IKT 2.TXOSTENEKO LABURPENA

12
ORDENAGAILUAK, EMOZIO EZBERDINEN ERAGILE. Ordenagailuek emozioak sortzen dituzte. Batzuek, aparatu honen kontrako jarrera duten bitartean, besteek zaletasun handi bat aurkezten dute. Irakaskuntzan ere gauza berdina gertatzen da. Irakasle batzuk ordenagailua metodo didaktiko moduan egokia ikusten dute, eta beste batzuentzat teknologia ezagutzak eskuratzeak ez du gehiegizko garrantzirik. Zenbait irakaslek ezagutza teknologiko urria dute. Teknofobia eta teknofilia. Teknofobia, teknologien aurrean agertzen de fobia irrazionala da, teknologia baztertu eta gorrotatzen delarik. Kontrako jarreran, teknofilia agertzen da. Hauek teknologia gustoko dute, eta erabilgarri ikusten dute. Irakaskuntzan aipaturiko bi jarrerak agertzen dira: jarrera teknofobiko eta teknofilikoak. Teknofobiari dagokioenez, zenbait ikerketen arabera irakasle askok jarrera hau agertzen dute honako kausengatik: - Aldaketara erresistentzia. - Teknologia formakuntzan gabeziak. - Autoestima eta frustrazio maila. - Ordenagailua irakaslearen ordezkari modura ikustea. - Ordenagailuaren baliagarritasunarekiko zalantzak. 1

description

2.txosteneko laburpena

Transcript of IKT 2.TXOSTENEKO LABURPENA

Page 1: IKT 2.TXOSTENEKO LABURPENA

ORDENAGAILUAK, EMOZIO EZBERDINEN ERAGILE.

Ordenagailuek emozioak sortzen dituzte. Batzuek, aparatu honen kontrako

jarrera duten bitartean, besteek zaletasun handi bat aurkezten dute.

Irakaskuntzan ere gauza berdina gertatzen da. Irakasle batzuk ordenagailua

metodo didaktiko moduan egokia ikusten dute, eta beste batzuentzat teknologia

ezagutzak eskuratzeak ez du gehiegizko garrantzirik. Zenbait irakaslek ezagutza

teknologiko urria dute.

Teknofobia eta teknofilia.

Teknofobia, teknologien aurrean agertzen de fobia irrazionala da, teknologia

baztertu eta gorrotatzen delarik.

Kontrako jarreran, teknofilia agertzen da. Hauek teknologia gustoko dute, eta

erabilgarri ikusten dute.

Irakaskuntzan aipaturiko bi jarrerak agertzen dira: jarrera teknofobiko eta

teknofilikoak.

Teknofobiari dagokioenez, zenbait ikerketen arabera irakasle askok jarrera hau

agertzen dute honako kausengatik:

- Aldaketara erresistentzia.

- Teknologia formakuntzan gabeziak.

- Autoestima eta frustrazio maila.

- Ordenagailua irakaslearen ordezkari modura ikustea.

- Ordenagailuaren baliagarritasunarekiko zalantzak.

Lanbidetik haratago: Pertsona.

Teknologiak ez dira instrumentu hutsak. Balio instrumentalaz gain,

pertsonarengan eragiten dute, bere ohitura, pentsamenduan eta egunerokotasunean

eraginez.

Teknologiak izan duen eragina emakume, haur eta behartsuetan.

1

Page 2: IKT 2.TXOSTENEKO LABURPENA

Emakumeei dagokienez, garai baten ordenagailuen munduko hizkuntzan, hitz

eta aditz-lagun matxistak erabiltzen ziren. Honez gain, informatikaren mundua

matematikarekin hertsiki lotua zegoela pentsatzen zen. Honela, fisikako,

matematikako… irakasleak izaten ziren lehenak ordenagailua erabiltzen. Bulegoetan,

emakumeek ordenagailua datuak sartzeko erabiltzen zuten eta gizonezkoek

ingeneritzari loturiko lanetarako erabiltzen zuten hau.

Aurrekoa kontuan izanik, ez da harritzekoa iraganean emakumeek ordenagailua

gutxi erabiltzen zutela jakitea. Denborarekin, balore kulturalak aldatuz joan dira, eta

ideologia berriei ireki zaie atea. Honela, gaur egun emakumeek informatikaren barruan

duten papera gero eta garrantzitsuagoa da.

Haurrei dagokienez, gaur egun bideojoko gehienak mutilei zuzenduak daudela

aipatu behar da. Hauetan gizonezkoek dute jarrera aktiboa eta menderatzailea eta

emakumezkoek jarrera pasibo eta sekundarioa agertzen dute. Honela, gizonezkoak

txikitatik gehiago trebatzen dira teknologien alorrean. Hau kontuan izanik, ez da

harritzekoa etorkizunean mutilezko haurrak teknologian trebatuagoak izango direla

pentsatzea.

