Langutuna

17
ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia BERRITZEGUNE NAGUSIA Hizkuntzen aholkularitza

description

Idazketa proiektuen eredu bat

Transcript of Langutuna

Page 1: Langutuna

ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia

BERRITZEGUNE NAGUSIA Hizkuntzen aholkularitza

Page 2: Langutuna

ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia

IDAZKETA-PROIEKTUA

(Anna Camps-en testutik moldatua )

DEFINIZIOA Interesa duen zer edo zer burutzeko asmoarekin aukeratutako lan-plana da. Lana antolatzeko, gauzatu nahi den komunikazio jarduera bat hartuko da abiapuntutzat.

EZAUGA

RRIA

K

? Helburu komunikatibo argia du eta egoki definitutako testuingurua, komunikazio-egoera erreal batean txertaturik baitago.

? Lanaren helburu erreala lagungarria da ikasleen inplikazioa eta ikasketen funtzionalitatea lortzeko. ? Idazketa-prozesu naturalaren ezaugarriak islatzen ditu eta idazketa-prozesuaren ezagutza kontzientea

erraztu. ? Ikasketa-helburuak mugatuta daude, eta helburuok izango dira ebaluazio-irizpide. ? Ikasketa linguistikoak bateratzen ditu: gaitasun linguistiko guztiak aldi berean erabiliko dira eta ahozko

elkarreraginak garrantzi handia izango du prozesuan. ? Parte-hartze aktiboa eta elkarreragina (ikasle-irakasleena, ikasleen artekoa) ahalbidetzen ditu. ? Atazen dibertsifikazioa: lana azpi-prozesuetan ardaztea dakar horrek (berrikusketa atazak, berridazketak). ? Irakasgaien arteko lana: proiektuetan mota askotako gai kulturalak landuko dira eta hizkuntz irakaskuntza

era globalean egingo da. ? Jardueren sekuentziazioa: jardueren artean progresioa dago, eta horri esker, ezarritako helburuak lortu

ahal izango dira.

Page 3: Langutuna

ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia

IDAZKETA-PROIEKTUAREN FASEAK

1. Prestakuntza

2. Gauzatzea 3. Ebaluazioa

Lana adieraztea eta zehaztea

Proiektuaren Helburuen formulazioa formulazioa

Zer egin Zer ikasi

behar dugu behar dugu

Lan sistematikoa

Edukiak Forma

Testuaren plangintza

Testua idaztea Berrikustea Berridaztea

Zer egin Zer ikasi dugu dugu

Atazaren eta Testuaren ebaluazioa

Ikasketen ebaluazioa

Ebaluazio-irizpideak Prozesuaren ebaluazioa

Page 4: Langutuna

ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia

PLANGINTZA-ORRIA

Komunikazio-egoera

Aukeratutako erabilpen-eremua, testu-tipoa eta testu-generoa

AURR

EZ H

ART

U B

EHARR

EKO

ERABA

KIAK

Ahozkoa edo idatzizkoa. Gaitasun linguistiko nagusia Helburu didaktikoak Edukiak

prozedurazkoak kontzeptuzkoak jarrerazkoak

Jarduerak

ATALA

K

Ebaluazioa: irizpideak eta tresnak

Lantzen diren oinarrizko gaitasunak

Page 5: Langutuna

ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia

IDAZKETA-ATAZA BATEN PLANGINTZA-ORRIA (4. DBH)

AURREZ HARTU BEHARREKO ERABAKIAK Komunikazio-egoera:

o Aukeratu dugun komunikazio-egoera ohikoa da helduaroan:, CVa eta lana eskatzeko gutun bat bidali behar dira lan-eskaintza bati erantzuteko. Horrelako komunikazio-egoeretan igorlearen eta hartzailearen arteko distantzia soziala handia dela kontuan izanda, gutunak formaltasun maila handia izan beharko du.

Aukeratutako erabilpen-eremua, testu-tipoa eta testu-generoa

o 'Hizkuntza Instituzioetan’ erabilpen-eremuan gaude; testu-tipoa azalpen-testua da, eta testu-generoa, eskutitza.

Ahozkoa edo idatzizkoa.

o Idatzizkoa da eta ekoizpena da gaitasun nagusiena. ATALAK Helburu didaktikoak

o Komunikazio-testuinguruari egokitutako lan-gutuna idaztea. o Eskutitz formalen egitura ezagutzea. o Eskutitz baten gorputzaren edukia paragrafotan egituratzea. o Lan- eskaeraren gutunean erabili ohi diren trataera molde bereziak

ezagutzea eta erabiltzea.

