Duela hamar urte Internetenoinarrizko promesa hauxe zen: hartzaileok igorleere izan gintezkeela. Promesa hori egia bihurtze-ko gero eta tresna hobeak ditugu. Eta ez nagoados Gorkak esan duen gauza batekin, ‘puntucom’ enpresek porrot egin zutela, alegia. Nik ustedut gaur egun 2000. urtean baino enpresa gehia-gok dituztela webguneak eta gero eta etekinhobea ateratzen dietela. Badakite Internet behar

dutela beren produktua ezagutzera emateko etaInterneteko atari edo webgune korporatiboarengero eta behar handiagoa ikusten dut. Bestalde,elite baten tresna izatetik mundu guztiak erabil-tzen duen tresna izatera pasa da.

L. SAINZ. Oso erakargarria iruditzen zait pertsonaarruntak igorle bilakatu ahal izatea. Baina gehienerakartzen nauena komunitateek duten indarra da.Ikusten dut AEBetako komunitate handiek zerjende pila biltzen duten eta zer nolako gauzakmugitzeko gai diren. Euskal Herrian txikia da etabeharbada hemen komunitate askoz ere txikiagoaksortuko ditugu.

A. LOPEZ DE ABERASTURI. Internet ez dahainbeste aldatu. Internet beti izan da ‘edukiak +zerbitzuak’. Egia da gero eta eduki gehiago dago-ela eta zerbitzuek gero eta kalitate handiagoa dau-katela. Baina Internet zentzu horretan ez da askoaldatu. Hasieran bilatzaileak izan ziren, ondorenatariak agertu ziren eta azkenik blogak, web 2.0eta abarrak. Baina azken finean, erabiltzaileekbilatzaile eta atariak kontsultatzen jarraitzen dute.Gaur egun gehien erabiltzen diren zerbitzuakorain dela zazpi edo zortzi urte erabiltzen geni-tuenak dira, Google bezalako bilatzaileak, ediziodigitalak…

91 0 U R T E I N T E R N E T E N

““Euskarazko komunitateaazaleratu behar dugu. Nahiz

eta gehiegi ez izan, bagarela erakutsibehar dugu. Horretarako hainbatgauza egin daitezke: nabigatzaileaeuskaraz jarri, orrialdeak �eu�etiketarekin zehaztu eta abar”GORKA JULIO

““Internet beti izan da �edukiak +zerbitzuak�. Zentzu horretan ez

da asko aldatu. Erabiltzaileekbilatzaile eta atariak bilatzen jarraitzendute. Gaur egun gehien erabiltzendiren zerbitzuak orain dela zazpi edozortzi urte erabiltzen genituenak dira,Google bezalako bilatzaileak, ediziodigitalak�”

AITOR LOPEZ DE ABERASTURI

Page 10: Larrun (115): 10 urte interneten

10 M A H A I - I N G U R U A

Ezin da ukatu hemen aipatu denmoduan sozializazio prozesu bat emandenik. Hala ere, ez al zaizueiruditzen ikusle gehiago daudela,aktiboki parte hartzen dutenakbaino?

L. FERNANDEZ. Argi dago horrela dela, hemeneta leku guztietan. Duela hamar urtetik hona postazerrenda guztiek horrela funtzionatu dute. Baina,bestalde, sekula ez du gaur egun bezainbeste jen-dek euskaraz idatzi. Euskal idazlez beteta dagoInternet.

A.LOPEZ DE ABERASTURI. Euskaldunak pasi-boak gara. Ni gogoratzen naiz Kaixo.com sortunuenean, jasotzen nituen posta gehienak Ameri-ketatik etortzen zirela, diasporatik, nahiz eta era-biltzaile gehienak hemengoak izan. Luisek Sustatunik baino hobeto ezagutzen duen arren, webgunehorren estatistika batzuk aterako ditugu. Dema-gun Sustatuk 1.000 erabiltzaile dituela eta egu-nean bost albiste eta hogei iruzkin sartzen direla.Hala, Sustatuk 25 erabiltzaile aktibo ditu. Horrekesan nahi du Sustatu bisitatzen dutenen %2,5 soi-lik dela aktiboa.

L.SAINZ. Ba niri hori asko iruditzen zait.

L. FERNANDEZ. Estatistika horiek Sustatun eta edo-zein lekutan ematen dira. Hala ere, oraindik batzukesaten dute: “Aizu, hau ez duzue publikatu”. Badagaraia horren aurrean beste hau esateko: “Barkatu,zerbait garrantzitsua dela uste baduzu eta Internetentopatzerik ez badago, errua zurea da”. Baina horrela-ko kexak gero eta gutxiago dira eta zerbait garrantzi-tsua esateko duenak badaki bloga sortu edota Susta-tun, Zabaldun edo beste nonbait idatz dezakeela.

G. JULIO. Ni ez nago ados ikuspegi horrekin.Komunitate batean gutxi batzuek parte hartu

““Ikusleek telebista aurrean ematendituzten minutuak jaitsi egingo

dira, kate digitalek eta Internetektelebistari ikuskatze minutuak kentzendizkiotelako. Hala ere, uste dut etxeangaudenean ez dugula nabigatu nahi;ematen digutena jaso nahi dugu,besterik gabe. Kontsumo hori ere ezda desagertuko”

LUISTXO FERNANDEZ

Telebista bateko estudioa. Internetiesker errazagoa da telebista propioaizatea.

Page 11: Larrun (115): 10 urte interneten

111 0 U R T E I N T E R N E T E N

arren, gainontzekoak komunitate horren partesentitzen dira. Nik uste dut horrek publizitateakduen ikuspegia alda dezakeela. Jada ez da bisitakopurua neurtuko, baizik eta norberak besteekikoerlazioa kontuan hartuta zer sinesgarritasun dau-kan. Adibidez, nik badakit nire blogean nire orde-nagailu eramangarri berriari buruzko xehetasunakeman nituenean, Luisek berea erostea erabakizuela, nitaz fido zelako. Wikipedia edo Zabaldubezalako komunitateetan nik badakit %5ek soilikparte hartzen dutela, baina artikuluak jende askokkontsultatzen ditu egunero. Egia da bisitari gehia-go daudela, baina nire ustez gakoa aukeran dago,edonork aukera izatea edozer kontatzeko. Zentzuhorretan azpimarratu nahiko nuke jada gaur egunkomunikabideek ez dutela informazio guztia kon-trolatzen, nahiz eta oraindik gizartearen iritzi oro-korra zuzendu dezaketen. Baina zenbait unetanlehen aipatu dudan aukera hori nabarmendu egi-ten da. Eta orduan, jendeak eskura dituen tresnakerabiltzen ditu. Adibidez, Espainiako Estatuangizarteak ia-ia gobernu bat botatzea lortu zuen,SMS, blog, foro eta abarren bitartez. Halako tres-narik ez balego, horrelakorik ezingo litzateke ger-tatu.

