JARDUNEN MEMORIA BIDEBI BASAURI, S.L. UDAL ......Zerbitzuari, informazioa eskatu zaie lurzoru hori...

21
JARDUNEN MEMORIA BIDEBI BASAURI, S.L. UDAL SOZIETATEA 2010 - 2011

Transcript of JARDUNEN MEMORIA BIDEBI BASAURI, S.L. UDAL ......Zerbitzuari, informazioa eskatu zaie lurzoru hori...

JARDUNEN MEMORIA

BIDEBI BASAURI, S.L. UDAL SOZIETATEA

2010 - 2011

AURKIBIDEA

1. HISTORIA ETA XEDE SOZIALA

1.1. Sozietatea sortzea 1.2. Xede soziala

2. GOBERNU- ETA KUDEAKETA-ORGANOAK

2.1. Administrazio Kontseilua

2.2. Batzar Nagusia

2.3. Langileen antolaketa

3. JARDUNAREN BILAKAERA ETA SOZIETATEAREN EGOERA

3.1. Sozietateak egin dituen hirigintzako jarduerak

3.1.1. Agiriak 3.1.2. Jarduerak

URIBARRI INDUSTRIALDEA ARIZ EU 36 SARRATU SAN MIGUELEKO MENDEBALDEA AZBARREN UDAL ETXEBIZITZAK KALERO-BASOZELAI

3.2. Administrazio-kudeaketak

3.2.1. Sozietatea martxan jartzea 3.2.2. Lan-arloko kudeaketak 3.2.3. Zerga- eta kontabilitate-kudeaketak 3.2.4. Merkataritza-kudeaketak

3.3. Kanpoko komunikazioa:

3.3.1. Erakundeen arteko harremanak 3.3.2. Sozietatearen identitatea 3.3.3. Herritarrei laguntzea 3.3.4. Ekitaldietara, ikastaroetara eta jardunaldietara joatea 3.3.5. Prentsa

4. 2009-2010 ALDIKO DIRU-SARRERAK ETA GASTUAK ETA 2011KO

AURREKONTUA

1. HISTORIA ETA XEDE SOZIALA

1.1. Merkataritza-sozietatea eratzea: 2010eko otsailaren 22an, Ignacio de Miguel Durán jaun notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 140), BIDEBI, merkataritza-sozietatea eratzeko eskritura publikoa egiletsi zen. Horrela, Basauriko Udaleko Osoko Bilkuraren 2009ko irailaren 24ko, urriaren 29ko eta abenduaren 30eko bileretan hartutako erabakiak bete egin ziren. Hori dela eta, 2011. urtea merkataritza-sozietatea aktibo egon den bigarren urtea izan da. 1.2. Xede soziala: Hauxe da sozietatearen xedea:

a) Basauriko Udalak hiri-antolamendurako plan orokorrean eta plan partzialetan aurreikusitako hirigintzako eragiketak kudeatu eta gauzatzea, eta, oro har, Udalak edo haren mendeko erakunde eta entitateek hirigintza-politika garatzeko agintzen dizkioten plan, programa eta ekintza guztiak garatu eta gauzatzea.

b) Eraikinak, etxebizitzak eta beste edozein tituluren bidez eskuratutako

lurzoruetan dauden ostatu, lokal eta aparkaleku mota guztiak sustatu, eskuratu, eraiki eta kudeatzea, babes publikoko edozein araubidetan, araubide librean edo prezio mugatuan.

c) Sozietatearen edo Udalaren titulartasunekoak diren nahiz partikularrek

edo beste erakunde batzuek, haiekin hala hitzartu bada, sustatu dituzten ondasun higigarriak edo higiezinak esleitzea eta, hala badagokio, jabetza-araubidean, azalera eskubidean, alokairuan nahiz biztantze-eskubidean entregatzea, ematea edo zuzenbidean onartutako beste edozein modu baliatzea.

d) Besteren etxebizitza hutsak alokatu edo erabiltzen utz daitezen sustatzea.

e) Ondare eraikina birgaitu dadin sustatzea.

f) Sozietatearen edo sozietatearen esku utzitako Udalbatzaren titulartasuneko

eraikinak eta gainerako ondasunak administratzea, zaintzea eta mantentzea, bai eta birgaitzea ere.

g) Beste edozein zerbitzu ematea edo lehenago adierazitakoen osagarri diren

edo horiekin loturaren bat duten jarduerak egitea.

h) Lurzoruaren udal ondarearen kudeaketa dinamizatzea, duten helburua betetzeko.

i) Oro har, Udalak agintzen dizkion hirigintza eta lurzoruaren arloko

kudeaketa lanak egitea, eta Udalarekin eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin elkarlanean aritzea.

