klima klimograma fitxa 3

download klima klimograma fitxa 3

If you can't read please download the document

Transcript of klima klimograma fitxa 3

ATMOSFERA ETA KLIMA- 3

Maitane gallastegi

Definitu klima eta eguraldia. Zein da bi hitz hauen arteko aldea?

Klima: . Epe luze batean zehar leku jakin bateko atmosferak izan duen batez besteko egoera eta garapenaren ezaugarri diren fenomeno meteorologikoen multzoa Eguraldia: halako une batean atmosferak daukan egoera da, hainbat elementu meteorologikoz definitua. Aldea: Eguraldiari esker klima bertako klima zein den jakin ahal dela.

Definitu meteorologia

Meteorologia:eguraldiaz eta atmosferaz arduratzen den zientzia da.

MUNDUKO KLIMAK!

MUNDUKO KLIMAK

Klima beroak:

Klima ekuatoriala: Tenperaturak altuak izaten dira urte osoan, 25/27 C ingurukoak. Tenperaturak oso gutxi aldatzen dira eta, horregatik, negurik ez dagoela esan daiteke.

Klima beroa

Klima tropikala: Tenperaturak altuak dira urte osoan zehar, baina urteko bi urtaroetan aldaketak egoten dira: udan 25/30 C eta neguan 20/23 C. Prezipitazioak batez ere, udan izaten dira, uda baita urtaro hezea; negua, aldiz, urtaro lehorra da

Klima beroa:

Basamortuko klima: Udan tenperaturak oso altuak dira (40 C-tik gorakoak) eta neguan epelak (25 C inguru). Egunaren eta gauaren artean, tenperaturaaldaketa oso handia da, 40/45 -raino irits baitaiteke. Oso euri gutxi egiten du eta gainera, oso irregularki;

KLIMA EPELAK:

Klima metiterraneoa: Neguak nahiko epelak izaten dira eta udak, berriz, beroak eta lehorrak. Prezipitazioak urriak eta irregularrak izaten dira eta urtean ez ditu 800 mm

Klima epela:

Klima ozeanikoa: Amerikako eta Europako kostaldeko klima da. Tenperaturak nahiko epelak edo freskoak dira, baina ez da aldaketa nabarmenik izaten urtaroen arabera.

Klima epela:

Klima kontinentala: Kontinenteen barnean ageri da. Neguak hotzak eta luzeak izaten dira eta udak, berriz, beroak. Tenperatura-aldaketa handiak izaten dira eta prezipitazioak, berriz, urtean 600 mm ingurukoak.

KLIMA HOTZAK:

Mendiko klima: Tropikoen arteko eremuko, eta eremu epeleko mendikateetako eta mendi garaietako klima da. Gora egin ahala, tenperaturak behera egiten duenez, (1.000 m-ko 6 C gutxi gorabehera) gailur altuenetan oso tenperatura baxuak egoten dira neguan eta epeltxoagoak udan.

Klima hotza:

Klima polarra: Lurraren iparraldeko eta hegoaldeko muturretan aurkitzen dugu, zirkulu polarren inguruan. Tenperaturak oso hotzak izaten dira, ia beti 0 C-tik behera. Prezipitazioak urriak izaten dira, eta egitekotan, elurra izaten da gehienetan.

Zer da klimograma bat? Azaldu eta adibideren bat ipini.

Klimograma: klimogrametan irudika daitezke. Klimograma toki zehatz bateko prezipitazioak eta tenperaturak irudikatzeko grafikoa da; urte osoan zehar hilez hile islatuko direlarik. 1. Ardatz horizontal bat marraztu eta bere bi ertzetan bi lerro bertikal egingo ditugu. 2. Ardatz horizontalean urteko hamabi hileak markatuko ditugu. 3. Ezkerreko ardatz bertikalean tenperaturen eskala markatuko dugu, baloreak bosnaka gradu zentigradotan ezarriko ditugularik; adibidez: -5, 0, 5, 10, 15, 20, 25 C. 4. Eskuineko ardatz bertikalean prezipitazioen eskala markatuko dugu, baloreak hamarnaka ur mm. eta positiboan ezarriko ditugularik; adibidez: 0, 10, 20, 30, 40, 50 mm. ur. 5. Behin toki zehatz bateko urteko hilabetetan zeharreko batezbesteko tenperaturak ezagututa, grafikoan jarriko ditugu puntuen bidez. Jarraian lortutako puntu guztiak marra baten bidez lotuko ditugu. 6. Ikertzen ari garen tokiko hilabete bakoitzeko prezipitazioak ezagututa, grafikoan adieraziko ditugu barra-diagrama baten bidez

.