Ikt haur hezkuntzan

9
Nire lanaren zatia egin ahal izateko iturri ezberdinetatik jaso dut informazioa. 1) Hasteko HH-ko irakasle batekin hitz egin nuen. Bere esanetan IKT ez da bere hezkuntza proiektuaren barruan sartzen eta ondorioz, teknologia berriak betiko hezkuntza metodologiari laguntzeko erabiltzen dute. Hardwari dagokionean gela bakoitzean ordenagailu bat dute eta arbela digital antzeko bat eta softwari dagokionean berriz, urtxintxako materialean datorren CD-a erabiltzen dute (Txango, Txirritx, ) eta internet konexioa dute. Ordenagailuaren erabilera gelako dinamikan txertaturik ez badago ere, Urtxintxako materialari jarraitzeko oso erabilgarria suertatzen da. Horrez gain, jolasteko, ipuinak irakurtzeko eta denbora librerako ere erabiltzen dute eta aldian behin baita interneten zerbait aurkitu eta ikusteko. Arbela digital antzekoa aldiz, idazten ikasteko erabiltzen dute, letra ezagutuz… Irakasleak orokorrean gazteak dira eta maila horretan aritzeko nahikoa formakuntza dute. Dena den, noizean behin eguneratuta egoteko ikastaroak egiten dituzte. Irakaslearen esanetan, material hauen erabilerak ikasleak asko motibatzen ditu, interes handia jartzen dute eta etxean ere honelako tresnak erabiltzera ohituta daudela antzematen zaie. Ikastetxearen azpiegiturak eta diru-sarrerak behar izateak, asko mugatzen omen du teknologia berriak gehiago

Transcript of Ikt haur hezkuntzan

Page 1: Ikt haur hezkuntzan

Nire lanaren zatia egin ahal izateko iturri ezberdinetatik jaso dut informazioa.

1) Hasteko HH-ko irakasle batekin hitz egin nuen. Bere esanetan IKT ez da bere

hezkuntza proiektuaren barruan sartzen eta ondorioz, teknologia berriak betiko

hezkuntza metodologiari laguntzeko erabiltzen dute. Hardwari dagokionean gela

bakoitzean ordenagailu bat dute eta arbela digital antzeko bat eta softwari dagokionean

berriz, urtxintxako materialean datorren CD-a erabiltzen dute (Txango, Txirritx, ) eta

internet konexioa dute.

Ordenagailuaren erabilera gelako dinamikan txertaturik ez badago ere,

Urtxintxako materialari jarraitzeko oso erabilgarria suertatzen da. Horrez gain,

jolasteko, ipuinak irakurtzeko eta denbora librerako ere erabiltzen dute eta aldian behin

baita interneten zerbait aurkitu eta ikusteko. Arbela digital antzekoa aldiz, idazten

ikasteko erabiltzen dute, letra ezagutuz…

Irakasleak orokorrean gazteak dira eta maila horretan aritzeko nahikoa

formakuntza dute. Dena den, noizean behin eguneratuta egoteko ikastaroak egiten

dituzte.

Irakaslearen esanetan, material hauen erabilerak ikasleak asko motibatzen ditu,

interes handia jartzen dute eta etxean ere honelako tresnak erabiltzera ohituta daudela

antzematen zaie.

Ikastetxearen azpiegiturak eta diru-sarrerak behar izateak, asko mugatzen omen

du teknologia berriak gehiago erabiltzea. Horrez gain, ikastetxe honetan ez dute uste

HH-n teknologia berriak erabiltzea horren garrantzitsua denik.