Bere xede soziala betetzeko, sozietateak, Udalaren tresnatzat hartuta, honako eginkizun hauek garatuko ditu:

a) Lurraldea eta herria antolatzeko era guztietako azterlan, proiektu eta planak egitea, honako hauek barnean hartuta: plangintza orokorrekoak nahiz partzialekoak, hirigintza kudeatzeko dokumentuak eta bere eskumenekoak diren nahiz Udaleko organo eskudunek gehigarri gisa agintzen dizkioten urbanizazio- eta eraikuntza-proiektuak, udal organoek eta Administrazioko beste organo batzuek dokumentu horiek aurkeztu eta onartzeko dituzten ahalmenak balia ditzaten eragotzi gabe.

b) Jabe gisa, edo Udalaren ordezkari gisa, hitzarmen-batzarretan parte

hartzea eta egoki iritzitako erabakiak hartzea. Nahitaezko desjabetzeen onuraduna izatea, hirigintzako kudeaketaren sistema hori erabiltzen denean.

c) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea, kudeatzea eta

besterentzea, hirigintza-eragiketa integratuak edo bereiziak egiteko, ekipatzeko, barrutik eraberritzeko edo birgaitzeko.

d) Aipatutako hirigintza-eragiketei lotutako urbanizazio-, azpiegitura-,

zerbitzu-, zuzkidura- nahiz ekipamendu-proiektuak urbanizatzea edo gauzatzea.

e) Sozietateak bereak dituen nahiz esleitu edo agindu dizkioten era guztietako

eraikinak, obrak eta zerbitzuak kudeatzea eta ustiatzea.

2. GOBERNU- ETA KUDEAKETA-ORGANOAK

2.1. ADMINISTRAZIO-KONTSEILUA 2011ko urriaren 26ra arte, hauxe izan zen Administrazio Kontseiluaren osaera:

Presidentea

Loly de Juan de Miguel Presidenteordea:

Iñaki Martínez Álvarez

Kideak

Arantza Leturiondo Aranzamendi Jesús Mª Barrenetxea Urgoiti Miren Jasone Valle Ipiña Jorge Cima Tercilla María Cruz Miranda Barrutia

Idazkaria eta zuzendari kudeatzailea

Pedro Rodríguez Toyos

2011ko maiatzaren 22an egin ziren Udal Hauteskundeen ondorioz, Bide Basauri S.L. sozietateko Administrazio Kontseilua berritu zen, eta 2011ko urriaren 26az geroztik honela dago osatua:

Presidentea

Andoni Busquet Elorrieta

Presidenteordea:

Nerea Renteria Lasanta

Kideak

Aitor Aldaiturriaga Jiménez Loly de Juan de Miguel Iñaki Martínez Álvarez Pedro Pérez de Mendiola Asua Cristina Ibarrola Goiri

Idazkaria eta zuzendari kudeatzailea

Pedro Rodríguez Toyos

2.2. BATZAR NAGUSIA Kontseiluan gertatu den bezala, 2011ko Udal Hauteskundeak egin ondoren, Bidebiko Batzar Nagusiak ere beste osaera bat izan du: 2011ko uztailaren 7ra arte, hauxe izan zen Batzar Nagusiaren osaera:

Presidentea

Loly de Juan de Miguel

Kideak

TALDE SOZIALISTA Iñaki Martínez Álvarez jn. Arantza Osorno Alvarez and. Begoña de Juan de Miguel and. Esteban Francos Gómez jn. Nerea Teruelo Calvo and. Pablo Sáinz Cubel jn. Soraya Morla Vázquez and. Maite Vélez de Mendizabal Prieto and. EAJ-PNV Jasone Valle Ipiña and. Jesús Mª Barrenetxea Urgoiti jn. Organe Belaustegigoitia Murillo and. José Luis López López jn. Fernando Aldaiturriaga Gabiña jn. Héctor Basabe Garrastatxu jn. Lorea Ipiña Martín and. TALDE POPULARRA José María Agüeros Guevara jn. Idoia López Martínez and. Jorge Javier de Cima Tercilla jn. EZKER BATUA-BERDEAK Mª Cruz Miranda Barrutia and. Idazkaria

Pedro Rodríguez Toyos

2011ko uztailaren 7az geroztik, hauxe izan da Batzar Nagusiaren osaera: Presidentea

Andoni Busquet Elorrieta

Kideak

EAJ-PNV Nerea Renteria Lasanta and. Asier Iragorri Basaguren jn. Nora Pereda Aburto and. Iñaki de Vega Martínez jn. Jesus María Vadillo Estebanez jauna. Aitor Aldaiturriaga Jiménez jn. Etorne Lexartza Goiaga and. TALDE SOZIALISTA Loly de Juan de Miguel and. Iñaki Martínez Álvarez jn. Begoña de Juan de Miguel and. Esteban Francos Gómez jn. Arantza Osorno Alvarez and. José Antonio Rodríguez Miguel jn. Nerea Teruelo Calvo and. BILDU Eneritz Amezketa Rodríguez and. Javier Valle Abrisqueta jn. Fernando Goitia Zubiaur jn. TALDE POPULARRA José María Agüeros Guevara jn. Idoia López Martínez and. Cristina Ibarrola Goiri and. Idazkaria

Pedro Rodríguez Toyos

2.3. LANGILEEN ANTOLAKETA BIDEBI sozietateko Administrazio Kontseiluak, 2010eko ekainaren 9n egin zuen bileran, sozietatearen organigrama eta langileen antolaketa ezarri zuen.