Blogak sortzeko aukera izatearekinkonformatu behar al dugu? Edukien

kalitateari edo hizkuntza mailari ezal diogu erreparatu behar?

L.FERNANDEZ. Baina nori esan behar zaio,”ezidatzi mesedez”?

G. JULIO. Web 2.0 garaiak ekarri duen bestegauza on bat sindikazioa da eta sindikazioakaukera ematen dizu zure menua aukeratzeko, zuzara zure informazio iturrien jabe. Beraz, norbe-rak erabakitzen du ortografia akatsak errespeta-tzen dituen pertsona bat interesatzen zaion edohizkuntza aldetik hanka-sartze handiak egitendituen norbaitek idazten duena irakurri nahiduen.

Hala ere, blogak sortzeko aukera ema-ten duten komunikabideen kasuan, auzihonek beste esanahi bat har dezake.Medio batek bere webgunean agertzendiren edukiak kontrolatu beharko allituzke?

L. SAINZ. Norberak izan behar du idazten duena-ren erantzule. Egia da komunikabide baten webgu-nean dagoela, baina eduki hori sinatuta dago. Per-tsona bat dago eduki horren atzean.

Blogak eta web 2.0 kontzeptua berehorretan, Interneten izan direnbeste asmakizun batzuen artean batbaino gehiago ez ote dira? Modakontu bat, foroak edo posta zerren-dak bere garaian izan ziren bezala,adibidez?

L. FERNANDEZ. Hemen blogen trena hartudugunaren ideia zabaldu da. Hori gezurra da,oraindik ez dakigu zertan edo zertarako ari garen.Adibidez, blogari euskaldun gehienek photoblo-gak idazten dituzte, Messenger-eko hizkuntzaarraro horretan. Eibarren esaterako, agian 200photoblog daude. Hori batetik. Bestetik blogkomunitateak sortzen dira. Adibidez, UEUk duelaez asko blog komunitate bat sortu zuen. Udakoikastaroak pasa dira eta horiei buruz sarrera baka-rra argitaratu da. Ez zait iruditzen blog gehiegi

�Egia da gazteek Internetgero eta gehiago

erabiliko dutela eta beraz, prentsaidatziak gero eta irakurle gutxiago

izango dituela. Hala ere, ez dut ustepapera desagertuko denik, batik bat

kontuan hartuta gaur egunInterneten dagoen eskaintzarekin

paperaren irakurle kopurua ez delaasko jaitsi�

AITOR LOPEZ DE ABERASTURI

Page 12: Larrun (115): 10 urte interneten

M A H A I - I N G U R U A

dagoenik. Euskaraz ez dago ia ezer, oso edukigutxi dago.

G. JULIO. Teknikoki blogak foroen ondorengoakizan daitezke. Gertatu dena da edizio pertsonalera-ko prozesua arindu egin dela eta izaera hori duenedozein tresna, bloga izan edo beste zerbait izan,geratzeko etorri dela. Gainera, norberaren Interne-teko izaera islatzeko balio duten tresna bihurtzenari dira.

Zer etorriko da ondoren? Web 3.0 edoInternet semantikoa web 2.0ren ondo-rengoa izango al da?

L. SAINZ. Tim O’Reilly, software librearen bultza-tzaile ezaguna Gasteizen egon zenean esan zuenberari ez zitzaiola gehiegi axola 2.0 izendapenak.

Gauzak izendatzeko modu bat baino ez dela adie-razi zuen, Internet bizitzeko modu bat. Ni pros-pektiba egitera ez naiz ausartzen, baina uste dutInterneten bilakaera komunitateen inguruanmugituko dela. Hori alor guztietan, informazioa-ren alorrean adibidez, “Zu kazetari” bezalako eki-menekin; edo harremanen alorrean.

G. JULIO. Web 2.0 garaiak eman ditu jada sorkun-tzaren aldetik bere etekinak, ez da burbuila hutsa.Baina ukitu espekulatibo batzuk nabari dira. Enpre-sak sorkuntza horietatik irabaziak lortu nahian ari diraeta hortik etor daiteke aipatzen dudan espekulazioa.Etorkizunari begira, Lontzok aipatu duen komunita-teen mugimenduarena ere ikusten dut, batik batpublizitatean eta marketinean eragin handia izandezakeela uste dudalako. Epe ertainera egin daite-keen prospektiba bati dagokionez berriz, web

12

Aitor Lopez de Aberasturi eta Lontzo Sainz, Euskadi Irratiko mikrofonoen aurrean.

Page 13: Larrun (115): 10 urte interneten

semantikoaren lehen zantzuak ikusten hasi gara.Informazioa jada ez da kontsumitu soilik egingo,gauza gehiago egin ahal izango dira, nahastu, funtzioedo ekintza gehiago gauzatu eta abar. Bestalde, etor-kizunean mugikortasunean sakontzeko aukerakbadaude, baina baldintzak behar dira. Hau da, aparai-lu egokiak behar dira eta aparailu horietatik konexio-ak duen kostua ere garrantzitsua da. Azkenik, ustedut pertsonalizazio gorenerantz goazela. Ez soiliknorberak nahi dituen zerbitzuak nahi bezala eta nahidituenean jasotzeko duen aukerari dagokionez, baitagauza fisikoei dagokienez ere. Adibidez, kamiseta batetxean inprimatzeko aukera izatea. AEBetan esatera-ko, jendeak bere zapatilak pertsonalizatzen ditu etaNike etxeak hori egiteko aukera eskaintzen du.

