Kontrolprogpicaxe2012 01 20
-
Upload
karlos-sukunza -
Category
Education
-
view
359 -
download
1
Transcript of Kontrolprogpicaxe2012 01 20
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
AURKIBIDEA1.- PICAXE sistema
1.1 Programak
1.2 Plaka
1. 3 Programa plakara bidaltzeko kableak2.- PROGRAMAZIOA
2.1 Programming Editor
2.1.1 Konfigurazioa
2.1.2 Fluxu-diagramaren idazmahaia
2.1.3 Fluxu-diagrama sortzen
2.1.3.1.- Fluxu-diagrama lotu, aukeratu, handitu, mugitu...
2.1.3.2.- Fluxu-diagrama eraikitzeko aginduak
2.1.3.3.- Zer egin fluxu-diagramarekin 3.- ARIKETAK
3.1 Plaka PIC18 High Power
3.2 Ariketa zerrenda
3.3 Ariketa eginak
4.- SENTSORE ANALOGIKOAK
4.1 Jakin behar diren gauzak
4.2 Nola kalibratu sentsorea
4.3 Programa egitean4.5 Sarreran seinale analogikoak. Ariketak
5.- ETENAK6.- INFRAGORRIAK
7.- ERANSKINAK
7.1 BI ELIKATZE ITURRI konektatu nahi direnean 7.2 SARRERAK 0 eta 1 digital bezala erabiltzerakoan7.3 MOTOR bat erabiltzen denean7.4 ARIKETAK: TAULAK eta KONEXIO FISIKOAK
7.5 PROGRAMAZIOAREN OINARRIZKO ELEMENTUAK
J.A. [email protected] 2/56
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
1.- PICAXE sistema
ERABILTZEN DIREN ELEMENTUAK:
1.1 Programak
a.- Programming Editor izeneko programa lortu
http://www.picaxe.com/Softwareizeneko helbidean aurkituko dugu, momentuz azken bertsioa 5.3.3, eta beste software batzuk ere ikus ditzakegu.
b.- Logicator for PIC® and PICAXE® micros izeneko programa ere erabil daiteke fluxu-diagrama bidez lantzeko. Programa hau ere helbide berdinean aurkitzen da. Momentuz azken bertsioa 3.4.1 da.
1.2 Plakak
PICAXE izeneko plakak dira. Lehenengo bereizketa mikrokontroladorea da. Plakan erabiltzen duten mikroa edo PICaren arabera zenbaki desberdina daramate, PICAXE 08, 14, 18, 20, 28 edo 40 eta A, M edo X hizkia ondoren eta horrela adierazten dute zein Basic agindu erabil daitezkeen txip horrekin. Teknologian proiektuekin lantzeko aukeran dauden PIC:
. “PICAXE 18 Placa Tutorial” oso ongi dago lanparak edo LED diodoekin lantzeko, baina motor bat kargakin sartzen denean ez dauka indarrik. Sarreran LDRa ere bertan dauka eta irteerak 7 segmentuko DISPLAY batean ikus daitezke. Norberak ikasteko oso ondo dago.
. “PICAXE 18 Placa Alta Potencia” izenekoa oso interesgarria da, irteeran bi motor konektatzeko aukera ematen duelako. 5V eta 24V tarteko tentsioa erabil daiteke irteeretan, eta beste lau irteeretan FETak erabiltzen ditu. 5 Sarrera dauzka eta horietatik 3 analogikoak izan daitezke.
. PICAXE 8, 14, 18 eta 20 placa estandar ere ongi daude, bonbilla edo LEDekin erabiltzeko. Gainera erreleak gehitzen bazaizkio aukera dago edozein aktuadore konektatzeko. Desberdintasunetako bat sarrera kopuruan dago. 20M izenekoak 8 sarrera dauzka, horien artean 4
J.A. [email protected] 3/56
Bas805.exe
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
analogikoak dira eta besteek 5 dauzkate, eta horietatik 3 analogiko. Kontuan izan behar da ere PIC zenbakiaren ondoren datozen hizkiak, 18, 18A, 18X, 18M2, 20M, 20X2, zeren honekin adierazten da zein agindu diren erabilgarriak PIC horiekin.
. Picaxe-20X2 Microbot izeneko kotxea ere oso interesgarria izan daiteke, nahiz eta gelan egindakoa hobeago izango litzatekeen. Sarrera bezala erabil daitezke, infragorriak, argi sentsoreak, ultrasoinuak,… plaka txikitan prestatuta daude kotxeari konektatzeko.
. Picaxe 28. Txip honek 12 sarrera dauzka. 8 sarrera digital gehi 4 sarrera analogiko eta 8 irteera.
1.3 Programa plakara bidaltzeko kableak. Serieko kablea. Ordenagailuko COM serieko
komunikaziorako atean konektatzen da. Ez daukat instalaziorik egin beharrik.
. AXE027 USB kablea. Ordenagailuko USB ate batean konektatzeko kablea da. Kable hau erabiltzeko informazioa AXE027 izeneko dokumentuan dago http://www.rev-ed.co.uk/docs/axe027.pdfKablea erabilgarria izateko deskargatu behar dira driver batzuk, eta aurkitzeko helbide honetan, http://www.rev-ed.co.uk/picaxe/ , gaztelaniaz edo ingelesez aukeratu, informazioa ingelesez dago, eta gainera bertsioak eguneratuagoak daude.
Softwarea aukeratuz, orrialdean behera joan “Additional resources:” aurkitu arte eta ondoren “AXE027 PICAXE USB Download Cable” eta “USB Driver (v2.06) for XP / 2000 / 2003 / Vista / Windows7 (32 and 64 bit) deskargatu.
AXE027.pdf dokumentuan azaltzen da eman behar diren urratsak.
J.A. [email protected] 4/56
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
2.- PROGRAMAZIOA
2.1 Programming editor
PICAXE plakak programatzeko balio du. Programazioa bi eratara egin daiteke:
. Fluxu-Diagramak eginez
. Basic Programazio-Lengoaia erabiliz.
Argazkiko plaka “PICAXE Tutoriala” da.
2.1.1- Konfigurazioa: Programan sartzerakoan lehenengo aldiz, ingelesez azaltzen da dena. Automatikoki Options izeneko leiho bat agertzen da; ez bada leiho hori zabaltzen, Menuan Options sakatu. Kolorea, Serie portua eta abar konfigura daitezke. Norberaren gustura konfiguratzea komeni da.
J.A. [email protected] 5/56
SARRERAK
IRTEERAK
SERIE KONEXIOA
TENTSIO SARRERA
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
J.A. [email protected] 6/56
Modo: Plakaren txipa aukeratzeko; kasu honetan PICAXE 18.
Puerto Serie: Plakarekin komunikatzeko zein lekutatik egin den COM1 edo COM2. Normalki konektore bakarra egoten da.Portatil berrietan ez dago eta USB-serierako adaptadorea jarri behar da edo bestela driver softwarea jaitsi webetik .
Organigrama: Fluxu-diagramak egiten direnean, simulazioa egiteko momenturako aukera desberdinak.
Idioma: Hizkuntza aukeratzeko.
