Larrabetzuko Udala Cinturón de HierroLARRABETZU Burdin Hesia Cinturón de Hierro “Burdin hesia”...

1
LARRABETZU Burdin Hesia Cinturón de Hierro “Burdin hesia” deritxonaren benetako izena “Bilboko hurreko defen-tsa” edo “Bilboko hesia” zan, eta Euzkadiko behin-behineko gobernuak eregi eban 1936 eta 1937. urteetan Bilbo matxinatutako arma- dearen balizko setiotik jagon guran, Sondikako aireportua, Zolloko urtegia eta Bilbo bera artilleriaren tiroetatik zaintzeko. Hesiak udalerri honeek zeharkatzen ebazan, Zierbenako kostaldetik hasita betibe: Abanto, Muskiz, Galdames, Gueñes, Sodupe, Gordexola, Okondo, Laudio, Arrankudiaga, Ugao, Arrigorriaga, Zeberio, Galdakao, Larrabetzu, Gamiz-Fika, Mungia, Loiu, Gatika, Laukiz, Sopela eta Berango, eta Urdulizko eta Barrikako hesia indartzen eban. Alberto Montaud Noguerol teniente koronelaren lana izan zan Hesiaren diseinua, eta lan hori burut- zeko, Pablo Murga eta Alejandro Goicoechea kapitainen laguntasuna euki eban. Hainbat lerro egiteko egitasmoa zan, eta honeek biltzen ebazan: lubakiak, metrailadoreen finkalekuak (habia), parapetoak, babesgune aktiboak eta pasiboak, alanbradak, behatokiak eta era guztietako defentsak, kasu bat- zuetan hormigoi armatuagaz eta beste material galkor batzuekaz eginak, zuraz edo lur-zakuez esate baterako. Obrak egiteko erritmoa eta horretarako pertsonen kopurua ez zan iraunkorra, une bakotxeko gerrea- ren lehentasunak zirala-eta. Halanda be, nabarmentzekoa da denboraldi batzuetan beharrean 14.000 lagun be ibili izana. Bestalde, Murga kapitaina espioitzagatik atxilotu ostean, Goicoechea gelditu zan Hesiko obrak egiteko arduradun bakarra, baina arerioaren bandora pasau zan 1937ko zezeilaren 27an. Haren argibideei eta abiazinoaren bitartez lortutako informazinoari esker, armada frankisteak euskal defentsen barri zehatza euki ahal izan eban. Euskal defentsak 1937ko bagilaren 12an desegin ebezan, Urrustiko (Gamiz – Fika) eta Gaztelumendiko (Larrabetzu) muinoen arteko eraso suntsikorraren ostean. Horretarako, 110 hegazkin, artilleriako 200 pieza eta hasieran 12.000 soldadu erabili ebazan Franco jeneralak. Garaitutako lerroa “Burdin hesia” izentau eban armada frankisteak, haren garaipenaren meritua nabar- mendu guran. Izan be, izen horrek iraun dau gaur egunera arte, eta halan onartu dau gizarte osoak. El “Cinturón de Hierro”, cuya verdadera denominación era “Defensa Próxima de Bilbao” o “Cinturón de Bilbao”, fue construido entre 1936 y 1937 por el Gobierno Provisional de Euzkadi en un intento de defender Bilbao, en caso de un asedio del Ejército sublevado, conservando el aeropuerto de Sondika y el embalse de Zollo y protegiendo la villa del tiro de artillería. El trazado del Cinturón transcurría por los siguientes municipios comenzando desde la costa de Zier- bena: Abanto, Muskiz, Galdames, Güeñes, Sodupe, Gordexola, Okondo, Laudio, Arrankudiaga, Ugao- Miraballes, Arrigorriaga, Zeberio, Galdakao, Larrabetzu, Gamiz-Fika, Mungia, Loiu, Gatika, Laukiz, So- pelana y Berango, reforzando el anillo Urduliz y Barrika.El diseño del Cinturón fue obra del Teniente Coronel Alberto Montaud Noguerol, quien para llevarlo a la práctica contó con los capitanes Pablo Mur- ga y Alejandro Goicoechea. Consistía en una serie de líneas que incluían trincheras, asentamientos para ametralladora (nidos), parapetos, abrigos activos y pasivos, alambradas, observatorios y toda suerte de defensas, realizados en algunos casos de hormigón armado y en otros de materiales perecederos como la madera o los sacos terreros. Euzkadiren kontrako erasoaren mapea; Burdin hesia agertzen da bertan (Abertzaletasunaren artxiboa, Sabino Arana Fundazioa) Mapa de la Ofensiva sobre Euzkadi que muestra el Cinturón de Hierro (Archivo del Nacionalismo, Fundación Sabino Arana) Larrabetzu. Bertara