Kantuz girotu zituzten atzo GABONETAKO kontzertua eskaini … · 2019. 10. 17. · Gabonetan bi...

12
2009ko abenduaren 20a, igandea::: 3.138 zka. ::: www.kronika.net ERREPORTAJEA: «Kontzertuak dira ezagutzera emateko modurik eraginkorrena» /10-11 OSIÑAGA AUZO ELKARTEA Kuota kobratzera pasako dira Urte bukaerero egiten duten moduan, Osiñaga auzo elkar- tekoak etxez etxe ari dira pasatzen kuota kobratzera. Atzo hasi ziren, eta gaur bukatuko dute. Urteko kuota 10 eurokoa da, eta euro bateko loteriaren partizipa- zioa opartizen dute. Horrez gain, Gabonetako saskia ere jarriko dute zozketan, hau ere, kuota ordaintzen dute- nen artean. Jakinarazi dute, norbaitek etxean egoteko asmorik ez balu, bizilagunari uzteko dirua. ❙❙ Mus txapelketa gaur Olaizolan Auzoko mus txapelketa ere izango da gaurkoan. Olaizola sagardotegian jokatuko da, arratsaldeko 16:00etatik aurre- ra. Izena gaur bertan eman behar da, sagardotegian, par- tidak hasi aurretik. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar ditu. Sari nagusia bi txerrikume izango dira. ❙❙ Gabonetako saskiko zenbakiak Kronika-Berrika /2 Zarauzko kopla txapelketa /2 Atletismoa /2 Jasota Bezala /2 Eskerrik asko Andereño /4 Eskelak /4 Mikel Laboari omenaldia DVD-an /12 GAUR KRONIKAN Kantuz girotu zituzten atzo Gabonak eta eguraldi hotza Txistor-jana gaur Plaza Berrin, Santo Tomas bezperan KALEKO giro hotzari aurre egiteko aukera paregabea izango dute gaur Plaza Berrira eta Sorgintxulora hurbiltzen direnek. Plaza Berrin San Joan konpartsako kideak ariko dira txistorra mokadu goxoak prestatzen, goizeko 11:30etatik aurrera. Arratsaldean aldiz, erromeria izango da Patxi Lopezen esktutik. Horrez gain, Sorgintxulon ere izan- go da txistorra jateko aukera, 12:00etatik aurrera. ❙❙ KONTZERTURIK gabeko Gabonak ezin imajinatu, eta gaur ere izango da, Udal Txistu Bandaren eskutik. Milagrosako kaperan izango da, eguerdiko 13:00etatik aurrera. Azken urteetan gainera, Udal txistu banda saiakera egiten ari da txistuaz gain beste instrumentu batzuk sartzeko, eta aurten- goan Susana Elosegi arituko da gitarra jotzen. ❙❙ Udal Txistu Bandaren kontzertua gaur Milagrosan GABONETAKO kontzertua eskaini zuten atzo Ozenki Abesbatzak eta Hernaniko Musika Bandak, jendez gainezka zegoen Milagrosa kaperan. Kontzertuaren hasieran bakarka aritu ziren eta azkeneko lau piezak berriz, elkarrekin jo zituzten. Gabonetan bi taldeek elkarrekin egiten duten hiru- garren kontzertua izan zen atzokoa. ❙❙

Transcript of Kantuz girotu zituzten atzo GABONETAKO kontzertua eskaini … · 2019. 10. 17. · Gabonetan bi...

  • 2009ko abenduaren 20a, igandea::: 3.138 zka. ::: www.kronika.net

    ERREPORTAJEA:

    «Kontzertuak dira ezagutzera emateko

    modurik eraginkorrena» /10-11

    � O S I Ñ A G A A U Z OE L K A R T E A

    Kuota kobratzerapasako dira

    Urte bukaerero egiten dutenmoduan, Osiñaga auzo elkar-tekoak etxez etxe ari dirapasatzen kuota kobra tzera.Atzo hasi ziren, eta gaurbukatuko dute. Urteko kuota10 eurokoa da, eta eurobateko loteriaren partizipa-zioa opartizen dute. Horrezgain, Gabonetako saskia erejarriko dute zozketan, hauere, kuota ordaintzen dute-nen artean. Jakinarazi dute,norbaitek etxean egotekoasmorik ez balu, bizilagunariuzteko dirua. ��

    Mus txapelketagaur Olaizolan

    Auzoko mus txapelketa ereizango da gaurkoan. Olaizolasagardotegian jokatuko da,arratsaldeko 16:00etatik aurre-ra. Izena gaur bertan emanbehar da, sagardotegian, par-tidak hasi aurretik. Bikotebakoitzak 20 euro ordaindubehar ditu. Sari nagusia bi txerrikume izango dira. ��

    Gabonetako saskiko zenbakiak Kronika-Berrika /2

    Zarauzko kopla txapelketa /2

    Atletismoa /2

    Jasota Bezala /2

    Eskerrik asko Andereño /4

    Eskelak /4

    Mikel Laboari omenaldiaDVD-an /12

    GAUR KRONIKAN

    Kantuz girotu zituzten atzoGabonak eta eguraldi hotza

    Txistor-jana gaur Plaza Berrin,Santo Tomas bezperan

    KALEKO giro hotzari aurre egiteko aukera paregabea izango dutegaur Plaza Berrira eta Sorgintxulora hurbiltzen direnek. Plaza BerrinSan Joan konpartsako kideak ariko dira txistorra mokadu goxoakprestatzen, goizeko 11:30etatik aurrera. Arratsaldean aldiz, erromeriaizango da Patxi Lopezen esktutik. Horrez gain, Sorgintxulon ere izan-go da txistorra jateko aukera, 12:00etatik aurrera. ��

    KONTZERTURIK gabeko Gabonak ezin imajinatu, eta gaurere izango da, Udal Txistu Bandaren eskutik. Milagrosakokaperan izango da, eguerdiko 13:00etatik aurrera. Azkenurteetan gainera, Udal txistu banda saiakera egiten ari datxistuaz gain beste instrumentu batzuk sartzeko, eta aurten-goan Susana Elosegi arituko da gitarra jotzen. ��

    Udal Txistu Bandaren kontzertua gaur Milagrosan

    GABONETAKO kontzertua eskaini zuten atzo OzenkiAbesbatzak eta Hernaniko Musika Bandak, jendez gainezkazegoen Milagrosa kaperan. Kontzertuaren hasieran bakarkaaritu ziren eta azkeneko lau piezak berriz, elkarrekin jozituzten. Gabonetan bi taldeek elkarrekin egiten duten hiru-garren kontzertua izan zen atzokoa. ��

  • 22009-XII-20 igandea

    Kultur Guneak jaso duen babesa dela-etaHernanirako Kultur Gune batirudikatzen hasi ginenean, ilu-sioz baina urrun ikusten genuengure asmoa bilduko zuen eraiki-na, proiektuaren zutabeetakobat. Gaur emana dugu lehenpausoa. Eskerrak eman nahi diz-kizuegu kontsultan proiektuhonen alde egin duzuen guztioi,baita gurekin batera proiektualantzen eta aberasten elkarlane-an aritu zareten herriko taldezein pertsona guztiei ere, gure-kin batera ilusio berbera biziduzuelakoan.

    Proiektuak kontsultan jasota-ko babesa handia izan da, duenonarpen zabalaren erakusle.Hala ulertu du udalak ere etageure egiten ditugu alkatearenhitzak esaten duenean “parte-hartzea oraindik amaitu ez dela”eta “proiektuaren lanketa, inte-resa duten eragile kulturalenparte-hartzearekin egingo dela”.Parte-hartzearena izan da gurebeste zutabeetako bat eta hortxegaituzte oraintxetik bertatik.

    Lehen zutabeari zimenduederra jarri diogu. Jakitun gara,ordea, lanik handiena oraindatorrela. Guk, geure aldetik,azpiegitura bera eta honen kude-aketarekin batera, proiektuarenardatz diren beste zutabeakprestatzen jarraitzeko asmoadugu: kultur produkzioa etaedukiak, heziketa eta euskara.Horretan jarraitzeko ilusiozbeteta gaude, orain arte bidela-gun izan ditugun talde guztiekinelkarlanean eta etorri nahi dutenbeste guztientzat atea zabalik.

    Jokin NazabalKulturola

    � Jasota Bezala6 Gutuna argitaratzeko ezinbestekoak dira: izen-abi-

    zenak, NAN edo EHNA zen bakia eta telefonoa 6

    Gehienez 1.800 karaktere onartuko dira 6 Kronikak ez

    ditu bere gain hartzen sail ho ne tan esaten direnak.

