Korrikaren argazkien erakusketa

1
Korrika euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten den martxa da, arineketan egiten den manifestazio baten modukoa. AEK euskaltegi elkarteak antolatzen du. Bi urtez behin egin ohi da eta bi aste inguru behar izaten du lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Ateratzen denetik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da inoiz geratzen, ez gauez ezta egoera klimatologiko txarrengatik ere. Lehen Korrika 1980an egin zen; eta orain arteko azkena, hamazortzigarrena, 2013an. 1999tik aurrera, Euskal Herritik at ere Korrika ekimenak burutu zituzten, atzerrian bizi diren euskaldunek edo euskal diasporako kideek bultzatuta. Beasaingo herria ere protagonista izan da urte hauetan guztietan ere, eta bertan parte hartu duten guztien omenez antolatutako erakusketa da Goiztiri AEK-k orain antolatu duen hau. Ez dira denak egongo, baina euskaltegian jaso ahal izan ditugun argazki guztiak beasaindarren eskura ipintzea izan da gure egitekoa. Kilometro erosleak, lekuko eramaileak, korrika laguntzaileak, sukaldaritza lehiaketan parte hartutakoak, ikasleak, ikastetxeak, Udala, lantegiak... herritar orok izan duzue nolabaiteko protagonismoa Korrikaren ibilbide luze honetan. 19. Korrika ere ate joka dugu. “Euskahaldundu” da aurtengo leloa. Euskal Herria euskalduntzeko norberaren eta taldearen ahalmenean sinetsi eta erabil dezagun ahalmen hori. Ahaldundu gaitezen Euskararen eta euskalgintzaren egoeraz. Batu ditzagun nire, zure, haren ahalegin pertsonalak eta biderka dezagun gure ahalmena auzolanean. Egin dezagun eta eragin. Eta egin eragin. Erakusketa hau ere horren lekuko izan dadila!

Transcript of Korrikaren argazkien erakusketa

Korrika euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten den martxa da, arineketan egiten den manifestazio baten

modukoa. AEK euskaltegi elkarteak antolatzen du. Bi urtez behin egin ohi da eta bi aste inguru behar izaten du lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Ateratzen denetik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen

joaten da, baina martxa ez da inoiz geratzen, ez gauez ezta egoera klimatologiko txarrengatik ere.

Lehen Korrika 1980an egin zen; eta orain arteko azkena, hamazortzigarrena, 2013an. 1999tik aurrera, Euskal Herritik at ere Korrika ekimenak burutu zituzten, atzerrian bizi diren

euskaldunek edo euskal diasporako kideek bultzatuta.

Beasaingo herria ere protagonista izan da urte hauetan guztietan ere, eta bertan parte hartu duten guztien omenez antolatutako erakusketa da Goiztiri AEK-k orain antolatu

duen hau. Ez dira denak egongo, baina euskaltegian jaso ahal izan ditugun argazki guztiak beasaindarren eskura ipintzea

izan da gure egitekoa.

Kilometro erosleak, lekuko eramaileak, korrika laguntzaileak, sukaldaritza lehiaketan parte hartutakoak, ikasleak,

ikastetxeak, Udala, lantegiak... herritar orok izan duzue nolabaiteko protagonismoa Korrikaren ibilbide luze honetan.

19. Korrika ere ate joka dugu. “Euskahaldundu” da aurtengo leloa. Euskal Herria euskalduntzeko

norberaren eta taldearen ahalmenean sinetsi eta erabil dezagun ahalmen hori. Ahaldundu gaitezen

Euskararen eta euskalgintzaren egoeraz. Batu ditzagun nire, zure, haren ahalegin pertsonalak eta biderka dezagun gure ahalmena auzolanean. Egin

dezagun eta eragin. Eta egin eragin.

Erakusketa hau ere horren lekuko izan dadila!