Color: Fluxu-diagrama ikurren eta atzealdearen koloreak aukeratzeko
Editor: Programa BASIC erabiliz egin bada eta frogatu nahi bada ondo dagoela, simulazioa egin daiteke. Horretarakoazaltzen de leihoan “Colour Sintax”markatu beharko da.Horren ondorioz BASICen egindakoprogramazioan aginduak koloretanjartzen dira eta simulazioa egin daiteke
. simulazioa egiteko
. ondo idatzia dagoen aztertzeko
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
2.1.2 Fluxu-diagramen idazmahaia:. Programan sartzerakoan, hasieran dagoen menua Basic Lengoaian egiteko eran dago eta idazlekua zuriz agertzen da.
. Fluxu-diagramekin lantzeko, menu honetako bigarrena ziztatuz egiten da. Goiko menua aldatzen da ORGANIGRAMA azaltzen da eta Simulate kendu.
eta pantailan idazmahaia beste era honetakoa da eta automatikoki Fluxu-diagramaren hasierako Start jarria azaltzen da. Ezin da ezabatu.
Automatikoki atzealdea horiz eta puntu laukituz dago eta fluxu-diagrama ikurren barrua zuriz. Noski kolore hauek ere alda daitezke.
. Konfigurazioan, aurreko orrialdean komentatu da koloreak non aldatu.Baina menuko Organigrama ziztatzerakoan ateratzen den menu berri honetan beste aukera batzuk daude: . idazlekuan puntuak azaldu edo ez,
. fluxu-diagrama ikurrak puntu horietan kokatzea edo ez
. Sarrera, Irteera eta aldagaien Izenak beste eran idaztea ulergarriagoak izan daitezen fluxu-diagrama irakurtzerakoan.
. Jarritako izen berriak ordezkatzeko Fluxu-diagrametan
J.A. [email protected] 7/56
Idazmahaia
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
2.1.3 Fluxu-diagramak sortzen
2.1.3.1.- Fluxu-diagrama lotu, aukeratu, handiagotu, mugitu, iradokizunak
jarri,...
Menu honetako edozein botoiren eginkizuna burutu ondoren, automatikoki beti gezia aktibatzen da, beraz berriro aukeratu behar da errepikatzeko.
Ikurrak mugitzeko. Ikurraren gainean ziztatu eta mantendu ziztatuta elementua eraman nahi den lekura heldu arte.
Ikur multzoa mugitzeko. Mugitu nahi diren ikurrak lauki batean inguratu. Ondoren multzo osoa nahi den posiziora eraman.
Zona bat handiago ikusi. Sagua ziztatuz eta mantenduz, handiago ikusi nahi den zonaldea lauki batean inguratu.
Fluxu-diagrama handiago/txikiago ikusi. Sagua ziztatuz eta manteduz, dagoen lekutik gorantz eginez haundiagotu egiten du, eta beherantz txikiagotu.
Idazmahaiko posizioa aldatu. Idazmahaia osatzen duen orri osoa ez da ikusten, horregatik pantaila osatzen denean, ikur gehiago sartzeko, edo orria mugitzeko balio du. Ikurrak lotu. Flxu-diagramaren nondik norakoa adierazteko da. Ikurrak lotzen dituen gezia jartzeko da. Sagua ziztatu gabe mugituz, borobil gorriz adierazten dira nondik egin daitezkeen loturak. Ziztatuz nondik lotu eta berriro ziztatu nora lotu.
Fluxu-diagrama konektoreak. Fluxu-diagrama moztu nahi bada luzeragatik eta beste zutabean jarraitu, orduan botoi honetan ziztatuz zenbaki berdineko bi ikur sortzen ditu. Bat zutabearen bukaerara eraman eta bestea jarraitzen duen beste zutabearen hasieran jarri. Etiketa. Iradokizuna edo beste zerbait idatzi nahi denerako da. Bukatzeko saguaren eskubiko botoia zapaldu.
J.A. [email protected] 8/56
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
2.1.3.2.- Fluxu-diagramak eraikitzeko aginduak:
Menu honetako botoi bakoitzak azpimenu bat dauka, eta desberdinak dira aukeratutako txiparen arabera
Irteerak (0...7)
. high: Irteera bat (zenbakia 0...7) aktibatu
. low: Irteera bat (zenbakia 0...7) desaktibatu. pins: Irteerak banan-banan agintzen ibili ordez, irteera
guztien egoera agindu batekin kontrolatu
. sound: soinua egin (irteera zenbakia, nota eta denbora)
. serout: Datuak bidaltzeko. (irteera, formatoa, datuak)
. : Basic aginduren bat idazteko adibidez
Sarrerak (0...7)
Aldagaiak (b0...b13)
. Pin: Sarrera bat (pin0...pin7) desaktibatua edo aktibatua (0 edo 1) dagoen detektatu (y/n, bai/ez) eta erabaki zein bidetik (y edo n) joan.
. Var: Aldagai baten balioa (b0...b13) konparatu (< = >) beste aldagai batekin edo sarrera guztiekin edo zenbaki konkretu batekin eta erabaki zein bidetik (y edo n) joan.
Kasu honetan: b0 handiago bada b6 baino, (egia bada) orduan erabakia “yes” bidetik joatea da
J.A. [email protected] 9/56
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
Denbora. Pause: Denbora milisegundotan jartzeko.. Wait: Denbora segundotan jartzeko.. Sleep: “Lotan” edo kontsumo murriztuan gelditzen da adierazten zaion denboran. Datu zuzena edo aldagaia erabil daiteke. . Nap: Periodo labur batzutan, milisegunduak, kontsumo murriztuan jartzeko.
Azpiprograma
. Stop: Programa gelditu. Gero ezin da jarraitu. Reset egin behar da. Sub: Azpiprograma bat egiteko eta izena jartzeko
. Gosub: Azpiprogramara joateko. Zein azpiprogramara joan izena jarri behar da.
. Int: Etenaren programa egiteko. Azpiprograma bezala da.
. Setint: Etena sortzeko baldintza jarri, hau da, zein sarrera aktibatzen denean eta sarrera horren egoera: 1 edo 0
Adibidez: 00100000, 00100000 Kasu honetan 7…0 sarreretik, 6 sarrera aktibatzen denean eta sarrera hori gainera “1” aktiboa denean 00100000 = 64
“6” sarrera “0” aktiboa nahi izanez, orduan: 64, 0KONTUZ: Menu nagusiko hasieran jartzen da setint agindua eta berriro etenaren azpiprogramako return aurretikOharra: Txip guztiak ez daukate etena eta INT eta SETINT azalduko dira menuan txip egokia aukeratzen bada(PIC18A badauka etena baina PIC18 ez)
. Return: Berriro programa nagusira itzuli, hau da, azpiprograma burutu ondoren programa nagusiko gousub aginduaren ondorengo agindua exekutatzera.
J.A. [email protected] 10/56
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
SarreraAnalogikoaEragiketak
. Let: Eragiketak egiteko balio du. Batuketa, kenketa, biderketa,... Balioren bat asignatu aldagai bati
. Readadc: Sarrera analogikoaren balioa aldagai batean gorde.
. Debug: Readadckin batera erabiltzen da. Ordenadorearen pantailan sentsore analogikoaren balioa ikusteko. . Random: Aleatorioki zenbaki bat sortzen du eta erabiltzen
den aldagaian gorde. Zero zenbakia (0) ez du sortzen.
