Kerman-kiroldegian

4

Click here to load reader

Transcript of Kerman-kiroldegian

Page 1: Kerman-kiroldegian

1

KERMAN KIROLDEGIAN

ULERMENA Kerman sasoian egon nahi du eta kiroldegira joan da informazio bila. Gauza asko

galdetuko dizkio gimnasioko arduradunari: zein kirol mota dauden, ordutegia, zein arropa

mota behar duen... Zuk uste duzu animatuko dela?

Bideoa ikusi baino lehen, irakurri galderak

Ondoren, bideoa ikusi informazioa eskuratzeko

Azkenik, aukeratu erantzun egokia

Kirol gutxi egin daitezke kiroldegi horretan

egia

gezurra

Kermanek muskuluak landu nahi ditu bakarrik neskekin ligatzeko

bai

ez

Kiroldegia gaueko bederatziak arte dago zabalik

egia

gezurra

Monitorea goizez bakarrik dago

bai

ez

Igandeetan itxita dago kiroldegia

bai

ez

Kermani ez zaio sauna gustatzen

egia

gezurra

Kiroldegia gustatu zaio eta izena emango du

bai

ez

Page 2: Kerman-kiroldegian

2

KIROLDEGIKO HIZTEGIA

Kiroldegiko instalazioen izenak eta bertan egin daitezkeen kirol batzuk dituzu segidan.

Baina, denak nahastuta daude.

Jarri zerrendako izenak zutabe egokian.

INSTALAZIOAK KIROLAK

kirol jardueretako gela

saskibaloia

aldagela

muskulazio gela

teniseko kantxa

pilates

hezegunea

aerobika

eskubaloia

igerilekua

gimnasia erritmikoa

pilotalekua

fitnessa

areto-futbola

kiroletako pista

arte martzialak

igeriketa

rokodromoa (eskalada murrua)

mantentzeko gimnasia

yoga

ORDUAK, ORDUTEGIA Establezimendu batek daukan ordutegia jakin nahi badugu, honelako esaldiak botatzen ditugu:

Zer orduTATIK zer orduTARA dago zabalik?

Zer orduTAN zabaltzen duzue? / Zer orduTAN ixten duzue?

NOIZTIK zaudete?

NOIZ ARTE dago zabalik? / Zer ordu(TARA) ARTE dago zabalik?

Page 3: Kerman-kiroldegian

3

Erantzunetan, gogoan izan behar dugu orduak esateko oinarrizko eskema (zortziak,

ordubiak, hirurak eta laurden, zazpiak bost gutxi...) eta horri deklinabide kasua erantzi.

Horrela, hitzen bukaerak aldatuko dira egiten den galderaren arabera:

ZortziETATIK hamarretARA / zortzi eta erdiETATIK bederatzi eta laurdenETARA dago

zabalik

ZazpiETATIK aurrera gaude hemen

ZortziETAN zabaltzen dugu / HamarrETAN ixten dugu

Hamarrak ARTE dago zabalik

Bestalde, egunaren zein momentu den (goiza, eguerdia, arratsaldea, gaua...) esan nahi

badugu, orduaren aurretik esango dugu -KO bukaera jarrita:

GoizeKO zortzietatik gaueKO hamarretara, arratsaldeKO laurak eta laurdenetan...

Hitz amaiera egokiak idatzi hutsuneetan

1. Hamaik ordubi bilera batean egongo naiz

2. Kafetegi horretan goiz sei ari dira txurroak ematen

3. Hamai bost gutxi geratu gara, baina hamabi arte ez dela etorriko esan

didate

4. Ordutegia aldatu dugu; orain, arratsalde ordubi gaude hemen

5. Gimnasioan eman dut izena, arratsalde hiru lau eta erdi joango naiz

egunero

6. Sarrera erostera joan naiz eta esan didate zortzi arte itxita egongo dela.

Zortzi bederatzi eta laurden irekiko omen dute

Baimena eskatu / Debekua adierazi

Baimena eskatzeko eta debekua adierazteko askotan honelakoak esaten ditugu:

Baimena eskatu: Komunera joan al NAITEKE? Hemen erre (al) DAITEKE? Egin (al)

DEZAKET hori? Hitz egin (al) DEZAKET?

Kontuan izan aditza infinitiboan erabili behar dela: Sar naiteke? (EZ sartu naiteke)

Aditzak NOR (naiz, zara...) edo NORK (dut/ditut, du/ditu...) eskatzen duen begiratu behar da

forma egokia aukeratzeko,

Nor (joan, etorri, ibili, jantzi...) motakoa denean: naiteke, daiteke, zaitezke, daitezke...

erabiliko dugu

Nork (jan, hartu, egin...) bada: dezaket/ditzaket, dezake/ditzake, dezakezu/ditzakezu...

erabiliko dugu

Debekua adierazteko: Hemen EZIN DAITEKE erre, nik bakarrik EZIN DEZAKET egin

Uste dut, esan didate, omen... erabiltzen ditugunean, zalantzan gaudenean, adibidez, aditz

Page 4: Kerman-kiroldegian

4

laguntzaileari -LA aurretik E bat hartzen du kasu batzuetan: Uste dut hemen ezin

daitekeELA erre

Esaldi hauetan baimena eskatzeko eta debekua adierazteko elementuak falta dira,batzuetan

aditz osoa, bestetan zati bat bakarrik, edo bukaera egoki bat... Aukeratu zerrendan zer den.

1. Eta ni, sar al(1)_____? Bai, sartu barrura zu ere.

2. Uste dut (2)_____erre.

3. Hori edonork lor (3)_____

4. Hemen (4)_____ al gaitezke?

5.Zuk ez, baina, zure lagunek nahi duten bezala egin (5)_____

Hutsuneetako aukerak

o 1.

o zaitezke

o dezaket

o naiteke

o

o 2.

o ezin daitekela

o ez daitekeela

o ezin daitekeela

o 3.

o dezake

o daiteke

o ditzake

o

o 4.

o ezkuta

ezkutatuko

ezkutatu

5.

daitezke

ditzake

dezakete