Ikt Artikulua

4
INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN (I) Jakingarriak 65. zenbakia 2009ko otsaila 19 Jakingarriak 65. zenbakia 2009ko otsaila 18 Gaur egungo gizartea Konplexua da gaur egungo gizartea definitzea. Nor- beraren betaurrekoek baldintzatzen dute definizioa. Agian horregatik, askotariko ezaugarriak aitortzen zaiz- kio: postindustriala, postmodernoa, materialista, glob- alizatua, informazioaren eta ezagutzaren gizartea, ko- munikazioaren gizartea, irudien gizartea, gizarte digi- tala… Artikulu honetan ez da gaur egungo gizartearen definiziorik emango edo, beste era batera esanda, ez da ezaugarri horien arteko hobespenik egingo. Aitzitik, gaur egungo gizartea hobeto ulertzeko eta, bidenabar, gaur egungo eskolaren zereginak definitzeko zenbait datu emango dira. Ziurrenik, arestian aipaturiko edozein ikur jar dakioke gaur egungo gizarteari. Hala ere, definizioek nahi bezainbeste ñabardura izan ditzakete. Horregatik, aurreko ezaugarrietako hainbat berrartuko ditugu horien gainean gure irakurketa egin dezagun: Gizartea, materialista. Gaur egungo mendebaldeko gizarteen ezaugarri garrantzitsuenetako bat da hori. Materiala pentsamenduaren gainetik jartzen da. Horre- gatik, jabetzetan jartzen da arreta eta “erabili eta bota” ideiak indarra hartzen du. Gizartea, globalizatua. Azken hilabeteotako krisi ekonomikoa dela eta, agerian gelditu da mundu mailako merkatuaren presentzia. Halaber, merkatu bakarra izateaz gain, aitortu behar da globalizazioak dakarrela gizarte eta kulturak bateratzea; hori bai, nor- malean gizarte ekonomikoki boteretsuenaren alde eginez. Ildo horretatik, zeresanik ez dago, arlo ekonomikoaz loturiko gizarte bakoitzaren informazio eta komunikaziorako baliabideak funtsezkoak dira bere eraginean. Informazioaren eta ezagutzaren gizartea. Gizarteari definizio hori ematen zaio inoiz baino informazio eta ezagutza gehiago daukagulako gure inguruan. Hala ere, informazioa eta ezagutza ondoan izateak ez du inondik inora ziurtatzen gizarteak inoiz baino informazio eta ezagutza gehiago izatea. Edonola ere, onartu behar da informaziorako eta ezagutzarako inoiz baino bide gehiago daudela. Internetek soilik, esponentzialki ugaritu du orain dela hamar urte eskuragarri zegoen in- formazioa. Horregatik, gaur egungo erronka da infor- mazio andana horretatik benetan pertinentea dena bereizten eta egoki kudeatzen jakitea. Komunikazioaren gizartea. Aurreko puntuarekin lo- turik, inoiz baino komunikabide gehiago daude, ez da- go argi, ordea, inoiz baino hobea ote den gure arteko komunikazioa. Edozelan ere, aitortu behar da gaur egungo teknologiak inoiz baino aukera gehiago es- kaintzen dizkigula komunikatzeko. Edonork du edonoiz telefonoa gainean; e-mailek, Messenger-ek, Face- book-ak eta tankerako zerbitzuek arrakastaz ordezkatu eta aberastu dituzte garai bateko gutunak; garai batean telebista kate bakarra edo parea zegoen bitartean, gaur egun telebista digitalaz mintzo gara… Beraz, aipatu- tako guztiagatik, onartu behar da komunikaziorako tresnak eduki badauzkagula. Irudien gizartea. Beheko laukia ikusi besterik ez dago gogoan izateko irudiek inguratzen gaituztela. Are gehi- ago, gu geu ere irudi bat gara eta ikusten ditugun iru- dien arabera, gure hautemateak ere aldatu egiten dira. Kontuak kontu, irudien nagusitasunaren ondorioz, tes- tu idatzia tokia galtzen joan da. Ikono edo irudi bakar batek testu oso bat ordezka dezake, beheko laukiko zenbait adibidek islatu bezala. Gizarte digitala. Komentatuko den azken ezaugarriari atxikirik, oro har azpimarratu behar da gaur egungo teknologien presentzia. Bertan koka daitezke gaur egungo etxeetan egon ohi diren baliabide guztiak: gero eta garatuagoak diren telefono, ordenagailu, telebista, DVD, grabagailu eta abarrekoak. Era berean, aintzat hartu behar da gero eta denbora gehiago ematen dela horien guztien aurrean. Aztertu berri bezala, gizartea definitzeko hainbat modu daude. Gure kasuan, gizarteari ez diogu inolako etike- tarik jarriko baina, aitzitik, defendatuko dugu ezaugarri horiek baliagarriak direla gizartearen gaur egungo izae- ra ulertzeko. Edozein ikuspegi hartzen dela, argi dago Iñaki Larrea eta Jose Ramon Vitoria Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakasleak IKT ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia Irudia artikulu honetarako egina. Bertako irudi guztiek dute euren jabeen copyrighta. gaurko teknologiak toki garrantzitsua hartu duela ezau- garri horiek indarrean jartzeko orduan. Globalizazioa, komunikazioa, informazioa, irudien nagusitasuna… ezin daitezke ulertu azken urteotako teknologiarik gabe. Besteak beste teknologiaren presentziagatik, gaur egungo haurren hezteko eta hazteko testuinguruaren ezaugarriak aldatu egin dira. Ordenagailu, telefono, in- ternet, telebista, Playstation, Wii eta antzekoen ondoan edo, muturrerago eramanda, ordenagailu, internet, telebista, Playstation, Wii eta antzekoekin jaiotzen, hazten eta hezten dira. Testuinguru hori dela-eta, Marc Prenskyk zioen moduan, gaur egungo haurrak teknolo- gietan natibo dira, natibo digitalak alegia. Tesi horren arabera, gaur egungo haurrek ama hizkuntza esku- ratzen duten bezala, ezagutza teknologiko jakin bat ere berenganatzen dute. Neurri handi batean. ezagutza hori adaptatiboa ere bada, azken batean, testuinguru- an “bizirauteko” aukera ematen baitie. Kontuak kontu, gaur egungo gizartea gutxi-asko horre- lakoa dela onartzen baldin bada, hurrengo puntuak nahitaez eraman behar gaitu eskolara. Ondorioz, jarrai- an jorratuko dira gaur egungo eskolaren ezaugarriak. Gaur egungo eskola Aurreko atalean eginiko deskribapenak gutxi-asko gizarteak izandako aldaketen berri eman du. Gaur egungo eskolaren deskribapena egingo bagenu, lite- keena da orain dela urte batzuetako berbera egitea. Azken batean, salbuespenak salbuespen, eskolak antzera jarraitzen du. Gaur egungo haurrek ama hizkuntza eskuratzen duten bezala, ezagutza teknologiko jakin bat ere berenganatzen dute. Neurri handi batean. ezagutza hori adapta- tiboa ere bada, azken batean, tes- tuinguruan “bizirauteko” aukera ematen baitie

