Ikus Entzunezko Komunikazioaren Teoria-telebista

20
IKUS ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOAREN TEORIA TELEBISTA Xabier Ortiz de Urbina Arandigoien

Transcript of Ikus Entzunezko Komunikazioaren Teoria-telebista

Page 1: Ikus Entzunezko Komunikazioaren Teoria-telebista

IKUS ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOAREN

TEORIA

TELEBISTA

Xabier Ortiz de Urbina Arandigoien

Page 2: Ikus Entzunezko Komunikazioaren Teoria-telebista

AURKIBIDEA/ESKEMA

0.-SARRERA

1.-TEELBISTAREN GAUR EGUNEKO FUNTZIONAMENTUA

-Informazioaren aukeraketa. Sentsazionalismoruntz.

-Telebistako debateak

2.-TELEBISTA ETA IKUSLEA

-Umeak telebista aurrean.

-Telebista eta gazteak.

3.-TELEBISTAREN NORABIDE BERRIA. INTERAKZIOA.

-Edonor “kazetari”

4.-ONDORIOAK

5.-BIBLIOGRAFIA/WEBLIOGRAFIA

Page 3: Ikus Entzunezko Komunikazioaren Teoria-telebista

0.-SARRERA

Telebistari buruzko analisi lan honetan hiru puntu nagusi aztertuko ditut ahalik eta

sakonen eta behar diren ondorioak atera azterketaren ostean. Lehenik telebistaren

gaur eguneko funtzionamenduaz arituko naiz. Teelbista sortu zenean kate bakarra

zeogen eta publikoa zen. Hemen informazio oficial bakarra zegoen, estatuak berak

helarazten zuena. Kate pribatuen sorrerarekin guztia aldatu da, eta informazioa nola

negozioan bilakatu den aztertuko dugu.

Jakina da ere gaur egun apenas ez dagoela etxerik telebistarik ez duena eta gainera

ordu askoz piztuta egon ohi da etxeetan. Inkonszienteki telebistaren bitartez pertsonek

jasotzen duten informazio kopurua sekulakoa da, eta nahi edo ez eragina edukiko du

horrek pertsonetan. Egun telebistek duten tendentzia sentzazionalistan erreparatuko

dugu, hau da, sexua edota biolentziarekin zerikusia duten gaiei lehentasuna emanaz

interesekoa izan daitezken beste informazio batzuen gainetik. Gainera umeak dira

telebista aurrean ordu gehien pasatzen dituztenetakoak, eta biolentzia edo sexu

episodioak txikitatik ikusten ohitzen ari dira.

Azkenik ere ezin dugu gainetik pasa Interneten fenomenoa. Gutxinaka dena ari da

Interneten egotera pasatzen, eta telebistek ere bide berdina jarraitzea besterik ez

dute, ikuslearengana gerturatu eta hauekin interaktibitate bat sortzeko gai izatea,

alegia.

Page 4: Ikus Entzunezko Komunikazioaren Teoria-telebista

1.-TELEBISTAREN GAUR EGUNEKO FUNTZIONAMENDUA

Pierre Bordeiauren testuaren ildoari jarraituz kontura gaitezke telebista kateek azken

urteetan hartu duten tendentziaz, eta nola bilakatu diren negozio hutsean, beren

helburuak gizarteria informatua edukitzea izan gabe.

Telebistak egunero-egunero bere programazioan eskaintzen duena mehatxua izan

daiteke ikusten duen edonorentzat. Telebistatik iristen zaiguna modu batean sinestu

egiten dugu guk, inoiz planteatu gabe informazio hori egia den edo ez, edo nondik

atera den edo telebistaren manipulatzeko tresnba bat besterik ez den. Ikuslea ez da

konsziente kateek duten presio ekonomiko eta politikoaz. Telebista kate pribatu asko

beste empresa batzuek finantziatuak dira eta empresa nagusi honentzako promozio

eta publizitate tresna besterik ez da telebista kate hori. Beraz informazioan diruak

agintzen du, eta dirua jartzen duenak erabakiko du zein den eskainiko den informazioa

eta zein ez den eskainiko. Beraz argi dago telebista kate bateko kazetarien

erabakitzeko ahalmena nulua dela. Kazetariak monigote hutsak dira, zentzuek

aginduak jasotzen dituzten eman beharreko informazioaren inguran eta hauek

esandakoa betetzen duten.