L. FERNANDEZ. Mugikorretik Internetera konekta-tzeko tarifa laua eta kokapenaren berri ematen

duten mugikorrak laster helduko dira. Horrek gauzadezente aldatuko ditu. Bestalde, telebista eta Inter-neteko esperientziak bat egitera doaz. Nik bestezalantza bat daukat, gaur egun Messenger-arekindabiltzan gazteek zertara joko duten, zer zerbitzuerabiliko dituzten eta euskaraz zer sortuko duten.

A. LOPEZ DE ABERASTURI. Nire ustez Internet ezda asko aldatuko. Gero eta eduki gehiago egongo daeta zerbitzuak aldatu egingo dira. Ez dakit nolakoaldaketa izango den, baina ez dut uste handia izangodenik. Batik bat teknologia aldatuko da. Lehen aipatuduzuen bezala, mugikorretatik egiten diren konexio-ak gero eta azkarragoak eta merkeagoak izango dira.

Horrek zer esan nahi du, azpiegitu-rak edukiak baino garrantzitsuagoakdirela?

131 0 U R T E I N T E R N E T E N

Parez pare, Gorka Julio eta Luistxo Fernandez.

Page 14: Larrun (115): 10 urte interneten

14 M A H A I - I N G U R U A

Wi-fi sareak hainbat abantaila ekarri ditu, baina Interneteko konexioa etatarifak ez dira guztion gustukoak.

L. FERNANDEZ. Azpiegituraren menpe dago.Adibidez, banda zabalerak bideoak ikustea bal-dintzatzen du. Eta mugikorren erabilera prezioarioso lotuta dago. Japonian beste kontu bat da. Hantarifa laua dute eta guztiak telefono handi batzue-kin ibiltzen dira.

G. JULIO. Mugikorren mundua aldatzen ari da.Jada kode bidimentsionalak daude. Hau da, ezertekleatu gabe ekintzak egin daitezke. Operado-reak hori egiten ari badira, zerbitzuren bat eskaininahiko dutelako izango da. Ezen bestela, ezingodugu erabili eta WAP teknologiak jasan zuenporrotaren antzeko zerbait gertatuko da. Eta Inter-neten bideo handiak ikusi eta batik bat igotzekoarazoak ditugu oraindik, banda zabalera ez dela-ko simetrikoa, asimetrikoa baizik. Hau da, aukeragutxiago dago gauzak igotzeko jaisteko baino.

Hori teknikoki horrela izan da denbora askoan etaikusiko dugu hori ere aldatuko ote den.

Eta euskararen esparrura etorriz,Eustaten 2006ko azken hiruhilekodatuen arabera, euskara Internetennabigatzaileen artean hirugarren hiz-kuntza zen, gaztelania eta ingelesa-ren atzetik. Zer egin beharko genukeeuskararen presentzia areagotzeko?

L. SAINZ. Dena egin behar da. Edukien esparruanaritzen garenok gauza ahalik eta interesgarrienaksortzen saiatzen gara. Gainera, ahalegin bat egitendenean jendeak eskertu egiten du. Adibidez, gukinfografiak euskaraz landu ditugunean, jendeakeskertu egin du. Gutxi izango dira kontsultatu dituz-tenak, baina egiten dutenek eskertu egiten dute.

Page 15: Larrun (115): 10 urte interneten

151 0 U R T E I N T E R N E T E N

A. LOPEZ DE ABERASTURI. Ni askoz positibo-agoa izango naiz. Duela hamar urte ezinezkoa zenInterneten egunkaria euskaraz irakurtzea edo irra-tia euskaraz entzutea, ezta orain Eitb24-ek edoSustatuk eskaintzen dituzten bezalako albisteakeuskaraz irakurtzea ere. Gaur egun aldiz, horiguztia posible da.

G. JULIO. Nik lau puntu bereiziko nituzke. Fron-te guztietan borrokatu behar dela esan nahi dut.Alde batetik ikuspena dei genezakeena dago. Hauda, euskarazko komunitatea azaleratu behardugu. Nahiz eta gehiegi ez izan, bagarela erakutsibehar dugu. Horretarako hainbat gauza egin dai-tezke: nabigatzailea euskaraz jarri, orrialdeak ‘eu’etiketarekin zehaztu eta abar. Horren guztiareninguruan badago jendea lanean (web 2.0 elkartea,Wikipediaren inguruan dabilen jendea…). Biga-

rren puntua edukiak dira. Era guztietako edukiaksortzen jarraitu behar dugu. Euskal blogosferare-kin, euskarazko wikipediarekin, atari tematikoe-kin... Bestalde, tresnak euskaraz izatea garrantzi-tsua da. Hau da, lehenengo interakzioa euskarazegitea ahalbidetzen duten tresnak aplikatzea. Adi-bidez, nabigatzailea euskaraz izatea. Eta azkenikalfabetizazioa. Herritar arruntek teknologia berrie-tan hezi behar dute eta erakunde publikoakhorretan aritu behar dira.

L. FERNANDEZ. Hainbat frontetan saiatu behardugu. Adibidez, bideoen munduan Googlek YouTuberekin lortu duen nagusitasuna ikaragarrizkoada. Nola egin Interneteko bideo komunitate bateuskaraz? Estrategia desberdinak daude. BatzukYou Tubetik kanpo saiatu dira, EuskalTube sortuz.Agian beste estrategia bat You Tuberen gaineaneraikitzea zen. Bestalde, ‘presentziazko mezularitza’bezala definitu genitzakeen zerbitzuak daude:Yaiku eta Twitter adibidez. Hor ere zerbitzu parale-loak sortu behar al ditugu? Zuk adibidez, Gorka,horren gaineko zerbait eraiki duzu, Txioka. Ez dakitgauza berriak zerbitzu hegemoniko horiekiko para-lelo sortu behar ote ditugun edo horiekin batera.Saiatu egin behar dugu. Bakoitza modu batera saia-tuko da, eta nork asmatuko duen ez dago argi.

L. SAINZ. Nik Arkaitz Zubiagarekin [Zabaldu.com-en sustatzailea] hitz egin nuen EITB-k Aupatu sortuaurretik. Zabaldu egonik, antzerako zerbait sortubehar izateaz zalantzak nituen. Berak nola ikustenzuen galdetu nion; antzerako beste zerbitzu bat iza-tea onerako edo txarrerako izango ote zen. Aupatumartxan jarri eta abenduan hitz egitekotan geratuginen.