Gaur egungo haurrak teknologia munduan murgilduta bizi dira, baina hau ez da

beti honela izan. Garai batean, ez zegoen teknologiarik. Gainera, egungo gurasoek

beharrezko ikusten dute euren haurrek prestakuntza teknologiko bate jasotzea

etorkizun profesionalerako. Honela, mundu garatuko haur gehienen etxeetan

ordenagailuak daude. Guraso eta haur hauek generazio ezberdinekoak direnez, guraso

gehienek teknologiaren alorrean dituzten ezagutzak eskasak direla esan daiteke. Hori

dela eta, seme alaben prestakuntza teknologikoa beharrezko ikusten duten aurren, ez

dakite euren seme alabek honen inguruan duten erabilera kontrolatzen.

Ezberdintasun sozialei dagokienez, kontuan izan behar da gaur egun munduko

leku askotako pertsonek ez dute teknologia eskuragarri. Honela, ez dituzte

komunikazioa eskuratzeko aukera berdinak, eta ondorioz biztanleriaren garapen

integrala oztopatua ikusten da.

2

Page 3: IKT 2.TXOSTENEKO LABURPENA

Aurrezkoaz gain, kontuan izan behar da teknologiek sarritan gizartean indarra

duten taldeen ideologia defendatzen dutela. Honela, beharrezkoa da mundu honetan

sartzeko kultura eta prestakuntza ona izatea, ideologia hauen manipulazioa ez

jasateko.

NATIBO ETA INMIGRANTE DIGITALA

Natibo digitalak, teknologiaz murgildutako ingurune batean hezi diren

pertsonak lirateke.

Immigrante digitalak aldiz, teknologiaren presentzia urrian hezi diren pertsonak

lirateke, baina gizartean eman den iraultza teknologikoagatik honetara egokitu behar

izan dutenak.

Hezitzaile asko immigrante digitalak dira, eta natibo digitalak diren ikasleak

dituzte hezteko. Honek izugarrizko aldaketak suposatzen ditu, besteak beste lan

erritmoan. Egungo haurrak aldi berean ,teknologia asko erabiltzera eta zeregin ugari

egitera ohituak daude. Honela, iraganeko metodologia pedagogiko-didaktikoa

zaharkitua geratu da, irakasle asko egoera berrira egokitu ez direlarik.

Honela, hezkuntzak ikasle natiboetara egokitu behar du, metodologia natibo

berriak erabiliz. Sarritan, irakasleek metodologia tradizionalera egokitu behar dutela

pentsatzen dute irakasleek, baina hau ez da egokia, izan ere, ikasleen garun

estrukturak ezberdinak dira, ingurune ezberdinean hezi baitira, eta hauek aldatzea ez

da erraza.

ALFABETIZAZIO BERRI BATEN BEHARRA, IKT ETA ESKOLA: KONPETENTZIA

DIGITALAREN GARAPENA

Gaur egungo hezkuntzan beharrezkoa alfabetizazio berri bat. Alfabetizazio honek,

lau ardatz ditu oinarri:

- Alfabetizazio audiobisuala: Ikasleek testu audiobisualak sortu eta aztertzeko

gaitasuna eskuratzea du xede.

3

Page 4: IKT 2.TXOSTENEKO LABURPENA

- Alfabetizazio teknologikoa: Ikasleek informatikaren erabilpen anitzean

gaitasuna eskuratzea du xede, bere ardatz teknologiko ezberdinak kontuan

izanik.

- Alfabetizazio informazionala: teknologien bitartez informazioa eskuratzeko

gaitasuna lortzea du xede.

- Multialfabetizazioa: Alfabetizazio ezberdinen planteamendu integral bat bezala

ulertzen da.

Mutialfabetizazioaren barruan 4 dimentsio aurki ditzakegu:

1. Dimentsio instrumentala: Hardwarea, softwarea eta errekurtso teknologiko

ezberdinak erabiltzen jakitean datza.

2. Dimentsio kognitiboa: Informazioa eta komunikazioa modu inteligente batean

erabiltzeko gaitasuna garatzean datza.

3. Dimentsio sozioaktitudinala: Teknologiaren aurrean jarrera arrazionala

garatzean datza

4. Dimentsio axiologikoa: Informazioa kritikoki aztertzeko gaitasuna eskuratzean

datza.

