IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu...

40
HIRIA EZAGUTU ETA GOZATZEKO PROPOSAMENAK IRUÑEKO GIDA

Transcript of IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu...

Page 1: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

HIRIA EZAGUTU ETA GOZATZEKO

PROPOSAMENAK

IRUÑEKO GIDA

Page 2: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

PAMPLONA ES MUCHO MÁS

Iruña hiri erosoa, abegikorra, atsegina eta segurua da bisitarientzat, beti ezagutzera emateko prest dagoena. Donejakue Bidean dago Iruña, lehenengo hiria da Orreagatik pasatzen den erromes-bidean, eta horrek hiriaren historia eta nortasuna baldintzatu ditu aspaldi-aspalditik. Iruñeak duen Errenazimentuko harresi-multzoa erreferentea da Europan. Parkeek eta lorategiek ez diote inoiz utziko bisitari oro txunditzeari. Horri gehitu behar zaio gastronomia tradizional nabarmena, tokiko produktuen kalitate handian oinarritua, baita kultur eskaintza zabal eta askotarikoa ere. Urte osoan zehar, merezi du irtenalditxo bat egitea Iruñera etorri eta bertako kultur programazioaz eta musika-, gastronomia- eta arte-jaialdiez gozatzeko, baita kontzertu-aretoetan eta eraikin handietan egiten diren ekitaldiez ere, besteak beste Gayarre Antzokian, Nafarroa Arenan eta Baluarte-Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditoriumean.Azkenik, sanferminek –festa paregabe eta maitagarriek–, uztailaren 6tik 14ra bitarte, Iruña lehen mailako festa- eta kultura-erreferente bihurtzen dute, adin eta jite orotako iruindarren eta bisitarien gozamenerako. Elementu horiek guztiek eta askoz gehiagok egiten dute Iruña Historiaz eta istorioz beteriko hiriburu bat, nortasun oso bereizgarria duena hiriaren garrantzia historikoaren eta antzinako kulturaren ondorioz.

ArkibideaNON GAUDE? .......................... 3

UN POCO DE HISTORIA .......... 4

PAMPLONA ES...

MURALLAS ...................... 10

SANFERMÍN .................... 16

CAMINO ........................... 23

VERDE.............................. 26

GASTRONOMÍA ............... 32

QUÉ COMPRAR ..................... 36

INFORMACIÓN PRÁCTICA ... 38

2

Page 3: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

NON GAUDE?Historikoki, Iruña penintsulara sartzeko atea izan da, eta kulturen, historien eta ekonomien arteko bidegurutze bat. Gaur egun, abiapuntu ideala da Nafarroako iparraldea eta hegoaldea ezagutu nahi duen ororentzat, Erresuma zaharraren paisaia-, kultura- eta hizkuntza-dibertsitate paregabearekin harritzeko prest dauden guztientzat.

Tudela

Loiola

Vitoria-Gasteiz

Yesa

A-1

Bilbo Bilbao

Bardenas

BaionaDonostia

San Sebastián

Pirineos

A-1

A-1

AP-68

AP-8

AP-8

N-121

N-121

N-135

D-918

A-63

AP-68

A-12

A-12

AP-68

AP-15

A-21Estella Lizarra

Altsasu

Lekunberri

Baztán

Urbasa-Andia

AralarUlzama

Tafalla

Olite

Logroño

A-15

3

Page 4: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

HISTORIA APUR BATHIRI BATEN ETA ERRESUMA BATEN JATORRIAIruña izeneko jatorrizko herrixka, Burdin Aroan jada ezarrita zegoen Arga ibaiaren gaineko terraza-eremu batean, herriaren defentsa errazago egin ahal izateko. K. a. 75. urtean Ponpeio erromatar jenerala iritsi zen bertara, Sertorioren kontra gerra egiteko asmoz. Hasierako kokagune militarra izan zuen oinarrian Pompaelo hiri erromatarrak. Garai berean, Estrabón geografo ospetsuak Geographia obran idatzita utzi zuen hiriari buruz gordetzen den aipamenik zaharrena: “Jarraian, Jazetania pasata, iparralderantz, baskoien nazioa dago, hiri nagusitzat duena Pompelon, alegia, Ponpeioren hiria”.V. mendean, Iruña txikia bisigodoen menpe egon zen, eta horiek Apezpikutza bat ezartzea ere lortu zuten. 711. urtean, musulmanek inbaditu zuten hiria eta bertan finkatu ziren. 778. Urtean, Karlomagnok Iruñeko harresiak suntsitu zituen, eta horren ondorioz Orreagako Gudua gertatu zen, Iruñeko Erresumaren jatorritzat ulertu izan dena. Eneko Aritza izan zen lehen erregea.

“Teseo eta Minotauroa”, Nafarroako Museoan gordetzen den mosaiko erromatarra.

4

Page 5: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

LA PAMPLONA MEDIEVALErdi Aroan, hiria hiru gune ezberdinetan hazi zen, harresiz banaturik eta, askotan, elkarrekin etsaiturik:· Lehenik, jatorrizko nukleo zaharren aztarnak –baskoienen eta erromatarrenak–

Nabarreria hiria osatzen joan ziren. Biztanleak nafarrak ziren, eta batez ere nekazaritza-lanak egiten zituzten. Ohiko hizkuntza euskara zen, Europan bizirik dirauen hizkuntza aurreindoeuropar bakarra.· Donejakue Bidearen babesean, herritar franko andana iritsi zen Iruñera, Nafarroako

errege-erreginek eskaintzen zituzten abantailek –lurraldea birpopulatzeko politiken barruan– erakarrita. Horrela sortu zen San Zernin burgua. Biztanle gehienak artisauak eta merkatariak ziren, eta okzitaniera zen bere ohiko hizkuntza. · Azkenik, beste toki batzuetatik iritsitako nafarrek eta beste atzerritar batzuek

hirugarren biztanlegunea eratu zuten, San Nikolas hiria. Nabarrerian bezala, biztanleak nekazaritza-lanetan eta gremio-lanbideetan aritzen ziren.

Hiru hiri horietako bakoitza harresiz inguratuta zegoen, eta ondokoengandik banatzeko lubanarroak edo sakanak zeuden. Elizak defentsa-bastioiak ziren. 1276an, Nabarreriako gerran, San Nikolaseko eta San Zerningo herritarrek bat egin zuten Nabarreriaren kontra, eta hura erabat suntsitu zuten. 1423ko irailaren 8ra arte ez zen iritsi behin betiko bakea, egun horretan promulgatu baitzuen Karlos III.a Prestua erregeak Batasunaren Pribilegioa: hiru guneak batu egin ziren “unibertsitate bakarrean, kontzeju batean eta komunitate zatiezin batean”. Inorena ez zen lurrean, eta hiru hiriek bat egiten zuten tokian, Jureria eraiki zuten, gaur egungo Udaletxea.