G. JULIO. Euskal komunitatea hain txikia izanik,horrek eragin negatiboa izan dezakeela aurreikusidaiteke. Ez da blogekin gertatu den gauza bera.Zabaldu edo Aupatu bezalako zerbitzuak zentralistakdira. Horrek Espainiako Estatuan gertatzen denarekinkonparaketa egitera garamatza. Bertan bi komunitatedaude, Meneame eta Fresqui. Komunitate bat osoindartsua da eta bestea ez. Zerak kezkatzen nau: eus-kalduna bezalako komunitate txiki batean antzerakobi zerbitzu izateak zer eragin izango duen.

““T im O'Reilly Gasteizen egonzenean esan zuen berari ez

zitzaiola gehiegi axola 2.0izendapenak. Gauzak izendatzekomodu bat baino ez dela adierazizuen, Internet bizitzeko modu bat.Ni prospektiba egitera ez naizausartzen, baina uste dut Internetenbilakaera komunitateen inguruanmugituko dela”LONTZO SAINZ

Page 16: Larrun (115): 10 urte interneten

Ekimen aldetik, guretzat erreferentediren Herrialde Katalanen atzetik algaude?

G. JULIO. Code&Sintax enpresako kide denGari Araolazak Informatikari Euskaldunen Bil-kuran konparaketa bat egin zuen eta adibidez,Wikipediako edukietan eta Interneteko edukie-tan oro har katalanak baino hobeto geunden,proportzioak kontuan izanda noski, biztanleriaeta hiztun kopurua, besteak beste. Horrek ez duesan nahi egoera hobea denik. Baina nik ustedut paretsu gaudela, edo behintzat aldeak ezdirela handiak. n

16 M A H A I - I N G U R U A

““Wikipedia edo Zabaldu bezalakokomunitateetan nik badakit

%5ek soilik parte hartzen dutela, bainaartikuluak jende askok kontsultatzen dituegunero. Gakoa aukeran dago, edonorkaukera izatea edozer kontatzeko. Zentzuhorretan azpimarratu nahiko nuke jadagaur egun komunikabideek ez dutelainformazio guztia kontrolatzen, nahiz etaoraindik gizartearen iritzi orokorrazuzendu dezaketen”

GORKA JULIO

“Copyright-arekin edo orain arte ‘jabetza eskubidea’ terminoa ulertzen zenmoduarekin borrokan hasi gara”. (Gorka Julio)

www.argia.com/argia-astekaria helbidean mahai-inguruaren pasarteak bideoan

Page 17: Larrun (115): 10 urte interneten

17I R I T Z I A K

«Teknologia berri batek gure zentzume-nen bat hedarazten badu gugandikkanpo gizartearen mundura, orduan

kultura horretan gure zentzumen guztien artekoberrantolaketa bat gertatuko da. Gutxi gorabehera,melodia bati nota berri bat eransten zaionean bezala.Eta kultura jakin batean zentzumenen antolamenduaaldatzen denean, ordu arte argi zegoena ilun bihurdaiteke, eta laino edo goibel zena, garden»

Marshall McLuhan, The Gutenberg Galaxy (1962)

PaperaAlde batetik ikusita, on izan genuen Internet lehenurteetan gure artera sartu ez izana: horrela, ameri-karrek eta, oro har, mundu anglofonoak aurrez zeregina zuten ikusi eta ikasteko aukera izan genuen.Beste aukera batzuetan bezala, haztamuka egin

zituzten hedabideek, orain dela hamar bat urte,Interneteko bidearen lehen urratsak: paperekoaelektronikara pasaraztea zela auzia uste izan zutengehienek. Tematiak gara askotan, irakaspen zaha-rrei axola gutxi diegu, guretzat alferrik esan zuenMcLuhan kanadarrak, «bitartekoa da mezua», Guten-berg galaxiaren amaiera sumatu zuelarik.

Ez, ez, bitartekoa ez da mezua, ez behintzat Inter-net galaxian. Aro berriaren hastapenean, esate bate-rako SAREKO ARGIA lehenengoz sortu zenean oraindela hamar bat urte, askok uste izan zuen euskarriazela gakoa, hau da, papereko aldizkaria moldeelektronikoan ipintzea. SAREKO ARGIA izango zen,ziurrenik, euskarri berriari etekinik ateratzen saiatu-tako bakanetakoa, aldizkariaren artikuluak testugisa ipini eta, berehala, bilatzaile bat erantsita. Ikus-pegia zen kontua, eta SAREKO ARGIA arin ohartu zensareak bazituela bere legeak eta lege horietara ego-kitu beste biderik ez zela. Aldiz, urtetan ezagutu

Astoa langa bezala

Gotzon Egia*

“Aro berria iritsi da kazetaritzara, zalantzarik gabe,gure arteko profesional asko ohartu nahi gabe egon

arren. Zer da gaur egun albiste? Non sortzen daalbistea? Lehen, gauzak guztiz tasatuta zeuden

informazioaren esparruan: nor zen idazle eta non, norzen irakurle eta nola. Gaur, ordea, idazle/irakurlekategoria horiek berdintzera, nahastera etorri dira

askotan: ezer gutxirekin, edonor izan daitekeinformazio (eta iritzi) sortzaile galaxia digitalean”

Page 18: Larrun (115): 10 urte interneten

18 I R I T Z I A K

ditugu aldizkaria Interneten ipintzeko bide egokie-na PDF fitxategiak zirela uste dutenak...

Beldur batek eragindakoa izan zen orduko jarre-ra hartzea: hedabideen esparruan, Internetek pape-rezko formatua ordeztuko ote zuen, ordu arteeskuartean hartu eta irakurri ohi genuena guztizsuntsituko ote zuen.

