IruneroHegaztien bila, Aiako Harrian Begien bistaz baino, errazagoa da hegaztiak entzumenaren bidez...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 252. zk. Bigarren aroa Maiatzak 1 2015 3 Erreportajea Irungo Argoiak Elkarteak antolatutako euskal abizenen hitzaldia. 4 Berri laburrak Gipuzkoako Bertso Eskolen Lehiaketa eta monitore ikastaroak. 8 Kirolak Elkarrizketa Leire Landa futbol jokalari irundarrari 9 Kirolak Dunboa Summer ekimena 10 Haurren Leihoa El Pilar LH2 12 Gazteen lanak Dunboa BHI 13 Gaztea: Elkarrizketa Itsaso Carrizo sexologoari 14 Gazte infor 15 Kultur agenda Erreportajea Hegaztien bila Aiako Harrian 5. orrialdea Kirola Real Unionen aste gogoangarria 7. orrialdea San Markos egun gozoa

Transcript of IruneroHegaztien bila, Aiako Harrian Begien bistaz baino, errazagoa da hegaztiak entzumenaren bidez...

Page 1: IruneroHegaztien bila, Aiako Harrian Begien bistaz baino, errazagoa da hegaztiak entzumenaren bidez antzematea. Horretarako trebatu beharra dago, noski. Baina gidari aproposaren azalpenak

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero252. zk.Bigarren aroa

Maiatzak 12015

3 Erreportajea Irungo Argoiak Elkarteak antolatutako euskal abizenen hitzaldia.

4 Berri laburrak Gipuzkoako Bertso Eskolen Lehiaketa eta monitore ikastaroak.

8 Kirolak Elkarrizketa Leire Landa futbol jokalariirundarrari

9 Kirolak Dunboa Summer ekimena10 Haurren Leihoa El Pilar LH212 Gazteen lanak Dunboa BHI13 Gaztea: Elkarrizketa Itsaso Carrizo sexologoari14 Gazte infor 15 Kultur agenda

ErreportajeaHegaztien bila Aiako Harrian5. orrialdea

KirolaReal Unionen aste gogoangarria7. orrialdea

San Markos egun gozoa

Page 2: IruneroHegaztien bila, Aiako Harrian Begien bistaz baino, errazagoa da hegaztiak entzumenaren bidez antzematea. Horretarako trebatu beharra dago, noski. Baina gidari aproposaren azalpenak

2

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako

Sailburuordetzak) diruz lagunduaErakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Erakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Xabier Kerexeta

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas amaiaterrazasruiz@gmai l .com

Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 - 20304IRUNTel: 673 39 84 57

I runero

1992an, Udalaren erabakiz, Puianadeitu zitzaion izen bereko auzoko kale-etako bati. Toponimoa auzo berriaeraiki zen lurren ondoan zegoen base-rritik hartu zen.Puiana izenaren lehenengo erreferen-tzia 1481. urtekoa da; zehazki, JuanotPuianakori buruzko aipamen bat da.Data horretatik, mendeetan zehar, zen-bait aldiz agertzen da dokumentu ez-berdinetan abizen zein baserri gisa,baina 1885etik aurrera aipamenak uga-ritu ziren, eraikinean landa-eskola batmoldatu zelako. Lehendabiziko irakas-lea Telesfora Elizalde izan zen. Eskolak1931n itxi zituen ateak.Historia-liburu zenbaitetan jasotakoa-ren arabera, Wellinton Dukeak 1813anSan Martzialgo gudua bere kataloxare-kin jarraitu zuen Puiana baserriko saga-rrondo baten itzalpean. Garai batean Irunen 20 sagardotegitik

gora zegoen eta gehienak nagusi lane-tan zebilen etxekoandrearen izenazezagunak ziren. Puiana Txikikoa 1927anzabaldu zen baserriaren ondoan, Flo-rentxi Ausanen zuzendaritzapean. Ha-sieran bolatokia ere bazeukan, etasagardoa egiteko bertako sagarrak ba-liatzen zituzten.Puiana-ren etimologia gaskoian bilatubehar da. Puy-ren esanahia “muino”itzul liteke; beraz, Puiana, muinokoa.Hona baserriaren jabetzarekin lotutakozenbait pertsona eta erreferentziarenurtea: Juanes Puianakoa (1521), JuanesAristikoa Puiana (1648), Catalina Legia-koa (1637), Patricio Zapirain eta Ascen-sion Ausan (1861), Antonio Ausan(1922).

Iturria: Anaka 1881 Kultur Elkartea

Irun atzo Irun gaur

Puianakalea

Natura ibiltarikoak edo nomadak garela-koan nago, edo halakoak garenean bilaka-tzen garela gizakiago, ederrago,ulerkorrago. Aulkian jesarririk gaudeneanere (zergatik ez?) bidaiatuz, haziz. Parteka-tzen dugunean ibiltzen garela, geure iritzimaiz sinple(egi)ekin konformatu ez etaideiok bidean ikasitakoekin osatzen ditugu-nean, besteenekin geureago egiten ditugu-nean, edota oker gaudenean ere saiatu etaeraikitzen jarraitzen dugunean (jausi gabeez baitago oinez ikasterik), horretarako,bidea egiteko, gure gorputzen pisua eutsikoduen zorua osoki galipotaz estali eta ber-dintzeko beharrik izan gabe. Ederra baitaeraiki hitza bera, kolore grisez soilik janztenez denean. Ibiltari eta nomadak omen gaurarte ezagun izan diren zirkuetarik gehienak.Hori dela eta, hamar urtez, tipi-tapa, ibilianarituak zirkuz mozorrotzea ez luke inork ereharrigarritzat joko, ez balitz, hain zuzen ere,mozorrorako hautatutako zirkua maiz izandela oztopo aurrera jarraitu nahi izan duenoinarentzat eta traba eskaintzeko aunitzduen izanarentzat. Gauzak osoki zuri edobeltz ez izanagatik ere, ukatzen zail da, Iru-nen (eta ez soilik Irunen), aginte makilaesku artean dutenek berek ere mozorro-

tzea gustuko izan arren (hainbat irudi psi-kodelikok eragiten duten ilusio optikoarentankerako zerbait sortzeko, ikuslea liluratu-rik utziz, izatez mugitzen ez den, baina mu-gitzen dela diruditen irudiekin bezala), lilurahorren azpian gauza askok antzera jarrai-tzen dutela, gutxi batzuei komeni zaielako-edo. Laku mortuan. Antzera jarraitzen dute,batzuetan argi eta zuzenean, besteetan ze-harka, aginte makila bat baino gehiagok La-kaxitari eta hura inguratzen duten esanahiguztiei zangotraba eginez, noiz jausiko, noizetengo ibilaldia, noiz geldiaraziko: hainbes-tetan ahotan darabiltzaten egonkortasuneta hiritartasun hitzak aitzakia hartuta, hi-tzon alderdirik geldi eta moztaileenak soilikerabiliz. Hitzok, eder izan daitezkeen arren,kolore grisez soilik janzten ez direnean.

Zorionez, umorerik (eta kolorerik) ez zaiofalta hamar kandela itzali berri dituen La-kaxitari, eta zerutik behera datorren euriarijaramonik egin gabe, goitik behera mozo-rrotu da Circus Municipale delakoaz, zir-kuko emakume zein gizon bilakatuzeguneroko ogi ditugun hainbat eta hainbatmunstro, eurak bidetik aldentzeko asmotan(direla hipotekak, TTIPa, langabezia, etxehutsak…). Moskutik (Urdanibia plazatik),Lakaxitarainoko bidea egin du zirkuak etainguratutako jendeak, ibiltari, kaleak oku-patuz, God Save The Pitilins-ek kamioikomikrofonotik No future, no future for you!oihukatzen duen bitartean. Baina zuretzatbai, Lakaxita. Ahal dela, urte luzez luza da-dila bidaia, oztopoak oztopo, zangotrabengainetik salto eginez, aipatu hitzek zein ko-lore jantzi nahi duten erabakitzeko aukeraizan dezaten (grisa barne), behintzat. Ahaldela bai, ita, ita, ita.