Ikasleak eta Ikt

Ikt-ko ikaskuntza jaso ondoren, ikasleak honako alorretan konpetenteak izan

behar dute:

- Informazioa ulertu eta jasotzeko konpententzia.

- Informazioa adierazteko eta komunikatzekoa kopententzia .

- Hartu-eman sozialerako konpetentzia.

Irakasleak eta IKT.

Informazioaren gizartean, egungo irakasleek ondorengo erronkei egin behar

diete aurre:

4

Page 5: IKT 2.TXOSTENEKO LABURPENA

- Ikasleek informazio gehiegi dute.

- Irakasleak orojakilea denaren ideia alde batera utzi behar du, ikasleak

teknologiaz berak baino gehiago jakin dezakeela ulertuz.

- Irakaslea informazio helarazlea baino ariketen gainbegiratze lana egin behar du.

- Ikuspegi konstruktibistatatik explikatzeak klasearen gestioaren konplexutasuna

areagotzen du.

- Ikaskuntza indibiduala baino, ikaskuntza kooperatiboa bultzatu behar du,

teknologien bitartez ikasleen arteko komunikazioa ahalbidetuz.

Autoreak proposaturiko hezkuntza eredua:

Atal honetan, honakoa proposatzen du autoreak:

-Informazio eta konpetentzia digitalean alfabetizazioa ahalbidetzen duen hezkuntza

eredua

- Liburuak ikaskuntzarako material bakarrak direnaren ideia baztertzea eta ezagutza

zabaltzeko teknologien erabilpena estimulatzen duen hezkuntza eredua.

- Ordenagailuarekin azaltzea ikuspegi konstruktibistatik.

- Ikaskuntza kooperatiboa sustatzen duen hezkuntza eredua, teknologiekin sujetuen

arteko komunikazioa erraztuz.

- Alfabetizazio digital, informazional eta audiobisuala planifikatua duen hizkuntza

eredua.

ECDL, ordenagailu maneiuaren akreditazio europearra

Pertsona orok ordenagailuen erabilerarako beharrezkoak diren kontzeptu

basikoak jakin behar ditu, lege minimoen ezaguera, copyright…

-Informazio Teknologiei (IT) buruzko kontzeptu basikoak: maila estandarizatuan ulertu

behar dira IKTen kontzeptu nagusiak eta ordenagailu bat osatzen duten oinarrizko

elementuak.

5

Page 6: IKT 2.TXOSTENEKO LABURPENA

Hardware

Software

Informazio sareak

ITen erabilera egunerkotasunean

Babesa

Legislazioa

-Ordenagailuaren erabilera eta fitxategien gestioa: ordenagailu baten funtsezko

funtzioen eta sistema eragilearen ezagutzak eta konpetentzia erakustea eskatzen da.

Sistema eragilea

Erabilerak

Inprimatze kudeaketa

-Testu prozesadorea: testu prozesadore batekin kartak eta dokumentuak sortzea

eskatzen da.

Aplikazioaren erabilera

Dokumentuak sortzea

Formatua

Objektuak

Korrespondentzia aldaketa

Bidaltze/Ateratze prozesuaren prestakuntza

-Kalkulu orriak: “kalkulu orria” kontzeptua ulertu eta orri honen bitartez lan

eraginkorrak egiteko gai izatea eskatzen da.

Aplikazioaren erabilera

Gelaxkak

Kalkulu orriekin lan egitea

Formulak eta funtzioak

Formatua

Grafikoak

Ateratze prozesuaren prestakuntza

6

Page 7: IKT 2.TXOSTENEKO LABURPENA

-Datu baseak: hauen inguruko oinarrizko kontzeptuak ulertzea eta hauek maneiatzeko

ahalmena izatea eskatzen da.

Datu baseak

Aplikazioaren erabilera

Taulak

Informazioaren berreskuratzea

Objektuak

Ateratze prozesuaren prestakuntza

-Presentazioak: ordenagailu batean instalatuta dauden erreminten maneiua erakustea

eskatzen da.

Aplikazioaren erabilera

Presentazioen sorrera

Testua

Grafikoak

Objektu grafikoak

Ateratze prozesuaren prestakuntza

-Informazioa eta komunikazioa: adarkatu egiten da bi sekzioetan.

Lehenengoan, informazioaren sekzioan alegia, Internetekin erlazionaturiko kontzeptu

batzuen ulermena eskatzen da.

Bigarrenak ordea, komunikazioaren alderdia hartzen du. Bertan posta

elektronikoarekin erlazioa duten kontzeptuen ezagutza eskatzen da eta baita beste

komunikazio bide batzuen berri izatea zein babes aspektuekiko sentsibilizazioa

eskatzen dira.

