IPUINAK

16
Bazen behin otsailean, hemen Egian , Egoitz izena zuen mutil bat. Egun batean hondartzan joan zen. Uretan sartuta zegoela igeri egiten ez zekiela gogoratu zen.Bat-batean sorosleak Egoitzengana joan ziren. Hartu zuten eta anbulantzian eraman zuten. Egun batzuk pasa ondoren Egoitz sendatu zen eta bere gurasoekin etxera joan zen. ADRIAN DIEZ

description

Gelako lanak

Transcript of IPUINAK

Page 1: IPUINAK

Bazen behin otsailean, hemen Egian , Egoitz izena zuen mutil bat. Egun batean hondartzan joan zen.

Uretan sartuta zegoela igeri egiten ez zekiela gogoratu zen.Bat-batean sorosleak Egoitzengana joan ziren. Hartu zuten eta anbulantzian eraman zuten. Egun batzuk pasa ondoren Egoitz sendatu zen eta bere gurasoekin etxera joan zen. ADRIAN DIEZ

Page 2: IPUINAK

Udaberrian,herri txiki batean neska bat eta zakur zuria bizi ziren.Alaia,ona eta jolastia zen neskatoa. Egun batean zakur zuria galdu zen mendian.Neska bilatzen eta bilatzen ibili zen,baina ezin izan zuen aurkitu.Bat-batean kobazulo bat aurkitu zuen eta hor zegon zakurra.Zakur gizajoak oinean ezpala bat zeukan sarturik.Beste oina begiratu zuen eta beste ezpala bat zeukan.

Hurrengo egunean albaiteroarengana

eraman zuten. Honek zauria garbituzuen eta ongi bildurik benda jarri zion.Albaitariak ereesan zion horrela egon behar zuela hainbat egunetan.

Astebete pasa ondoren oso ondo jarri zen eta handik aurrera zakurrak eta neskak oso ongi pasa zuten jolasean. ANE FERNANDEZ

Page 3: IPUINAK

Orain dela 10 urte Nahs izeneko ertaina eta indartsua zen txakur bat mendian bizi zen. Egun batean, Nahs oso berandu bueltatu zen bere etxera eta errieta egin zioten.Txabolan, gauez egon zen egun batzuk katez loturik.12ordu geroago berriz ere alde egin zuen eta katu bat ehizatu zuen.Ondoren, etxera itzuli zen eta oso haserreturik izan zinen berarekin. Ate ondoan egon zen egun oso bat.

Handik aurrera atean egoten zen eta ez zuen gehiago alde egin etxetik kanpo. EGOITZ ESNAOLA

Page 4: IPUINAK

Udazkeneko egun batean , Donostian mutiko bat eta bere ama baserri batean bizi ziren . Umea txikia zen eta ama oso jatorra . Egun batean, mutikoa jolasean hasi zen putzuekin eta putzu handi batean sartu zen. Putzutik atera zenean busti - bustita zegoen.Etxera joan zenean amak errieta egin zion. Gauean sukarra, eztula eta eztarriko mina zuen putzuan sartu eta hoztu egin zelako. Mutikoak pentsatu zuen ez zela gehiago putzuetan sartuko . IRATI J.

Page 5: IPUINAK

Bazen behin udaberriko egun batean, Asteasun, bi neska gazteak 14 urte ingurukoak. Egun batean bi txakurrekin topo egin zuten eta korrika joan ziren beldurturik zeudelako.Mendian gelditu ziren. Mendi puntaraino iritsi ziren eta gosea sartu zitzaien.Afaldu ondoren lotan gelditu ziren.Eguna hasi zen eta dardaka zeuden beldurraren beldurrez.Laguntza eskatzen zuten baina inor ez zegoen inguruan. Azkenean gizon bat joan zen bi neskei laguntza ematera eta bi neskak beraien etxeetara joan ziren. Gurasoekin hitz egin ondoren eskolara joan ziren.

IZARO BIAIN

Page 6: IPUINAK

Bazen behin Laura eta Ane izeneko bi neskak. Oso lagun onak

ziren eta zintzoak ziren.

Egun batean Ane eta Laura

hondartzara joan ziren.Laurak

Aneri esan zion

bainatuko zela,baina Anek ez

zuen gogorik bainatzeko.