Hamargarrenez ibiltari

Eneritz Dueso

Goian, Puiana kalea. ErdianPuiana baserria. Behean,Puiana Txiki sagardotegia.

Page 3: IruneroHegaztien bila, Aiako Harrian Begien bistaz baino, errazagoa da hegaztiak entzumenaren bidez antzematea. Horretarako trebatu beharra dago, noski. Baina gidari aproposaren azalpenak

3

Ia hitzaldia hasi baino lehen jaso zuenKoldo Ortegak lehen galdera. Ez zuenentzuleen arreta erakartzeko lanik eginbehar izan. Argoiak elkartera hurbildu-tako emakumeen, eta gizon bakar ba-tzuen interesa agerikoa zen. Etengabemoztu zituzten Ortegaren azalpenak, za-lantza zehatzak planteatzeko irrikaz. No-labaiteko ordena mantendu nahi izanzuen, hala ere, hizlariak. Abizenek fami-lietan betetzen duten funtzioa moduulergarrian azaldu zuen, hasteko: “Ira-gana orainarekin eta etorkizunarekinlotzen duen elementua da abizena. Ira-ganik gabe, ez dago orainaldirik. Bainaetorkizunari begiratu gabe ere ez”.

Familiarekin lotuta, Euskal Herrian e-txeak historian zehar izan duen garran-tzia azpimarratu zuen Ortegak. Ia“sakralizatua” egon izan dela gogoratuzuen: “Baserrien izenek abizenak sortudituzte. Ez hori bakarrik, baserri batetikbestera aldatzerakoan, abizenak ere al-datu izan zituzten familiek”. Testuinguruhorretan kokatu zuen Etxeberria abize-naren jatorria, Casanova latinoarekin al-deratu daitekeena. Entzuleak animatzenhasi ziren orduan. “Barkatu, eta Zufiaurabizena?”, galdetu zuen emakumebatek. Liburu lodikote bat kontsultatuzuen Koldo Ortegak. “Mikel Belaskok dioNafarroako herri gehienen izenak abi-zen bihurtu direla. Zufia izeneko herribat dago Lizarra inguruan. Hori izan dai-teke pista bat...”, iradoki zuen.

Abizenen korapiloa

Ocho apellidos vascos filmaren arrakastaren ha-ritik hasi zen Koldo Ortega euskal abizenen in-guruko hitzaldiak ematen. Hiru saiotan banatuohi du jarduna, baina bakarrean kontzentratubehar izan zuen apirilaren 22an Irungo Argoiakelkartean. Urtetan euskara eta historia irakasleizandakoa da Ortega. Pio Baroja institutuan zu-zendari ere aritu zen. Erretiroa hartu zuen duelabost urte, eta hitzaldiak ematen eta Hondarribiaaldizkarian kolaboratzen dabil, besteak beste.

Euskal abizenei buruzko hitzaldia eman du Koldo Ortegak Argoiak elkartean

“Baserrien izenek abizenaksortu dituzte”Koldo Ortega

“Dokumentu ofizialetan, es-kribauen esku egon da abize-

nak idazteko modua”Koldo Ortega

Hamaika interpretazio Aurrera egin aurretik, Ortegak azpimarratu zuen zeinen konplika-tua den abizenen interpretazioa egitea: “Esanahia ebidentea ezbaldin bada, hipotesiak egin daitezke, baina zaila da frogatzea.Esate baterako, Arrieta, Arriola, Arregi, Arriaga, denak harri hi-tzetik datoz?”. Garcia abizenarena kasu berezia da. Espainiako Es-tatuan zabalduenetarikoa da, baina Hego Euskal Herrian ere bai.Harrituta jaso zuten entzuleek arrazoiaren azalpena. “Gartzia gaz-tearen eratorpena da”, baieztatu zuen Ortegak. Ramón Menén-dez Pidal hizkuntzalari ezagunak ikertu zuen Garcia abizenareneuskal jatorria. “Koldo Mitxelenak esandakoaren arabera, osagaibat edo egitura bera euskarazkoa izatea, nahikoa da abizena eus-kalduntzat hartzeko”, azaldu zuen Koldo Ortegak.

Entzuleek galdera zuzenak egiten jarraitu zuten: “Nire aitak Go-yalde idazten zuen abizena. Ni bilatzen ibili naiz, baina y grekoa-rekin ez dut inon aurkitu”. Grafian izan diren aldaketak abizenenbilakaeraren azalpen izan daitezke. “Kontuan hartu behar da eus-kararen transmisioa ahozkoa izan dela. Baina dokumentu ofizia-letan eskribauen esku egon da abizenak idazteko modua”, argituzuen Ortegak.

Idazkarien irizpideaz gain, inposatze politikoak ere kontuan hartubehar direla gogoratu zuen: “Euskal izen asko debekatuta egonziren Frankismoan zehar. Beste batzuei María edo beste izen es-painolak gehitzen zizkieten”. Dena ez da liluragarria abizenenmunduan. Baditu argiak eta itzalak.

Koldo Ortega Irungo Argoiak Elkartean.

Page 4: IruneroHegaztien bila, Aiako Harrian Begien bistaz baino, errazagoa da hegaztiak entzumenaren bidez antzematea. Horretarako trebatu beharra dago, noski. Baina gidari aproposaren azalpenak

4

Aisialdiko begirale ikastaroarena izan zen Irungoaurrekontu parte-hartzaileen ekimenean gazteekgehien bozkatu zuten proposamenetako bat. Uda-leko Gazteria Arloa eta Bidasoa Bizirik Erakundeaelkarlanean aritu dira, Irunen ikastaroa eskaini ahalizateko. “Boluntariotza eta elkarteetako lana sus-tatzeko modua da. Gainera, gazte askoren lehenlan esperientzia sortzeko balio dezake”, azaldu duMiguel Ángel Páez Bidasoa Bizirik-eko presiden-teak.

Adin nagusiko gazte irundarrei zuzendutako eki-mena da. Formazioari dagokionez, DBH gaindituizana eta B1eko euskara maila eskatuko dituzte. Ai-sialdiko elkarteetan parte hartu izana baloratukodute. Soziologia, psikologia, pedagogia eta sexu he-ziketa landuko dituzte, besteak beste, ikastaroanzehar. Gainera, aisialdiko metodologia, jardueraketa parte-hartzea jorratuko dituzte. Sorospeneanere jasoko dute formakuntza parte-hartzaileek.

120 € ordaindu beharko du bakoitzak, uztailean etaurrian egonaldiak egingo dituztelako zenbait ater-petxetan. Gainerako lana Irungo MartindozeneaGaztelekuan egingo dute. Amaieran 120 ordukopraktikak egingo dituzte, Udaleko Gazteria zerbi-tzuetan. www.e le spaz io.com web guneaneman daiteke izena, apirilaren 17tik 30era. Hogeitabost parte-hartzaile hartuko dituzte.

Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna Irunen

Irungo Udalaren babesarekin, Gipuzko-ako Bertso Eskolen Eguna eta Eskolar-teko finala apirilaren 26an ospatu zen,Irunen. Hainbat bertso eskoletako kideelkartu ziren Urdanibia Plazan goizeko10:30ean, eta eguerdira bitartean bi-txigintza, herri kirolak edota bertsoipuinak egin zituzten.

