Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia
Iker dezagun historia - piezaapieza.anayaeducacion.es · Erromatar Inperioa erortzean amaitu, K.o....
Transcript of Iker dezagun historia - piezaapieza.anayaeducacion.es · Erromatar Inperioa erortzean amaitu, K.o....
104
Pedrok eta bere aitak margolanak gogoko dituztenez, margolan garrantzitsuak dituzten museoak bisitatzera joan ohi dira. Ahal dutenean, margolanei buruzko informazioa bilatzen dute. Gaur Velázquezen txanda izan da, XVII. mendeko margolari sevillarrarena. Margolan oso ospetsuak margotu zituen; hala nola Meninak. Etxean Interneten sartu dira, eta margolan horren xehetasunak bilatu dituzte. Non eta noiz margotu zen ikusi dute bideo batean, eta baita margolaneko pertsonaiak zein diren ere. Margolanari esker, historiari buruz zertxobait gehiago jakin ahal izan dute.Ondoren, Madrilgo El Prado museoa bisitatu dute, koadroa aurrez aurre ikusteko.
Espero nuena baino handiagoa da. Begira bideoak azaldutakoa zein ondo ikusten den.
Ez gara hurbiletik ikus teko gogoarekin geratuko.
Iker dezagun historia6
Gainditu dudala erakusteko...
erakusketa bat prestatuko dut
Objektu zaharren erakusketa prestatuko dugu.
Objektuak sailkatu, data jarri eta ordenatu egingo ditugu.
Erakusketa egingo dugu.
Denboraren joana eta historia
Aro historikoak
Iturri historikoak
Museoak eta monumentuak
Euskal Herriko historia
1Urra
tsa
2
Urra
tsa
3
Urra
tsa
Zertarako dira museoak?Museo esaten zaie iraganeko, orainaldiko eta,
zenbaitetan, etorkizunean izango diren objektuak ikusgai dauden lekuei. Museo askotan, erakusgai
dagoenari erreparatu eta denbora nola igarotzen den ikus dezakegu.
Erronka gainditzeko...
ikertu eta ikasi
Erronka bat dugu zuretzat
Denboraren joana egiaztatzeko gai al zara?
106
Denboraren joanaPertsonok denboraren joana hauteman dezakegu, iraganeko, orai-naldiko eta etorkizuneko gertaerak kokatzeko gaitasunari esker.
t�Iragana: Jada gertatu diren ekintzak.
t�Orainaldia: Une honetan bertan gertatzen ari diren ekintzak.
t�Etorkizuna: Oraindik gertatzeke dauden ekintzak.
1492ean Amerika aurkitu izana gertaera historiko bat da.
Denboraren joana eta historia
Historia iraganean gertatu ziren eta
gogoratzea komeni zaigun gertaeren
multzoa da.
Historia aztertu eta idazten duten pertsonak
historialariak dira.
1 Irudi horien artean 700 ur-te inguruko aldea dago. Zerk dirau berdin eta zer aldatu da?
Ulertu, pentsatu...
Iragana Orainaldia
Zer da historia?
107
U·6
Denbora historikoaIragana oso denbora-tarte handia da. Horre-gatik, historia aztertzean, ezinbestekoa da ger-taerak denbora historikoan kokatzea. Gertae-rak kokatzeak datazio izena du.
Datazioak zenbait denbora-unitate erabiltzen ditu:
Denbora historikoa neurtzeko darabilgun erreferentzia-punturik ohikoena Kristo jaio zen urtea da, eta 1. urtetzat hartzen da. Horren ildotik, gertaerak Kristo aurretik (K.a.) edo Kristo on-doren (K.o.) gertatu zirela esaten dugu.
Objektu zaharren erakusketa prestatuko dugu.
Etxean, esan objektu zaharren erakusketa bat prestatzen ari zarela, eta galdetu ea zerbait eskolara ekar dezakezun. Ekartzen ditugun ob-jektuekin, erakusketa bat egingo dugu.
