Katalogazioak batx 1

of 18/18
AZKEN KATALOGAZIOAK BATXILERATOAK Liburu honek Bernardo Atxagaren aurreko guztiak hartzen ditu bere baitan. Irakurleek lehendik ere ezagunak zaizkien pertsonaiak eta gaiak aurkituko dituzte orrialde hauetan, eta, tarteka, Obabakoak edo Gizona bere bakardadean bezalako liburuen barruan sentituko dira. Aldi berean, ordea, berria egingo zaie dena: mundu zabalagoa eta sakonagoa aurkituko dute, giza esperientziari estutik lotzen zaiona. Bernardo Atxagak berak elkarrizketa batean adierazi zuen bezala: «Orain arteko guztia sartu nahi dut liburu batean, eta nire idazle bizitzako atal bat itxi berriro hutsetik hasteko. Horrez gain, jakin-mina daukat, noraino iritsi ote naitekeen lehengo bideetatik, zer-nolako obra idatz
  • date post

    28-Jun-2015
  • Category

    Education

  • view

    183
  • download

    5

Embed Size (px)

description

Liburutegian erositako azken liburuak

Transcript of Katalogazioak batx 1

  • 1. AZKEN KATALOGAZIOAKBATXILERATOAKLiburu honek Bernardo Atxagarenaurreko guztiak hartzen ditu berebaitan. Irakurleek lehendik ereezagunak zaizkien pertsonaiak etagaiak aurkituko dituzte orrialdehauetan, eta, tarteka, Obabakoak edoGizona bere bakardadean bezalakoliburuen barruan sentituko dira. Aldiberean, ordea, berria egingo zaie dena:mundu zabalagoa eta sakonagoaaurkituko dute, giza esperientziariestutik lotzen zaiona. BernardoAtxagak berak elkarrizketa bateanadierazi zuen bezala:Orain arteko guztia sartu nahi dutliburu batean, eta nire idazle bizitzakoatal bat itxi berriro hutsetik hasteko.Horrez gain, jakin-mina daukat, norainoiritsi ote naitekeen lehengo bideetatik,zer-nolako obra idatz dezakedan.

