IKASTETXEAREN HEZKUNTZA PROIEKTUA

7
IKASTETXEAREN HEZKUNTZA PROIEKTUA GURASO AURKEZPENA 2008-9-20 BATZARREAN AZALDUKO DITUGUN PUNTUAK: 1.- NON GAUDE? 2.- ZER NAHI DUGU? 3.- NOR GARA? 4.- ZER EGINGO DUGU? 5.- NOLA EGINGO DUGU? INGURUNEAREN ETA GAINERAKO BALDINTZEN DESKRIBAPENA: Durangon kokatuta dagoen ikastetxea da gurea. Durango 30.000 biztanle inguru dituen herria da eta euskaldunak %50 dira; erabilera %30 ingurukoa da. Euskal herriko egoera soziolinguistikoa kontutan hartuz beraz, herri euskalduna dela esango genuke gurea. Gure ikastetxeko familien jatorria euskalduna da; ekonomikoki erdi mailakoak dira. Euskararen erabilera ordea kezkatzen gaituen gai bat da, gure ikasleak klasetik kanpo ez baitaude euskara erabiltzeko motibaturik. Etorkinen kopurua oraindik ere esanguratsua ez bada ere, kopurua azken urteetan gehituz doa, eta arreta berezia eskatzen duen gaia da Gure ikastetxeak 0 urtetik hasi eta 16 urte bitarteko eskaintza egiten du, hau da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitu artekoa. Ikastetxeak bi lerro ditu eta guztira 400 bat ikasle ditu. Kooperatiba izaera du eta hiru bazkide motak osotzen dute: guraso, langile eta laguntzaileak. Hezkuntza eredu partehartzailea bultzatzen dugu, hezkuntza komunitatea osotzen duten eragile guztien parte hartze aktiboa sustatzen saiatzen gara, ikasle, irakasle eta langileena, horrek hezkuntza eskaintza bera aberasten duela ulertzen dugulako. Inguruneko Gizartearekiko lotura: - Udalarekin harremana: udalak zuzeneko parte hartzea du gure ikastetxean, zinegotzi batek (kulturakoak) artezkaritza kontseiluan ordezkari bat duelako. Artezkari kontseilua hilean behin biltzen da eta ikastetxeko erabaki garrantzitsuenak bertan hartzen dira. Eskola kontseiluaren pareko organoa da. Guraso aurkezpena 2008-9-20

Transcript of IKASTETXEAREN HEZKUNTZA PROIEKTUA

Page 1: IKASTETXEAREN HEZKUNTZA PROIEKTUA

IKASTETXEAREN HEZKUNTZA PROIEKTUA

GURASO AURKEZPENA

2008-9-20

BATZARREAN AZALDUKO DITUGUN PUNTUAK:

1.- NON GAUDE? 2.- ZER NAHI DUGU? 3.- NOR GARA? 4.- ZER EGINGO DUGU? 5.- NOLA EGINGO DUGU? INGURUNEAREN ETA GAINERAKO BALDINTZEN DESKRIBAPENA:

Durangon kokatuta dagoen ikastetxea da gurea. Durango 30.000 biztanle inguru dituen herria da eta euskaldunak %50 dira; erabilera %30 ingurukoa da. Euskal herriko egoera soziolinguistikoa kontutan hartuz beraz, herri euskalduna dela esango genuke gurea. Gure ikastetxeko familien jatorria euskalduna da; ekonomikoki erdi mailakoak dira. Euskararen erabilera ordea kezkatzen gaituen gai bat da, gure ikasleak klasetik kanpo ez baitaude euskara erabiltzeko motibaturik. Etorkinen kopurua oraindik ere esanguratsua ez bada ere, kopurua azken urteetan gehituz doa, eta arreta berezia eskatzen duen gaia da Gure ikastetxeak 0 urtetik hasi eta 16 urte bitarteko eskaintza egiten du, hau da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitu artekoa. Ikastetxeak bi lerro ditu eta guztira 400 bat ikasle ditu. Kooperatiba izaera du eta hiru bazkide motak osotzen dute: guraso, langile eta laguntzaileak. Hezkuntza eredu partehartzailea bultzatzen dugu, hezkuntza komunitatea osotzen duten eragile guztien parte hartze aktiboa sustatzen saiatzen gara, ikasle, irakasle eta langileena, horrek hezkuntza eskaintza bera aberasten duela ulertzen dugulako.

