Konpetentzia digitala

8
Los ordenadores provocadores de emociones Ordenagailuak ikasgeletan erabiltzearen inguruan hitz egiten hasten bagara, aipatu beharra ditugu ordenagailuek sortzen dituzten emozioak. Badira teknologia mota honekin hazi ez diren irakasleak eta bi erreakzio mota atzeman daitezke beraien artean besteak beste: teknofobia eta teknofilia. Lehena aldaketa guztietan agertzen dena da, berrikuntzei erabateko ukoa egitearena alegia. Bigarrena berriz beste muturrera doa eta beti teknologia munduko azken berrikuntzei begira egoten direnen artean ematen da, informatika harri bitxi modura ikusiz. Irakasleen artean badirudi esperientzia izateak teknologia hauekin, ez baztertzera ematen dituela nahiz eta beti horrela ez izan. Ikastaroak egin ondoren hobeto senti daitezke. Baina badira arazo batzuk irakasleen artean agertzen direnak ordenagailuak ikasgeletan sartzeko orduan. Esaterako aldaketarik nahi ezarena dugu baina hau baliabideen urritasunagatik izaten da sarritan. Beste arazo bat formakuntzarik ez izatean sortzen da eta badirudi formakuntza ikastaroak teknikara bideraturik daudela gehiago, alderdi pedagogikoa alde batera utziz. Hau akats larria da. Bestalde esan irakasle asko larriturik egoten direla beraien ikasleek ordenagailuez gehiago dakitela pentsatzen dutelako, baina hau pertsonaren eta esperientziaren araberakoa da. Aipatu ere ordenagailuek irakasleak ordezkatuko dituzten auziaren inguruan ezinezkoa dela, ikasgelak ordenagailuz beterik egongo dira baina ezin dugu ahaztu alderdi interpertsonala. Azkenik aipatu ordenagailuak ikasgelan ongi ibiltzearen inguruan, ez digutela ikerkuntzek bide zuzena erakutsiko, baizik eta praktikak. Baina begira dezagun ordenagailuen erabilera lanbidetik haratago, pertsonengan sortzen dituen aldaketetan alegia. Teknologia aurreratu honek aktibitateak aldatzen ditu eta honekin batera gu aldatzen gaitu. Idazteko erabiltzeak, korreo elektronikoak,… gure praktikak erabat aldatu ditu, gure bizitzako modua alegia, eta eskoletan sartzeak aldaketa kultural, sozial eta pertsonala dakar. Baina zein dira bere eraginak? Sozialki auzi batzuen aurrean jartzen gaituzte ordenagailuek. Emakumeen gaiari begira esaterako esan, nahiz eta beraiek izan ziren lehenak ordenagailuak erabiltzen, gaur egun ezberdintasunak daudela bi sexuen artean. Jokoen nahiz lanaren munduan,

description

Konpetentzia digitalari buruzko lau testun laburpena

Transcript of Konpetentzia digitala

Page 1: Konpetentzia digitala

Los ordenadores provocadores de emociones

Ordenagailuak ikasgeletan erabiltzearen inguruan hitz egiten hasten bagara,

aipatu beharra ditugu ordenagailuek sortzen dituzten emozioak. Badira teknologia mota

honekin hazi ez diren irakasleak eta bi erreakzio mota atzeman daitezke beraien artean

besteak beste: teknofobia eta teknofilia. Lehena aldaketa guztietan agertzen dena da,

berrikuntzei erabateko ukoa egitearena alegia. Bigarrena berriz beste muturrera doa eta

beti teknologia munduko azken berrikuntzei begira egoten direnen artean ematen da,

informatika harri bitxi modura ikusiz.

Irakasleen artean badirudi esperientzia izateak teknologia hauekin, ez baztertzera

ematen dituela nahiz eta beti horrela ez izan. Ikastaroak egin ondoren hobeto senti

daitezke. Baina badira arazo batzuk irakasleen artean agertzen direnak ordenagailuak

ikasgeletan sartzeko orduan. Esaterako aldaketarik nahi ezarena dugu baina hau

baliabideen urritasunagatik izaten da sarritan.

Beste arazo bat formakuntzarik ez izatean sortzen da eta badirudi formakuntza

ikastaroak teknikara bideraturik daudela gehiago, alderdi pedagogikoa alde batera utziz.