A) ORGANIGRAMA

B) LANGILEEN ANTOLAKETA

Kod.

Izena

Harreman-mota

001

Zuzendari kudeatzailea

Goi-zuzendaria

002

Administraria

Lan-harreman

arrunta

Administrazio Kontseilua

Kontseiluko Presidentea

Zuzendari kudeatzailea

Administrariak (baliabide 1)

Batzar Nagusia

3. JARDUNAREN BILAKAERA ETA SOZIETATEAREN EGOERA

3.1. SOZIETATEAK EGIN DITUEN HIRIGINTZAKO JARDUKETAK 2011. urteko ekitaldian, BIDEBI Udal Sozietateak hainbat hirigintzako jarduketa egin ditu. Azalpena errazteko xedez, honako talde hauetan antolatu dira: 3.1.1. Agiriak:

A. Eusko Jaurlaritzarekin Konpromiso Hitzarmena prestatu eta sinatu da, Basauri udalerriko etxe babestuak sustatzeko programaren kudeaketa aztertu, eguneratu eta hobetzeko. Gaur egun, agiri horren izapideak egiten ari dira, EAEko Gobernu Kontseiluak eta Basauriko Udalbatzaren Osoko Bilkurak baimendu dezaten. B. Euskal Autonomia Erkidegoan Eraikinen Ikuskaritza Teknikoei buruzko jarduera pilotua egiteko xedez, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza-hitzarmena prestatu eta izapideen jarraipena egin da. Ekonomia-krisiak eta, horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzetan egin dituen aldaketek eragin diote dokumentu horri. C. Basauriko Udalak ETXEBIDEko (Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua) informatika-aplikazioa zuzenean kudeatzeko lankidetza-hitzarmena Eusko Jaurlaritzarekin prestatu eta izapideen jarraipena egin da. Basauriko Udalbatzak onespena eman dio dokumentu horri, eta Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak onartzeko dago. D. Lantaldeetan parte hartu eta azterketak eta txostenak prestatu dira. Kasuan kasu, honako gai hauek jorratu dira lantalde horietan: Etxebizitza Legearen eta Udal Legearen Aurreproiektuak; udal ordenantzak garatu eta ezartzea; Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzen eta Hiri Berrikuntzarako Plan Zuzentzailea; Lurralde Antolamendurako Jarraibideetan aldaketa zehatzak egitea; Hiri Antolamendurako Plan Orokorra; etxebizitza babestuei buruzko dekretu autonomikoak; eraikinen ikuskaritza teknikoei buruzko dekretuak; hirigintzako arauei buruzko dekretuak...

3.1.2. Hirigintzako jarduketak BASOZELAI:

Gaur egun, bi sustapen eraikitzen ari dira: araubide orokorreko babes ofizialeko 96 etxebizitza eta 40 etxebizitza sozial. Etxebizitza horiek esleitzeko egin beharreko zozketak egin dira, eta erabiltzaileei 2012. urtearen erdialdera entregatzea aurreikusita dago. Beharrezko kudeaketak egin dira 40 etxebizitza sozialetatik 8 erreserbatzeko; horrela, Basauriko Udalak udalerriko auzokoei, behar izanez gero, ostatu berriro eman ahal izango die. Azkenik, Eusko Jaurlaritzak urbanizazio-jarduketari buruzko azken lanak egin behar izango ditu, urbanizazioa Basauriko Udalari doan lagatzeko.

URIBARRI INDUSTRIALDEA: ES-1 LURZATIA, ibilgailuen aparkalekua

Kiosko bat eraisteko, jabetzadun titularraren baimena (Euskal Autonomia Erkidegoarena) lortu da. Kioskoak ez zuen jarduerarik, eta bertan behera utzita zegoen. Kioskoa eraistea beharrezkoa zen urbanizazio perimetrala bukatzeko. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari eta OSAKIDETZAri, EAEko Osasun Zerbitzuari, informazioa eskatu zaie lurzoru hori osasun-etxea handitzeko beharrezkoa ote den, eta sestra azpiko aparkalekuak egiteko baldintzak zeintzuk liratekeen zehazte aldera.