Transcript of Ikt Artikulua

Page 1: Ikt   Artikulua

INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN (I)

Jakingarriak65. zenbakia2009ko otsaila

19Jakingarriak 65. zenbakia2009ko otsaila

18

Gaur egungo gizartea

Konplexua da gaur egungo gizartea definitzea. Nor-beraren betaurrekoek baldintzatzen dute definizioa.Agian horregatik, askotariko ezaugarriak aitortzen zaiz-kio: postindustriala, postmodernoa, materialista, glob-alizatua, informazioaren eta ezagutzaren gizartea, ko-munikazioaren gizartea, irudien gizartea, gizarte digi-tala…

Artikulu honetan ez da gaur egungo gizartearendefiniziorik emango edo, beste era batera esanda, ezda ezaugarri horien arteko hobespenik egingo. Aitzitik,gaur egungo gizartea hobeto ulertzeko eta, bidenabar,gaur egungo eskolaren zereginak definitzeko zenbaitdatu emango dira.

Ziurrenik, arestian aipaturiko edozein ikur jar dakiokegaur egungo gizarteari. Hala ere, definizioek nahibezainbeste ñabardura izan ditzakete. Horregatik,aurreko ezaugarrietako hainbat berrartuko dituguhorien gainean gure irakurketa egin dezagun:

Gizartea, materialista. Gaur egungo mendebaldekogizarteen ezaugarri garrantzitsuenetako bat da hori.Materiala pentsamenduaren gainetik jartzen da. Horre-gatik, jabetzetan jartzen da arreta eta “erabili eta bota”ideiak indarra hartzen du.

Gizartea, globalizatua. Azken hilabeteotako krisiekonomikoa dela eta, agerian gelditu da mundumailako merkatuaren presentzia. Halaber, merkatubakarra izateaz gain, aitortu behar da globalizazioakdakarrela gizarte eta kulturak bateratzea; hori bai, nor-malean gizarte ekonomikoki boteretsuenaren aldeeginez. Ildo horretatik, zeresanik ez dago, arloekonomikoaz loturiko gizarte bakoitzaren informazioeta komunikaziorako baliabideak funtsezkoak dira bereeraginean.

Informazioaren eta ezagutzaren gizartea. Gizartearidefinizio hori ematen zaio inoiz baino informazio etaezagutza gehiago daukagulako gure inguruan. Halaere, informazioa eta ezagutza ondoan izateak ez duinondik inora ziurtatzen gizarteak inoiz baino informazioeta ezagutza gehiago izatea. Edonola ere, onartu beharda informaziorako eta ezagutzarako inoiz baino bidegehiago daudela. Internetek soilik, esponentzialkiugaritu du orain dela hamar urte eskuragarri zegoen in-formazioa. Horregatik, gaur egungo erronka da infor-mazio andana horretatik benetan pertinentea denabereizten eta egoki kudeatzen jakitea.

Komunikazioaren gizartea. Aurreko puntuarekin lo-turik, inoiz baino komunikabide gehiago daude, ez da-go argi, ordea, inoiz baino hobea ote den gure artekokomunikazioa. Edozelan ere, aitortu behar da gaur

egungo teknologiak inoiz baino aukera gehiago es-kaintzen dizkigula komunikatzeko. Edonork du edonoiztelefonoa gainean; e-mailek, Messenger-ek, Face-book-ak eta tankerako zerbitzuek arrakastaz ordezkatueta aberastu dituzte garai bateko gutunak; garai bateantelebista kate bakarra edo parea zegoen bitartean, gauregun telebista digitalaz mintzo gara… Beraz, aipatu-tako guztiagatik, onartu behar da komunikaziorakotresnak eduki badauzkagula.