Kateen presio politikoaz ari garenean diogu telebista kate askoren editoriala erabat

markatua dagoela, eta alderdi politiko jakin baten tresna besterik ez dela telebista kate

hori. Hau egia esateko bai telebista kate publikoetan ere gertatzen da. Gobernuan

dagoen alderdiak beti erabiliko du telebista publikoa bere alde egiteko. Honen adibide

garbia Euskal Autonomi Erkidegoan gobernu aldaketa egon zenean Euskal Telebistak

jasan zituen aldaketa ugariak. Esaterako Euskal Telebistak sekula erabili ez duen kolore

korporatibo bat azaldu zen, gorria, gorria izanik PSEren kolorea ere.

Hala ere fenómeno hau gehiago nabaritzen da teelbista pribatuetan. Bata bestearekin

konparatuz argi ikus daiteke jadanik inork ez duela gizarteria ongi informatuta

edukitzeko helburua, telebista kateek egiten dutena manipulazio hutsa besterik ez da,

bakoitzak berea saltzen saiatzeko.

Page 5: Ikus Entzunezko Komunikazioaren Teoria-telebista

Kateen helburu nagusia audientzia da, besterik gabe. Audientzia on bat lortzeak esan

nahi du botako duzun mezua jende askorengana helduko dela, eta hauen iritzian

eragina eduki dezakeela eta gainera publizitateagatik askoz gehiago ordainduko dute

empresa ezberdinek beren iragarkiak kate horretan azaltzearren. Horegatik kontura

gaitezke telebista negozio hutsa besterik ez dela eta Pierre Bordieu-k argi uzten digu

audientziak lortzeko telebista produktore, enpresari edota telebista kazetariak

edonolako praktika demagogiko edo friboloak egiteko gai direla, kazetaritza negozio

hutsean bilakatuz.

INFORMAZIOAREN AUKERAKETA. SENTSAZIONALISMORUNTZ

Telebista kateek beren albistegietan eman behar duten informazioaren kriterioak ere

asko aldatu dira azkeneko urteetan. Garai batean informazio instituzionala ematen zen

moduan, hau da, estatu kontuak, kontu ekonomikoak eta abar, orain tendentzia erabat

aldatu da. Gaur egun kateen tendentzia informazio eskandalosoa eta sentsazionalista

aukeratzekoa da. Morboa bilatzen da, irudi krudelen bitartez. Gai nagusiak sexua eta

biolentzia edo hauekin lotutakoak izaten dira, betiere audientziaren alderdi

perbersoena eta morbosoena atera nahian eta lortuz kasu gehienetan.

Kazetariek ere badute bere ahalmena manipulatu ahal izateko. Esaterako, politikari

baten prentsaurreko bat grabatu ostean kazetariak erabateko ahalmena du berak

sartu nahi dituen korteak eta nahi dituen ordenean sartzeko. Honek informazioaren

manipulaziorako askatasun osoa ematen dio kazetariari eta ipintzen dituen korteen

arabera eta ipintzen dituen moduaren arabera gauza bate do beste ulertuko du

ikusleak politikari horren hitzetan. Adibide garbi honekin konturatzen gara zein erraza

den medio batentzat ikuslearengan iritzi bat edo beste sortzea, eta audientziaren

arabera, masaren iritzia erabat beraien eskutan edukitzea lortzen dute, ikusleak

telebistak emandakoa dagoen bezala irentsiko baitu, eta dagoen bezalaxe ere goitik

behera sinestu. Gainera, aipatutako ahalmen hori gutxi balitz, informazioa

ezkutatzekoa ere badute kazetariek, hau da, informazioa eskutartean dutela, aukeratu

Page 6: Ikus Entzunezko Komunikazioaren Teoria-telebista

zer interesatzen zaien jendeak jakitea eta zer ez. Ez dute kontuan artzen jendearen

interesekoa izango den hala ez baizik eta alderantziz; ea kate horren atzean dagoen

entitate politiko-ekonomikoari komeni zaion informazio hori jendeari helaraztea.