Bazkalostean, berriz, Eskolarteko XXXV.finala ospatu zuten Amaia Antzokian14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteek.

Honako hauek izan ziren partaideak:Andoni Mujika (Hernani), Ane Zuazu-biskar (Arrasate), Asier Ibarguren (Do-nostia), Beñat Mujika (Donostia), IñigoIbañez (Azpeitia), Jon Ander Iriondo(Azpeitia), Oier Etxeberria (Azpeitia)eta Paul Iruretagoiena (Ataun).

Azkenean, Iñigo Ibañez azpeitiarrakjantzi zuen txapela, eta Paul Irureta-goiena ataundarra geratu zen bigarren.

Begirale ikastaroa eskainiko dute Irungo Udalak eta Bidasoa Bizirik-ek

Amaia KZn burutu zen finala, apirilaren 26an.

IKASTAROAREN EGUTEGIA:

Maiatza: 9, 10, 16 23, 24 eta 30 Ekaina: 6, 13 eta 14 Uztaila: 3, 5, 6, 7, 8, 10, 11, 13, 14 eta 15 Abuztua: Libre Iraila: 19 eta 26 Urria: 10, 11, 12 17 eta 24.

Page 5: IruneroHegaztien bila, Aiako Harrian Begien bistaz baino, errazagoa da hegaztiak entzumenaren bidez antzematea. Horretarako trebatu beharra dago, noski. Baina gidari aproposaren azalpenak

BAKAILAOA DASTA EZAZU

5

Hegaztien bila, Aiako Harrian

Begien bistaz baino, errazagoa da hegaztiak entzumenarenbidez antzematea. Horretarako trebatu beharra dago,noski. Baina gidari aproposaren azalpenak jarraituta, ba-dago oinarrizko ezagutza barneratzea. Helburu hori izandu Lapurriturri informazio gunean antolatu duten lehenmendi irteerak. Hiru orduz aritu da hamabost lagunekotaldea Aiako Harriko bide eta basoetan zehar, TomasAierbe basozainak gidatuta. Apirilaren 25ean egin dute ibi-laldia.

Erlaitz mendiko lepoan dago Lapurriturri informa-zio gunea, GI-3454 errepidearen ertzean. IrungoUdaleko Ingurumen Departamentuak eta Behe-mendi Landa Garapenerako Elkarteak kudeatzendute. Asteburuetan, bisitariei Aiako Harriari bu-ruzko informazioa, oharrak eta aholkuak ematendizkiete bertan. Baina mendi irteera tematikoak ereantolatzen dituzte Lapurriturrin, udaberritik au-rrera. Apirilaren 25ean egin dute aurten lehena.Aiako Harrian bizi diren hegaztiak ezagutzeko au-kera izan dute parte hartzaileek. Hamabost laguninguruko taldea irten da goizeko bederatzi eta er-dietan, Tomas Aierbe Gipuzkoako Foru Aldundikobasozainaren azalpenak entzun ondoren.

Egun eta ordu aproposa da hegaztiak ikusteko. Ur-teko sasoia, behintzat, ezin hobea, udaberrian ha-biak egiteko garaia dutelako. “Lurraldea markatzenari dira arrak. Horregatik dabiltza kantari”, argitu duAierbek. Udaberriaren hasieran, migratzaile direnhegaztiak kanpoan izaten dira oraindik. Maiatzaren

atarian, berriz, Aiako Harrian ikus daitezkeen espe-zie guztiak bertan dira. Goizeko lehen ordua da he-gaztiak antzemateko ordurik aproposena, kantugehien egiten duten unea delako. Espezie gehienakikustea zaila dela ohartarazi du Aierbek: “Entzume-naren bidez ezagut daitezke. Horretarako, ezinbes-tekoa da isiltasuna, eta haize handirik gabekoeguraldia”. Goiz eguzkitsu eta lasaia da gaurkoa.

Teknologiak erraztu du, dena den, hegaztien iden-tifikazioa. Prismatikoek urrun edo ezkutuan dagoenhegaztia hurbil dezakete. 8X15 neurrikoak gomen-datu ditu Aierbek. “Prezio aldetik, 150 euro edo900 ordain ditzakezu. Aldea nabaritzen da, bainanorberak ikusi behar du merezi duen edo ez”,azaldu du basozainak. Doan aurki daitezke, berriz,hegaztien inguruko mobiletarako aplikazioak. He-gazti bakoitzaren irudia eta kantuaren hotsa es-kaintzen dituzte. “Erabilgarriak” direla baieztatu duTomas Aierbek. Berak, behintzat, alboan eramandu mugikorra ibilbide osoan zehar.

Larre zabaletatik, basoraPagogaña aldera irten da taldea, maldan gora. Eremu zabala da,zuhaitz multzo handirik gabekoa. Sasiak eta oteak dira nagusi,landarediari dagokionez. Horien artean, tuntuna entzun eta ikusdaiteke. Taldeak identifikatu duen lehen txoria. Urruneko sasi i-txiagoetan, lepitzuliaren kantua ere entzun du Aierbek: “Burua180o biratzeko gai da”. Basoan sartuta, kantuen aniztasuna bi-derkatu egin da: txepetxa, txantxangorria, kaskabeltza, kukua,benarritza, pitxartxarra... “Hemen ia ezinezkoa da hegaztiak ikus-tea. Kantuek identifikatzen dituzte”, gogoratu du Aierbek. Hariz-tiaren aberastasuna azpimarratu du: “Haritzak espazioa uztendu zuhaixka txikiagoak eta bestelako landaredia haz dadin”.

Hegaztiak tarteka alde batera utzi eta bestelako gaiak ere landudituzte. Lore arrosa deigarriak ikusterakoan, azalpen bitxia egindu basozainak: “Daphne Cneorum landarea da hau. Babestutakoespeziea da, Aiako Harrian beste inon ez baitago Euskal Herriaosoan, Pirinioetatik aparte. Landare alpinoa da”. Harrotutakolurra ikusita, basurderik ba al dagoen galdetu du parte-hartzai-leetako batek. “Basurdeak, orkatzak, azeriak, baita basakatuakere. Gauez ibiliz gero, erraz ikus daitezke”, erantzun dio TomasAierbek. Hiru orduko ibilaldia egin ondoren, Lapurriturri infor-mazio gunean amaitu dute saioa. Hurrengo hitzorduen inguruangaldetu diote parte-hartzaileek Urkiri Salaberria arduradunari.Batek baino gehiagok errepikatuko du.

Hurrengo irteerak:

- Maiatzak 9: Narrastiak eta anfibioak

- Maiatzak 30: Gudak eta gotorlekuak

Page 6: IruneroHegaztien bila, Aiako Harrian Begien bistaz baino, errazagoa da hegaztiak entzumenaren bidez antzematea. Horretarako trebatu beharra dago, noski. Baina gidari aproposaren azalpenak
Page 7: IruneroHegaztien bila, Aiako Harrian Begien bistaz baino, errazagoa da hegaztiak entzumenaren bidez antzematea. Horretarako trebatu beharra dago, noski. Baina gidari aproposaren azalpenak

7

Aste berezia izan zen hasiera-hasieratik. Komunikabideekezohiko arreta eskaini zioten Real Unioni. Klubak prentsau-rreko instituzionala deitu zuen astearterako. Ricardo Garcíapresidenteak eta taldeko kapitainek egin zuten agerraldia,Federazio Kopako finalaren garrantzia azpimarratzeko eta za-leen babesa eskatzeko. “Ligaren eta Errege Koparen ondo-ren, estatuko hirugarren lehiaketa dela esan daiteke”,gogoratu zuen Ricardo Garcíak. Bazkideei zelaira bina lagungonbidatzeko aukera eman zieten, Stadium Gal betetzekoasmoz. Palkoa gainezka egongo zela behintzat, argi zegoen.Espainiako Federazioak ordezkaritza handia bidali zuen Iru-nera, Angel María Villar presidentea buru zela. Vicente delBosque espainiar selekzioko entrenatzailea ere izan zen Sta-dium Galen.