ARIZ: EU 36, Uribarriko gelategia.

Eremu horretan aurreikusita dagoen egoitza-sustapenari eta haren urbanizazioari buruz aurretiazko azterlanak eskatu eta idatzi dira. Finantza- eta ekonomia-bideragarritasuna aztertu da, bai eta udal lurzorua balioetsi ere. Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean balizko aldaketa zehatz bat egiteko txostena egin da.

SARRATU:

LKS enpresarekin kontratu bat sinatu da, Hitzarmen Batzarra kudeatzeko, karguak eguneratzeko, helbidea aldatzeko eta ikuskaritza- eta kontabilitate-lanak egiteko. Kalteak ordaintzeko eta ostatu berriro emateko hitzarmenak negoziatu eta sinatu dira. Hitzarmen horiek betearazteko egin beharreko ordainketak prestatu eta haien kudeaketaren jarraipena egin da. BIDEBI-k bere gain hartu du Hitzarmen Batzarraren kudeatzailetza.

Urbanizazio-obrak egin aurretiko lanak kontratatu dira: batetik, eraikinak eta instalazioak eraisteko, eta bestetik, ortuak eta estalpeak kentzeko. Sarratuko 24., 26., 28. eta 30. zenbakiak eraitsi dira. Utzarazitako etxebizitza hutsak hormatu dira, beste inork han bizitzeko erabil ez ditzan. Sarratuko 2. zenbakiko estaldura behin behinean konpondu da. Berriro partzelatzeko proiektua behar bezala prestatu da, behin betiko onespena jasotzeko, eta jabetza-erregistroan inskribatu da. Proiektuak 2011-11-23an jaso zuen behin betiko onespena. Urbanizazio-lanen Lehen Fasea kontratatzeko baldintza orokorren agiriak idatzi dira. Urbanizazio-lanen Lehen Fasea kontratatu eta esleitzeko lizitazioa prestatu da. Etxebizitza libreak eraikitzeko lurzatiaren sustatzaileekin koordinatu da. VISESArekin, etxebizitza babestuak sustatzen dituen sozietate publikoarekin, koordinatu da.

SAN MIGUELEKO MENDEBALDEA:

Lurra Berriro Zatitzeko Proiektuaren dokumentu berri bat negoziatu da lurzoruaren gehiengoa duten jabeekin. Lurra Berriro Zatitzeko Proiektuaren dokumentu berri bat idazteko parte hartu da, eta dokumentuari 2011-8-25ean eman zitzaion behin-behineko onespena. Auzokoekin harremanetan jarri eta negoziatzen hasi da, kalteak ordaindu edo ostatu berriz emateko hitzarmenak sinatzeko. LKS enpresarekin kontratu bat sinatu da, negoziazio-lanetan eta kalteak ordaindu zein ostatu berriz emateko hitzarmenak sinatzeko izapideetan lagun dezaten.

AZBARREN:

Urbanizatzeko Jarduketa Programa prestatu da, behin betiko onespena jasotzeko. Programari 2011-07-06an eman zitzaion behin betiko onespena. Lurzatien planoa egiaztatu da. Eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda prestatu da, bai eta nahitaezko desjabetzearen espedientea hasi ere. VISESArekin, etxebizitza babestuak sustatzen dituen sozietate publikoarekin, koordinatu da.

SAN FAUSTO-POZOKOETXE:

Bilbao Ría 2000 enpresaren Hiri Berrikuntzarako jarduketaren jarraipena egin da: jarduketari buruzko Master Plana aurkeztu da, UN Studio taldeak idatzia. Proiektua berriro definitzeko lanak egiten ari dira.

BASKONIA:

SEPES estatu-erakundearen jardunaren jarraipena egin da. Industria-eraikin eta –instalazio zaharkituak eraisteko proiektua aurkeztu eta beharrezko eraispenak eta lurzoruaren kutsadura ezabatzeko lanak hasi dira. Lan horiek 2012an amaitzea aurreikusi da.

UDAL ETXEBIZITZAK:

Udalaren etxebizitza-ondarea, haren etxebizitzen maila eta etxebizitza horiek hartzeko araubidea aztertu dira. Etxebizitza hutsen erabilera dinamizatzea proposatu da. Kontratu prekarioak indargabetzeko lanei ekin, eta, hala dagokionean, Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza babestuetara lekualdatu dira eragindako pertsonak.

KALERO-BASOZELAI

Egikaritzapen Unitateak aztertu dira, hiri-ehuna hobetzeko, eta hirigintzako egikaritzapena ahalbidetzeko.