joateko mapea (Sancho de Beurko Elkartea) Larrabetzu. Mapa de cómo llegar (Sancho de Beurko Elkartea) www.uribe.eu Larrabetzuko Udala El ritmo de ejecución de la obra y el número de recursos a ella destinados no fue constante debido a las prioridades bélicas de cada momento, aunque es de destacar que en algunas temporadas llegaron a emplearse hasta 14.000 personas. Por otra parte, tras la detención por espionaje del Capitán Murga, quedó Goicoechea como único encar- gado de ejecutar las obras del Cinturón, decidiéndose a pasar a zona enemiga el 27 de febrero de 1937. Sus infor- maciones, añadidas a las obtenidas gracias a la aviación, permitieron al ejército franquista conocer en detalle las defensas vascas. Las defensas vascas fueron aniquiladas el 12 de junio de 1937, tras un demoledor ataque entre las cotas de Urrusti (Gamiz - Fika) y Gaztelumendi (Larrabetzu), empleando para ello el General Franco 110 aviones, 200 piezas de ar- tillería y un número inicial de 12.000 soldados. El ejército franquista denominó la línea vencida como “Cinturón de Hierro”, con ánimo de resaltar el mérito de su triunfo, denominación que ha perdurado hasta nuestros días y que ha sido asimilada por toda la sociedad. Burdin hesia eregiteko, bost sektore- tan banatu zan trazatua: 1.a: Zierbe- na sektorea, udalerri horretatik Sodu- peraino; 2.a: Ganekogorta sek-torea, Sodupetik Ugaoraino; 3.a: Upo Mendi- guneko sektorea, Ugaotik Usansolora- ino; 4.a: Urigoiti sektorea, Usansolo- tik Larrabetzuraino; eta azkenik 5.a: Sortaldeko sektorea, Larrabetzutik Berangoraino, Urdulizko eta Barrikako hesia indartuta. Halan, Larrabetzun kokatutako de- fentsak 4. sektoreko lerroaren barruan egozan, Gaztelumenditik Erletxe in- gururaino (Galdakao). Gotorleku asko egozan eremu horretan, muino eta lurraren gorabehera guztiak baliatzen ebezan lerroakaz. Ganera, arerioaren erasoak gerta eitekezan errepideak eta bigarren mailako sarbideak kontro- letan ziran. 1937ko bagilaren 11n, Bizkargi men- diaz jaubetu zirala baliatuta, erre- beldeek euskal armadea bota eben Urkulu mendiko euren posizinoetatik artilleria handiaren eta hegazkinen laguntzaz. Errepublikazaleen gaueko kontraerasoari aurre egin ostean, fran- kistek euskal defentsak hautsi ebezan hilaren 12ko goizean. Nafarroako I., V. eta VI. Brigadak Aretxabalagane, Ur- kulu eta Fikako posizinoetatik abiatu eta ordu batzuk lehenago artilleriak eta hegazkinek suntsitutako euskal posizinoak hartu ebezan. Ostean, lor- tutako bidea urratu eta Lezamatik eta Larrabetzutik zabaldu ziran defentsak atzetik hartzeko. Nafarroako I. Brigadea Kantoibasotik sartu, Gaztelumendi hartu eta hiru noranzkotan hedatu zan: Alde bate- tik, Irurimendi hartu eban; bestetik, Loroñoko muinoak hartu ebazan, eus- kaldunen kontraerasoari aurre ginez; azkenik, Astorekara ailegau zan. Aldi berean, Brigada horretako erreserbako unidadeek bat egin eben erasotzai- leakaz Hesiaren kanpoko aldetik. Larrabetzu herrian eta inguruan go- torleku asko egozanez, gaur egun be- rrogeta hamar bat hondakin dagoz, batzuk besteak baino egoera hobean. Metrailadorearen finkalekua (habia) eta babesgune aktiboa eukezan gortor- lekuak, saieteradun karelakaz eta me- trailadoreen finkaleku errezak, horreek guztiak hormigoi armatuz eta harlan- gaitzez eginak, baita mina-galeriako babesgune ugari be. Lur-zakuakaz edo pinu-enborkiagaz estalitako orduko le- rroetatik, zanga zati batzuk badira ora- indino be. Hondakinok Gaztelumendin, Goikomendin, Gaztelun, Zarandoan, Zubiaurren, herri erdian, Sarrikolean, Agarren eta Malatierran dagoz. Para su construcción, el trazado del Cinturón de Hierro se estableció dividido en cinco sectores: 1º. Sec- tor Zierbena, abarcando desde este término hasta Sodupe; 2º. Sector Ganekogorta, desde Sodupe hasta