. Peek: Adierazten den Mikroaren Helbideko datua aldagaiara pasa
. Poke: Gorde adierazten den Mikroaren helbidean, aldagaiak daukan balioa edo datu konkretua bat
KONTUZ: Erabili daitezkeen Mikroaren helbideak:
80-127
. Read/ Write: EEPROM memoria erabiltzen denean
. Infra: Infragorriak aktibatzeko
. Setint: Etena aktibatzeko (Sub menuko agindu berdina da)
J.A. [email protected] 11/56
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
Kotxeaagintzeko
Irteerak7,6,5,4
2.1.3.3 Zer egin fluxu-diagramarekin
a.- Simulazioa egin
Fluxu-diagrama egin ondoren, simulazioa egin daiteke programa bertan. Horretarako, menuan dagoen Simulate zapaldu.
Pantailan fluxu-diagrama exekutatzen hasten da eta momentu horretan egiten ari den agindua kolore gorriz jartzen da. Bi menu agertzen dira baita
b.- Bolkatu plakara
Lehenengo plaka konektatu ordenadorera eta ondoren Program zapaldu eta hasiko da plakara bidaltzen. Txipa gaizki aukeratua badago abisua emango du zein aldaketa egin behar den esanez.
Eta fluxu-diagrama Basic lengoaiaraitzuli nahi izanez, Menuan PICAXEaukeratuz egiten da.
J.A. [email protected] 12/56
. Simulazioa egiteko Sarrerak Irteerak Aldagaien balioak
Orain egiazta daitezke ondo edo gaizki eginda dauden: . fluxu-diagramaren konexioak . ariketa bera ondo dagoen diseinatua
Kotxea agintzeko: aurrera (7,5), atzera (6,4), ezker (7,4) eta eskuin (6,5)
. Infragorri seinalea
. Ultrasoinu sentsorea
. Abiadura
. Halt, gelditu.
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
2.2 Logicator for PIC and PICAXE
Shareware programa da. Ordaindu behar da ikastetxean erabili nahi bada.
Dena dela, OK sakatuz, baliogarria da norberak erabiltzeko, bakarrik eginkizun batzutan pantaila hau azalduko da eta OK eman eta kitto.
Fluxu-diagrama bidez programatzeko beste Software bat da hau.
Beste softwarekin batera PICAXE web orrialdean azaltzen da dagoeneko.
Itxura politagoa da bestea baino, eta aginduak ia berdinak dira.
Programa honek menu hauek dauzka: goikoa eta eskubikoaManeiatzen errazak dira. Eskuliburua ingelesez goiko menuko “Y ayuda” Manuals Logicator Manual.
.. Adibide bezala ezkerreko menuko Outputs nola egin ikusi:
Beste izen hauetan klikatuz menu berriak irekitzen dira Izen bakoitzeko menuak doaz ondoren:
J.A. [email protected] 13/56
Aktibatu nahi diren irteerak “1” jarri eta itzali nahi direnak “0” Output izenaren ordez beste zerbait idatz daiteke eta iruzkina idatzi ere.
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
Aurreko programarekin bezala PICAXE txipa aukeratu behar da gero plakara bolkatzerakoan arazoarik ez izateko.
Horretarako programaren goiko menuko “Y opciones”
Hizkuntza ere alda daiteke, baina oso gutxi dago itzulita.
J.A. [email protected] 14/56
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
Eta hemen ikus daiteke nola geldi daitekeen egindako fluxu-diagrama bat. Kasu honetan ate bat edo barrera baten funtzionamendua egin da.
J.A. [email protected] 15/56
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
3.1- Erabiliko den plaka
J.A. [email protected] 17/56
SARRERAK: -3 Analogiko, 0, 1 eta 2 - 2 Digital, 6 eta 7 SERIE konexioa
RESET
TENTSIO konexioak: PIC elikatzeko, IRTEERAK elikatzeko
IRTEERAK: 8 denera eta honela daude prestatuak:
. 4 bi motor konektatzeko prest: A (4, 5) B (6, 7)
Hauek, aktibatzerakoan IRTEERAN POSITIBOA ematen dute.
. 4 FET erabiliz: (0, 1, 2 eta 3)
Hauek, aktibatzerakoan IRTEERAN NEGATIBOA ematen dute.
RESET: Hasieratzeko, edo reseteatzeko pultsadorea.
B
A
FET
OHAR OSO GARRANTZITSUA. Bi elikatze iturri desberdin erabiltzen direnean orduan KENDU BEHARRA DAGO ERRESISTENTZIA HAU (ikus eranskina)
+V
+V
0V
0V
3.1a Plaka PIC18 High Power
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
J.A. [email protected] 18/56
3.1b Plaka PIC20M
Sarrerak konektatzerakoan kontuan hartzekoa:
. Digitalak badira: 1k erresistentzia jarri serien (ikus ondorengo argazkian)
. Analogikoak badira ez da beharrezkoa
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
J.A. [email protected] 19/56
Sarrerak IrteerakPositiboak
PICULN
Elikatze iturria 5V
KONTUZ: Bi elikatze iturri erabiltzen badira, bata PICa elikatzeko eta bestea ULN txipa elikatzeko orduan ULN jartzen duen lekuan konektatu eta LK1 zubia EZ jarri.
LK1
ULN- +
1k
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
3.2 Ariketa zerrenda (Beztutakoak daude eginak)
- Irteerak bakarrik erabiliz
1.- Lanpara bat(L1) piztu eta 5s-tara itzali.1a.- L1 piztu , 2 segundo pasa ondoren itzali, 1 segundora piztu berriro eta 2 segundora itzali.2.- Bi lanpara L1 eta L2 piztu eta 2s-tara L1 itzali eta beste 3 s-tara L2 itzali.2a.- L1 piztu segundo bat pasa ondoren L2 piztu, segundo batera L1 itzali eta beste segundo batera L2 itzali.3.- Hiru lanpara L1, L2 eta L3 era honetan: L1 piztu eta 2s-tara L2 eta 3s-tara L3 eta 5s-tara denak itzali.3a.- L1 eta L2 piztu batera eta 2 segundora L1 itzali eta L3 piztu; beste 2 segundo pasa ondoren L2 itzali eta beste 2 segundo ondoren L3 itzali. 3b.- Hirurak batera piztu eta ondoren 2 segundoero banaka itzaltzen joan.4.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 lanpara dauzka kotxeentzat: GORRIA, LARANJA eta BERDEA. Hasieran Gorria piztu, 8 s-tara Laranja eta 2 s-ra Berdea eta 6 s-tara berriro Gorria4a.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 lanpara dauzka kotxeentzat, GORRIA, LARANJA eta BERDEA eta 2 lanpara oinezkoentzat, GORRIA eta BERDEA. Hasieran Kotxeak Gorria izango du eta oinezkoak Berdea.5.- Lau (4) irteera erabiliz lanparak banaka pizten joan eta aurrekoa itzaltzen. Ariketa honetan argia mugitzen ikustea lortu nahi da.5a.- Bost (5) irteera erabiliz aurreko ariketa bezala baina oraingoan bi egongo dira piztuta beti. Bi argi ikusiko dira mugitzen .
