Kalaputxi 69 www

28

description

Mutrikuko herri aldizkarixa

Transcript of Kalaputxi 69 www

Page 1: Kalaputxi 69 www
Page 2: Kalaputxi 69 www
Page 3: Kalaputxi 69 www

33

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68 / 635 74 83 93e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 2.000 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Maketazioa: 11barri.Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkari haukaleratzea posible egin duzuen guztioi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Bi hitzetan 6-7-8

Komikixa 8

Lan giruan 9

Puri-purixan 12-13

Karenka 14-15

Osasuna 16-17

Kirola 18-19

Historixa 20

HITZA 21

Kulturia 22

e-gaztea 23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

Mutrikuko Udaleko EuskaraBatzordeak diruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutakoa

-k

diruz lagundutakoa

IRITZIA

URTE BERRI ONA

Denbora aurrera doa, eta 2008. urtea hemen dugu. “Urte Berri On”entzuten dugu leku guztietan. Eta benetan desio onenarekin esaten ditugu hitzhoriek, hori da opa dieguna biziki... Baina komeni izaten da atzera begiratu etaaurreko urteko balantzea egitea. Urtea ospakizun alai batekin bukatzen dugu;familiako afaria, txanpain kopen topa, suziriak... Zorte ona, zoriontasun gehia-goeren itxaropena, osasuna, dirua, maitasuna opa diegu gure ingurukoei. Ez aldira hauexek lortu ez diren garaipen moduan beste urte berri baten opa ditugu-nak! Urtea bukatzean bizitzaren ziklo bat bukatzen da. Balantze propioa eginbehar dugu, eta 2008rako helburuak jarri. Beteko ote genituzke?

Beste gauza batzuen artean, honako hauek topatu ditut “100 ideia on hobetobizitzeko” liburuxkan.

“Ezin daiteke atsegina izan guztientzat”. Hala eta guztiz, egin komenigarri irudi-tzen zaizuna.

“Utzi besteeri ere arrazoia izaten”. Denoi gustatzen zaigu geure ideak adieraztendugunean onartuak izatea.

“Izan amore-emale, eroakor”. Eman balioa zure mintzaideari, eta errespetuzentzun bere iritzia.

Lagunok, URTE BERRI ON guztioi!

Maribel Urkiri Arruti

Page 4: Kalaputxi 69 www

interesekotelefonoak

informaziua44

MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

DEBARA

Astegunetan: 7:20tik 21:20ra, orduro / Jai egunetan: 8:20tik 21:20ra. orduro

ONDARROARA

Astegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro / Jai egunetan: 7:55etik 20:55era, orduro

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake Epaitegia ...................................943 60 70 49Itsas etxea..........................................943 60 34 00

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia................................943 60 46 79

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)URTARRILA

25etik 27ra Jabier Otxagabia

28tik 31ra Amaia Zalduegi

OTSAILA

1etik 3ra Mª Cristina Riveiro (zapatu goizean, Lon Apraiz)

4tik 7ra Jabier Otxagabia

8tik 10era Lon Apraiz

11tik 14ra Mª Cristina Riveiro

15etik 17ra Amaia Zalduegi (zapatu goizean, J. Otxagabia)

18tik 21era Lon Apraiz

22tik 24ra Jabier Otxagabia

25etik 28ra Amaia Zalduegi

OTXAGABIA: 689 58 57 59 • APRAIZ: 630 05 50 97 ZALDUEGI: 669 26 22 01 • RIVEIRO: 667 33 88 90

Autobusak

Botikak

Page 5: Kalaputxi 69 www

55zeuk esan

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen,nahiz eta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu. Ez da argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.gu

tuna

k

“YURRITA E HIJOS SA” RIERANTZUNA

Egungo mundu kapitalistaren parte denEuskal Herri honetan ere, gainontzeko le-kuetan bezala, ahalik eta etekin gehien lor-tzeaz bakarrik kezkatzen dira enpresariak.Enpresa errentagarria bada, aparteko gida-ria delako izan ohi da, lore eta alabantzaguztiak euren buruari botaz; enpresa erren-tagarria ez bada, langileak alper hutsak di-ra eta euren erruz itxi behar izaten da.

Dirudienez, horietako bat da Yurrita e Hi-jos, SA enpresako zuzendaria, bere zilborrerabakarrik begiratzen duena. Duela gutxi “Ka-laputxi” aldizkarian kaleratu zuten elka-rrizketan behintzat, honelako zerbait uler-tu baitzitekeen, elkarrizketan zehar erabi-litako ke politen artean ez ziren inondik ino-ra enpresaren gehiengoa osatzen duten lan-gileak aipatu ere egiten, meritu osoa en-presariarena zela zirudien, baina zerk ha-rritu behar gaitu? Nola azalduko da enpre-sa bere langileak kontuan hartuz?

“Yurrita e Hijos SA” aski ezaguna dugu, be-ra izan baitzen azkeneko Bizkaiko kontser-beren hitzarmenean langileen lan eta bizibaldintzak hobetu nahi ez zituztenetako bat,ez bakarra baina bat bai. Eta elkarrizketahau irakurtzean argi geratu zaigu beste behinere ez duela inongo asmorik bere langileenegoera kontuan hartzeko, bere asmo baka-rra euren poltsikoak diru gehiagorekin be-tetzea dela eta enpresaren “izen ona” mun-duan zehar zabaltzea.

Elkarrizketan hainbat puntu iruditzen zaiz-kigu aipagarriak, “fabrikatzaileek bat eginbehar dutela eta ez etsai moduan jokatu,merkatuak sortutako lehia basatiari aurreegin eta bizirik iraun ahal izateko”. Fabri-katzaileok bat egin behar duzuela argi dau-kagu, baina zertarako? Lehia basatiari au-rre egiteko? Guk langileen egoeran hobe-kuntzarik ez izateko eta beraien egoera ge-

ro eta prekarioagoa izaten segitzeko delaesango genuke. ”Azken urteotan, lan han-dia egin omen dute beraien produktu au-kera eta negozio ildo berriak zabaltzen, bai-ta beraien produktuen itxura aldatzen ere”;bai, kanpora begirako gauzak hobetuko di-tuzue, eta zein da etxean geratuko zaizuenegoera? Kanpora begirako gauzak hobetzeaondo dago, baina lehenengo etxetik hastenbagara? Zuen produktuak aurrera ateratzendituzten langile prekarioengandik hasten ba-gara ez al da hobe? Noski, zuentzat ez!

“Ingalaterran urrezko saria eman omen di-zute keztutako antxoarengatik”. Keztuta-ko antxoarengatik izango zen, ez zuen lan-gileek soldata duinak dituztelako, beraienlanaldiak urtez urte jaisten dituzuelako, ja-saten dituzten hotzak... hobetzen dituzue-lako... horretan behintzat inongo saririk ezduzue merezi.

Zuen propagandak ere atentzioa deitu di-gu, “lanerako gogoa eta esku azkarrak ba-dituzu, ZATOZ GURERA LANERA. Emakumeakbehar ditugu lanerako”. Eta zer da emaku-me hauei emango diezuena? Zuek diozuenmoduan, beren senarren soldataren lagun-garri bat? Zergatik ez soldata duin bat? Lanbaldintza duin batzuk?

Azkenik, 2008 hastearekin batera Bizkaikokontserbera hitzarmenaren negoziaketa ereetorriko da, eta enpresa hain ondo doalaikustearekin, zein izango da zu eta zuen ja-rrera? Aurreko urteetako berdina? Nego-ziaketak hasten direnean, negarrez etorri-ko zarete enpresak ez daudela ondo esa-nez? Gezur gehiago ez! Nahikoa da! Utzizuen poltsikoei hainbeste begiratzeari etaikusi nolako egoeran dauden zuen enpresaaurrera ateratzeaz arduratzen direnak, lan-gileak. Beraien lan eta bizi baldintzak ho-betzeko eskubide guztia dute eta zu zeu za-ra Yurrita erantzule zuzen bat

Agian asko eskatzea izango da, baina au-

rreko elkarrizketan egin zenuen bezala, gukere, zure enpresako langileen izenean, ida-tzi honen bitartez plazaratu ditugun galdereierantzutea eskatuko genizuke.

Leo Belaustegi eta Laida Zubillaga (LABsindikatuko kideak)

AZKEN PLENOETAKO ZENBAIT BERRI

Datozen asteetan zehar EAE/ANV alderdiakMutrikuko Udal Gobernuaren ibilbideaz ba-lorapen sakonagoa herriratuko duen arren,azken plenoetako zenbait gairi buruzko in-formazioa kaleratzea erabaki dugu.

1) 2008ko zergak. Abenduaren 28an HITZAkagertutako informazioari honako hau eregehitu nahi genioke: Zabor tasa %17,9 igobeharrean herritarrei, %12ko igoera onar-tzea proposatu genuen, inguruko zenbaitherritan egin moduan. Gure proposamenaez zen onartu. Gure proposamenaren alde:EAE/ANV (4); Kontra: PNV (4), Berdeak (2)eta EA (1)

2) 18/98 epaiketa. Udalak, beste zenbait ka-sutan moduan, protesta gisara abenduaren31ko eguardian kontzentraziora dei egin ze-zan eskatu genien beste hiru alderdiei. Gu-re proposamenaren alde: EAE/ANV (4); Kon-tra: PNV (4), Berdeak (2) eta EA (1).