    � M A L L O R C A K O M A R A T O I A

    AITOR Murua hernaniarrakCalviako (Mallorca)maratoian hartu zuen partejoan den igandean, etalehenengoa izan zenhelmugara heltzen berekategorian. Orokorrean, be -rriz, laugarren postua lortuzuen 2:48:55 denborarekin.

    Muruak Donostiakomara toia korritzeko prestatuazuen berez bere burua, baina

    au rre ko egunean gaixorikjarri eta ez zuen nahi adinaematerik izan, Kronikariazaldu dionez: «6km eginondoren, erretiratu eginnintzen».

    Mallorcan parte hartzekoaukera«Lau hilabeteko entrenamen -dua ez nuen pikutara botanahi eta 15 egunen tartean

    zerbait egin nahi nuen.Calviako mara toiaren berriizan nuen eta parte hartzekoaukera eman zidaten etaprobatzea erabaki nuen»,azaldu dio Kronikari. Huraez ber dina izan arren,aldapatsua, par te hartzeatxikiagoa, anima tzen jendegutxi... Donostia ko ak utzitakozapore txarra ken tze ko balioizan dio Muruari.

    Aurten prestatuenaDonostian lau maratoi korrituditu eta aurten zegoen pres -tatuena. Iaz 2 ordu eta 48minu tuko denbora egin zuen,Cal vian denbora bera egin du,eta kontuan izanda hura alda -patsuagoa dela, aurtenDonos tian, marka ona egiteaespero zuen Muruak eta aldehorretatik amorrazio pixkabat sentitzen du. ��

    Aitor Murua aurrena bere mailan etalaugarren, orokorrean

    � K R O N I K A - B E R R I A K � L A N G I L E I K A S T O L A � B E R T S O L A R I T Z A

    Saskien zenbakisarituak dira: 3.579,

    2.937, 2.114 eta 1.868

    Donostiako maratoian gaixorik hartu zuen parte eta erretiratu egin behar izan zen.Mallorcan, «zapore txarra kendu» du hernaniarrak.

    HERNANIKO Kronikak eta Berriakelkarteak atzo egin zuten Gabonetakolau saskien zozketa. Aurreneko saskikozenbaki saritua da 3.579, Urumeaburdindegian saldua; 2garrena 2.937Pana okindegian saldua; 3garrena 2.114Kronikan saldua; eta 4garrena 1.868,Conde kioskoan saldua. ��

    Firma bilketa egingodute gaur Kixkaleko

    ixkineanHEZKUNTZA proiektua aukeratzekoeskubideen alde, firma bilketa egingodu gaur Langile ikastolak. Kixkalekoixkinean izango da, eguerdiko 12:00 -etatik 13:00etara. Asteazkenean berriz,kontzentrazioa egingo dute Donos -tiako Hezkuntza Delegazioaren au -rrean, eguerdiko 12:00etan. ��

    Estitxu Eizagirrebigarrena ZarauzkoKopla txapelketan

    OSTIRALEAN izan zen ZarauzkoKopla Txa pelketa, eta Julio Sotok jasozuen Zin tzarria. Bigarren EstitxuEizagirre izan zen. 10 bertsolarik hartuzuten parte: Manex Agirre, An doniEgaña, Igor Elortza, Arkaitz Esti balles,Arrate Illaro, Maialen Lujanbio, LuisOtamendi, eta Aitor Urbietak. ��

    � A A M

    Urteroko saskirakoboletoak gaur salgai

    Hernaniko Amnisitaren Aldekomugimenduak saskia zozketatzendu urtero, eta aurten ere ez dutehutsik egin. Jakinarazi dutenez,boletoak saltzen gaur izango dira,Kixkal parean, ixkinean, eguerdi-ko 12:00etatik 14:00etara. ��

  • 2009-XII-20 igandea

    3

  • 2009-XII-20 igandea

    4

    � Asteko agenda

    EskelakEskelak ilunabarreko 20:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezalaerrespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

    A B E N D U A K 2 3 , a s t e a z k e n a : � Gabon kantak kalez kale: Musika eskolako ikasleek antolatuta, 17:00etan.