Hau akats larria da. Bestalde esan irakasle asko larriturik egoten direla beraien ikasleek

ordenagailuez gehiago dakitela pentsatzen dutelako, baina hau pertsonaren eta

esperientziaren araberakoa da. Aipatu ere ordenagailuek irakasleak ordezkatuko

dituzten auziaren inguruan ezinezkoa dela, ikasgelak ordenagailuz beterik egongo dira

baina ezin dugu ahaztu alderdi interpertsonala. Azkenik aipatu ordenagailuak ikasgelan

ongi ibiltzearen inguruan, ez digutela ikerkuntzek bide zuzena erakutsiko, baizik eta

praktikak.

Baina begira dezagun ordenagailuen erabilera lanbidetik haratago, pertsonengan

sortzen dituen aldaketetan alegia. Teknologia aurreratu honek aktibitateak aldatzen ditu

eta honekin batera gu aldatzen gaitu. Idazteko erabiltzeak, korreo elektronikoak,… gure

praktikak erabat aldatu ditu, gure bizitzako modua alegia, eta eskoletan sartzeak

aldaketa kultural, sozial eta pertsonala dakar. Baina zein dira bere eraginak?

Sozialki auzi batzuen aurrean jartzen gaituzte ordenagailuek. Emakumeen gaiari

begira esaterako esan, nahiz eta beraiek izan ziren lehenak ordenagailuak erabiltzen,

gaur egun ezberdintasunak daudela bi sexuen artean. Jokoen nahiz lanaren munduan,

Page 2: Konpetentzia digitala

gizonezkoen erabilpena da nagusi eta horri buelta eman behar zaio zeren eta

gizonezkoak gailentzea dakar.

Bestalde esan belaunaldi berriek orokorrean interes handia azaltzen badute ere

teknologia berriekiko, hau beti ez dela honela gertatzen. Hala ere gurasoek, nahiz eta

beraiek ordenagailuak maneiatzen ez jakin, positiboak dira beraien seme alaben

formakuntza informatikoan eta dirua inbertitzen dute hori lortzeko. Arazorik larriena

duten kontrol falta izan ohi da.

Eta azkenik aipatu, nahiz eta badirudien mundu osora konektatzen gaituztela, ez

dela honela, ezberdintasun ekonomikoengatik batez ere.Ezberdintasun sozialak

markatzen dituzte eta alfabetatuak eta ez alfabetatuak egongo dira etorkizun batean,

pertsona guztiek ordenagailua ezin baitute eduki.

Beraz badirudi ordenagailuen erabilerak ere ez dituela lokarri guztiak loturik.

Nativos Digitales, Inmigrantes digitales

Eskola porrota gero eta ohikoagoa bilakatzen ari da Europa mailan.

Harrigarriena da, kontu honekin guztiarekin punturik garrantzitsuena pasatzen zaigula.

Gaurko ikasleak ez dira atzokoak, aldatu egin dira. Ez moda kontuan bakarrik,

teknologia digitalak eragin dizkien aldaketak dituzte beren barrenean, pentsaera

aldaketak eta (batzuen ustez) garunaren eboluzioa dakartenak.

Teknologia artean jaio eta hazi diren hauei Natibo digital deritze, eta beren ama

hizkuntza teknologia da. Bestalde, mundu digital honetan jaio ez diren horiei, eta nola

edo hala (batzuk errazago eta besteak okerrago) teknologiaren kulturan integratzen

saiatzen direnei Imigrante digital deitzen zaie.

Hizkuntzaren adibideari jarraiki, gauza jakina da berandu ikasten den hizkuntza

bat gehiago kostatzen dela ikasten, bada, teknologiarekin gauza bera gertatzen da.

Horrek eragin nabarmena du hezkuntzan, askotan, ikasleak baitira irakasleari bideo bat

egoki jartzen irakasten dietenak. Gauzak horrela, imigrante digital askok, nahiago dute

hizkuntza hau ez ikasi eta beren hizkuntza zaharrean irakasten jarraitu. Bestalde,

kontuan hartu behar da, kultura berri honetan hazi eta hezi diren natiboak ez dutela

Page 3: Konpetentzia digitala

informazioa berdin prozesatzen eta beste modu batera ikasten dituztela gauzak.

Irakasteko modua zaharkitua eta desinteresatua iruditzen bazaie, ez dute berdin ikasiko.

Guzti honengatik, irakasleok irakasteko modua birplanteatu beharko genuke,

metodología eta kontzeptuen aldetik, esate baterako. Kontzeptu asko gaur ez dira

interesatzen, esaterako,

Latina edo Grekoa zaharkituak gelditzen ari diren arloak dira. Bestalde, pausuz

pausu eta lasai lasai irakaste hori ez dagokie gaurko ikasleei, berehala aspertzen baitira.