Giroa berotzen ari zen arren, mezu lasaia eman zuen AitorZulaika entrenatzaileak partiduaren atarikoan: “Guk betikolana egingo dugu. Aurkariak baino gol bat gehiago sartzensaiatuko gara”. Joaneko partidako 0-1ekoa alde zuen arren,Unionek ez zuen emaitzarekin espekulatu. Indartsu irten zenberdegunera, garaipenaren bila. Hiru minutu besterik ez zi-tuen behar izan Mujikaren golari esker markagailuan aurretikjartzeko. Hortik aurrera, norgehiagoka menpean izan zutentxuribeltzek. Joko ikusgarria egin gabe ere, kontrolpeaneduki zuten Castelló. Mikel Alonsok erabaki zuen finala 72.minutuan, Juan Domínguezen pase bikaina jaso ondoren. Hi-rugarrena Iñaki Goikoetxeak sartu zuen, falta baten aldara-tzean, ospakizunari atea irekitzeko.

Irudi ederrak utzi zituen finalaren ondokoak. Xabier Otermi-nek, Real Unionekin partida gehien egin dituen jokalariakjaso zuen Federazio Kopa. Taldekideekin elkarbanatu zuenondoren, Galeko zelaian inprobisatutako ospakizunean.“Mendeurrenean Kopa irabaztea eta historia egitea zoraga-rria izan da. Galera etorri den jende guztiari eskaini nahidiogu, bagenekien zaleek erantzungo zutela”, adierazi zuenJon Arzamendi jokalariak. Gazteen ilusioa irudikatu zuen ho-geita bi urteko donostiarrak. Futbolean ibilbide luzea eginduen Mikel Alonsok, aldiz, baieztatu zuen taldeko beterano-entzat ere lorpen handia izan dela Federazio Kopa: “Osopozik gaude. Urte osoa daramagu lanean horrelako gauzakgertatzeko. Egun polita da gaurkoa, disfrutatu behar dugu”.

“Mendeurrenean Kopa irabaztea eta historia egitea zoragarria izan da”

Jon Arzamendi

“Argi daukat Kopa irabaztearen ondorengo emozioa ondo bideratuko dugula”

Aitor Zulaika

Prentsaurrekoan, bere laguntzaile guz-tiekin irten zen Aitor Zulaika entrena-tzailea, eta Kopan parte hartu duten 29jokalariak gogoratu zituen, banan-banan. Josu Ibarbia, Alex Iriondo etaIñigo Urbieta azpimarratu zituen,Kopan maila handia eman duten arrenfinalean jokatzeko aukerarik izan ez zu-telako. Taldearen indarra azpimarratuzuen: “Partidaren aurretik jokalarieiesan diet: banaka izugarriak zarete;baina taldean, ezin hobeak”. Lanean ja-rraitzeko konpromisoa hartu zuen AitorZulaikak, aurtengo liga bukatzerakoanGalen festa gehiago izan daitezen: “Argidaukat Kopa irabaztearen ondorengoemozioa ondo bideratuko dugula. Ener-gia, pasioa eta ilusioa emango dizkigu,liga ondo bukatzeko”.

Hurrengo urratsa, behintzat, sendoeman zuen taldeak. Real Madril Casti-llaren kontrako garaipenarekin amaituzuen astea Real Unionek. Aurkari gogo-rra da Zinedine Zidanek zuzentzenduena. Maila handiko jokalariak ditu, fi-sikoki indartsuak eta finak, teknikari da-gokionez. Zale txuribeltzek harmailakbete zituzten berriro, eta jokalariek sor-tutako ikusmirari erantzun zioten. Bialdiz markagailuan aurrea hartu ondo-ren berdinketa jaso eta gero, hirugarrengola sartu eta hiru puntuei eusteko gaiizan ziren. Ligako azken hilabetean lehiabizia izango da oraindik. Edonola ere,Real Unionek ondo bideratuta daukaplay off-erako sailkatzea. Ezusteko han-dirik ez baldin bada behintzat, igoera fa-sean parte hartuko du Zulaikarentaldeak. Lortzen baldin badu, denboral-diaren balorazioa hamarretik gertu ibi-liko da.

Aste gogoangarriaFederazio Kopa irabazi eta igoera faserako sailkatzea bideratuta utzi du Real Unionek

Borobila izan zen 2015eko apirilaren13tik 19rako astea Real Unionentzat.Zale txuribeltzek ez dute nola hala ahaz-tuko. Federazio Kopa altxa zuen ostegu-nean Unionek, Castelló Stadium Galenmendean hartuta (3-0). Ospakizunen etaomenaldien ondoren, garaipen handialortu zuten txuribeltzek igandean ligan,Real Madril Bren aurka (3-2). BigarrenMailara igotzeko faserako sailkatzea bide-ratuta utzi zuten horrela. Denboraldi bi-kaina osatzen ari da Real Union klubarenmendeurrenaren urtean.

Kopako garaipena, ligarako bultzada

Page 8: IruneroHegaztien bila, Aiako Harrian Begien bistaz baino, errazagoa da hegaztiak entzumenaren bidez antzematea. Horretarako trebatu beharra dago, noski. Baina gidari aproposaren azalpenak

k i r o l a k8

“Lehen Mailako talde batzuetan SOS egoeran daude”

- Zer izan da zuretzat Liga irabaztea?Lorpen handia da. Talde bakoitzean hel-buru ezberdinak izan ditut. Realean, mai-lari eustea, Atletico Madrilen, lehenpostuetatik gertu ibiltzea, eta Athleticen,Kopako finalera iristea. BartzelonarekinLiga irabaztea beste urrats bat izan da. La-naren eta konstantziaren ondorioz lortu-tako saria.

- Nolakoa izan da belauna sendatzekoprozesua?Kanpotik ikusten dugunean badakigu go-gorra dela, baina tokatzen zaizunean, ustebaino okerragoa dela konturatzen zara.Egunero joan behar izaten duzu fisiotera-peutarengana, ariketak egin behar di-tuzu... Oso luzea da, eta pausoak txikiakdira. Hala ere, asteak pasa ahala hobetuzzoazela ikusten duzu, eta horrek asko ani-matzen zaitu. Baina errekuperazio luzeada eta ordu asko eskatzen ditu.

- Bartzelonarekin jokatzeaz gain, Espai-niako selekzioarekin parte hartzen erehasi zara. Kanadako Munduko Kopanegoteko ilusioz?Goxokia hor dago. Egia esan, lehen aldizMundialean egotea ametsa izango litza-teke. Dena den, momentuz jokatzen dis-frutatzea, eta minutuak gehitzea da nireasmoa. Kanadara joateko aukera baldinbadut, ikaragarria izango da.

- Irungo Txingudi Ikastolan hasi zinen futbolean. Nolatan?Eskola kirolean izena eman nuen. Ni kirol-zale izan naiz beti, eta ez futbolzale baka-rrik. Eskubaloian, saskibaloian etafutbolean hasi ginen, eta gustura ibiltzennintzen. Oso giro polita zegoen, oroitza-pen onak ditut. Gero, ikastolako taldekidebaten ahizpak Oiartzunen jokatzen zuelaeta, hara joatea erabaki genuen.

- Minbizia gainditu zenuen txikitan,Burki-tten linfoma. Esperientzia horrekbizitza markatzen du?Bizitzako beste pasarte bat da. Egia daegunero gogoratzen dudala, baina orainondo nago eta hori da baloratu behar du-dana. Gogorra da, baina nirea istorio po-lita da, amaiera ona izan du.