Irudien gizartea. Beheko laukia ikusi besterik ez dagogogoan izateko irudiek inguratzen gaituztela. Are gehi-ago, gu geu ere irudi bat gara eta ikusten ditugun iru-dien arabera, gure hautemateak ere aldatu egiten dira.Kontuak kontu, irudien nagusitasunaren ondorioz, tes-tu idatzia tokia galtzen joan da. Ikono edo irudi bakarbatek testu oso bat ordezka dezake, beheko laukikozenbait adibidek islatu bezala.

Gizarte digitala. Komentatuko den azken ezaugarriariatxikirik, oro har azpimarratu behar da gaur egungoteknologien presentzia. Bertan koka daitezke gauregungo etxeetan egon ohi diren baliabide guztiak: geroeta garatuagoak diren telefono, ordenagailu, telebista,DVD, grabagailu eta abarrekoak. Era berean, aintzathartu behar da gero eta denbora gehiago ematen delahorien guztien aurrean.

Aztertu berri bezala, gizartea definitzeko hainbat modudaude. Gure kasuan, gizarteari ez diogu inolako etike-tarik jarriko baina, aitzitik, defendatuko dugu ezaugarrihoriek baliagarriak direla gizartearen gaur egungo izae-ra ulertzeko. Edozein ikuspegi hartzen dela, argi dago

Iñaki Larrea eta Jose Ramon Vitoria

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakasleak

IKTak, hezkuntzaaireberritzekoaitzakia

Irudia artikulu honetarako egina.

Bertako irudi guztiek dute euren jabeen copyrighta.

gaurko teknologiak toki garrantzitsua hartu duela ezau-garri horiek indarrean jartzeko orduan. Globalizazioa,komunikazioa, informazioa, irudien nagusitasuna…ezin daitezke ulertu azken urteotako teknologiarikgabe.

Besteak beste teknologiaren presentziagatik, gauregungo haurren hezteko eta hazteko testuinguruarenezaugarriak aldatu egin dira. Ordenagailu, telefono, in-ternet, telebista, Playstation, Wii eta antzekoen ondoanedo, muturrerago eramanda, ordenagailu, internet,telebista, Playstation, Wii eta antzekoekin jaiotzen,hazten eta hezten dira. Testuinguru hori dela-eta, MarcPrenskyk zioen moduan, gaur egungo haurrak teknolo-gietan natibo dira, natibo digitalak alegia. Tesi horrenarabera, gaur egungo haurrek ama hizkuntza esku-ratzen duten bezala, ezagutza teknologiko jakin bat ereberenganatzen dute. Neurri handi batean. ezagutzahori adaptatiboa ere bada, azken batean, testuinguru-an “bizirauteko” aukera ematen baitie.

Kontuak kontu, gaur egungo gizartea gutxi-asko horre-lakoa dela onartzen baldin bada, hurrengo puntuaknahitaez eraman behar gaitu eskolara. Ondorioz, jarrai-an jorratuko dira gaur egungo eskolaren ezaugarriak.

Gaur egungo eskola

Aurreko atalean eginiko deskribapenak gutxi-askogizarteak izandako aldaketen berri eman du. Gauregungo eskolaren deskribapena egingo bagenu, lite-keena da orain dela urte batzuetako berbera egitea.Azken batean, salbuespenak salbuespen, eskolakantzera jarraitzen du.

GGaauurr eegguunnggoo hhaauurrrreekk aammaa

hhiizzkkuunnttzzaa eesskkuurraattzzeenn dduutteenn

bbeezzaallaa,, eezzaagguuttzzaa tteekknnoollooggiikkoo jjaakkiinn

bbaatt eerree bbeerreennggaannaattzzeenn dduuttee.. NNeeuurrrrii

hhaannddii bbaatteeaann.. eezzaagguuttzzaa hhoorrii aaddaappttaa--

ttiibbooaa eerree bbaaddaa,, aazzkkeenn bbaatteeaann,, tteess--

ttuuiinngguurruuaann ““bbiizziirraauutteekkoo”” aauukkeerraa

eemmaatteenn bbaaiittiiee

Page 2: Ikt   Artikulua

INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN (I)

Jakingarriak65. zenbakia2009ko otsaila

21

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Jakingarriak 65. zenbakia2009ko otsaila

20

Nolakoa da, beraz, gaur egungo eskola? Argi dagoezinezkoa dela definizio bakar bat ematea, eta, ha-laber, zalantzarik ez dago aniztasun handia dagoela es-kolatik eskolara. Dena den, agian gauzak muturreragehiegi eramanez gero, esan liteke eskoletan irakasleadela erreferente nagusia eta berarengan zentratzendela jarduna. Era berean, gainerako euskarriengainetik koka litezke testu idatzia eta horrekin bateraohiko testuliburu, koaderno eta arkatzen nagusitasuna.Horregatik, oraindik ere idatzitako ekoizpenak, berezi-ki bakarka eginikoak, funtsezko oinarri dira gure esko-la gehienetan. Are gehiago, ikasleen parte hartzerakoaukerak testuliburuak zehazturiko uneetara mugatzendira.

Eta teknologiari dagokionez? Bada, salbuespenaksalbuespen, eskolan gutxi erabiltzen dira ikasleen es-kolaz kanpoko errealitatean presentzia handia dutentresnak. Beste era batean, nolabaiteko desorekaaitortu daiteke eskola barruko eta eskolaz kanpokoerrealitateen artean. Are gehiago, esan daiteke es-kolak – eskolen gehiengoak bederen – talka egitenduela gizartearekin, gutxienik, arlo teknologikoaridagokionez. Ildo horretatik, Informazio eta Komu-nikazio Teknologiei dagokienez, testuinguru eskola-rra uhartetzat ere hartu izan da gizartea itsasotzathartu den bitartean.

