Banpiroaren gaua (Lehen hezkuntza / Izar-eskola / Pamplonetario)
Ikt lehen hezkuntza
-
Upload
atzerrikohizkuntza -
Category
Documents
-
view
406 -
download
3
Transcript of Ikt lehen hezkuntza
IKT-ak Lehen Hezkuntzan
Uxue Zabala Aramendi
Atzerri 3
Zertarako?
• Trebetasun teknologikoa bermatzeko:
Ikt baliabideak eraginkortasunez eta modu emankorrean aukeratu eta erabiltzea. Askotariko egoera eta arazoetara egokitzea eta uneko ezagupena teknologia berriak ikasteko transferitzea.
• Bizitza osorako ikaskuntza bermatzeko:
Jarrera ikertzaile eta irekia landuz, ikasleak bere aukeretan konfidatzen du. Pertsona bakoitzetik eta egoera bakoitzean ikasteko aukeraz jabetuko da.
• Herritartasun digitala bermatzeko:
Jarrera kritikoa eta gogoetatsua izatea.
Eskura duen informazioa baloratzerakoan
eta behar denean egiaztatuz.
Gizartean adostutako jokabide-arauak
errespetatzea informazioaren
erabilera eta euskarri ezberdinetan
etorritako iturriena arautzeko.
• Ikaskuntza kooperatiboa bultzatzeko.
IKT-ak ikaskuntza kooperatiboaren oinarri dira; lan taldean oinarriturriko metodologia bultzatzeaz gain eta ikasle ororen partehartzea berma daiteke IKT-ak erabiliz. Ikasle autonomo, euren burua ebaluatzeko gai direnak eta besteen ideien aurrean errespetua eta interesa adierazten dutenak sortuz.
Nola erabili IKT-ak?
• ADI!!!! Ez da ordegailuak gelan sartzea soilik. Metodologia eta lan egiteko aldaketa nabarmena dakar IKT-ak txertatzeak.
Irakasle, ikas-komunitate eta ikasleen familiak sinistu eta onartu behar duten metodologia aldaketa bat suposatzen du.
Eskola 2.0- Hezkuntzan informazio eta komunikazioaren
teknologia berriak sartzeko.
- Ikasgelan software librea eta metodologia berriak txertatu eta ikasleak IKT gaitasunetan trebatzeko.
- Ikasgelak digitalizatu.
Adibide batzuk:
Arbela digitala: ikasgai ezberdinak lantzeko
Gelako blog-a: gelako berri emateko
Webquest-ak: eduki ezberdinak lantzeko
Skype
Beste ikastetxe batetako edo atzerriko ikasleekin harremana edukitzeko.