Inguruneko Gizartearekiko lotura: - Udalarekin harremana: udalak zuzeneko parte hartzea du gure ikastetxean,

zinegotzi batek (kulturakoak) artezkaritza kontseiluan ordezkari bat duelako. Artezkari kontseilua hilean behin biltzen da eta ikastetxeko erabaki garrantzitsuenak bertan hartzen dira. Eskola kontseiluaren pareko organoa da.

Guraso aurkezpena 2008-9-20

Page 2: IKASTETXEAREN HEZKUNTZA PROIEKTUA

- Herrigintza: gure ikastetxea herritik sortutako ekimena eta lotura sendoa du herrian dauden kultur ekimen ezberdinekin: Berbaro, Gerediaga, AEK, Plateruena.

Gure hezkuntza eskaintzan inguruneko gizarte hurbilarekin harremana bultzatzen saiatzen gara; hezkuntza eta gizartea eskutik helduta doazen elementu bereiztezinak direla ulertzen dugu. Azken finean gure gazteak bizitzarako prestatzen ditugu eta hori egiteko ezinbestekoa deritzogu ingurunearen jarraipen zuzena egitea. Gure ikastetxeko familien egitura sozial eta ekonomikoa honela definituko genuke:

o Maila ertaineko familiak. Hori kontutan izanik finkatzen dira ikastetxeko kuotak. Gure ateak familia guztientzako zabalik daude eta inor ez da baldintza sozial edota ekonomikoengatik baztertzen. Horretarako ikastetxeak beken sistema berezkoa du garatuta, kuotak ordaintzeko arazoak dituzten familiei laguntzeko.

o Euskararekiko sentsibilitatea dutenak. Hau horrela izan arren, gure ikastetxeko erronka handi bat da euskararen erabilera bultzatzea eta horretarako abian du Euskaraz Bizi izeneko egitasmoa. Proiektu honetan eremu kurrikularretik haratago, eremu ez kurrikularrerako ekintzak finkatzen dira; beti ere euskararen erabilera bultzatzeko.

ZER NAHI DUGU? OINARRIZKO HELBURUAK: - Gure ikastetxean irakasleak Hezitzaile izaera du. Bere zeregina eduki

kognitiboak transmititzetik haratago, ikasleekin zuzeneko eta banan-banako lana egitean datza. Honela ikaslearen garapen integrala bultzatuko du, hainbat balore landuz: Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikasi, ikasten eta pentsatzen ikasi, komunikatzen ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi, Egiten eta ekiten ikasi.

- Gure ikasleen izaera kritikoa eta askatzailea bultzatuko duen hezkuntza dugu helburu.

- Euskal Herriko kultura oinarri izanik, mundu zabalera irekita dagoen ikuspegia landuko da (kulturaniztasunaren ideia)

- Ikasle guztiak ezberdinak direla jakinik, aniztasunean heziko dira elkarrekin eta banan banako harreta eskainiz.

- Inor ez da pentsakera, baldintza ekonomiko zein sozialengatik baztertuko - Hezkuntza berritzailea eskaintzen dugu eta horretarako gure irakasleen

etengabeko formazioari garrantzi berezia ematen diogu - Eleaniztasuna: euskarazko hezkuntza oinarri izanik, gure ikasleak hizkuntza

ezberdinetan trebatzea dugu helburu. Horretarako Europako hizkuntza adierazleak jarrito ditugu helburutzat; honako hauek:

o Euskara: B1 o Gaztelera: B1 o Ingelesa: C1 o Frantsesa: C2 Honek zer esan nahi du? Euskaraz eta gazteleraz ahozko zein idatzizko ezagutza osoa izango dutela gure ikasleek derrigorrezko eskolaldia amaitu ondoren.

Guraso aurkezpena 2008-9-20

Page 3: IKASTETXEAREN HEZKUNTZA PROIEKTUA

Ingelesean oinarrizko ezagutza izango dute eta Frantsesean hastapeneko ezagutzak izango dituzte.