Kontuak kontu, ez da erraza errealitate horren arra-zoiak zehaztea. Hala ere, Prensky-ren hitzak berrartuzgero, ikasleen inguruan gauden irakasleok baduguzeresana. Beste era batera esateko, gure ikasleak ezbezala, ez gara jaio, hazi eta hezi gizarte teknologikohonetan. Heldu gehienontzat berri samarrak dira ares-

tian aipaturiko tresna teknologiko gehienak. Egoerahori deskribatzeko Prensky-k berak zioen ikasleak na-tibo diren bitartean, heldu gehienok teknologietanetorkinak garela. Etorkin izaera horrekin lot dezakegu,besteak beste, irakasle askoren prestakuntza eza. Ildoberetik, bertan koka dezakegu eskoletan teknologiaesanguratsuki ez sartzeko arrazoietako bat. Edonolaere, onartu behar da egon badagoela beste arrazoi ga-rrantzitsu bat: baliabide eza.

Edonola ere, nahiz eta ikaskuntza eta irakaskuntzaprozesuetan IKTak ez sartzeko arrazoiak beste batzukizan daitezkeen, gai hori alde batera utzi eta, jarraian,eskolaren egitekoak zehaztuko ditugu. Modu horretan,espero dugu gaiari irtenbideak eta aukerak ematenhastea eta, bidenabar, iraganari baino, etorkizunari be-gira jartzea.

Eskolaren funtzioa

Orain arte jorratutako guztia kontuan hartu eta gero, ar-tikuluaren atal honetan eskolaren egitekoak zerren-datuko dira. Zerrenda hori egiterakoan, litekeena dahainbat funtzio ez aipatzea; izan ere, aditzera emangobaitira gure ikuspegitik nagusi direnak.

a) Gizartearen ezaugarriei hobeto egokitzeaeta alfabetatze digitala

Lehenik, arestian aipatutako desorekaren ildotik, esko-lak esanguratsuki erabili behar ditu Informazio eta Ko-munikazio Teknologiak, modu horretan, gizartearenezaugarriei hobeto egokitzeko. Inork pentsa lezake es-kolak ez dituela zertan IKTak integratu behar, nolabait,gizarteak berak –eskolatik kanpokoak– horretarakotestuinguru nahikoa eskain dezakeelakoan. Neurribatean, antzeko zerbait gertatzen da hizkuntzarekin,gutxienik, hizkuntza hori diglosia egoeran ez dagoe-nean. Edozein dela hizkuntza, eskolak aukera ematendu hizkuntza horretan alfabetatzeko. Teknologieidagokienez, antzeko zerbait esan genezake. Ikaslegehienek eskolatik at erabiltzen dituzte IKTak, noski,baina eskolak eskaini behar die alfabetatze digitala,irakurketa-idazketarekin gertatzen den bezala.

Zergatik digitalki alfabetatu? Gaur egun, Coll eta Illerak(2008) dioten moduan, IKTeen bitartez eskuratzen de-lako ezagutzaren zati handi bat. Are gehiago, hemendikurte batzuetara, ziurtzat har daiteke IKTen bidez esku-ratzen dugun ezagutzaren proportzioak gora egingoduela. Ondorioz, esan gabe doa IKTen erabilera

funtsezkoa izango dela pertsonaren garapenerako, es-kolan zein eskolatik at. Ideia horrek aparteko garrantziaematen dio eskolaren egitekoari ikasleen alfabetatzedigitalari begira.

b) Eten digitala saihestu eta inklusiodigitala bultzatu

Behin eta berriz IKTak gizartean erabiltzen direlaesaten ari garen arren, beste arrazoi bat ere badagoeskolak teknologia txertatzeko. Kontuan izan beharda zenbait pertsona arazoekin egon daitekeela IKT-eekin hartu-eman sakonetan egoteko. Beste erabatera esanda, gizartearen zati batek ez du aukerarikIKTak erabiltzeko, edo, gutxienik, hain modusakonean baliatzeko. Etxean teknologia eskuragarriez dutenek arrisku handia daukate askotan definitu-tako eten digitala pairatzeko. Bill Clintonen aginpeandefinitutako eten digitalak adierazi nahi du IKTetarasarbidea dutenen eta ez dutenen arteko jauzia edodesberdintasuna.

Soka horretatik, arestian aipatutako alfabetatze digita-lari so egin eta gero, desberdintasun hori lotu daitekeorain mende bateko alfabetatuen eta alfabetatugabekoen arteko aldearekin. Beraz, ezberdintasunhoriek parekatzeko, gutxienik eskolak eskaini behar duteknologia; hau da, guztiok teknologiara sarbideadutela ziurtatu behar du. Beste modu batean, esandezakegu eskolak IKTak integratu behar dituela etendigitala saihesteko, eta, horrenbestez, gutxitanaipatzen den inklusio digitala bultzatzeko. Azkenbatean, urrats hori ematea ezinbestekoa da berdinta-sunezko gizartea lortzeko.

c) Hezkuntza eredua berriztatu

Orain arte aipatutako funtzioak garrantzitsuak dira, oso:gizarteari egokitu, alfabetatze digitala baimendu, etendigitala saihestu eta, horrenbestez, inklusio digitalabultzatu… Hala eta guztiz ere, egon badago gutxienezaurreko horiek bezain garrantzitsua den funtzioa:hezkuntza eredua berriztatzea. Artikulu honetan, gauregungo eskolaren ezaugarriak aipatzerakoan, esatengenuen teknologia ez erabiltzeaz gain, oraindik ereirakaslea izan ohi dela protagonista, testuliburua etatestu idatziak direla oinarri eta abar.