3.2. ADMINISTRAZIO-KUDEAKETAK 3.2.1. Sozietatea martxan jartzea: • Lan- eta gizarte-aseguruei lotutako kudeaketak: Enpresari eta langileei alta

ematea, nominak prestatzea, lantokiaren irekiera jakinaraztea, bisita-liburua legeztatzea, enpresa gizarte-segurantzan erregistratzea, lan-istripuen estaldura-sisteman alta eskatzea, kotizazio-datuen txostena egitea, etab.

• Zerga- eta kontabilitate-kudeaketak: Ondare-eskualdaketen gaineko zerga eta

egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga autolikidatzea, behin-behineko IFZ eta behin betikoa lortzea, ekonomia-jardueren gaineko zergan alta eskatzea, kontuen balantzeari eta kontuen egoerari buruzko txostena prestatzea...

• Merkataritza-kudeaketak: sozietatea eratzeko eskritura publikoa egilestea,

enpresaren izena lehendik ez dela erabili egiaztatzeko ziurtagiria, merkataritza-erregistroan enpresa erregistratzea, akta- eta bazkide-liburuak legeztatu eta betetzea, etab.

• Altzariak eta hornitzailea aukeratzea. Lehen aipatu sozietatearen helbidearen aldaketari buruzko hitzarmena betearazteko, Basauriko Udalak higiezina erabilera berrira egokitzeko obrak kontratatu eta egikaritu ditu, eta besteak beste, altzariak erosi behar izan ditu. Kudeatzailetzak MONTTE enpresari, Basauriko Udalak altzariak erosten dizkion enpresa berari (udaltzaingoen egoitzarako kontratuaren esleipenduna da), eskatu zion aurrekontua, enpresa lehiakorrena delako eta itxuraren batasunari eusteko xedez. Kopuru txikia zen, eta gizarte-estatutuen arabera, kontratazio hori egitea Kudeatzailetzari dagokio, beraz, 2011n altzarien hornikuntza eta instalazioa kontratatu eta ordaindu du.

• Aholkularientzako dietak ezartzea. Administrazio Kontseiluak 2010eko abenduaren 21eko bileran erabaki zuen Batzar Nagusiari helaraztea Kontseiluen bileretara joateagatik bilerako 60,31 euroko dieta ezartzeko proposamena. Dieta kobratzeko eskubidea izango dute arduraldi osoko edo arduraldi partzialeko lan-araubidean ez daudenek.

• Kontratazioko barneko jarraibideak idaztea eta onartzea. Nahitaez betetzeko Kontratazioko Barneko Jarraibideek Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legearen 175. artikuluan ezarritakoa betearaztea dute xede. Jarraibideek arau harmonizatupekoak ez diren kontratuak esleitzeari heltzen diote, eta publizitate-, lehia-, gardentasun-, isilekotasun- eta diskriminaziorik ezaren printzipioak eraginkortasunez beteko direla bermatzen dute. Horretarako, BIDEBI lizitatzaileak eta hautagaiak berdintasunez eta diskriminaziorik gabe tratatuko ditu, eta gardentasun-printzipioaren arabera jardungo du. Administrazio Kontseiluak 2010eko abenduaren 21eko bileran onartu zituen, beste sozietate publiko batzuek antzeko xedez erabiltzen dituzten jarraibideak abiapuntutzat hartuta. Jarraibideak honako eskema hauetan laburbildu dira:

OBRAK: KONTRATAZIO-PROZEDURA

HARMONIZATUA EZ HARMONIZATUA 4.845.000,00 € baino

gehiago 50.000,00 € baino gehiago 50.000,00 €raino

200.000,00 € baino gehiago

Administrazio Kontseilua 200.000,00 €raino

Presidentea Gerentea

Ohikoa: Lehiaketa Negoziatua, publizitatearekin Esleipen zuzena

Irekia 5-10 eskaintza

Murriztua Eskaintzetarako gutxieneko epea: 10-15 egun

Ez-ohikoa: Negoziatua

Beharrezkoak dira kontratu idatzia eta agiria

HORNIKUNTZA ETA ZERBITZUAK: KONTRATAZIO-PROZEDURA

HARMONIZATUA EZ HARMONIZATUA

193.000,00 € baino gehiago 50.000,00 € baino

gehiago 18.000,00 € baino gehiago 18.000,00 € baino gutxiago 200.000,00 € baino

gehiago Administrazio Kontseilua

200.000,00 €raino Presidentea

50.000,00 €raino Gerentea

Ohikoa: Lehiaketa Negoziatua,

publizitatearekin Publizitaterik gabeko prozedura

negoziatua Esleipen zuzena

Irekia 3-5 eskaintza 3 eskaintza

Murriztua Eskaintzetarako gutxieneko epea: 10-15 egun

Ez-ohikoa: Negoziatua

Beharrezkoak dira kontratu idatzia eta agiria

3.2.2. Lan-arloko kudeaketak A. Sozietateko zuzendari kudeatzaile-lanpostu bat eta administrari-lanpostu bat betetzeko deialdia. Iragarkia prentsan sartzea, curriculumak jasotzea, hautaketa-prozesua egitea, eta azkenean, kontratatzea eta gizarte-segurantzan alta eskatzea. B. Lan-arriskuak prebenitzeko eta lan-osasunaren arloko indarreko araudiak betetzeko xedez, 2011ko apirilaren 11n kontratatu zen GESPREVEN enpresa, honako lan hauek egin ditzan:

• Espezialitate teknikoak • Osasunaren zaintza • Mediku-azterketak

C. Bizitza-asegurua eta lanerako ezintasun iraunkorreko, ezintasun partzialeko edo ezintasun osoko asegurua kontratatu da, eta gainerako udal langileen aseguruaren baldintza berberak ditu. Eskaintza batzuk eskatu ondoren, EGIASA aseguru-etxearekin sinatu da urte bateko poliza, 2011ko abenduaren 13az geroztik indarrean egotekoa. Poliza horrek eta Basauriko Udaleko langileek ekitaldi honetan indarrean dituzten polizek arrisku eta kalte-ordain berberak estaltzen dituzte. D. Erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatu da, administrarien, zuzendarien eta enpresako langileen kudeaketari lotua. Eskaintza batzuk eskatu ondoren, GC Broker aseguru-etxearekin sinatu da urte bateko poliza, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egotekoa. 3.2.3. Zerga-, kontabilitate- eta administrazio-kudeaketak: A. 2011ko martxoan, ATTEST enpresak sozietatearen 2010eko kontuak ikuskatu zituen. B. 2011. urteko ekitaldiari dagokionez, Foru Ogasunaren zerga-egutegia bete da, beraz, epe barruan eta behar bezala aurkeztu dira honako zerga hauek:

• BEZaren hiru hilabeteko likidazioak (303) • BEZAren urteko laburpena (390) • PFEZaren hiru hilabeteko likidazioak (110) • PFEZaren urteko laburpena (190) • Sozietateen gaineko 2010eko zergaren likidazioa (200)

C. Halaber, kontabilitate-liburuak egin dira: Liburu egunkari eta nagusia, balantzeak eta 2010eko kontuen egoera. D. Bestalde, informatika-programa bat Basauriko Udaleko langileekin batera diseinatu eta garatu da, udal sozietateak hasi edo kudeatu dituen agiriak eta espedienteak artxibatzeko eta haien jarraipena egiteko.

3.2.4. Merkataritza-kudeaketak: A. Apirilaren 5ean, sozietateko gerenteari ordezkaritza-ahalordea emateko eskritura publikoa sinatu zen, enpresa-estatutuen 20. artikuluan jasotako baldintzetan. B. 2011ko azaroaren 17an, Administrazio Kontseilua osatzen duten kideak nor diren jendaurrean jakinarazi zen. Osaera berri hori merkataritza-erregistroan jakinarazi da, erregistra dezaten. C. Sozietatearen akta-liburuak eta bazkide-liburuak behar bezala bete eta eguneratu dira. D. Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 9an egin zuen bileran, estatutuen 5. artikuluarekin bat etorrita, sozietatearen helbidea Kareaga Goikoa kaleko 52. zenbakitik Lehendakari Agirre kaleko 61. zenbakiko behe-solairuko udal jabetzadun lokalera lekualdatzea erabaki zuen. E. Erabaki hori betearazteko, 2010eko irailaren 24an, Javier Pablo Rodríguez Santamaría jaun notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 584), sozietatearen helbidea aldatzeko eskritura publikoa egiletsi zen. Geroago, behin lokal berria egokitzeko lanak amaituta, BIDEBI enpresako langileak lokal berrira lekualdatu ziren 2011ko martxoaren 1ean.

3.3. KOMUNIKAZIOA: 3.3.1. Erakundeen arteko harremanak: • Etxebizitzaren Aldeko Itun Sozialari atxikitzea.

Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 9ko bileran erabaki zuen Euskadiko Etxebizitzaren Aldeko Itun Sozialari, zehatz-mehatz, Itunaren behin betiko testuari (Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak bidalia) atxikitzea. Atxikipena 2010eko ekainaren 16an gauzatu zen.

• AVS Etxebizitza eta Lurzoru Sustatzaile Publikoen Espainiako Elkartearen Euskadiko atalean sartzea. Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 9ko bileran erabaki zuen Etxebizitza eta Lurzoru Sustatzaile Publikoen Elkartean sartzeko eskaera egitea. Kudeatzailetzak elkarte horrekin egin beharreko kudeaketak egin ditu, eta BIDEBI 2010eko abenduaren 1ean sartu zen elkartean. Hortaz: a. BIDEBI sozietatea AVSren webgunean agertzen da sozietate elkartu gisa. b. BIDEBI sozietateak AVS elkarteak antolatutako hainbat jardunalditan eta

bileratan parte hartu du. 3.3.2. Sozietatearen identitatea: • Sozietatearen webgunea diseinatzea eta udal webguneari lotzea.