5

Page 6: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

HIRIBURUA GAZTELAK NAFARROA KONKISTATU ONDORENXVI. mendearen atarian, Nafarroako Erresuma ehizaki desiragarria zen ondoan zituen Gaztelako, Aragoiko eta Frantziako Koroentzat. Barne-gatazka bat eratzen hasi zen, gainera, gerora nafar leinuen arteko gerra zibila ekarriko zuena.Karlos III.a Prestuak Bianako Printzea titulua sortu zuen Karlos IV.a izango zen bere bilobarendako, zeina Nafarroako Blancaren eta Aragoiko Juan II.aren semea baitzen. Alabaina, azken horrek ez zion utzi printzeari errege izaten ama hil ondoren. Horren ondorioz, bi bando eratu ziren: agramontarrena eta beaumontarrena. Aragoiko Juan II.a berriro ezkondu zen, Juana Enríquezekin, eta seme bat izango zuten gerora, Fernando Katolikoa. Hainbat urte geroago, Fernando Ingalaterrako Koroarekin aliatu zen Frantziakoaren kontra; Nafarroako errege-erreginek, aldiz, frantziarren alde egin zuten. Testuinguru horretan, Fernando Katolikoak, Aita Santuak emandako buldaren babesean, bere armada Nafarroara bidali zuen 1512an, Albako Dukea buru zela. Nafarroako azken errege-erreginek, Joan Albretekoak eta Katalina Foixkoak, haien lurraldeak utzi eta Gortea Pirinioetatik bestalde zituzten jabetzetara mugitu zuten, eta handik erresuma berreskuratzen saiatu ziren. Zenbait saiakeraren ondoren, bataila erabakiorra 1521eko ekainean gertatu zen, Noainen, eta nafarrak garaituak izan ziren. Iruñeak Frantziarekiko zuen kokapen estrategikoa zela-eta, ahalegin handia egin zen hiria behar bezala gotortzeko, eta horretarako Errenazimentuko harresiak eta ziudadela eraiki ziren.

Juan Renaren agiria, Gaztelako Gobernua Nafarroan izan zen

lehenengo hamarkadetan funtsezko izan zen

gizonarena.

6

Page 7: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

XVIII. MENDEAArgien Mendea urrezkoa aroa izan zen hiriarentzat. Ilustrazioari eta zenbait kontzepturen agerpenari esker, hala nola herritarren ongizatea, iruindarrek zenbait hirigintza-berrikuntza garrantzitsu bizi zituzten: kaleak galtzadatu ziren, estolda-sistema hobetu zen eta kriseiluen bidezko hiri-argiteria heldu zen. Dena den, proiekturik esanguratsuena hirira urak ekartzekoa izan zen, Ventura Rodríguezek diseinatutako Noaingo akueduktuaren bidez. Horren karietara, Gorteko pintore Luis Paret y Alcázarrek bere iturri neoklasiko enblematikoak diseinatu zituen.Mende honetan hainbat nafar kanpora joan ziren, batzuk, Madrilgo Gortera, eta beste batzuk –indianoak–, Amerikara. Horietako askok gora egin zuten haien estatusean, eta gerora Iruñera itzuli eta oinordekotza-etxe nagusi zoragarriak eraiki zituzten, baita noblezia-etxeak ere.

7

Page 8: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

XIX. MENDEA: HIRI BURGESA ETA ZABALGUNEAGerrak izan ziren XIX. mendearen bereizgarri nagusia: independentzia-gerra (1808-1814), Errege-gerra (1822-1823) eta gerra karlistak (1833-1840 eta 1872-1876). 1841ean, Nafarroak erresuma izateari utzi zion: 1841eko Lege Hitzartuak probintzia izatera beheratu zuen. Garai horretan jaio zen tokiko burgesia, eta industrializazioaren lehen pausuak eman ziren. 1860an trenbidea Iruñera iritsi zen. XIX. mendea oso aipagarria izan zen Iruñeko kultur bizitzan. Hiriak Pablo Sarasate biolin-jotzailearen eta Julián Gayarre Erronkariko tenorearen nazioarteko arrakastak ezagutu zituen. Ezinbesteko musika-erakundeak sortu ziren, hala nola Iruñeko Orfeoia, La Pamplonesa edo Santa Zezilia Orkestra, Estatuko zaharrena. Mende honetan hiriak hazkunde demografiko handia izan zuen, eta horrek halabeharrez talka egiten zuen harresidun izaerarekin. Jende-pilaketak Iruña hiri osasungaitz bihurtu zuen. Geroraezina zen hiriko Lehen Zabalgunea eraikitzea, eta horretarako Ziudadelako barruko bi bastioiak eraitsi behar izan ziren 1888an. 6 etxe-uharte eskas baino ez zituen auzo txiki horrek ez zuen konpondu etxebizitza-arazoa, baina trukean eraikin modernista bikainak oparitu zizkigun. 1915era arte ez zen onartu Telleriako aurrealdea eraistea, eta horrek ahalbidetu zuen –behingoz– Bigarren Zabalgunea eraikitzea eta hiria hegoalderantz hedatzea. Taconerako lorategiak eta Media Luna parkea bihurtu ziren hiriko aisialdirako tokirik gogokoenak.

Portale berria, Taconerako

lorategietarako sarbidea.

8

Page 9: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

GAURKO HIRIAIruña eta Iruñerria handitzen joan dira gaur egun arte; hiriak 203.000 biztanle ditu –350.000, metropoli-eremuan–, eta etorkizunera begira ari da inguratzen duen industria- eta zerbitzu-gerriko garrantzitsuarekin batera. 50eko hamarkadan Nafarroako Unibertsitatea sortu zen, eta 80ko hamarkadan, Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Zerbitzu medikoak eta ospitalekoak ere ereduzkoak dira: Osasunbideko Nafarroako Ospitalegunea, Nafarroako Unibertsitateko Klinika eta Ikerketa Mediko Aplikatuaren Zentroa (CIMA). Iruñeak industria lehiakorra du, eta ardatz ditu automobilgintza, industria farmazeutikoa eta energia berriztagarriak.

‘Pump track’ pista, Trinitariosen inauguratua 2018ko udazkenean. 9

Page 10: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

PAMPLONA ES... MURALLASIruñeko harresiak eta Ziudadela Monumentu Nazional izendatu zituzten, bost kilometro baino gehiago dituzte eta Europan ondoen kontserbatzen den Errenazimentuko gune militar interesgarrienetako bat osatzen dute. Jatorrizko herrixka baskoia zenetik, Iruña hiri gotortua izan da, eremu estrategiko bat, penintsularen eta Galiaren arteko igarobidea menpean edukitzeko.

Ingurabideko pasealekua, harresien gainean.

ES MURALLASHARRESIAK DIRA

10

Page 11: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

Harresi-barruko hiriaErdi Aroko hiru hirixkak hari eroale izan daitezke gerora 1423ko Batasunaren Pribilegioaren ondoren harresi barruko hiria izango zena ezagutzeko.

Nabarreriaren inguruan. Egungo Katedralaren inguruan kokatua, Iruña baskoiaren oinordeko zuzena zen, baita Pompaelo erromatarrarena ere. Antza, izenaren jatorria mendialdeko jendeak toki hau izendatzeko erabiltzen zuen hitzetik dator: “Naba” –”cuenca” hitza euskaraz– eta “herria” –”pueblo” hitza euskaraz–. Zehazki, “nafarrak” ziren. Hemen dago Andre Maria Erreginaren Katedrala, gotikoaren lan gorena Nafarroan. Izenaren jatorrian dago bertan egiten zirela errege-erreginen koroatze-ekitaldiak, Foruen zina egin ondoren. 1100 eta 1127 bitarte eraiki zen katedral erromanikoaren eraisketaren ondoren, gotikoa (XIV.-XVI. mendea) eraiki zen, Karlos III.a Prestuak bultzatuta. Katedralaren eraikin-multzoa Estatuko osatuenetako bat da, eta Europako klaustro gotikorik onenetako bat du. Elizbarrutiko Museoaren Occidens erakusketa sarituaren parte dira hainbat gela: bihitegia, kapitulu-gela, errefektorioa eta sukaldea. Nabearen erdian Karlos III.a Prestuaren eta Leonor Trastamarakoaren alabastroko hilobi ikusgarria dago. Ventura Rodríguez ospetsuak 1783an diseinatutako fatxada neoklasikoak ezkutatzen du katedral gotikoa. Ipar dorrean Maria kanpaia ikus daiteke, erabilgarri den handiena Estatuan. Arga ibaiaren gainean gailentzen da San Pedro Errege Jauregia, Antso VI.a Jakitunaren ekimenez eraikia XII. mendean. Rafael Moneok birgaitu zuen, eta egun Nafarroako Artxibo Nagusiaren egoitza da. Ingurabideko pasealekuan barna, hegoalderantz, Andre Maria Erreginaren plazara iritsiko gara, eta hor kokatu zen Judutegia.