Internet

Nabigatzailearen erabilera

Web guneen erabilera

Inprimatze prestakuntza

Komunikazio elektronikoa

Posta elektronikoa: erabilera eta kudeaketa

7

Page 8: IKT 2.TXOSTENEKO LABURPENA

ESKOLA2.0

Eskola 2.0 ikastetxeek sorturiko plataforma bat da, zeinarekin ikasteko modu

sakon eta ezberdin bat bilatzea eta sustatzea nahi den; egungo teknologien laguntzaz

baliatuz, ikasleak autonomia handiagoaz ikasteko gai izan daitezen.

Proiektu honen helburua ikasleen artean ordenagailu bidez informazioa pasa ahal

izatea da, hauek iritzi ezberdinak elkartruka ditzaten.

Gai honen inguruko ezjakintasuna nabarmentzekoa den arren, irakasle batzuen

aburuz, haurren distrakziorako baino ez du balio eta horregatik abian dagoen proiektu

honen aurka azaldu dira. Bestalde, maisu-maistra ugarik jada eskoletan martxan

dagoen plataforma honi baiezkoa eman diote eta gainera, epe luzean emaitza

eraginkorrak ematen dituela frogatu da.

Eskola 2.0-an IKTerako prestakuntza 3 maila desberdinetan egiten da. IKTrako

formakuntzarako hainbat material erabiltzen dira on-line baliabide didaktikoak hartuz,

hala nola, Google Calendar, wordpress, TuxPaint//Gimp, Gmail, Blogger etab.

Irakasleentzako gaitasun mapa

Irakasleentzako gaitasunen mapa ardatz hauen inguruan egituratzen dira:

1. Lanbide arloko garapena eta kudeaketa. Arlo honetan irakasleak izan behar dituen

gaitasunak biltzen dira.

Irakasleak IKTak erabiltzen jakin behar du eta hauek eskaintzen dituzten aukera

desberdinak jakin behar dituzte erabiltzen; adibidez, ikasleen datuak erregistratzen,

batez bestekoak kalkulatzen, lanak zuzentzen etab.

2. Didaktika, pedagogia eta curriculuma. Arlo honetan irakasleak ikasgelan edota

handik kanpo egiten duen lanari dagozkion gaitasun jakin batzuk biltzen dira.

Ikasleek beren ikaskuntzaren protagonista izatea ahalbidetzen duten

ikaskuntza-giroak garatzea; ikasleek beren esperientziak, helburuak diseinatu eta

beren jardunak ebaluatuko dituzte IKT baliabideak erabiliz. Irakasleak bere

8

Page 9: IKT 2.TXOSTENEKO LABURPENA

diziplinarako espezifikoak diren IKT baliabideen bidezko ikaskunt5za sustatu behar du

bere ikasleen artean. Ikasleengan XXI. Mendeko trebetasunak sustatzeko trebetasun

hauek landuko dira: lankidetza, lantaldea, pentsamendu kritikoa, arazoei irtenbidea

ematea, enpatia eta sormena, betiere IKT baliabideak erabiliz. IKTak multimedia

material didaktikoak diseinatzeko erabiltzea.

3. Herritartasun digitala. Ikasleak herritar digital arduratsu eta konprometitu gisa

prestatzeko irakasleek izan behar dituzten gaitasunak hartzen ditu kontuan.

Eskola-adineko gazteen kasuan erabilera onargarriko politikak eta araudiak

ezagutzea eta errespetatzea garrantzitsua da. Software lizentziamenduari buruzko

erabilera onargarriko politikak eta araudiak ezagutzea eta errespetatzea. Webean

informazioa erabiltzeari buruzko araudiak ezagutzea.

Ikasleentzako gaitasun mapa

Ikasleentzako gaitasunen mapa ardatz hauen inguruan egituratzen dira:

1. Trebetasun teknologikoa. Teknologia ulertzeari eta erabiltzeari loturik dago.

2. Bizitza osorako irakaskuntza. Ikasleak jarrera ireki eta ikertzailea hartzen du. Ikasleak

bere aukeretan konfiantza du.

3. Herritartasun digitala. Jarrera kritiko eta gogoetatsua izatea, eskura dagoen

informazioa baloratzerakoan eta behar denean egiaztatzeko.

Hiru ardatz hauek azpikategorietan banatuta daude. Azpikategoria horiek guztiek IKT

gaitasun orokorrak osatzen dituzte. Gaitasun orokor horiek, berriz, komunak dira

hezkuntza-maila guztietan.

Honetaz gai, ikasleentzako gaitasun espezifikoak biltzen dituen gaitasun-mapa bat ere

dago ezarrita.

9