- Sarrerak detektatzen
6.- Etengailu bati ematen zaionean L1 piztu eta 3s-tara itzali.6a.- Etengailua eragitean L1 eta L2 piztu eta 2 s-ra L2 itzali eta beste 2 s-ra L1 itzali.7.- Etengailu bat eragiten denean L1 eta L2 piztu batera bestela biak aldizka. 7a.- P1 Pultsadorea zapaltzerakoan L1 piztu eta itzaltzen egongo da aldizka berriro P1 zapaldu arte. 8.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 lanpara dauzka kotxeentzat, GORRIA, LARANJA eta BERDEA eta 2 lanpara oinezkoentzat, GORRIA eta BERDEA. Hasieran Kotxeak Gorria izango du eta oinezkoak Berdea.Etengailu bat eraginda badago, orduan LARANJA BAKARRIK egongo da KEINUKA.8a.- Bi etengailu arruntez baliatuz, lanpara bat bi puntutatik piztu eta itzali, konmutadoreen moduan.
J.A. [email protected] 20/56
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
8b.- Hiru etengailu arruntez baliatuz, lanpara bat hiru puntutatik piztu eta itzali, konmutadoreen eta gurutzatze-konmutadorearen moduan.
- Barne aldagaiak erabiltzen
9.- Lanpara bat (L1) piztu eta 5s-tara itzali. 4 aldiz egin ondoren itzali. Lehenengo ariketa berdina da.9a.- Bi lanpara L1 eta L2 piztu eta 2s-tara L1 itzali eta beste 3 s-tara L2 itzali. Prozesu hau 6 aldiz errepikatu ondoren bukatu.9b.- Pultsadoreari ematerakoan 5 aldiz errepikatu L1 argia piztu eta itzali aldizka (intermitenteki) bestela L1 piztu.9c.- P1 zapaltzerakoan L1 piztu eta segundo batera L2 piztu eta beste segundo batera biak itzali, bestela lau aldiz errepikatu L1 eta L2 argiak aldizka.
- Irteera guztiak agindu baten bitartez eta Proiektuak
10.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 lanpara dauzka kotxeentzat: GORRIA, LARANJA eta BERDEA. Hasieran Gorria piztu, 8 s-tara Laranja eta 2 s-ra Berdea eta 6 s-tara berriro Gorria10a.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 lanpara dauzka kotxeentzat, GORRIA, LARANJA eta BERDEA eta 2 lanpara oinezkoentzat, GORRIA eta BERDEA. Hasieran Kotxeak Gorria izango du eta oinezkoak Berdea.11.- Irteera guztiak erabiliz zortzi bonbilla konektatuta dauzkagu. Egin nahi dena zera da, gabonetako argien moduan simulazio desberdinak egin. Horretarako etengailu bat erabiliko da joku bat edo bestea egiteko.11a.- Oraingoan bi etengailu erabiliz hiru argi joku ( edo 4) desberdin egiteko aukera ematen duen programa egin.12.- Garaje bateko atea kontrolatu nahi da. Pultsadore bat, P1, dago atea irekitzeko eta bi ibilbide amaitze daude, bata behekaldean IB1 eta bestea goikaldean IB2, M1 Motorra agintzeko.12.a - Aurreko ariketa, GARAJEArena , baina oraingoan seinalizazioa sartu, argi GORRIA eta BERDEA erabili.12b.- Berdina, baina orain atea zabaltzen denean ez da egongo denbora bat itxoiten baizik eta kotxea pasa den edo ez kontrolatzen, kotxea pasa ondoren 5 segundotara ixten hasiko da.
- Azpiprogramak erabiliz
13.- IGOGAILUA kontrolatu nahi da. Bi solairukoa izango da. Sarrerak, bi pultsagailu, P1 beheko solairura joateko eta P2 goikora, eta bi ibilbide amaitze, IB1 beheko solairuan eta IB2 goikoa.13a.- Azpiprogramak erabiliz 10etik 12ra bitarteko ariketak egin.13b.- Hiru solairuko IGOGAILUA. Jakinez 5 sarrera bakarrik daudela plakan. (Igogailuaren kaxan detektorea jarriz egin).
J.A. [email protected] 21/56
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
- Kotxearekin ariketa batzuk
14.- Denbora guztian kotxeak egingo duena ondorengo hau da: aurreraka 3s ibili ondoren geldituko da segundo batean, eta berriro atzera joan beste 3s.15.- Kotxea eskuinera 2s ibili ondoren, aurreraka joango da beste 2s, gero ezkerretara beste 2s eta azkenik atzera beste 2s. Ondoren berriro zikloa hasiko du.16.- Kotxea aurreraka ibiliko da aurrean daraman IB1 edo IB2 zapaldu arte; hau gertatzen denean orduan atzeraka 2s eta ondoren berriro aurreraka joango da berriro IB1 edo IB2 zapaldu arte.17.- Aurreraka ibiliko da kotxea denbora guztian, baina IB1 aktibatzen bada orduan segundo bat geldirik egon ondoren atzeraka ibiliko da 1s, gero 1s egongo da eskuinera mugitzen eta azkenik berriro aurreraka mugitzen hasiko da, baina IB2 aktibatzen bada berdina egingo du bakarrik eskuinera ordez ezkerrera. 18.- Kotxeari LED diodoak eta Txirrina gehituz aurreko ariketak landu. 19.- Sentsore analogikoak konektatuz joan: LDR, Potentziometroa, NTC,…
Kotxea izan daiteke horrelako bat. Norberak eraikitakoa
J.A. [email protected] 22/56
Edo komertzialak bestela.
Bata edo besteak erabili, beti sentsore analogiko nahiz digitalak gehi daitezke nahi edo behar diren momentuan.
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
3.3 Ariketa eginak- Irteerak bakarrik erabiliz
1.- Bonbilla bat (L1) piztu eta 5s-tara itzali.
J.A. [email protected] 23/56
Ariketa01
L1 Lanpara piztu
5 segundu itxaron
L1 Lanpara Itzali
Bukatu
Fluxu-Diagrama PBASIC programazioan nola idazten den ikusi. Programa berak itzultzen du:
main:high 7wait 5low 7end
ZER ESAN NAHI DU:
High 7 : Aktibatu 7 Irteera Low 7 : Desaktibatu 7 Irteera Wait 5 : Itxaron 5 segundo
PLAKAKO KONEXIOAK
L1 - Irteerako Pin 7
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
2.- Bi bonbilla L1 eta L2 piztu eta 2s-tara L1 itzali eta beste 3 s-tara L2 itzali.
J.A. [email protected] 24/56
Ariketa02
L1 Lanpara piztu
3 segundu itxaron
L2 Itzali
Bukatu
L2 Lanpara piztu
2 segundu itxaron
L1 Itzali
ZER ESAN NAHI DU:
High 6 : Aktibatu 6 Irteera Low 6 : Desaktibatu 6 Irteera High 7 : Aktibatu 7 Irteera Low 7 : Desaktibatu 7 IrteeraWait 3 : Itxaron 3 segundo
Fluxu-Diagrama PBASIC programazioan nolaidazten da:
PLAKAKO KONEXIOAK
L1 - Irteerako Pin 6L2 - Irteerako Pin 7
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
3.- Hiru bonbilla L1, L2 eta L3 era honetan: L1 piztu eta 2s-tara L2 eta 3s-tara L3 eta 5s-tara denak itzali.