11

Page 12: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

San Zernin burguaren inguruan. Burgu honetan bizi ziren frankoak –batez ere artisauak eta merkatariak–, Donejakue Bidea zela-eta iritsiak. Oraindik ere badaude bertako harresien aztarnak Belena Portalapean, han baitaude Johan Caritaten dorrea eta Nabarreriako gerrako (1276) katapulta-jaurtigaiak. Belenaren parean, lirain ageri zaigu San Zernin eliza, zeinak bi eginkizun izan baitzituen, erlijiosoa eta defentsakoa. Eraikin gotikoa da (XIII. m.), nabe bakarrekoa eta neurri handikoa. Klaustroa zegoen tokian eraiki zen Bideko Ama

Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren ardatz zen Kale Nagusiaren hasieran dago Kondestablearen jauregia, hiriko etxe nagusietako bat eta Interes Kulturaleko Ondare izendatua (1997). Bertako lehen solairuan dago Sarasate museoa, iruindarrik unibertsalenetako bati eskainia, non biolin-jotzaileak hiriari eman zizkion objektuak, artelanak eta musika-instrumentuak baitaude ikusgai. Burguaren muinean dago Kontuen Ganbera, hiriko eraikin gotiko zibil bakarra. 1524tik 1836ra bitarte, Nafarroako Erresumako Kontuen Auzitegia egon zen bertan, eta errege-finantzen kontrola eta Nafarroako txanponak egitea zituen xede. Horiez gain, besteak beste artxibo-lanak ere egiten zituen; hain zuzen, Europan dagoen Erdi Aro Berantiarraren inguruko artxiborik osoenetako bat da. Berriz ere Kale Nagusian, Ezpeletaren jauregia dugu, zalantzarik gabe hiriko jauregi barrokoen adibiderik gailenena. 1709an eraiki zuten San Miguel de Aguayoko markesen aginduz. Atelada nabarmentzen da, jauregiaren lehen jabearen jarduera militarren inguruko motiboak dituena. San Lorentzo eliza Erdi Aroan eraiki zuten, eta bere dorre altuarekin defentsa-funtzioa ere bazuen garai hartan. Barruan dago

San Fermin kapera, eta bertan santuaren busto-erlikiontzia. Nafarroako Museoa nahitaezko geralekua da bisitari ororentzat. Bertan daude ezinbesteko hainbat

obra: Leireko kutxatila, San Adriango Markesaren erretratoa –Francisco de Goyak egina– , katedral zaharraren kapitel erromaniko paregabeak –Esteban

maisuak egina–, Abauntzeko mapa edo horma-pintura gotikoak.

San Nikolas hiriaren inguruan. Defentsa-puntu nagusia San Nikolas eliza zen. Gangak eta absidea gotiko estilokoak dira, eta tenpluaren

gainontzeko parteak zistertarrak. Bertan dagoen organo barrokoa hiriko onena da. Kontseiluko plaza txikian dago Gendulaingo Kondeen jauregia, Nueva Granadako erregeorde Sebastián de Eslava jaunak eraikia XVIII. mendeko erdialdean. Berlina erako rokoko karroza bikain bat dago barruan. Jauregiaren parean Neptuno Haurraren iturria dago, Paret y Alcázarrek hirira urak ekartzearen harira diseinatutako guztietan enblematikoena, agian.

12

Page 13: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

Hiri gotortua Batasunaren Pribilegioaren ondoren, Erdi Aroko harresiak bazter geratzen hasi ziren. Zaharkitzapen hori berretsi zen Albako Dukearen tropen artilleriak Iruña konkistatu zuenean 1512an. XVI. mendean, Iruña gaztelar koroaren gune aurreratua bihurtu zen Frantziari aurre egiteko orduan, eta, horregatik, lehen mailako defentsa-sistema bat eraiki beharko zen: artilleria modernoari eutsi ahal izateko horma-ezpondak, bastioiak, errabelinak, kontraguardiak, zubi altxagarriak, eta abar.Iruñeko gotorleku errenazentisten garrantzia zela-eta, bisitari orori gomendatzen zaio Gotorlekuak Interpretatzeko Zentrora joatea, San Bartolome Gotorlekuan. Gune aurreratu hau XVIII. mendean eraiki zen, XVI. mendeko harresien defentsa-izaera sendotzeko asmoz. Jorge Próspero de Verboomek diseinatu zuen, Vauban ingeniari frantziar oso ezagunaren ikasle izandakoak.

Frantziako portalea edo Zumalakarregirena.

13

Page 14: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

Ingurabideko pasealekua hartuta, iparralderantz, Redingo bastioira iritsiko gara; hura da hiriko tokirik enblematikoenetako bat eta defentsa-sistema errenazentista ohiko baten gainean dagoen begiratoki ezin hobea. 1960ko hamarkadan eraiki zen gaur egun ikus dezakegun kutsu historizistako ostatua, zeinak izena ematen baitio tokiari, Zaldi Zuriaren zokoa, hain zuzen. Ezkaba menditik zelatatzen gaitu Ezkabako gotorlekuak, hirian egin den azken defentsa-eraikinak, eta Gerra Zibileko zenbait gertaera tamalgarriren agertoki izandakoak. Harresiak zituenez, Iruñeak sei portale baino ez zituen, XVI. eta XVIII. mendeen artean eraikiak. Bertako ariel-etxoletan kobratzen ziren harresiez haragotik iristen ziren jateko, edateko edo erretzeko objektuen gaineko tasak. Redinen ondoan dago Frantziako Portalea, sei horietatik jatorrizko tokian dagoen bakarra. Hiru ate ditu, eta kontrapisu-sistema eta bihurgune-egiturak mantentzen ditu. Alabaina, hiriaren gotortzea ez zen osatu Ziudadela eraiki arte, ziur aski, Errenazimentu espainiarraren arkitektura militarrean eredurik hoberena. Fernando Katolikoak Luis Hutinen Erdi Aroko gaztelua eraitsi zuen eta Santiago gaztelua eraiki. Dena den, Iruñeko defentsa-sistema errenazentista ez zen osatzen hasi Karlos I.a Espainiakoaren eta Felipe II.aren erregealdiak arte. Iruñeko Ziudadela, “gaztelu oso nagusia”, gaur egun hiriaren landare-hauspoa da, arte garaikideko zentroa, eta munduan oraindik erabiltzen diren gotorleku pentagonaletan zaharrena. 1571n diseinatu zuten –Felipe II.aren aginduz– Giacomo Paleoaro (El Fratín) italiarrak eta Nafarroako erregeorde Vespaiano Gonzaga y Colonna-k. Bere eginkizuna ulertu ahal izateko, aintzat behar dugu bere bost bastioietako bi hiriaren barnealdera zuzenduta zeudela; ongi adierazten zion hori Antonelli ingeniariak Felipe II.ari: “kanpoko nahiz barruko arriskuetatik defendatzeko balio beharko du”.