321Urratsa
2 Alternatibak Idatzi erantzuna «Iragana» duen gal-dera bat.
3 Hausnartu eta hitz egin zure ikaskidearekin: zer-nolako bizitza izango zenuke, denboraren ma-kina batean beste garai historiko batera bidaiatu
ahalko bazenu? Nola bidaiatuko zenuke, egungo garraiobiderik gabe? Esan zer egingo zenukeen.
4 Binaka jarrita, prestatu aurkezpen labur bat, sarritan erabiltzen dugun objektu batek denbora-ren joanarekin izan duen aldaketa azaltzen duena.
Ulertu, pentsatu...
Kristo aurretik (K.a.) Kristo ondoren (K.o.)
Kristoren jaiotza
Denbora banatzeko, bosturtekoak (5 urte), hamarkadak (10 urte), mendeak (100 urte), eta milurtekoak (1 000 urte) darabiltzagu.
Denbora banatzeko, minutuak, orduak, egunak, asteak, hilabe-teak eta urteak darabiltzagu.
Aspaldiko gertaerei data jartzeko Gertaera berriei data jartzeko
108
Historia aro historiko izena duten denbora-tartetan banatzen dugu, hobeto ulertzeko. Bost aro bereizten ditugu: historiaurrea, Antzinaroa, Erdi Aroa, Aro Modernoa eta Aro Garaikidea.
Aro historikoak
Historiaurrea
Antzinaroa
Denbora-tarte hori idazkera asmatu zenean hasi zen, eta Erromatar Inperioa erortzean
amaitu, K.o. 476. urtean.
Lehen gizakiak agertzean hasi zen, duela bi milioi urte baino gehiago, eta
idazkera asmatzean amaitu, duela 5000 urte inguru.
109
Ulertu, pentsatu...
1 Ordenatu aroak beren irau-penaren arabera.
2 Behin aro historikoak az-tertu ondoren, zein arok esango zenuke iraun zuela gehien?
3 Erreparatu ondorengo iru-diei. Zein aro historikotan kokatuko zenuke irudietako bakoitza?
U·6
Erdi Aroa
Aro Modernoa
Aro Garaikidea
Erromatarren inperioa erori zenean hasi zen, eta Amerika
aurkitzean amaitu, 1492an.
Denbora-tarte hori Amerika aurkitu zenean hasi zen, eta Frantziako Iraultza gertatzean
amaitu, 1789an.
Oraingo aroa da, 1789tik gaur egunerartekoa.
110
Iturri historikoak dokumentu batzuk dira, iraganean gertatu zenari buruzko informazio garrantzitsua eman diezaguketenak eta historialariek gertatu zena azaltzeko baliatzen dituztenak. Iturri historikoak bi motatakoak izan daitezke: idatziak eta ida-tzi gabeak.
Iturri idatziakHistoria idazkerarekin hasten da; ondorioz, historiaren iturri na-gusia dokumentu idatziak dira. Hona hemen zenbait dokumen-tu idatzi:
Iturri historikoak
Lege-dokumentuak
Eskutitzak, memoriak,
egunerokoak
Prentsa
Liburuak
Buztinean eginiko
inskripzioak
Harrian eginiko
inskripzioak
Metalean eginiko inskripzioak
Kartelak
111
U·6
Idatzi gabeko iturriakBadira balio handiko dokumentuak diren beste zenbait iturri, iragana, hau da, historia, ezagutzeko balio digutenak. Horiek ahozkoak, grafikoak edo materialak izan daitezke.
Ahozko iturriak
Iturri grafikoak
Iturri materialak
1 1-2-4 Jarri taldeka eta azaldu zer iturri historiko berri erabil di-tzakegun gaur egun.
2 Nire lehengo eta oraingo iritzia Aztertu zer izen
duten lurperatutako hondakinak aztertzen dituzten pertsonek. Zer ikas dezakegu beraiei esker?