Irakasle bezala, bi puntu hauek kontuan hartu behar ditugu eta klaseak interesgarriak eta

erakargarriak egin. Eskola porrotaren gakoa gure esku dago, alda gaitezen gizartearekin

batera.

EDCL-n irizpide azalpena

1- IKT-ak irakaskuntzan eta ulermenean:

Irakasleak maila desberdineko konpetentziak behar ditu:

Teknologia erabiltzen jakin behar du.

Teknologia ulertu behar du.

2- Ordenagailua:

Helburua irakaslea ordenagailu bat erabiltzen jakiteko gai izatea da:

Softwarea jaitsi eta instalatzeko gai izatea.

Fitxategiak erabiltzea eta maneiatzea

Eskola bateko sarean login-a egiten jakitea.

3- Bilaketak eta komunikazioak internet erabiltzen.

Webguneen ebaluazioa egitea.

Interneten bilaketak eginez, irakaskuntzarako materiala lortzea.

Nabigatzailea eta kanpo datu baseak erabiltzea.

Ikasleen kolaborazioa.

4- Idazte prozesua.

Page 4: Konpetentzia digitala

Testuak erabiltzea oso garrantzitsua da.

Soinuak eta irudiak erabiltzea testu dokumentuekin.

Ikasleak gidatzea idazte prozesura.

5- IKT eta eskola berrikuntza.

IKT-ak aldaketa ugari ekartzen dituzte eskoletara.

Iniziatiba digitalak, irakasleak eta ikasleak eskolaren hobekuntzan bat.

Aukerako gaiak

1 - Antolamendua

Irakasleak material berriak sortzen dituzte.

Antolamendua eta ulermena.

Aurkezpenak eta antolamendua.

Web-orrien diseinua.

2 - Irudi digitalak

Irakasleak beraien irudiak sortzen dituzte eta baita ikasleek ere, ondoren

irakasteko eta ikasteko erabiliko dira.

Ikasleek irudi digitalak erabiliko dituzte.

Irudiak ebaluatu behar diru, baita manipulatu ere.

Ikasleen irudien ulermena lantzen da.

Irudiak manipulatzeko software erabili.

Irudi formatu desberdinak.

3 – Aurkezpenak

Irakasleek aurkezpenak erabiliko dituzte irakasteko, ulermena lantzeko eta baita

komunikazioa ere.

Aurkezpenak irakasteko eta ikasteko.

Page 5: Konpetentzia digitala

Aurkezpen laburrak eta sinpleak.

4 – Web orrien produkzioa

Irakasleek web orrietatik aterako dute materiala.

Material hori erabiltzea irakasteko eta ulertzeko.

Webguneak eta ardura.

Webguneen diseinua.

5 – Kalkulu orriak

Kalkulu orriak era askotako ariketak egiteko erabili ahal dira.

Kalkulu orriak irakasteko.

Eredu dinamikoak.

Kalkulu orriak irudiekin.

Grafikoak kalkulu orrietan.

Jolasak kalkulu orriekin.

6 – Barne datu baseak

Erabilera desberdinak datu baseenak irakaskuntzan.

Datu baseen elementuak.

Datu baseen tresnak.

7 – Ikasketa digital iturriak erabiltzea

Aukera handiak ematen dituzte irakasteko garaian.

Genero desberdinak.

Ulermena ebaluatzea.

Web orriak ebaluatzea.

8 – IKT eta lan egiteko moduak

Lan egiteko modu eta tresna berriak aplikatzea.

Baliabide digitalak erabiltzea irakaskuntzan.

Informazioaren bilaketa, ebaluaketa eta lantzea.

Web iturriak erabiltzea.

Page 6: Konpetentzia digitala

9 – IT tresna baliotsua

IKT hezkuntza behar berezietarako.

Testuak editatzea.

Errefortzu moduan dislexikoentzako.

10 – Ordenagailu jolasak erabiltzea irakaskuntzan.

Ordenagailu jolasak.

Jolasen generoak.

Genero desberdintasunak jolasak aukeratzeko orduan.

Jolasen instalazioa.

La competencia digital e información en la

escuela

-Eskolak duen nahasketa, kultura digitalaren aurrean

Gaur egungo haurrak teknologiaren munduan jaio dira eta teknologia aparailuak

beraien denbora librearen ehuneko handia betetzen dute eta beharrezkoak egiten zaizkie

gauza gehienak egiteko (informazioa bilatu, beste herrialdeetako informazioa jakin).

Hau horrela izanda, eskolak ere egokitzen joan behar izan dute teknologia berri hauen

mundura.