Interneten euskararen historia idatzi gabe dugu iaalderdi guztietan, baita hedabideenetan ere. Zeinizan ote zen sarera, lege osoz, ateratako lehen eus-kal hedabide idatzia? Noizkoa ote da euskal aldiz-kari bakoitzaren sareko bertsioa, batez ere pape-rean bide luze eta sendoa egina duten horiena?Zenbat euskal aldizkari ditugu gaur egun, benetakoformatu elektroniko oso eta landua dutenak? Ba alda sareko bertsioa besterik ez duen euskal hedabi-de idatzirik? Ezagutu al da gure artean paperezkoargitalpena utzi eta bide elektroniko soilera lerratuden hedabiderik? Herrietan edo eskualdeetan plaza-ratzen diren aldizkari lokalak azken 20 urteotaneuskarazko informazioaren eta kazetaritzaren para-digmatzat hartuak izan direnez, informazio lokalaedo eskualdekoa euskaraz zenbatekoa da gauregun Interneten?

Ez nekike (nuke jakingo?) galdera horiei deneierantzun taxuzko eta zuzenik ematen, baina euskalhedabideek Interneten eginiko bidearen laburrazohartzeko, iruditzen zait erantzunak osatzen ahale-gindu behar genukeela, zinez.

SareaHedabideei gagozkiela, Internetek ez du euskarriasoilik aldatu, oinarria aldatu duela esango nuke.

Lehenik, aldatu du irakurleak albistearen aurreanduen jokabidea, errotik gainera. Albistearen bilajoan beharrik ez du irakurleak, paperaren aroanjoaten zen eran, iturri hautatu (eta, nahitaez, urri)batzuetara. Ikuspegia mugarik gabe zabaltzekoaukera eman dio sareak irakurleari: iturri ugari,sakabanatu eta sorburu desberdinekoak aise esku-ratzen ahal ditu. Errealitate poliedrikoa ikuspegianiztun batez atzeman dezake sarean.

Bigarrenik, aldatu dio irakurleari albistearenaurreko begirada. Lehen, informazioaren mundukoprofesional eta analista pribilegiatu batzuk baizik ezzuten egunean lau, zazpi edo hamar egunkari ira-kurtzeko astirik. Aldiz, egun sarean albiste kopuruerraldoiak bistara daitezke, eta hautazko irakurketa

Page 19: Larrun (115): 10 urte interneten

19I R I T Z I A K

irizpide zorrotzak ezarri informazio masa ikaragarrihorren gainean. Ez da bakarrik informazio gehiagomenderatu daitekeela (zer), baizik informazioari soegiteko begirada bestelakoa dela (nola).

Hirugarrenik, sareko informazioak eraginik handie-na informazio sortzailearen aldera ekarri du. Kazetaribakar batek, ordenagailu eramangarri, kamera digitaleta sakelako telefono batez erredakzio gune bat anto-la dezake nonahi, oso bitarteko urriak erabilita, infor-mazioa formatu multimedia batez emateko. Alderdihorretan ere, aldakuntza ez da informazioa ematekoeuskarri soiletara mugatzen. Generoen arteko anaba-sa dago hor, testuak, soinuak eta irudiak ez baitira,antzina gertatzen zen bezala, kode (eta egiletza) des-berdinez sortzen, bat-batera eta nahasirik baizik, logi-ka bakarrak gobernaturik.

Kazetaritza 2.0Aro berria iritsi da kazetaritzara, zalantzarik gabe,gure arteko profesional asko ohartu nahi gabe egonarren. Zer da gaur egun albiste? Non sortzen daalbistea? Lehen, gauzak guztiz tasatuta zeudeninformazioaren esparruan: nor zen idazle eta non,nor zen irakurle eta nola. Gaur, ordea, idazle/ira-

kurle kategoria horiek berdintzera, nahastera etorridira askotan: ezer gutxirekin, edonor izan daitekeinformazio (eta iritzi) sortzaile galaxia digitalean.

Demokrazia handitu eta sakondu du sareak infor-mazioaren esparruan, horretan ez dago zalantzarik;iturriak askatu egin dira, nolabait esatearren. Informa-zio talde handiek hor jarraitzen dute, jakina, bainahautsi da behingoz haien monopolioa, eta ahotsgehienek dute ozen mintzatzeko aukera, baita saretxikietan antolatu edo elkarlanean aritzeko ere. Hobe-to genuke, baina, lerro artean irakurtzen eta ahotsenartean ongi bereizten ikastea, demokrazia handitzehorrek eta, ondorioz, informazio iturriak ugaritu etahedatze horrek bai baititu bere zorrak. Nork ez du,egunotan, blog bat sarean? Nork ez dio bere buruariaitortzen iritzi edo informatzaile izateko gaitasuna?Harrokeria puntu bat ikusten diot jokaera horri, egiaesateko, eta nago lehen paper gainean irakurtzengenituenean baino erneago ez ote den ibili beharorain, informazio digitalaren baso estuan.

Etenak ere sakondu ditu —ez dezagun ahantzi—galaxia digitalak: ipar/hego amildegi gero eta zabala-goa, alde batetik; eta mundu ustez zibilizatu honenbarruan eskubide guztien albora gelditzen ari direne-kiko haustura barrendua. Mundu molekularreanbezala, mundu digitalean ere eten horiek ematendigute gure demokraziaren neurri benetakoa...

Euskara, ai euskara!Hamar urte igaro dira SAREKO ARGIA sarean denezgeroztik; betiraundea, esan daiteke, Interneten neu-rrian. Euskal hedabideek ez zuten, oro har, aro digi-talaren beharretara arin eta bizkor egokitzeko ikus-men nahikorik izan orduan, eta esango nuke osoantzeko atarramentuan dabiltzala egun: informaziolokala oso eskas eta sakabanatua da sarean, hedabi-deen arteko elkarlan izpirik ez dut ikusten, bakoi-tzak berean jarraitzen du, hedabide publikoek (gal-dera bat: euskal hedabideetatik zein ez da, neurribatean edo bestean, publiko?) ez dute indar-bidera-tzaile izateko jaidurarik izan.

Bitartean, ikuspegiz, neurriz eta jokabidez eredu-garri izan daitezkeen esperientzia lokalek (Goie-na.net) ez dute inor atzetik eraman...

* Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Nor-malkuntza eta Sustapenerako zerbitzuburua

“Demokrazia handitzehorrek eta, ondorioz,

informazio iturriakugaritu eta hedatze horrek

baditu bere zorrak. Norkez du, egunotan, blog batsarean? Nork ez dio bereburuari aitortzen iritzi

edo informatzaile izatekogaitasuna? Harrokeria

puntu bat ikusten diotjokaera horri, egia

esateko, eta nago lehenpaper gainean irakurtzen

genituenean baino erneagoez ote den ibili behar

orain, informaziodigitalaren baso estuan”

Page 20: Larrun (115): 10 urte interneten

20 I R I T Z I A K

Internetek eta teknologia berriek gure bizi-modua eraldatzen jarraitzen dute etengabe.Bizimodua diot, aipatu aldaketa konstante

hori bizitzako esparru guztietara iristen baita. Zailada oso Internetek eta teknologia berriek bainoeremu gehiago astindu dituen fenomenorik aurki-tzea. Teknologiak izatetik, zeharkako tresnak izate-ra pasa baitira: diziplina edo jakintzagai guztietanaplikatzen dira. Are gehiago. Belaunaldi berrientzatInternet ez da teknologia: teknologia, berarekin jaioez denarentzat bakarrik baita teknologia. Eta belau-naldi berriak ezberdinak izango direlako, Interneteta teknologia berriek hezkuntzaren munduanduten eragina neurgaitza da ia.

Mundu mailan egin diren zenbait ikerketek hez-kuntzaren munduan teknologiek duten eragina izandute aztergai. Ikerketa horietako batzuen arabera,teknologiak erabiltzen diren ikasgaietan ikasleakmotibatuagoak egoten direla baiezta daiteke. Etabaita ikasleen arteko ezberdintasunak areagotzendituztela ere. Alegia, teknologien erabileraren heda-tzearekin, ikasle aktibo eta pasiboen arteko aldea

gero eta nabarmenagoa dela. Dudarik gabe, hez-kuntzaren eta teknologien arteko harreman edotaelkarrekintzak galdera eta kezka andana dakartzaberarekin.

Diziplina anitzeko belaunaldi berriak Gaurdaino, ikasgai bakoitzak bere plangintza zuen.Bere denbora eta bere konplexutasuna. Beregarrantzia eta ezinbestekotasuna. Ikasgai bakoitzakbere bidea zuen. Ez zuen besteekin talka egiten.Baina teknologia berriek eragin duten konbergen-tziarekin elkarreragina areagotu egin da. Internete-kin dena globalagoa da. Ez dago ezer aislatua. Arlo,diziplina edo jakintzagai bakoitza beste batzuekinkontaktuan egongo da. Belaunaldi berriak ez diraespezializazioetan oinarrituko, jakintzagai ezberdi-nen arteko integrazioan sustraituko baita belaunaldiberrien formakuntza. Hori guztia, gainera, are argia-goa da teknologien edo informatikaren munduazmintzo bagara.

Egun, biologoek, psikologoek, historialariek,pedagogoek eta gainerako profesional guztiek tek-

Hezkuntzaren teknologiak hezkuntzan

Iratxe Esnaola *

“Egun informatikaren munduak ezin du ikasgai soil batizan. Informatika, Internet eta teknologia berriek ezdute ez ordutegirik ez gela berezirik behar.Teknologiak jakintzak eta gaitasunak transmititzekoerabili behar dira, eta ez tresna aislatu gisa.Internetek hori guztia eta gehiago egiteko aukeraeskaintzen dio hezkuntzaren arteari”

Page 21: Larrun (115): 10 urte interneten

21I R I T Z I A K

nologien bitartez beraien jakintzagaiak aberastendituzte. Internet eta teknologia berriek ikerkuntzasustatzen, lotzen eta azkartzen baitute. Denakonektatuta dago. Ez dago ezagutzaren irlarik.Internet jakintzaren eta adimen kolektibo banatua-ren itsasoa da.

Zentzu honetan, egungo hezkuntza sistemak dizi-plina ezberdinen arteko loturak transmititu etanaturaltzat hartzea bermatu behar du. Etorkizunekopertsonengan pentsatu eta hauek bizimodu etajakintza global horretan funtzionatzeko gai bihurtubehar ditu. Internetek munduaren globalizazioaazkartu du, eta hezkuntza sistemak, mundu mailakoaldaketa izugarri horretaz jabetu eta jakintzagaianiztasuna oinarri izango duen eguneraketa peda-gogikoa behar du.

Teknologien erabilera intentsiboan oinarritutako hezkuntza Teknologien mundua gaztea da guretzat. Ez zirenaspaldi iritsi gure bizitzetara. Ez gure etxeetara ezeta ikastola, ikastetxe eta unibertsitateetara. Lehenteknologiarik gabe ikasten genuen. Ez hobeto ezokerrago: ezberdin egiten genituen gauzak. Eta gus-tatu edo ez, dena beste modu batera egitera erdibehartuak gaude.

Egun informatikaren munduak ezin du ikasgaisoil bat izan. Informatika, Internet eta teknologiaberriek ez dute ez ordutegirik ez gela berezirikbehar. Teknologiak jakintzak eta gaitasunak trans-mititzeko erabili behar dira, eta ez tresna aislatugisa. Internetek hori guztia eta gehiago egitekoaukera eskaintzen dio hezkuntzaren arteari.

Egun haurrei matematikak eta bestelako ezagu-tzak irakasteko tresnak existitzen dira. Are gehiago.Hezkuntzaren arloan Internetek papera bera ereordezkatu dezake. Zergatik ez ditugu gure ikasleakeuskarazko Wikipedian idaztera bultzatzen orainarte idatzizko lan bat aurkeztu behar izan dutenikasgaietan? Gainera, sistema honekin, ikasleakelkarlanean eta talde lanean aritzeko gaitasun etapartekatze baloreak ere garatuko ditu. Eta zergatikez dugu gure ikasgaiko edukia blog batean lantzen?Parte-hartzaileagoak eta aktiboagoak bihur ditzake-gu, ez izan zalantzarik.

Teknologiek, beraz, ez dute informatika gelakotramankulu edo aparatu hotzak izan behar. Beste

ikasgaiak eta, zergatik ez, gaitasun eta baloreak,ikasleei helarazteko tresna baliogarriak izan behardute. Guztion eskura dauden tresnak dira, etaondorioz, berauek intentsiboki erabiliz hezi beharditugu belaunaldi berriak.