14

Page 15: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

Reynode Navarra

UPNA

1

3

2

45

67

89

10

11

12

13

Harresien Ibilbidea1 San Bartolome gotorlekua – Iruñeko Gotorlekuen Interpretazio Zentroa (zk.g.)2 Labrit pilotalekua eta Jito Alai 3 Labriten Bastioia4 Artzapezpiku-jauregia5 Andre Maria Erreginaren Katedrala6 Redingo Bastioia eta Zaldi Zuriaren zokoa7 Frantziako Portalea edo Zumalakarregirena8 San Pedro Errege Jauregia9 Ingurabideko pasealekua10 Portale Berria11 Gonzaga Bastioia eta Vistabella12 Takonera parkea 13 Ziudadela

15

Page 16: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

PAMPLONA ES… SAN FERMÍNMundu osoan ezagunak diren sanferminak uztailaren 6tik 14ra bitarte ospatzen dira. Txupinazoarekin lehertzen da, neurrigabe, nagusien eta txikien alaitasuna. Bertakoek eta bisitari fidelek kaleak gogoberotasunez eta espontaneotasunez blaitzen dituzte. Familia- eta herri-festa hauetan, Iruñeak bere kultura luze-zabala erreskatatzen du, eta etorkizunerantz proiektatzen du, birsortuta: magia hutsa, Iruñeak oparitu egiten diona munduari eta partekatzeko asmoz –errespetuz– hona etorri nahi duen orori.

ES SAN FERMÍNSANFERMINAK DIRA

16

Page 17: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

Jatorria eta historia. San Fermínekin –Iruñeko lehen apezpikutzat hartzen da– lotutako jaien jatorria XII. mendean dago, orduan iritsi baitzen hirira santuaren lehenengo erlikia. Tradizioaren arabera, III. mendean, San Saturnino Pompaelora iritsi zen hiriko lehenengo kristauak bataiatzeko asmoz. Fermín, Firmo senatariaren semea, berehala bataiatu zen, eta 17 urte zituela, predikatzeari ekin zion. Iruñeko apezpiku aritu ondoren, Galietara joan zen, eta han martirioa pairatu eta burua moztu zioten. “Santu beltzarana” Nafarroako patroia da San Frantzisko Xabierkoarekin batera.Zezenketen eta feria frankoen jatorriari dagokienez, XIV. mendean hasi ziren egiten. Ferien harira, abereak hiriaren erdialdera ekartzen zituzten, eta horixe dugu entzierroen jatorria; zezenketak ere egiten ziren, baina ez zituzten zezenak hiltzen. Festa erlijiosoak eta feria frankoak (zezenketekin) ez ziren ezta garai berean egiten, lehenengoak urrian ziren, eta, bigarrenak, ekainean. XVI. mendearen amaieran, ospakizunaren data uztailaren 7ra aldatu zen.

Festaren unetxo bereziakJada bizi izan duenak badaki ez dela erraza azaltzea sanferminak zer diren ezagutzen ez dituztenei; izan ere, sanferminak bere parteen batuketa baino askoz gehiago da. Nolanahi ere, xede horrekin, festen historia errepasatu eta zenbait ekitaldi nabarmendu nahi ditugu.

Txupinazoa. Uztailaren 6an, 12:00etan, Udaletxe plazan. Une goren horretan zapi gorria lepoan lotzen dugu. XX. mendean hasi zen uztailaren 6ko eguerdian suziriak Gazteluko plazan botatzeko ohitura, baina 1941ra arte ez zen proposatu suziriak Udaletxetik botatzea. Gutxi dira urtero hunkitzen ez diren iruindarrak –minutu batzuk geroago– festaren unetxorik izugarrienetako batean parte hartzean: gaitarien irteera Udaletxe plazara.

17

Page 18: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

Entzierroa. Zalantzarik gabe, ekitaldirik ezagunena Iruñetik kanpo. Uztailaren 7tik 14ra egiten da, 08:00etan. Erdi Aroan du jatorria, zaldizkoek abere-taldeak hiriaren erdigunera eramaten zituztenean. XVI. mendean, zenbait gaztek eta hiriko harakinek agintariei aurre egin eta zezenen aurrean korrika egin zuten. Gaur egungo ibilbidea XVIII. mendeko bukaeran du jatorria, eta 848,6 metro ditu, San Domingoko eskortetatik zezen-plazaraino. Lasterketa azkarra da, eta 2 eta 4 minutu bitarte iraun ohi du. Goizeko zortziak baino minutu batzuk lehenago, kantikek babesa –bere kapotetxoa– eskatzen diote santuari San Domingo aldapan. Udaletxe plazaren ondoren, Mercaderes eta Estafeta kaleek eramaten dute zezen-taldea Francisco Urcolak 1922an diseinatutako zezen-plazaraino.

Entzierroaren monumentua

18

Page 19: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

Entzierrilloa. Entzierroaren bezperako gauean, hurrengo egunean korrika egin behar duten zezenek Gaseko eskorten eta San Domingokoen artean dauden 400 metroak egiten dituzte. Ospakizun honek ez du ordutegi finkorik, baina iluntzean egiten da, eta erabateko isiltasunean eta korrikalaririk gabe, unaien eta joaldunen laguntzarekin baino ez.

Prozesioa. Prozesioak, kutsu erlijiosoaz harago, festaren muina eta izaera laburbiltzen ditu. XII. mendean du jatorria. Udalbatza, Katedraleko Kabildoa eta Santua elkarrekin desfilatzen dute mazolari, tinbalari, dantzari, txistulari, Gremio eta Ermandadeetako kide, sanferminetako peñen ordezkari eta La Pamplonesarekin batera, eta kaleak musikaz, dantzaz eta kolorez blaitzen dituzte. Prozesioan zenbait une bereziki hunkigarriak daude, hala nola “Ofrenda a San Fermín” jota eta hiriko haurren lore-eskaintza “Agur Jaunak” zirraragarria jotzen duten bitartean.

Dianak. 1876tik, goizero, 06:45ean, La Pamplonesa Alde Zaharreko kaleetan barna ibiltzen da bere lau dianak jotzen, ordena jakinik gabe, jendetzak batera abesten dituen bitartean.

Estruendoa. 1964an, Irrintzi peñako lagun talde batek gauez kalera ateratzea erabaki zuen bonboak, danborrak eta txistuak jotzen, kaleak girotzeko ahalik eta zaratarik handiena eginez. Ahoz aho baino ez dakigu zein egunetan egingo den, baina ordua eta tokia denok ezagutzen dugu: 23:59ean, Marceliano etxean, “Agur Jaunak” abestu eta gero.

Gaixoa ni. Uztailaren 14an, gaueko 12:00etan, festen amaiera-ekitaldi ofiziala egiten da Udaletxe plazan. Kandelekin eta zapi gorriak airean, “Gaixoa ni” abesten da.

19

Page 20: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

Peñak. 16 peñek alaitasuna eta kolorea eramaten dituzte kaleetara haien pankarta aldarrikatzaileekin eta txarangekin. Zezen plazako tendiduak musikaz eta dibertimenduz blaitzen dituzte. Haien sanferminetako pankartetan azken urtean zehar gertatutako gertaera nagusien inguruko errepaso ironiko eta kritikoa egiten dute. Peñetako txarangek, nekaezin, sanferminetako ereserkien errepertorio agorrezina aldarrikatzen dute. Peñek urte osoan zehar ere egiten dituzte jarduerak, horrela auzoetako bizitza alaitzeko.La Pamplonesa. 1920an jaioa, hiriko lehenengo banda zibila izan zen. Eginkizun nagusia du Udalbatzari laguntzea zenbait ekitaldi korporatibotan eta kaleak girotzea txupinazoa botatzen den unetik, hala nola Prozesioan edo Dianetan.