    A B E N D U A K 2 4 , o s t e g u n a : � Ikastoletako Olentzeroak: Goizez. � Baserriz baserri Olentzeroa: Gudarien plazatik aterakodira 15:00etan. � Gabon kantak kalez kale: Apaizetxean (Izpizua 1),17:30etan.� Olentzeroa kaleetan zehar: Ttarla dantza taldeak antolatuta, Gudarien Plazan, 18:00etan.� Gabon kantak: Parrokiko abesbatzaren eskutik,Agustindarren elizan, 17:00etan.� Gabon Gaueko erronda: Musika Bandak antolatuta,Gudarien Plazan, 20:00etan.

    Ikastolen sorreran lanean aritu ziren Hernaniko andereño eta gurasoak.

    Ixileko lanari urrezko domina

    ESKERRIK Asko Andereño ize-narekin, esker oneko ekitaldiaizan zen asteazkenean Gi -puzkoako Foru Aldun di an.Urrez ko Domina eman zienAldundiak Gipuzkoan, fran-kismo garaian ikastoletakoandereño izan ziren guztiei,tartean, asko, hernaniarrak.

    Mari Carmen Mitxe lenakhartu zuen domina, andereñoguztien izenean, Markel Ola -no Diputatu Nagusiaren es -ku tik. Olanok ikastolen aldelan egindako guztiei eskerrakeman zizkien, bai andereñoei,baina baita orduko gurasoei,

    eta zenbait erakundeei ere. Mitxelenak urte gogor

    haiek ilusioz gogoratu zituen,egin zuten lana, konbentzitu-ta egin zutelako: «ikastola ezzen euskaraz erakustekobakarrik sortu, heziketa berrieta aurrerakoi baten aldekoapustua ere izan zen». Mi txe -

    lenak gogoan izan zituen, ba -tez ere, lehendabiziko ande-reño haiek (Elvira Zipitria,eta abar), «garai ilun haietanikusteko gai izan zirelako,beste heziketa modu bat posi-ble zela, konstruktibismoaneta Europako eredu aurrera-koienetan oinarritutakoa».

    Hernaniar asko ekitaldianDiputazioko ekitaldian, Her -na niko ordezkaritza ere izanzen. Guztien izenean ondomerezitako eskerrak jasozituzten, ixilean egindako languztiagatik. ��

    Urrezko Domina eman zien asteazkenean Gipuzkoako ForuAldundiak frankismo garaiko ikastoletako andereñoei.

    � ESKERRIK ASKO ANDEREÑO - URREZKO DOMINA FRANKISMO GARAIKO ANDEREÑOEI

    .

    «Ikastola ez zen euskerazerakusteko bakarrik, heziketa

    berri eta aurrerakoi batenaldeko apustua ere bazen»

    .. ESKERTZAManuel Etxabe Oiarzabal

    Orain egun gutxi hil zen- Goian bego -

    Seme-alabek eta gainerako ahaideek eskerrak emannahi dizkizuegu modu batera edo bestera gure ondoanizan zareten guztiei, eta baita elizkizunetara etorri zineten guztiei ere.ESKERRIK ASKO GUZTIAGATIK

    Hernanin, 2009ko abenduaren 20an

    LEHENENGO URTEBETETZEA

    � Pedro Mari Goikoetxea ElorzaJAUNA

    ‘TAPATXULOS’2008ko abenduaren 21ean hil zen, 66 urte zituela, Elizakoak eta

    Aita Santuaren Bedeinkazioa hartuta.

    -Goian bego-Emaztea: Isabel Pascual; seme-alabak: Pello eta Carol; biloba:Manex; anai-arrebak: Jose Luis eta Ana, Maite eta Segundo,Angel eta Pepa, Manolo eta Feli, Valentina (Rafaelen alarguna),Ramiro eta Julia; osaba-izebak, ilobak, lehengusak eta gaineraikoahaideek.

    Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR,ASTELEHENA, arratsaldeko 19:00etan, SAN JOAN BATAIATZAILEARENparroki elizan egingo Urtebete tzeko mezara. Aldez aurretik, mila esker.

    Hernanin, 2009ko abenduaren 20anHelbidea: Kardaberaz, 4 - 1. ezk.

  • 2009-XII-20 igandea

    5

  • 2009-XII-20 igandea

    6

  • 72009-XII-20 igandea

  • 2009-XII-20 igandea

    8

  • 92009-XII-20 igandea

  • Nortzuk zarete Rockerrenak?Rockerrenak taldea 21 eta 22urteko bost gazte hernania-rrek osatzen dugu. EñautBelegainek baxua jotzen du;Mikel Gartzia taldeko ahotsada; Mikel Monterok eta AsierGutierrezek, berriz, gitarrajotzen dute, eta AnttonSantakruzek, azkenik, bateriaastintzen du.