Teknologien erabilera arduratsuaErabilera intentsiboak, ordea, erabilera ardura-tsuaren auzia mahaigaineratzen du. Teknologienmundua gaztea da. Berria gehienontzat, erabiltzai-le ikuspuntutik, eta are berriagoa, hezkuntzarentalaiatik.

Baina beste esparru guztietan bezalaxe, dena ezda etikoa informatikaren munduan. Potentzial han-diko tresnak diren heinean, berauen erabilera anke-rrak berezko dituzten onurak itotzen ditu. Hori dahezkuntzaren beste gako garrantzitsuenetako bat:erabilera arduratsua definitzea.

Ez dago teknologien dekalogo profesionalik.Dena ona edota txarra izan daiteke. Etikoa edoankerra. Norberaren eta kasuaren arabera. Hezitzai-leen ardura da etorkizuneko belaunaldiek teknolo-giekiko duten jarrera parametro zuzenetara bidera-tzea. Ez da erraza mundu birtual edota digitaleanhori definitzea, mundu errealean ere oso konplika-tua suertatzen denean. Baina hala izan behar du.

Egun indarrean ditugun metodologia pedagogi-koen ardatz eta helburu berberak oinarritzat har-tuz, teknologiaren erabilera etikoa definitu beha-rra dago. Eta horretarako, egungo markopedagogikoek teknologiaren garrantzia bere bai-tan bildu behar dute, halabeharrez. Bizitzakobeste aspektu guztietan bezalaxe, teknologieneskutik konstante bakarra aldaketa da, eta beraz,marko pedagogikoen eguneraketak maiztasunhandiagoz egin beharko lirateke.

Laburbilduz, mundu globalizatuan bizi eta dizipli-na anitzekoak izango diren etorkizuneko belaunal-diak hezitzeko, teknologiak modu intentsibo bainaarduratsu eta etikoan erabiltzea da egun hezkun-tzak teknologien munduarekin duen elkarrekintza-ren erronkarik nagusiena. Erraz esaten da. Bainahalabeharrez egin beharko dugu.

* Informatikan ingeniaria eta Deustuko Unibertsi-tateko irakaslea

Page 22: Larrun (115): 10 urte interneten

22 I R I T Z I A K

1997an baino hamar urte zaharrago gara guz-tiok gaur. Gure bisaietako eta gorputzekozimur eta marketan igerri da gertakizun

ugari suertatu dela urteotan. Geuk hasi edo kontro-latu ahal izan ditugunak batzuk, eta gehienak berrizguk menderatzen ez ditugun indar eta inertziek era-ginak.

Gainera, gutako bakoitzarentzako bezainbesteiragan da denbora ingurukoentzako ere. Oharka-bean gu hamar urte zaharrago gara, ez dugu betijokatzen horretaz ondo jabetuta –“beti gazte”deitzen da zahar-etxe bat baino gehiago– etaduela hamar urte ez zeuden beste arizale askoagertu dira indarrez eszenatokian. Guk bainosasoi hobea daukaten gazteak, geure begiaurrean gertatzen ikusi ditugun aldaketek ekarri-

tako egoera berria guk-geuk baino hobeto kon-trolatzen dutenak.

* * *

1997an Internetek bere zain harrapatu gintuen ARGIA-ko jendea. 15 urtez goiti generamatzan euskal prentsamundu digitalean murgiltzeko ahaleginean. 1980 eta1981eko lehen saiakeren ondotik, ARGIA bere egiturainformatiko propioa garatzen hasi zen. 1982an admi-nistrazioa informatizatzeaz gain, fotokonposaketariekin zion, garai haietan testuen tratamenduan izakerapropioa zuen fotomekanikarekin segituz.

Orduan ez zen Informazio Teknologia Berriakbezalako izenik eta ARGIArn apostuak funtsean egi-tura autonomo eta eraginkorrak eraikitzeko egin

"Soundslideshow"ak eta Mariano Ferrer

Pello Zubiria *

“Sinergiak eta elkarlana, hain hitz ederrak eta proiektuzehatz bihurtzen hain zailak. Interneterakoadministrazioaren diru-laguntza publikorik ez zegoeneanelkarlana zaila bazen, ez dirudi errazagoa denik orain.Sinergiek lekarketen etekinen aurrean enpresa bakoitzakbesteekiko lehiakide izateak eragindako mesfidantzakkontrajartzen baitizkio. Baina kultura txiki batek bezalabere hizkuntza txikian ari diren komunikabide txikiekelkarren arteko sinergiak derrigorrezkoak dituzte,handien itzalpean ximelduko ez badira”

Page 23: Larrun (115): 10 urte interneten

23

ziren. Baina ahalegin hura inprimaketan eta komu-nikazio idatzian iraultza digitala lehertzen ari zenunean gertatu zen, eta informatika alorrean proiek-tu propioa antolatu zuten bazkide eta laguntzailebizkor eta ausart batzuen babesean ARGIAk posibleizan zuen tren hartara garaiz igotzea.

* * *

1997rako, informazioa sortzetik inprimatu eta saltze-raino bere eskuz kontrolatzeko egiturak prest zeuz-kan ARGIAk, Ametzagaiña taldearen babesean. Lehen-biziko CD-ROMak ekoiztuak zituen, elkarrizketenbilduma historikoa biltzen zuena adibidez. Eta aldiberean, hain indar handiz sortzen lagundu zuen Eus-kaldunon Egunkariaren ondoan astekari gisa komuni-kazio esparru propioa berrantolatu nahian ari zen.

Interneti sekulako interesa aurkitu zioten hasieratikARGIAko kideek. Bakoitzak komunikazio tresnaberriari abantailaren bat nabarmentzen zion besteengainetik. Batentzako, astekari baten inguruan bilduta-ko komunikazio talde bati nortasuna sendotzekobide berria eskaintzen zion amaraunak, eta Internetenlehiatzeko azpiegitura eta teknologia propio egokiakekoiztea zen lehentasuna. Beste batek Internet kioskoerraldoi gisa baloratzen zuen, ordura arte astekaritxiki bateko kazetariaren eskuetatik urrun zeuden itu-rri oparoak hurbiltzen zizkiona. Salmentatan ari zenkideak ARGIAren eta bere produktuen eskaparate pri-merakotzat irudikatzen zuen sarea.