2. AZKEN KATALOGAZIOAKBATXILERATOAKNobela honek Bedania izeneko herritxiki batean dauden bi baserrienhistoria kontatzen du. Babilonia etaMoabe San Juan eta San Antoniomendien artean dauden bi baserri dira.Horregatik, istorioa bi zatitanbanatuta dago: batean, MoabekoMargarik Lurruspeko Marirekin izatendituen elkarrizketak azaltzen dira, eta,bestean, Babilonia baserrian daudengertaerak. 3. AZKEN KATALOGAZIOAKBATXILERATOAKIrakurle eta idazleen belaunaldi oso batmarkatu du liburu honek, askoren gogoaniltzaturik geratu baitira bertako hitz etaipuinak, nolabait izendatzekotan lilura deitukogenukeen sentimendu batez. Horrela definituzuen Aingeru Epaltzak sentipen hori, argitaratuzeneko hamar urte bete zirenean: "Ordukolilura, bere horretan zegoen, batere apaldugabe. Lilura, haren orrialdeek ageri dutenkosmopolitismoak. Lilura, idazkera dotorenahastezinak, egilearen ama-hizkeraren etagure klasikoen ekarpenak uztartzen dituenak.Lilura, esaldi zehatz neurtuen elkar josketakisurtzen duen manierismoak. Lilura, hasi etabuka, istorio bakoitza bideratzerakoanerakusten duen birtuosismoak". Ipuin-bildumahonek sortu dituen laudorio ugariak bezainesanguratsua da euskal literatura osoan izanduen eragina, Narrazioak irakurri ondoren ezinbaita berdin idazten jarraitu; beharbada ezingoduzu mundua berdin ikusten segitu. 4. AZKEN KATALOGAZIOAKBATXILERATOAKFutbolaren munduan girotutako nobelaumoretsu eta kritikazkoa idatzi duJoan Mari Irigoienek. Eneko Ortegaktxikitatik eduki du garbi futbolariaizan nahi zuela, bazituen dohainak etahorretara bultzatzen zuen inguruakere. Arrakasta lortuko du: Reala etaBartzelona, Euskadiko zein Espainiakoselekzioaren elastikoak jantziko ditu;diruarekin batera ospea, emakumeaketa beste lortuko ditu, baina baitaarrakastaren zama ezagutu ere. 5. AZKEN KATALOGAZIOAKBATXILERATOAKTxemak galdu egin du bere betiko neska-laguna, Eider, auto-istripubatean. Hura ahaztu nahi eta ezinik dabilela,Eiderrek aurreko urtean Irlandara egindako bidaiarenegunkari bat topatuko du Txemak, klabe sekretuzbabesturiko disketean. Eiderren arimarekin bat egiteko etaondoren betiko ahazteko asmoz, bidaia hori bera berregiteapentsatu du Txemak, eta Irlanda mitiko horren bilaabiatzen da, disketea poltsikoan, zer topatuko duen jakingabe. Oso erromantikoa da abiapuntua, baina kontuz, ezerez baita lehen begiratuan dirudiena. Ustekabe ugari dituTxemak zain, eta irakurleak irribarrez deskubrituko ditubideko sorpresa horiek guztiak. Izan ere, itxura sinple etasentimental baten azpian ezkutatu du Gabiriak beregaiztakeria: hain da kokoloa Txema hori, hain da naif-aEiderren egunkaria; maila desberdineko irakurketak uztendizkigu egileak: berehalakoa, zuzen-zuzen eta erraza, edosujerentziaren bidez erdi estalian doana bestela,sinbolismoz beteriko ipuin ederrak barne. Gazte batzuenabenturen nobela duzu esku artean, gazte batek idatzia;maitasunari buruzko eleberria ere bai, mezu ironiko bezainanbiguoa duena; Irlandan zehar egindako bidaiaren kronikaere aurkituko duzu, turistarentzako amu guztiak bertandituela: bai Connemarako ikuspegi miresgarriak, bai IRAbera; labur esanda, idazlan fresko, arin, atsegin etamamitsua, egile ausart baten lehen fruitu heldua. 6. AZKEN KATALOGAZIOAKBATXILERATOAKEtxe-okupazioak, asanbladak, rock eta punkmusika emanaldiak, amodioa, drogak, polizia,manifestazioak,... baina batez ere Azkoitikogaztetxea da protagonista liburu honetanNikoren eskutik, Xepe gaztearen eskutik, etaPipiren eskutik. Pipi idazlea bera da. 1984-86da urte-sasoia. 7. AZKEN KATALOGAZIOAKBATXILERATOAKCarlosen ezkontzan ezagutuko duteelkar Mikelek eta Luciak. Baina eurenartean gertatutakoa isilpean gordebeharko du Mikelek, Naroak ezer jakinez dezan. Luciak, berriz, Marta bereahizpari sekretu mingarri bat daukaargitzeko; gutun batean idatzizkontatuko dio bere egia osoa. Naroaere Mikeli esatera ausartzen ez dengezur batean harrapatuta dago.Esan ezin direnei edota esatea komeniez direnei buruzko eleberri honetakohiru istorioak ustekabean gurutzatukodira. Eta halabeharrez edo, bizidituzten pertsonaien sekretuak berehorretan geratuko dira, ezagutzeraeman gabe. Izan ere, idazleak berakdioen bezala, guztia ezagutzea ez dabeti ona; gehienetan, ez jakiteakbabestu egiten gaitu. Egiak aurpegiasko baititu eta gezurrak ere bai. Etabatzuetan, gezurra da egiarenaurpegietako