3) Iratze Garagarzaren dedikazioa. PNVreneskutik Iratze Garagarzaren zinegotziarenegun erdiko dedikazio ordaindua aurkeztuzen plenoan. Gure ikuspuntutik, Mutrikukduen egoera ekonomiko negargarria kon-tuan hartuta, Mutrikuren garapenaz aritu-ko litzatekeen beste perfileko pertsona batkontratatzea hobetsi genuen. Gure propo-samenaren alde: EAE/ANV: (4); Kontra: PNV(4) eta Berdeak (2); Abstentzioa: EA (1).

Page 6: Kalaputxi 69 www

Aitona-amonen edo aurrekoren baten bataio, ezkontza edo heri-otza agirien kopia nahi izanez gero, sar zaitez interneteko hel-bide honetan: www.elizagipuzkoa.org eta klikatu Artxiboaizeneko botoia.Etorkizunari begiratzen dion erakunde orok bere iragana jasotzekoardura hartu behar du. Gipuzkoako Elizak bere memoria historiko-dokumentala Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoan dau-ka jasota. Artxibo honek gure Elizbarrutiko parrokietako agiri historikoakjasotzeaz gain, hau da, iragan mendeetako oroipena, eurenganajotzen duten erabiltzaile eta ikertzaile guztiei horiek askatasunezkontsultatzeko aukera ere ematen die.Gaur egun, Artxiboaren egiteko nagusia Donostiako Elizbarru-tiko fondo historiko-dokumentala, 75 urtetik gorako antzinata-suna duena, zaintzea eta zabaltzea da. Agiri hauek guztiak baliohandikoak dira –datatuen artean zaharrena 1353koa da-, etafuntsezkoak Gipuzkoako memoriaren berri emateko eta bertakogizartearen, gizon-emakumeen, fedearen nahiz ohituren bi-lakaera gogora ekartzeko.

bi hitzetan66

4) Arkitektoa. Udal arkitektoari kontratuaez berritzeko planteamendua mahairatu zu-ten Berdeek. Eskaera honek Berdeen zine-gotzien babesa bakarrik jaso zuen.

Honen harira, guk era honetako ikuspun-tua ere agertu genuen: Udalak sortu de-zala Batorde berezi bat Lege Berriaren onu-rak ahalik eta gehien egokitzeko Mutriku-ko Arauetara. Helburua: etxebizitza sozialeta berdegune gehiago eskuratzea herria-ren mesedetan.

EAko zinegotziak salbu, PNV eta Berdeekez zuten ahorik ireki gure planteamen-duaren aurrean.

5) Komendua eta futbol zelaia. Berdeek ho-nako planteamendua egin zuten: Futbol ze-laiaren azpialdean aparkalekuak eraiki etabere gainean belar artifizialez eginiko futbol zelai berria egin.

Hainbatetan esan dugun moduan, hau esangenuen: Planteamendua interesgarria iza-nik ere, Arauek kirol eremua Ondabarronkokatzen dutenez, arauen aldaketa pro-posatu beharko dela eta horretarako ezin-bestekoa dela Herri Galdeketa egitea, au-rrez herriari alternatiba desberdinak aur-keztuz. Herriari galdetu behar zaiola, ale-gia. Gai hau oso laprastean ikutu zen Ple-

noan, baina Batzordeetan hainbatetan iku-si da.

PNVeta Berdeek ez dute ezer esaten gureplanteamenduaz.

6) Herri Galdeketarako araudia. Batzorde-etan hainbat aldiz agerturiko gai hau EAkaurkeztu zuen plenoan. Alderdi guztiokonartu genuen araudi bat egitea, Herri Gal-deketak bideratzeko. Dena dela, PNVk be-re kezka adierazi zuen.

Ixone Alkorta, Ruben Andonegi,Markel Arizmendi eta DomekaLasarte

HERRITIK KANPO ERE EZAGUN

Catalunyako Retrobamen aldizkariak “Les dones sota el franquisme” izenburupean ale berezia kaleratu du. Aipatu alean ArantzaUgarteren artikulu bikaina irakur daiteke. “Presó central de Saturraran” lanean Saturrarango kartzelan bizitako egoeraren berriematen du eta artikulua euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz argitaratuta dago.Arantzaren lanez gain Xabier Basterretxearen “Dones catalanes a Saturraran. Any 1940” ikerketa lana ere badator eta bertanSaturraranen preso izandako 30 emakume kataluniarren zerrenda argitaratzen da. Biak zein biak oso interesgarriak eta kontu-an hartzekoak.

MUTRIKUARRON SAKRAMENTU ERREJISTRO HISTORIKOA (1548–1900) INTERNETEN

Page 7: Kalaputxi 69 www

bi hitzetan 77

KALAPUTXI MUTRIKUTIK KANPO JASOTZEKO

Urte berriarekin batera, Kalaputxikirakurle eta herritar guztiei jakinarazi nahidie harpidetzak betiko moduan egindaitezkeela. Kanpoan bizi den norbaitigure herriko aldizkaria bidali nahi izanezgero, edo kanpoan bizi den norbaitekaldizkaria jaso nahi izanez gero, honazer egin behar den:Orri batean harpidetzaren onuradunarendatuak, hau da, Kalaputxi jaso beharduenaren izen-abizenak, helbideak etaherria idatzi eta dagokion diru-kopuruaKarenka komunikazio elkartearen Kutxako 2101 0056 01 0124411356 kon-tuan sartu izanaren agiriarekin bateraKalaputxira eraman edo Kalaputxiko bu-zoian sartu. Nahi bada, harpidetza norkeskatu duen ere apuntatu paperean,edozein gorabehera izanez gero be-rarekin harremanetan jar gaitezen.Harpidetzaren onuradunak urte osokohamaika zenbaki jasoko ditu bere etxean bidalketa gastuen truke. Bidalke-ta gastuak honakoak dira: Estatu barru-rako bidalketak, 15 euro; Europarakobidalketak, 30 euro; eta beste herri-aldeetarako bidalketak, 50 euro.Dagoeneko, Mutrikutik kanpo bizi diren50 mutrikuarrek hilabetero jasotzen dutealdizkaria, Estatu Batuetan, Deban, Ale-manian, Donostian, Italian, Ibarran,Venezuelan, Iruñean, Cadizen, Zarautzen,Bartzelonan, Mendaron... Gogoz irakurriko dituzte guztiek gure herrikogorabeherak. Bai horixe.

ZORTE ON!

Euskal esaera zahar batek dio Goiz jaikitea baliatuko etzaik, zori ona ondoti ez-padarraik. Hau da, nahiz eta ahalegindu gauzak egiten, zorterik ez badugu ez dutelaaskotarako balio izango. Egia esan, aurkako esaldiak ere agertzen dira gure arba-soen esaeretan, baina, oraindik ere, ohitura asko dugu zortea, zoria edo azturuaelkarri opa izateko; zer esanik ez, gauden urteko sasoi honetan: Gabon eta urte-berri zoriontsu! da azken denboran gehien erabili dugun esaldietako bat. Kalaputxitik gure irakurleek ere zorte on bat izatea nahi genuke urte berri hone-tan; eta, hara non takatu den gure kalaputxia: lau orriko hirusta baten. Zorte onemailea omen da hartzen duenarentzat; guk, hartu ordez, argazkia atera diogu gurezortea zuekin partekatzeko. Zorionak guztioi!

INDEPENDENTZIA PLAZA

Mutrikuko EAE/ANVk urtarrilaren 12an berriro aldarrikatuzuen Independentzia Plazaren izena elizaren ondoko plazarentzat. Beren hitzetan, goitik beheraino abertzalea denherri honetan, ordua da abertzaletasunaren ikurren bat ereizatea, militar eta tituludun pertsonen izena duten kale etaplazen artean.Independentzia Plaza ezarrita zeukan plaka bat jarri zuten,eta herritarroi gonbita egin leku horri horrela dei diezaio-gun gure egunerokotasunean.Adierazi zuten, baita ere, plaka kentzen badute, berriro jarriko dutela, eta ez demokratiko eta ez abertzaletzatsalatuko zutela ekintza. Gaineratu zuten udal ordezkaritzak,jasotako botoen araberako partaidetza duenean, izen haubere onarpenerako aurkeztuko dutela udalbatzan.

Page 8: Kalaputxi 69 www

Internetek komunikazio aukerak biderkatu egin dituela kontu zaharra da. Gaur egun, momentuan jar gaitezke harremanetan munduarenbeste aldean dagoen lagunarekin, eta edozein informazio bilatu zeinpartekatu nahi due-nak ere aukera erraza eta azkarradu interneti esker.Bertako kontuakere, interneti eskergero eta hurbilagoditugu, adibidez,www.11barri.infobisitatuta. Eta as-paldian hain modanjartzen ari diren blo-gek ere ematendute horretarako aukera, aurreko batean Kalaputxin agertu zen ar-tikulu batean esaten zen moduan, adibidez, www.atxukale.com atari-ak eskaintzen dizkigunak.Kalaputxiren irakurle batek jakinarazi digunez, blog berri bat ere ba-da herriko kontuez diharduena, zehatzago, herrian gertatzen diren la-purreten inguruan diharduena. Horretaz gehiago jakin nahi duenak,http://mutrikulapur.blogspot.com/ helbidean izango du aukera.