Festetako pertsonaiakFesta hauek ezin dira ulertu hain berezi bihurtzen dituzten lagun eta entitateen parte hartzerik gabe, ezta iruindarrena eta hiria egun horietan bisitatzen duten guztiena ere. Horien guztien artean, honako hauek aipatu daitezke:Erraldoi eta buruhandien konpartsa. Jendearen maitasunak festen ezinbesteko ikur bihurtzen du. Aipamenik zaharrenak XVI. mendekoak dira; dena den, gaur egungoa 1876koa da. Tadeo Amorenak egin zituen Erraldoien harri-kartoizko 8 irudiak. Irudietako bakoitzarekin batera bi gaitari eta danbor-jotzaile bat ateratzen dira, Afrikako erreginaren kasuan izan ezik, harekin txistulariak doaz-eta. Segizioa osatzen dute 5 buruhandik eta 6 kilikik osatzen dute. Azken horiek –buruhandiekin alderatuta– aparrezko berga bat daramate haur eta nagusiei jotzeko; 6 zaldikoek ere egurra ematen dute. Konpartsak Iruñeko kaleak inbaditzen ditu goizero, 09:30ean, eta hainbat ekitalditara joaten da, hala nola prozesiora eta zortziurrenera. Haurrekin edo haurrik gabe, ez utzi jarraitzeari.

20

Page 21: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

Jantzi zuri-gorriak. Iruñeko kaleak bi kolore horiez janzten dira txupinazotik festak amaitu bitarte. Iruindar jantzia La Veleta peña ohiari esker hedatu zen, izan ere, 30eko hamarkadan kolore horiek erabili zituzten gainerako peñetatik bereizteko.

“Nik ez dut gauza handirik egin Iruñearen mesedetan. Ezin izango dut inoiz egin Iruñeak nigatik egindakoa baino gehiago.”Ernest Hemingway

Ernest Hemingway eta sanferminak. Toronto Star egunkariko kazetariak mapan kokatu zuen Iruña milioika irakurlerendako. Iruñearekin eta sanferminekin zuen idilioaren fruitu izan ziren The sun also rises eta Fiesta eleberri txalotuak. Bizitza osoan zehar mantendu zuen Iruñearekiko harreman hori. Iruña kafean –1888an irekia–, Hemingwayren txokoa bisitatu dezakegu.

21

Page 22: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

1

3

2

4

5

6

7

Sanferminetako Ibilbidea1 Gaseko eskortak 2 San Domingoko eskortak 3 San Ferminen horma-hobia4 Udaletxe plaza 5 Zezen-plaza 6 Entzierroaren monumentua7 San Lorentzo eliza - San Fermin kapera

22

Page 23: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

PAMPLONA ES… CAMINO Nafarroako errege-erreginek modu erabakigarrian lagundu zuten Donejakue Bidea finkatzen. Antso III.a, Nagusia (1004-1035) erregeak erromesbidea Errioxako lautadarantz bideratu zuen. Hala berak nola haren oinordekoek bidea sustatu zuten, eta erromesak babesteko lehenengo neurriak hartu zituzten: ibiltariendako zerbitzuak zituzten biziguneen sorrera erraztea eta ospitaleen nahiz monasterioen eraikuntza sustatzea.Populatzaile gehiago iristearekin batera, arte erromanikoa loratu eta eragin klunitarra iritsi zen. XII. mendean, Aymeric Picaud-ek Donejakue Bideko lehen gidatzat hartzen dena idatzi zuen, Codex Calixtinusa, eta bertan ibilbidea zehazten da zehatz-mehatz.Aldi batez goia jo ondoren, XVI. mendean bideak arriskutsu bihurtu ziren. Erlijio-gerrek Europa txikitu zuten eta protestantismoa eta izurri beltza ekarri zituzten. XIX. mendean, León XIII.a Aita Santuak, bulda baten bidez, Santiago de Compostelan dagoen Santiago apostoluaren hilobiaren egiazkotasuna berretsi zuen. Nolanahi ere, bidearen berpiztea XX. mendean eman zen, batez ere 70eko hamarkadan. Donejakue Bidearen lagunen elkarteak sortu ziren, Europako Lehenengo Kultur Ibilbidea (1987) izendatu zuten, baita Gizateriaren Ondare (1993) ere. Horiek guztiek bultzada handia eman zioten.

ES CAMINOBIDEA DA

23

Page 24: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

Donejakue Bidea Arga ibaiari jarraiki iristen da Iruñera, jatorri erromanikoa duen Magdalenako zubia zeharkatu ondoren. XVI. mendeko harresi ikusgarrien oinetan barna, bidea hirira sartzen da Frantziako Portaletik, zeinak bere jatorrizko egitura –hiru ate eta zubi altxagarria– mantentzen baitu. Carmen kalea –Erromesen kale ohia– zeharkatu ondoren, pausu batzuk baino ez da desbideratu behar Andre Maria Erreginaren katedralera iristeko; bertan, klaustroa gailentzen da, Europako gotikoaren lanik gorena. Mercaderes kalea hartuta, Bidea Udaletxe plazara iristen da. Udaletxearen atzean dago Done Jakue eta Domingo Santuaren eliza, hiriko lehen unibertsitatearen egoitza –Santiagoko Errege eta Pontifize Unibertsitatea–. Bertan zegoen erromesei harrera egitea eta artatzea xede zuen kofradia bat. Erromesbideak Kale Nagusian barna

jarraitzen du; bertan dago Bideko Ama Birjinaren kapera duen San Zernin eliza. Kale horretan bertan dago Ultreia, Done Jakue Bidearen Interpretazio-zentroa. Eraikina erabat irisgarria da, eta aukera ematen du Bidearen magia modu sentsorial batean bizitzeko. Bideak agur esaten dio Kale Nagusiari

San Fermin kapera duen San Lorentzo elizan, gero, Donejakue Bideak Taconerako Lorategian barna –

hiriko zaharrena– uzten du atzean Alde Zaharra, eta bere bidea jarraitzen du Gaztelugibelean zehar. Nafarroako Unibertsitateak agur esaten dio erromesari.

24

Page 25: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

Reynode Navarra

1

3

2

4

5

67

89

11

15

14

13

12 10

Done Jakue Ibilbidea1 Magdalenako zubia2 Frantziako Portalea3 Andre Maria Erreginaren Katedrala4 Udaletxe plaza5 Done Jakue edo Domingo Santuaren eliza6 San Saturnino edo San Zernin eliza7 Kondestablearen jauregia8 Redin eta Cruzatarren jauregia9 Ultreia - Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa10 Ezpeletaren jauregia11 San Lorentzo eliza eta San Fermin kapera12 Errekoleten plaza eta Agustindar Errekoleten

komentua13 Taconerako lorategiak14 Ziudadela eta Gaztelugibel15 Nafarroako Unibertsitatearen campusa

25

Page 26: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

PAMPLONA ES… VERDEIruña hiri pribilegiatua da, parkez eta lorategiz betetako hainbat hektareak hiri berdea bilakatzen baitute. Zuhaitz berezi eta interesgarriak ere baditu hiriko parkeetan eta kaleetan. Iruñeko azaleraren % 15 okupatzen dute hirian dauden 60.000 zuhaitzek eta 300 hektarea betetzen dituzten berdeguneek. Zalantzarik gabe, horrek guztiak bizi-kalitate hobe baten alde egiten du, eta sustatu egiten ditu kirol-jarduerak, aisialdikoak eta ingurumenaren ezagutzarekin lotutakoak.

ES VERDEBERDEA DA

1. BELLE EPOQUEko LORATEGIAK: MEDIA LUNA ETA TACONERA.Media Luna eta Taconera mendeen arteko Iruñean sortu ziren, tokiko burgesia jaioberriarekin bat. Orduan hasi ziren harresiak eraisten; behingoz, hiriburuak etorkizunari begiratzen zion gaur egun hiriaren ikur diren zabalguneen eta parke berrien eraikuntzarekin.