bat. 8. AZKEN KATALOGAZIOAKBATXILERATOAKWarner gazte hitler-zale bat da gerraaurreko Alemania nazian. Sekretuhandi bat gordetzen dute berefamilian, eta sekretu hori agerikoegiten denean, ihes egitera behartutaegongo da Warner Europan barrena:Triestera aurrena, Frantziara gero.Lertxundik, hausnarketa eta ekintza,suspensea eta jakin-mina elkartxandakatuz darama irakurlea oztopoz-oztopoazken liluragarriraino.Eleberri honek ez du inor hotz utziko.Gogoan iltzatuta geratzekoak diragertatzen diren gauzak, esaten direnhitzak, isiltzen direnak, eta, batez ere,bere orrialdeetan barrena aurkeztenzaizkigun pertsonaia gogoangarriak etahaien historia hunkigarriak. 9. AZKEN KATALOGAZIOAKBATXILERATOAKIa ezagutzen ez zuen aitonakherentzian mendian galdutako etxe batutzi diola-eta, hara doa Ane Duhalde,ordura arteko bere bizimodu grisaeten nahian. Etxean, baina,deskubrimendu lazgarri bat egingo du,aitonaren iraganaz galdetzerabehartuko duena.Misterioaren sokak FrantziakoErresistentziaraino eramango du, II.Mundu Gerraren garaian; berrogeitakaurte beranduago Europako hainbatlekutan gertaturiko hilketa sortaizugarri bat ere harrapatzen du, etabere burua arriskuan egon litekeelasentituko du azkenik.Bordeleko polizia erretiratu batekinsaiatuko da Ane korapiloa askatzen,eta beste horrenbeste egiteragonbidatzen gaitu Alberto LadronAranak, suspensez eta ustekabezbeteriko eleberri honetan. 10. AZKEN KATALOGAZIOAKBATXILERATOAKGaztetxea, rock erradikal taldeak,betiko tabernako betiko koadrila,prentsa horiko kazetari zuria, poliziaketa ertzainak, politiko boteretsubezain ahulak eta prostituta jonkiadira Montoiak elkarren artean behineta berriro nahasten eta askatzendituen pertsonaiak, komedia batosatuz.Desagertze bat haritzat, tentsiouneari egoki eutsiz eta umore onez etaironia zorrotzez lotzen duen istorioada hau: ezaguna zaigun mundu batenkronika posibleetako bat. Litekeena.Fikzioa baldin bada, errealitateariesker baita. 11. AZKEN KATALOGAZIOAKBATXILERATOAKJoanak ez du inoiz ahaztuko hamaseiurte izan zitueneko uda. Egunerojoaten zen itsaslabarrera, bakardadebila. Behin, ustekabean, etxe bataurkitu zuen itsaslabarrean. Udahartan, Joanak amodioa ezagutu zuen,baina baita misterioa, beldurra etaheriotza ere. Horixe da berekoadernoan idatzi eta kontatu diguna.Horixe da liburu hau. Haur eta Gazteliteraturako Euskadi Saria 2002. 12. AZKEN KATALOGAZIOAKBATXILERATOAK'Ohetik jaiki bezain pronto kontatu nahi izan zidan. 'Baal dakizu zer amets egin dudan bart? Abandonatzenninduzula; beste emakume batekin elkartzen zinela. Eznuen ezagutzen, baina jakin badakit ni baino gazteagoazela. Umeak zurekin gelditzen ziren, noski, eta, ondorioz,etxetik alde egin behar zuena neu nintzen. Pisukonpartitu batera joan nintzen bizitzera'. Irribarre eginnuen, zer bestela: beti egin dit grazia Arantzarenamesgaiztoen zehaztasunak; ni ez naiz sekulaakordatzen neureez. 'Eta norekin joaten zinen bizitzera,jakin ba daiteke?', galdetu nion. 'Nekanerekin. Senarrakutzi berria hura ere'. 'Nekanerekin? Ez duzu apenasezagutzen ba'. 'Bai, niri ere bitxia iruditu zait. Bainabadakizu nolakoak diren ametsak', erantzun zidan. Unehorrek besarkada bat eskatzen zuen, eta besarkatunuen Arantza, nola ez. 'Nolako gauzak amesten dituzun,neska...', esan nion belarrira'. Nekanek ez zuen txintikatera: eskua mesanotxerantz luzatu eta beste zigarrobat hartu zuen, eta txiskeroa. Keinu bizkor batez piztuzuen. Trinkoagoa egin zen logelako kea. Isilunea ez zenoso luzea izan. 'Noiz kontatu behar diozu gure artekoaArantzari?', bota zidan, espero nuen bezala. 'Laster',erantzun nion Nekaneri, 'oso laster. Nire azken liburukokontrazaleko ipuina zuzentzen didan bezain laster'. 13. AZKEN KATALOGAZIOAKBATXILERATOAKLiteraturarako grinaz, bizipozezamodioan, Erresistentzian borrokan,kuraiaz presoaldian... Robert Musscheidazlearen izaera eskuzabalak zirrarasortzen du, baina baita larritasuna ere.Kirmen Uriberen bigarren nobela1937ko maiatzean abiatzen da, milakahaur Santurtziko portutik erbesteraatera dituztenean. 