Ulertu, pentsatu...
Objektuak sailkatu, data jarri eta ordenatu egingo ditugu.
Saiatu ekarritako objektuak gutxi gorabehera noiz erabiltzen ziren jakiten. Erabili txartel bat objektuaren izena, erabilpena eta gutxi gorabeherako data jartzeko.
Erakusketan nola ipiniko diren jakiteko, antolatu objektuak dataren arabera: zaharrenetatik hasita modernoenetaraino.
31 2Urratsa
Kantak
Mapak Argazkiak eta filmak Margolanak
Elezaharrak
Txanponak
Tresnak
Eraikinak
112
Museoak Ziur izan duzula museoren bat ezagutu eta bertara joateko au-kerarik.
Museoak eta monumentuak
Museo bat gizartearen zerbitzura dagoen leku publiko bat da, xede kulturala duena. Bil-dumak (artearen edo zientziaren arlokoak, kasu) erosi, mantendu, aztertu, aditzera eman eta era-kusgai jartzen ditu.
Hainbat motatako museoak daude: artelanenak, ohiturenak, pertsona ospetsu batenak eta abar. Museoetan erakusketak ikus ditzakegu, hala nola artelanenak, balio handiko objektuenak, arma eta uniforme militarrenak, eskulangintza-erakusketak...Zenbait herrik artxibo deritzen lekuak dituzte, iturri idatziak, iturri grafikoak eta herriaren historiari buruzko materialak gor-detzeko.Adibidez, artxiboetan legeak edo herriko dokumentu idatzi za-harrak aurki ditzakegu, edo eskutitzak, pertsona historiko ospe-tsuen egunerokoak, egunkariak eta abar.
113
U·6
Monumentuak Monumentuak balio artistiko eta historiko han-dia duten arkitektura- edo eskultura-lanak dira.
Monumentuek leku baten historia kontatzen dute. Lan horiek ia herri guztietan aurki ditza-kegu; monumentuak dira, adibidez, elizak, gazteluak, jauregiak, dorreak, harresiak, esta-tuak...
Erakusketa egingo dugu.
Iritsi da erakusketa egiteko unea. – Ikaskideekin zenbait mahai apain ditzakezu, eta objektuak begi-bistan jarri.
Horrela, erakusketa ikustera gonbidatu dituzun pertsonentzat erakusgai egongo dira.
– Erakusketari argazkiak atera eta blogean, web-orrian edo eskola-aldizkarian argitaratu ditzakezue.
1 2 3Urratsa
Madrilgo Alcaláko atea
Ávilako harresia
Ulertu, pentsatu...
1 Lauko edo bosteko taldetan jarrita, bilatu hitz hauek hiztegian eta idatzi esanahia: bilduma, kontserbadore, ikerlari, zaharbe-rritzaile, gidari, pinakoteka, laguntzaile, atezain, monumentu.
2 Bilatu, Interneten edo beste iturri ba-tzuetan, zure herriko edo probintziako mu-seoak. Osatu behekoaren antzeko fitxa bat, gehien erakartzen zaituen museoarekin:
3 Buru pentsalariak Taldetan jarrita, deskribatu
eta aztertu orrialde honetan ikus daitez-keen monumentuak. Horretarako, osatu taula hau:
4 Zer proposatuko zenuke, museorik ez duten herrietako pertsonek beste herrie-tako museoak bisitatu ahal izateko?
Prest duzue erakusketa!
Gonbidatu bertara senide eta lagunak!
Museoaren izena: ............................................
Sorrera-urtea: ................................................
Zer dago bertan erakusgai? .........................
..............................................................................
Kopiatu eta osatu
ZURE KOADERNOAN
Kopiatu eta osatu
Kopiatu eta osatu
ZURE KOADERNOAN
Kopiatu eta osatu
Monumentua Nolakoa da? Zertarako da?