88 bi hitzetanbi hitzetan88

BLOG BERRIA HERRIKO KONTUEZ

Urte hasiera guztietanohizkoa denez, BurumendiMendi Elkarteak deia egindie bazkide guztiei urtekobatzar nagusira agertzeko.Batzar Nagusia otsailaren1ean izango da, ostiralez, Zabiel Kultur Etxean, etabertan aurreko urtea nolajoan den aztertu eta 2008urterako asmoak agertukodira.Gainera, zuzendaritzataldekoek jakinarazi dutebatzar nagusira bertaratzendiren guzt ien arteanmendiko materialaren

zozketa egingo dela.Bes ta lde , ot sa i la ren 10erako Jaizkibel gaina–Pasai Donibane itsas labarretik egindako mendi zeharkaldia iragarri dute.Goizeko 7,45ean Mutriku-tik abiatuko den irteerahonetan bi ibilbide izangodira aukeran: bata, erraza,3 ordu eta erdikoa; bestea,ertaina, lau ordu etaerdikoa.Ibi laldiaren ondoren,“Egiluze” sagardotegianbazkar ia i zango da .Atxukale kirolak dendanizena emateko epea otsailaren 6ra arte luzatukoda.

BURUMENDIKURTEKO BATZARRA

komikixa Josu Ituarte "Pitxame"

Page 9: Kalaputxi 69 www

lan-giruan 99

Enpresaburua

Hasteko, obretan diharduen enpresa batenburuarengana jo dugu, laneko segurtasunakenpresarentzat dakartzan gastuak handiakote diren galdezka. Esan digunez, segurta-sun neurriak ez dira garestiak, eta inbertsiomoduan ulertu behar dira. Azken batean,lana seguruago gertatzeko baliabide guzti-ak langileen osasunarentzat onak badira en-presarentzat ere onak izango dira. Izan ere,langile batek min hartzen badu, galeralangilearentzat eta enpresarentzat, bientzatizango da.

Hala ere, lan arriskuen prebentziorako eginbehar izaten diren paper guztiez kexatu da.Dedikazio handia eskatzen dute obrabakoitzeko egin behar izaten diren estudioek,eta dirutan ere diru asko joaten da hortik.Batzuetan, burokrazia hutsa dela erepentsatzen da. Beharrezkoak al dira horrenbeste paper? Lana seguruagoa al datramite gehiago egiteagatik? Hor geratu di-ra, zalantzan, kontu horiek.

Inspekzioak benetan gauzatzen diren eregaldetu diogu, eta erantzun digu baietz, ezdirela askotan izaten, baina urtean h i ruzpalau a ld iz hartzen dute la ikuskatzailearen bisita. Isunak ere ematendirela gaineratu du. Berari, garabi baten instalazioan egindako akats batengatik bimila euroko isuna jarri ziotela esan digu.

Langileak

Enpresaburuaren iritzia jasota, langilearen-gana jo dugu jarraian. Obran dihardutenlangile biren ustez, nahikoa baliabide duteeskura laneko arriskuei aurre egiteko, baina“arriskua beti dago hor eta ez dakizu nondikatera ahal zaizun”. Kaskoak, arnesak, zapata bereziak, kolore biziko jantziak,makineria egokia... Langile hauen ustez beraien enpresan ez dago baliabideetangabezia handirik, eta, gainera, zerbait behar denean, eskatu eta ekarri egiten da.

Hori esanda, langileek gaineratu dute askotanlan arrisku handiena konfidantza dela, etabatzuetan hartu beharreko neurriak ez direlahartzen pentsatuz gauzak erraz egin daitez-keela horiek gabe. “Adibidez, udan eguzkigaldatan kaskoa jantzita ibiltzea ez da bateregozoa izaten” esan digu langileetako batek.

Obratik tailerrera joan gara, eta tailerretakolangile batzuek adierazi digutenez, gauzakasko aldatu dira urte batzuetatik hona. Betijakin izan da arriskua hortxe zebilela buelta-

ka, baina orain langile jakin batzuek arriskuhoriek identifikatzen, sailkatzen, neurtzen...jarduten dute enpresak jarritako bitartekoaketa dedikazioa medio. Lehen bezala gauregun ere tailerretan istripuak gertatzenbadira ere, orain errazagoa da horiek ekiditea.“Hala eta guztiz ere, urtean bat edo bi istripugertatzen dira gurean” amaitu du langilebatek, eskuetan dituen orbainak erakutsi-ta.

Eta tailerretik bulegora joan gara. Bulegoanistripuak gertatzea zailagoa bada ere, lanekogaisotasunen iturri handia da bulegoa,besteak beste, bizkarreko eta gerriko ara-zoak tarteko. Azken urteetan, baina, askoaurreratu da bulegora begirako prebentzioaeta, lehen edozein aulkik eta edozein mahaik balio bazuten ere, gaur egun askobegiratzen zaio ergonomiari eta bulegoanlanpostuarekin zerikusia duten beste hainbat alderdiri.

Beharbada, hurrengo batean Kala-putxiko orrietara aditu bat ekarri beharko dugu Laneko arriskuenprebentzioa arautzen duen legeari buruzko eta, oro har, laneko istripueiburuzko informazioa eman diezagun.Beharbada, orduantxe jakin genezakeherritarron esku zer dagoen lanekoistripuak ekiditeko.

LANEKO ARRISKUZINGURATUTA

Gero eta ohituago gaude ko-munikabideetan entzuten la-neko istripuak izan direla etahainbat zauritu arin, larri zeinhildako gertatu dela. Lanekoarriskuen prebentzioa arau-tzen duen legeari, datu hotzeieta estatistikei ihes eginik, la-nean arriskua ondoan dutenenpresari zein langileenganajo nahi izan dugu, beraien bi-zipenak eta iritziak jasotzea-rren eta lanean arriskua du-ten, arriskuen aurrean pres-tatuta dauden jakitearren.

Page 10: Kalaputxi 69 www
Page 11: Kalaputxi 69 www

LIBURUAREN HITZAURREA

Kalaputxi herri-aldizkarixa argitaratzen hasi ginenean, oso garbi izan genuen aldizkariaosatuko zuten ataletako bat argazki zaharrena izan behar zela. Mutrikuarrek etxean gor-de dituzten argazkiak aldizkariaren irakurle guztiekin partekatzea zen xedea, eta uste du-gu neurri handi batean lortu dugula, herritarrei esker.

Sei urteren ibilian argazki bilduma ederra osatuta, denboraren joanak handi egingo duenaltxor txiki hori txukun-txukun jarri eta mutrikuar guztien eskura jarri nahi izan dugu, guz-tiok gorde ahal izan dezagun gure herriaren testigantza.

Argazki ia guztiak herritarrek ekarritakoak dira, eta horien inguruko datuak ere, datak etaizenak batik bat, argazkiak ekarritakoek eman dizkigute. Guk jasotako informazio hori ja-sota bezala eman dugu, jakinda zenbaitetan izenak, abizenak edo ezizenak falta direla.Ezizenak ere, eman dizkigutenean eta eman dizkiguten moduan jarri ditugu, inor mindunahi izan gabe.

Bildutako materialaren kalitateari dagokionez, esan beharra dugu beharbada ez dela izannahiko genukeen modukoa, askotan argazkiak txikiegi edo egoera kaxkarrean iritsi zaiz-kigulako eta horrek ondoko lanketa eragotzi duelako. Alabaina, kalitateari baino edukia-ri garrantzi handiagoa emango al diogu, garai bateko Mutrikuk eta mutrikuarrek gogo-rarazten diguten hamaika kontu berritzeko aukera baliatuz.

Honelako lan mardul bat argitaratzea posible izateko, ezinbesteko gertatu zaizkigu, ba-tetik, goian aipatu den bezala, argazkiak eta horien inguruko informazioa eskuratu dizki-guten herritarrak eta, bestetik, uneoroko aholkularitza, laguntza eta lana musutruk es-kaini diguten kolaboratzaileak. Eskerrik asko, bene-benetan, beraiei.

Aurrerantzean ere Kalaputxik lehengo asmoarekin jarraituko du, aldizkariko argazki za-harren atalari eutsita eta herritarrek eskuratzen dizkiguten argazkiak bertan argitaratzen,herritar guztiei eskainita. Horretarako, hitzaurre honetatik dei egin nahi zaie mutrikuarguztiei etxean gorde dituzten argazki zaharrei hautsa astindu eta Kalaputxiri uzteko, be-har den moduan digitalizatu eta lehendik gorde dugun artxibategian gorde ditzagun. Lanhorrek bihar-etziko mutrikuar belaunaldi berriek lehengo eta oraingo Mutriku oroit de-zaten balioko du.

Besterik gabe, herkide, goza ezazu liburu honekin, bertan aurkituko dituzun argazkiek go-goraraziko dizuten hamaika kontu oroituz eta belaunaldi gazteekin berrituz, horrelaxegordeko baitugu gure herriaren historia, zaharrek gazteei esanda eta gazteek zaharrei en-tzunda.

