Lanbide heziketaren Onarpen prozesua
Transcript of Lanbide heziketaren Onarpen prozesua
1
Lanbide heziketaren Onarpen prozesua
Eskaeren bilketa ikastetxean. ........................................................................................................ 2
Eskaeraren eta bere aukeretako bakoitzaren egoerak ................................................................. 9
On line egindako eskaeren izapidea ............................................................................................ 10
Zerrendak .................................................................................................................................... 14
Eskaintza eskari zerrenda. ....................................................................................................... 14
Egoeraren araberako eskaera kopurua ................................................................................... 15
Eskatzaileen zerrenda ............................................................................................................. 16
2
Eskaeren bilketa ikastetxean.
Eskaera baten alta egiteko ondorengo atalean sartu: Onarpena LH/Eskaera berria
Sisteman eskaera bat gehitu aurretik, eman beharreko lehenengo urratsa ondorengoa da:
Onarpena eskatzen duen pertsona sisteman jada existitzen den eta 2018/2018 ikasturterako
onarpen eskaera bat duen edo ez egiaztatzea.
“Eskaera berria” aukera sakatzean ondorengo pantaila aurkezten da:
LHko ikasleentzat identifikazio bakarra sartzea derrigorrezkoa izango da. Identifikazio hori,
HNA (Hezkuntza Nortasun Agiria) edo NAN edo AIZ (atzerritarren kasuan) bitartez izan daiteke.
Identifikazio bakarra sartzean, ikaslea jadanik sisteman badago bere datuak automatikoki
berreskuratu egiten dira. Sisteman existitzen ez bada, izen-abizenak, jaiotze-data eta sexua
betetzea derrigorrezkoa izango da.
3
Identifikazio datuak behin sartu ondoren, JARRAITU botoia sakatu. Pertsona sisteman
existitzen den eta LHn, eskaintza osoan, egungo ikasturtean eskaera duen edo ez baliozkotu
egiten da.
Eskatzaileak ikastetxean eskaera bat badu ohar leiho bat agertzen da
eta alta prozesua amaitutzat ematen da, sistemak ez baitu beste ikastetxe batean
aurkeztutako eskaera bat hautatzen utziko.
Ikasleak beste ikastetxe batean eskaerarik ez badu, eskaeraren xehetasuna aurkezten da
ondorengo erlaitzetan bananduta:
Datu orokorrak
Eskatzaileak
- Hezkuntza premia bereziren bat duen (HPB)
- errendimendu handiko kirolaria den
- aitortutako minusbaliotasuna duen
adieraziko dugu.
4
Azkenengo bi egoera hauek, derrigorrez, dagokion egiaztagiriaren bitartez egiaztatu beharko
dira.
Adingabeko eskatzaileen kasuan, nahitaezkoa da tutore eskatzailea adieraztea.
Jatorria: ikaslearen jatorri akademikoa hautatu.
Mailak. Eskatutako ikasketak
Erlaitza honetan, eskatutako ikastetxeak/zikloak sartuko ditugu lehentasun arabera.
Eskatutako aukera bakoitzeko, ikastetxea/zikloa/txanda eta eredua zehaztea beharrezkoa
izango da.
Hizkuntza: ziklo horientzat, zeinentzat moduluak ingelesez/frantsesez eskainiko diren, ikasleak
moduluak aipatutako hizkuntzan egin nahi dituen hautatuko du.
Eskaeraren lehenengo aukerako ikastetxea eskaera entregatzen den ikastetxearekin bat
etorriko da beti.
Nahi beste aukera sartu daiteke.
Eskaeran aukera bat gehitzeko Berria botoia sakatu.
Lerro bat hutsik agertuko da eskatutako aukera sartu ahal izateko.
Eskaeraren lehenengo aukera bada, sistemak ikastetxearen informazioa eskaeraren alta egiten
duen ikastetxearen izenarekin beteko du. Lehen aukerako ikastetxea eskaera izapidetzen duen
ikastetxea izango da beti.
Lerroan kokatuta dauden “zikloa”, “txanda”, “kurtsoa” eta “eredua” aukerak hautatu eta
ENTER sakatu edo Berria sakatu aukera berri bat gehitzeko.
5
Eskaeratik lerro bat ezabatzeko, kendu nahi dugun aukera hautatu eta Ezabatu esteka sakatu.
Eskaeraren lehentasun ordena aldatzeko, ordenaz aldatu nahi dugun aukera hautatu eta
gezian sakatu aukera gorantz mugitu nahi badugu edo gezia sakatu aukera posizio bat
beherago jaitsi nahi badugu.
Aukera bat tartekatzeko, hori hautatu eta "tartekatu" esteka sakatu. Era honetan,
hautatutako aukeraren gainean ilara bat gehituko dugu.
6
GORDE botoiarekin sartutako datuak gordetzen ditugu.
Baremazioa eta Dokumentazioa
Erdi mailako zikloren bat eskatu bada, erdi mailarako sarbide mota hautatzea beharrezkoa
izango da EM Sarbide Mota zerrendan.
Goi mailako zikloren bat eskatu bada, goi mailarako sarbide mota hautatzea beharrezkoa
izango da GM Sarbide Mota zerrendan.