Ordu batzuk geroago Laura

itotzen ari zen bitartean

Anek sorosleari laguntza

eskatu zion. Sorosleak Laura

salbatu zuen eta soroslea

konturatu zen marrazo batek

koska egin ziola

Laurari. Orduan sorosleak

esan zion sendagilearengana

joan behar zuela.

Sendagileak eskaiola jarri zion besoa puskatua zegoelako.

Azkeniketxera joan ziren.

LEIRE SOLIS

Page 7: IPUINAK

Udan, Euskal Herrian ile luzea eta soineko zuria zeuzkan neska gazte bat bizi zen. Egun batean neskatoa hil egin zen eta hilobitik izpiritu guztiak askatu zituen. Zorigaitzak ekarri zituen planetara eta izpirituekin Lurra neskatoaren menpe egon zen.Euskaldun guztiak Julen ausarta ezik neskatoaren esklaboak bihurtu ziren. Julen ausartak ihes egin zuen eta neskatoa jo eta… neskatxak bizia berreskuratu zuen Orduan espiritu guztiak hilobietara itzuli ziren

NAROA NAJERA

Page 8: IPUINAK

Bazen behin, larunbat arratsaldean, Gasteizko arropa denda ezagun batean

Leire eta bere laguna Azli erosketak egiten. Leireren amarekin zihoazen.

Leirek diru asko zuen aurreztua. Biek ile marroia zuten eta jatorrak ziren.

Dendan sartu ondoren arropa ikusten hasi ziren. Leire eta Azli arropa

ikusten ari zirela Azlik esan zuen:

-Ba al zatoz nirekin komunera

-Noski Azli!

Ama beti bakarrik joaten zen

dendetara. Denda itxi ondoren ama

etxera joan zen Leire eta Azli

ahazturik dendan.Ama etxera joan

zenean garrasika hasi zen:

-Leire! Leire!

Isiltasuna entzuten zen bakarrik..Ama gogoratu zen Leire eta Azli oraindik

dendan zeudela dendan eta kezkatzen hasi zen.Ama dendara joan zen beren

bila.Berandu izan zenb ama iritsi orduko denda itxita zegoen.Udaltzainei

deitu zien bai eta su-hiltzaile ere,baina ezer ez zuten lortu. Jarraian Leire

eta Azli komunetik atera ziren.Konturatu zirenean bakarrik zeudela

komunera itzuli ziren korrika eta izuturik. Amak denda ondoan lo egin zuen.

Goizean denda zabaldu eta berak egarria zuenez komunera joan zen.Hor

ikusi zituen Leire eta Azli. Denak pozik-pozik etxera joan ziren.

SARA DE LA CRUZ

Page 9: IPUINAK

´

Otsailean, Saloura joan ginen. Nire familia guztia joan zen bai

eta lehengusinak ere. Oso jatorrak eta bihotz onekoak dira

guztiak.

Salouen egiten ari zen kalzotadan, nire lehengusina batek

txorkatila okertu zuen eta guztiok asko kezkatu ginen. Azkar-

azkar anbulantziari deitu genion, iritsi zenean kotxetan sartu

ginen eta anbulantziaren atzetik joan ginen. Gero, ospitalera

iritsi eta lehengusina non zegoen galdetu genuen. Txorkatilan

eskaiola jarri zioten eta aulki mugikor bat eman zioten. Handik

aste batera makuluak eman zizkioten.

Hurrengo astean makuluak kendu

zizkioten eta guztiok oso pozik jarri

ginen.

UXUE OTAÑO

Page 10: IPUINAK

LUDAREN ISTRIPUA

Luda ile motza eta jatorra den nire laguna da. Aitor ikastolan ikasten du 4.mailan. Egun batean ohean zegoela, Ludak globo bat hartu zuen eta puztu zuenjolasteko asmotan. Bat batean Ludak kanpotik zetorren soinu bat entzun zuen. Ohetik altxa egin zen, eta eskaileratik jaitsi zen. Hanketan estropezuegin zuen, lurrera erori eta besoa apurtu zuen.Bere eskuko telefonotik deitu zuen anbulantziara eta sendagile bat joan zen bere bila. Geroztik ohetik altxa baino lehenago ondo begiratzen du.