Ugao; 3º. Sector Macizo de Upo, que comprendía desde Ugao hasta Usansolo; 4º. Sector El Gallo, desde Usansolo hasta Larrabetzu; y finalmente 5º. Sector Este, que comprendía desde Larrabetzu hasta Beran- go, reforzando el anillo Urduliz y Barrika. De este modo, las defensas situadas en Larrabetzu se hallaban dentro de la línea del 4º sector, desde Gaz- telumendi hasta las cercanías de Erletxe (Galdakao). El área estaba muy fortificada, en profundidad, con sucesivas líneas que aprovechaban todas las cotas y accidentes geográficos existentes, controlando además carreteras y accesos secundarios por donde pudiera producirse un ataque enemigo. El 11 de junio de 1937, aprovechando la posesión del monte Bizkargi, los rebeldes desalojaron al ejér- cito vasco de sus posiciones del monte Urkulu con la ayuda de una gran masa de artillería y aviación. Tras repeler un contraataque republicano nocturno, los franquistas rompieron las defensas vascas la mañana del día 12. Las brigadas I, V y VI de Navarra, partiendo de sus posiciones de Aretxabalagane, Urkulu y Fika ocuparon las posiciones vascas aniquiladas horas antes por su artillería y aviación. Acto seguido desgarraron la brecha lograda, desplegándose sus fuerzas a través de Lezama y Larrabetzu, tomando sus defensas por detrás. La I Brigada de Navarra, que penetró por Kantoibaso y ocupó Gaztelumendi, se despliegó en tres di- recciones: por una parte ocupó Irurimendi; por otra tomó las lomas de Loroño, repeliendo un contra- ataque vasco; por último, alcanzó Astoreka. Paralelamente, las unidades de reserva de esta Brigada enlazaron desde el exterior del Cinturón con las atacantes. Dado que el pueblo de Larrabetzu y sus alrededores estuvo muy fortificado, hoy en día perduran medio centenar de restos en mejor o peor estado: conjuntos fortificados con asentamiento para ametrallado- ra (nido) y abrigo activo, parapetos con aspilleras y asentamientos para ametralladora sencillos, todos ellos construidos en hormigón armado y mampostería, junto con gran número de abrigos en galería de mina. De las antiguas líneas de trinchera revestidas de sacos terreros o rollizo de pino se conservan algunas longitudes de zanja. Estos restos se concentran en Gaztelumendi, Goikomendi, Gaztelu, Za- randoa, Zubiaurre, centro del pueblo, Sarrikolea, Agarre y Malatierra. 1937ko bagilaren 12a: Burdin hesiaren haustura 12 de Junio de 1937: La ruptura del Cinturón Metrailadorearen habia Gaztelumendin, halangaitzezkoa eta hormigoizkoa (Argazkia: Sancho de Beurko Elkartea) Nido de ametralladora en Gaztelumendi, de mampostería y hormigón (Foto: Sancho de Beurko Elkartea) Gotorlekuaren hondakinak. Babesgune aktiboa daukan metrailadorearen finkalekua Bolunburu. Bere inguruetan asturiar milizianoen hilobi bat egon daitekezan arrastoak dagoz. (Argazkia: Sancho de Beurko Elkartea) Restos de conjunto fortificado. Asentamiento para ametralladora con abrigo activo en Bolunburu. Existen indicios de un posible enterramiento de milicianos asturianos en sus cercanías. (Foto: Sancho de Beurko Elkartea) Metrailadorearen finkalekua, Sarrikoleako baserri batean kokatua, hormigoizkoa Asentamiento para ametralladora integrado en un caserío de Sarrikolea, de hormigón Argazkia: Indalecio Ojanguren 1937, Gipuzkoako Artxibo Nagusia Foto: Indalecio Ojanguren 1937, Archivo General de Gipuzkoa Planoa / Plano: Sancho de Beurko Elkartea Ë Ë Grafikoa / Gráfico: Sancho de Beurko Elkartea Testuak/Textos: Asociación Sancho de Beurko Elkartea Pikene baserriaren gotorleku-multzoa Conjunto fortificado caserío Pikene Saieteren barruko bistea - Vista interior aspilleras Barrurantz txaranbelutako saieterak Aspilleras abocinadas hacia el interior Eskumako alboko fatxadea Fachada lateral derecha Fatxada nagusia - Fachada principal