MUTRIKU ETA MUTRIKUARRAKARGAZKITANHITZEZ emakume baserritarren elkarteak egindakodeiari erantzunez, Mutrikuko auzoetako zenbait ba-serritako emakumeak autoestimuaren gaiari buruzhitz egitera elkartu zen Zabielen egindako emaku-me baserritarren batzarrera. Gai garrantzitsua iza-nik ere, bilera horretara joandako emakume batzuekinbildu gara beren berri jakiteko asmoz.

kulturia 1111

Page 12: Kalaputxi 69 www

puri-purixan1122

MIJOA II INDUSTRIALDEA

Mijoa II industriagunea2006ko martxoan aurkez-tutako Plan Partzialean oi-narrituta dago, onartutadauden Arau Subsidiarioakgaratuz, eta bere kokagu-nea oraingoaren inguruangauzatzen da. 49.543 metrokarratuko azalera duen are-an hiru partzelatan gauza-tuko dira eraikuntzak (P1,P2 eta P3), eta bi fase au-rreikusten dira, UE1 eta UE2.

Hau dela eta, Mijoako urakez doaz batere bare. Lurja-been interesek eta udal ar-duradunen eskaintzak ezinelkarturik dabiltza. Udala-ren aldetik, beren hitzetan,herri interesen defentsan,Mijoa I-en erabilitako bide-aren ordez, desjabetza bi-deari heldu zaio, eta horrekdakar konponezina.

Hauek dira lur jabeek azaldu dizkigutensalaketa eta ezadostasunak:

Lehenengo ezagupena topografoak gure lu-rretan neurketak egiten hasi zirenean izan zen.Hurrengo batean, udaletxera deituak izan gi-nen eta han zeuden abokatua, Deba BehekoIndustrialdearen ordezkaria, LKSkoa, peritoa,...Haiek azaldu ziguten egiteko zuten asmoarenberri; baina ez zen ez alkaterik ez beste udalordezkaririk azaldu bilera hartara. Bertan, etahoriek, azaldu ziguten ezjabetza bidea izangozela erabiliko zen prozedura. Ondorengo egu-netan aparejadorearekin egon ginen, eta harieskatu genion, hitzez, alkatearekin bilera batnahi genuela. Hau hiru edo lau aldiz gertatuzen, baina ez genuen erantzunik izan. Gero al-katearen gaixotasuna etorri zen...

Zabielen Planaren aurkezpena egin zutenean,han izan ginen, eta bertan eskatu genuen udalordezkariekin bilera. Bilera hau gauzatu zen,eta gehiago ere izan ditugu ondoren, JosebeAstigarraga alkatearekin eta Felix Azpiazu zi-negotziarekin; baina ez gara akordioetara iris-ten. Desjabetze plana udalbatzak onartu zuen,Berdeak+I alderdikoen aurkako botoekin.

Alde batetik, salatu nahi dugu ez dela egokiaesatea udaletxe azpiko erakusleihoan daude-la ezarrita erresoluzio guztiak gure ezagupe-nerako. Gehikeria bat da gure iritziz; uste du-gu udal ordezkariak gure zerbitzura daudela,eta ez gu agertzen diren paper guztiak irakur-

tzeko, eta, kasu honetan, gure lurren desjabe-tze prozesu bat zabaltzea, gurekin inolako ha-rremanik izan gabe. Bestalde, esan nahi dugu,baita ere, desadostasun osoa dugula desjabe-tze planarekin; berdin, eskaini diguten prezio-arekin, eta, saneamendua dela eta, pairatu be-har ditugunekin. Gure galdera hauxe da: zer-gatik alde egin da Mijoa I-en erabili zen pro-zeduratik, non negoziazio baten ondoren lurjabetzatik eraikuntza jabetzaren aukera izaterairitsi ginen?

Hona hemen udal ordezkarien iritzia gaihonen inguruan:

Onartzen dugu trataera kontua ez dela izanegokia. Estilo kontuak daude, eta bakoitzak

Page 13: Kalaputxi 69 www

puri-purixan 1133

bereak erabiltzen ditu, eta ez dago horri buel-ta ematerik. Espero dugu, hemendik aurreraharreman hurbilagoak izatea.

Mijoa I poligonoari heldu zitzaionetik ikustenzen haren zabaltze beharra, udaletik betida-nik aurreikusi den bideari jarraitzeko. Hau da,dauden industriak mantentzea, herri barruaneta inguruetan dauden enpresak bertaratzea,eta, azkenik, enpresa berriak erakarri, hauek

%75 izateraino. Beraz, bai Arau Subsidiarioakegitean bai beste ekimenen bat bideratzean,beti ipar horri begira jartzen da herriarentzatonuragarri izango delakoan. Lehenengo fase-an ezkerretara eta atzeko aldera dauden par-tzelak egingo dira, denak enpresa txikientzatpresatutako pabiloiak; sarreratik ezkerretara-koa bi urtera martxan ikusi nahi genuke, egi-ten ari diren “katak” besterik agintzen ez ba-digute, behintzat; ondoren, atzealdekoak egin-go lirateke. Bigarren fasean, ipar aldera da-

goen partzela egingo litzateke, non traktorelana egin dezakeen tamaina ertaineko enpre-sa bat kokatu nahi den. Zaila gaurkoz, poli-gonoak erakargarritasun handiegirik ez due-lako. Kakatza–Astigarribia bide berriak ikus-pegia alda dezakeelako ustean gaude.

Udal ordezkariok Mijoa II-ren garapenari ema-ten diogun garrantziagatik, eta udala egoeraekonomiko onenean ez dagoenez, Deba Be-heko Industrialdea SArekin hitzarmen bat egi-tea erabaki genuen 2006ko abenduko udal-batzan, eta plan partzialak desjabetze sistemazehazten duenez, Deba Beheko IndustrialdeaSA sozietatea izendatu genuen onuradun des-jabetze espedientean. Esan beharra dago, De-ba Beheko Industrialdea SA Industria, Merka-taritza eta Turismo sailari atxikitako sozietatepublikoa dela, Debabarrena eskualdeko uda-lerrietan industria-ekimena sustatu eta sus-pertzeko helburua duena, lurzoru urbaniza-garria eskuratuz, hirigintzako planak eta proiek-tuak idatziz, pabiloiak eraikuntza osagarriakhartzen dituzten industrialdeen birpartzelazioa,konpentsazioa eta eraikuntza burutuz, eta ti-tulartasun osoa transferitu arte horiek kude-atuko duena. Horra zergatik sinatu genuen hi-tzarmena sozietate honekin.

Desjabetze prozesuak, bestalde, ez dio uko egi-ten akordio bati, eta oraingoz, horretan jarraitunahi dugu. Edonola ere, akordiorik ezean, epai-le batek erabakiko luke nola gauzatu. Jabe-tzen gara eta logikotzat hartzen dugu lur ja-beek beren interesak defendatzea; guk, gurealdetik, herriarenak defendatzen ari garela us-te dugu, eta, justizia kontutan, eskaini zaienprezioa Mijoa I-en onartutakoari KPI (kontsu-moko prezioen indizea) akumulatuarena gehi-tu zaio.

EAE/ANVek urtarrilaren 14ko prentsau-rrekoan esandakoa gai honetaz:

Desjabetzaren aldekoa izan zen gure jarreraurriko plenoan; baina, argi eta garbi utzi ge-nuen akordioa eta adostasuna izan behar ze-la bidea. Susmoa dugu, baina, PNVk ez duelaaparteko interesik gai honek eskatzen duenindarraz bideratzeko. Hori horrela bada, behinbetiko onarpenari ezezko biribila emango dio-gu, adostasun ahaleginak egin bitartean.

Ea Mijoako urak berriro bere onera etor-tzen diren.

Page 14: Kalaputxi 69 www

1144 karenka

Itsasoan, gerretan, kartzeletan edo-ta epidemien eraginez hildakoak;ondarrutar eta mutrikuarren ar-

teko liskarrak; frantsesen aurka eki-teko sortutako batailoia; zergen in-guruko liskarrak; Mutrikun jaiotakopertsonaia handiak; eliza berria egi-teko lanak; gerra zibilaren ondo-rioak… Gure historia osoa bertan,hauts artean itotzen, Xabier pape-rak harrotzen hasi zen arte.

Noiztik paper zahar artean, Xabier?

Lanik gabe gelditu nintzenean hasi nintzen, orain dela hamahiru urte,elizako artxiboetan sartzen. Bikarioari esan nion ea liburuak ikustekoaukera emango zidan neure abizenen bidea jarraitzeko. Giltza eman zi-dan. Gero, aurreko hiru urteetako paper guztiak liburuetara pasatu ga-be zeudela eta (bataioak, ezkontzak eta heriotzak) horrexetan hasi nin-tzen. Sartzen-sartzen joan nintzen.

Elizako historia batzuk ikusita, udaletxeko artxiboetara jo nuen, Mutri-kuko kontuak eta gauzak jakitera: pertsonak, portua, arrantza kontuak,eliza berria…

Nondik hasi zinen?

Parrokia berria egin zeneko akta batzuk irakurtzen hasi nintzen. Gutxigorabehera, eliza zaharra bota eta berria egiteko kontuekin. Munduhorretan sartu nintzen. Gero, hortxe agertzen dira zela ordaindu beharziren elizako obrak eta lanak, nondik eta abarrak. Auzolanean egin be-har zuten, baina denek ere ezin zuten, eta, orduan, prezio bat ezarrizioten lanari, eta lanik egin ezin zuenak dirua ematen zuen beste ba-tzuek lan egiteko. Horrela, lanik gabe zeudenek diru hori aprobetxa-tzen zuten. Ez zegoen gaizki pentsatuta, ez!