26

Page 27: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

MEDIA LUNA

Media Luna hirira iparraldetik sartzeko bide den Nafarroa Behereko etorbidearen ondoan dago. Media Lunako begiratokitik hiriaren eta Arga ibaia osatzen duten meandroen ikuspegi orokor zoragarriaz gozatzen dugu. Hain zuzen, Arga ibaiaren ertzeetan dago ibai-parkea, tokiko aisialdi-gune nagusienetako bat. Zalantzarik gabe, deigarri izango zaigu Elizbarrutiko Apaizgaitegia eta bere fatxada, beirazko gurutze handi bat duena, Victor Eusak, Media Luna parkea egin zuen egile berak, diseinatua. Antzina larrainak eta nekazariak zeuden tokian gaur egun parke polit bat dugu, ilbehera itxura duena, lotura naturala Alde Zaharraren eta Bigarren Zabalgunearen artean. Antso III.a Handia erregearen estatuak egiten digu ongietorria, eta aipagarriak dira zuhaitz handien arteko pasealekuak, erdiko urmaela –arkuekin laukiztatua– eta kafetegia.

Parkeak dituen zuhaitz-espezieen artean nabarmentzen dira sekuoia erraldoiak, indi gaztainondo arruntak, Atlaseko zedroak eta Himalayakoak, sofora negartiak, astigarrak eta izeiak. Kafetegitik hurbil dago Pablo Sarasateren monumentua, Eduardo Carreterok egina 1959an. San Bartolome gotorlekuak agur esaten digu, egun Gotorlekuen Interpretazio Zentroak, eta, XVIII. mendeaz geroztik, hiriaren defentsa garrantzitsuak ekialdean. Taconerara bidean, erronda-bidea hartuko dugu iparralderantz. Lizar eta astigarren babesean, Redingo behatokira iritsiko gara, zeina talaia ezin hobea baita defentsa-sistema errenazentista bat ulertzeko. Halaber, agur egiten digute Arantzadi parkeko zuhaiztiek, erromatarren garaiko San Pedro zubiak eta, nola ez, Ezkaba mendiak eta, bertan, Ezkabako gotorlekuak. Erronda-bidetik mendebalderantz jarraituz, Portale Berriko behatokira iritsiko gara, eta bertatik Argaren inguruan dagoen biodibertsitatea ikusi ahalko dugu: zumarrak, makalak, sahatsak, lizarrak eta astigarrak, baita zuhaizti hauetan egon ohi diren hainbat hegazti espezie ere. Arga ibaian espezie babestuak bizi dira, hala nola bisoi europarrak eta igaraba arruntak. Plazaolako zubi zaharra –Plazaola izena zuen Iruña Donostiarekin lotzen zuen trena– eta bere ibilbidea bide berdeak bihurtu dira, eta bertatik pasatzen da EuroVelo 1 ibilbidea, Europa zeharkatzen duten 15 bizikleta-bideetako bat, kasu honetan, Portugalgo Algarbe eta Norvegia lotzen dituena. Azkenik, iritsi gara Taconerara.

27

Page 28: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

TACONERA

Taconerako lorategiak, Iruñeko zaharrenak, hiriko erdialdean dauden frantziar estiloko lore-baratzeak dira. 1830ean diseinatu zituzten, eta oraindik ere badute kutsu erromantiko bat. Harresi-barrutia eraiki zenean, bertan paratu zen Taconerako bastioia, gerora bat egingo zuena XIX. mendeko lorategiarekin. Bertako zuhaitzen artean, nabarmentzekoak dira pago lirainak, magnolia hostozabalak eta gingko biloba bat. Paseoan barna topatzen ditugu ereinotzak, izeiak eta 40 metroko sekuoia bat. Zuhaitzik deigarrienetako bat Japoniar Sofora da, vienar kafetegi politean dagoena; kafetegia bizikletak alokatzeko kioskoa zen lehenago.Ibiltariei atentzioa emango die, zalantzarik gabe, bastioi zaharreko lubanarroetan dagoen atari zabaleko zoo txikiak. Gune horretan elkarrekin bizi dira ahateak, beltxargak, oreinak, paumak eta untxiak.Lorategia atari zabaleko museo txikia ere bada, zeinak goiko aldetik gailen agertzen diren zenbait eskultura baititu. Erdiko bidean Julián Gayarreren monumentua dago, Fructuoso Ordunak egina (1950). Alboko pasabideetako batean Hilarión Eslava konpositore burlatarraren omenezko bustoa dago. Vienar kafetik hurbil, Ongintzaren monumentua dago, “Mari Blanca” izenez ezaguna. Taconeraren ondoan Antoniutti parkea dago, non patinetan ibiltzeko aukera dagoen abiadura-pista batean eta “skate park”-ean.

28

Page 29: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

2. GAZTELUGIBEL ETA ZIUDADELA: GOTOR-HIRIA.Taconeratik irten eta hegoalderantz, Gaztelugibelera iritsiko gara; hain zuzen, izen hori erabiltzen da Ziudadelako glazis zaharrak izendatzeko. Defentsa-eginkizuna izan zuten, baina gotorlekua Udalarena izatera pasa zenean 1964an, kulturarako eta aisialdirako gune handia bihurtu ziren.Bertan dago Hiriartea - Kultura Garaikideko Zentroa. Bertako eraikinetan erakusketak eta hainbat jarduera ikusteko aukera izango dugu, eta, lorategietan, zenbait eskultura, honako egile entzutetsuek eginak: Oteiza, Basterretxea, Miralles, Aguirre, Larrea, Eslava, Ugarte de Zubiarráin eta Juarros. Zuhaitz-espezieei dagokienez, deigarria da Ziudadela barruan dagoen tamaina eta edertasun handiko sasiakazia. Barruan badaude bestelako espezieak, besteak beste, sahats negartiak.Gotorlekuaren kanpoaldean, atsegina da paseoan ibiltzea hala lubanarroen aldean nola Gaztelugibeleko aldean. Ibilaldi honek aukera ematen du Errenazimentuko eraikuntza

militarraz bere distira osoan gozatzeko: errabelinak, kontraguardiak, bide estaliak, zubi altxagarriak, kanoi-zuloak eta bastioiak. Bide hauetan ikus daitezke, besteak beste, astigarrak, altzifreak, pagoak, izeiak,

pinuak, lizarrak, zumarrak eta zedroak. Zuhaiztian hainbat hegazti bizi dira, hala nola apo-hontz europarrak (hontz txikia) eta noktulo ertainak

edo saguzaharrak –parkean habia-kutxak dituzte–.

29

Page 30: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

3. YAMAGUCHI PARKEA ETA GALAXIAREN LORATEGIAGaztelugibeletik oinez hamar minutu eskasera, Pio XII.a etorbidean edo Baiona etorbidean behera, hiriko parkerik berezienetako bat dugu. 1997an diseinatu zuten Japoniako bi paisajistek Yamaguchi parkea, eta Iruñearen eta parkeari izena ematen dion hiriaren arteko senidetzearen sinbolo izan nahi du, izan ere, San Frantzisko Xabierkoak ebanjelizatu zuen Yamaguchi hiria. Lorategi japoniar tipiko honek omenaldia egiten die lau urtaroei, eta 400 zuhaitz eta 600 landare baino gehiago ditu: gereziondo japoniarrak, gingko bilobak, astigarrak, haritzak, sekuoiak eta gorostiak.Parke honetan dago Iruñeko Planetarioa, 1993an inauguratua, eta xede duena zientzia eta astronomiaren zabalkundea. Bertako proiekzio-kupulak 20 metroko diametroa du, eta munduko handienetako bat da. Udalarekin elkarlanean, 2017an, Planetarioak Galaxiaren Lorategia eraikitzea sustatu zuen. Europan bakarra da, eta Esne Bidea eskalan irudikatzen du. Lorategiak dituen 500 zuhaixka baino gehiagok irudikatzen dute Esne Bideak dituen milioika izarrak, nebulosak, gas-hodeiak eta –ustez– erdian duen zulo beltz supermasiboa. Azken horrek 30 metroko diametroa du, 100.000 argi-urteren baliokidea. Eguzki-sistema aise sartuko zen bere edozein hosto txikitan!