Transcript of Larrabetzuko Udala Cinturón de HierroLARRABETZU Burdin Hesia Cinturón de Hierro “Burdin hesia”...

Page 1: Larrabetzuko Udala Cinturón de HierroLARRABETZU Burdin Hesia Cinturón de Hierro “Burdin hesia” deritxonaren benetako izena “Bilboko hurreko defen-tsa” edo “Bilboko hesia”

LARRABETZU

Burdin HesiaCinturón de Hierro

“Burdin hesia” deritxonaren benetako izena “Bilboko hurreko defen-tsa” edo “Bilboko hesia” zan, eta Euzkadiko behin-behineko gobernuak eregi eban 1936 eta 1937. urteetan Bilbo matxinatutako arma-dearen balizko setiotik jagon guran, Sondikako aireportua, Zolloko urtegia eta Bilbo bera artilleriaren tiroetatik zaintzeko.

Hesiak udalerri honeek zeharkatzen ebazan, Zierbenako kostaldetik hasita betibe: Abanto, Muskiz, Galdames, Gueñes, Sodupe, Gordexola, Okondo, Laudio, Arrankudiaga, Ugao, Arrigorriaga, Zeberio, Galdakao, Larrabetzu, Gamiz-Fika, Mungia, Loiu, Gatika, Laukiz, Sopela eta Berango, eta Urdulizko eta Barrikako hesia indartzen eban.

Alberto Montaud Noguerol teniente koronelaren lana izan zan Hesiaren diseinua, eta lan hori burut-zeko, Pablo Murga eta Alejandro Goicoechea kapitainen laguntasuna euki eban. Hainbat lerro egiteko egitasmoa zan, eta honeek biltzen ebazan: lubakiak, metrailadoreen finkalekuak (habia), parapetoak, babesgune aktiboak eta pasiboak, alanbradak, behatokiak eta era guztietako defentsak, kasu bat-zuetan hormigoi armatuagaz eta beste material galkor batzuekaz eginak, zuraz edo lur-zakuez esate baterako.