Bestalde, bazen kiderik azpimarratzen zuenikberrantolatzen ari zen euskal komunikazio esparrua-

ren baitan joko aukera berriak ematen zizkiola Inter-netek ARGIAri, asterokotasunaren mugak hautsiz.Ordura arte digitalean erraz eskaintzeko prestatutakozerbitzuak on-line ipini ondoren, egunerokotasunarenberoa estreinakoz zerk emango zion aurkitu genuen:goizero eskainiko zen Euskal Kulturaren Urtekariaegiteko urte osoan zehar egiten zen bilduma lana,horra Euskal Kulturaren Haria zerbitzu berria.

* * *

Hamar urtek denoi eman digute zerbaitetan asmatueta beste zerbaitetan huts egiteko aukera. ARGIAkasmatu zuen eduki guztiak on-line eta berehalaipintzea hasieratik defenditzean, paperezko medioaskotan Interneti beldurra zitzaion garaietan. Aldiz,ilusio handiz abiarazitako ekintza bat baino gehiago–Sareko Herriak ezin dut frakaso pertsonal bezalaaipatu gabe utzi– bidean erori dira.

Bidean geratu diren bezala euskarazko komuni-kabide eta taldeen artean Interneten inguruan siner-gia aberasgarriak osatzeko aukera asko. Nago gutxi-txo hitz egin dugula aukera galdu horiez eta gaurere egunero galtzen ari garenez. Eta historiaren ira-kaspenak ikasi ez baditugu, seguruenik ostera sasiberdintsuetan zangotrabatuta geratuko garela.

Sinergiak eta elkarlana, hain hitz ederrak etaproiektu zehatz bihurtzen hain zailak. Interneterakoadministrazioaren diru-laguntza publikorik ez zego-enean elkarlana zaila bazen, ez dirudi errazagoadenik oraingo aro oparoagoan. Sinergiek lekarzke-ten etekinen aurrean enpresa bakoitzak besteekiko

ARGIAko kazetaria erredakzioan, bideoak egiten. Multimedia arloan buru-belarrimurgildu gara.

Page 24: Larrun (115): 10 urte interneten

24 I R I T Z I A K

lehiakide izateak eragindako mesfidantzak kontra-jartzen baitizkio. Baina kultura txiki batek bezalabere hizkuntza txikian ari diren komunikabide txi-kiek elkarren arteko sinergiak derrigorrezkoakdituzte, handien itzalpean ximelduko ez badira.

* * *

Arin joan dira hamar urteok, arin gertatu diraaldaketa handiak, eta okerrena –edo onena– dena:aldaketotako asko ia inprebisibleak izan dira gure-tzako. Horra etorkizunari buruzko apustuak apalta-sunez eta zuhurtziaz egiteko motibo ederra.

Bestalde, Internetek euskarriak –prentsa idatzia edotelebista– aldatu ditu, eta berriak sortu; eta gainera,kontatzeko moduetan ere kanbio handiak ari da eragi-ten. Idazkeran, idatzia aurkezteko moduan, estetikan,idatziaren eta irudiaren arteko harremanean... Informa-zio kontuetan “hartzaile” eta “emaile” paperak izugarrialdatu izanak ere badu horretan zerikusia.

Gutako asko, paperean hezi garenok, nola edohala ari gara egokitzen gure hizkera eta idazkerak

tresna, garai eta irakurle berrietara. Aldiz, orain hasidira komunikazioa produzitzen erabat digitalean–eta Interneten- hazi diren lehen gazteak.

Umildadea, berriro, burutsu jokatu nahi badugu.Gazteei entzun. Gazteengandik ikasi, etxeko seme-alabengandik, hasteko. Digitalizazioak ekarrikodituen aldaketak hasi baino ez dira egin, eta gaz-teek dakartzate hurrengo aldaketen ernemuinak.Eta oparotasunez gainezkako urte hauen segidanenergia-diru-lan urrien garaiak iristen direnean–beti iristen baitira– orduko aldaketek ere gazteonmarka handiagoa eramango dute gurea baino.

* * *

Eta zer-nola komunikatu Internetek ekarri duen infor-mazio uholdearen erdian? Zer-nola esan –entzuteamereziko duen zer– informazio, sasi-informazio etapropagandazko habarrotsaren erdian?

Herritarrak hainbeste iturri, irudi eta mezurenerdian erreferentzia garbiak ere estimatzen ditu.Albisteak neurtu eta horietatik ondorioak ateratzenlagunduko dioten analisiak. Publizitateak eta marke-tin operazioek sortutako manipulazioen azpian dago-ena ulertzen lagunduko dioten kritikak. Albiste batdamaion iturria pittin bat hobekiago ezagutuarazikodion komunikatzailea. Burrunba frenetikoaren erdianerrealitatearen irakurketa lasai eta serenoagoa egitenlagunduko dion ahotsa.

ARGIAren edozein irakurlek adina edo gehiagoerabiltzen dut Internet. Eta oraindik ere goizetanfaltan botatzen dut gosaria eta munduko informa-zioaren panorama bere analisis zorrotzez gozatzenzizkidan Mariano Ferrer hura. Jaioko dira berriak.

* ARGIAko zuzendariaren albokoa

LARRUN pentsamendu aldizkariaARGIArekin batera banatzen daZuzendaria: Xabier LetonaJabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L.Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160Lasarte-Oria Posta Elektronikoa:[email protected] Telefonoa: 943 37 15 45Inprimategia: Antza S.A.L. Informatika: ASPSCOOP.

(ARGIAko 2.112. zenbakiarekin banatua, 2007ko azaroaren 25ean)

“Herritarrak hainbesteiturri, irudi eta mezurenerdian erreferentzia garbiakere estimatzen ditu.Albisteak neurtu etahorietatik ondorioakateratzen lagunduko diotenanalisiak. Publizitateak etamarketin operazioeksortutako manipulazioenazpian dagoena ulertzenlagunduko dioten kritikak.Albiste bat damaion iturriapittin bat hobekiagoezagutaraziko dionkomunikatzailea. Burrunbafrenetikoaren erdianerrealitatearen irakurketalasai eta serenoagoa egitenlagunduko dion ahotsa”