    Noiz sortu zen taldea? Hilabete honetan bete dugulehen urteurrena. Egia esanbetidanik izan dugu musikatalde bat sortzeko asmoa;gutako hiruk Elizatxo ikasto-

    lan ikasi genuen eta gitarrajotzeko elkartzen hasi ginendenbora librean. Mikelekgustuko zuen jotzen genituenkantuak abestea eta berehalazenbait kanturen bertsioakegiten hasi ginen. Gerora,eskolaz aldatu, Eñautekinelkartu eta taldean baxua jo -tzeko aukera proposatugenion, eta berak onartu eginzuen. Jada lau ginen taldean,bateria jolea falta zen, bainahura ez zen arazo izan.Anttonek gustuko zuen per-kusioa, eta taldean partehar -tzeko gonbita egin genion.Hurrengo egunean bateriaberria erosi zuen. Berehala,Hernaniko Tilosetan kontzer-tua jotzeko eskaintza egin

    ziguten eta bost kantu jotzeaerabaki genuen. Guztia pre-saka prestatu behar izangenuen arren, dena ongi irtenzen. Orduantxe hasi zen tal-dearen ibilbidea.

    Zer dela eta taldearen izena.Zergatik jarri zenioten izen hori?Lehendabizi gure taldearentzategokiak izango ziren izenenzerrenda egin genuen. Baina,rock musika gustuko dugulaeta originala eta ironikoa zelakontuan hartuta aukeratugenuen izen hori. Taldekideguztien artean hartu genuenerabakia parranda batean.

    Non ensaiatzen duzue? Hasiera batean, Mikel

    Gartziaren garajean jotzengenuen, baina hura ez zenlekurik egokiena, eta egunbatean bizilagunak kexatuegin ziren soinua zela eta.Orduan, udaletxera jogenuen entsegu lokal bateneske; ezezkoa jaso genuen.Orain Fagollagan ensaiatzendugu, Anttonen amonarenbaserrian. Bertan ez dioguinori molestatzen eta pozikgaude. Berbenetan jotzenduen talde batekin txanda-katzen ditugu saioak. Baina,guk ere, herriko beste taldeugarik bezala, entsegu lokalbat izan nahi genuke. Ezdugu ulertzen zergatik herri-ko musika talde batzuei en -tsegu lokala ematen dieten,

    eta guri berriz ez. Udaletxearilokal bat eskatzen jarraitzekoasmoa dugu aurrerantzean.

    Astean zenbat aldiz elkartzenzarete musika jotzeko? Taldekideen lan txandaren ara-bera izan ohi da. Hau da, ahaldugunean. Izan ere, taldekidebatek arratsaldez egiten badulana, askotan ezin izaten garaelkartu. Orain, egia esan, gu -txiago ensaiatzen dugu, arrazoihorregatik. Baina, orokorrean,bizpahiru egunetan elkartzengara. Datorren urtetik aurrerataldeari indarra ematekoasmoa dugu.

    Zein musika mota egitenduzue?

    ROCKERRENA TALDEA:

    «Musika jotzea da gure denbora pasarik atseginena,eta jendeak gure emanaldiekin ondo pasatzea

    lortzen badugu, konformatuko gara»

    Herriko panorama rockeroa berpizteradatoz Rockerrena taldeko kideak. Izen xelebrehorrekin eta gitarrak astinduz eszenatokiak kon-kistatzeko asmoa dute 21 eta 22 urteko gazte her-naniar hauek. Rockaren barneko hainbat estilodituzte gustuko eta horiek nahastuz musika mun-

    duan murgildu nahi dute bost lagun hauek. Orainartean zenbait kontzertu egin dituzte Hernanikohainbat txokotan. Ondo pasatzea dute helburu,baina nork daki, agian egunen batean euren musika zabaltzen ikusiko ditugu munduko hirinagusietan barrena.