Obrak egiteko erritmoa eta horretarako pertsonen kopurua ez zan iraunkorra, une bakotxeko gerrea-ren lehentasunak zirala-eta. Halanda be, nabarmentzekoa da denboraldi batzuetan beharrean 14.000 lagun be ibili izana. Bestalde, Murga kapitaina espioitzagatik atxilotu ostean, Goicoechea gelditu zan Hesiko obrak egiteko arduradun bakarra, baina arerioaren bandora pasau zan 1937ko zezeilaren 27an. Haren argibideei eta abiazinoaren bitartez lortutako informazinoari esker, armada frankisteak euskal defentsen barri zehatza euki ahal izan eban.

Euskal defentsak 1937ko bagilaren 12an desegin ebezan, Urrustiko (Gamiz – Fika) eta Gaztelumendiko (Larrabetzu) muinoen arteko eraso suntsikorraren ostean. Horretarako, 110 hegazkin, artilleriako 200 pieza eta hasieran 12.000 soldadu erabili ebazan Franco jeneralak.

Garaitutako lerroa “Burdin hesia” izentau eban armada frankisteak, haren garaipenaren meritua nabar-mendu guran. Izan be, izen horrek iraun dau gaur egunera arte, eta halan onartu dau gizarte osoak.

El “Cinturón de Hierro”, cuya verdadera denominación era “Defensa Próxima de Bilbao” o “Cinturón de Bilbao”, fue construido entre 1936 y 1937 por el Gobierno Provisional de Euzkadi en un intento de defender Bilbao, en caso de un asedio del Ejército sublevado, conservando el aeropuerto de Sondika y el embalse de Zollo y protegiendo la villa del tiro de artillería.

El trazado del Cinturón transcurría por los siguientes municipios comenzando desde la costa de Zier-bena: Abanto, Muskiz, Galdames, Güeñes, Sodupe, Gordexola, Okondo, Laudio, Arrankudiaga, Ugao-Miraballes, Arrigorriaga, Zeberio, Galdakao, Larrabetzu, Gamiz-Fika, Mungia, Loiu, Gatika, Laukiz, So-pelana y Berango, reforzando el anillo Urduliz y Barrika.El diseño del Cinturón fue obra del Teniente Coronel Alberto Montaud Noguerol, quien para llevarlo a la práctica contó con los capitanes Pablo Mur-ga y Alejandro Goicoechea. Consistía en una serie de líneas que incluían trincheras, asentamientos para ametralladora (nidos), parapetos, abrigos activos y pasivos, alambradas, observatorios y toda suerte de defensas, realizados en algunos casos de hormigón armado y en otros de materiales perecederos como la madera o los sacos terreros.

Euzkadiren kontrako erasoaren mapea; Burdin hesia agertzen da bertan (Abertzaletasunaren artxiboa, Sabino Arana Fundazioa)Mapa de la Ofensiva sobre Euzkadi que muestra el Cinturón de Hierro (Archivo del Nacionalismo, Fundación Sabino Arana)

Larrabetzu. Bertara joateko mapea (Sancho de Beurko Elkartea)Larrabetzu. Mapa de cómo llegar (Sancho de Beurko Elkartea)

www.uribe.euLarrabetzuko Udala

El ritmo de ejecución de la obra y el número de recursos a ella destinados no fue constante debido a las prioridades bélicas de cada momento, aunque es de destacar que en algunas temporadas llegaron a emplearse hasta 14.000 personas. Por otra parte, tras la detención por espionaje del Capitán Murga, quedó Goicoechea como único encar-gado de ejecutar las obras del Cinturón, decidiéndose a pasar a zona enemiga el 27 de febrero de 1937. Sus infor-maciones, añadidas a las obtenidas gracias a la aviación, permitieron al ejército franquista conocer en detalle las defensas vascas.

Las defensas vascas fueron aniquiladas el 12 de junio de 1937, tras un demoledor ataque entre las cotas de Urrusti (Gamiz - Fika) y Gaztelumendi (Larrabetzu), empleando para ello el General Franco 110 aviones, 200 piezas de ar-tillería y un número inicial de 12.000 soldados. El ejército franquista denominó la línea vencida como “Cinturón de Hierro”, con ánimo de resaltar el mérito de su triunfo, denominación que ha perdurado hasta nuestros días y que ha sido asimilada por toda la sociedad.