Marinelek ere zergak ordaindu behar zituzten. Zerga asuntua mundubat izan da, eta udal eta kofradiaren arteko auziak ere ugariak, zergakzirela eta. Jakina, udalak dirua behar zuen eta non zegoen dirua? Itsa-soan. Arrantzaleek zuten dirua, industriarik ez zegoen eta baserrietanez zegoen dirurik. Kalean, berriz, bada, otarragileek, karreteroek, apa-rejogileek…

Zergatik hartu dituzu lan horiek?

Garai desberdinetako mutrikuarren bizimodua eta ohiturak ezagutu nahinituelako.

Nola jaso dituzu kontu horiek guztiak?

Apunteak hartzen ibili naiz. Marinelen zergen inguruan eta, adibidez,badaukat lantxo bat aparte eginda, kofradiak eskatuta. Elizaren ingu-rukoak ere bildu nituen mendeurrena ospatu zenerako, orain dela bosturte.

Saturrarangoa amaitzen ari gara. Saturrarango lana udalak emandakobeka bati esker egin ahal izan dugu. Bestela, ahaztuta geldituko litza-teke han gertatu zen guztia. Arantxa “Oikina”ri esan nion ea lagundu-ko zidan, eta horrelaxe hasi ginen: ni artxiboetan arakatzen eta beraidazten. Ez genuen espero kartzela munduan horrenbeste informaziotopatuko genuenik, eta luze jo du lanak. Ez zen erraza izan kartzeleta-ko espedienteak eskuratu ahal izatea eta Martuteneko artxiboetara iris-tea; baina, oztopoak oztopo, lortu egin nuen azkenean. Hilabetean ibi-li nintzen Donostiara atzera-aurrera, Saturrarango espedienteak ara-katzen. Hala ere, inolako ordenarik gabe artxibatuta zituztenez, bestekartzeletakoekin nahastuta, bada, Ondarretan eta Martutenen bertanpreso egondako mutrikuar batzuen berri ere atera nuen, eta gordetadauzkat.

XABIER BESTERRETXEAXABIER BESTERRETXEA

“TXORDO”“TXORDO”Geure iraganarihautsa kentzen

Page 15: Kalaputxi 69 www

Zu zeu Saturrarango seminarioan egondakoa zara...

Bai, udan. Sei urte egin nituen seminarioan, hemezortzi urte bete arte-koak. Lehenengo “ingresoa” prestatzeko urtebete pasatu nuen moje-tan, Donostian, hamaika urte nituela; gero, sei urte seminarioan.

Nolatan hartu zenuen bide hori?

Pello Jaunarekin ibiltzen nintzen ni akolito, eta hark esango zidan lan-tzean behin zer edo zer, eta nik baietz esan nion, eta hamaika urtere-kin interno joan nintzen.

Nolako oroitzapenak dituzu? Asko markatu zintuen seminario-ak?

Bai, bertako bizitza… Kontu egin soldadutza egitera kuartelik gogo-rrenera joan nintzela (horrela zioten, behintzat), Sabiñanigon egon nin-tzen, eta hura niretzat txistua jo eta kantuan egitea izan zen.

Orduan halakoxeak ziren diziplina kontuak. Zazpietan jaikitzen ginen,zortzi ordu lo egin ondoren, gero, zortzi ordu ikasten eta beste zortziakerrekreo, eliza, jatordu eta abarretarako. Gurasoak hilean behin ikus-ten genituen (ez ziren beti ere joaten, dirurik ez zegoen eta).

Baina ez nuke sekula esperientzia hori ezabatuko. Batzuek ukatu eginizan dute, ez dute ezer jakin nahi. Nik asko ikasi nuen, eta ez daukatahazteko. Kultura eta formakuntza jaso nituen eta betiko egin nituenlagunak, lagun onak.

Eta aurrera edo atzera egiteko unea etorri zitzaizun…

Bai, ikusi nuen neure burua ez zela horretarako, eta laga egin nuen. Go-gorra izan zen oso: hemezortzi urterekin hartu egin behar da erabakihori, gero! Orduko egoera ikusita, jakina, etxeko egoera, nolako nahi-gabea emango nuen etxean… eta disgustua sekulakoa izan zen. Amagaixotu egin zen. Ez nintzen gauza izan etxean esateko, eta Pello Jau-na joan zen, orduan ere, eta berak esan zien. Kalean ere gogorra izanzen, atzamarrarekin markatuta sentitzen nintzen. Gogorra, gogorra izanzen.

Ondoren, zer egin?

Bilbora joan eta Nautica estudiatu nahi nuen nik; etxean denak mari-nelak ziren aitarengandik hasita, eta itsasora joan nahi nuen. Baina ai-tak “ez dago dirurik” esan zidan “hobe duzu Josebarekin arrantzara jo-an, engrasadore hasi eta neguan estudiatu”. Eibarko lehengusinak, or-dea, “zu itsasora ez zoaz; zu lehorrean” esan zidan. Orbearenean hasinintzen lanean, eta gauez Eskola Armeriara joaten nintzen, ofizialia ate-ratzera. Handik soldadutzara, eta ez nuen maestria egiteko aukerarikizan.

Jubilatu ondoren ere, ordu luzeak lanean, paper artean…

Bai, eta orain udaletxean sartu naiz zinegotzi. Lehen ere egon nintzenEleazarrekin, lehenengo agintaldian. Goizetan udaletxean lan egingodut eta arratsaldetan, berriz, elizako artxiboan.

Orain, gainera, apaizek lagatako liburu zahar guztiak bildu, garbitu etasailkatzen hasi naiz. Lokal berrietara eraman ditugu eta hantxe nabilgaika sailkatzen: teologia, filosofia, latina, dotrina, morala, sermoiak,aitortza eta abarrekoak.

Ez daukazu aspertzeko aukera handirik!

Bada beste lan bat ere esku artean daukadana. Memoria historikoarenkontu horrekin guztiarekin lotutakoa. Mutrikuarrak ere hil ziren gerran,bai batekoak bai bestekoak. Ahalik eta daturik gehien ateratzen ari naiz,herritar horiek gerran non eta nola hil ziren erakusteko. Ahal bada, ar-gazkiak ere lortu nahi nituzke.

Horrekin lotuta, Mutrikuko kaleen izenen inguruan ere banabil iker-tzen. Gure kaleek gerra zibileko usaina daukate oraindik ere: ModestoTxurruka, Jose Maria Altzibar, Eulogio Ulazia, Felix Txurruka, TenientesTxurruka. Nortzuk izan ziren eta zer egin zuten aterata daukat, eta bai-ta izena aldatu aurretik gure kaleek nolako izenak zituzten ere. Infor-mazio osoa bildu ondoren udalari aurkeztuko diot erabakiak hartzeko.

Beste lantxo bat ere hasita daukat: itsasoan galdutako mutrikuarrak.Gutxi gorabehera ehun eta hamabost heriotzaren berri aterata daukat.Erraz esaten da; zenbat heriotza itsasoan!

Beno, Xabier, ba segi lanean eta ea norbaitek idazten dituen zukateratako kontu horiek guztiak geure iragana hobeto ezagut de-zagun. Eskerrik asko.

karenka 1155

Page 16: Kalaputxi 69 www

GURE OSASUNA, GURE ARDURA?

Automedikazioa eta norbere osasunaren arduraren gainean ja-kin nahian Mutrikuko anbulategiko mediku batengana jo du-gu, gure usteak eta zalantzak argitu ditzan.

Gaixoa, bere osasuna zaintzearen arduradun…

Hala da. Norbera izan behar da bere osasunaren eta bere gorputza-ren jabea. Bakoitzak kudeatu, kontrolatu behar du bere osasuna. Gai-xotasun kroniko baten aurrean geu, medikuok, izan gaitezke gida etalaguntza, baina gaixoak egin behar du dena. Kasu batzuetan botikaklagundu egingo dio bere gaixotasunean, baina botikak ez dio denakonponduko. Adibide bat jarriko dut:

Tentsioa duen pertsonak niri eskatzen dizkit tentsioa jaisteko pilulak.Baina zer bizimodu darama pertsona horrek? Zein ohitura ditu jatekoorduan? Ariketarik egiten al du? Nik eman ahal dizkiot pilulak, baina,bizimodu ohiturak aldatzen ez baditu, ez da arazoa konponduko. Erre-tzen duenari esango diot tabakoa txarra dela, baina berak egin behardu uzteko esfortzua. Nik terapia ezberdinak eskaini ahal dizkiot “mo-noa” gutxitzeko, baina gehiago ezin dut egin. Egun kolesterolak da-rama botika gastu gehiena, baina pilula batek ezin du konpondu ara-

zoa. Talde batzuetan badakigu pilula hartzeak izugarrizko onura egin-go diola gaixoari; beste batzuetan, berriz, zalantzak ditugu eta gu-gatik ez genioke botikarik emango, baina presio handiak ditugu etahor zabiltza gerran.