- Gure ikastetxean pertsonen arteko harreman eta giro ona da erronka nagusia.

Pertsona guztiengan sinisten dugu eta elkarren arteko konfidantza eta errespetua izango da gure arteko harremanen ardatza.

- Foro eta gune aproposak ahalbideratuko dira guztiok iritzia emateko aukera izan dezagun. Eta bultzatu egingo da guztion parte hartzea horrek gure hezkuntza komunitatea indartzen duelako.

NOR GARA? IDENTITATE-PRINTZIPIOAK:

o Irakaslearen hezitzaile izaera o Ikaslearengandik eta familiarengandik gertutasuna erakusten duen hezkuntza

bultzatzen dugu komunikazio etengabea horretarako baliatuz. o Elkarlana eta talde lana: gure ikastetxean hezkuntza proiektua kide guztion parte

hartze eta elkarlanarekin bideratzen da: familia, irakasle eta gizarteko ordezkarien iritzia kontutan hartuz. Horretarako foro aproposak ditugu.

o Euskaldun eleanitzak gaitzea dugu helburu. o Hezkuntza inklusiboa dugu helburu, desberdintasunen orekatzaile eta

aniztasunaren integratzaile.

ZER EGINGO DUGU?

o PEDAGOGIA LERROA o ESKOLA ESKAINTZA

PEDAGOGIA LERROA (DBHrako) - Eduki ezberdinak lantzeko, metodo aproposak erabiliko ditugu. Kontutan hartuz

edukiak izan daitezkeela: o Kognitiboak o Prozedurazkoak o Jarrerazkoak

Gure ikastetxeko oinarrizko helburuak dira ikasleak oinarrizko konpetentzietan trebatzea; horregatik pedagogía metodo berritzaileak erabiliko ditugu eduki mota ezberdinak lantzeko. Edukiak modu zabalean ulertzen ditugu gure ikastetxean, eduki kognitiboak barneratzeak duen garrantzia albo batera utzi gabe, bestelako edukiak lantzea ere oso garrantzitsua dela uste dugu, prozedurazkoak eta jarrerazko edukiak hain zuzen. Formakuntza integrala dugu helburu, goian aipatu hiru gaitasunak modu orekatuan lantzen dituen formakuntza hain zuzen. Bultzatuko dugun pedagogia lerroa konstruktibista da. Bertan bai irakasle edo hezitzaileak eta bai ikasleak jarrera aktiboa izango dute. Hezitzaileak ikasleak DAKIENA hartuko du bere lanaren abiapuntutzat eta irakasten dituen edukiak ikasleek dakiten horretatik gertu egongo dira. Horrela etengabeko