2) Honekin nahikoa ez eta HH-n IKT-ren erabilerari garrantzia ematen dion

ikastetxe bat aurkitu nahian, interneten bila aritu eta gero Madrilgo Zaleo Ikastetxe

publikoaren berri izan nuen. HH-n espezializatua dago eta 3hilabetetik 6 urte bitarteko

116 haurrekin lan egiten da. Zentru honen ezaugarririk garrantzitsuena berrikuntza

pedagogikoen bilaketa etengabea da. Honela, zientzia, arte eta ikt mailan egindako

proiektuengatik sari ezberdinak jaso ditu, besteak beste, PRIMER PREMIO CUENTO

CIENTÍFICO FUNDACIÓN LA CAIXA 2008 edo eta TERCER PREMIO

NACIONAL EN EDUCACIÓN INNOVADORA Y DE CALIDAD, PREMIOS

OFICIALES A SU CALIDAD EDUCATIVA, SU NIVEL DE INNOVACIÓN Y SU

FOMENTO DE LA CREATIVIDAD EN EL ALUMNADO DE INFANTIL .

Page 2: Ikt haur hezkuntzan

Mota guztietako hardware-ak erabiltzen dituzte. HH-ko bigarren zikloan gela

bakoitzeko bi ordenagailu eta bi urteko gelan bat eta baita scanerra, kamara digitala,

bideo kamara, web-cam-a, inprimagailua, mikrofonoa ere. Honez gain, "familien cyber

txokoa" izeneko gela dago. Bertan, etxean ordenagailurik ez dutenentzat ordenagailuak

daude norbere beharretarako, ikastetxeko web orrian sartzeko, seme-alabei posta

elektronikoak bidaltzeko,... Softwarari dagokionez Word, Paint eta Photo Suite

erabiltzen dituzte batez ere.

HH -an teknologia berriak sustatzea eta erabiltzea ikastetxeko proiektu

kurrikularraren barruan kokatzen da. Beraien ustez, teknologia berriak ikasteko eta

erakusteko oso erabilgarriak dira, baita HH-n ere, beraien metodologiaren filosofiarekin

oso ondo datozenak. Irakaslearen parte hartzea zeharkakoa izango da, ikastea erraztuko

duten testuinguruak eta egoera aberasgarriak sortuz, haurrari protagonismoa emanez.

Honela, helburua haurrak aurkikuntzak egitea, gozatzea, ikastea, berak bere jakintzak

eraikitzea eta jasotako egunerokotasunean txertatzea da.

IKT-en inguruan egiten diren zenbait proiektu ondorengoak dira:

Proyectos de aula y centrocon recursos TIC

¿QUIERES VER LO QUE HACEMOS?

Desde esta página mostramos algunos proyectos realizados con la intervención de los niños y niñas de Zaleo, utilizando como recurso principal las tecnologías de la información y la comunicación.

*Cuentos representados con escenarios recreados a través de las TICs:

El botón de Melitón

Flicts

Page 3: Ikt haur hezkuntzan

*Utilizando la cámara digital

Maratón de fotografía matemática

Recorridos por el barrio

*Con la cámara de video

PRIMER PREMIO CUENTO CIENTÍFICO FUNDACIÓN LA CAIXA 2008

*Materiales con Power Point, grabadora y scanner

La Gallina Marcelina (cuento)

Batmanlunio (Historia de astronautas en inglés)

* Webquest: Es una página didáctica elaborada por los docentes, con enlaces a materiales realizados en la escuela y a Internet donde podréis navegar de una forma más segura. Facilita la adquisición de competencias y nuevos aprendizajes.

El barrio

Jugamos con el ratón

Expresarte en la red

Practicando la escucha

Horrez gain, 2009ko urrian Europako IBM proiektuan parte hartu zuten. Berau

pelutxe proiektuaren antzekoa da baina herrialde ezberdineko haurren artean egiten da.

Ikastetxe bakoitzak besteari bere herrialdeko pertsonaia bat bidaltzen dio eta ondoren

teknologia berrien bidez komunikatzen dira. Batzutan elkarri argazkiak bidaltzen

dizkiete, bestetan eskaneatutako irudiak, beste batzutan berriz, naturako edo inguruneko

Page 4: Ikt haur hezkuntzan

hotsak,… Proiektu honen bidez, IKT –ko tresna ezberdinak erabiltzeaz gain, kultura

ezberdinak ezagutu eta bizitzeko aukera ematen du.

Gurasoek ere irakatsi eta ikasteko jardueran parte hartzen dute, ikastetxeko beste

ikasgai askotan egiten den antzera. Ikastetxeko dinamikaren parte da. Gurasoen

formakuntza ez bada nahikoa, asteko hiru egunetan IKT arduradunaren laguntza jaso

dezakete ikastetxean bertan.