- Profesionalak salbuespen zarete ema-kumezkoen futbolean.Nik zortea daukat talde indartsuetan jo-katzeko aukera izan dudalako. BainaLehen Mailako talde batzuetan SOS egoe-ran daude. Diru eske ibili behar dute ligabukatzeko. Espainiako klub gehienetan,kaltetuta ateratzen diren lehenak emaku-mezkoen taldeak dira. Athtletic, Bartze-lona edo Atletico Madril eredu dira zentzuhorretan.

- Anaia handia duzue gizonezkoen futbola. Nola da posible halako

desoreka?Esaten da mutilek sortzen duten dirutzaneskek ez dugula inoiz sortuko. Komuni-kabideek indar handia dute, eta emaku-mezkoen futbolari arreta gehiagoeskainiko baliote errazagoa izango litza-teke dena. Klubek ere badute erantzuki-zuna, baldintza duin batzuk behintzateskaini behar lituzkete. Dena den, ustedut ni futbolean hasi nintzenetik aurreraegin dugula. Espero dut guk irekitakobidea atzetik datozen neskek aprobetxatuahal izan dezaten.

- Europako herrialde batzuetan emaku-meen kirolak badu beste estatus bat.Neska asko atzerrira joan dira, zuk ez al

duzu pentsatu?

Noizbait planteatu izan dut, baina orainez. Duela gutxi errekuperatu naiz, eta be-hintzat beste urtebetez Bartzelonan gel-ditzea da nire intentzioa. Hortik aurrera,ez dakit. Gustatuko litzaidake irtetea,emakumeen futbola beste ikuspuntu ba-tetik ezagutzeko. Hala ere, oraingoz ezdaukat buruan.

- Denboraldi bikaina egin dute Mariñokoneskek. Zein mezu bidaliko zenieke?

Lan egiten jarrai dezatela. Futbola gusta-tzen baldin bazaie, eutsi diezaiotela, etadisfruta dezatela. Lan eginda, sariak eto-rriko dira.

Futbolaz gozatzen ari da berriro Leire Landa jokalari irundarra.Zazpi hilabete behar izan ditu belauneko lesio larria atzean uz-teko. Lotailu gurutzatua hautsi zuen joan den urteko Erregina-ren Kopako finalean. Athletic eta Bartzelona aritu ziren elkarrenkontra, Ceutan. Kataluniarrek irabazi zuten, penaltietan, banaberdindu ondoren. Bilboko taldeko jokalaria zen orduan Landa,baina fitxaketa hitzartua zuen kataluniarrekin. Belauna hautsizuen arren, Bartzelonak kontratua eskaini zion atzelariari. Go-gorra izan da denboraldiaren lehen erdia, baina merezi izan du.Ligako txapeldun izan da Leire Landa, eta Munduko Kopa duburuan. Ekainean izango da, Kanadan.

LEIRE LANDA:

Page 9: IruneroHegaztien bila, Aiako Harrian Begien bistaz baino, errazagoa da hegaztiak entzumenaren bidez antzematea. Horretarako trebatu beharra dago, noski. Baina gidari aproposaren azalpenak

k i r o l a k 9

Zortzi eta hamalau urte artekohaurrak hartuko dituzte udan SanJose Langilea futbol zelaian. Bosteguneko bi txandatan banatukodituzte, lau orduz kirola egin etaondo pasa dezaten. Aurreko ur-tean, hiru txanda eskaini zituz-ten. Baina murriztea erabakidute. “Gero eta haur gehiago aldiberean eduki, orduan eta dina-mismo handiagoa eman diezaio-kezu jarduerari”, azaldu du DavidRuiz antolatzaileak. Lehen edizio-tik ikasten eta hobetzen saiatu

dira antolatzaileak. Bigarrenari“indar handiagoa” eman nahiizan diotela baieztatu du JorgeVertizek.Futbola izango da kanpuseko jar-duera nagusia, baina ez bakarra.Aisialdia izango da beste zutabe-etako bat. “Jolas dinamikoak etaparte-hartzaileak egingo ditugu”,adierazi du Ruizek. Babesleak bi-latu dituzte, esperientzia aberas-teko. Esaterako, Real SociedadFundazioari esker, irteera egingodute Anoeta estadiora eta Reala-ren museora. Eva Pascual argaz-kilariak haurren familientzako biargazki sesio zozketatuko ditu.Telepizzak ere lagunduko du,azken eguneko askarian.

Otordu hori salbuespena izango

da, aurrekoetan elikadura ohi-tura osasuntsuak sustatzen saia-tuko direlako antolatzaileak.Arrazoia argitu du Vertizek: “Hauraskok, entrenamendua bukatuondoren, gozoak edo litxarreriakjateko ohitura dute. Guk frutaedo edari isotonikoak emangodizkiegu, joera hori aldatzekoasmoz”. Hamaiketakoaren or-duari etekina aterako diote, es-kualdeko kirolarien bisitak etahitzaldiak jasoko dituztelako.Oier Olazabal Granada CF-ko ate-zain irundarrak eskularruak,botak eta kamiseta zozketatukoditu.

Jarduera fisikoa eta hezkuntzaOinarrizko formazioa jaso dutenmonitoreek zuzenduko dituztejarduerak. Beroketetan, edozeinkiroletan funtsezkoa den koordi-nazioa landuko dute. Futbolaridagokionez, aspektu teknikoak,taktikoak eta fisikoak landuko di-tuzte, multzo ezberdinetan bana-tuta. “Bakoitzean arlo batlanduko dute haurrek. Horrela,

gehiegizko konfiantzarik ez dutehartuko monitoreekin”, argu-diatu du Jorge Vertizek. Monito-reekiko errespetua da kanpuseanlanduko duten balioetako bat.Entrenatzaile/jokalari harremana

sustatu nahi dutela aipatu duVertizek. Konpromisoari ere erreparatukodiotela azpimarratu du, puntual-tasunarekin lotuta batez ere:“Batzuetan jardueraren azalpenaerrepikatu behar izaten du entre-natzaileak. Egoera horiek ekidinnahi ditugu”. Beste hiru balio na-gusiek harreman zuzena dute ki-rolarekin. Lidergoa etalehiakortasuna lotuta doazelauste du Vertizek, eta beharrez-koak direla kirolean. Arreta bere-zia eskaini dio talde lanari:“Txikitan, oso berekoiak izatendira haurrak. Taldearen onarenalde pentsaraztea da asmoa. Bur-buila horretatik atera behar di-rela ulertu behar dute”.

Aste Santuaz geroztik izena emandaiteke, Dunboa Eguzki elkartekoidazkaritzan edo www.dunboa-summer.com-en. Kanpus irekiadela azpimarratu nahi izan duteantolatzaileek. Dunboa Eguzkikantolatzen duela, baina ez duelahaurrak erakartzeko helburua.“Joan den urtean Hendaiakomutil bat eta Pasaiako beste batizan genituen”, gogoratu duDavid Ruizek. Dena den, Dunbo-ako bazkideek abantaila izangodute ordaintzerako orduan. 60euro ordaindu beharko dute, 75ordaindu beharrean. “Norbaitekepeetan ordaindu nahi badu, ezdago inolako arazorik”, nabar-mendu du Jorge Vertizek. Joanden urtean 35 haur izan zituzten.Aurten gorago jarri dute hel-muga: 60 espero dituzte.

