LABURBIRA 2013

12

description

Film laburren zirkuitua, martxaoren 4tik 29ra, Euskal Herriko eta munduko 20 herritan.

Transcript of LABURBIRA 2013

Page 1: LABURBIRA 2013
Page 2: LABURBIRA 2013

Hamar urte bete ditu jada Laburbirak, film laburren zirkuituak. Urte hauetan, ehunka emanaldi izan dira Euskal Herriko hamaika txokotan, baita Euskal Herritik kanpo ere. Aurtengoa, Erandion hasi eta Igorren bukatuko da, eta tartean izango dira Hernani, Londres, Gasteiz, Atarrabia, Paris eta beste hainbat herri. Ordu eta laurden inguruko emanaldian, sormena, dokumen-tala, fikzioa zein animazioa uztartzen dituzten ikus-entzunezkoak izango ditugu.

Page 3: LABURBIRA 2013

Martxoa

EGUNA ORDUA HERRIA TOKIA ANTOLATZAILEA

2013/03/04 19:30 Erandio Josu Murueta KE Berbots

2013/03/05 19:30 Hernani Biteri Kultur Etxea Dobera

2013/03/07 19:00 Sondika Sondikako KA Altzora

2013/03/07 19:30 Biasteri Biasteriko zinema Ttiki-ttaka

2013/03/08 19:00 Londres Oxford House London Basque Society

2013/03/10 18:30 Soraluze Gaztetxea Pil-pilean

2013/03/12 19:00 Arrasate Kulturate AED

2013/03/13 19:00 Gasteiz Montehermoso GEU

2013/03/13 19:30 Usurbil Sutegi KE Noaua!

2013/03/14 19:30 Barakaldo San Bizenteko KE Sasiburu

2013/03/14 19:30 Bilbo La Bolsa Lizardi Mintza Taldea

2013/03/14 20:30 Ermua Ermua Antzokia Euskal Birusa

2013/03/15 19:30 Arespalditza Udaletxeko Aretoa Hogeitalau

2013/03/17 18:30 Aramaio Kultur Etxea Txirritola

2013/03/17 19:00 Atarrabia Gaztetxea Karrikaluze

2013/03/21 19:00 Laudio Basalarrina KE Basalarrina

2013/03/21 21:00 Lasarte-Oria Jalgi Kafe Antzokia Ttakun

2013/03/23 17:00 Paris Euskal Etxea Sustraiak-Erroak

2013/03/27 19:00 Aizarotz Herrikoetxea Ametza

2013/03/29 20:00 Igorre Lasarte Aretoa Ganoraz

Page 4: LABURBIRA 2013

BERRIRO IGO NAUZUCarlos Rodriguez 2012 (9’25’’)

Kultur ekitaldietarako ikus-entzunezkoak sortzen dituen ekoiztetxea da Morgancrea, eta Carlos Rodriguez bertako Sormen Zuzendaria da.

Bere sorkuntzen artean hainbat museo eta erakusketarako lanak aurki ditzakegu (San Telmo, Bibat, Ontzi Museoa, Victoria Eugenia Antzokia,...). Promozio bideoak ere egin izan ditu (Donostia 2016, Tabakalera).

Donostiako Zinemaldiari buruzko “Una historia del Zinemaldia” telesaila egin zuen. Dokumentalak ere sortu izan ditu kultura munduko zenbait pertsonaia ardatz har-tuta, hala nola Edward Hopper, Hitchcock,Coppola, Orson Welles edo Hector Berlioz.

SINOPSIAAzken 150 urteotako euskal baserriaren bilakaeraren hurbilpen bat egiten du filmak, Kirmen Uriberen testu batean oinarrituta.

Dokumentala eta fikzioa nahasten dituenlaburmetraia da, Gipuzkoako hainbat baserritangrabatutakoa.

Mundu mailako hogei bat jaialditan izan da aukeratua, eta Alemanian, Italian eta Espainian hainbat sari jaso ditu.