7
ikonoak, Hezkuntza Sailaren orrialdera bideratzen gaitu. Bertan, esleipen-prozesua
azaltzen da, sarbide mota bakoitzeko kuotak eta irizpideak, zeinen arabera eskaerak lehenetsi
egiten diren, zehaztuz.
Sarbide mota bat hautatzean, aipatutako sarbide motarentzat baremazio irizpideak eta
entregatu beharreko dokumentuak azaltzen dira.
Baremazio irizpideen artean erdi mailarako eta goi mailarako Nota dago: Nota bakoitzeko bi
lauki azaltzen dira, bata editatu daitekeena eta ikastetxeak alda dezakeena eta bestea grisez
itzaleztatua dagoena.
Hezkuntzaren datu basean eskatzailearen nota badago, nota hau itzaleztatua dagoen laukian
ikusiko da eta ezin izango da aldatu.
Derrigorrezko dokumentuak
Derrigorrez aurkeztu beharreko dokumentuen taula.
Ikastetxeak, Aurkeztuta zutabean eskatzaileak aurkeztu dituen dokumentuen laukia
markatzen du.
8
Dokumentu batentzat salbuetsia zutabea markatuta badago, horrek eskatzailea dokumentazio
hori entregatzeaz salbuetsia dagoela esan nahi du, sisteman dagoeneko informazio hori
badagoelako.
Dokumentazioa eranstea aukerakoa da. Dokumentu bat eransteko Fitxategia aukeratu botoia
sakatu. Fitxategiak aukeratzeko leiho bat zabalduko da eta bertatik, erantsi nahi den fitxategia
hautatzeko aukera ematen da.
Behin fitxategiak hautatu ondoren, GORDE botoia sakatuta sisteman eransten dira.
ikonoan sakatuta, fitxategiaren edukia ikusteko aukera dago eta ikonoa sakatzen bada
erantsitako fitxategia ezabatzen da.
9
Eskaeraren eta bere aukeretako bakoitzaren egoerak
Eskaera aukera bat ondorengo egoeretatik igaro egiten da:
Aztertzen: egoera honetatik on line egindako eskaeren aukerak bakarrik igarotzen dira
aukera horiek eskatzaileak erantsitako dokumentazioa dutenean baina ikastetxeak
oraindik dokumentazio hori balioetsi ez duenean.
Dokumentazioa ekartzeko zain: ez da eskatutako aukeraren mailarentzat aurkeztu
beharreko dokumentazio guztia entregatu.
Notak ekartzeko zain: dokumentazioa aurkeztu da baina ez da baremaziorako
informazioa osatu.
Osatua: dokumentazio guztia aurkeztu da eta baremazioaren informazioa osatu egin da.
Eskatutako aukera batek esleipen prozesuan parte hartu dezan, aukera hori “osatua”
egoeran egon beharko du.
Eskaeraren egoerak ondorengoak izango da:
Bidalita: egoera honetatik on line eskaerak bakarrik igarotzen dira: eskatzaileak eskaera
ikastetxera bidali du baina ikastetxea ez da eskaera izapidetzen hasi.
Dokumentazioa ekartzeko zain:eskaerak aukera bat gutxienez “dokumentazioaren zain”
egoeran baldin badauka.
Aztertzen: egoera honetan on line eskaerak geratzen dira dokumentazio guztia erantsita
dutenean baina dokumentu horietakoren bat ikastetxeak oraindik balioesteko zain
duenenean.
Notak ekartzeko zain:: bere aukera guztiak noten zain daude.
10
Osatua: bere aukera guztiak osatuta daude.
Osatu gabe dagoen eskaera batek esleipen prozesuan sartuko diren aukera osatuak izan
ditzake.
On line egindako eskaeren izapidea
Ikastetxeak on line egin diren eskaerak bideratzeko zain baditu, aplikaziora sartzen
denean ikusiko duen lehenengo gauza ondorengoa izango da:
Ikastetxeak eskaera horiek aplikazioaren bitartez egiaztatu ahal izango ditu, zuzenak
diren egiaztatzeko eta aurkeztutako dokumentazio guztia zuzena den frogatzeko.
Horretarako, eskaeren bilaketa eremura jo beharko da Onarpena/LH/ Eskaera bilaketa
aukeren bitartez.
“Eskaera bilaketa” aukera sakatzean, ondorengo pantaila aurkezten da. On line egindako
eskaerak bilatu nahi baditugu, “Bidea” atalean “On line” aukera hautatu eta nahi ditugun
gainerako irizpideak beteko ditugu (“Maila” eta “Ezkaintza mota” eremuak
derrigorrezkoak dira).
Bilatu botoia sakatuko dugu.
11
Ondorengo pantailan, maila horrentzat on line egin diren eskaera guztien zerrenda
agertuko zaigu. “Egoera” atalean eskaera bakoitza zer egoeratan aurkitzen den ikusiko
dugu.
Bidalita: eskatzaileak eskaera bidali du baina ikastetxea ez da eskaera kudeatzen hasi.