J.A. [email protected] 25/56
Fluxu-Diagrama PBASIC programazioan nola idazten da:
main:high 5wait 2high 6wait 3high 7wait 5low 5low 6low 7end
Ariketa3
L1 Lanpara piztu
3 segundu itxaron
L2 Itzali
Bukatu
L2 Lanpara piztu
2 segundu itxaron
L1 Itzali
L3 Lanpara piztu
5 segundu itxaron
L3 Itzali
PLAKAKO KONEXIOAK
L1 - Irteerako Pin 5
L2 - Irteerako Pin 6
L3 - Irteerako Pin 7
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
4.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 bonbilla dauzka kotxeentzat, GORRIA, LARANJA eta BERDEA. Hasieran Gorria piztu, 8 s-tara Laranja eta 2 s-ra Berdea eta 6 s-tara berriro Gorria.
J.A. [email protected] 26/56
Semafora04
Piztu GORRIA
2 segundu itxaron
Itzali GORRIA
8 segundu itxaron
Piztu BERDEA
Itzali LARANJA
6 segundu itxaron
Itzali BERDEA
Piztu LARANJA
PLAKAKO KONEXIOAK: Gorria: Pin 0 Laranja: Pin 1
Berdea: Pin 2JAR ITZAZU fluxu-diagrama egiterakoan zenbakien ordez dagokion kolorea
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
5.- Lau (4) irteera erabiliz bonbillak banaka pizten joan eta aurrekoa itzaltzen. Ariketa honetan argi bat mugitzen ikustea lortu nahi da.
J.A. [email protected] 27/56
Lau bonbilla:
PLAKAKO KONEXIOAK
L1 : Pin 0
L2 : Pin 1
L3 : Pin 2
L4 : Pin 3
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
- Sarrerak detektatzen
6.- Etengailu bati ematen zaionean L1 piztu eta 3s-tara itzali.
J.A. [email protected] 28/56
Etengailua06
Etengailua eraginda?
L1 Lanpara piztu
EZ
BAI
3 segundu itxaron
L1 Lanpara itzali
PLAKAKO KONEXIOAK
SARRERAK IRTEERAK INPUT OUTPUT
Pultsadorea L1 - Pin 0 Pin 0
SINBOLOAKFluxu-diagraman Sarrera/Irteeren izenak erabili
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
7.- Etengailu bat eragiten denean L1 eta L2 piztu batera bestela biak aldizka.
Etengailua07
Etengailua eraginda?
L1 Lanpara piztu 3 segundu itxaron
L1 Itzali
EZ
BAI
L1 Lanpara piztu
L2 Lanpara piztu
L2 Lanpara piztu
3 segundu itxaron
L2 Itzali
J.A. [email protected] 29/56
Fluxu Diagrama BASIC programazioan nola idazten da:
main:label_6: if pin0=1 then label_11
high 0wait 3low 0high 1wait 3low 1goto label_6
label_11: high 0high 1goto label_6
PLAKAKO KONEXIOAK
SARRERAK IRTEERAK INPUT OUTPUT
Etengailua L1 - Pin 0 Pin 0 L2 - Pin 1
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
8.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 lanpara dauzka kotxeentzat, GORRIA, LARANJA eta BERDEA eta 2 lanpara oinezkoentzat, GORRIA eta BERDEA. Hasieran Kotxeak Gorria izango du eta oinezkoak Berdea.Etengailu bat eraginda badago, orduan LARANJA BAKARRIK egongo da INTERMITENTEKI.
J.A. [email protected] 30/56
Semaforoa08
Piztu Kotxeen GORRIA eta oinezkoen BERDEA
1 segundu itxaron
Itzali kotxeen GORRIA
5 segundu itxaron
Piztu kotxeen argi BERDEA
Itzali LARANJA
4 segundu itxaron
Itzali kotxeen argi BERDEA
Piztu LARANJA
Itzali oinezkoen argi
GORRIA
Piztu oinezkoen
argi GORRIA
Etengailua eraginda?
BAI
EZ
1 segundu itxaron
Itzali LARANJA
Piztu LARANJA
1 segundu itxaron
PLAKAKO KONEXIOAK
- SARRERAK
. Etengailua: Pin 0
- IRTEERAK
Kotxeen argiak
. Gorria: Pin 0
. Laranja: Pin 1
. Berdea: Pin 2
Oinezkoenak
. Gorria: Pin 3
. Berdea: Pin 4
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
- Barne aldagaiak erabiltzen
9.- Lanpara bat (L1) piztu eta 5s-tara itzali. 4 aldiz egin ondoren itzali. Lehenengo ariketa berdina da.
Prozesu bat errepikatu nahi bada, orduan STOP jarri ordez (ikus 1, 2 eta 3 ariketak) gezia eramaten da nondik errepikatu adieraziz.Baina errepikapen mugatua nahi izanez, hau da, kopuru konkretu bat, adibidez 4 aldiz, orduan BASICek erabiltzen du:
FOR Kontadorea = 4..... ..... NEXT.
Baina Fluxu-Diagrama bidez programatzen denean, ez dago agindu hau PICAXEn. Irtenbidea badago ALDAGAIAK (b0, b1,...) eta LET agindua erabiliz.
J.A. [email protected] 31/56
Zer egin da Fluxu-diagrama honetan:
Lau aldiz errepikatu nahi da, horretarako b0 aldagaia 0 balioarekin kargatu da.
. Ondoren galdetzen da ea b0k 4 balioa daukan, hau da, ea 4 aldiz egin duen, horrela izango balitz bukatuko da.
. Eta, nola lortzen da b0 aldagaiak beste balio bat izatea? Kasu honetan b0ri batu egiten zaio 1 eta emaitza berriro b0n gordetzen da, hau da b0 batean gehitzen da.
.Beraz lehenengo aldiz exekutatzen hasten denean, bo “0” da (horrela jarri delako hasieran), orduan bukaeran b0 = 0 + 1, era honetan orain b0 = 1 izango da.Bigarren aldiz fluxuaren bukaerara iristerakoan b0 = 1 + 1 izango da,beraz b0 = 2.
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
- Irteera guztiak agindu baten bitartez eta Proiektuak
10.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 bonbilla dauzka kotxeentzat, GORRIA, LARANJA eta BERDEA. Hasieran Gorria piztu, 8 s-tara Laranja eta 2 s-ra Berdea eta 6 s-tara berriro Gorria.
J.A. [email protected] 32/56
PLAKAKO KONEXIOAK: Gorria: Pin 0 Laranja: Pin 1
Berdea: Pin 2
Semafora10
Piztu GORRIA
2 segundu itxaron
Itzali GORRIA
8 segundu itxaron
Piztu BERDEA
Itzali LARANJA
6 segundu itxaron
Itzali BERDEA
Piztu LARANJA
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
11.- Irteera guztiak erabiliz zortzi bonbilla konektatuta dauzkagu. Egin nahi dena zera da, gabonetako argien moduan simulazio desberdinak egin. Horretarako etengailu bat erabiliko da joku bat edo bestea egiteko.
J.A. [email protected] 33/56
Ariketa honen adibide bezala 2 argi joku erabili dira eta ondoren azaltzen da zer nahi izan den egin goian egindako programan:ETENGAILUA BADAGO: Irteera guztiak (8) piztu, segundo bat itxaron eta ondoren binaka itzaltzen joan segundo bakoitzeko.BESTELA: Zortzi irteerak launaka piztu era honetan, lehenengo bikoitiak (0, 2, 4, 6) itxaron denbora bat eta itzali eta beste lau irteerak piztu (1, 3, 5, 7), itxaron segundo bat eta itzali.