30

Page 31: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

4. HEGOALDEKO ARKU BERDEAHainbat mendetan zehar, Esne Bideak gidatu ditu erromesak Santiago de Compostelarantz -Campus Stellae-; alabaina, orain Done Jakue Bideak –Galaxiaren Lorategia bisitatu ondoren– gonbidatuko gaitu ibilaldiarekin jarrai dezagun Iruñeko unibertsitateetako campusetara bidean. Hiriaren hedapenak hegoalderantz hiriguneak eta Elortz eta Sadar ibaien ertzeetan egin- dako parke nahiz lorategi zabalak uztartu ditu. Gainera, toki honetan daude hiriko bi uniber- tsitateetako campusak, non uztartzen baitira hirira irekitako lorategiak eta arte espazioak.Nafarroako Unibertsitateko campusa 1952an eraiki zen, campus anglosaxoien ereduari jarraiki. Lorategi guneetan 4.000 zuhaitz eta zuhaixka baino gehiago daude, hainbat espezietakoak, hala nola magnoliak, sekuoiak, astigarrak, ginkgo bilobak, zedroak eta makal italiarrak. Campuseko eraikinen artean, aipagarria da Eraikin Nagusia, guztietan zaharrena eta Errektoretzaren egoitza. Eraiki den azken eraikina Nafarroako Unibertsitateko Museoa izan da, eta bertan Oteiza, Kandinsky, Picasso, Tapiès eta Rothkoren obrak daude ikusgai.Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitekto nafarrak diseinatu zuen Unibertsitate Publikoaren Campusa, aipagarri dituena funtzionaltasuna eta berdeguneak. Erdiko bideak Sarasate pasealekuaren neurriak ditu, eta bertan deigarria da Liburutegiaren eraikina, estetika abangoardistakoa eta 20 metroko diametroa duen ganga izugarri batez estalia. Bost kontinenteetako 89 zuhaitz-espezie baino gehiago ikus ditzakegu campusean, hala nola akaziak, magnoliak, palmerak eta Atlaseko zedroak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko lorategiak 31

Page 32: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

PAMPLONA ES… GASTRONOMÍAIruña mahai on eta lehengai onen sinonimoa da: zainzuriak, onddo beltzak, pikillo-piperrak, orburuak, kardua, kukuluak, borraja, potxak, gazta, txistorra, betegarria, Nafarroako aratxea, arkumea eta txerrikumea, ehiza-jakiak, Nafarroako ardo ona, sagardoa eta, otorduondorako, patxarana.

Pintxoak. Tabernetako barrak tokiko gastronomiaren tradizio eta abangoardiaren erakustoki apartak dira. Aukera ona da txistorra famatua, betegarria, onddoak edo frijituak –bexamela eta osagai nagusi bat duten aperitibo ohikoak– dastatzeko.

Plater tipikoak Hasierakoen artean, aipagarriak dira:Tuterako kukuluak. Urte osoan zehar landatuak, antxoa edo olibekin batera aurkeztu ohi dira platerean, edo bigarren plateren hornigai gisa.Pikillo-piperrak Zapore berezi-berezia du, eta Nafarroako baratzeko “urre gorria” esaten diote. Piper-uzta udazkenean biltzen dira, eta jatorrizko deitura propioa dute. Hasierako platera direnean, olio eta berakatzarekin onduta kontsumitzen dira. Bigarren platera ere izan daitezke, haragiz edo arrainez beterik.

ES GASTRONOMÍA LOCALTOKIKO GASTRONOMIA DA

32

Page 33: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

Zainzuriak. Berariazko deitura dute, eta udaberrian egiten da bilketa.Frijituak. Aperitibo gisa edo bazkari bateko hasierako gisara jan ohi dira. Kroketa baten antzeko geruza bat dute, eta bexamelez eta osagai nagusi batez beterik daude. Aldaera asko daude: urdaiazpikoa eta gazta, piperra, onddoa, arrautza, tigreak (muskuilua). Lehen plateren artean, bereziki nabarmentzen dira baratzeko produktuak, hala nola:Kardua nafar erara. Baratxuria, irina eta urdaiazpikoa dituen olio erre batekin jaten da, baina bestelako aldaerak ere egin daitezke. Negukoa da.Orburuak. Bertako barietatea “Nafarroako Zuria” da, eta egosita, frijituta eta barazki-

menestraren osagai nagusi gisa zerbitzatu daiteke. Negukoa da.Borraja. Patatarekin kozinatzen da, edo barazki-menestraren osagai gisa. Udakoa da.Barazki-menestra. Batez ere lau osagairekin egiten da:

zainzuriak, orburuak, ilarrak eta babak, baina beste barazkiren bat ere eduki dezake. Nafarroako baratzearen plater nagusia da.Potxak. Udan biltzen diren babarrunak dira, heldu baino lehen, eta piper berde, tipula eta urdaiazpikoa duen olio errearekin batera jaten dira.

Bigarren plateren artean, honako espezialitate hauek nabarmentzen dira:Arkumea txilindronean. Berakatz, piper, ardo zuri eta piper lehorrez osatutako saltsa batekin.Txerrikume errea. Egur-labean erretako txerrikumea da.Betegarria. Odolki zuri gisako bat da, eta odola beharrean, arroz egosia, arrautza eta azafraia ditu.Ajoarrieroa. Bakailao papurtu gisatuko errezeta tradizionala da, piper berde eta gorri, tomate, tipula eta patatarekin.Amuarraina nafar erara. Urdaiazpiko serrano frijituarekin.

33

Page 34: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

Azkenburukoak:Erronkari eta Idiazabal gaztak. Idiazabalgoa ardi latxaren esnearekin egiten da; arraza hori Pirinioetakoa da eta buru beltza du. Zapore bizia du, eta zertxobait mina da. Idiazabalgoa bezala, Erronkarikoa mina da, baina bere testura gantzatsu samarra da. Mamia. Ardi-esne eta gatzagiarekin egiten da, eta zapore oso berezia du, izan ere, mamia egiteko harri bero bat sartzen da, eta horrek nolabaiteko zapore ketua ematen dio.Goxua. Nata, bizkotxo eta pastel kremarekin egindako azkenburukoa, tarta erara edo egurrezko kaikuetan, banaka, zerbitzatu daiteke.Pantxineta. Pastel kremaz betetako hostore-pastela, arbendola zatikatuekin estalia.Txantxigorri opila. Txerri hiltzearekin lotuta daude; txintxorta, gantz eta kanelarekin egindako opilak dira, eta epel jan ohi dira.

34

Page 35: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

Edariak eta likoreak: Ardoa. Nafarroak ardoendako jatorri-deitura propioa du. Gure Komunitateak egoera aparta du ardoak egiteko, bertan bat egiten baitute klima kontinentalak, atlantikoak eta mediterraneoak. Nafarroako ardo gorria ezaguna da, baina eskaintza zabala dago: ardo beltz gazteak, onduak eta erreserbakoak; Chardonnay zuriak eta, azkenik, ukitu goxo bat duen moskatela.Patxarana. Nafarroako likore tradizionala. Tokiko basaranekin eta anisarekin egiten da.Sagardoa. Batez ere Nafarroako iparraldean ekoizten da. Tradizionalki, sagarren prentsaketa kirikoketarekin bukatzen zen, prentsatzeko xafla eta mazoz osatutako lanabesarekin; hura herriko plazan jotzen zen kanta herrikoi bat abesten zen bitartean.