Ikastetxe honetan oso apustu garbia egin dute IKT-en alde, pedagogia berriei

ateak zabaltzen dizkieten bezalaxe. Beraiek diotenez, XXI. Mendeko ikasleekin, beren

garaiko hizkuntzak erabiltzea oso onuragarria da.

IKT-ari dagokionez, nik Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan dagoen egoera zein den aztertu

dut. Ikastola honek ahalegin handiak egin ditu ingormazioaren eta komunikazioaren

teknologiak (IKTak) bere eguneroko zereginetan txertatzeko, bai kudeaketan, bai

antolaketan zein irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Horregatik, Haurtzaro Ikastola IKT

plan propioa diseinatu eta aurrera eramaten ari da, beren ustez, honek garrantzia handia

baitu bai ikasleak etorkizunerako prestatzeko, baita ikastolako eguneroko martxarako

ere. Beren pentsamendu hau medio, Ikastolako Elkarteak IKT planean ikastetxe pilotu

izendatu zuen beste hamar ikastetxerekin batera.

Hezkuntza etaparen arabera proiektu ezberdinak dituzte martxan, HHn Urtxintxa

proiektua, LHn Txanela, eta azkenik, DBHn Ostadar proiektua. Proiektu hauetan

teknologia berriak barneratzen ari dira, eta bertako irakasleek iritzi guztiz positiboa dute

honen aurrean. HHko irakasleak esan digunez, oso egokia iruditzen zaio ordenagailua

erabiltzea soporte bezala, interesgarria eta aberasgarria dela, eta batez ere, arratoia,

teklatua, pantailak eskainitako irudiak... oso atseginak egiten zaizkielako haurrei.

Ordenagailuaren erabilera: HHko geletan ordenagailu bakarra dagoenez, lanak amaitu

ondoren, txoko horretan tokatzen zaienak, horra hurbildu, eta banaka-banaka pasatzen

dira ariketaren bat egitera. Etapa honetan CDak erabiltzen dituzte batez ere, eta CD

horietan ikasturtearen arabera, pertsonaia ezberdinekin lanketa ezberdinak egiten

dituzte, esaterako, ipuinak entzun, ipuinak irakurri, matematikako ariketa, margoketa,

puzzle jolasak, hizkuntza...). Pertsonai horiek hauxek dira, hiru urtekoen glea, Ttantto, 4

urtekoenean Txirritx eta, azkenik, 5ekoenean, Xango. Hala ere, nahiz eta arratoia edo

teklatua banaka erabili talde osoa egoten da bertan inplikatuta, eta ondorioz, batak

besteari laguntzen dio, aportazioak eginez... Beraz, ez da baten lana, talde lana baizik.

Page 5: Ikt haur hezkuntzan

Ordenagailuaz gain, kañoia ere erabiltzen dute, gauzak proiektatzeko, esaterako, artea

lantzeko autoreak eta beraien lanen irudiak ikusten dituzte...

LHko lehenengo mailatik aurrera, Ikasys proiektuan dabiltza, aurten hasi dira lantzen

eta haurrek astean hiru saio izaten dituzte. Saio hauetan ingelesa, txanela, euskara eta

matematika lantzen dituzte. Irakasleek proiektu hau oso interesgarri bezala definitzen

dute, onura ugari ikusten baitizkie: haurrak oso motibatuta egoten dira, arreta

mantentzen dute eta autonomia ere lantzen dute.

Gainera, EHUko ikerkuntza eta metodologia saileko ebaluazioan adituak dio, proiektu

honen bidez oso emaitza onak lortu dituztela. Proiektuan parte hartu duten ikasleek,

parte hartu ez dutenek baino emaitza hobeak lortu dituzte ebaluatu diren bost

ikasgaietan (euskara, gaztelania, ingelesa, matematika eta gizarte). Horrez gain, ikasleen

zein irakasleen motibazioa igo egin da. Gainera, ikasleek modu autonomoan lan egitea

ahalbidetzen du, eta ondorioz, irakasleen presentzia txikiagoarekin lanak egitea lortuz.

