LAN ETNOGRAFIKOA: MUSIKA ETA GAZTEAK · 2017-01-09 · musika entzuten gustura sentitzen dela,...
Transcript of LAN ETNOGRAFIKOA: MUSIKA ETA GAZTEAK · 2017-01-09 · musika entzuten gustura sentitzen dela,...
ANTROPOLOGIA I
2017/01/09
LAN ETNOGRAFIKOA:
MUSIKA ETA
GAZTEAK Euskal musikaren eragina eta urteetan zehar
Durangaldean eman den eraldaketa.
IRATI MILIKUA URIEN
IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA
2
AURKIBIDEA
Aukeratutako gaia edo ikeremuaren aurkezpena ……............................... 3
Ikereremua aukeratzeko arrazoiak ……………………………….................... 3-4
Erabilitako metodologia eta horren inguruko detaileak: zenbat behaketa
eta zenbat elkarrizketak eta egindako behaketa saio zein elkarrizketen
nondik norakoak ……………………………………………………….................... 4-11
Lortutako informazioaren analisia ………………………………............... 11-12
Ondorioak (proposatutako gaiaren inguruan eta egindako prozesuaren
inguruan) ……………………………………………………………………………... 12-14
IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA
3
GAIA
Lehenengo eta behin gaiaren zehaztapena argitzea garrantzitsua litzateke, izan ere,
edozein ikerketa edo lan egin aurretik zabalegia ez den gai bat aukeratzea da gakoa,
bestela helburu zehatzak ematea zailagoa izango zaigu. Horrela izanik, eta duda asko
izan ondoren gaia aukeratzerako orduan, azkenean hurrengoa pentsatu nuen; Euskal
musikaren eragina eta urteetan zehar Durangaldean eman den eraldaketa.
IKERREREMUA AUKERATZEKO ARRAZOIAK
Lan honetarako bete beharreko lehengo lana gaia aukeratu eta biribiltzea izan da. Esan
daiteke, atal hau dela gehienetan zailen bilakatzen den zatia, izan ere, ez da batere
erraza izaten ondoren adierazi nahi ditugun ideia guztiak bilduko dituen esparru
konplexu bat bilatzea.
Hasteko, gai horren aukeraketan nenbilelarik, argi neukan azterketa edo analisia
Durangaldean egin nahi nuela. Lurralde eremu honen aukeraketak badu arrazoi jakin
bat; azken urteetan, ni baino zerbait zaharragoak diren gazteei maiz entzun diet egun
jai edo festa egoeran kontsumitzen den musika mota eta orain dela urte batzuetan
entzuten zenak eboluzio bat izan duela. Horrenbestez, aspalditik entzundako ideia
horien zergatia azaldu nahian eta gaiaren inguruan gehiago sakontzeko asmoarekin,
nire azterketari ekiteko gogoa areagotu egin da.
Durangaldea hurbiletik azter dezakedan eremu bat izanik, behaketak eta baita
elkarrizketak egiteko errazago izan nezakeela pentsatuta aproposa iruditu zitzaidan.
Azken batean, urrunera begira jarriz gero gure jakintza eremuak murritzagoak direla
iruditzen zait, mugatuagoak. Beraz, nire iker- eremua Durangaldean zentratuta,
behaketak ezagutzen ditudan toki ezberdinetan egiteko aukera ematen dit, baita
elkarrizketatuek eguneroko bizitzan mugitzen diren tokien deskribapena egin ere,
neurri handi batean nire antzeko tokietatik mugituko direlako eta horrek beraien
egoera irudikatzeko eta hobeto ulertzeko aukera emango didalako.
Bestalde, Durangaldea musika talde ugari sortzeagatik eta hauen inguruko mugimendu
handiagatik da ezaguna. Mugimendu handi horretan, estilo ezberdineko musika asko
lantzen da eta askotan esparru geografikoa osatzen duten herri bakoitza musika mota
bat kontsumitzearekin edo lantzearekin lotzen da. Egoera honek ere, arrazoiak
ezagutzera bultzatzen nau.
IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA
4
Halaber, gaia erabat definitze aldera, euskal musika delako mugimendu osoa hartuko
lukeen azterketa bat egitea gustatuko litzaidake. Niretzat, euskal musika euskaraz
lantzen den musika eta letren sinonimoa da, kasu honetan Durangaldeko herri
ezberdinetan jaio eta hobetzen diren talde edo bakarlari ezberdinen ahots eta eskuei
esker entzuten diren akorde eta doinu ezberdinez osatuak.
Azkenik, esan nezake hautatu dudan gaia osatzen duten parametro ezberdinak elkarren
artean bortizki loturik daudela eta lan honetako helburu nagusia, lotura horren egungo
egoeraren jakitun egitea dela. Honela, ondorengo lerroetan jorratuko diren ideia eta
pertsonen iritzi ezberdinez jantzitako lan honek, euskal musikak izan duen eta egun
daukan eragina edo pisuaren inguruko hausnarketa bat osatzea izan du helburutzat.
METODOLOGIA: BEHAKETAK ETA ELKARRIZKETAK
Lan honen burutzean erabili dudan metodologia definitzean, bi dira gehienbat
lanketaren sakontzean erabili ditudan faktore edo metodoak; alde batetik, pertsona
ezberdinei egindako elkarrizketa pertsonalak eta beste alde batetik, burutu ditudan
behaketa ezberdinak.
Erabilitako bi metodo horiek banaka definitzen saiatzen baldin bagara, berehala ikusi
genezake biek duten erabilgarritasuna nire lanean aplikatzeko orduan.
Elkarrizketa pertsonalak, errealitatearekin bat datozen datuak eskainiko dizkigu,
zeintzuk norbanako ezberdinen informazioei esker eraikiak izan diren. Elkarrizketatik
ateratako informazioa baliagarria izan dadin, garrantzitsua da elkarrizketatuarekin
gelditu aurretik, egin beharreko galderak ondo prestatzea. Hasteko, gaian zentratzeko
galdera orokorragoak erabiliz eta ondoren galdera zehatzagoetara joz. Nire kasuan,
pertsona bakarreko hiru elkarrizketa egingo ditut, izan ere, galderen denbora guztiz
bete ez dudanez pertsona bat gehiagori elkarrizketa egitea erabaki dut.
Behaketa lanean, ni neu naiz errealitatean dagoen informazioa xurgatu behar duena.
Bertatik, ikusten dudan informazio esanguratsua landu behar dut eta ondoren nire
lanean erabilgarriak izango zaizkidan ekintzak kontuan hartu behar ditut. Horretarako,
antropologo baten gisara, behatzaile betaurrekoak jantzi eta lanari ekin diot.
IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA
5
ELKARRIZKETAK
Elkarrizketatuen artean lehenengoa, Itsaso Esteban izan zen, berau, Anboto astekariko
kultura arloko arduraduna da, berriztarra da eta 32 urte ditu. Ondoren Mikel Esteban
izan zen elkarrizketatua, berak 30 urte ditu, berriztarra da baita ere eta musikazalea da,
eta honez gain Zain taldearen letra ugariren egilea dugu. Azkenik Maialen Arteagaren
hitzak jaso nituen, 18 urte ditu eta kazetaritza ikasten hasi da aurten, zornotzarra da eta
musikazale amorratua dela esan dezakegu.
Hiru lagun hauen aukeraketa egin nuen, izan ere, perfil ezberdinetako pertsonak dira
bai sexu eta adinari dagokionez eta honek nire jakintza eremua zabalagoa izatera
eraman diezadalakoaren ustetan nago.
Galderak planteatzerako orduan, lau bloke nagusitan banatu nituen, orden bat jarraitze
aldera. Lehenengo testuinguruan kokatzeko galdera batzuk egin nizkien, ondoren
pertsonalki nola bizi eta ikusten duten euskal musikaren egoera, gero taldean
daudenean ematen diren egoeretaz, eta azkenik, Durangaldean zentratutako galderak.