Honen adibide garbi bat badira kartzeletan ematen diren torturak esaterako.

Albistegietan sekula ez da azaltzen preso bat torturatu egin dutenaren albisterik.

Gehienez tortura salaketa gauzatzen denean, baina gainetik segituan kentzen dute,

ikusleari ulertaraziz Estatuko justizia paregabeak dena bere lekuan ipiniko duela.

Albistegietan ere erakusten zaizkigun albiste askotan erabateko miseria dago.

Gerrateak, gosetea… Irudi bikainak dira beti. Berta bertakoak, tiroteo bat bikain

erakusten zaigu edo gose hiltzen ari diren pertsonen plano bikainak eta kalitate

ezinobekoak. Honekin ikusleak kazetariaren edo kamera operadorearen lana baloratu

egiten du, ahaztuz zein eratan ematen zaigun informazio hori. Miseriak eta gerrateak

erakusten zaizkigu modu erabat isolatuan. Erreparatu gabe zergatik gertatzen diren

miseria horiek eta beste ezerekin lotu gabe, ulertaraziz ikusleari horiek gertatzen ez

direla ezergatik gertatzen. Hala da eta punto. Gainera informazioa horrela emateko

moduak pentsarazten dio ikusleari ez dagoela zereginik desgrazia horren aurrean eta

inor ez dela horren arduraduna.

Gaur egunekoa ez pentsatzeko telebista da. Ikuslea nahi erara manipulatzen dute

telebista kateek beren sentsazionalismo eta espektakularitatearekin. Jendearen alderdi

krudelenak eta perbersoenak ateratzeko gai dira eskaintzen dituzten irudi friboloen

bitartez, ikusleei miseria bat bestearen atzetik erakutsiz, azken honek ikus dezan

badaudela bera baino okerrago daudenak. Hori bilatzen du ikusleak eta telebistak

eman egiten dio nahi duena. Irudien inpaktua beraz nagusitu egiten zaie edukiei eta

bide batez emozioa nagusitu egiten zaio arrazoiari.

TELEBISTAKO DEBATEAK

Telebistako debateek ere paper garrantzitsu bat jokatzen dute ikuslearengan, batez

ere debatitzen daudenak jende garrantzitsua edo ikusleengan eragina duten pertsonak

Page 7: Ikus Entzunezko Komunikazioaren Teoria-telebista

direnean. Pierre Bordieuk bere liburuan jasotzen duenez, antzerki hutsa besterik ez

dira hauek, hipokresiaz betetako zirkuak, non erabat preparatuak dauden parte

hartzaileek esan behar dutena, betiere helburu bezala edukiz ikuslearen iritzia

manipulatzea eta masan ideia finko batzuk inplantatzea.

2.- TELEBISTA ETA IKUSLEA

Aurreko atalean esaten gatozen moduan telebista ez da ezer bere ikusleak gabe.

Dependentzia erabatekoa da, eta reziprokoa gainera kasu askotan. Esan bezala

telebistak ikusleetan eragin handia sortzen du edo sortu dezake, Guti batzuk baitira

telebista ikustean ematen zaion informazioari buruz pentsatu eta dudan jartzera iritsi

daitezkenak.

Telebistak sekulako ahalmena du masaren iritziak aldatzeko edo homogenizatzeko, bai

aspektu politiko zen sozialetan, ideia finko batzuk ezartzeko, edozen gairi buruz edota

pertsonetan aurreiritziak sortzeko suertatzen den gaiaren inguruan.

Biolentzia ere aipatu dugu lehen, eta telebistan duen presentziaz. Angel Luis Vera

Arandaren “Televisión y telespectadores” liburuan aurkitzen dugu Alice Cooper, rock

abeslari bat, bere letren eduki agresibo eta sexualengatik galdetua denean bere

erantzuna honakoa da: “El público lo que quiere es sexo y violencia. Yo sé de sus

gustos, veo la televisión”. Esaldi esanguratsua Cooperrena. Azken urteetan

telebistarekiko tendentzia hori hartu da, eta halako edukiak demandatzen ditu

publikoaren zati handi batek. Beraz telebistak eskeini egiten ditu, publikoaren nahiak

asetuz.