Page 6: Langutuna

ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia

Edukiak

Prozedurazkoak Kontzeptuzkoak Jarrerazkoak ??Informazio-bilketa ??Egoera konkretuetarako egokiak diren lan-eskutitzen ekoizpena ??Norberaren ekoizpenen berrikusketa ??Paragrafoen erabilera, edukia antolatzeko ??Igorle-hartzaileen harremanen araberako egitura linguistiko egokiak ??Ereduen azterketa

??Eskutitza edo gutunaren egitura ??Paragrafoa: ezaugarriak ??Trataera moldeak

??Testuak zuzentzearen aldeko jarrera positiboen garapena ??Testu idatziek giza harremanetan duten garrantziaren balioespena.

Jarduerak

1. Egunkariko lan-eskaintzen atala irakurtzea. Lan-gutuna eta CVa bidaltzea eskatzen duten lan proposamenak hautatzea. Zein lan proposameni erantzun aukeratzea.

2. Helburuak eta ebaluazio irizpideak negoziatzea. Zer egingo dugu? / Zer ikasiko dugu? Zer egin dugu / Zer ikasi dugu

3. Norberak eskutitz bat idaztea, orientabiderik gabe . 4. Eredu bat aztertzea eta idatzitako testuekin alderatzea.

Proposatutako helburuekin erlazionatutako arazoak hautatzea. 5. Kontrol-zerrenda bat sortzea. 6. Aukeraturako elementu linguistikoak lantzea. 7. Zirriborroa idaztea. Gelakideenak zuzentzea. Testuaren azken

bertsioa egitea eta jasotzaileari bidaltzea. 8. Lan-unitatearen eta egindako prozesuaren auto-ebaluazioa.

Ebaluazioa Ebaluazio-irizpideak

o Lan-gutun bat idazteko gai izatea, haren egitura formala errespetatuz eta haren osagai estruktural guztiak erabiliz.

o Gutunaren gorputza esanahi osoa duten hiru paragrafotan banatzeko gai izatea.

Page 7: Langutuna

ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia

o Hartzailea eta igorlearen arteko distantzia dela eta, testu formaletan egokiak diren trataera moldeak erabiltzeko gai izatea.

Ebaluazio-tresnak eta -motak

o 3. jardueran, aldez aurretiko ezagupenen ebaluazioa o 7. jardueran, zirriborroaren koebaluazioa o 9. jardueran, prozesuaren ebaluazioa, auto-ebaluazioren bitartez

Oinarrizko gaitasunak

o Hizkuntza-komunikaziorako oinarrizko gaitasuna: jarduera guztietan

o Ikasten ikasteko oinarrizko gaitasuna: 2, 5, 7 eta 8. jardueretan o Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko

oinarrizko gaitasuna: 1. eta 7. jardueretan o Gizarterako eta herritartasunerako oinarrizko gaitasuna: 2.

jardueran

Page 8: Langutuna

ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia

IKASLEARENTZAKO MATERIALA 1. jarduera

o Aztertu egunkariko orria eta idatzi honako datu hauek: Zenbat iragarkitan eskatzen dute CVa bidaltzea? Zer lan-mota eskaintzen dute iragarki horietan?

o Aukeratu zein izango den zuk erantzungo duzun iragarkia.

Iragarkiak euskaraz bilatzeko joan http://www.bilalan.net/ helbidera.

Page 9: Langutuna

ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia

2. jarduera Jarduera honetan, zure lanaren helburuak erabakiko dituzu. Hasteko, txantiloian agertzen diren aukerak aztertuko dituzu eta zure ustez egokienak direnak aukeratu. Ondoren, gelakide guztiok batera elementurik interesgarrienak hautatuko dituzue

Zer egin dezakegu? Zer ikas dezakegu? ??? Egunkarietako lan-eskaintzen atala arakatu??? Lan-gutunen ereduak bilatu ?? Gutun informalen ereduak bilatu ?? Lan-gutunak idatzi ?? Lan-gutunak aztertu:

o Gutunaren atalak jorratu o Lan-gutunaren ezaugarri

linguistikoak aztertu o ... o ... ...

??? Gutunaren egitura ?? Lan-gutuna hasteko eta amaitzeko esamoldeak ?? Lan-gutunerako egokiak diren trataera moldeak ?? Lan-gutun egokia idaztearen garrantzia ?? ... ?? ... ?

3. jarduera Jarduera honetan, bikoteka, aukeratu duzuen iragarkiari erantzuteko gutuna edo eskutitza idatziko duzue. Benetan bidaltzeko izango balitz legez idatzi!

