IKERREN AMETS GAIZTOA
-
Upload
san-frantzisko-liburutegia -
Category
Documents
-
view
241 -
download
4
description
Transcript of IKERREN AMETS GAIZTOA
Aroa Gonzalez Aroa Gonzalez Aroa Gonzalez Aroa Gonzalez
Idaira Zulueta Idaira Zulueta Idaira Zulueta Idaira Zulueta
Alaitz Ugalde Alaitz Ugalde Alaitz Ugalde Alaitz Ugalde
Iker bederatzi urteko ume bat zen. Asko gustatzen zitzaion
eskolara joatea lagunekin egoteagatik. Eskolatik irteten zenean
merienda hartzen zuen eta ordenagailuan jolasten jartzen zen.
Ordenagailuan jolastea gehiegi gustatzen zitzaion.
Bere amak lanak egiteko deitu zion:
-Iker!!! Jarri zaitez lanak egiten!-eta Ikerrek erantzun zion:
- Oraindik oso goiz da, geroago egingo ditut – eta Ikerrek
jolasten jarraitu zuen.
Amak afaltzeko deitu zion eta Iker sukaldera jaitsi zenean
amak galdetu zion:
-Egin al dituzu eskolako lanak?
-Ez ama, ordenagailuan jolasten egon naiz eta ez dit denborarik
eman.
-Txoratuta zaude ala? Bost azterketa dituzu gainditu gabe eta
bihar bertan beste azterketa bi dituzu!
-Badakit ama, baina niri ordenagailuko jokoak gehiago gustatzen
zaizkit.
-Ez badituzu gainditzen biharko azterketak ordenagailua
kenduko dizut!
-Ezin duzu hori egin!!!-esan zion Ikerrek haserre.
Iker oso haserretuta joan zen
bere logelara baina gero Iker
eta bere ama lagun egin
ziren, orduan Ikerrek lanak
egingo zituela esan zion.
Azkenean Ikerrek azterketa
guztiak gainditu zituen.
Hilabete batzuk geroago Ikerrek joko bat asmatu zuen. Jokoa
internetera igo nahi izan zuen eta botoi bat sakatu zuenean …
Boom!!! Dena dardarka jarri zen eta Ikerrek mamu bat ikusi zuen,
orduan mamua jokotik irten zela pentsatu zuen baina ez zen
horrela, bera zegoen joko barruan.
“Maila guztiak gainditu arte ezin izango zara jokotik irten”
-Baina, baina zer diozu?
-Zuk asmatutako jokoa da eta ni naiz jokoko mamua.
-Baina nola sartu naiz ona?
-Zuk asmatu duzun jokoa da, botoi bat sakatu duzu eta boom!
Jokora sartu zara..
Momentu horretan Iker laguntza eskatzen hasi zen aldarrika.
Mamuak esan zion alferrik zela oihukatzea eta Ikerrek handik
irteteko esperantza galdu zuen.
Bat–batean bere ama logelara sartu zen Iker zer egiten zegoen
ikustera. Amak Iker ez zuenean ikusi ikaratu egin zen baina
aurrera segitu zuen . Bainugelan egongo zela pentsatu zuen. Asko
tardatzen zuen eta bere ohean jesarri zen itxaroten. Halako
batean ordenagailu pantailaz ohartu zen eta hantxe bertan ikusi
zuen Iker, ordenagailu barruan.
-Ama!!!-aldarrikatu zuen.
-Zer egiten duzu hor barruan?
-Gero azalduko dizut, orain entzun!!! Jokotik irteteko maila guztiak
gainditu behar ditut, eta lagundu egin behar didazu!
-Baina, baina nik ez dakit honetara jolasten!
-Beno ama, zuk lagundu eta kito!
-Ongi da …
Hirugarren mailan Iker gela ilun batean sartu zen eta bat-batean
honelako hiru munstro agertu zitzaizkion: bat berdea zen, bestea
morea eta azkena gorria. Berdeak moko baten antza zuen, lau begi
zituen eta hagin bat. Moreak hankak lodi lodiak zituen eta gorputza
oso argala , hanketaraino heltzen zitzaizkion bi begi more eta
besoetaraino heltzen zitzaizkion belarriak zituen. Gorriak zortzi
hanka eta antena antzeko begiak zituen.
Mamuek Iker jan nahi zuten, ama konturatu zenean jolasten ari zen
eta desio bat betetzen zuen izar bat hartu zuen. Iker ordenagailutik
irtetea eskatu zuen.
Halako batean Ikerrek txirrin
bat entzun zuen … Izartu eta
bere i ratzarga i lua ze la
konturatu zen …
-Dena amets gaizto bat izan da!!
-oihukatu zuen poz-pozik.
Amarengana joan eta musu handi
handi bat eman zion...