Beraz, erantzunen nondik norakoak ere lau bloke horietan jarraitu dudan ordena
berdinean egingo ditut argiagoa izate aldera.
Testuinguruan kokatzeko lehenengo galdera euskal musika definitzea izan zen, eta
honekin batera etorri zen lehenengo antzekotasuna ere. Itsasok, euskal musika Euskal
Herrian sortzen den ororekin lotzen du, edozein estilotan egiten dena baina hizkuntza
zehazterako orduan dudak izango lituzkeela aitortzen du. Mikelek eta Maialenek ere
antzeko erantzuna eman dute, baina bi hauek argi dute euskaraz egiten den musika
dela. Ondoren, gaur egungo egoeraz galdetzean, Mikelek eta Itsasok argi dute orain
dela hamarkada batzuk baino ahulago dagoela, Maialenek ordea dio Durangaldean
indar dezente duela oraindik ere, argudiatuz taldeak gaztetatik sortzen direla. Hala ere,
urteetan zehar kontsumoari dagokionean eman den eboluzioaz galdetzean, berriro
kointziditzen dute erantzunean, hau da, denek uste dute gero eta zailagoa dela
kontzertuetan jendea erakartzea eskualdeko taldeen kontzertu bat bada, horrela izanda
ere Maialenek gehitzen du diru aldetik asko inbertitu ez arren, kontzientziazio bat
eman dela, topaketak eginez edota musikarentzat espazioak eskatuz. Honez gain,
nagusitzen diren musika estiloez galdetzean, argi dute, rockak eta punkak (musika
indartsuak) beti izan duela indar handia Durangaldean eta oraindik ere horrela
jarraitzen izaten duela, baina Itsasok eta Maialenek oholtza gainean emakume falta
azpimarratzen dute. Esan bezala, musika indartsu horren barnean emakumeen parte
hartzea gutxiengoa delako.
IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA
6
Bigarrenik, pertsonalki bizitako egoeretara pasatu eta egunerokotasunean euskal
musikak zenbateko garrantzia daukan beraientzat galdetuta, hirurak musikazaleak
izaki, euskal musika elikatzen dutela onartzen dute berau zabaltzera emanez. Euskal
musikaren gainetik beste musika mota batzuk kontsumitzen direla galdetzean, duda
izpirik gabe argi dagoela baietz diote, eta horretan globalizazioak eragin handia izan
duela. Gainera argi dute bizitzako zirkunstantziak edo inguruak musika estilo bat edo
beste kontsumitzera eramaten dituela.
Talde egoeretara jauzi eginez, bloke honetako erantzunetan ezberdintasun handiena
Maialenen erantzunetan egon zen. Lehenengo egin nien galdera ea lagunekin
daudenean euskarazko musika entzuten duten izan zen, eta Itsasok eta Mikelek
baietz esan arren, Maialenek lagun taldearen arabera ezberdina dela entzuten duen
musika esan zuen, hau da, Durangon berarekin ikasitako ikaskideekin dio euskal
musika entzuten gustura sentitzen dela, koadrilakoen artean ordea, dio besteen
begietan euskal musika entzutearren arrarotzat hartzen dutela. Honez gain, egoera
lasaietan entzuten den musika eta parranda giroan entzuten dena ezberdindu beharra
dagoela argi dago beraientzat. Itsasok dio, bere inguruan behintzat berez parranda
giroan entzuten den musika ez dela inola ere bere lagunen gustukoa, baina momentuan
dagoena denez, onartu beharra dagoela dio, izan ere, momentu batetik aurrera aukera
gabe geratzen zarela esanez.
Azkenik, Durangaldeko egoeraren inguruko galderak egin nizkien. Horretan
arakatzeko, galdetu nien ea Durangaldeko herri ezberdinetan entzuten den musika
estiloen artean badagoen antzekotasunik, lotura badagoela hirurek onartzen dute. Hala
ere, bereizketak badaudela diote, Mikelek dio Elorrion, Abadiñon eta Durangon
esaterako joera rockeroago bat egon dela beti eta oraindik ere eragin hori bistakoa dela.