MOTA GUZTIETAKO LAN ETA KONPONKETAK ETXETAN

NAHIZ DENDETAN

a Arotzeriaa Margolanaka Zaharberritze

lanak

a Lorategiaka Iturgintza

DAVID: 655 70 98 93

a Sarrailaka Elektrizitateaa Instalazio zein

muntaketak

aGarbiketa bereziaketa abar

Futbolaz gainerako esperientzia eskainiko du Dunboa Eguzkik

Bigarren aldiz antolatuko dute aurtenDunboa Eguzki Summer Experienceudako kanpusa. Joan den urteko probarenondoren, 2015eko edizioak aurrekoagainditu nahi du. Horretarako, babesleakbilatu, egitaraua zabaldu eta izena ema-teko epea aurreratu dute antolatzaileek.Jorge Vertiz eta David Ruiz 2014ko aben-duaz geroztik dabiltza lanean.

“Jolas dinamikoak etaparte-hartzaileakegingo ditugu”

David Ruiz

“Txikitan, oso bere-koiak izaten dira

haurrak”Jorge Vertiz

David Ruiz eta Jorge Vertiz Irungo Etxeandia plazan.

Page 10: IruneroHegaztien bila, Aiako Harrian Begien bistaz baino, errazagoa da hegaztiak entzumenaren bidez antzematea. Horretarako trebatu beharra dago, noski. Baina gidari aproposaren azalpenak

10 h a u r r e n l e i h o a

El Pilar LH2

Page 11: IruneroHegaztien bila, Aiako Harrian Begien bistaz baino, errazagoa da hegaztiak entzumenaren bidez antzematea. Horretarako trebatu beharra dago, noski. Baina gidari aproposaren azalpenak

11

OPILA SAN MARKOSEGUNEAN

Eguzkitsua izan zenSan Markos egunaaurten. Jende askoJunkal Plazara hur-bildu zen opila be-deinkatzera.

San Martzial ermitaneguerdiko 12etan opi-len bedeinkapena eginzen.Bukatu ondoren, fami-lia askok mendian baz-kaldu zuten, eta, nolaez, opila jan.

Page 12: IruneroHegaztien bila, Aiako Harrian Begien bistaz baino, errazagoa da hegaztiak entzumenaren bidez antzematea. Horretarako trebatu beharra dago, noski. Baina gidari aproposaren azalpenak

gaztea12

PuntuEus fundazioak(www.dome i n ua k . e u s / )2013an lortu zuen .eus do-meinua ICANNek, hots, Ize-nak eta ZenbakiakEsleitzeko Internet Korpora-zioak onets zezan.

Bost urtetan gogor lan eginzuen, hainbat erakunderenbabesa bereganatze aldera.ICANN erakundeak, besteakbeste, eskatzaileen kopurua

hartzen du aintzat erabakitzeko tenorean, eta hor, jakina, euskaldu-nok badugu gainditu beharreko koska.

Kontua da kontratua sinatu ondoren hasi direla, 2014ko bigarren er-dialdean, lehen domeinu-erregistroak. Lehenik, aitzindari delakoakizan dira, abiatzeari ekin ziezaioten fundazioak aldez aurretik hauta-tutako askotariko erakundeak. Gaur egun, aldiz, erregistroa zabalikdago eta edozein pertsonak edo erakundek eska dezake, jatorria zei-nahi dela ere.

Domeinuaren erabilerak bi muga ditu:

Erabiltzen duten proiektuek beren edukiaren zati bat euskaraz eskainibehar dute. Hala ez bada, edukiek euskal kulturari buruz jardun behardute. Hortaz, ez da eskatzailea ebaluatuko, weba bera baizik.

Domeinu bat erregistratzen baduzu, ez dizute eskatzen dagokionjoera bermatzeko inolako txostenik; baina arauok errespetatzen ezbadituzu, baliteke geroago erakundeak “gonbida” zaitzan zure weba-ren edukia euskaraz ere eskaintzera.

.eus domeinuak erosteko aukera eskaintzen duten erregistratzailebatzuk badaude, eta artikulu hau idazten ari naizen egunean kali-tate/zerbitzu/prezio erlazio onena eskaintzen duena CDmon katalanada.

Oraingoz, .eus domeinuak ez dauka lehiatzeko abantailarik bilatzaileeidagokienez, baina hori gerta liteke gerora, luze gabe apika. Izan ere,Espainiako Google taldean euskal azpitalde txiki bat lanean ari da Go-ogle.eus eskaintzeko, alegia, gure beharretara egokitutako Google bi-latzaile bat, aspalditik www.google.com/?hl=eu eskaintzen zaiguneuskarazko bilatzaile-orria baino askoz gehiago izango dena.

Pablo MoratinosMarketing Online-ko aholkularia

3yMedia Comunicación Digital

.eus domeinua, euskal kultura Interneten

Dunboa BHIko 1.mailako ikasleak

Aurten Fernando Morilloren “Abbadiaren sekretua” izeneko liburua ira-

kurri dugu. Liburu honetan bi anaiak Abbadia gazteluan bizi ziren aben-

tura kontatzen da. Beraien izenak Alar eta Kaiet dira eta beraien aitonak

liburuaren bukaeran esaten die Antton eta Arnaud Abbadia izeneko

anaien antza dutela. Alar zientzilaria zen eta Kaiet, berriz, oso ausarta.

Hori dela eta, abenduaren 18an lehenengo mailako ikasleak Abbadia

gaztelua bizitatzera joan ginen eta, ailegatzean, sarrerako ate gainean

ikusi genuen jartzen zuela “Ez ikusi Ez ikasi”, Harrigarria!!! Esaldi hau

askotan agertzen da liburuan eta esan nahi du ikasteko beharrezkoa

dela lanean aritzea. Kanpotik ikusita oso gaztelu handia da eta harrizko

animaliak ditu hormetan: txakurrak, sugeak, katuak, igelak, karakolak,

sekulako krokodiloa sarreran… Teilatu azpian, guri begira, gargolak.

Sartzean, hormetan, zuloak ikusi genituen: izarrak ikusteko ziren. Barru-

koa iluna zegoen, hormetan irudiak eta gora igotzeko sekulako zurezko

eskailerak ikusi genituen. Beheko solairuan teleskopio gela dago eta lei-

hoetatik Abbadia Eremua ikusten da. Lehenengo pisura igo eta han lo-

gela, egongela, jangela eta liburutegia ikusi genituen. Liburutegian

idazteko makina, kalkulagaliuak eta zenbakiz betetako liburu handi bat

daude. Ematen zuen Antton Abbadia momentu batetik bestera sartuko

zela bere kalkuluak egiteko!. Kontatu ziguten elizaren azpian Abbadia

eta bere emaztea, Virginie, kripta batean lurperatuta daudela. Bisita bu-

katzean paseo bat eman genuen gazteluaren inguruetatik eta hondar-

tzaraino jaitsi ginen. Bisita oso interesgarria izan zen. Dibertigarriena

izan zen elkarrekin goiza gaztelua ikusten pasatzea!!!. Anima zaitezte

gaztelua bisitatzera!!!!!

Abbadia sekretua

Page 13: IruneroHegaztien bila, Aiako Harrian Begien bistaz baino, errazagoa da hegaztiak entzumenaren bidez antzematea. Horretarako trebatu beharra dago, noski. Baina gidari aproposaren azalpenak

13gaztea

Aholkularitza sexualeko saioakegin dituzu apirilean zehar Iru-nen. Zer nolako esperientzia izanda?Ordu erdiko aholkularitza-saiopertsonalizatuak izan dira. Gaztebakoitzarekin haren zalantza se-xualei buruz hitz egiten aritu naiz.Gure helburu dira nerabezarotikhasi eta hogeita hamar urte ar-teko gazteak. Arazo handiena daadin tarte horretan gazteek ezdutela denbora handirik, eskolazkanpoko jarduerak edo ikasketakdirela eta.