ArgiJokua11
Etengailua eraginda?
Irteera Bikoitiak
Piztu 1 segundu itxaron
Ezkerreko biak Itzali
EZ
BAI
Irteera guztiak Piztu
Irteera bakoitiak
piztuOndorengo biak itzali
1 segundu itxaron
Ondorengo biak itzali
1 segundu itxaron
1 segundu itxaron
1 segundu itxaron
1 segundu itxaron
Azken biak itzali
1 segundu itxaron
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
12.- Garaje bateko atea kontrolatu nahi da. Pultsadore bat, P1, dago atea irekitzeko eta bi ibilbide amaitze daude, bata behekaldean IB1 eta bestea goikaldean IB2, M1 Motorra agintzeko.
J.A. [email protected] 34/56
Ariketa12
M1 gelditu
10 segundu itxaron
M1 gelditu
Pultsadorea P1 eraginda?
BAI
EZ
Atea Zabaldu (M1 ezkerrera)
Goiko IbilbideAmaitzea IB2
eraginda?
EZ
BAI
Beheko IbilbideAmaitzea IB1
eraginda?
EZ
BAI
Atea Itxi(M1 eskubira)
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
- Azpiprogramak erabiliz
13.- IGOGAILUA kontrolatu nahi da. Bi solairukoa izango da. Sarrerak, bi pultsagailu, P1 beheko solairura joateko eta P2 goikora, eta bi ibilbide amaitze, IB1 beheko solairuan eta IB2 goikoan.
PULTSADOREAK DETEKTATU ETA
ERABAKI NORA JOAN
P1?
P2?
GORA
BEHERA
BAI
EZ
BAI
EZ
IB1?
IB2?
BAI
EZ
BAI
EZ
J.A. [email protected] 35/56
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
J.A. [email protected] 36/56
GORA
M1
IB2?
M1 gelditu
ITZULI
EZ
BAI
BEHERA
M1
IB1?
M1 gelditu
ITZULI
EZ
BAI
PROGRAMAN: Seinalizazioa ere sartu da Programa egiterakoan. Elementu bakoitza non konektatu den ere erraz ikus daiteke.
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
- Kotxearekin ariketa batzuk
Kontuan izan behar da zein kotxe mota daukagun eskutan. Horrela sarrerak eta irteerak zein lekutan dauden konektatuak jakin beharko litzateke. Kasu honetan komertziala erabiliko da. Eta dauzkan konexioak ondorengoak dira.
SARRERAK IRTEERAKPin2 Eskuineko Ibilbide
Amaitzea
Pin6 Ezkerreko Ibilbide Amaitzea
Pin7 Pin6 Pin5 Pin4 Norabidea0 0 0 0 Geldirik1 0 1 0 Aurrera1 0 0 1 Ezkerrera0 1 0 1 Atzera0 1 1 0 Eskuinera
14.- Denbora guztian kotxeak egingo duena ondorengo hau da: aurreraka 3s ibili ondoren geldituko da segundo batean, eta berriro atzera joan beste 3s.
Kotxea1
Kotxea aurrera
Itxoin 3s
Kotxea gelditu
Itxoin 1s
Kotxea atzera
Itxoin 3s
J.A. [email protected] 37/56
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
15.- Kotxea eskuinera 2s ibili ondoren, aurreraka joango da beste 2s, gero ezkerretara beste 2s eta azkenik atzera beste 2s. Ondoren berriro zikloa hasiko du.
Kotxea2
Kotxea eskubira
Itxoin 2s
Kotxea aurrera
Itxoin 2s
Kotxea ezkerrera
Itxoin 3s
Kotxea atzera
Itxoin 2s
J.A. [email protected] 38/56
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
16.- Kotxea aurreraka ibiliko da aurrean daraman IB1 edo IB2 zapaldu arte; hau gertatzen denean orduan atzeraka 2s eta ondoren berriro aurreraka joango da berriro IB1 edo IB2 zapaldu arte.
J.A. [email protected] 39/56
Kotxea3
Kotxea aurrera
IB1
EZ
BAI
IB2
Kotxea atzera
Itxoin 2s
BAI
EZ
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
Mikrokontroladoreak digitalak dira, hau da, 0 eta 1 erabiltzen dute. Beraz seinale analogikoak erabili nahi direnean aldez aurretik digitalizatu beharra dago, eta horretarako ADC (Analog Digital Converter) txipak erabiltzen dira.
PIC batzuk integratua daukate digitalizatzekoa, hau da ADC. beste batzuk ordea, ez. Horregatik kanpotik beste txip bat (ADC) erabili beharra daukate.
Irteeran berriro seinale analogikoa lortu nahi izango balitz, orduan beste txip bat erabili behar da, DAC (Digital Analog Converter), hau da, berriro digitaletik analogikora itzuli.
4.1.- Jakin behar diren gauzak
. Plakaren sarrera analogikoak zeintzuk diren
. Erabili behar den agindua:.. READADC. Hau da “Irakurri Analogiko Digital Itzultzailea”.
. Sentsorearen irakurketaren balioa 0 eta 255 artekoa ematen du.
. Aurrekoaren ondorioz, interesatzen zaigu sentsorea kalibratzea, hau da, zein neurritan dabilen praktika egiten den leku zehatzean. (Zer esan nahi den ulertzeko, onena praktika egitea da).
. DEBUG agindua bakarrik ordenagailuarekin konektatuta erabiltzeko da, horrela sentsorearen balioak ikusten dira monitorean. Hortik aparte ez du baliorik programan.
Agindua horrela da: Readadc sarrera, aldagaia
Agindu honek sarrera irakurtzen du eta aldagai batean gordetzen du.
Adibidez: Readadc 0, b0: “Input 0” sarrera irakurri eta emaitza “b0” aldagaian gorde
4.2.- Nola kalibratu sentsorea
Plakan sentsore analogikoa konektatu “0” sarreran (Input 0), kasu honetan LDRa erabiliko da detektatzeko argitasuna edo iluntasuna.
J.A. [email protected] 41/56
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
Ondoren, ordenagailuko serieko kablea, programak bolkatzeko erabiltzen dena, konektatu plakara eta ordenagailuan programa hau idatzi:
Programaren aginduak ezagunak dira:
Sarrera analogikoa irakurri eta digitalizatu
Denbora 200ms irakurketa zerbait moteltzeko, Ez da beharrezkoa.
Ordenagailuaren monitorera ekarri “b0” aldagaiaren balioa
Hau egiaztatzeko, programa bolkatu plakara eta automatikoki monitorean leiho bat zabaltzen da:
Aldagaien balioak ematen duen leiho da.
Kasu honetan LDRaren balioa 160 da “b0” aldagaia erabili delako.
Zenbaki hau gero eta handiago izan, gero eta argitasun handiagoa dagoela adierazten du.
Horrela jakingo da leku konkretu batean zenbateko argitasunaren arabera nahi den piztea edo itzaltzea bonbilla.
Sentsore gehiago erabiltzen direnean, aldagai desberdinetan gordetzen joan behar da, eta irakurketaren ondorioz lortzen den balioa beti 0 eta 255 tarteko zenbakia izango da eta b0 – b13 aldagaietan adieraziko da.