    Mikel Aginagalde

    2009-XII-20 igandea

    1 0E R R E P O R T A J E A : R O C K E R R E N A T A L D E A

  • Gure izenak dioen bezalarocka egiten dugu. Taldekidebakoitzak bere gustuak ditumusikari dagokionez. Ez garamusika estilo konkretu bate-tara mugatzen. Rockarenbarruan estilo ugari gogokoditugu. Mikeli, esaterako,heavy-a gustatzen zaio, etaEñautek berriz punkaren era-gin nabarmena du. Beraz, ezdugu estilo zehatz bat jotzen,baizik eta gogoko ditugunestilo guztiak lantzen ditugu.Uste dugu rockaren barnekoestilo ezberdinak gustukoizateak taldea aberastenduela. Ez dugu musikazehatz batetan ixteko gogo-rik, nahiago dugu estiloendesberdintasuna.

    Zein musika taldeen eraginaizan duzue? Lehenago esan bezala, talde-kide bakoitzak musika motabaten eragina izan du.Eñautek, adibidez, EuskalHerriko punk mugimenduadu gustuko, Cicatriz edotaEskorbuto bezalako taldeak.Asierri, berriz, AC/DC taldeaustraliarra gustatzen zaiogehien. Mikel abeslaria,ordea, Los Suaves galiziarrektxunditzen dute, baitaBarricada talde nafarrak ere.Orokorrean, esan bezala, rockmusika egiten duten taldeakdira guregan eragin haundie-na izan dutenak.

    Zein da bakoitzari gehien gus-tatzen zaion taldea? Egia esan talde ugari gustatzenzaizkigu, bat aukeratzea zailaegiten zaigu. Mikel MonterokIron Maiden du gogokoen;Mikel Gartziak, bat aukeratze-kotan, Black Sabbath hartukoluke; Asierrek, esan bezala,AC/DC; Antonni, berriz, DJ-ak

    eta perkusio erritmoak gusta -tzen zaizkio. Hala ere, asko diragustuko ditugun taldeen ze -rren dan sartuko genituzkeenak.

    Musika ikasketarik ba alduzue? Taldeko bi gitarristek badituztemusika ikasketak. Bai MikelMonterok eta bai AsierGutierrezek Donostian eginzituzten musika ikasketak biurte luzez. Julio Biurrun irakas-leak irakatsi zien gitarra jotzekobeharrezkoak diren gutxienekoarauak. Haiek dira musikamaila altuena dutenak.Gainontzeko taldekideek eurenkabuz ikasi dute euren instru-mentua jotzen. Eñautek, esate-rako, gurekin elkartu bainolehen punk musika estilokotalde batean jotzen zuen, etapixkanaka baxua jotzeko abile-zia hartu du. Orain inork ez duikasten, baina bakoitzaren lanazhobetuz goaz. Uste dugubakoitzak egin behar duela beremaila hobetzeko ahalegina, etahorrela aurrera egingo dugulapentsatzen dugu.

    Kantu propioak ba al dituzue?

    Oraingoz gure kantu propiobakarra besterik ez dugu.Euskaraz egindako abestia da.Bestetik, Eñautek idatzitakoRockerrenak kantua ere buka -tzen ari gara. Abesti hori aur-kezpen kantua da, hau da, nor -tzuk garen eta zer nahi dugunadierazten duen kantua.Azkenik, The Clash talde inge-lesaren “Should i stay or shouldi go” kantu ezagunaren bertsioaegin dugu. Azken hori erdarazidatzi dugu, “Otro día sinjoder” izenburupean. Izenakdioen bezala, beste egun battxortan egin gabe oheratzengarela diogu. Abestiak taldeki-de guztien artean egiten ditugu,bakoitzaren iritzia kontuan har-tuz. Hemendik aurrera abestiakkonposatzeko denbora hartze-ko asmoa dugu.

    Zeri buruz hitz egiten dutekantu horiek? Gure kantuek, gehienbat,parrandaren inguruan hitzegiten dute. Gauean kaleraatera, garagardo batzuk edaneta ondoren neskekin dugunzorteaz mintzatzen dira. Hauda, neskek kasu gutxi egiten

    digutela salatu nahi dugu.Orokorrean, ondo pasatzeada kantuen bidez transmititunahi duguna. Hala ere, kantugutxi sortu ditugula eta, ustedugu gure nortasunaren berriemateko etorkizunera begira-tu beharko dugula.