Horregatik, testuinguru horren aurrean, teknologiahezkuntza eredu horri guztiari buelta bat emateko aitza-kiatzat hartu behar dugu. Beste era batera esateko,

NNoollaabbaaiitteekkoo ddeessoorreekkaa aaiittoorr--

ttuu ddaaiitteekkee eesskkoollaa bbaarrrruukkoo

eettaa eesskkoollaazz kkaannppookkoo eerrrreeaalliittaatteeeenn

aarrtteeaann.. AArree ggeehhiiaaggoo,, eessaann ddaaiitteekkee

eesskkoollaakk –– eesskkoolleenn ggeehhiieennggooaakk bbeeddee--

rreenn –– ttaallkkaa eeggiitteenn dduueellaa ggiizzaarrtteeaarree--

kkiinn,, gguuttxxiieenniikk,, aarrlloo tteekknnoollooggiikkooaarrii

ddaaggookkiioonneezz

EEsskkoollaakk gguuzzttiiookk tteekknnoollooggiiaa--

rraa ssaarrbbiiddeeaa dduutteellaa zziiuurrttaattuu

bbeehhaarr dduu.. BBeessttee mmoodduu bbaatteeaann,, eessaann

ddeezzaakkeegguu eesskkoollaakk IIKKTTaakk iinntteeggrraattuu

bbeehhaarr ddiittuueellaa eetteenn ddiiggiittaallaa ssaaiihheessttee--

kkoo,, eettaa,, hhoorrrreennbbeesstteezz,, gguuttxxiittaann aaiippaa--

ttzzeenn ddeenn iinnkklluussiioo ddiiggiittaallaa bbuullttzzaattzzeekkoo

IKTak gure eskoletan txertatu behar ditugu, adibidez,ikasleak aktiboago egoteko aukera ematen dutelako.Ildo beretik, teknologia esanguratsuki baliatu behardugu aproposa delako ikasleen talde laneansakontzeko. IKTak gelan erabili behar ditugu aukeraematen digutelako diziplinartekotasuna bultzatzekoeta, horrenbestez, ikasleek gai ezberdinak lotzeko.Are gehiago, beste arrazoi bat da eskolaz kanpokoerrealitatearekin bat egiteko modua ematen digutela;hau da, gelatik at erabiltzen dituzten tresnak natu-ralagoak direlako eta kanpoko errealitatea gela barru-ra ekartzeko egokiak direlako. Eta, zerrenda gehiegiez luzatzeko, IKTeek eskolan esanguratsuki egon be-har dute ikasleentzat motibagarriagoak izan ohi dire-lako. Zergatik? Txikienek, ia-ia magiatzat hartzendutelako; beste hainbatek ohiko testuez gain, ikus-entzunezkoak jasotzen dituztelako, eta, horren-bestez, irudiaren gizartera hurbiltzen direlako; bestebatzuek, ordea, euren belaunaldiko tresnatzat hartzendituztelako…

Edozelan ere, teknologiak ez du hezkuntzarako baliorikper se, besteak beste teknologiarekin ere klasetradizionalak eman daitezkeelako. Adibide bat jartzea-rren, Powerpoint edo Impress moduko tresnak erabilizgero, teknologia erabiliko genuke gelan, bai, bainaikasleen ikuspegitik antzera jarraituko genuke. Horre-gatik, hemen proposatzen ari garena askoz ere ha-rantzago doa. IKTak aldarrikatzen ditugu, baina ez hel-buru bezala, baizik eta tresnatzat sakontzeko ikasleenaktibotasunean, talde lanean, gaien arteko eta erreali-tatearekiko loturetan eta motibazioan. Zergatik? Ikus-pegi eraikitzailearekin lotzen den bide horretatik soilikeman daitekeelako ikaste esanguratsua; hau da, bidehori delako bakarra hezkuntzaren funtzio nagusiaemateko: ikasleek benetan ikastea.

Page 3: Ikt   Artikulua

INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN (I)

Jakingarriak65. zenbakia2009ko otsaila

23

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Jakingarriak 65. zenbakia2009ko otsaila

22

Aukerak

Behin definitu ditugula eskolaren funtzioak arloteknologikoa oinarri genuela, oraingoan hizpide izangoditugu teknologiak berak eskaintzen dituen aukerak.Dena den, IKTek eskaintzen digun aukera mordo horre-tatik, ikaste esanguratsuari begira baliagarrienak izandaitezkeenak zerrendatuko dira. Finean, ikasleen iza-era aktiborako tresnak aipatuko ditugu.

Hain zuzen ere, izaera aktiboarekin lot daiteke par-taidetza. Bidenabar, bereziki partaidetzarekin lotudaiteke Web 2.0a; hau da, modu ulerterrazeanesateko, lankidetza eta partaidetza oinarri dituen In-terneten erabilera islatzeko kontzeptua (O’Reilly,2004). Horrenbestez, Web 2.0aren bitartez ulertzenda Interneten aro berria, erabiltzailea duena irakurlehutsa izatetik, parte hartzaile izatera. Ildo beretik,parte hartzaile izaterakoan, lankidetza eta trukea di-tu oinarri Web 2.0ak. Web 2.0aren ildotik, gainera,informatikaren hurrengo aroa datorkigu: hodeian edosarean lan egitea, Interneten alegia. Baina, oraindela urte batzuk ez bezala, Interneteko erabiltzaileabihurtzen da protagonista, ez orain dela urte batzukbezala, informazio hartzaile hutsa. Horregatik, Web2.0a ezkondu daiteke artikulu honen hirugarren pun-tuan esandakoarekin; izan ere, Web 2.0aren printzi-pioek bat egiten baitute hezkuntzarako aldarrikatuditugunekin: aktibotasuna, partaidetza, talde lana,errealitatearekiko loturak eta azken honekin baterakomunitatearekiko edo sare sozialekiko harre-mana.

