IKT proiektua: Liburu digitala

17

description

Interneten erabilera egokia sustatzeko istoriotxoa.

Transcript of IKT proiektua: Liburu digitala

Page 1: IKT proiektua: Liburu digitala
Page 2: IKT proiektua: Liburu digitala
Page 3: IKT proiektua: Liburu digitala

Interneten ipintzen duen guztia ez da egia

Bazen behin eskola bat, non Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak oso lagunak ziren. Beti zeuden elkarrekin hitz egiten eta ondo pasatzen. Egun hartan Lorena eta Natalia ere horretan zeuden, elkarren artean hizketan:

- Kaixo Natalia! Ez al didazu zerbait arraroa ikusten gaur?

- Zuri? Aaaaaa! Noski baietz! Ile apaindegira joan zara.

- Bai! Gustatzen al zaizu nire orrazkera berria?

- Lorena oso eder zaude. Beti bezala!

Page 4: IKT proiektua: Liburu digitala

Eta Lorena eta Natalia horrela hizketan zeudela Raul hurbiltzen zaie. Raul pixka bat arraro dago jantzita kartoiekin eta lapiko batekin buruan. Neskak harrituta geratu dira.

- Kaixo neskak! – dio Raulek.

-Kaixo Raul, zer egiten duzu horrela jantzita?

-Neskak gauza garrantzitsu bat esan behar dizuet! Mundua amaitzear dago! Interneten irakurri dut.

- Jajajajajajaja- barre egiten dute neskek.

- Benetan sinisten al duzu interneten irakurtzen duzun guztia jajaja – dio Nataliak.

- Zuek egin egin barre ikusiko duzue nola egia diodan- eta hori esanez urruntzen da Raul.

Neskak barrez lehertzen jarraitzen dute.

Page 5: IKT proiektua: Liburu digitala

Kontuz zure datuak interneten ematearekin

Bitartean eskolako beste leku batean Salva eta Sergio ari dira hizketan.

-Benetan ez dizula beldurrik ematen zure datu pertsolak interneten jartzeak? – dio Salvak.

-Noski ezetz. Nire datuekin milaka sorteotetan hartu dezaket parte. Zer gertatuko zait ba? Ezer ez noski!

Page 6: IKT proiektua: Liburu digitala

- Ni zu izanda kontuz ibiliko nintzateke Sergio. Ziur asko zerbaitetarako nahi dituztela gure datuak eta sorteoak aitzakia hutsak direla.

- Noski baietz Sergio! Hori da egiten dutena zure datuekin, gero publizitatea bidaltzeko erabili. Ikusten al duzu Sergio? Seguru nengoen zerbait txarrerako erabiltzen zituztela datuak.

Page 7: IKT proiektua: Liburu digitala

Eta bat-batean Lucia agertzen da eta elkarrizketa entzun eta sartu egiten da

-kaixo mutilak! Nik chat batean ezagututako mutil bati eman nizkion aurreko egunean nire datuak. Eta orain nazkatuta nago, egun osoa pasatzen du nire atzetik deika eta mezuak bidaltzen eta jada nazkatuta nago!

-Ikusten al duzue? Kontu handiarekin ibili behar da interneten lagunak!- dio Salvak.

Page 8: IKT proiektua: Liburu digitala

Interneten fidatzea ez da beti fidagarria

Geroago, Kafetegian Lucia gosaria jaten ari dela Lorena urbiltzen zaio oso emozionaturik:

-Lucia, lucia! Begira internetetik erosi nuen erlojua ailegatu zait! Zabaldu egingo dugu ea ze polita den ikusteko.

Baina kaxa zabaltzerakoan……

Page 9: IKT proiektua: Liburu digitala

-Zer da hau??!!!

-Gerrikoa dela ematen du- dio Luciak.

-Baina nik ez nuen gerriko bat eskatu!!! Erloju bat baizik!

-Ikusi al zenuen erlojuaren argazkia interneten?

-Ez, ez zuten jarri baina jartzen zuen diseinu esklusibo batekoa zela.

-Jajajajaja, hori da Lorena gertatzen dena internetetik orrialde ez seguruetatik erosiz gero. Zerbait erosi nahi baduzu sartu zaitez orrialde seguruetara eta produktua erosi baino lehen behintzat ikusi ea argazkirik dagoen bestela ziria sartuko dizute.

-Joooo kaka zaharra!

Page 10: IKT proiektua: Liburu digitala

Kontuz chat-en dituzun lagunekin

Bitartean eskolako pasilo batean Sergio dago lore sorta batekin bere neska lagunari itxaroten. Bere neska laguna chatetik ezagutu zuen eta sei hilabete doaz batera, baina oraindik ez dira inoiz ikusi. Lehen aldiz aurkituko dira. Orduan Raul agertzen da:

Page 11: IKT proiektua: Liburu digitala

-Sergio ezu beti berdin! Ez al zara konturatzen oso arriskutsua izan daitekeela ezagutzen ez duzu norbaitekin geratzea?

-Utzi bakean Raul. Nire neska-laguna da eta sei hilabete daroaguz batera.

-Baina ez duzu inoiz ikusi! Eta norbait arriskutsua bada, zer?

Page 12: IKT proiektua: Liburu digitala

Momentu hartantxe Lorena agertzen da pasiloan

-Utzi lekua! Mutil berezi batekin geratu naiz! Nire interneteko mutil lagunarekin, utzi lekua mesedez.

Sergio aho bete hortz geratzen da. Aurpegia zuri geratu zaio. Konturatu da ezezagunekin internetetik hizketan ibiltzea ez dela oso ideia ona izan.

-Jajajajaja….

Bitartean Raul barrez lehertzekotan da.

Page 13: IKT proiektua: Liburu digitala
Page 14: IKT proiektua: Liburu digitala

GALDETEGIA

HAUSNAR DEZAGUN IRAKURRITAKOAREN INGURAN…

1) Zergatik da garrantzitsua interneten gure datuan jartzean kontuz ibiltzea?

2) Interneten erabileta kaltegarria edo lagungarria dela uste duzu?

3) Zein da testuaren ideia nagusia?

4) Zer esan nahi digu ipuin honek idazleak, ondorio bezala?

5) Zeintzuk dira pertsonaia nagusiak?

6) Orain, zure jarreran eragina izango duela pentsatzen duzu?

7) Proposatu ipuinaren beste ikuspuntu edo amaiera bat, eta idatzi ezazu 5 lerrotan.