SOUMYA ARRAZOLA

Page 11: IPUINAK

Egun batean, udaberrian, Plaza Handi Jorge izeneko mutiko bat

jolasean ari zen. Jorgek ile motza zuen eta hamar urte zituen.

Nik Plazan ezagutu nuen eta oso jatorra zen.

Hasi ginenean jolasten Jorge erori egin zen eta anbulantzian

eraman zuten eta kokotsa irekita zeukala esan zioten. Harritxo

txikiak zeuzkan barruan sarturik eta berriro ireki zioten, atera

harri guztiak eta itxi berriro. Itxi ondoren ez zuen minik

nabaritzen.

Berriro hasi ginen jolasten eta oso ondo pasa genuen.

OIER SUBIJANA

Page 12: IPUINAK

Udako egun batean hondartzan Leire eta Sara izeneko bi

neska zeuden. Oso onak ziren jatorrak eta adoretsuak.

Behin hondartzara joan ziren, baina ez zekiten igeri egiten eta bost axola zitzaien uretara sartu ziren eta ia-ia ito egin

ziren gure bi neskatoak. Laguntza eskatu zuten. Orduan mutil batek entzun zituen oihuka eta salbatzera joan zen.

Harrez gero, Sara eta Leire zoriontsu bizi izan ziren.

Luda Mujika

Page 13: IPUINAK

Egun batean Egiako Gladisenea parkean Sara eta bere lagunak jolasten ari ziren. Sarak ile horia dauka eta oso jatorra da. Partida hasi eta handik gutxira pilota batek bere aurpegira jo zuen.Sudurra odoletan zuelarik anbulantzia bati deitzea erabaki zuten.Gurasoak oso kezkaturik ospitalera abiatu ziren. Han egun batzuk pasa ondoren sendatu egin zen eta etxera joan zen. Handik aurrera piponera gehiago ez jolastea erabakitzen dute. IRATI NAVEIRO

Page 14: IPUINAK

XVl garren mendean Donostian Alba Dukea bizi zen. Hau gaztea

eta , altua zen, ile beltza zeukan.

Inguruko kobazulotan munstro bat zegon.Oso zaila zen hau

hiltzea . Albak ez zekien nola hil, baina bera eta 5 lagun joan ziren

hiltzeko asmoz. Ez zuten arrakasta lortu munstroak bostak hil

zituelako Alba izan ezik. Azkenean Albak munstroa hil zuen.Urte bete

borrokatzen egon zen.Felipe IIak azkenean aurkitu zuen zauri

larriekin eta Albak esan zion munstroa hil zuela.

Handik aurrera ez zen ezer gertatu.Egia bada sinetsi .Egia

ezpada ez sinetsi!

ERIK

Page 15: IPUINAK

Ondorengo hau nire etxean Izaro eta biok filma beldurgarri bat ikusten ari ginela gertatu zitzaigun. Izarok ile luzea eta ertaina du eta nire laguna da. Gauean igogailuan geundela neskato beldurgarri bat ikusi genuen.Garrasikahasi ginen bai eta zorabiatu ere. Esnatu ginenean pertsonai ikaragarri eta beldurgarriak ikusi genituen gure inguruan eta korrika ihes egin genuen.Kalean pertsonai beldurgarrien inguraturik geunden.Azkenean beldurrez zorabiatu ginen berriro. Esnatu ginenerako ospitalean geunden.Gero pertsonai horiek atean azaldu ziren.Izaro eta biok aurre egin genien eta beldurrez alde egin zuten.Neska hori desagertu egin zen.

Harrez gero, inoiz gehiago ez genuen filma beldurgarririk ikusi.

AINARA

Page 16: IPUINAK

Urriak 7ean Oier eta bere lagunaK joan ziren mendira. Oier despitatuta zihoanez galdu egin zen. Baina mutila ez zen tontoa eta sua egitea bururatu zitzaion. Bitartean loak hartu zuen.Goizean goiz altxa eta joan egin nahi zuen, baina Oierrek ez zuen bidea aurkitzen.Orduan garrasi bat entzun zen. Gero otsoa agertu zen eta Oier korrika hasi zen. Azkenean, 25 mkorrika egin ondoren, herrian iritsi zen eta otsoa berarekin joan zen etxera. Handik aurrera lagun handiak izan ziren Oier eta otsoa. JORGE