Emaitza zenbait sentsorek 16 bitetan ematen dute (ultrasoinuak adibidez), eta orduan aldagaiak binaka adierazteko “w0” ( b0 eta b1), “w1” erabiltzen ditu
4.3 Programa egitean
Irakurketa egin ondoren erabakia hartu beharra dago eta horretarako:
. Konparaketa egin: Sarreran lortutako emaitza aldagai batean dagoenez, orain erabiliko den galdera hau da.
Kasu honetan adierazten ari da, sarreran LDR irakurri ondoren lortzen den balioa 90 baino txikiago bada nondik joan, bestela
J.A. [email protected] 42/56
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
4.5 Sarreran seinale analogikoak. Ariketak
Adibide bezala ikus ondorengo programa.Egiten den gauza bakarra zera da, sarrera irakurri eta ondoren konparaketak egiten hasi, eta balioaren arabera eginkizun desberdinak egin
ARIKETAK
1A.- Etxearen sarreran argia jarri da. Bonbilla piztuko da kanpoan iluna dagoenean bestela itzalita egongo da.
Sentsorea kalibratzeko programa egin eta balioak ikusiSaiatu fluxu-diagrama egiten
J.A. [email protected] 43/56
Sentsorearen balioaren arabera erabakia hartzeko
Irakurri 0 Sarrera eta b0 aldagaian gorde balioa
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
2A.- Argi sentsore bat erabiltzen da. Egin nahi dena: Pultsadorea eragin arte sentsorea irakurtzen egon eta argi laranja piztu. Pultsadorea eragiten bada, eta iluna badago, orduan gorria piztu, bestela berdea.
J.A. [email protected] 44/56
Plaka PCarekin konektatuta sentsorearen balioak ikusteko, gero ken daiteke
Sarrera: Irteerak:
Input 1 : LDR Out 0: Argi GorriaOut 1: Argi BerdeaOut 7: Argi Laranja
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
3A.- Aukera eman nahi da Kotxe baten argiak automatikoki edo eskuz pizteko. LDR bat argi sentsore bezala erabiliko da. Iluntzen hasten denean argi motzak piztuko dira eta oso iluna dagoenean luzeak.
J.A. [email protected] 45/56
Adibide bezala KOTXEA erabiltzen da, baina beste edozein adibide egin daiteke:
. Negutegia
. Eguraldi datuak
. Domotika
. ...
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
4A.- Kotxearen ariketa osatu beste sentsore analogikoa gehituz. Argiarenaz aparte tenperaturarena ere erabiliko da. Horrela kotxearen motorra berotzen denean automatikoki bentiladorea jarriko da martxan motorra hozteko.
KOTXEA11
Irakurri argi sentsorea
Irakurri tenperatura sentsorea
Refreskatzeko denbora
Bero dago motorra?
Argiak automatikoki?
Bentiladorea martxan
Argitasun Nahikoa?
Itzali argiak
Argi oso eskasa?
Argi motzak piztu
Piztu Argi normalak
EZ
EZ
BAI
BAI
Itzali bentiladorea
BAI
EZ
EZ
BAI
J.A. [email protected] 46/56
EGINKIZUNAK:
. Taula sarrera/irteeren konexiok adieraziz.
. Kotxearen planoa adieraziz non doazen sentsoreak eta beste sarrera/irteerak
. Sentsore analogikoen balioak irakurtzeko programa.
. PICAXEkin lantzeko Kotxearen Fluxu-diagrama atera.
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
5.- ETENAK
Edozein prozesutan, seguritate sistemaren beharra dago. Eginkizun edo prozesuren bat egiten ari dela zerbait inportantea gertatu ezkero, berehalako erantzuna ematea komeni da.Programa-Lengoaiak aginduak lerroz lerro joaten dira irakurtzen, eta agindua burutu arte ez dute hurrengoa irakurtzen.
Horren ondorioz ETENA erabiltzea behar beharrezkoa da.
Baina ZER DA ETENA? Programa batean exekutatzen ari den agindu-sekuentzia BAT-BATEAN MOZTEA .
Laburtuz:. ETENA, mikrokontroladore batzuk ematen duten aukera bat da.. Etena lortzen da sarrera konkretuak detektatuz.. Etena sortzen denean egiten ari dena utzi egiten du eta etenari
dagokion programara doa. Momentu honetan baliogabetua gelditzen da etena.
Programatzeko urratsak: ikus beheko adibidea. Etena kontuan hartzeko, Programatu beharra dago. (1). Etenarentzako programa berezia egin beharra dago. (2). Etena berriro programatu beharra dago berraktibatzeko. (3). Etenari programatu zaion eginkizuna burutu ondoren berriro etena
aurretik egiten ari zen prozesura itzultzen da. (4)
PICAXE 18A eta PICAXE 28A eta Xek daukate etenen aukera.
J.A. [email protected] 47/56
Programa nagusiaEtenarentzako
programa
Programaren betiko
eginbeharrak
Etena ProgramatuNahi dena
egin
Berrio Etena programatu
Itzuli Etena sortu aurretik egiten ari zen
lekura
????
.
.
.
....
.
.
.
(1)
(2)
(3)
(4)
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
ETENA AGINDUAREN ERABILERA
Setinit sarrera, maskara
. Sarrera: Sarrerako zein pin nahi diren kontuan hartu, eta gainera zein egoeretan, hau da, 0 edo 1 direnean.
. Maskara: Sarreran dauden pin horietatik zeintzuk hartu kontutan. 0 ba da, sarrera hori ez da kontuan hartzen1 ba da, kontuan hartzen da
Agindu hau erabiltzen den bakoitzean derrigorrez etenaren azpiprograma egin beharra dago eta bukaeran Return agindua jarri. Ez ahaztu!!!!!
Adibideak:. Setinit %01000000, %01000000 edo Setinit 64,64
Kasu honetan esan nahi du: pin6 sarrera 1ean jartzean etena sortzeko.
. Setinit %00000000, %01000000 edo Setinit 0,64
Kasu honetan esan nahi du: pin6 sarrera 0n jartzean etena sortzeko.
. Setinit %01000000, %11000000 edo Setinit 64, 192
Kasu honetan esan nahi du: pin7 sarrera 0n eta pin6 sarrera 1 izatean etena sortzeko.
Programaren zati konkretu batean ez bada nahi etenari kasurik egin, orduan derrigorrez maskaran 0 balioa jarri behar da: setinit 0,0
Adibide bezala ondoren azaltzen den programa aztertuko da:
Lehenengo eta behin konturatu beharra dago bi programa daudela, bata programa nagusia eta bestea azpiprograma.
Azpiprograma da ETENAren programa. Programa hau exekutatuko da etena egiteko aukeratu den sarrera aktibatzen den bakoitzean.
J.A. [email protected] 48/56
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
EGITEKO ARIKETA
Denda batean jendea eskaparatea ikusten geldiarazteko atentzioa emateko zerbait prestatu nahi dute. Inor ez dagoenean argi batzuk ari dira era desberdinetan piztu eta itzaltzen, baina norbait hurbiltzen denean orduan musika eta tiobiboa jartzen dira martxan.(presentzia sentsorea erabil daiteke)
J.A. [email protected] 49/56
Etena programatu eta 6 sarrera aktibatu: 01000000 = 64
Sarrera “0” Analogikoa irakurri eta b0-n gorde
Erabakia hartu
ETENAren azpiprograma
Berriro aktibatu ETENA
Itzuli programa nagusira , ETENA suertatu aurretik exekutatzea tokatzen zitzaion agindura
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
6.- INFRAGORRIAK
Aginduak infragorrien bidez bidaltzeko aukera ere ematen du.Horretarako plakari elementu hauek gehitu behar zaizkio:
. infragorri hargailua
. R = 330 ohm
. R = 4K7
. Kondentsadorea = 4,7 uF
Infragorriak onartzen dituzten PICAXEk
PICAXE 18A/X: Bakarrik Input0 sarreran konektatzea onartzen du.