Maialenek, bere herria, Zornotza, Durangorekin alderatzen du, jaietan ekartzen diren
taldeak alderatuz. Berak dio, Zornotzan herriko edo inguruko taldeei ez zaiela aukerarik
ematen eszenatoki handi batera igotzeko, nahiago izaten dela talde ezagun bat ekarri
jakinda horrek jendea ekarriko duela. Durangon berriz kontrakoa gertatzen dela dio,
hau da, talde ezagunei garrantzia gutxiago eman eta herrikoak sustatzen ditu aukera
emanez egun gehienetan eskualdeko taldeak entzuteko. Eta nola ez, ezin Durangoko
Azoka aipatu gabe utzi lan honetan, beraz egin nien hurrengo galdera Azokak euskal
musikaren kontsumoa sustatzerako orduan Durangaldean zein eragin duen izan zen.
Hirurek ahots-enearen garrantzia azpimarratu zuten, berau Durangaldeko taldeentzat
aukera ona dela iruditzen zaie entzutera emateko, hala ere, Euskal Herri osoko taldeak
ekartzen direnez, ez dute uste eragin zuzena dutenik Durangaldeko taldeetan. Esan
beharra dago Itsasok irakurketa ezkorragoa egiten duela, izan ere, berak dioenez
IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA
7
Azokak lau- bost egun irauten dituenez, ez du uste Durangaldeko jendearen ohituretan
hainbeste eragiten duenik.
BEHAKETAK
1. BEHAKETA: Elorrioko gaztetxean Anari-ren kontzertua 22’00etatik
23’00etara (Urriak 1)
Elorrioko gaztetxeak, musikaren inguruan onartu beharra dago nahiko indar handia
hartzen duela. Izan ere, hainbat aldiz antolatzen dituzte ekitaldi eta kontzertuak, eta
honekin lotuta eta gure lanarekin bat etorriz, euskal musika egiten duten taldeak
gehiengoa direla esango nuke, betiere euskal musika Euskal Herrian egiten den musika
bezala ulertuta.
Gaztetxe honek 28 urte badaramatza indarrean, eta Elorrioko gazteria esan dezakegu
beti egon dela punk edota rock mugimenduei oso lotuta. Honen adibide ditugu urteetan
zehar bertan sortutako dozenaka talde; Iheskide, HAN eta Pixontxis besteak beste.
Horrela izanik, eta musikak kultura sortzeko daukan izaera kontuan hartuta, esan
daiteke taldeak ez direla ezerezetik sortu, hau da, beti aurretik izandako erreferentziez
baliatu direla iruditzen zait. Eta taldeek hartu duten indarraz hitz egiterakoan
jendearen elkartasun eta babesak berebiziko garrantzia duela esango nuke, azken baten
ingurukoen laguntza izanez gero beste base batekin jokatzen duzulako. Beraz, esan
daiteke sortzen diren taldeez gain, gainontzeko gazteek ere musika mugimenduetan
parte hartzeko joera ere badutela.
Musikak indar handia hartzen duela ezin daiteke ukatu, baina hala ere, esan beharra
dago beste hainbat ekitaldi, tailer eta txapelketa antolatzen dituzte. Hauetan gazteen
parte- hartzea sustatzen delarik, betiere balore eta jakintza batzuen lanketa ematen
delarik.
Gaztetxearen gaur egungo egoera fisikoa, nahiko ona dela esan daiteke itxura batean
behintzat. Sarrerako atearen albo batean, komun bat dago eta beste aldean berriz,
biltegi antzeko bat eta sukalde txiki bat. Aurrerago barra dago ezkerraldean eta
espaziorik handiena hutsik dago, hau da, dantza-lekua izango litzatekeena, honen
parez- pare eszenatokia dagoelarik. Hainbat urtetan zehar dekorazioa aldatzen joan da,
hormak esaterako gazteek elkarlanean burututako pintadez josiak daude, eta estetika
honek ematen dio kutxu berezi bat tokiari.
IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA
8
Behin gaztetxearen egoera argituta, behaketan zehar hartu ditudan apunteak lantzeari
ekingo diot. Esan bezala, Anari-ren kontzertu bat da behaketa burutu nuen unea.
Dakigun bezala Anari bakarka zein taldearekin batera aritzen da oholtza gainean, baina
kasu honetan taldearekin batera aritu zen. Egun Anarik hartu duen indarrari,
fenomeno ere dei geniezaioke kontuan hartuta gizartearen sektore batzuen artean izan
duen ongi etorriarekin. Baina esan beharra dago baita ere, muturreko jarrerak direla
batez ere nagusitzen direnak, hau da, batzuek gorroto duten musika beste batzuek
miresteraino heltzen dira. Izan ere, Anari musikaria izateaz gain, ideologikoki
pentsamendu feministaren barruan kokatzen den emakumea dugu, eta horrek
esandako sektore feministarengan indarra izatera bultzatzen du.
Kontzertuaren publikoa aztertzerako orduan, antzeman dezakegu bere entzuleen
perfila nolakoa den. Nahiko publiko anitza dela esango nuke, adina eta sexua kontuan
hartuta. Izan ere, adinari dagokionean gazte zein nagusi ugari biltzen dira, baina
esango nuke kasu honetan gehiengoa gazteak direla, kontuan hartuta gazte sektorearen
barnean adinez nagusiagoak direnak ere sartzen direla. Sexuari dagokionez, mutilen
kopurua ugaria izan arren duda gabe emakumeen kopurua handiagoa dela bistakoa da.
Kontzertuaren sarrera 5 eurokoa da, eta honek publikoan eragina du. Hau da, nabari da
entzulea taldea gustuko duelako doala, eta prest dagoela prezio hori ordaintzeko.
Horren ondorioz beharbada, baina jendeak kantu ugari ezagutzen ditu eta ezin dio
kantuan egiteko gogoari eutsi. Beraz horrek publikoan dagoen giroa ezin hobea izatera
laguntzen du, musikarientzat ere eskertzekoa dena, kontzertu amaieran Anari berak
adierazi zuen bezala. Hala ere, sarrera ordaindua izatea ez zen jendearentzat oztopo
izan, sarrera guztiak amaitu baitziren, gaztetxea jendez lepo egoteraino.
ELORRIOKO
GAZTETXEA
IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA
9
2. BEHAKETA: Durangoko iluntzeko poteoa 19’30etatik 22etara
(Abenduak 29)
Durangoko pintxo-potean jende gehien biltzen den tokia Goienkale izaten da. Berau
alde zaharreko kale bat da Andra Mari elizan hasi eta Santa Ana elizan bukatzen dena.
Bertan kokatzen dira taberna gehienak eta ostegunero jende asko irten ohi da kalera,
oraingoan gainera gazte gehienak oporretan egonda askok aprobetxatu dute
lagunartean biltzeko.
GOIENKALEKO BEHEKO ALDEA GOIENKALEKO GOIKO ALDEA
ANARI, BERE
TALDEAREKIN
BATERA
IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA
10
Pintxo- potea hasteko ordua 19’00etan izanik, hasierako ordu erdian ez dabil jende
handirik. Eta aipatzekoa da baita ere dabilen jendea nagusia dela. Honen haritik, esan
beharra dago Goienkale kale luzea dela eta bertan bi eremu ezberdin banatu ahal
izango genituzke. Batetik, beheko aldean jende nagusi gehiago ibiltzen da eta goiko
aldean berriz gazte kopurua handiagoa da. Horretan zerikusia dute tabernen
ezaugarriek, izan ere, musikak horretan paper garrantzitsu bat jokatzen du. Beraz esan
dezakegu, beheko aldean jende nagusiagoen gustukoagoa den musika dagoela, nolabait
esatearren euskaldunagoa izateagatik ezaugarritzen dena.