Hala ere, badirudi ere telebistari atxikitzen zaiola biolentziaren sorrera hori, hau da,

telebista bera dela biolentzia horren probokatzailea. Baina argi eduki behar dugu

biolentziak gizarteak sortzen dituela: gerrateak, terrorismoa, kaleko istiluak,

emakumeenganako biolentzia sexista eta abar. Gizarteko arazoak dira. Telebistak

Page 8: Ikus Entzunezko Komunikazioaren Teoria-telebista

egiten duena da gertakizun hauek pantailara eraman eta ikusleei informatu hauen

inguruan. Gertatzen dena da hauek pantailara eramateko formak eta formak daudela,

eta hortxe dago arazoa eta telebista kritikatzeko arrazoia. Aurreko atalean esan bezala

gertakizun hauek kontatzeko era da telebistan aldatu dena, kontakizun erabat

sentsazionalistetara helduz, non irudi sangrientoenak eta eszena gogorrenak erakusten

zaizkigun.

Gertakizun violento hauek modu honetan erakustean ikuslearen erretizentzia sor

lezake baina, ikusleriaren parte handi batentzako ez da horrela, baizik erabat

kontrakoa. Irudi hauek beren alde perberso eta horienaz jokatzea eramaten die eta

erakusten zaizkien irudi groteskoak ikusten gozatzera. Beraz, telebistak asmatu du bere

tendentzia berri honekin eta beraz ez du aldatuko, horrela ondo doakio eta.

Aipatu dugun bezala gutxi batzuk dira telebistan eskainitako informazioa jasotzen ari

direnean erreflexioa egiten dutenak ea egia edo gezurra izango den kontatzen ari

zaiguna. Generalki ez da dudarik jartzen eta dena egiakotzat ematen da, burutik ia inori

pasa gabe informazio erabat manipulatua izan daitekeela. Askotan entzun izan dugu

esaldi hau: “Es verdad lo que digo. Lo han dicho por la tele”. Hain entzundako esaldi

horrek asko esaten du publikoak telebistaren edukiak nola hartzen ditunari buruz.

Lehen esan bezala lan oso erraza da edozein informazio manipulatzea telebistako

profesionalentzat eta euren atzean dauden entitateentzat. Horregatik manipulazio

honen berri jendeak berri edukitzea oso gomendagarria litzateke, informazio bat

sinestu eta barneratu baina lehen buelta pare bat eman ditzan.

UMEAK ETA GAZTEAK TELEBISTA AURREAN

Irudi mota hau gero eta gehiago aurkitzeak arazoak ekar ditzake telebista aurrean

daudenak umeak direnean. Irudi biolentoak telebistan ikusteak ume batentat eragin

askoz handiagoa du heldu batentzat baino. Umea ez da konsziente ikusten ari dena

kamera batek hartu eta bertan ematen ari direla. Umea leku biolento horretan barruan

ikusten da, eta ikusten duen guztiarekin gelditzen da, bere begientzako oso ikusgarria

Page 9: Ikus Entzunezko Komunikazioaren Teoria-telebista

baita ikusten ari dena. Honek eragin zuzena eduki dezale umeetan bere bizitzako

aspektu ezberdinetan. Telebistan ikusi dituzten irudi violento horiek ez zaizkie erraz

ahazten umeei. Hortxe grabatuta gelditzen zaizkie eta presente edukiko dute bere

egunerokotasuneko aspektu ezberdientan, bai eskolan edukiko duten jarreran, lagun

artean edukiko dutenean, gurasoenganako jarreran, bakarrik jolasten ari denean

edukiko duen jarreran eta abar. Esaterako eskolan porrota eta atentzio falta, beste

umeenganako jarrera biolentoak, bullinga, gurasoenganako jarrera ezkorra eta

biolentoa edo bere jostailuek erraztasunez puskatzea. Gainera telebistan ordu asko

pasatzea umea bizitza sedentariora eraman dezake, hau da, sofan eserita ordu asko

pasatzera, alde batera utzita aktibitate fisikoa, ume garaian hain garrantzitsua dena.