Nahiz eta dagoeneko Web 3.0az hitz egiten hasi, ar-tikulu honetan kontzeptu hori alboratu eta aipatuko di-tugu Web 2.0ak hezkuntzarako eskaintzen dizkigunzenbait tresna. Beraz, tresna horien deskribapen labu-rra egingo da, eta, modu horretan, sarrera emango zaieJakingarriak aldizkariaren ale honetan zein hurrengoanirakurri ahal izango ditugun zenbait artikuluri.

Dena den, kontuan izan behar da jarraian aipatuko di-tugun tresnak lagin txiki bat besterik ez direla eta, ho-rrenbestez, askoz ere tresna gehiago daudela Batac-en irudian azaldu bezala.

Era berean, hemen aipatuko diren beste zenbait tres-na ezin dira bete-betean Web 2.0arekin lotu. Hala ere,artikulu honetan txertatu ditugu beren printzipioakberdintsuak direlako eta ikasleen ikaste esangura-tsurako baliabide interesgarriak direlako:

Blogak edo weblogak. Aldizka eguneratutako eta kro-nologikoki egile edo egileen artikuluak jasotzen dituenInterneteko webgune bat da. Lehendabizi Bargerrek(1997) izendatutako tresna honen bi ezaugarri na-gusienetakoak dira blogaren egileak baliabide multi-mediak jar ditzakeela eta bisitariak komentarioakuzteko aukera daukala.

Hezkuntzari dagokionez, hainbat dira eman da-kizkiokeen erabilerak. Adibidez, irakasleak bertan jarditzake ikasgaiari buruzko informazioa, artikuluak,bideoak, argazkiak eta ikasleek komentarioak egin.Beste aukera bat izan daiteke ikasleek beraiek eurenbloga izatea, modu horretan, ikus-entzunezko materi-arekin batera, euren testu idatziak zabalduz eta,adibidez, hizkuntza landuz. Edo, beste erabilera posi-ble bat aipatzearren, nabarmendu daiteke zenbait es-

kolatan bloga darabiltela hezkuntza komunitateariberriak helarazteko eta bereziki gurasoekiko harrema-na lantzeko.

Wikiak. Wikiak dira Interneteko webguneak, edonorksortu, aldatu, eraldatu edo ezabatu ditzakeenak.Blogetan egileak soilik idatzi dezake eta bisitariak,berriz, komentarioak utzi. Wikietan berriz, edonork duaukera idazteko, edukia aldatzeko edo, are gehiago,ezabatzeko. Gainera, erregistraturik gelditzen diraedonork eginiko aldaketa guztiak. Wikipedia dawikirik ospetsuena eta Google Docs har daiteke wikiteknologian oinarrituriko adibiderik erabilerrazetakobat bezala.

Hezkuntzari dagokionez, wikiak tresna aparta dira taldelanerako. Azken batean, taldekideek egin dezakete landokumentu bakarraren gainean “zuzenean” elkarrenondoan egon gabe. Beraz, wikiak baliagarriak dira elka-rlana bultzatzeko eta talde lanak errazteko. Gainera, al-daketa guztiak erregistraturik gelditzen direnez,irakaslearen jarraipena errazten dute.

Webquestak. Webquestak dira ikasleak ikertzerabultzatzen dituzten webguneak. Irakasleak webguneaprestatzen du eta ikasleei jarduera proposatu eta gero,ikasleek informazioa eskuratu behar dute, nagusiki,irakasleak prestaturiko webguneetatik. Beraz, Dodgek1995ean zehazki hezkuntzarako sortutako tresnakikasleak eramaten ditu Interneten informazioa esku-ratzera.

Zehazki hezkuntzarako tresna denez, edozein gaijorratzeko baliagarriak dira webquestak. Gainera,ikasleak aktibo bihurtzen ditu eta autonomoki Inter-

IIKKTTaakk aallddaarrrriikkaattzzeenn ddiittuugguu,,

bbaaiinnaa eezz hheellbbuurruu bbeezzaallaa,, bbaaii--

zziikk eettaa ttrreessnnaattzzaatt ssaakkoonnttzzeekkoo iikkaass--

lleeeenn aakkttiibboottaassuunneeaann,, ttaallddee llaanneeaann,,

ggaaiieenn aarrtteekkoo eettaa eerrrreeaalliittaatteeaarreekkiikkoo

lloottuurreettaann eettaa mmoottiibbaazziiooaann.. ZZeerrggaa--

ttiikk?? IIkkuussppeeggii eerraaiikkiittzzaaiilleeaarreekkiinn lloo--

ttzzeenn ddeenn bbiiddee hhoorrrreettaattiikk ssooiilliikk eemmaann

ddaaiitteekkeeeellaakkoo iikkaassttee eessaanngguurraattssuuaa

ZZeerrggaattiikk ddiiggiittaallkkii aallffaabbee--

ttaattuu?? IIKKTTeenn eerraabbiilleerraa ffuunn--

ttsseezzkkooaa iizzaannggoo ddeellaa ppeerr ttssoonnaarreenn

ggaarraappeenneerraakkoo,, eesskkoollaann zzeeiinn eesskkoollaa--

ttiikk aatt.. IIddeeiiaa hhoorrrreekk aappaarr tteekkoo ggaa--

rrrraannttzziiaa eemmaatteenn ddiioo eesskkoollaarreenn eeggii--

tteekkooaarrii iikkaasslleeeenn aallffaabbeettaattzzee ddiiggiittaa--

llaarrii bbeeggiirraa

neten ikertzera bideratzen ditu. Beraz, webquesten di-seinua irakaslearen esku utzi arren, tresna baliagarriaikasleen ikerketa lan autonomorako bakarka edotaldeka.