14. AZKEN KATALOGAZIOAKBATXILERATOAKGretak bazekien gizonekin zuen harremanaaterkiekin zuenaren berdin-berdina zela. Haienbeharra zuen, baina euria ari zuenean bakarrikoroitzen zen haiekin. Milaka euritako galdu zituenGretak bere bizitzan. Izan ere, euria ari zueneanbeti oroitzen zen etxetik guardasola hartzeaz, bainakasualitatez norabait sartu eta irteterako ateribazen, ahaztuta uzten zuen beti aterkia. Gizonekinberdin-berdina gertatzen zitzaion. Kale txukunak,jende ordenatua, laku ederrak, elurrezko panpinak...Eta eskale zarpai-lak, alkoholiko errukarriak,maitasun anemikoak, harreman izoztuak. Horra horSue-dia, Suediaren zati batzuk behintzat, UxueAlberdik hautatuak eta moldatuak, ipuin li-buru bategiteko. Kanpoko paisaiaren gainetik barne paisaianagusitzen da ordea: ez zaigu esaten elurra ari oteduen espaloien gainean, ez zaigu axola ere, baina baielurra ari duela bihotz barneetan, maluten dotoreziaguztiarekin, baita zuritasun horren hustasunlazgarriare-kin ere. Alde horretatik, suediarrez ezbaizik nonahiko gizon-emakumeez ari da egilea,idazkera eder, airos eta iradokitzaile batez. 15. AZKEN KATALOGAZIOAKBATXILERATOAKZer da guk nahi gabe ere bizimodua korapilatzendigun sentimendua? Zein da pertsonen artekokatramila gehien sortzen dituen arrazoia? Zer dagorputzak lotzera bultzatzen gaituen zirraragoxoa? Deituiozu maitasuna nahi baduzu, deituiozusexua bestela: izenak izen, horixe duzu, nonahi etanoiznahi, gure poz urrien eta buruhauste ugarieniturri nagusia. Hamazazpi ipuin eta bestehorrenbeste poemaz osatutako liburua daKorapiloak; bertako pertsonaiak ere istorio batetikbestera igarotzen dira, haien arteko korapiloaksortuz eta kontakizuna aberastuz, eta irakurlearenesku geratuko da, azkenik, protagonisten artekoloturak argitzea eta maitasunaren puzzlea piezazpieza osatzea. Egunerokotasun eta absurdoarenartean mugitzen da Jasone Osoro liburu berrihonetan, izenik ez duen hiri bateko jendeanonimoaren geletan sartuz eta haien sekretuakargituz, irakurlearen begi harrituen aurrean.Ispiluaren bestaldean gu geu gaude ordea,norberaren bizitza ere korapiloz betetako sokaluzea baita: askatzen den korapilo bakoitzekobiluziago geratzen gara, baina hurbilago dugu, eraberean, desira ezkutuen ametsa. 16. AZKEN KATALOGAZIOAKBATXILERATOAKSoto eta Zeberio bahitu, torturatu, hileta desagerrarazi egin zituzten.Diego Lazkano idazleak gogoan betikotxertaturik daramatza bi lagunak, ezinditu oroimenetik uxatu, bi itzalhaietatik elikatzen ari da hogeitakaurtetan, Soto eta Zeberioren ordezbizi ote den zalantzarekin, haien ordezbizitzea balitz bezala bereerantzukizuna.Errua, maitasuna, traizioa, sexua,indarkeria, lotsa, justizia,erredentzioa, usurpazioa, antzezpena...asko dira TWIST nobelako hariak,baina denen gainetik nagusitzen daadiskidetasunari egindako kantua. 17. AZKEN KATALOGAZIOAKBATXILERATOAKCarlosi hala iruditzen zitzaion,jendexka haren erresuman ezsartzeagatik sartu zela organizazioarmatu batena adoleszentzia bukatuorduko. Bere ikastetxeko kideakkanpamenduetara joaten zirenbitartean - fraideekin, noski -, beraiek- itxuraz ikastetxeko bizimodua eginarren beste erresuma aparteko hartanzeuden lau edo bost lagunek - tiro-praktikakegiten zituzten mendian edoSbinoren klaseetara joaten zirenhipodromo bateko bulegoan egin beharzuten atrako bat prestatzearren.Jakina, berezitasun horrek hegoakjartzen zizkien beraien oin etabihotzei... 18. AZKEN KATALOGAZIOAKBATXILERATOAKLa seduccin que despliega el olor es implacable: seinstala en nosotros y sella su podero en los tejidos dela memoria. Jean-Baptiste Grenouille tiene su marca denacimiento: no despide ningn olor y por ello hacetemer la presencia de algn demonio. Al mismo tiempoposee un don excepcional: un olfato prodigioso que lepermite percibir todos los olores del mundo. Desde lamiseria en que nace, abandonado al cuidado de unosmonjes, Jean-Baptiste Grenouille lucha contra sucondicin y escala posiciones sociales convirtindoseen un afamado perfumista. Crea perfumes capaces dehacerle pasar inadvertido o inspirar simpata, amor,compasin... Para obtener estas frmulas magistralesdebe asesinar a jvenes muchachas vrgenes, obtenersus fluidos corporales y licuar sus olores ntimos. Suarte se convierte en una suprema e inquietanteprestidigitacin. Patrick Sskind, convertido enmaestro del naturalismo irnico, nos transmite unavisin cida y desengaada del hombre en un librorepleto de sabidura olfativa, imaginacin y enormeamenidad. Su persuasin iguala la de su personaje y nospropone una inmersin literaria en el arco iris naturalde los olores y en los turbadores abismos del esprituhumano.