Burdin hesia eregiteko, bost sektore-tan banatu zan trazatua: 1.a: Zierbe-na sektorea, udalerri horretatik Sodu-peraino; 2.a: Ganekogorta sek-torea, Sodupetik Ugaoraino; 3.a: Upo Mendi-guneko sektorea, Ugaotik Usansolora-ino; 4.a: Urigoiti sektorea, Usansolo-tik Larrabetzuraino; eta azkenik 5.a: Sortaldeko sektorea, Larrabetzutik Berangoraino, Urdulizko eta Barrikako hesia indartuta.

Halan, Larrabetzun kokatutako de-fentsak 4. sektoreko lerroaren barruan egozan, Gaztelumenditik Erletxe in-gururaino (Galdakao). Gotorleku asko egozan eremu horretan, muino eta lurraren gorabehera guztiak baliatzen ebezan lerroakaz. Ganera, arerioaren erasoak gerta eitekezan errepideak eta bigarren mailako sarbideak kontro-letan ziran.

1937ko bagilaren 11n, Bizkargi men-diaz jaubetu zirala baliatuta, erre-beldeek euskal armadea bota eben Urkulu mendiko euren posizinoetatik artilleria handiaren eta hegazkinen laguntzaz. Errepublikazaleen gaueko kontraerasoari aurre egin ostean, fran-kistek euskal defentsak hautsi ebezan hilaren 12ko goizean. Nafarroako I., V. eta VI. Brigadak Aretxabalagane, Ur-kulu eta Fikako posizinoetatik abiatu eta ordu batzuk lehenago artilleriak eta hegazkinek suntsitutako euskal posizinoak hartu ebezan. Ostean, lor-tutako bidea urratu eta Lezamatik eta Larrabetzutik zabaldu ziran defentsak atzetik hartzeko.

Nafarroako I. Brigadea Kantoibasotik sartu, Gaztelumendi hartu eta hiru noranzkotan hedatu zan: Alde bate-tik, Irurimendi hartu eban; bestetik, Loroñoko muinoak hartu ebazan, eus-kaldunen kontraerasoari aurre ginez; azkenik, Astorekara ailegau zan. Aldi berean, Brigada horretako erreserbako unidadeek bat egin eben erasotzai-leakaz Hesiaren kanpoko aldetik.

Larrabetzu herrian eta inguruan go-torleku asko egozanez, gaur egun be-rrogeta hamar bat hondakin dagoz, batzuk besteak baino egoera hobean. Metrailadorearen finkalekua (habia) eta babesgune aktiboa eukezan gortor-lekuak, saieteradun karelakaz eta me-trailadoreen finkaleku errezak, horreek guztiak hormigoi armatuz eta harlan-gaitzez eginak, baita mina-galeriako babesgune ugari be. Lur-zakuakaz edo pinu-enborkiagaz estalitako orduko le-rroetatik, zanga zati batzuk badira ora-indino be. Hondakinok Gaztelumendin, Goikomendin, Gaztelun, Zarandoan, Zubiaurren, herri erdian, Sarrikolean, Agarren eta Malatierran dagoz.

Para su construcción, el trazado del Cinturón de Hierro se estableció dividido en cinco sectores: 1º. Sec-tor Zierbena, abarcando desde este término hasta Sodupe; 2º. Sector Ganekogorta, desde Sodupe hasta Ugao; 3º. Sector Macizo de Upo, que comprendía desde Ugao hasta Usansolo; 4º. Sector El Gallo, desde Usansolo hasta Larrabetzu; y finalmente 5º. Sector Este, que comprendía desde Larrabetzu hasta Beran-go, reforzando el anillo Urduliz y Barrika.