35

Page 36: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

ZER EROSI? Alde Zaharrean eta Bigarren Zabalgunean aurkitzen

ditugu saltoki familiar gehien, batzuk tradizio handikoak, belaunaldiz belaunaldi transmititu eta bezeroak arreta handiz artatzen dituztenak. San Domingo aldapan izen bereko merkatua dugu, hiriko zaharrena. Bertan Nafarroako produktu fresko anitz eros daitezke, baita aholkuak jaso ere hainbat produkturen inguruan: zainzuriak, piperrak, orburuak, gazta, patxaranak eta abar. Bigarren Zabalgunean eta Ermitagañan daude beste bi merkatu, eta han ere kalitate bikaineko sasoiko produktu freskoak eros ditzakegu.

Artisautza eta oroigarri turistikoakErraldoien konpartsa eta sanferminetako zapia.Egurra: hainbat objektu, ezpel egurrezkoak, hala nola eskalapoiak, gaztarendako moldeak, kaikuak, barrikak, burruntzaliak eta “kaiku” ezaguna, esnea bildu eta mamia egiteko erabiltzen dena.Ardo-zahatoak: ahuntz-larru onduarekin eginak, Nafarroako artisautzaren piezarik adierazgarrienetako bat dira.Ehungintza: ehoziri-parpailak eta irutea, parpailak eta jantzi tradizionalak, baina gaur egungo diseinuko artisautza jantziak ere ikusiko ditugu.

2007tik, Nafarroako Gobernuak nafar produktuak zaintzen ditu Reyno Gourmet deiturapean. Produktu hauek etiketan “Reyno Gourmet” logoa dute. Babestutako jatorrizko deituren artean ditugu Lodosako pikillo-piperra, Idiazabal eta Erronkari gazta, Nafarroako ardoa, olioa eta cava. Adierazpen geografiko babestuen barruan daude Tuterako orburua, Nafarroako zainzuria, Nafarroako arkumea, Nafarroako aratxea eta Nafarroako patxarana.

36

Page 37: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

Elikadura-produktu tipikoak Udal-merkatuetan eta hirian zehar dauden delicatessen

janari-dendetan. Barazkiak eta lekaleak: tipikoak dira nekazaritza-produktu guztiak, eta horietako askok jatorrizko deiturak edo kalitate-egiaztagiriak dituzte, besteak beste pikillo-piperrak, zainzuriak, orburuak, kukuluak eta potxak. Beste barazki tipiko batzuk ere badaude, hala nola kardua eta borraja.

Esnekiak: Erronkari eta Idiazabal gaztak, baita mamia ere.Haragiak eta hestebeteak: hazkuntza-haragiak eta ehizakoak, aratxea, txerria, arkumea, basurdea eta oreina. Txistorra, Iruñeko txorizoa, birika, odolkia eta

betegarria.Edariak eta likoreak: Nafarroa JDko ardoa, sagardoa, patxarana.Gozokiak: kafesne-goxokiak, te-pasta artisauak, txantxigorri opilak, arbendola garrapiñatuak, goxua eta koronillak.

37

Page 38: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

ARGIBIDE PRAKTIKOAK NOLA HELDUAutoz. Autoz joanda, Iruña Donostiatik, Gasteiztik eta Logroñotik ordu batera dago. Lehenengo bietatik AP-15 autopistan barna etor daiteke. Logroñotik Done Jakue Bideko Autobian (A-12) zehar iritsiko gara Iruñera. Bilbo eta Zaragoza bi ordu ingurura daude. Soriatik joanda, Madril hiru ordu eta erdi ingurura dago. Bartzelona, 5 ordura, gutxi gorabehera.Autobusez. Autobus-geltokia hiriko erdialdean dago, Ziudadelaren ondoan. Kontsigna-zerbitzua du, 06:30etik 23:00etara. Taxi-geltokiak daude kanpoan eta barruan. Trenez. Tren-geltokia Alde Zaharretik oinez 30 minutura dago. Irisgarritasuna bermatzen zaie mugikortasun urriko pertsonei. Ez du kontsignarik. 9 eta A autobus-lineek lotzen dute geltokia Alde Zaharrarekin. Taxi-geltokia dago. 7. lineak ospitaleen aldearekin lotzen du tren-geltokia. Hegazkinez. Aireportua Noainen dago, Alde Zaharretik 7 kilometrora. Madrilera eta Frankfurtera (Alemania) hegaldiak daude. Noizean behin txarter hegaldiak ere badaude. Ez dago kontsignarik. A autobus-lineak lotzen du Alde Zaharrarekin. Taxi-geltokia dago.

NON APARKATUKalean. Aparkatze arautuko hainbat eremu daude, kolore ezberdinekoak. Guztietan ordaindu behar da, zuriz margotutako eremuetan izan ezik. Eremu berdea bizilagunendako da. Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, 08:30etik 14:00etara. Tiketa Telpark APParen bidez edo gaitutako makinetan ordain daiteke.

Aparkalekuetan. Hirian txandakako ordainpeko hainbat lurrazpiko aparkaleku daude: Gazteluko plazan, Karlos III.ean, Zezen-plazan, Aduanako zokoan, Audientzian, Baluarten, Blanca de Navarran eta Nafarroako Ospitalegunean. Autokarabanak. Aparkatzea baimenduta dago, baina akanpatzea ez. Trinitarioseko eremuan eguneko 10 € ordaindu behar dira –uztailaren 5etik 15era, 20 € eguneko–, eta gehienez ere 48 orduz egon daiteke bertan. Bideoz zainduta 24 orduz.

38

Page 39: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

NOLA MUGITU HIRIAN BARNAOinez: Iruña tamaina ertaineko hiria da, eta oso erraza da joan-etorriak oinez egitea. Hiriko puntu batetik bestera joateko denbora eta distantziak kalkulatzeko, Metrominuto Iruña APPa daukagu.Garraio publikoan: Iruñeak eskualdeko hiri-garraio linea zabala du. Garraio-lineak www.infotuc.es webgunean eta Tu Villavesa APPan kontsultatu daitezke. Tiketa autobus-gidariari ordaintzen ahal zaio zuzenean, edo, bestela, bonobus-txartel bat eros daiteke estankoetan. Taxiz: Alde Zaharretik hurbilen dauden geltokiak Gayarre Antzokiaren ondokoa (Ahumada Dukearen kalean) eta Tres Reyes Hotelaren ondokoa (Navas de Tolosa kalean) dira. Telefonogunea (948 23 23 00 eta 948 35 13 35). Pidetaxi APPa.Bizikletaz: Iruñeak baditu 60 kilometro bidegorrietan, baita bizikletendako hainbat aparkaleku ere.

Reynode Navarra

1

2

3

P

P

P

P

P

P

P

P

Page 40: IRUÑEKO GIDA - pamplona.es DE PAMPLONA EUSKARA... · Birjinaren kapera barrokoa. 55 metro altu diren dorre prismatikoek Iruñeko profilik bereizgarriena marrazten dute. Antzina burguaren

www.turismo.navarra.es

LG N

A 37

8-20

19

@visitpamplona @visitpamplona @visit_pamplona

Turismo BulegoaSan Saturnino k., 2 · 31001 - IRUÑA

948 420 700 [email protected]

Turismoko argibide-gunea - San Bartolome gotorlekuaGotorlekuen Interpretazio ZentroaEmilio Arrieta k., zk.g. · 31002 - IRUÑA

948 420 705 [email protected]

www.pamplona.es/turismo