Landarren Erreinaren Teoria - 2
-
Upload
idoia-miranda -
Category
Documents
-
view
60 -
download
5
description
Transcript of Landarren Erreinaren Teoria - 2
![Page 1: Landarren Erreinaren Teoria - 2](https://reader037.fdocuments.mx/reader037/viewer/2022102611/563dbb71550346aa9aad39d3/html5/thumbnails/1.jpg)
1. Osatu eskema.
2. Erantzun.
Zer dira esporak?
Zer landarek dituzte esporak?
3. Zer desberdintasun dituzte landare angiospermoek eta landare gimnospermoek? Azaldu.
4. Begiratu marrazkiari eta azaldu zer landare mota den.
5. Idatzi zer kontzepturi dagokion definizio bakoitza.
Landareek elikagaiak sortzen dituzte prozesu horren bidez. Hostoen irekigune txiki-txikiak. Karbono dioxidoa
sartzen da irekigune horietatik. Landare-zelulen organulua. Klorofila organulu
horretan egoten da.
teoria
2 Landareen erreinua
Izena Data
Landareak
loredunak
goroldioa
![Page 2: Landarren Erreinaren Teoria - 2](https://reader037.fdocuments.mx/reader037/viewer/2022102611/563dbb71550346aa9aad39d3/html5/thumbnails/2.jpg)
6. Inguratu fotosintesian gertatzen den gas-trukea ondoen adierazten duen eskema.
■ Azaldu zergatik aukeratu duzun eskema hori.
7. Begiratu marrazkiei, azaldu zertan datzan polinizazioa eta esan zer bi eratara gerta daitekeen.
8. Irakurri testua eta markatu testuan ageri diren hiru akatsak.
Landare bat ugaltzeko, landarearen polenak beste landare baten zurtoinera iritsi behar du. Hori gertatu ondoren, obulua fruitu bihurtzen da, eta obulutegia, hazi. Ondoren, hazia erne egiten da, eta beste landare bat sortzen da.
9. Idatzi marrazki bakoitzaren azpian zer motatako sexugabeko ugalketa ageri den.
10. Nola egiten dute harreman-funtzioa landareek? Azaldu.
Karbono dioxidoa
Oxigenoa
Karbono dioxidoa
Oxigenoa
Antera
Pistiloa
![Page 3: Landarren Erreinaren Teoria - 2](https://reader037.fdocuments.mx/reader037/viewer/2022102611/563dbb71550346aa9aad39d3/html5/thumbnails/3.jpg)
Inguratu aukera zuzena.
1. Zein dira lorerik gabeko landareen bi talde nagusiak?
a. Angiospermoak eta gimnospermoak.b. Onddoak eta perretxikoak.c. Iratzeak eta goroldioak.
2. Landare gimnospermoek...
a. ez dute fruiturik sortzen.b. haziak sortzen dituzte fruituen barruan.c. ez dute lorerik.
3. Izerdi landugabea zer hodik eramaten dute hostoetara?
a. Zurezko hodiek. b. Liber-hodiek. c. Odol-hodiek.
4. Zer prozesuren bidez egiten dituzte landareek beren elikagaiak?
a. Polinizazioa. b. Fotosintesia. c. Ernetzea.
5. Arnasketan, zer egiten dute landareek?
a. Karbono dioxidoa hartzen dute.b. Oxigenoa kanporatzen dute.c. Oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa kanporatzen dute.
6. Zer dira anterak?
a. Lorearen zati femeninoak.b. Lorearen polena sortzen den tokia.c. Haziaren inguruko kapsulak.
7. Zein da landareen ugalketaren azken urratsa?
a. Erneketa. b. Polinizazioa. c. Hazkundea.
8. Noiz ugaltzen dira landareak sexu gabe?
a. Landare batek baino gehiagok esku hartzen dutenean.b. Loreek eta haziek esku hartzen ez dutenean.c. Landare baten polena beste landare batera iristen denean.
9. Zer dira errizomak?
a. Lurpeko zurtoin horizontalak.b. Lurraren gainean horizontalean hazten diren zurtoinak.c. Txertoak.
10. Landareek inguruneari erantzuten badiote eta hazteko norabidea edo abiadura aldatzen bazaie, zer funtzio ari dira egiten?
a. Nutrizioa. b. Ugalketa. c. Harremana.
Testa
2 Landareen erreinua
Izena Data
![Page 4: Landarren Erreinaren Teoria - 2](https://reader037.fdocuments.mx/reader037/viewer/2022102611/563dbb71550346aa9aad39d3/html5/thumbnails/4.jpg)
2. unitatea Ebaluazio-irizpideak
Ariketak
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10
Landare loredunak eta lorerik gabeko landareak bereizten ditu.
K
Badu lorerik gabeko landareen ezaugarri nagusien berri.
T K
Landare angiospermoak eta landare gimnospermoak bereizten ditu.
T K K
Badaki landareek elikagaiak nola sortzen dituzten; hau da, badu fotosintesiaren eta arnasketaren berri.
T TKT
K
Landareak nola ugaltzen diren eta faseak zein diren azaltzen du.
TKT
K
Badaki landareen ugalketa asexuala nolakoa den.
TKT
Landareen harreman-funtzioa azaltzen du.KT
Marrazkietan landareak bereizten ditu. K K K
K: kontrola; T: testa.
Erantzunak
Kontrola
1. E. G.
2. Esporak zelula bereziak dira, eta beste landare batzuk sor ditzakete.Lorerik gabeko landareek.
3. Landare gimnospermoek ez dute fruiturik sortzen, haziek pinaburuak eratzen dituzte. Landare angiospermoek fruituak sortzen dituzte, eta fruituen barruan, haziak eratzen dira.
4. Sagarrondoak zuhaitzak dira, eta fruituak sortzen dituztenez, landare angiospermoak dira.
5. Fotosintesia; estomak; kloroplastoa.
6. Lehenengo marrazkia inguratu behar da. Zuzena da, fotosintesian landareek karbono dioxidoa hartu eta oxigenoa kanporatzen baitute.
7. Polinizazioan, polena lore baten anteretatik beste lore baten pistilora iristen da. Intsektuen bidez edo haizearen eraginez gerta daiteke polinizazioa.
8. Landare bat ugaltzeko, landarearen polenak beste landare baten pistilora iritsi behar du. Hori gertatu ondoren, obulua hazi bihurtzen da, eta obulutegia, fruitu. Ondoren, hazia erne egiten da, eta beste landare bat sortzen da.
9. Estoloia; tuberkulua; errizoma.
10. Landareek hazten direnean eta zatiak mugitzen dituztenean egiten dute harreman-funtzioa.
Testa
1. c.
2. a.
3. a.
4. b.
5. c.
6. b.
7. a.
8. b.
9. a.
10. c.