Page 10: Langutuna

ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia

4. jarduera Hemen duzue lana eskatzeko eskutitzaren eredu bat. Bikoteka, eredu hau eta idatzi duzuen eskutitza alderatu; horretarako, honakori erantsitako taulan dauden irizpideak jarraitu. Azterketa amaitutakoan, arazorik ohikoenez arituko gara denon artean.

Lan-eskaera eredua

Bilbo, 2002ko urtarrilaren 24a

Jaun-andre agurgarriak:

Egunkarian irakurri dut Bizkaian egiten diren obretan lan egiteko soldatzaileak eskatzeko argitaratu duzuen iragarkia eta idaztea erabaki dut, lanposturako baldintzak egokiak betetzen ditudala uste baitut.

Honekin batera nire curriculum vitae eransten dizuet, eta bertan ikusi ahal izango duzue badudala zuek eskatutako titulua eta urte biko eskarmentua antzeko lanetan.

Nire eskaera kontuan hartu eta laster erantzungo didazuelakoan,

Begirunez, agur.

Andres Menéndez

DATA

HASIERAKO AGURRA

SINADURA

GORPUTZA

Page 11: Langutuna

ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia

1. TESTUA AZTERTZEKO ORRIA

??Atal guztiak ageri al dira? ??Atalen banaketa egokia al da? ??Zenbat paragrafo erabili dituzue? ??Sarrerako agurra eta azken agurra egiteko esamoldeak ereduan agertzen direnen antzekoak ala informalagoak al dira? ??Azaldu al duzue hasieran eskutitza idazteko zergatia? ??Adierazi al duzue zertarako idatzi duzuen eskutitza? ??Jasotzaileak erantzutera bultzatzeko arrazoirik eman al duzue? ??Azken agurra bat-batean idatzi al duzue? ??Nolako trataera erabili duzue? Hika, zuka, berorika? ??Trataera moldea berdin erabiltzen duzue gutun osoan ala aurrera egin ahala aldatu egin al duzue?

Page 12: Langutuna

ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia

5. jarduera Ohiko arazoak detektatu ostean, kontrol-orri bat prestatuko dugu; horrela, lan-gutuna nola prestatu gogoratuko dugu.

LAN-GUTUNA IDAZTEKO KONTROL ORRIA ???Ez ahaztu gutunaren atalak ??Atal bakoitza era egokian kokatu orrian. Espazioa ondo antolatu ???Eskutitzean, ertz egokiak erabili ???Data laburdurarik gabe idatzi. Lekua eta eguna koma baten bidez banatuta ???Hilaren izena letra xehez idatzi ???Hasierako agurra formala eta inpertsonala egin ???Gutuna jasoko duen pertsonari, hartzaileari, alegia, zuka idatzi ???Hasierako agurraren ostean puntu bi jarri ??Eskutitzaren gorputza paragrafotan banatu ???1. paragrafoan azaldu eskutitza idaztearen arrazoia ???Ez ahaztu zuka trataera mantentzea ???Antzeko luzera duten paragrafoak idatzi ???2. paragrafoan, hartzaileak erantzutera bultzatzeko arrazoiak eman ???Ez idatzi azken agurra bat-batean ???Ez ahaztu sinatzea

Page 13: Langutuna

ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia

6. jarduera Jarduera honetan, lan-eskaintzetarako egokiak diren trataera moldeak finkatzeko ariketak egingo ditugu. Bikoteka egingo dugu lan.

1. TESTUA Eskutitz formal honen tonua eraldatuko duzue. Horretarako, testua aldatu beharko duzue, eskutitza zuen laguna den Kultur Etxeko zuzendariari zuzenduko diozuela kontuan hartuta. Tonu formala erabili beharko duzue, baina argi geratu behar da elkar ezagutzen duzuela eta lagunak zaretela.

IKASTOLEN ELKARTEA Lasuen kalea 65

48006 Bilbo (Bizkaia)

Jaun/Andre horiek: Hil honen 5ean, salmenta laguntzailerako lanpostua eskainiz Berrian

argitaratu duzuen iragarkia irakurri dut. Horretan, udalekuetako begira le bat behar duzuela adierazten duzue. Nire ustez, eskatzen dituzuen baldintzak betetzen ditudanez, zuei idazteko erabakia hartu dut.

Iragarkian eskatzen duzuen bezala , gutunarekin batera nire

curriculum vitae, eta bertan adierazitakoaren egiaztagiriak bidaltzen dizkizuet.