Modu paraleloan Irungo Udalakgazteen esku jarri du galderakInternet bidez egiteko aukera.Jendeak parte hartzen du?Bai. Nerabeak, batez ere, eroso-ago daude etxean, ez dute pre-

sente egon behar. Kosta egitenzaie sexualitateari buruz aurrezaurre hitz egitea. Tailerrei dago-kienez, motibazio falta ere ba-dute. Afektibitatearen ingurukotailer batera hurbiltzeak ez ditumotibatzen.

Zeintzuk dira ohiko zalantzakgazteen artean?17-20 urte arteko gazteek harre-man sexualen inguruan galdetzendute. Harira jotzen dute: zer denG puntu bat, edo postura ezber-dinak. Orientazio sexualari bu-ruzko zalantzak ere ateratzendira, masturbatzeko moduen ha-rira, adibidez. Gaur egun, infor-mazio pila bat daukate gazteekInterneten eskura, baina denanahaspilatuta. Informazio hori or-denatu behar izaten dute.

Adinean gora egin ahala alda-tzen da interesa?Bai. Lehen praktika sexualakeduki ondoren, bestelako ara-zoak sortzen dira. Maitasunak,adiskidetasunak sendotzea edogutxitzea... Esate baterako, esko-lan lagun talde berdinarekin egonizan dira beti gazteak, baina gerobideak banatu egiten dira. Beste-lako behar afektiboak sortzendira. Orduan hasten dira desamo-dioak, traizioak, fideltasuna edojelosia.

Kezkatu zaituen arazorik topatuduzu?Gehien kezkatzen nauen gai batda teknologia berriei ematenzaien erabilera abusiboa. Bullingkasuak edo gelakide bati burlaegitea beti existitu izan dira.Baina gaur egun arazo horiek ezdira klasean gelditzen. Whatsapp,Facebook, Youtube edo bestemila baliabide dituzte gazteek,eta abusu horiek zabaltzeko era-biltzen dituzte batzuetan. Horie-tako asko abusu sexualak izaten

dira. Kamerarekin grabatu edoargazkiak atera eta zabaltzea ger-tatu izan da eskolaren batean.

Abusu horiek azaleratzen dira?Komunikatu egiten dituzte?Normalean, gauza horiek sufri-tzen dituen pertsonak ez ditukontatzen. Hamasei-hamazazpiurterekin gurasoak ia etsaiak iza-ten dira, eta lagunak, ia familia.Lagunen eta ingurukoen onarpe-nik ez edukitzea porrota da. Tes-tuinguru horretan, ez dutekomunikatzen, gero salatari dei-tuko dituztelako, adibidez. Beldu-rra izaten dute.

Tailer bat ere eman duzu Irunen,“Ni neu eta mundua. Harremanafektiboak”. Zein da asmoa?Sexu harremanei buruzko infor-mazioa eta irudiak eskura dau-den garaian, faltan sumatzengenuen pertsonen artean senti-menduen elkartrukea dagoeneanzer gertatzen den ez dugula ikus-ten. Ez da ukigarria. Afektuarekin

eta emozioekin zerikusia duenaikastea zailagoa da. Komunika-zioa da klabeetako bat, emozioakespresatzea, eta afektua ematea.Komunikazio egokia osasun se-xualaren giltza izan daiteke. Pe-netrazio hutsa baino askozgehiago gara.

Zer aholku emango zeniokegazte bati, aholkularitza saioe-tara edo tailerretara joan dadin?Edozein zalantza da baliagarria,eta pisutsua. Gizakia jakin-mina-rekin bizi da. Jarduera hauetaraetortzea borondatezkoa da, etanorberarengan dago aukera. Edo-nola ere, informazioa ordena-tzeko edo zalantza puntualakargitzeko erabilgarria izan dai-teke.

Pertsona oro jaiotzen denetik se-xuduna da eta sexuazio prozesua-rekin identitate pertsonalaosatuz doa denboran. Hala, ba-koitzak bere sexualitate propioadu eta bizitzan bizitzeko moduanitz daude, denak baliagarri etaerrrespetagarriak. Eskubide ber-berek berdintzen gaituzte. Horie-tako bat kalitatezko zerbitzusexualetara heltzeko eskubideada. Beraz, aprobetxa dezagun hone-lako hau, gainera doakoa baita!

Komunikazioa osasun sexualaren giltza izan daiteke”ITSASO CARRIZO:

Irungo Gazte Informazio Bulegoaren Asexo-rate programan parte hartzen dabil Itsaso Ca-rrizo psikologo eta sexologoa. Sexuaholkularitza saioak eta tailerrak gidatu ditu.Internet bidez egindako galderak ere eran-tzuten ditu, gazteek sexualitatearen inguruanizan dezaketen edozein zalantza argitzen aha-legintzeko. “Hegoak” enpresan ere ari da la-nean, sexu integrazioarekin lotutakozerbitzuak eskaintzen.

“Informazio pila batdute gazteek Interneteneskura, baina nahaspi-

latuta”

“Afektuarekin edo emo-zioekin zerikusia duenaikastea zailagoa da”

Page 14: IruneroHegaztien bila, Aiako Harrian Begien bistaz baino, errazagoa da hegaztiak entzumenaren bidez antzematea. Horretarako trebatu beharra dago, noski. Baina gidari aproposaren azalpenak

AISIALDI BEGIRALEAK BEHARDIRAHaurrak dauden ekintza, jau-nartze eta ospakizunetan dina-mizatzeko aisaialdi begiraletituludunak behar dira.

Nora bidali kurrikuluma?i n fo@tx ingu r r i hez i ke ta.o rg

"AUTOCAD OINARRIZKOA”IKASTAROAHelburua planoak eta proiek-tuak egiteko behar dena ikasteada.

Baldintzak:

- Maila akademiko edo ezagu-tzei dagokien maila orokorra: L.H. II Delineazioan, Diploma-tura edo Lizentziatura Teknikoa,L.H. II Mekanikan.

- Maila profesional edo teknikoa:Marrazketa teknikoaren ingu-ruan ezagutza teknikoak edoaurretiazko esperientzia profe-sional espezifikoa.

Iraupena? Maiatzak 12 -

Ordutegia? Astearte eta ostegu-netan, 18:30etik 21:30era.

Izena emateko: Maiatzak 8baino lehen MENDIBIL formaziozentroan (Letxunborro hiribidea58) Tfno: 943 610 610; e-mail:sec re ta r ia@apmendib i l . com

300 PROIEKTUA!Hainbat testu eta garaiko per-tsonaien marrazkiri begiratu, etahoriei buruzko hirurehun karak-tereko esaldi bat idatzi beharkoduzu. Esaldia haien ingurukohausnarketa bat izango da,haien ideietan eta filosofian oi-narritu eta modu erakargarrianaurkeztua.

Norentzat? Hamar urtetik go-rako edozein pertsonak partehartu ahal izango du. Bi taldetan banatuko da lehia-keta: 10-15 urte bitartekoaketa 16-99 urtekoak.

Sariak? Liburuak, e-komiki es-perientziak eta 300 eurotik go-rako diru-sariak izango dira.

Informazio guztia www.h i r u re-hun .o rg web orrian.

414 g a z t e i n f o r

Lehiaketak

EUROPAKO GAZTE INFORMAZIOAREN EGUNA

- Aurrez aurre: Foruen karrikako 2-behea- Telefonoz: 943 50 54 44 / 943 50 54 40 - Posta elektronikoz: igaz te@i run .o rg

- Webean: www. i r un .o rg/ igaz te- WhatsApp bidez: 607 771 173

Irungo Igaztetik mezu hau bidali nahidute Iruneroren irakurleei:

Irungo Igaztetik eskerrak eman nahi diz-kizuegu joan den ostiralean (apirilak 17)“Gazte Informazioari buruzko Egun Eu-roparrean”, bulegoan antolatu ziren jar-dueretan parte hartu zenutenoi.