Marka-gune sozialak. Marka-gune sozialak Internetekoestekak gordetzeko, sailkatzeko eta partekatzeko balia-garriak dira. Beste era batera esateko, erabiltzaileak beregustuko webguneak gorde, sailkatu eta parteka ditzakebeste batzuekin guztion artean zerrenda osatuz eta, no-labait estekak hobetsiz. Marka-guneen sailkapenerakoetiketak eta kategoriak baliatzen dira, modu horretan, bi-laketa errazteko. Marka-gune sozialik garrantzitsuena dadel.icio.us, gainontzekoek bezala edonon zaudela inter-neten sartuta osatu dezakezuna.

Page 4: Ikt   Artikulua

INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN (I)

Jakingarriak65. zenbakia2009ko otsaila

25

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Jakingarriak 65. zenbakia2009ko otsaila

24

Hezkuntzari dagokionez, marka-gune sozialak balia-garriak izan daitezke irakasleak ikasleekin gai zehatzbaten inguruko esteka interesgarriak partekatzekoedo, are aberatsagoa, ikasleek beraiek talde txikianedo handian zerrendatzeko gai zehatz bati buruz edoazpi-gaiei buruz interneten dauden intereseko web-guneak.

Podcastak. Podcastinga da audio artxiboak eratu etaInterneten partekatzea, kontuan izanik, dena den,bideo podcastak (edo vodcastak) ere izan daitezkeela.Beraz, jatorri atzerritarreko hitz askorik erabili gabe, au-dio eta batzuetan bideo artxiboak dira erabiltzaileaksortu eta Interneten jartzen dituenak edonork deskar-gatu eta nahi duenean entzun eta ikus ditzakeenak.Filosofia horrekin bat dator izenaren jatorria P(ublic)O(n) D(emand) CAST; hau da, eskariaren araberadeskargatzen den emisio publikoa.

Hezkuntzari dagokionez, podcastak aitzakia apro-posak dira ikasleei bideo eta audio proiektu motibaga-rriak eskatzeko. Aldi berean, podcastak egiterakoan,ikasleak hainbat eduki landu ditzake esanguratsuki,hizkuntza bera, gidoigintza, ahozkotasuna edo gorputzadierazpena kasu. Aipatutakoaz gain, aukera interes-garria izan daiteke podcastak gelan jorratzen ari garengaien inguruan egin behar izatea. Adibidez, ikasleakeuren herriari buruzko kontuak jorratzen ari badira,ikasleentzat lan erakargarria izan daiteke euren herri-ari buruzko albiste saio bat egitea.

Mapa kontzeptualak. Ikaste esanguratsuari begira,funtsezkoa da kontzeptuen artean loturak egitea. Aldiberean, lotura horien mapa egitea ekintza probetxu-garria da, beharrezkoa baita hausnarketa prozesusakona. Ikuspegi horretatik, teknologiak tresna apartakeskaintzen dizkigu loturak islatuko dituen mapakontzeptuala egiteko, cmaptools programa kasu.

Hezkuntzari dagokionez, esan gabe doa mapa kontzep-tualak egitea oso ariketa baliagarria dela. Azken batean,jarduera horrek ahalbideratzen ditu, besteak beste,ikasleek ideiak antolatzea, eduki garrantzitsuenaksailkatzea eta horien arteko loturak egitea. Ildo horre-tatik, mapa kontzeptualak egiteak aukera ematen duikasleek barneratu dutena adierazteko edo barneratzenlaguntzeko.

Moodle. Azken urteotan gero eta indar handiagoa har-tu duen tresna da Moodle, bereziki, DBHtik aurrerakozikloetan. Moodle plataforma bat da aukera ematenduena ikastaroak sortzeko eta kudeatzeko; hau da, in-terneten kokatutako plataforma honek irakaslea bai-mentzen du ikastaroak sortzeko ikasleei jardueraezberdinak planteatuz. Moodle plataformaren aban-taila bat da duen tresna aniztasuna. Azken batean,bertan koka daitezke irakurketak, wikiak, foroak, galde-tegiak…

Kasu honetan ere, hezkuntzari zehazki bideratutakotresna bat da. Zenbaitetan, on line ikasketetarako eus-karri gisa erabili da. Beste hainbatetan, berriz, baliatuda ohiko presentziazko klaseen osagarri gisa ikasleeigelatik kanpoko irakurketak eskaintzeko, bakarka zeintaldeka lana bideratzeko, eztabaidak bultzatzeko…Zeresanik ez dago zaila dela lerro gutxitan Moodleplataforma modukoen aukera guztiak zerrendatzea.Horregatik, ondoriozta dezakegu Moodle tresna apartadela ikastaroak kudeatzeko, ematen dituen aukera guz-tiengatik.