Jende baten ustea da bizitza mota, ohiturak aldatu gabe eta botikakhartuta ondo sentituko dela, beste eratara jokatzeak sakrifizio han-dia eskatzen duelako. Guk ezin dugu ezer egin norberak nahi ez ba-

osasuna1166

Nor ez da joan inoiz botikara, errezetarik gabe, familiarteko edo la-gunen batek gomendatutako botikaren bat erostera? Edo, nork ezdu noizbait erosi urteroko min arin horren aurka (eztarriko min, be-larriko min…) sendagileak aurreko batean emaniko botika?

Datuek erakusten dute analgesiko kopuru

izugarria kontsumitzen dela adin talde guztietan.““

Page 17: Kalaputxi 69 www

du. Antibiotiko edo botika batekin lagun diezaiokegu momentu pun-tual batean, baina bakoitzak hartu behar du bere gain ardura.

Dena den, gauzak asko aldatu dira urteen poderioz. Garai batean “neunaiz medikua, beraz, neu naiz aditua, beraz, neuk agintzen dut, etazuk neuk esandakoa egingo duzu” esaten zen. Gaur egun 1992ko le-ge batek gaixoa babesten du. Gaixoari mahai gainean jartzen zaio de-na delakoa eta berak erabakitzen du. Medikuak aholkua eman deza-ke, baina bakarrik hori, aholkua eman.

Automedikazioa eta autopreskripzioa…

Edozein gauza izan daiteke botika. Telebistan azaltzen dena eta erre-zetarik behar ez duena, medikuak errezetatzen duena, homeopatia,belarrak… Osasun Ministeritzak erabakitzen du zeintzuk botikak be-har duten errezeta eta zeintzuek ez. Medikuok emandako botiken pu-blizitaterik ez duzu ikusiko aldizkari espezialduetan ez bada. Publizi-tatean azaltzen diren botika horiek errezetarik behar ez dutenak di-ra, baina horiek ere gehiegitan hartzen badituzu zerbait gerta daki-zuke. Botikariak esan ahal du “kontuz, gehiegi hartzen ari zara etajoan zaitez medikuarena”. Gauza puntualetan pilula bat hartzeak ezdu eragin handirik izango, baina hortik aurrera, kontuz. “Honek bu-ruko mina zeukan eta hau hartuta ondo joan zitzaion; neuk ere bu-ruko mina dudanez, hauxe hartuko dut. Baina besteak diagnostiko

bat izango zuen, zurea berdina da?”. Automedikazioan diagnostikobat izan behar da eta askotan ez da ematen, diagnostikoa egiteko me-dikua izan behar da.

Autopreskripzioan, berriz, botikaria gidari izan daiteke baina hori bai-no ez. Nik errezeta bat egiten dudanean ni naiz horren arduraduna.Askotan eskatzen digute errezetak egiteko nahiz eta nire kontsultanez egon gaixoa; horrelakoetan paretaren kontra jartzen gaituzte etajendeak uste du paper bat betetzea besterik ez dela, eta ez da horre-la, nik errezeta hori luzatzen dudan momentuan nire sinaduraren ar-duraduna naiz.

Botiken erabilerak…

Publizitateak botikek sendatzen dutela erakusten du, eta horretan erekontsumismoan sartuta gaude. Badira ezer hartu nahi ez duten gai-xoak, modu naturalean sendatu nahi dutenak, baina gutxiengoa da.

Botika gehiegi daude etxeetan. Ni abisuetara joaten naizenean betieskatzen diet botikina erakusteko eta botika gehiegi dago.

Etxeetan gauza gutxi behar da, analgesikoren bat, sukarra jaistekozerbait, betadine eta ez askoz ere gehiago, noski, gaixotasun kro-nikoren bat ez badaukazu. Umeak badituzu, sukarra kentzeko zer-bait eta kitto. Ohiturak aldatzea komeni da. Tratamendua buka-

Presaz bizi eta askotan gaisotasuna eredi-da batean sendatzea nahi dugu,

eta hori ezinezkoa da; batzuetan prosezuak luzeak izaten dira eta itxaroten jakin behar da.

osasuna 1177

tzean soberan dauden botikak botikara eramatea komeni da, boti-kak ezin dira zaborretara bota kutsakorrak direlako. Zauriak garbi-tzeko onena ura eta xaboia, ez da besterik behar.

Beraz, mima eta zaindu dezagun gure gorputza (eta arima) etalan gutxiago emango digu.

““

Komeni da botiken prospektuakondo irakurtzea

bertan den-dena dator eta.““

Page 18: Kalaputxi 69 www

Ehiztariekin kasik ez dugu arazorik izan,

bai, ordea, motozaleekin.““

kirola1188

GOGOZKO TOKIAN ALDAPARIK EZ Iraupen Luzeko Ibilaldiak…

Urtero Mendi Federazioak Ibilaldihauen egutegia kaleratzen du,bertan 20-22 ibilaldi ateratzen di-ra eta hauetatik norberak auker-atzen du zeintzuk egin nahi dituen.Derrigorrezkoa da herrialdebakoitzeko gutxienez bat egitea,hau da, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba,Nafarroa eta Iparraldeko banaegitea. 2007an 13 bat ibilaldi egingenituen. Denak egitea ezinezkoada, ibilaldi bakoitza, bataz beste,40-50 kilometrokoa izaten baita,eta, gutxi gorabehera, 10 bat or-du ematen ditugu hauek egiten.Kontuan hartu behar da zenbaitibilbidetako desnibelak handiakizaten direla eta horrek zaildu

egiten du lana. Goizeko seiakaldean atera eta martxa! Honekinzer esan nahi dugu? Batzuetangoizeko hirurak edo hiru eta er-diak aldera irten behar duguladagokigun herrira iristeko.

Martxoan hasi eta azaroanbukatu…

Martxoan ematen zaio hasierazirkuituari. Garai horretan azkenelurrarekin egiten dugu topo etaederra izaten da. Azaroan, berriz,lehenengo izotzekin aurkitzengara.

Erritmo horretan jarraitzea ezda txantxa…

Hamaihiru horiez gain, puntuatzenez duten beste hainbeste egin be-har ditugu. Astero ibiltzea eskatzendizu, maila onean egon nahibaduzu behintzat, baina badakizu,gustuko tokian, aldaparik ez.

Partaidetza ikusgarria…

Ikusi egin behar da zenbateko jen-detzak hartzen duen parte. Irteerabakoitzean 500-600 lagun ingurubiltzen gara, ikaragarria da. Gukbadaramagu bost eta zazpi urtehonetan parte hartzen eta azke-nean gutako askok elkar ezagutzendugu. Agian irteeretan bakarrikikusiko dugu elkar, baina hurren-go ibilaldian ere han izango gara.Jende heldua batez ere, 40 urtetikgorakoak. Gazte gutxi. Bitxikeriabada ere, aurten 13-14 martxaegin dituen 80 urteko gizona ere

Jabier Gabilondo etaGregorioArreitunandiakmendia dute pasio.Gizon zailduakditugu biak. Ia igandero mendiandabiltzanak, nahizeta horrek etxeanhaserreren bat edobeste eragin. EuskalHerriko zeininguruko mendiakdituzte gogoko, etaEuskal HerrikoMendiFederazioak urterokaleratzen duenIraupen LuzekoIbiltarienZirkuituetan partehartzen dute.

Page 19: Kalaputxi 69 www

1199kirola

gurekin izan da. Emakumeak asko, gero etagehiago, asko ibiltzen den jendea da batezere.

Mendien egoera ez hain ikusgarria…

Pistak handik eta pistak hemendik, pinuakateratzeko aitzakiarekin pistaz beteta da-go ia dena. Ez dago batere zainduta. Horigutxi balitz, oraingo motor handiak ere go-

ra eta behera dabiltza eta askotan deserosoegiten dute mendi ibilbidea. Errespetu fal-ta ikaragarria sumatzen dugu. Mendi ton-torreko buzoi asko apurtuta eta desegin-da daude. Aterpe askotan zizkinkeria da

nagusi. Jende bat mendira ondo pasatzerabaino aldrebeskeriak egitera joaten deladirudi.

Ondo antolatutako ibilbideak…

Eta hala izan behar. Dena den, Mendi Fed-erazioak zerrenda bidaltzen digunean in-terneteko helbidea ere bidaltzen digu etahan aurkitzen duzu ibilbide horretako in-formazio zehatza. Horrela badakizu nondiknora ibiliko zaren eta prestatuta zoaz.

Goi mailako mendietara joateko ten-taziorik ez?

Adinean ere aurrera goaz eta guk ez dauk-agu horrelako asmorik. Gure ingurukomendietan asko gozatzen dugu. Badirahemen ere mendi izarrak, Aizkorri, Txin-doki… eta hara igandero ikaragarrizkojendetza joaten da. Badira beste mendi asko

hainbesteko izenik ez dutenak eta bene-tan oso mendi politak direnak, ibilbidezoragarriarekin, ikusmira itzelarekin... etaagian inorekin ez zara elkartuko. Mendihoriek ere badute beren xarma.

Urte askoan jarrai dezazuela zuen za-letasun eta pasio honekin, Kalaputxikere izango du hurrengoan ere zuen berrijakiteko gogoa. Eutsi goiari.