PICAXE 28A/X: Non kokatu elementuak. Hemen ere sarrera Input0 da.
Urrutiko agintea: Lehenengo urratsa programatzea daHorretarako “Sony” kodera prestatu behar da ondorengo prozesua eginez:1. “C” tekla zapaldu: LED gorria piztuta2. “2” zapaldu: LED gorria aldizka piztuta3. “1” zapaldu: LED gorria aldizka piztuta4. “2” zapaldu: LED gorria aldizka eta ondoren itzaliko da.
J.A. [email protected] 50/56
Urrutiko aginteko teklen balioak ondoko taulan adierazten dira.
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
Infrain: Infragorri sarreratik seinaleren bat heldu arte itxaroten gelditzen da.
Seinale bat bidaltzen denean, hau da, urrutiko aginteko tekla zapaltzen denean, teklaren balioa (ikus taula) “b0” aldagaian gordetzen du.
J.A. [email protected] 51/56
Programaren exekuzioa gelditu egiten da urrutiko aginteko tekla bat zapaldu arte.Zanpatutako teklaren balioa b0 aldagaian gordetzen da
“5” tekla zapaltzen bada orduan “Y” bidetik doa bestela “N” bidetik joango da
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
Ariketa: Kotxe bat kontrolatu nahi da urrutiko agintearekin (mandoa). Mando horretako teklak aginduko dute kotxea aurrera (2), atzera (8), ezkerretara (4) edo eskuinetara (6) joatea, edo gelditzea (5)
Kotxearen ezkerreko gurpila mugitzeko motorra 7 eta 6 irteeretan konektatu da eta eskuineko gurpila 5 eta 4 irteeretan, beraz horrela aktibatu dira:
. 7 eta 5 irteerak aurrera joateko
. 6 eta 4 atzera,
. 7 eskuinera
. 5 ezkerretara
J.A. [email protected] 52/56
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
7.1.- BI ELIKATZE ITURRI konektatu nahi direnean DERRIGORREZ EGIN BEHARREKOA DA:
“Programming Editor” programaren barruan laguntza eskatuz, “PICAXE-18 Project Boards (CHI030/35)” aukeratu eta ondorengo hau irakur daiteke:
If a higher voltage (e.g. 12V) is required to drive the FET or darlington outputs, two separate power supplies may be used. In this case the second power supply only powers the output devices. The 3-5V power supply is connected to V1+ and the second 12V power supply is connected to V2+. When using two power supplies the resistor shown must be cut off the board to separate the supplies.
Laburtuz, 2 ELIKATZE ITURRI erabiltzerakoan PLAKATIK KEEA ATERATZEN EZ BADA NAHI IKUSI, markatuta dagoen erresistentzia mozteko edo kentzeko esaten du.
7.2.- SARRERAK 0 eta 1 digital bezala erabiltzerakoan
Konturatu 3 zulo daudela. Analogiko eran funtzionatzeko jarrita daude.Sarrera hauek digital eran erabili nahi izanez 10K edo 4K7 balioko erresistentzia konektatu beharra dago, bestela ez du ondo funtzionatzen.
Note that input 5 does not exist. This is a characteristic of the microcontroller design. The connections marked 3 and 4 should not be used with the PICAXE system. These are used by the PICAXE chip as the ‘serial in’ and ‘serial out’ PC download connection. The board is configured as supplied to use inputs 0 and 1 as analogue inputs. To use these inputs as digital inputs instead, or to provide a pull down resistor for the analogue potential divider, solder an appropriate resistor (e.g. 10k) into the positions marked R8 (input 0) and R7 (input 1).
J.A. [email protected] 54/56
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
7.3.- MOTOR bat erabiltzen denean
Batzutan arazoak eman ditzake mootor batek proiektu batean. Erotu bezala egin daiteke programa. Agian kontuan izan beharko da ondorengo mezua: 220nF-ko Kondentsadorea konektatu motorraren bornetan.
Aipatu den dokumentu berdinean “PICAXE-18 Project Boards (CHI030/35)” hau dio:
FET bakoitzak 1,5A eman ditzake irteeran eta L293D txiparen irteeran motor bakoitzat 1A
J.A. [email protected] 55/56
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
7.4.- ARIKETAK: TAULAK eta KONEXIO FISIKOAK
SARRERAK IRTEERAKIzena Sarrera Zenb. Izena Irteera Zenb.LDR 0 L1 Lanpara 0
Potentziometroa 1 Motor eskubi 6Etengailua 6 Motor ezker 7
SARRERAK IRTEERAKIzena S. Zenbakia Izena I. Zenbakia
Etengailua Pin 0 D1 DiodoaD2 Diodoa
0 7
J.A. [email protected] 56/56
10K
150
150
D2
D1
L1
1k
1k
Kontrol Programatua: Picaxe Sistema
7.5.- PROGRAMAZIOAREN OINARRIZKO ELEMENTUAK
Programa bat agindu multzo batez osatuta dago; agindu horiek adierazten dute zer egin momentu bakoitzean:
Orokorrean ondorengo hauek erabiltzen dira:
. Aginduak: zer egin nahi den esateko: Sarrera irakurri, Irteera aktibatu, Denbora bat itxaron, Aldagaia gehitu, Azpiprogramara joan, ...
. Aldagaiak: sistemaren kanpo aldera ez dauka eraginik. Matematikan bezala,aldagaiari balio bat asignatu, gehitu, biderkatu,... egiten zaio.
. Azpiprogramak: programa bat luzeegia ez gertatzeko, eta hobeto ulertzekobatez ere, programa txikiago batzuk egiten dira, eta ondoren programa nagusi bat egiten da non bertatik deiak egiten diren beste programa txiki hauetara.
. Kontrol-egiturak: programa bat normalki ez da izaten aginduen zerrenda sekuentzia bakarra eginez, hau da, bat bestearen segidan bukatu arte. Baldintza baten arabera, zerbait egin edo hartu, errepikatu, ...
Fluxu-diagramak egiteko ikurrak
J.A. [email protected] 57/56
Programa hasieran izena jartzeko edo bukaera dela adierazteko.
Eragiketa bat egiten denean. Barneko prozesu bat adieratzen du. Denbora, batuketa,...
Kanpo aldeko eragiketa egiten denean. Normalki Irteerak aktibatu edo desaktibatzekoak.
Bi bide artean erabakia hartu behar denean. Sarrera baten egoera begiratuz, konparaketa bat eginez bide bat hartu edo bestea.
Fluxu-diagramaren jarraipena adierazten du. Orrialde berdinean jartzen da. Zenbakiak esaten du nondik jarraitu, zenbaki berdina dagoen beste lekutik.
Fluxu-diagramaren jarraipena adierazten du. Orrialdez aldatzen denean. Zenbaki batez adierazten da.
1