-Alfabetizazio berriak, informazio eta komunikazio teknologiak (TIC) eta eskola:

konpetentzia informazionalaren eta digitalaren garapena.

Gaur egungo kultura multimodala da, modu desberdinetara banatzen eta sortzen

da, teknologia, hizkuntza eta formatu desberdinak erabiliz.

MULTIALFABETIZAZIOA:

-Ikusentzunezko alfabetizazioa (Testuak sortu, gero teknologien

kontsumoan kritikoak izateko).

-Alfabetizazio teknologikoa (Informatika erabiltzen jakitea; software eta

hardware).

-Informaziozko alfabetizazioa (Informazioa bilatzen, aztertzen eta

eraldatzen jakitea).

Page 7: Konpetentzia digitala

DIMENTSIOAK

-Instrumentala (Hardware eta software erabiltzen jakite).

-Kognitiboa (Informazioaren eta komunikazioaren erabilpenak garatzea).

-Sozio-jarrerazkoa (Teknologien aurrean arrazoizko jarrera irakastea).

-Axologikoa (Teknologia eta komunikazioaren erabilpen etikoa eta

beharrezko i nformazioa ateratzeko gai izatea.

Eskolaren helburua, denetariko informazioa erabiltzeko eta moldatzeko gai den

ikaslea sortzea da.

-Informatzen, espresatzen eta komunikatzen ikasteko konpetentziak

Ikasle talde bat ordenagailuaren aurrean ikasten ari denean irakasleak arreta

gehiago jarri behar dio ikasle bakoitzari eta bere metodologia malguagoa izango da, ez

batijoazte denak erritmo berean eta orduan, ikaskuntza prozesua indibidualizatuagoa da.

Egoera hau guztiz desberdina da orain arte irakasleak ohituta zeudenarekin (Ikasleak

liburu baten aurrean edukitzearena) alderatuz.

Informaziorako eta komunikaziorako teknologiak erabiliz, haurraren

ikaskuntzako garapenean hiru eremu konpetentziazko bereiz daitezke:

-Informazioa bilatu, aztertu eta ulertzeko interneten bidez.

-Hizkuntza eta teknologia desberdinak erabiliz espresatzen ikastea.

-E-maila, blog eta beste hainbat tresnen bidez komunikatzen jakitea

-Internet, konstrutibismoa eta hezkuntzako berrikuntza: irakasleentzako erronka eta

profil berriak.

Teknologia digitalen aurrean irakasleek dituzten erronkak:

-Ikasleak informazio asko daukate-> Teknologietatik jasotzen duten informazioa

ondo aukeratzen, aztertzen eta eraldatzen irakastea ikasleei.

-Irakaslea konturatzea, helduak baino ikasleek gehiago dakitela teknologien

inguruan.

-Irakaslea ikasleak teknologiarekin egiten dituen ariketak begiratzeaz eta

antolatzeaz arduratuko da.

-Ikaskuntza akademikoa ahaztu edo alde batera utzi eta ikaskuntza digitalera

igaro.

Page 8: Konpetentzia digitala

-Ikaskuntza eta garapena guztien laguntzaz eta partaidetzarekin egitea,

teknologiako baliabideak erabiliz.

-Hezkuntza berri baten eredurantz: Informazio eta komunikazio teknologien

erabilpenaren dekalogoa ikasgelan.

-Teknologiak ikasleak zer ikasi behar dutenaren arabera erabili.

-Irakasleak jakin, teknologiek ez daukatela zertan eragin magikorik eduki

ikasleen ikaskuntzan.

-Irakaskuntza konstrutibistan teknologiek ikaskuntza prozesua errazten dute.

-Teknologiak erabiliko dira ikasleek hauek gauzak egiten ikasteko.

-Teknologiak bakarkako edo taldeka lan egiteko erabiliko dira.

-Ikasgaiak prestatzerako orduan kontuan hartzen badira teknologiak, materiala

egokitua izan behar du.

-Ordenagailuekin lan egiterako orduan, materiala prestatuta eraman, ez i

nprobisatu momentuan.

-Ordenagailutan egindako ariketak kurrikulumean jartzen duenarekin bar etorri

behar dute.

-Ikaskuntza prozesua multialfabetizaizora zuzenduko eta garatuko da,

alfabetizazio eta dimentsio guztiak kontuan hartu.

Amaitzeko esan behar da, eskola multimodala izan behar duela, non, bertan,

ikasleak paperezko liburuetatik eta teknologia berrietatik jasotako informazioarekin

garatu dezan ikaskuntza prozesua.