Euskal Herrian eta Mutrikun ere zaletasun handia dagomendirako. Egun gazte asko ateratzen da asteburuetan

furgoneta hartuta mendi aldera.

Hasi dugun urte honetan ere hala

jarraitzekotan gara,osasuna lagun.““

““

Page 20: Kalaputxi 69 www

2200 hixtorixa

UDALETXEKO ARMARRIAUDALETXEKO ARMARRIA

Hareharrizko pieza hau laukizuzen antze-koa da, bere garaiera baino apur bat luze-agoa. Etxaurreko hormaren erdian dago ko-katua, eta hogei bat zentimetro ateratzenda kanpora. Bere goialdean gurutze formahartzen duten burnizko bi pieza txiki dituerdialdean jarriak eta kanpora begira: ezda ezaguna bere esanahia edo erabilera.Bere azalean eta kanpoalde inguruan zu-lotxo batzuk ageri dira, hamaika guztira,armarriaren konposizioarekin zer ikusirikez dutenak, eta ziurrenik aurrez egon zenkokagunean finkatzeko erabiliak.

Armarria bere armekin eta gainontzekoapaingarriek osatzen dute inperio garaikotipologiako pieza hau. Gipuzkoa Gaztela-ra anexionatu ondoko mendeetan izan zenjarria gure probintzian, udaletxe, gotortu-tako herri sarrera, eraikuntza militar edokoroaren zerbitzura zeuden jaunen eraikinzibiletan.

Armarriak forma klasiko puntaduna du, bai-na erditik gora eta alde bietatik okertu egi-ten da, ondoren bi aldiz angelu egin etaerdian biltzeko. Ertzak laburrak ditu eta ez

da bereizketarik agertzen laurdenen etamantelen artean. Lehenengo eta laugarrenlaurdenean Gaztelako erreinuaren ezaugarridiren hiru dorreko gazteluak daude, be-ren ate eta almenen trazadurarekin. Biga-rren eta hirugarren laurdenean Leongoerreinuaren ezaugarri diren bi lehoi ibilta-ri agertzen dira, nahiz eta, berez, arrapa-lan eta koroadunak diren. Manteladurangranada fruitu bat agertzen da, errege ka-tolikoek Granada hiria berreskuratu izanarenoroigarri.

Armarria apaintzen dituzten osagarriakaro ezberdinetan koroaren jabetza izan di-tuztenenak dira. Hala, bi buruko koroadunarranoa ikusten da, hegoak zabalik arma-rria babestuz, eta erpeak esferaerdi bana-ko oinarrietan ezarririk. Bi buruen arteaninperio motako koroa du. Hegoek zizelka-tze arina dute, eta been azpian inskripzio-rik gabeko bi filakteria daude. Armarriaurrezko kate (toison) batek inguratzen du,ondo landu gabeko aharia zintzilik duela.Ezaugarri guztien alboetara Herkulesenzutabeak ditu, beltzez pintatuak, eta “Plusultra” lemarik gabe. Osagarri hauek guz-tiak Carlos V.ak Akisgranen bere ikur gisa

hartu zituen, San Juanen arranoa bi buru-ko inperialez ordezkatuz.

Beste bi elementu daude filakteria bakoi-tzaren azpian: batean uztarria, eta beste-an geziak buiraka baten sartuak. Ezauga-rri hauek errege katolikoenak dira, eta Es-painiaren batasuna sinbolizatzen dute. Ge-ziak Isabelenak dira, eta Fernandorena uz-tarria.

Ez dago esaterik armarria zein datatakoaden, horrelako armarri asko eta anitzak ager-tu baitira erregetza eta garai ezberdine-tan, ezta ere non izan zuen lehenengo ko-kagunea. Xabier Basterretxea “Txordo”k diomila bederatziehun eta hirurogeiko ha-markadan jarri zela gaurko tokian, eta au-rrez Zubiaga plazako eraikuntzaren atze-ko aldeko (frontoi aldeko) sarreraren gai-nean zegoela kokatua. Baita ere dio bel-tzez pintatutako egurrezko zutabeak ere,orduan jarriak direla hondatutakoak or-dezkatzeko.

Roke Aldabaldetreku

Zenbait armarriz hornituta daude gure herriko hainbat etxe. Armarri horien nondik norakoen berri Kalaputxi-ren irakurleoi azaltzeko asmoz, horien inguruan jakitun den Roke Aldabaldetreku debarrarengana jo dugu,eta esan digu gustura parte hartuko duela gure hilabetekarian. Beraz, hona hemen lehenengo armarriaren in-

guruan Rokek adierazi diguna.

Page 21: Kalaputxi 69 www
Page 22: Kalaputxi 69 www

Hainbat urtez, Mutrikuko Musika eskolan aritu osten, Euskal HerrikoAkordeoi orkestran eman zion jarraipena Itziar Aranberrik soinu-joleibilbideari. Bertan ezagutu ziren gaur egun Lauhaizeta akordeoi orkes-trako kide ditugunak. Hortik taldea eratzearena. Oraingo honetan tal-deko kide guztiak animatu ez diren arren, aurrera egitea erabaki zuten.Txapelketan parte hartzeko asmotan zebiltzala ikusi eta animatzea era-baki zuen Itziarrek, horrela baietza emanaz proposamenari. Hilabete le-henago ekin zieten entseguei. Astean behin edo bitan Lezoko audito-riumean aritzeko aukera izan dute eta gogor ekin diote lehiaketa pres-tatzeari. Guztira 35 lagun aritu dira, gutxi gorabehera; akordeoilariezgain, perkusionistak, kitarra joleak eta zuzendaria. Azkenik, hilaren 8an,larunbatean, Josu Sarasaren zuzendritzapean ekin zioten kontzertuari.

Urtero ospatzen da Arrasateko akordeoilari lehiaketa, aurtengoa XX-VIII. edizioa izan da. Nazioarte mailan lehiaketarik garrantzitsuenetari-kotzat hartzen den lehiaketa honek 300 lagun inguru batzen ditu ur-tero. Mundu mailako akordeoilari ospetsuenetako askok parte hartu

izan dute bertan, eta Europako txapelketarik garrantzitsuenetariko batdugu. Lau eguneko jardunak izaten dira, egunero maila desberdineta-ko soinu-joleek, banaka zein taldeka, abesti desberdinak eskaintzen diz-kigute. Ekitaldi hauetan txapelketa desberdinak ospatzen dira: Gipuz-koako akordeoilari txapelketa, musikaldia, Akordeoi orkestren lehia-keta, Udalaitz txapelketa eta Arrasate Hiria nazioarteko lehiaketa. Soi-nua eta musika kalitatea neurtzeaz arduratzen da epaimahaia, ingu-ruotako akordeoilari ospetsuez gain, kanpoko soinu-jole izendunak ki-de direla.

Sariarekin, Pariserantz

2005eko martxoan ekin zion Lauhaizeta akordeoi orkestrak kontzer-tuak emateari. Gipuzkoa inguruotan ibili ziren joan den urtean; Zarautz,Hernani, Altza, Trintxerpe eta Txillidalekun. Mutrikun entzuteko auke-ra ere izan genuen. Inguruotatik kanpora irteteko aukera ere izan du-te Lauhaizeta akordeoi orkestrako soinu-joleek. Bartzelona inguruotanizan ziren hiru egunez, bitartean Burgosen geldituta. Azkenengo bidaiaMadrilera egin zuten, bertan kontzertu bat emanaz eta abentura par-kea bisitatuz. Hurrengo geralekua Paris izatea nahiko lukete kideek, etahorretarako Arrasateko akordeoi orkestran irabazitako sariak laguntzaekarriko diela uste dute taldekideek. Hala bedi.

Agurne Elorza Larrañaga

kulturia2222

MUTRIKUARRA ARRASATEKO AKORDEOILARI ORKESTRAKO TXAPELDUNEN ARTEAN Arrasateko akordeoilari txapelketa ospetsua ospatu zen aben-duaren 6a eta 9a bitartean. Txapelketa honetako partehartzai-leetako bat Itziar Aranberri mutrikuarra izan zen. Berau Herna-ni, Lezo eta Irungo akordeoilariekin batu zen orkestra moduanaurkeztu ahal izateko. Abenduaren 8an eman zuten kontzertua,arratsaldeko seietan, Amaia antzokian. Hogei minutu izan zi-tuzten nahi zituzten abestiak jo ahal izateko. Akordeoi Orkes-tren txapelketan lehenengo saria irabazi zuten, 600 euroko sa-ri potoloa.

Page 23: Kalaputxi 69 www

Lehenengo taldean erosle konpultsiboak sartuko genituzke, beraienhelburu bakarra arropa erostea baita. Ez dauka axolarik zenbat dirugastatu, kontua zera da, arropa berria erostea kosta ala kosta; azkenfinean, ganga hauek aprobetxatu behar izaten baitira. Horrela nor-mala iruditzen zait horietako asko hilaren azkenera ez iristea. Bestetaldean, ostera, erosi bai baina kontrolaturik erosten dutenak daude.Hau da, badakite zer erosi eta behar duten hori baino ez erosteko pen-tsakerarekin doaz. Eta azken taldean, ideiarik ez dutenak daude. Hauekalde batetik bestera “pululatzera” joaten dira: Ene! Praka hauek gus-tatu zaizkit! Ene! Jaka hau erosi nahi dut! Ez dute helburu finkorik eta,hortaz, gustuko dutena erosten dute, beti ere diruari erreparatuz. Nos-ki, talde gehiago ere egongo dira, baina hor aurkituko dituzun sub-jektuekin sekula ez nuke hau idazten amaituko.