Gure ikerketa gazteengan zentratzen denez goiko aldean jarriko dugu indar handiagoa.
Esan bezala goian dabilen jendea gaztea izan arren, gazteen artean ere bereizketa bat
dagoela nabaria da. Bizpahiru taberna daude musika euskaldunagoa jartzen dutena eta
hauetan sartuz gero eta jendea hizketan entzunda euskaraz ari direla nabaritu dezaket.
Gainontzekoetan berriz, beste mota bateko musika gailentzen delarik, jendeak
espainolez hitz egiteko joera du hauetan. Musika ere “dantzagarriagoa” denez,
jendearen arteko harremanak ere ezberdinak dira.
Hizkuntzaz gain, hori ere beste bereizgarri bat izan daiteke, hau da, euskal musika izan
edo musika “dantzagarria” deritzoguna izan hauetan ematen diren jarrerak guztiz
ezberdinak dira. Euskal musika nagusitzen den tabernetan jendeak musikari
erreparatzeaz gain, lagun taldean hitz egiteak hartzen du pisu gehiena, hau da, musika
bigarren plano batean gelditzen dela esan dezakegu. Musika dantzagarriak jartzen
dituzten tabernetan berriz, jendeak hitz egiten baino denbora gehiago ematen du
dantzatzen eta lagun taldeaz gain, beste pertsona batzuekin ere dantzatzen dutelarik.
Honez gain, aipatu beharra dago
azken urteetan tabernek izan duten
eraldaketaz. Aldaketa nagusiak jabe
aldaketa bat izateagatik eman dira.
Horren adibide dugu, Kale Kantoi
izena hartzen duen taberna. Hilabete
batzuk dira jabez aldatu zela, eta
lehen jende gutxi ibiltzeagatik
ezaugarritzen zena, orain gaztez
beteta dago ia egunero. Bistakoa da
tabernan gauza pare bat aldatu
dituztela, baina ez dut uste horregatik
dela jende ugaritzea. Esango nuke musika aldaketak izan duela ugaritzean pisu
handiena. Hau da, lehen euskarazko musika jartzen zuten eta orain berriz aurrerago
KALE KANTOI TABERNA
IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA
11
esan dugun musika dantzagarria besterik ez dute jartzen. Horrela izanda, oraingo jabea
laguna dudanez, galdetu nion ea zergatik jartzen zuten estilo bereko musika, eta bere
erantzuna izan zen horrela ondo doakiolako, eta horrela den bitartean aldatzeko
asmorik ez zuela.
Orduek aurrera egin ahala, kalearen goiko aldea batez ere gaztez bete dela bistakoa da.
Beheko aldean berriz, jendea gutxitzen doa eta honenbestez goiko aldea da indar gehien
hartzen duena. Honekin batera giro dantzagarria gailentzen da, euskal musika jartzen
duten tabernak bigarren plano batean geratuz. Horrela izanik, giroan ere nabaria da
gazte jendeak duen intentzioa, hau da, esan daiteke musikak orduetan zehar izan duen
bilakaera gazteen gogo- aldarteak eraldatzen joan izanagatik hau ere moldatzen joan
dela. Azkenik, giro euskaldun bat bilatzen duen gazteak aukera gabe geratuz, bide
bakarra beste giro batzuetara moldatzea izanik.
INFORMAZIOAREN ANALISIA
Atal honetan, aurreko atalean agertutako informazioaren arteko loturak egiten saiatuko
naiz, analisi bat egiten saiatuz. Antzeman ahal izan dudan bezala, elkarrizketetan
agertzen diren hainbat kontzeptuk, behaketetan nik hautemandakoarekin harremana
dute.