De este modo, las defensas situadas en Larrabetzu se hallaban dentro de la línea del 4º sector, desde Gaz-telumendi hasta las cercanías de Erletxe (Galdakao). El área estaba muy fortificada, en profundidad, con sucesivas líneas que aprovechaban todas las cotas y accidentes geográficos existentes, controlando además carreteras y accesos secundarios por donde pudiera producirse un ataque enemigo.

El 11 de junio de 1937, aprovechando la posesión del monte Bizkargi, los rebeldes desalojaron al ejér-cito vasco de sus posiciones del monte Urkulu con la ayuda de una gran masa de artillería y aviación. Tras repeler un contraataque republicano nocturno, los franquistas rompieron las defensas vascas la mañana del día 12. Las brigadas I, V y VI de Navarra, partiendo de sus posiciones de Aretxabalagane, Urkulu y Fika ocuparon las posiciones vascas aniquiladas horas antes por su artillería y aviación. Acto seguido desgarraron la brecha lograda, desplegándose sus fuerzas a través de Lezama y Larrabetzu, tomando sus defensas por detrás.

La I Brigada de Navarra, que penetró por Kantoibaso y ocupó Gaztelumendi, se despliegó en tres di-recciones: por una parte ocupó Irurimendi; por otra tomó las lomas de Loroño, repeliendo un contra-ataque vasco; por último, alcanzó Astoreka. Paralelamente, las unidades de reserva de esta Brigada enlazaron desde el exterior del Cinturón con las atacantes.

Dado que el pueblo de Larrabetzu y sus alrededores estuvo muy fortificado, hoy en día perduran medio centenar de restos en mejor o peor estado: conjuntos fortificados con asentamiento para ametrallado-ra (nido) y abrigo activo, parapetos con aspilleras y asentamientos para ametralladora sencillos, todos ellos construidos en hormigón armado y mampostería, junto con gran número de abrigos en galería de mina. De las antiguas líneas de trinchera revestidas de sacos terreros o rollizo de pino se conservan algunas longitudes de zanja. Estos restos se concentran en Gaztelumendi, Goikomendi, Gaztelu, Za-randoa, Zubiaurre, centro del pueblo, Sarrikolea, Agarre y Malatierra.

1937ko bagilaren 12a: Burdin hesiaren haustura12 de Junio de 1937: La ruptura del Cinturón

Metrailadorearen habia Gaztelumendin, halangaitzezkoa eta hormigoizkoa

(Argazkia: Sancho de Beurko Elkartea)

Nido de ametralladora en Gaztelumendi, de mampostería y hormigón

(Foto: Sancho de Beurko Elkartea)

Gotorlekuaren hondakinak. Babesgune aktiboa daukan metrailadorearen finkalekua Bolunburu.

Bere inguruetan asturiar milizianoen hilobi bat egon daitekezan arrastoak dagoz.

(Argazkia: Sancho de Beurko Elkartea)

Restos de conjunto fortificado. Asentamiento para ametralladora con abrigo activo en Bolunburu. Existen indicios de un posible enterramiento

de milicianos asturianos en sus cercanías.(Foto: Sancho de Beurko Elkartea)

Metrailadorearen finkalekua, Sarrikoleako baserri batean

kokatua, hormigoizkoa

Asentamiento para ametralladora integrado en un caserío de

Sarrikolea, de hormigón

Argazkia: Indalecio Ojanguren 1937, Gipuzkoako Artxibo Nagusia

Foto: Indalecio Ojanguren 1937, Archivo General de Gipuzkoa

Planoa / Plano: Sancho de Beurko Elkartea

Ë

Ë

Grafikoa / Gráfico: Sancho de Beurko Elkartea

Testuak/Textos: Asociación Sancho de Beurko Elkartea

Pikene baserriaren gotorleku-multzoaConjunto fortificado caserío Pikene

Saieteren barruko bistea - Vista interior aspilleras

Barrurantz txaranbelutako saieterakAspilleras abocinadas hacia el interior

Eskumako alboko fatxadeaFachada lateral derecha

Fatxada nagusia - Fachada principal