Aipatutako arazoetaz aparte azken honek beste arazo batzuk ere ekar ditzake,

esaterako, obesidadea, gero eta maizago ikusten dena adin txikikoetan.

TEELBISTA ETA GAZTEAK

Aldiz gazte garaian eta errealitatea eta fikzioa jadanik ondo desberdintzen direnean

telebistak ez ditu umetan bezain eragin nabarmenak. Gaur eguneko nerabeen telebista

kontsumoak indar nahikotxo galdu du. Interneten fenomeno berriarekin gazteentzako

teelbistako edukiak bigarren edo hirugarren plano batera pasatzen dira. Oso gazte

gutxi dira albistegiak ikusten dituztenak eta generalean telebistari ordu askoz

begiratzen diotenak. Argi dago beren egunerokotasuneko arazoei ez diela erantzuten

eta edukiekin ez dira identifikatuak sentitzen.

Horregatik telebistak gazteei zuzendutako método berriak bilatzen hasi da gutxinaka,

eta norabide hori da erabat. Oraingo gazteak interneten daude, sare sozialetan erabat

murgilduak. Beraz telebistak zer egin behar du? Gazteak dauden lekura joan. Urte

batzuetatik hona ikusi dugu nola teelbista kateek bere webguneetan beren edukiak

ipintzen hasi diren, bai serieetako kapituloak, programen laburpenak eta abar. Honek

eskeintzen duena da flexibilitate handia eta jendeak nahi duenean ikusi ahal izatea

nahi duena. Honek funtzionatzen du. Telebisten webguneen bisitak eta bertako

Page 10: Ikus Entzunezko Komunikazioaren Teoria-telebista

bideoen erreproduzkioak milaka eta milioika kontatzen dira. Beraz telebista kateek

asmatu dute honekin eta oraindik pauso asko gelditzen zaizkie emateko.

Telebistak interneten du bere etorkizuna, eta gutxinaka ikusleekin interazkzioa bilatzen

doa sare sozialen bitartez. Hau batez ere gazteei dago zuzendua eta norabide onean

doa, eta telebistak ikasi du zer den egin behar duen, gazteak dauden lekura joan,

internetera.

Esan bezala pausoak eman dira dagoeneko eta telbista eta ikusleen arteko, batez ere

gazteak, hauek baitira azken finean etorkizuna, erlazioa aldatu egin da eta gertutasun

hori lortzen hasia da. Interakzio hitzarekin gelditzen gara, hau da, edukiak nahi

dugunean ikusi, nahi ditugunean konpartitu eta nahi ditugunean komentatu.

3.-TELEBISTAREN NORABIDE BERRIA. INTERAKZIOA.

Telebista iturrien eta ikusleen arteko erlazioa aldatu egin da erabat azken urteetan.

Jadanik ez da lehen zena. Lehen piztu, botatzen zuen informazioa jaso eta itzali egiten

zen. Orain bi elementuen arteko distantziak geruratuz doaz, telebista konturatu baita

interneteko fenómeno horren barruan baduela beretzako leku bat.

Telebistaren betiko mezu modeloa krisaldian dago. Informazioaren ia monopolioa

edukitzetik internet izeneko aurkari potente bat edukitzera pasa da, zeinak informazio

askoz zabalagoa, zehatzagoa eta azkarragoa eskaintzen duen. “Zure aurkariarekin ezin

baduzu, berari elkartu”. Esaldi hau telebistak bereganatu du, badakielako interneten

aurka ez duela zereginik, internetek eskaintzen duen berehalakotasuna, ugaritasuna

eta partehartzeagatik. Sareko herreminta hauek aukera handia ematen dute bai

egunkari eta aldizkarien edizio digitalak irakurtzeko, twitter bezalako sare social batean

ibiltzeko, non bertan berriak inon baina azkarrago ezagutu daitezke, Youtuben nahi

ditugun bideo guztiak ikusteko… Honen kontra orain arteko telebista modeloak ez du

zer eginik eta, horregatik hasi da bilatzen telebista interaktibogo bat.