Administrazio Kontseiluaren 2010eko urriaren 27ko bileran, presidenteak jakinarazi zuen sozietatearen webgunea sortzeko ekimena. Webgune hori udal langileek diseinatu eta egin dute, gerentearen koordinazio eta zuzendaritzapean. Webgunea Interneten egon da erabilgarri 2011ko martxotik aurrera, eta webgunearen mantentze-lanak eta edukien eguneraketa egin dira.

• Sozietatearen logotipoa:

Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 9ko bileran sozietatearen logotipoa aztertu zuen. Logotipoa Asier Odriozola arkitektoak egina zen, eta kontseiluko kide guztien oniritzia jaso zuen. Horregatik, handik aurrera enpresaren agirietan eta infografian txertaturik doa.

• Paper-diseinua: Asier Odriozola arkitektoaren laguntzarekin, martxoan egin zen sozietateko paperen diseinua.

3.3.3. Herritarrei laguntzea: Atal honetan, BIDEBI-k herritarrei eskaini dien laguntza azaldu da eskemetan eta laburbilduta. Datuak antolatzeko, kontsulta egiteko bidea, kontsulta-mota eta kontsulta nork egin duen hartu dira kontuan. Hilabetez hilabete

Hilea

Telefonoz Posta-elektronikoz

Bulegora bertaratuak

Guztira

Martxoa 1 2 19 22 Apirila 4 4 21 29 Maiatza 2 8 25 35 Ekaina 0 3 16 19 Uztaila 0 6 13 19 Abuztua 0 1 4 5 Iraila 7 6 19 32 Urria 1 7 13 21 Azaroa 1 6 12 19 Abendua 1 4 14 19

GUZTIRA

17

47

156

220

Kontsulta-motaren arabera

Kontsulta-mota

Kopurua

Merkataritza-eskaintzak 47 Beste erakunde batzuen kontsultak 61 Etxebideri buruzko informazioa 94 Lana bilatzea 2 Etxebizitza Aske 7 Besteak 9 GUZTIRA

220

Kontsultagileen arabera

Hilea

Partikularrak Enpresak Guztira

Martxoa 18 4 22 Apirila 27 2 29 Maiatza 32 3 35 Ekaina 16 3 19 Uztaila 12 7 19 Abuztua 2 3 5 Iraila 24 8 32 Urria 14 7 21 Azaroa 14 5 19 Abendua 16 3 19

GUZTIRA

175

45

220

3.3.4. Ekitaldietara, ikastaroetara eta jardunaldietara joatea BIDEBI eta Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala

BIDEBI Etxebizitzaren Aldeko Itun Sozialari atxiki eta jarraipen-batzordean sartu da. Lehen deialdian, otsailaren 9an, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuordeak Etxebizitza Legearen Aurreproiektua aurkeztu zuen.

BIDEBI ETA AVS Euskadi

BIDEBI Etxebizitza eta Lurzoru Sustatzaile Publikoen Elkartearen Euskal atalean sartu da, eta atal horretako kontseiluaren otsailaren 28ko bileran parte hartu zuen. Sektorearen egoera eta Etxebizitza Legearen Aurreproiektuaren testua hobetzeko aukerak aztergai hartu zituzten.

BIDEBI eta EKITEN Thinking BIDEBI-k parte hartu zuen Ideiak Sortzeko Bigarren Laborategian. EKITEN Thinking UPV/EHUko Ikasketa Taldeak antolatu zuen martxoaren 4an, eta etxebizitza hutsei eta etxebizitzak erabiltzeari buruzkoa izan zen.

BIDEBI eta Ekialdeko Kantauriko mugapenaren Arro Hidrologikoaren Plana

BIDEBI-k Basauriko Udalaren Bilkura Aretoan, martxoaren 7an, egindako ingurumen-helburu, salbuespen eta neurri programen gaineko lehen bileran parte hartu zuen, Kantauriko Ur Konfederakuntzak antolatutakoa.

BIDEBI eta Lurraldearen Antolamendu Irizpideak

BIDEBI Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak egindako lehen dokumentuaren aurkezpenera joan zen martxoaren 8an, Lurralde Antolamendua Berraztertzearen ondoriozko Irizpideen Aldaketari buruzkoa.

BIDEBI AVSko Batzar Nagusian BIDEBI-k AVS Etxebizitza eta Lurzoru Sustatzaile Publikoen Elkarteko Batzar Nagusiaren bileran, apirilaren 6an, parte hartu zuen Santanderreko Magdalena Jauregian.