Zeren sinboloa da?
Erronka gaindituta !
114
Euskal Herriko historia
Pertsona historiko ospetsuakEuskal Herrian pertsona ospetsu asko jaio eta bizi izan dira his-torian zehar. Pertsona hauek nabarmenak dira:
t�Literaturan: Rita Barrinetxea, Miguel de Unamuno, Bizenta Mogel (lehen emakumezko euskal idazlea), Pío Baroja.
t�Margolaritzan: Ignacio Zuloaga, Mentxu Gal.
t�Eskulturan: Jorge Oteiza, Eduardo Txillida.
Nabarmenak dira, halaber, Juan Sebastian Elkano, munduari le-hen aldiz bira eman zion gizona, eta Katalina Erauso, alferez izan zen moja.
Eraikin historikoakEuskal Herriko hainbat herritan artelan arkitektonikoak ditugu. Balio handia dute, zaharrak izateaz gain ederrak eta originalak baitira. Halakoak dira elizak, harresiak, museoak, jauregiak, zu-biak eta abar. Hona hemen adibide batzuk:
1 Aipatu ezagutzen duzun emakumezko euskal idazle ospetsu baten izena.
2 Ezagutzen al duzu gaztelu edo harresirik? Pen-tsatu zer eginkizun betetzen zuen eraiki zen garaian.
3 Aukeratu zure auzoko festa bat eta erantzun galdera hauei.
a) Noiz ospatzen da? Zergatik?
b) Zer-nolako janaria proba daiteke festa ho-rretan?
Ulertu, pentsatu...
XVIII. mendean antzezlanak ida-tzi zituen emakume ilustratua.
Erdi Aroko harresia, Gasteiz
Soreasuko San Sebastian parrokia, Azpeitia
Atxuriko ospitale zaharra
Rita Barrinetxea
115
U·6
Ohiturak eta tradizioakGure lurraldean, oraindik, bertako ohitura eta tradizio ugariri eus-ten diegu.
Jaiak
Gastronomia
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak.
Bilboko Aste nagusia.
Donostiako Erraldoien konpartsa.
Bakailaoa
Porrusalda
Ahuntz-gazta
Euskal pastela
116
Txoko teknikoa
Denbora-lerroaBatzuetan, historialariek metodo grafiko oso erabilgarri bat baliatzen dute, ekintzak denboran zehar nola gertatu diren adierazteko; me-todo horri denbora-lerro deritzo. Denbora-lerroan adierazten da zein diren gertaerarik nabarmenenak eta zer datatan gertatu ziren, ordena kronologikoan.Denbora-lerro bat honela irudikatzen da:
Nola egiten da denbora-lerro bat?
Denbora-lerro bat egiteko hau egin behar duzu:
1. Aukeratu adierazi nahi dituzun gertaerak, eta eman bakoitzari de-finizio labur bat.
2. Gertaera horiek noiz gertatu ziren ikusi.
3. Kokatu gertaera bakoitza eta dagokion data denbora-lerroan, era ordenatuan.
Kontuan izan:
– Denbora-lerro gisa gezi bat erabil dezakezu. Objektu bat ere erabil dezakezu, baita forma zuzen eta kurbatuak ere.
– Hitzez gain, badira gertaerak adierazteko beste zenbait baliabide ere; irudiak, kasu.
1 Orain, prestatu denbora-lerro bat zure ikaskidearekin. Den-bora-lerroak azken urteotan gertatu zaizuena eta izan dituzuen ikasturteak adieraz ditzake, edo bestela, zure eskolan edo herrian urteetan zehar gertatu dena.
Lehenik gertatu
dena
Data Data Data Data Data Data
Bigarrenik gertatu
dena
Hirugarrenik gertatu
dena
Laugarrenik gertatu
dena
Bosgarrenik gertatu
dena
117
U · 6
Ikasi dudana antolatu
Hitz-bilduma
Kopiatu eta osatu eskema hau zure koadernoan, «Hitz-bilduma» atalean dau-den hitzekin.