Bideojokoak eta software didaktikoak. Nahiz etahistorikoki alboratu, gero eta gehiagok aldarrikatzendute bideojokoen potentzialtasuna. Gaur egun, bideo-jokoek aukera ematen dute sarean lan egiteko edobertako istorioa bera osatzeko. Ildo horretatik, hasi garabideojokoak beste modu batean ikusten, eta, nolabait,modu irekiagoan horiek ikusten.

Soka beretik, ezin dira baztertu interneten bertan dau-den aplikazioak, Scratch kasu. Aplikazio honek aukeraematen du, adibidez, istorio bat, pertsonai bat edobideojoko bat sortzeko eta partekatzeko.

Era berean, testuinguru honetan koka daitezke azkenurteotan sortutako software didaktiko guztiak. HaurHezkuntzan hasi eta adin guztietarakoko programakugaritu egin dira. Ondorioz, ia-ia edozer gauza lantzendira programa horien bitartez: koloreak, matematika,historia, geografia, hizkuntzak…

Hezkuntzaren ikuspegitik, tresna horiek guztiakbaliagarriak izan daitezke ikasleei beste euskarri motabat eskaintzeko eta, bidenabar, arestian aipatutakoaktibotasuna, talde lana, errealitatearekiko lotura etamotibazioa moduko kontzeptuetan sakontzeko.

Ondorioak

Artikuluari amaiera emateko, berriz ere azpimarratunahi dugu teknologia ikusten dugula hezkuntza ereduaaireberritzeko aitzakiatzat. Gaur egungo baliabideekaukera aparta ematen digute bultzatzeko ikasleen par-taidetza, lankidetza, talde lana, loturak… Horregatik,nahiko genuke teknologia bihurtzea hezkuntza ereduahobetzeko akuilu.

Ikuspegi horretatik, teknologia guztiak ez digu balio;hots, teknologiak ez du per se balio erantsirik. Balioerantsia dauka ikaste esanguratsua lortzeko bidean la-guntzen baldin badigu soilik. Horregatik, irakasleok ja-rrera arduratsua izan behar dugu, ondo aztertuz propo-samen teknologiko bakoitzaren atzean hezkuntzarenzein ikuspegi dagoen.

Aipatutakoaz gain, jarrera arduratsuak beste balio batdauka: askatasuna bera. Askatasuna diogunean, soft-ware libreaz ari gara. Arestian aipatutako tresnagehientsuenek hainbat ezaugarri dute komunean.Adibidez, askatasunez erabili daiteke programa,edozein helbururekin; askatasunez ikertu eta gure be-harretara moldatu daitezke programaren ezaugarriak;askatasunez zabaldu daiteke, modu horretan, besteei

laguntzeko; eta, azkenik, programa bera hobetudaiteke eta hobekuntza plazaratu daitezke, komunitateosoak profitatzeko.

Zentzu komunitario horren ildotik, aipatzekoak dira soft-ware librea euskaraz izateko eginiko ahaleginak.Hainbatek musu-truke – eta askotan musu-truke ere ez– eginiko lanagatik, gaur egun denok daukagu aukeraeuskarazko Mozilla Firefox nabigatzailearen bertsioaEuskalbar (hiztegi tresna aparta) eta guzti erabiltzeko,Windows-en ordez Linux, Ubuntu edo Edubuntumoduko sistema eragileak jarduteko edo Microsoft Offi-ce-en ordez OpenOffice suite bulegotikoa edo Google-en tresnak baliatzeko.

Irudia artikulu honetarako egina.

Bertako irudi guztiek dute euren jabeen copyrighta.

Beraz, jarrera arduratsuak erantzun beharko liokehezkuntzaren ikuspegi jakin bati, eta, bidenabar, aintzathartu beharko lituzke Web 2.0aren filosofiarekin bateradatozen zenbait balio, partaidetza, lankidetza eta ko-munitatearekiko irekitasuna kasu, baita software li-breari dagokionez ere.

Jarrera arduratsu horretatik, aukera gehiago daudearestian aipatutako eskolaren funtzioetara iristeko. Ja-rrera horrekin hurbilago izango dugu gizartearen ezau-garrietara hobeto egokitzea eta ikasleen alfabetatzedigitala. Komunitatearen zentzu horren ildotik, bideanjarriko ginateke eten digitala alboratzeko eta inklusiodigitala bultzatzeko. Azkenik, metodologiari eta IKTeeidagokienez, jarrera arduratsu horrek ekar dezala gauregungo hezkuntza XXI. mendera, XXI. mendekoikasleek eta gizarteak euren belaunaldiko eskola izandezaten.

TTeekknnoollooggiiaakk eezz dduu ppeerr ssee bbaa--

lliioo eerraannttssiirriikk.. BBaalliioo eerraannttssiiaa

ddaauukkaa iikkaassttee eessaanngguurraattssuuaa lloorrttzzeekkoo

bbiiddeeaann llaagguunnttzzeenn bbaallddiinn bbaaddiigguu ssooii--

lliikk.. HHoorrrreeggaattiikk,, iirraakkaasslleeookk jjaarrrreerraa aarr--

dduurraattssuuaa iizzaann bbeehhaarr dduugguu,, oonnddoo aazz--

tteerrttuuzz pprrooppoossaammeenn tteekknnoollooggiikkoo bbaa--

kkooiittzzaarreenn aattzzeeaann hheezzkkuunnttzzaarreenn zzeeiinn

iikkuussppeeggii ddaaggooeenn