Nire eskaera onartuko duzuelakoan, zuen erantzunaren zain geratzen

naiz, aldez aurretik eskerrak emanez. Adeitasunez, agur.

Donostia, 2005eko azaroaren 7an

Eneko Gomez

Azaldu zer aldaketa sartu dituzun:

Page 14: Langutuna

ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia

2. TESTUA Eskutitz honek lagun arteko tonua du. Aldatu testua, kontuan hartuz hartzailea ezagutzen ez duzuen pertsona bat dela, hau da, harekin lehen harremana izango duzuela. Gutunean, bestalde, hitzordua eskatuko diozue beka baten eskaera egiteko informazioa behar duzue eta.

Idiazabal, 2007ko urriaren 12a

Kaixo, Mikel: Banian hiri idazteko gogoa. Azken aldiz ikusi ginenetik gauzak aldatu egin

dituk hire bizitzan, hik bidalitako gutunean irakurri dudanez. Eta pentsatzen dudana esan gabe ez nian geratu nahi, ez bainuen lasai lo egingo. Beraz, hirekin geratzea eta lasai hitz egitea pentsatu diat. Aste bi barru herrira bueltatzeko asmoa diat. Trago batzuk hartzeko eta hitz egiteko geratuko al gaituk?

Hire erantzunaren zain izango nauk: Esan herrian noiz izango haizen eta

deituko diat. Agurtu ezak hire familia nire partez eta esan koadrilakoei laster ikusiko

ditudala. Irrikan nagok tunante horiek ikusteko. Besarkada handi bat.

Markel

Azaldu zer aldaketa sartu dituzuen:

Page 15: Langutuna

ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia

7. jarduera Orain, behin betiko gutuna idatziko duzu. Gogoan izan behar duzu testua idaztea prozesu luzea dela, ezer ez da bat-batean idazten. Aitzitik, lehenengo zer esan eta nola esan ondo pentsatu beharra duzu, ondoren, zirriborroa idatzi eta, azkenean, behin- betiko testua idatzi.

IDAZKETA-PROZESUA KONTESTUALIZAZIOA * Gogoratu zure testuaren helburua erantzuna jazotzea dela. Nola lortu dezakezu? * Gogoratu zure gutunaren hartzailea pertsona bat edo enpresa bat izan daitekeela. Forma egokiena aukeratu: singularra edo plurala ANTOLAMENDUA * Kontuan izan gutun formal bateko atal guztiek agertu behar dutela. * Paragrafotan egituratu gutunean garatuko dituzun ideiak. Eskema egin. TESTUALIZAZIOA * Zirriborroa egin, eta horretarako, kontuan hartu kontrol-orrian agertzen diren gomendio guztiak. BERRIKUSKETA * Zure testua gelakide batekin trukatu eta elkarren zirriborroak zuzendu, kontrol-orriko irizpideen arabera. AZKEN EKOIZPENA Berrikusi eta zuzendu ondoren, gutunaren azken bertsioa idatzi; testu-prozesadorea erabili. JASOTZAILEARI BIDALTZEA * Gutuna enpresara bidali eta erantzunaren zain gelditu.

Page 16: Langutuna

ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia

ZIRRIBORROAK BERRIKUSTEKO TXANTILOIA

IRIZPIDEAK IRADOKIZUNAK

??Atal guztiak al daude? ??Atal bakoitza orrian era egokian kokatuta dago? ??Ertz egokiak al ditu? ??Data ondo idatzita al dago? ??Hasierako agurra formala eta inpertsonala al da? ??Nola zuzentzen zatzaizkio hartzaileari hika ala zuka? Aldaketarik ba al dago? ??Eskutitzaren gorputza paragrafotan banaturik al dago? ??Paragrafo bakoitzaren edukia egokia al da? ??Paragrafoek antzeko luzera al dute? ??Sinadurarik badu?

Testuak berrikusi ostean, behin- betiko bertsioa idatzi testu-prozesadorearen laguntzaz eta bidali gutuna postaz.

Page 17: Langutuna

ATAZETAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA Berritzegune Nagusia

8. jarduera Jarduera honetan, egindako lanari buruzko gogoeta egingo duzu. Horretarako, behean dagoen txantiloia bete. Ondoren, denon artean komentatuko dugu, ondorioak ateratze aldera. Zer egin dut unitate honetan?

Zer ikasi dut?

Zer da lan gehien eman didana?

Zer da ulertu ez dudana?

Zein jarduera kenduko nuke?

Laguntza eta informazio nahikoa jaso dut?

Gai hau berriro landu behar al dut?

Erabilgarria izango al zait institututik kanpo?