BIDEBI eta EUDEL BIDEBI-k bat egin du EUDEL Euskal Udalen Elkarteko Batzorde Teknikoarekin.

BIDEBI eta ETXEBIZITZAREN ALDEKO ITUN SOZIALA

BIDEBI Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialari atxiki zaio. Ituna eraikuntzaren arloarekin lotutako 70 gizarte- eta ekonomia-eragilek baino gehiagok sinatu zuten. Parte hartzeko proiektua izan da, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak babestua.

BIDEBI eta AVS

BIDEBI sozietateak 2011ko ekainaren 13an eta urriaren 21ean parte hartu zuen AVS Etxebizitza eta Lurzoru Sustatzaile Publikoen Espainiako Elkartearen Euskal ataleko kideen bileretan. Bilerak SURBISAren egoitzan eta PARVISAren egoitzan egin ziren, hurrenez hurren.

BIDEBI eta Etxebizitza Legea

BIDEBI sozietateak Etxebizitza Legearen inguruan lan-jardunaldian parte hartu zuen. Jardunaldia Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak antolatu zuen 2011ko ekainaren 30ean, Kursaalean, Donostia-San Sebastian hirian.

BIDEBI eta EKITEN Thinking

BIDEBI sozietateak Etxebizitzari buruzko Euskal Legearen Aurreproiektua hobetzeko azterketak eta proposamenak tailerrean parte hartu zuen 2011ko irailaren 23an. Tailerra EKITEN Thinking UPV/EHUko Ikasketa Taldeak antolatu zuen Bizkaia Paraninfoan, Bilbon.

BIDEBI eta Etxebizitzaren Euskal Behatokia

BIDEBI sozietateak Etxebizitzari buruzko politika publikoen finantzazioaren gaineko jardunaldietan parte hartu zuen. Jardunaldi horiek Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak antolatu zituen Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren bitartez, eta urriaren 20an egin ziren Euskalduna Jauregian.

Bidebi eta AVS

BIDEBI-k 2011ko urriaren 21ean parte hartu zuen AVS Etxebizitza eta Lurzoru Sustatzaile Publikoen Espainiako Elkartearen Euskal Ataleko kideen bileran. Bilera PARVISAren egoitzan egin zen, Donostia-San Sebastian hirian.

BIDEBI eta Hirigintza barne-hartzailea

BIDEBI sozietateak Hirigintza Barne-hartzaileari buruzko mintegian parte hartu zuen. Mintegia Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak antolatu zuen, azaroaren 9an, 10ean eta 11n, Vitoria-Gasteiz hiriko Europa Biltzar Jauregian.

BIDEBI eta EUSKAL HIRIA

BIDEBI sozietateak Euskal Hiria jardunaldietan parte hartu du. Jardunaldiak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailak antolatu zituen azaroaren 28an eta 29an, Vitoria-Gasteiz hiriko Villa Suso Jauregian.

3.3.5. Prentsa: 2010ean eta 2011n, BIDEBI hainbat aldiz agertu da prentsan eta beste hedabide batzuetan.

4. 2009-2010 ALDIKO DIRU-SARRERAK ETA GASTUAK ETA 2011KO AURREKONTUA

• 2009-2010 ekitaldiari buruzko ez-ohiko aipamena: Basauriko Udalak sozietatea eratzeko beharrezko kapitala (60.000,00 €) 2009an eman zuen, sozietatea 2010ean eratu zen arren. Hori azalduta uler daiteke 2009. urteko ekitaldian sozietate-jarduerarik ez egotea eta 2010. urteko ekitaldia (egiazko jarduera 3 hilabetekoa izan zen) hasierako ekarpenaren bidez finantzatu izana. • Sozietatearen 2011. urteko ekitaldiko aurrekontua.

BIDEBI-REN AURREKONTUA 2011

Kapitulua eta kontu-saila Kontu-saila DIRU- SARRERAK Azalpena

4. Kapitulua: Transferentzia arruntak 43310 210.000,00 euro Transferentzia/Dirulaguntza

7. kapitulua: Kapital-transferentziak 73310 170.000,00 euro Transferentzia/Dirulaguntza

GUZTIRA 380.000,00 euro

Kapitulua eta kontu-saila GASTUAK Azalpena

1. Kapitulua: Langileak 150.000,00 euro. 2. Kapitulua: Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak 60.000,00 euro.

6. Kapitulua: Egiazko Inbertsioak 170.000,00 euro.

GUZTIRA 380.000,00 euro. Basauriko Udalaren Osoko Bilkurak 2010eko azaroaren 10eko bileran erabaki zuen Basauriko Udalaren 2011. urteko ekitaldiko aurrekontuak onartzea, eta aipatu diren zenbatekoak eta azalpenak gehitu ziren aurrekontuetan.