Page 5: LABURBIRA 2013

Oihan AmezuaKarlos Ibarbia

Netzer BereziartuaAsier Sustaeta

2012 (9’30’’)

Natatxa Films eta Nazkau ez!! produkzio taldeen bateratzearekin sortzen da “Erabaki Produkzio-

ak”. Bide ezberdinak landu ondoren elkarlanean hastea erabaki zuten.

Lehen ekoiztetxeak laburmetraia batzuk eginak zituen, eta iragarkiren bat edo beste ere bai.

Bigarrenak, berriz, bideoklipak landu izan zituen ordura arte. Bi taldeek zituzten interes

berdinak, eta bateratzea erabaki zuten.

Erabaki Produkzioak taldearen helburu nagusia zinea eta bideogintza indartzea da,

laburmetraiak ekoiztuz. Eta, aldi berean, Azpeitian dagoen hutsune eta gabezia

betetzen saiatzea.

SINOPSIA Bi pertsonaia bereziren arteko ezinezko amodio batek,

beraien ahuldade eta gabeziak azaleratzen ditu.

FILMOGRAFIABi ekoiztetxeek banatuta hainbat lan egin zituzten, baina “Oinaze

egoitzak” (2012) laburmetraia izan da taldearen lehen lana.

zzoina e egoit ak

Page 6: LABURBIRA 2013

elkarteaKote Camacho 2013 (16’)

Oiartzun, 1980. Leioan Arte Ederrak ikasi zituen garaian Napartheid aldizkarian komikiak argitaratu zituen. Ondoren, Madril eta Londresera joan zen, eta bertan “storyboard” marrazkigile lanetan aritu zen Julio Medem eta Juan Carlos Fresnadillorentzat.

Oiartzunera itzuli, eta 2010ean “La Gran Carrera” aurkeztu zuen, bere lehen film laburra. Lan honek mundo mailako 70 saritik gora jaso zituen.

2012ko abenduan aurkeztu zuen “Elkartea”, Durangoko Azokako Irudienea gunean. Beasaingo Gau Laburrean film onenaren saria jaso berri du.

SINOPSIAAspaldiko lau lagun elkartean biltzen dira afaltzeko. Haietako bat, zeini besteek arrastoa aspaldi galdu zioten, oso egoera ekonomiko larrian bizi da.

Besteen jarrera orokorra, laguntza eskaintzearena izango da, hasiera batean behintzat. Benetako konpromisoa hartzea ordea, ez da hain erreza izango.

Page 7: LABURBIRA 2013

deus et machinaKoldo Almandoz 2012 (8’30’’)

Donostia, 1973. Berrogei urte egitear dela, bere biografia ezabatu eta sekta batean sartzea

erabaki du. Oraingoz, ez da kontakizun interesgarririk bere bizi berrian...

eta zaharrean ere ez.

SINOPSIALangilea egunero joaten da fabrikara lanera. Eginbehar zehatz bat egin dezakeen langile

bakarra da. Egunero makinak pizteko zeremoniari ekin, eta bere lan zehatz eta

monotonoari helduko dio. Gaur, ordea, erabaki bat hartu du.

FILMOGRAFIA

• Msilale Wanawake (2012)

• Mantis Estroboscópical (2011)

• Trikuaren hiztegia (2011)

• Ahate Pasa (2009)

• Larunbata (2008)

• Karea (2008)

• Aurrescue (2008)

• Columba Palumbus (2007)

• Midori (2006)

• Desio Ehiztaria (2005)

• Amuak (2004)

• Belarra (2002)

• A dar ba kar (2000)

• Razielen itzulera (1997)

Page 8: LABURBIRA 2013

desentxufatuakBernues anaiak 2011 (9’45’’)

Bernues anaiak 2010ean hasi ziren elkarrekin lan egiten. Anaia bat gidoigilea da, beste bi errealizadoreak, eta beste batek arte ikasketak egin zituen.

Gune propio bat eduki nahi zuten proiektuak eta ideiak aurrera ateratzeko. Horregatik sortu zen “Acronica Producciones”, Bernues anaien ekoiztetxea.

SINOPSIAZer egiten duzu dagoeneko ez duzula balio esaten dizutenean, gizarteak albora uztean? Nola egiten diozu aurre azken aurrerakun-tza teknologikoak nagusi diren munduari telebista zahar bat baino ez bazara?