Hasteko, esan beharra dago, euskal musika definitzeko arazoak egoten
direla,elkarrizketetan ikusi dugun bezala, izan ere, bakoitzak definizio pertsonal bat du
bere pentsamenduarekin bat datorrena. Honenbestez, gure gaia zehazteko euskal
musikaren kontzeptua argitzea ere beharrezkoa litzateke. Euskal musika iturri batzuen
arabera honela defini dezakegu: euskaldunek konposatu, interpretatu eta dantzatzen
duten musika. Honen barnean egindako mota guztietakoa hartuko dugu barne; Pop-a,
Rock-a, Folk-a, musika klasikoa, tradizionala eta abar.
Durangoko pintxo-poteko behaketan ikusi dugunez eta elkarrizketetan Itsaso eta
Mikelen usteekin bat etorriz, ikusten da jendearen interesak aldatzen joan direla eta
beste musika mota batzuk entzutea nahiago dutela. Horren aurrean Maialenen iritzia
dugu eta baita Elorrioko gaztetxearen kasua ere. Hau da, Durangaldean gazteen sektore
batek beste mota bateko musika entzutea nahiago badu ere, badago beste sektore bat
indarrez datorrena. Hauek, taldeak sortu zein kontzertuak antolatzeko aukera ikusten
dutenean gogo biziz ekiten diote lanari, eta beraien egitasmoari esker nabarikoa da
euskal musikaren ingurua ere suspertzen dabilela Durangaldeko herri batzuetan batez
ere.
IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA
12
Durangaldean nagusitzen diren musika estiloen artean Rock- a eta Pop- a esan
genitzake direla. Eta lehen aipatu dugun bezala, sarritan emakumeen falta sumatzen
dugu oholtza gainean. Izan ere, gizonezkoen rolen barruan gogorra izatea eta poderio
hori erakustea egon da. Gaur egun berriz, horri buelta eman nahian, beste mugimendu
batzuk ere sortu direla argi dago, Anari-ren kasua esaterako. Betidanik egon dira
emakumez osatutako taldeak eta gaur egun ere sortzen jarraitzen dute, baina hala ere
gizonezkoak nagusitzen jarraitzen dute.
Beste hari bati jarraituz, elkarrizketetan eta pintxo- poteko behaketan nabarmen igarri
den bezala, belaunaldietan zehar aldaketa bat eman da musika gustuen inguruan.
Lehengo belaunaldietan lagunen artean musika euskaldun gehiago entzuten zela argi
gelditu da, hau da, koadrilan gustu antzekoagoak zeuden euskal musikari dagokionean.
Gaur egun berriz, batzuentzat hori da koadrilatik aldentzeko arrazoietako bat, azken
baten gustu ezberdinek beste lagun talde bat osatzera eraman diezazuketelako, bertan
bestelako lotura batzuk aurkituz.
Honez gain, Durangaldeko herri gehienetan, euskal musika jartzen duten tokietara joan
nahi izanez gero, nabarmentzekoa da ordu batetik aurrera batez ere, aukera gabe
gelditzen zarela. Elkarrizketetan esan duten bezala, beste giro batzuetara moldatzeko
beharrean ikusten dugu gure burua eta horrek sarritan frustrazio egoera batera
eramaten zaitu.
Bukatzeko, Durangoko Azokaren inguruan aritzea gelditzen zaigu. Argi dago, berau bai
artista eta baita kontsumitzaileontzat ere izugarrizko aukera dela norberaren ezagutza
eremuetatik at, gauza berriak ezagutzeko ere. Aukera ona da baita ere, gustuko dituzun
artistekin harremanetan jartzeko ere, eta hori alde bientzat positiboa dela ez dago
zalantzarik. Gainera, egun horietan Durangon batez ere, baina inguruetan ere ibiltzen
den jendetza garrantzitsua da bertakoentzat. Hala ere, lau- bost egun izatean, egun
horietan euskal musikari, eta kulturari orokorrean ematen zaion indarra, zaila da urte
guztian zehar eustea.
IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA
13
ONDORIOAK
Ondorioei dagokienean, bi bidetatik joko dugu; bata, gaiaren inguruko ondorioei
erreferentzia eginez, eta bestea, egindako prozesuaren inguruan.