    Grabatu al duzue maketarik?Ez, orain artean ez duguezertxo ere grabatzeko auke-rarik izan. Beno sakelakotelefonoan grabatu dugu zer-bait, baina ez da beste mun-duko ezer. Gure kantu gehia-go sortu eta lantzen ditugunmomentuan maketa bat gra-batzeko asmoa dugu, eta epeluzera. Orain kontzertu gut-xiago jotzen ditugu, bainaabesti berriak sortzeko lane-an ari gara. Uste dugu azkenhori dela talde batek aurreraegiteko behar duena.

    Zenbat kontzertu egin dituzueorain artean? Non? Urtebetean lau kontzertu eginditugu. Ez dira asko bainohasiera izateko gustura gaude.Lehen kontzertua, esan bezala,Tilosetan izan zen, esperientzia

    polita izan genuen. GeroraDonostiako Leize Gorria taber-nan jo genuen, eta azken bikontzertuak Hernaniko Portueta Zikuñaga auzoetako feste-tan egin ditugu Hernanikobeste talde batzuekin batera.Aurrerantzean hainbat kontzer-tu lotzeko bidean gaude, esate-rako, Donostiako “Casa delguarda”-n, baina oraindik ezerez da ziurra. Orokorrean, gurelehen kontzertuen esperientziaona izan da, eta jendearen eran -tzuna baita ere. Hala ere, ustedugu gure musika mota egiteakaukera gutxiago ematen dituelagure inguruan kontzertuak egi-teko. Izan ere, herri mailan lehe-nago deitzen diote emanaldi batemateko punk musika egitenduen talde bati, rocka egitenduen talde bati baino.

    Zer da musikaren bidez lortunahi duzuena? Musikaren bidez lortu nahidugun helburu garbiena ongipasatzea da. Musika jotzea dagure denbora pasarik atsegine-na, eta jendeak gure emanaldie-kin ondo pasatzea lortzen badu-gu konformatuko gara. Ustedugu kontzertuak direla ezagu-tzera emateko modurik eragin-korrena. Bestalde, herrietatikherrietara kontzertuak egitenibiltzea gustatuko litzaiguke,musika eta parranda uztartuz.

    Musikaz bizi daitekeela uste alduzue? Gure kasuan uste dugu osozaila, edota ezinezkoa dela. Eza -gutzera emateko kontzertuakeskaini behar dira, eta horiekjendeari gustatu behar zaizkio.Gaur egungo musika merkatuanola dagoen ikusita lan zailadela uste dugu. Musikaz bizitze-ko musika landu behar da,horretara bakarrik enfokatu. ��

    Rockerrena taldeko kidea, Tilosetako kiosko mitikoan.

    1 12009-XII-20 igandea

    E R R E P O R T A J E A : R O C K E R R E N A T A L D E A

  • Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: E. Zeberio, K. Garmendia, E. Agirre, A. Oiartzabal, H. Zaldua eta A. Arbelaitz. Egoitza: Larramendi 11. 943-330899. Faxa: 943-336306. Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.Inprimatzailea: Zeroa Multimedia.

    2009ko abenduaren 20a, igandea::: 3.138 zka. ::: www.kronika.net

    GAUR

    EGUR

    ALDI

    A BIHAR Hego haize zakarra ibiliko daeta tenperaturak gora egingo

    du nabarmen, 15ºC-ra. Euri

    tanta batzuk bota ditzake. (eu

    ska

    lme

    t)Goizean hotz izugarria izango

    da, izotza izango da berez,

    eguneko hizpide. Elurra 200m

    inguruan egingo du. Arratsal -

    dean ostartean izango dira.

    � IRAGARKI MERKEAK �

    Mikel Laboaren omenezkokontzertuko DVDa salgai izango da

    datorren astetik aurreraAPIRILAREN 25ean MikelLaboaren omenezko kontzer -tua izan zen Hernanin. Ber tan,Hernaniko 12 abeslarik etamusikarik Laboaren kantaezagunak interpretatu zituz -ten, bakoitzak bere ukituaemanda. Emanaldi hura bi -deo an grabatu zuten, etaHernaniko AEKk hartu du

    bere gain DVDaren produk -zioa eta komertzializazioa.Luis Intxaus pek jakinarazita -koaren arabera, oso interas -garria iruditu zitzai en: «AEK -ren helburuetako bat da erdaljendea euskara mun durahurbiltzea, eta kultur gintza renikuspuntu horretatik, interes -garria iru ditu zitzaigun».