Page 11: Ikus Entzunezko Komunikazioaren Teoria-telebista

Publizitatearekin berdin gertatzen da. Telebistako iragarkiei apenas egiten zaie kasu

gaur egun. Hau dela eta publizitate kanpainei ere buelta bat eman behar zaie eta

birplanteatu nola iritsi jendearengana erraztasun gehiagorekin. Azkenean

interaktibitatea eta partizipazioa dira bi elementu nagusiak bai telebistari eta bai

publizitateari aplikatzen zaizkionak. Tiroia duten elementuak bilatu behar dira

produktuak saltzeko, jendearen interesa piztu eta nahasi kanpaina horren barruan.

“El modelo broadcast se ve obligado a readaptar su estructura vertical como la voz de

un emisor que dirije el mensaje a una masa de receptores y buscar nuevas fórmulas

para incorporar la voluntad de participación de su público.”

Tiscar Lararen “Hacia una televisión más participativa” testuan aurkitzen dugun esaldi

honek nahiko ondo laburtzen du zein den telebista kateen eginbeharra. Gaur eguneko

ikusleak, eta are eta gehiago Lurreko Telebista Digitalak ekarri duen kate zenbaki

altuarekin, kate bat baina gehiago aldi berean ikusten egoteko gai dira. Kasu gutxitan

egoten da pertsona bat telebista aurrean ordu erdiz mandoa ikutu gabe. Azkenean

internetek ere aukera hori eskaintzen du, leku askotan egotea momentu berean:

youtuben bideo bat ikusten egon, Antena 3-eko webgunean “El Barco” serieko kapitulo

bat ikusten egon, Tuentitik lagun batekin edo gehiagorekin hitz egiten egon eta

Twitterra irekita eduki azken orduko berriak momentuan irakurtzeko.

Guzti honek hiru kontzeptu nagusi nabarmentzera eramaten gaitu. Lehengoa

aldiberekotasuna. Jadanik aspertu egiten gara leku bakar batean gauza bakar bati

atenditzen. Orain gehiago nahi dugu akaparatu eta ahal dugun guztitan egon aldi

berean. Bigarrena berehalakotasuna. Telebista baztertzearen eta internetera

jotzearen arrazoi nagusienetakoa hori da. Esaterako albisteen kasuan telbistan

albistegiaren ordura itxaron behar dugu. Aldiz, interneten bai egunkarien edizio

digitaletan edota twitterren informazio guztia dugu uneoro eguneratua, eta gainera

webgune ezberdinetan begiratu dezakegu informazioa kontrastatzeko. Hirugarena

interaktibitatea da. Sare sozialak dira gehienbat hau bultzatzen dutenak. Argazkiak,

komentarioak konpartitu, bideoak konpartitu eta komentatu eta abar. Baina honen

adibide garbiena Twitter da. Esaterako edozein intereseko gertaera bat dagoenean,

munduko txapelketako finala, inpaktukoa izan den albiste bate dota hauteskunde

Page 12: Ikus Entzunezko Komunikazioaren Teoria-telebista

batzuk, Twitterren horren orrialde bat sortzen da non mundu guztiak jarri dezaken nahi

duen guztia, futbol partida ikusten ari garen bitartean jokaldiak komentatu, albiste bati

buruzko gure iritzia aportatu edo hauteskunde baten ostean emaitzen inguruan edozer

komentatu.

Hiru kontzeptu hauek dira egungo gizartearen ezaugarri informazioa jasotzeari

dagokionean, horregatik telebista aldiberekotasunaren, berehalakotasunaren eta

interaktibitatearen trenera igo behar da.

EDONOR “KAZETARI”

Teknologia berriek ere ekarri duten beste gauza bat da edonork duen mezuak

botatzeko ahalmena. Teknologia berriez ari garenean ukiezinez eta ukigarriez ari gara,

noski. Ukiezinez (twitter, youtube, tuenti…) aritu gara baina ikusentzunezko tresna

gero eta sofistikatuagoen presentziak are eta gehiago potentziatzen du gizabanakoen

mezuak botatzekoa ahalmena: bideak grabatu eta sare sozialetan edota Youtuben

jarri,…

Honek egiten duena da rolak aldatzea. Pertsonak medio baten bitartez informatu

ordez zuzenan informaziora jotzea, inongo bitartekari gabe. Hau esaterako gertazen da