Iturri
Denbora
Antzina
Idatziak Orainaldia
Museoak
? ren joana ? historikoak
Aro historikoa
Iragana, ? eta etorkizuna
Iturri ? Denbora historikoa Idatzi gabeko iturriak
Historiaurrea
Erdi Aroa
Aro Modernoa
Historia duten lekuak
Monumentuak?
Historia
? aroa
Aro Garaikidea
anayaharitza.es Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.
anayaharitza.es Ez ahaztu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan kontsul-tatzea.
1 Definitu hitz hauek eta gehitu zure hiztegian.
118
Zer ikasi dudan
1 Osatu definizio hau zure koadernoan:
Historia iraganeko ? multzoa da.
2 Idatzi koadernoan hitz hauen esanahia:
a) Iturri historiko.
b) Aro Historiko.
3 Idatzi iturri historikoen lau adibide.
4 Zer-nolako iturri historikoa da margolan bat?
5 Zer denbora-tarte bereiz ditzakegu historian? Izendatu.
6 Zer aro historikotan kokatuko zenituzke zure aitona-amonak?
7 Ziur izan duzula beheko filmak ikusteko au-kerarik. Ba al dakizu zer arotan gertatzen den filma? Zer dakizu aro horiei buruz? Zer alde dago film horietan islatzen den aroko animalien eta pertsonen eta gaur egun bizi direnen artean?
8 Esan esaldi bakoitza zuzena ala okerra den:
Orain, zuzendu oker dauden esaldiak, de-finizio egokia lortzeko.
9 Jarri denbora-tarte hauek ordenan, handie-netik txikienera.
10 Historia aurkikuntza eta asmakizun garran-tzitsuz josia dago: gurpila, inprenta, lurrun-makina, txertoak…
Zer-nolako ekarpena egin diote makinek pertsonen bizimoduari?
Iturri historikoak
1.2.3.4.
Kopia
tu eta osatu
ZURE KOADERNOAN
Copia y completa
Lehen gizakia gazteluetan bizi zen.Historia ezagutzeko, iturri historikoetatik informazioa lortu behar dugu.
Milurtekoa mila urteko denbora-tartea da.
Hamarkada bat denbora-unitate handiagoa da mende bat baino .
Milurtekoa
Hamarkada
Bosturtekoa
Urtea Mendea
Copia y completa
ZURE KOADERNOAN
Kopiatu eta osatu
119
1 Idatzi, zure koadernoan, ulertzeko errazenak eta zailenak iruditu zaizkizun unitate honetako kontzeptuak. Idatzi errazena iruditu zaizuna termometro positiboaren azpian; zailena, berriz, termometro negatiboaren azpian.
4 Unitate honetan ikasi duzuna egunerokotasunean erabil dezakezula uste al duzu? Idatzi, gutxienez, erabilpen horietako bat.
2 Egiaztatu. Hobeto ikasten dut...
(Berdea = asko; laranja= hala-nola; gorria = gutxi)
Ikastaldean parte hartzen dudanean
Jarduera guztiak egiten ditudanean
Erronka guztiz amaitzen dudanean
Norbaitek laguntzen didanean
Positiboa Negatiboa
Osatu
ZURE KOADERNOANedo bertsio inprimagarrian
3 Marraztu irudi hau koadernoan. Ipini puntuak irudian, alor bakoitzean zer maila duzun adierazteko (1, 2 edo 3); ondoren, elkartu puntuak.
1
2
3 AsperduraGogo bizia
EstutasunaPoza
anayaharitza.esOrrialde honen bertsio inprimagarria duzu balia-bide-bankuko «Portfolioa» atalean.
Gogoratu unitate honeta-ko lana zure portfoliorako aukeratzea.
6. PORTFOLIOANola ikasi dudan