    DVDa datorren astetik au -rrera izango da salgai, 10euroan. Josu Arrietak adiera -zita koaren arabera, bi atalizango ditu. Aurrenekoan,kontzertuaren argazkiak ageridira, Laboaren Martxa batenlehen notak abestiarekin. DVD -aren bigarren zatia berriz, 100mintuko kontzertua da. ��

    � Z I N E A

    ‘Sukalde kontuak’ ikusgai gaur helduentzat Gaur, arratsaldeko 19:30etan hasita, Sukalde kontuak pelikula izan-go da ikusgai Biterin. Donostiako sukaldaritza eskola batean girotuta-ko endreduzko komedia da Aizpea Goenagak idatzitako pelikula hau;egoera xelebre ugari pilatzen ditu gidoi «sinple» batean, Goenagakberak dioenez. Pelikulan euskal aktore ezagun mordoak hartzen duparte, tartean, Isidoro Fernandez eta Barbara Goenagak. ��

    ‘Olentzero eta oparien ordua’ haurrentzako Haurrek ere izango dute gaur pelikula. Arratsaldeko 17:00etanhasita, Olentzero eta oparien ordua izango da ikusgai Biterin.Gorka Sesmaren lana da; animaziozko trilogiaren hirugarren zatiada. McLondon, legetik ihes dabilen banku-lapurrak gidatzen duenaireplanoak Olentzeroren etxearen aurka joko du eta ikazkinakbere sekretua arriskuan dagoela sumatuko du. Gainera, bere tres-narik preziatuena desagertu dela ohartuko da: ordulari magikoa.Gertakariaren ostean, Olentzerok nola geldituko du, bada, denbo-ra, gau osoan etxe guztietara ailegatu ahal izateko?. ��

    Hernanin duplex berria salgai, estreinatzeko. Kale Nagusian (sarrera Tilosetatik), 130m2, 3 logela eta 2komun. 462.000€ (76,8m). Deitu: 656 316 031.

    Emakume euskaldun bat behar da adineko pertsona bat zaintzeko. Kotxeduna. Deitu: 656 411 932.Pertsona bat behar dugu etxeko eta sukaldeko lanetarako. Goizeko 8:30etatik eguerdiko 13:30etara. Deitu:

    685 725 816Alokatzeko edo erosteko etxe txiki baten bila nabil, Hernanin edo inguruetan (berritua edo ez).

    Deitu: 943 33 11 83 - 656 721 492Etxe bila nabil, 2-3 gela dituena. Lehenbailehen sartzeko. Pertsona arduratsua naiz. Deitu: 638 349 760ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, antenak ere bai...

    Seriotasuna. Deitu: 616 886 660.Yolanda estetika zentrua. Fotodepilazio berria, gabonetako eskaintza: %20 aren deskontua 1. sesioan,

    “Fotorejuvenecimiento”, Dieta pertsonalizatuak, zure pisua kontrolatzen dugu. Plataforma bibratzailea.Atzieta 2,behea Tel. 943 55 32 78.

    Argia zentroa. Balneoterapia-spa, masajea, akupuntura, diafreoterapia, kiropraxia, erreflejo ajustea eta bertebrala,kromoterapia, drainaje linfatikoa… Antziola 39 (Mendi mendian, 2). 943 55 76 76

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala, reflexologia,auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    TELEFONOAK � Taxiak: 943 550093 � Udaltzaingoa: 943 248900 l DYA: 943 464622 � Autobusak: Herribarrukoa: 943 550548 – 625 700769, Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037

    � Anbulatorioa: 943 006666 � Jokalari anonimoak: 943 331103 � Alkoholiko anonimoak: 943 331103 � FARMAZIAK� Egunez: Gomez Kale Nagusia 14 - 943 554892 � Gauez: Castilla Urbieta 7 - 943 552941

    Josu Arrieta eta Luis Itxauspe ostiraleko prentsaurrean.

    � PO L T S A K B E R R E R A B I L T Z E K O K A N P A I N A

    Yolanda Nuñez etaAurora Quijera diraazaroko sarituak

    Poltsak berrerabiltzeko kan-painako azaroko sarituak biizan dira. Yolanda Nuñez etaAurora Quijera. Zenbaki sari-tuak Leokadisti liburudendan(47.293) eta Zabala okinde-gian(77.488) banatu ziren. ��