Aniztasuna eta dibertsitateari dagokionez ere aukera anitza eskaintzen ditu, izan ere,

programa ikasle bakoitzaren mairala egokitu daiteke. Ondorioz, balorazio orokorra

eginez IKT-ak onuragarriak direla dio, baina IKT-eek soilik ez dutela aurrerapenik

ekartzen, baldin eta ez badira edukieez betetzen, eta kasu honetan, bete dira edukiz.

Honek emaitza onak ekarri ditu eta etorkizunerako izugarrizko espektatiba eta

aurrerapenak ekar ditzake.

Ikastetxean IKTaren inguruko arduradun bat dute, Joxin eta beste pertsona bat

teknologia berrien mantenurako, Joxan Arruabarrena. Bestalde, ziklo bakoitzean

koordinatzaile bat dago. Irakasleei ikastaroak eman zaizkie programa ezberdinen

inguruan (word, excel, acel, power point, multimedia, audioena, blogak nola sortu,

wiki...).

Lehen aipatu dudan Ikasys proiektuak, haur bakoitzak bere ordenagailua izatea eskatzen

du, eta honek Wifiaren beharra. Gai hau dela eta izugarrizko istiluekin dabiltza, guraso

asko honen kontra baitaute ondak kaltegarriak izan daitezkelakoan eta! Horregatik,

Haurtzaro Ikastolakoek beren webgunean Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta

Dirubideen zuzendaria den Carlos Crespok wifiaren inguruan emandako hitzaldi baten

zati bat dute zintzilikatuta. Bertan dio 2.0 geletan arbel digital interaktiboa, ikasleen

ordenagailu eramangarriak sartzen direla, eta ordenagailu eramangarri hauek elkarren

artean konexioa izateko, eta baita internetekin ere, beharrezkoa dela wifi teknologia.

Berak dio teknologia ziurra dela, gure eguneroko bizitzan presente dagoela, eta gainera,

onda asko ditugula gure inguruan irratiarena, telebistarena... eta ez dela ezer gertatzen.

Page 6: Ikt haur hezkuntzan

Gainera, medikuntzan ere erabiltzen dira, eta osasun sialak dioenez, dituen 7.000

informe baino gehiagotan ez da wifiaren kalterik erakusten. Horrez gain, hezkuntzan

aplikaturiko teknologia da, bai Espanian, bai EHan eta baita internazionalki ere, eta

orain arte behintzat, ez zaio eragin kaltegarririk ezagutu. Beraz, esan dezakegu

teknologia ziurra dela. Hala ere, ezagutza ezak eta berrikuntza teknologikoek maiz

aurreiritze negatiboak sortzen dituzte, eta ondorioz, istiluak hor darrai!

Bideo hau, Ikastolan IKTaren inguruan egiten duten erabilera zein den azaltzen duten

beste bi bideo ikusteko, edota Ikasys proiektuaren inguruan informazio gehiago lortzeko

bisitatu Haurtzaro Ikastolako weborria: www.haurtzaroikastola.net

Oharra: LHtik aurrera ere blogak ere erabiltzen dituzte egiten dutena idazteko… (hau

hala ere hobeto begiratu behar dut)

Bi kasu hauek alderatuta zenbait ondorio atera ditut. Alde batetik, ikastetxe

askotan teknologia berriak motibazio sortzaile bezala erabiltzen dira, gaur egun ikus-

entzunezko tresnak toki handia hartu dute gure gizartean eta ikasleen arreta

bereganatzen eta motibatzen laguntzen du. Badirudi askotan haurren gustokoak diren

ekintzak, gauzak egiten saiatzen direla irakasleak eta batzutan onartu beharko litzateke,

gauzak egin behar direlako egiten jakitea ere ona dela, frustrazioa kanalizatzen lagundu

dezake honek.

Bestetik, pedagogia berriei ateak irekiz gero, IKT-k erabilera oso interesgarriak

izan ditzake, sormena lantzeko esaterako.