Eskerrik asko Mezuak Europarabidali zenituzten gazteoi, eskerrikasko eskuzabaltasunez gurekinaritu zinetenoi: DJ Mikeli, beremusikarengatik; Oiana G.ri,apaingarriengatik eta ideiengatik;Gaztelekuari eta hango neska-mutilei; twiterzaleei; bizilagunei,musika aguantatzeagatik; Fer-nando G.ri, Itziarri, Albari, Mikeli,Eliri, Taniari eta Lissyri, bideoa-rengatik; eta zuen izena ez jakinarren, han izan zineten guztioi ereeskerrik asko. Eta, jakina, Fer-nando S. M., Eunate eta Jokingure lankideei ere bai. Eskerrik

asko guztioi: zuek gabe egun hau anto-latzea ezinezkoa izango zen.

Gogoratu: datorren urtean toki eta orduberean; eta egun hori iristen den bitar-tean, Irungo Igazten gaude behar du-zuen edo dugun edozein gauzatarako.Irungo Igazten protagonista ZEU zara.

Ekintzak

Page 15: IruneroHegaztien bila, Aiako Harrian Begien bistaz baino, errazagoa da hegaztiak entzumenaren bidez antzematea. Horretarako trebatu beharra dago, noski. Baina gidari aproposaren azalpenak

a i s i aa 15

Maiatzak 1Zer? XVII. Apirileko Feria os-patuko da. Jolas Parkea hau-rrentzat, Sevillanak etaFlamenko jaialdia antolatu di-tuzte.

Non? Zabaltza Plazan

Ordua? 20:00etan

Prezioa? Doako sarrera

Maiatzaren 1etik 10eraZer? 2015eko San Pedro etaSan Martzial jaietako kartelaaukeratzeko erakusketa.

Non? Amaia KZn.

Ordutegia? Asteartetik larun-batera 18:00etatik21:00etara. Igande eta jaie-gunetan, 11:30etik 13.30era.

Prezioa? Doako sarrera

Maiatzak 4Zer? “Medea” antzezlanaaurkezteko antzerki tailerra."Medea" antzezlanaren aur-kezpena DIES OIASSONISFESTIBALEAN egingo da,uztailaren 17an eta 19an.Non? Oiasso Museoan.Ordua? 19:00etanPrezioa? Doako sarrera

Maiatzak 7

Zer? Bidasoa Bizirikek KREABidasoa azoka antolatu du.Esperientziak trukatzea, ha-rremanak egitea, lankidetza-rako aukerak antzematea etamerkataritzan zein enpresanarrakasta izan duten kasuakezagutzea da helburua.

Non? Ficoban.

Izena emateko?www.b idasoa-act i va.com

V. ERLAITZ - AIAKO HARRIA MENDI-LASTERKETA

Erlaitz - Aiako Harria mendi-las-terketa bosgarren urtez anto-latu da Irunen. OLASagardotegitik abiatuko da(Meaka auzoan) eta helmugaErrota-Zahar Maldan egongo da(Meaka auzoan).

Lasterketak 23 kilometroko lu-

zera izango du eta 3.200 me-troko desnibel bateratua. Las-terketaren ibilbide guztia AiakoHarria parke naturalean barrenaizango da.

Noiz? Maiatzak 10.

Ordua? 9:00etan.

Maiatzaren 6tik 9ra egingo da Bidasoa Itzulia:

1. Etapa: Irun-Irisarri Land (Igantzi), 107,1 km65,4km-an, Zigako gaina (3.koa)Helmuga, Irisarri Landen (3.koa)

2. Etapa: Hendaia-Hondarribia, 126,4 km7,6 km-an, Gurutze (3.koa)60,8 km-an, Andazarrate (2.koa)116,9 km-an, Jaizkibel (1.koa)

3. Etapa: Orio-Orio, 131 km67,9 km-an, Mandubia (2.koa)102,4 km-an, Meaga (3.koa)117,8 km-an, Aia (2.koa)

4. Etapa Irun-Irun, 77,8 km6,2 km-an, Gurutze (3.koa)16,7 km-an, Aritxulegi (1.koa)25,3 km-an, Agiña (1.koa)58,4 km-an, Erlaitz (1.koa)

43. Bidasoa Itzulia

Page 16: IruneroHegaztien bila, Aiako Harrian Begien bistaz baino, errazagoa da hegaztiak entzumenaren bidez antzematea. Horretarako trebatu beharra dago, noski. Baina gidari aproposaren azalpenak

Caser Residencial Anakak Europa mailako terapia berrien alde egindu. Kalitatearen, eta egoiliarren bizitza hobetuko duten tratamenduaurreratuen aldeko apustua egin du. Mugikortasun murriztua etanarriadura kognitiboa hobetzeko terapiak lantzen hasi dira azkenaldian Caserren. Errehabilitazio funtzional musikaleko tailerrak ereegiten dituzte.

Mugikortasun murriztua duten pertsonei zuzendutako terapiakGipuzkoa mailako programa aitzindaria da. Parte hartzaileen mu-gikortasuna lantzen du, jarduera fisikoaren eta aisiaren bidez. Jar-duera fisikoa dibertigarri eta atsegin egitean datza jarduerak. Moduhorretan, baloiekin egindako jolas txikien eta mugimendu sinpleenbidez, ariketa fisiko handia egin dezakete. Ordu beteko iraupenadu terapiak, eta astelehenero egiten dute. Siel Bleuk dinamizatzendu aktibitatea. Frantzia osoko egoitzen %50ean egiten dute terapia.Gipuzkoan, berriz, Caser Residencial da barneratu duen lehen zen-troa.

Narriadura kognitiboa duten pertsonei zuzendutako terapiaPortaeran desorekak, narriadura kognitiboa edo alzheimerra dituz-ten pertsonei zuzendutako terapia da. Jarduera ezberdinen bidez,burua landuko dute, koloreen antzematearekin, adibidez. Funtzio-naltasun mentala lantzeko ariketak dira. Jarduera fisikoa ere egitendute, energia bideratuta, parte hartzaileek gauak lasai igaro ahalizan ditzaten. Ordu beteko tailerra da, eta ostiralero egiten dute.

Errehabilitazio funtzional musikalaNeurologiaren arloko gaixoei zuzendutako jarduera da, mugikorta-sun murrizketa eta mugatzea dutenei bereziki. Mugimenduarenbidez musika sortzen duen teknologia berria erabiltzen dute arike-tetan. Hori dela eta, parte hartzaileak modu naturalean saiatzendira, minean pentsatu gabe, ariketak eginez musika sortzeko hel-buruarekin. Mindutako gorputz atalak lantzen dituzte horrela, ohikotekniken bidez baino askoz gehiago. Adibidez, badago arrabolabat, biratzerakoan musika sortzen duena. Biratzeari uzten dionean,gelditu egiten da. Beste sistema baten bidez, objektua gorputzerahurbiltzen denean musika entzuten da, eta urrundu egiten denean,musika gelditu egiten da. Putz egiterakoan musika sortzen duentutua ere badago. Modu honetan, mindutako atalak landu ditzaketemodu pertsonalizatuan, gaixo bakoitzaren arazoari egokituta.

Bestalde, tailerrak oinarri musikala du. Parte hartzaileetako batzuekinstrumenturen bat jo izan dute bizitzan zehar. Faltan sumatzenzuten aktibitatea egin dezakete, beraz, terapiari esker.

Terapia berriak Caser Anakan