Twitterren, edonor dela informazioa zabaltzen duena. Adibide bezala azken urteetan

egon diren hondamendi naturaletako irudiak profesionalek baina gehiago bertan

zeudenek grabatu dituzte mobilekin, bideokaemera domestikoekin,…

Beraz argi dago telebistak zein den artu behar duen bidea. Hiru kontzeptuak:

interaktibitatea, aldiberekotasuna eta berehalakotasuna. Azkenean gizartea da

kontsumitzailea eta telebistak honen bizitza estilora moldatu besterik ez du.

Horretarako beren edukiak sarera eraman, sare sozialekin sinbiosiak sortu non

telebistako serieak, programak eta abar izango diren komentatzeko eta konpartizeko

gaiak eta aldi berean nahi haina eduki kopuru kontsumitzeko aukera eman, beste

gauza askoren artean.

Page 13: Ikus Entzunezko Komunikazioaren Teoria-telebista

4.-ONDORIOAK

Behin testuak irakurri eta telebistaren sintesi zabala egin ostean ez naiz gehiegi

luzatuko ondorioak ateratzen, baina aspektu garrantzitsuenak eta testu ezberdinek

hamankomunean dituzten eta aipatzekoak diren hainbat puntu azalduko ditut.

Alde batetik azken urteetan telebistak hartu duen tendentzia da oso aipatzekoa.

Telebistak argi ikusi dugu edozer gauza dela audientziak edukitzeko, azken finean

publizitatea horren arabera ordantzen baita. Audientziak lortzeko badira urteak

telebistak eduki gero eta sentsazionalistagoengatik egin duela apostu. Espainia mailan

Telecinco katea hartu besterik ez dugu eta bere edukiak aztertu: Mujeres y Hombres,

De buena ley, Salvame…

Baina badirudi ondo doakiola horrekin, hauxe baita kate liderra Espainian eta Euskal

Autonomi Erkidegoan. Beraz, beste kateek bi bider pentsatu gabe ere bide hori

hartuko dute, non sexua eta biolentzia dira gai nagusiak, Alice Cooperrek ongi esaten

zuen bezala.

Hala ere telebista kateek ez dute nahikoa izango “carnaza” eta produktu

sentsazionalistak bakarrik eskaintzen, ez behintzat epe luzera. Hitz egiten etorri garen

Internet fenomenoak guzti horrek baina indar gehiago dauka, eta sarera trasladatu

beharko dituzte edukiak, jendeak nahi duenan ikusi eta sare social bitartez konpartitu

eta komentatu ditzan.

Telecinco eta beste kateak hasi dira egiten eta kate liderrak dagoeneko badu webgune

txukun eta nahiko osatua, non sekzioka informazioa eguneratua dagoen, bideoekin eta

gure komentarioak jartzeko lekuarekin.

http://www.telecinco.es/salvame/detail/detail33199.shtml

Hauxe da etorkizuna eta jendeak horitasuna nahi badu horixe edukiko du, teelbistan

beharrean internetn. Ipini dudan link honetan berria honako hau da: “Belen Esteban:

Page 14: Ikus Entzunezko Komunikazioaren Teoria-telebista

mi relación con Fran está faltal.” Berri hau komentatzeko beheran komentario espazio

bat dago eta eskubitara gure twitter kontura edota facebookeko kontura binkulatzeko

aukera, bertan berri hau lagunekin konpartitu edo berriari buruz nahi haina

komentario idatzi ditzagun.

5.-BIBLIOGRAFIA/WEBLIOGRAFIA

-Bordieu, Pierre (1996). “Sobre la televisión”

-Lara, Tiscar.”Hacia una televisión más participativa”

http://www.revistacomunicar.com/verpdf.php?numero=25&articulo=25-

2005-081

-Luis Vera, Ángel (2005). “Televisión y telespectadores.

-Debord, Guy (1967). “La sociedad del espectaculo”

-http://www.puromarketing.com/12/9915/futuro-pasa-internet-futuro-internet-

pasa.html

Page 15: Ikus Entzunezko Komunikazioaren Teoria-telebista