Aztertzen: bidali den eskaerak ikastetxeak berrikusteko zain duen dokumentazioa dauka.
On line eskabideak balioetsi gabe dagoen dokumentazioa erantsita dauka.
Dokumentazioak ekartzeko zain: aukera bat gutxienez dokumentazioaren zain egoeran
baldin badauka.
Notak ekartzeko zain: bere aukera guztiak noten zain daude.
Osatua: bere aukera guztiak osatuta daude.
Eskaera guztien artean interesatzen zaiguna hautatu eta aldatu sakatuko dugu.
Behin eskaeraren barruan gaudenean, “jarraitu” botoia sakatuko dugu.
12
Eskaeraren datuak hiru erlaitzetan antolatzen dira:
1. Datu orokorrak.
Atal honetan ondorengoa adierazten da:
Ikaslea errendimendu handiko kirol programa batean parte hartzen dagoen.
Minusbaliotasun motaren bat duen.
Eskatzailea adingabea izatekotan, eskaera burutzen duen tutora zehaztea beharrezkoa
izango da.
2. Mailak
Erlaitz honetan ikasleak eskatu dituen aukerak ikusiko ditugu, lehentasun arabera
ordenatuta.
13
3. Dokumentazioa
Erlaitz honetan baremaziorako beharrezkoa den informazioa eta dokumentazioa dago.
Eskatzaileak eskaera on line egin dezake eta ondoren ikastetxean dokumentazioa
erantsi edo on line eskaeran bertan erantsi dezake.
Baremaziorako datuak
Baremaziorako datuak atalean, baremaziorako beharrezkoa den informazioa osatuko dugu.
Osatu beharreko datuak Erdi Mailarako edo Goi Mailarako hautatu den sarbide motaren
menpe daude.
Derrigorrezko dokumentuak
Atal honetan, hiritarrak dokumentuak ikastetxean aurkeztu nahi dituela erabaki badu,
entregatuta bezala markatuko ditugu “Aurkeztuta” zutabean sakatuta. Aukera bat entregatuta
dagoela markatzen dugunean, dokumentu hori balioztatutzat jotzen da eta sistemak
automatikoki “Balioztatuta” aukera hautatuko du “Balioztatu” zutabean.
Eskatzaileak dokumentazioa on line egindako eskabidean erantsi badu, dokumentazio hori
balioztatu beharko dugu.
14
Fitxategia zutabean ikonoa agertzen da. Horren gainean sakatu beharko dugu eskatzaileak
erantsi duen dokumentua zabaltzeko. Dokumentua ikusi ondoren ikastetxeak zuzena dela
baieztatzen badu Balioztatuta aukera markatuko du. Eskatzaileak zerbait aldatu edo zuzendu
behar duela egiaztatzen bada, Zuzentzeko zain aukera sakatu beharko da eta sakatuta,
eskatzaileari adierazi nahi zizkion oharrak idatziko dira. Garrantzitsua izango da ikasleak
harremanetarako zein hizkuntza aukeratu duen ziurtatzea, oharrak hizkuntza horretan
idazteko.
Ikastetxeak erantsitako dokumentua zuzendu behar dela adierazten duenean, eskatzaileak
mezu bat jasoko du berak adierazitako posta elektroniko helbidean. Mezu horretan, on line
eskabidean erantsi duen dokumentazioan zuzenketak egin behar dituela adieraziko zaio. Zein
motatako zuzenketak egin behar dituen zehatz-mehatz jakiteko, berriro on line eskabidean
sartu beharko da ikastetxeak jarri dituen oharrak ikusteko.
Zerrendak
Eskaintza eskari zerrenda. Eskainitako ziklo/txanda/maila/eredu konbinazio bakoitzeko, aukera hau eskatzen duten
eskatzaile kopurua eta plaza kopurua aurkezten du eta zenbatek eskatzen duten lehen aukera
bezala eta zenbatek eskatzen duten lehenengo aukera ez den beste aukera bat bezala.
Zerrenda hau lortzeko, Heziketa Eskaintza/Zerrendak/BATX-LH-HLPP atalean sartu.
15
Eta Eskaintzaren Xehetasuna zerrenda hautatu, LH Osoa karpetaren barruan.
Egoeraren araberako eskaera kopurua Ikastetxearen eskaera kopurua ezagutzeko aukera ematen du ondorengo egoera bakoitzean:
osatua, notak ekartzeko zain, dokumentazioa ekartzeko zain.
Zerrenda hau lortzeko, Onarpena/Zerrendak atalean sartu.
Eta Esleipena karpetaren barruan, Eskaerak Egoeraka zerrenda hautatu.
16
Eskatzaileen zerrenda Ikastetxean entregatutako eskaerak erakusten ditu.
Eskaera bakoitzeko eskatutako aukera guztiak eta aukera horiek zein egoeratan aurkitzen diren
erakusten du.
“Osatua” egoeran aurkitzen diren aukerek bakarrik parte hartuko dute esleipen prozesuan.
Zerrenda hau lortzeko Onarpena/Zerrendak atalean sartu.
Eta Esleipen karpetaren barruan Eskatzaileen Zerrenda hautatu.
17