Hortaz, hasi da urtero legez batzuentzat hain desiratua den merkeal-dia. Edonora begiratzen dugula ere, une oro presente edukiko ditugu%30 edo %20 bezalako zifren saltsa saltokietako erakuslehioan guribegira, beraien prezio erakargarriekin gu hipnotizatu nahian. Eta gu,inozo batzuk bezala, beraien hatzaparretan eroriko gara, masail ba-tetik bestera irribarre eder bat ageri zaigula. Justifikazio paregabeadugu: Erosketa mundialak egingo ditugu, aipatutako edozein talde-tan gaudela ere. Hilabete honetan horretara kondenatuta gaude.

Hala ere, armairuak gainezka izan arren, guk berriagoak nahi ditugu,azken joerak soinean eraman, beste guztien aurrean erakutsi. Askotanbehar ere ez ditugu behar izaten, baina nork ez du nahi armairua arro-pa berriz beteta ikusi? Nor ez dago kokoteraino betiko jantziekin? Nizerrenda horretako lehena naiz. Niki berriak eta aspaldidanik begiz jonituen praka batzuk erosteko irrikatzen nago, eta dirua gastatzen ha-si behar bagara bota batzuk ere ez litzaizkidake gaizki etorriko. Bada-kit kontsumitzaile hutsa naizela, baina gaur, gure gizarte honetan, norez da? Gure gizartea horrelakotxe bilakatu da, eta gu kontsumismo ho-rren jarraitzaile. Eromenez beteriko hila izango dugu hau; txoko guz-tietan muskilduriko arropak aurkitzeko garaia da, eta aspaldidanik eros-teko desiratzen gaudena erostekoa ere bai. Aprobetxa ezazue, bainadirua ere kontrolatu! Armairua berritzeko unea iritsi da!

MALEN LARRAÑAGA

NIK HARNIK HARTUTUDUTDUTLEHENAGO!LEHENAGO!

2233e-gaztea

Urtarrilaren 7an albistegietan gehien ikusten dugun irudia Euskal He-rriko hainbat saltoki handitan gertatzen ari da: ehundaka pertsona sal-toki handietako ateen kanpoan zain, korrika egiteko prest, orduari se-gunduro begirada txiki bat emanez, ukabilak kanpora ateraz edonoratzean uzteko prestatuz. Minutuak pausu geldoan ari dira hegaka, pa-zientzia eza edonon ageri da, eta bat-batean, bam! Bederatziak jotzendituzte. Une horretan izugarrizko burdinezko atetzarrak irekitzen di-tuzte. Kaosa nagusitu da inpazientziaren gainetik. Oihuak edozein so-lairutatik entzun daitezke, jantziak airean alde batetik bestera, beraieniragana zein ote den galdetuz. Esku luze batzuk ere irteten dira ezere-zetik batzuen sorpresa eta haserrerako, beste bati eskuan duena ken-duz. Adin guztietako emakume zein gizonezkoak prest ageri dira ordubatzuez beraien denbora ezezagunekin konpartitzeko, guztiek xedebera baitute: erostea. Ez, merkealdiak ez du sexurik ezagutzen.

Niri horrelako jokaerek barregura sortzen didate, nire buruari esatenbaitiot: sekula ez al dute arroparik ikusi eta ukitu? Askorentzat, beraienlehen aldia ematen du. Alde batetik patetikoa iruditzen zait, baina bes-tetik normala. Hala ere, zer da normala gaur egungo gizartean? Batzueiez zaie axola zenbat diru gastatu, burutik ere ez zaie pasatzen kredi-tuzko txartelek jasaten duten beroaldia eta estresa.

Urtarrila dugun hilabete honetantelebistan etengabe entzutendiren gaiak erabili ditut orri haubetetzerakoan. Lehenik, urtehasiera honetan hain “normala”den prezioen etengabekogorakada, bigarrenik, egin berriditugun promesa berriak etaazkenik, merkealdiak. Nik hiruaukera hauen artean azkenahautatu dut, gaiak bitxitasuna etabarregura eragiten baitu nirebaitan.

Page 24: Kalaputxi 69 www

MADDIZorionak geure“izar” txikiaribere bigarren urtebetetzean.Maitte dugun guraso, aiton-amonak eta izeba-osabak.

JONZorionak gure etxeko futbolis-tari. Laister 12 urte bete behar

dituzu, ea beste 12 oparijasotzen duzun eta igandean 12

gol sartzen duzun, 12 muxuNerea, aita eta amaren partez.

IRATIUrtarrilaren 17an zure 8. urte-betetzea izan denez, Zorionaketa muxu haundi bat etxeko

denon partez.

BEGOÑAGure Mutrikuko amona pare-

gabeak, abenduaren 22an, gureosaba Felixekin batera, urteakbete zituztenez, Zorion bero

beroak eta marrubizko muxuakzuentzako. Urtetik urtera

gazteago zaudete!

AMAIA eta AYALAOtsailaren 14an 4 urte bete

dituzunez eta 27an amatxorenurtebetetzean, bioi Zorionak

eta besarkada haundi bat

Etxeko inor edolagunen bat

zoriondu nahibaduzu,

ekarri argazkiaLuardora edo

deitu635748393ra. Guk hemengotxoko honetansartuko dugu!

UNAI, BINGEN eta IRATITiriki trauki trauki gure etxean poza

Tiriki trauki trauki zorionez gozaTolondarren etxean ez da izango hotza!

Ai, ai, ai ospakizun dantza.

LURDES eta ASIERGure bikoteak urte berria bete du eta Zorionak! Txoko-

latadan ikusiko gara! Zorionak etxeko danon partez,batez ere Leire, Eneko eta amonaren partez.

ZER DA?NON DAGO?

Page 25: Kalaputxi 69 www

argazki zaharrakargazki zaharrak

Juanito Zubizarreta, Nikaxi Beristain eta Joseba Andonegi.

1974an, ANDONI OIANGUREN etaANDONI ANDONEGI

HIRU LAGUN

KARMELE ANDONEGIK lagatako argazkixak

Page 26: Kalaputxi 69 www

22662266 agenda

Urtarrilak 27, domeka

• GLU GLU ANTZERKI TALDEAEzker- Eskuma antzezlanaZabiel Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan

IÑAUTERIAK

Otsailak 1, barixakua

• 16:00ETAN PIKOMELATOS ETA TXARANGAKALEJIRAN Ondoren, Karaokea Miruaitz frontoian BERTANekantolatuta

Otsailak 2, larunbata

• 16:30ETAN AKELARRE ANTZERKI TALDEAK ATSOTURISTAZ JANTZITA MUTRIKU HERRIA BISITATUKODU.• 18:00ETAN LUMAGORRI IKUSKIZUNA MIRUAITZFRONTOIAN• 20:00ETATIK 21:00ETARA ETA GAUEKO23:00ETATIK AURRERA DISKO FESTA.

MUTRIKUKO III. KAMARA MUSIKA ZIKLOA

Otsailak 9, zapatua

• CUARTETO QUIROGA

Otsailak 16, zapatua

• TRÍO BILBAO

Otsailak 23, zapatua

• PELLO RAMÍREZ LAUKOTEA

Kontzertuak Santa Katalina Komentuan izango diraarratsaldeko 20:00etan.

2008 URTEKO MENDI-IRTEERAK

• OTSAILAK 10Pasaia San Pedro-Donostia (sagardotegia).• MARTXOAK 2Zalama mendia • APIRILAK 13 Lagran-Palomares-Lagran. • MAIATZAK 18 Lizarraga-Ulantz-Irantzun-Urbasa. • EKAINAK 15 Atarratze-Madalen-Maule. • UZTAILAREN 4A, 5A ETA 6ALa Sarra-Wallon aterpea-Mercadau-Panticosa. • IRAILAK 21 Errazkin-Tuturre-Amezketa • URRIAK 12Jaizkibelgo Itsaslabarra.• AZAROAK 16Arrazola-Izpizte-Nardin-Etxeguen.• ABENDUAK 14Ondarroa

ANTOLATZAILEA: BURUMENDI MENDI ELKARTEAhttp://www.burumendi.org

ODOLA EMATEKO EGUNAK

• OTSAILAK 15• APIRILAK 11• EKAINAK 20• ABUZTUAK 22• URRIAK 10• ABENDUAK 19

Egun guztiak barixaku, arratsaldeko 6etatik 8ak arteAnbulategianAntolatzailea: MUTRIKUKO ODOL-EMALEEN ELKARTEA

KALAPUTXI EGITEN PARTE HARTU NAHI BADUZU,

DEITU 635.74.83.93TELEFONORA.

GUSTURA HARTUKO ZAITUGU!

Kalaputxi, 69. zenb.urtarrila-otsaila

ZUEN ELKARTEAK ANTOLATUTAKOEKITALDIEN BERRI

EMAN NAHI BADUZUE,

HEMEN DUZU KALAPUTXI!

Page 27: Kalaputxi 69 www
Page 28: Kalaputxi 69 www