Informazioaren analisiaren atalean, elkarrizketa eta behaketetatik atera dudan
informazioaren inguruan hainbat puntu jorratu ditut, baina batzuetan ez dut ondorio
zehatzik atera. Baliagarrien egin zaizkidan ondorioak globalizazioarena eta emakumeen
mugimenduarena izan dira, alde batera utzi gabe belaunaldien arteko
konparaketarekin atera ahal izan ditudan konklusioak.
Globalizazioari buruz, esan beharra dago, musikaren esparruan eragina ikus daitekeen
bezala, egunerokoan hautematen dugun edozein esparrutan pairatu dezakegula. Gu
ordea, musikan izan duen eraginean zentratuko gara. Honen ondorioz, munduan
botere edo indar gehien duten talde edota pertsonek sare sozialen bidez edota beste
plataforma batzuen bidez zabaltzen dutena, segundo batean hel diezaguke gure
eskutara. Horrela, kanpoan sortzen den orori sarritan bertan sortzen den, euskal
musikari baino indar handiagoa ematen diogu, hura entzuteaz bakarrik elikatzen ari
garelako. Bertako sortzaileen kasuan berriz, gure eskuetara heltzeko bidea askoz
nekezagoa da. Dena den, bertako taldeek arazo horretaz jakitun, indarrez hartu eta
beraiek gustuko dutena egiten jarraitzen dute, nahiz eta duda gabe eragin esparrua
txikiagoa izango den.
Emakumeen parte hartzeari dagokionean, ikustea besterik ez dago konturatzeko gaur
egun eszenatokian gizonak nagusitzen direla. Durangaldean esan bezala punk, rock eta
pop doinuak nagusitzen direla esan dezakegu, eta talde hauetan mutilek erakusten dute
gehiengoa. Ez dut uste arazoa emakumeei musika mota hau gustatzen ez zaiela dela,
gustuak ezin baitaitezke sexuaren bidez ezberdindu, horren ordez esango nuke
emakumeen aldetik gehiago kostatzen dela sarritan talde bat osatzea. Horren ordez,
bakarlarien paperak ere indar handia hartzen duela emakumeengan esango nuke.
Horren adibide dugu Durangaldean Izaro Andres, azken aldian indar handia hartzen
ari dena.
Belaunaldien arteko konparaketa uste dut ez dela gaur egun egiten den zerbait soilik,
saihestezina dela esango nuke urteak pasa ahala aurreko belaunaldiekin alderatzea.
Ezin da ukatu, orain hamarkada batzuk euskal musikaren indarra askoz handiagoa zela
Durangaldean eta baita Euskal Herri mailan ere.
IRATI MILIKUA URIEN ANTROPOLOGIA
14
Hala ere, ezin dezakegu gaitzetsi gaur egun dauden gazteen belaunaldietan ere
badagoela sektore bat gogotsu datorrena, beraien musikarako espazioak aldarrikatuz
eta taldeak sortu eta ahal den neurrian indarrean jarraituz. Ezin daiteke pisua
sortzaileen esku utzi, beste horrenbesteko erantzukizuna dugu entzuleok ere, gure
eskuetan baitago taldeak entzutea, hau da, euskal taldeak elikatu eta zabaltzea.
Aukeratutako gaia euskal musikaren eragina eta urteetan zehar Durangaldean eman
den eraldaketa izan da. Lan etnografiko hau burutzen nenbilela, hainbat izan dira
bidean izan ditudan dudak, bai gaiarekiko eta beste horren beste informazioa bilatzeko
moduekiko. Dena den, aurrera egitea lortu dut, izan ere, lan eta duda guztien ostean
nire konklusioak ateratzen hasi naiz. Hurbiletik bizi dudan gai bat izanik, hau da,
askotan pentsatzen jarri izan naiz lagunekin bizi izan ditudan egoeren inguruan, baita
orain dela hamarkada batzuetako jendeak bizitako musika mugimenduaren inbidiatan
ere. Horrenbestez, pertsonalki hausnartzeko aukera eman didan gai bat ere izan da.