FILMOGRAFIA

• Musika airean (2012).

• Desentxufatuak (2011)

• Sin prisa (2010).

“Desentxufatuak” lanak jasotako sariak:

Berriozarreko “Ficbe 2011”. Nafarroako laburmetrairik onena.

Iruñeako “Alternatif 2012”. Nafarroako laburmetraitxorik onena.

Lekeitioko “Euskal zine bilera 2012”. Laburmetrairik onena.

Page 9: LABURBIRA 2013

hamaiketakoaTelmo Esnal 2012 (4’)

Zarautz, 1966. Zuzendari laguntzaile bezala aritu ondoren, bere lehen lanak jorratzen hasi zen Asier Altunarekin batera. Azken boladan bakarrik lan egiten ere ausartzen da, batzuetan zuzendari,

besteetan gidoilari edo ardura biak hartuta.

SINOPSIAEgunero, ordu berean, Antoniok eta Santik

elkarrizketa berezi bat dute. Hiru emakume dira horren lekuko.

FILMOGRAFIA

• Urteberrion, Amona! (2011)

• Hona Bostekoa. KMK10 (2010)

• Amona putz! (2009)

• Brinkola (2008-09)

• Taxi? (2007)

• Asedio. Koldobika Jauregi (2007)

• Igartubeiti Museorako bideoak (2007)

• Martin (2005-06)

• Trikitraka Trikitron (2005-06)

• Aupa Etxebeste! (2005)

• Korrika 2001 (2001)

• 40 ezetz (1999)

• Txotx (1997)

Page 10: LABURBIRA 2013

tortilaIñigo Lopez 2012 (8’15’’)

1975ean jaioa. EHUn Arte Ederretan lizentziatua. Kameragile eta telebista teknikari ikasketak egin zituen Salesianotan. Zinema-zuzendaritza ikastaroa ere egin zuen Bilboko Arte Eszenikoetako Eskolan.

K2000n, Canal Bizkaian eta Oizmendi Telebistan teknikari eta grafismo lanetan ibilia da. Urko Olazabal eta Fernando Bernal zuzendarien “Agrothriller” eta “La Venganza de los Iturregi” lanetan kamera, muntaia eta posprodukzio alorretan aritu zen.

SINOPSIABere senarrak ematen dizkion tratu txar eta irainak direla eta, emakume batek harremanak bukatzea erabakitzen du...

FILMOGRAFIA• Tortila (2012)

• Zombie Love Story (2011)

• Sagarra (2011)

• No hay salida (2004)

“Tortila” lanak jasotako sariak:

Lekeitioko Euskal Zine Bilera 2012 – Argumentuzko 2. sariaIgorreko Film Laburren Lehiaketa 2012 - AukeratuaI Festival Internacional de Cortos de Almuñécar (Huelva) - Aukeratua

Page 11: LABURBIRA 2013

beerbugAnder Mendia 2012 (8’)

Getxo, 1978. Arte Ederretan lizentziatua EHUn, hiru dimentsioko animazioaren alorreko masterra ere badauka. Ibilbide profesionala espezialitatea-ren inguruan garatu du: animazioaren eta grafis-

moaren inguruan, alegia. Baleuko ekoiztetxean aritu zen lanean modelatze sailaren arduradun

gisa, eta hainbat proiektutan moldatzaile eta animatzaile gisa jardun da. Katue ekoizpen-etxea sortu zuen 2010ean, bere proiektuak garatzeko.

SINOPSIAJoek errepide ertzeko gasolindegi batean lan

egiten du. Egun batez, garagardo bat edateko atseden hartzea erabakiko du.

Edariaz gozatzeko ahaleginak huts egingo dio, norbait lapurretan ari baitzaio

muturren aurrean.

FILMOGRAFIA

• Betizuak izar artean

• Unibertsolariak munduaren ertzaren bila

• Olentzero & the magic log

• Olentzero eta oparien ordua

• Betizu eta Xagaduko misterioa

• Betizu eta urrezko zintzarria

• Black to the moon

Page 12: LABURBIRA 2013

ANTOLATZAILEA

BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK

2013