Joseba Sarrionaindia (M)
description
Transcript of Joseba Sarrionaindia (M)
BizitzaIurretan, 1958ko apirilaren 13an
jaioa.
Euskal Filologian litzentziatu zen Deustoko Unibertsitatean.
Euskara irakasle moduan lan egin zuen.
Bergarako UHUNen Fonetika irakaslea izan zen.
Udako Euskal Unibertsitatean ere, parte hartu zuen.
Espetxea eta erbestea
• 1980an atxilotua izan zen eta 22 urteko espetxe zigorra ezarri zioten.
• 1985eko San Fermin egunean ihes egitea lortu zuen Martuteneko espetxetik.
• Imanol kantariak emandako kontzertuaren aukera baliatuta, bozgorailu batean izkutatuta atera zen.
• Ordutik, erbestean bizi da.
Lehen lanak
POTT banda
Zerk batzen zituen bandakideak?
• Irakurle amorratuak ziren.
• T.S. Eliot, Borges, eta Erdialdeko Europako idazleak zuten gogoko.
• “Literatura sozial” izenekoarekin eten nahi zuten.
• Literatura maite zuten baina baita musika, zinea eta beste arte motak batzuk ere.
• Euskal literatura eta kulturaren berri eman.
• Literatura garaikidea eta Europako joerak aztertu.
• Sorkuntza lanak.
Obra poetikoa
Izuen gorkelekuetan barrena. Bilbo Aurrezki Kutxa, 1981 Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak. Pamiela, 1985 Marinel Zaharrak. Elkar, 1987 Hezurrezko xirulak.Elkar, 1991 Gartzelako poemak. Susa, 1992 Hnuy illa nyha majah yahoo (Poemak 1985-1995).Elkar, 1995 Hau da nire ondasun guzia. Txalaparta, 1999
• Kultismoa
“Bere sorterria nezkez uzten du sustraiak han dituenak.”
Azkenengo trenaez duzu aldegiten utzi beharudazken arratsalde doratuak
azkenak egianeskaintzen dizuen tren noragabea
azkena agianez duzu aldegiten utzi behar
azkenengo trena.
Europan barrena
Etxe zaharreko armiarmaEguzkia –arratsaldearen arreba amultsua
leihoan barnerat sartzen daurrezko errainu unatuez.
Hautsa aidean zintzilikatzen da halanola pausatzen den erloju zaharraren orratzean
eta ispilu aspaldidanik hutsean.
Iadanik ez pinpilinpausarik heganez geriza ondu berririk azpileanez irri zabalik besaulkian eserita.
Aintzinako solasen bat atzeman nahizitzuli naiz gaztaroko etxera. Erraturik,
ez gaztarora.Tantoka pareterlojuaren hotsa.
Panpina elbarri bat gela bazterrean. Han,armiarma bat zanpatzen dut atzamarretan,
eta atarira abiatzen naiz, atea hersteko.
• Poesia errealista
Besamotzaren besoa
Preso egon denaren gogoa
Preso egon denaren gogoagartzelera itzultzen da beti.Kalean juje, fiskal etaabokatuekin gurutzatzen da, eta poliziek, identifikatu ez arren, beste inori baino gehiago begiratzen diote, bere pausoasosegatua ez delakoedo sosegatuegia delako. Bere bihotz barruanbetirako kondenatu bat dago. [1986]
• Errealismoaren eta sinbolismoaren arteko poesia
Aldaketarik aldaketaLarru berrituz dator sugegorri hori,ilea urdindu zaio atso zaharrari.
Aldatzen da munduaaldatzen norbera, aldatzen erantzunaaldatzen galdera.
Egunik egun datozegunak aldatuz,biharrak gaurtzen etaetziak atzotuz.
Den dena da aldatzenez bada momia.Aldatzen da azalaaldatzen mamia.
Eguzkiak badoazhilargiak heldu, eguna amaitzeangaua da zabaldu.
Mundu honetan denasortzen da aldatzeko, ni ere aldatzeaez da harritzeko.
Itsasoan goratabehera mareak,bidaztiak sarritanaldatzen bideak.
Erabat aldatu naizhamaika urteotan,baina ez da aldatzenzerbait ene baitan.
Gutunei koblak
GUTUNIK gabe astelehena, iragan zen nahiko triste.Asteartea, asteazkena, ez nuen izan albiste.
Ostegunean, ostiralean, larunbatean, igandez,ez da gutunik batere iritsi, ez egunez eta ez gauez.
Harorik haro doa denbora, ez du lehen ez azkenik.Galderak egin nituen baina, ez dut jaso erantzunik.
Udazkenean alde egin eta, udaberrian itzuli,nork daki nondik nora doazen, hainbeste xori migrari.
Ustekabeko xori migrari, iritsi dira gutunak.Ihazko galdera haientzako, heldu dira erantzunak.
Baina berritu dira haroak, eta zahartu galderak.Gutuna iritsi baino lehenago, erantzun ditu denborak.
Orain galdera berriak ditut, hegats arinez hor doaz.Hurrengo urtaroarekin ea, itzultzen diren menduraz.
http://www.youtube.com/watch?v=kH1Rz59jMOY
BibliografiaSARRIONAINDIA, Joseba: Izuen gordelekuetan barrena. Bilbo Aurrezki-Kutxa, 1980SARRIONAINDIA, Joseba: Gartzelako poemak. Susa, 1992SARRIONAINDIA, Joseba: Hnuy illa nyha majah yahoo. Elkar, 1995SARRIONAINDIA, Joseba: Hau da ene ondasun guzia. Txalaparta, 1999IZAGIRRE, Koldo: XX. mendeko poesia kaierak.Susa, KORTAZAR, Jon: Pott banda.Bilboko Udala, Kultura eta Turismo Saila, 2001KORTAZAR, Jon: Oroimenaren eszenatokiak Pott bandaren poesia. Labayru Ikastetxea-Bilbao Bizkaia Kutxa,2001
DiskografiaLABOA, Mikel: Lekeitioak, “Kiromantzidxa”LABOA, Mikel: Xoriek, “Nekez uzten du bere sorterria”MARKEZ, Mikel: Zertarako mugak jarri, “Preso egon denaren gogoa”ORDORIKA, Ruper: Dabilen harria, “Gutunei koblak” ORDORIKA, Ruper: Memoriaren mapa, “Hiriak”LARZABAL, Imanol: Hori bera da denen ixtoria, “Aldaketarik aldaketa”