Guraso aurkezpena 2008-9-20

Page 4: IKASTETXEAREN HEZKUNTZA PROIEKTUA

ikasketa prozesua bultzatuko da, non ikaslea izango den bere ikaste prozesuaren protagonista nagusia. Lan-proiektuen teknika erabiliko dugu batez ere horretarako. Zer da lan-proiektua? Proiektu bat burutzeko ikasleek taldean egin beharreko lana da. Helburu didaktikoak argi izanik, hezitzaileak kontutan hartzen ditu ikasle horien interesak zein diren, lana eurentzako motibagarri izan dadin. Hiru fase ditu: 1.- Kurtso hasieran ikasleei egin beharreko proiektuen berri emango zaie, lortu nahi diren helburuak argi adieraziz. Lehen edo hasierako fasean, hezitzaileak protagonismo handia izango du, egin beharreko lana zein den azalduz, lana egiteko informazioa non bilatu azalduz,.... 2.- Bigarren fase honetan ikasleak parte hartze handiagoa izango du: lana burutzen hasiko da eta edukiak barneratzen. Hezitzaileak fase honetan ikaslea bideratzeko lana izango du, egiten dituen akatsak zuzenduz. 3.- Hirugarren eta azken fasean hezitzaileak protagonismoa galduko du eta ikasleak bere lana modu autonomoan bideratuko du (beti ere bere taldearen barruan). Zer lortzen dugu teknika honekin? - Ikasleen autonomia bultzatzen laguntzen du - Talde lanean lan egiten ikasten du - Norberaren gaitasun, erritmo eta interesetara egokitzen da Hau da, ikastetxearen oinarrizko helburuekin guztiz bat datorren lan metodologia da. ZELAN EBALUATUKO DUGU? Ebaluazioa hartu dugun eskola modelo inklusiboarekin bat etorriko da. Hau da, koherenteak izango gara eta edukiak ebaluatzeaz gain prozesuak aztertuko ditugu. Ebaluazioa praktika moral bat da eta beraz baloreak ere kontuan hartuko ditu. Dibertsitate handiko neurgailuak, elkarrizketak, behaketa… erabiliko ditugu ikasleak ebaluatzeko. Irakasleak ebaluatzen ari den ikaslearekin eta beste irakasleekin kontrastatuko du bere iritzia. Ebaluazioaren helburua: ebaluazioak ikaslearen ikaste prozesua hobetzeko balio behar du. NOLA EGINGO DUGU? ANTOLAMENDU ETA FUNTZIONAMENDU EREDUA 1.- KOMUNIKAZIOA: Ikaslearen ikasketa prozesuan ikastetxeak garrantzi handia badu ere, beste bi esparruk ere eragin handia dute zeregin horretan: familia eta gizarteak hain zuzen. Familiarekin etengabeko komunikazioa mantentzea ezinbestekoa jotzen dugu gure ikastetxean. Komunikazio hori mantentzearen ardura ikasle bakoitzaren tutorearena da. Hau horrela izanik ere, ikaslearen heziketa hezitzaile taldearena dela argi ikusten dugu (ez tutorearena soilik).

Guraso aurkezpena 2008-9-20

Page 5: IKASTETXEAREN HEZKUNTZA PROIEKTUA

Printzipio hauek argi adierazi nahi ditugu: - Familia da seme-alaben lehen hezitzaile eta irakasle. - Heziketa gurasoen erantzunkizuna da nagusiki - Familia eta ikastetxearen ELKARLANAREKIN umearen hezkuntza integrala

lortzea dugu helburu, norabide berdinean lan eginez. - Ikaslearen hezkuntzaren ardura klaustroarena da, ez tutorearena bakarrik.

Tutoreak zubi-lana egingo dugu ikastetxea eta familiaren artean. Zelan bideratuko dugu komunikazioa? Familiarentzako erreferentea bere seme edo alabaren tutorea izango da. Ikastetxeko ateak zabalik egongo dira edozein momentutan familiak tutorearekin harremanetan jarri nahi badu, zalantzaren bat duelako, kezkaren bat konpartitu nahi duelako… Ikasturtean zehar aurrez finkaturik ditugun bilera egunak hauexek dira: - Irailean: kurtsoari buruzko aurkezpen orokorra egiten da. Tutore bakoitza bere

ikasle taldearen familiarekin biltzen da. Helburua: tutorea beraren aurkezpena, ebaluazio datak, irteerei buruzko informazioa…ematea.

- Urrian: Jarraipen bilera. Ez ohiko ebaluazio bat egiten dugu ikaslea nola dagoen ikusteko. Ebaluazio honen helburu nagusia zera da: ikasleak izan dezakeen arazoren bat garaiz detektatzea. Hau gertatuko balitz bakarrik jarriko litzateke tutorea familiarekin harremanetan.

- Azaroan 1. ebaluazioa: tutorea bere taldeko ikasleen gurasoekin bilduko da banan banan. Ikaslearen errendimenduaren barri emango die gurasoei eta era berean gurasoengandik baliagarria izan daitekeen informazioa jasoko du ikasleari buruz.

- Otsailean: 2. ebaluazioa. Emaitzak printzipioz telefonoz komentatuko ditu tutoreak gurasoekin. Beharrezkoa ikusten duen kasuan bakarrik bilduko da familiarekin.

- Maiatzean: 3. ebaluazioa. Azken emaitzak banatuko zaizkio ikasleari. Tutoreak orientatzaile lana ere egingo du.

Ikasleari aurrera begira dituen aukerei buruzko informazioa emango dio eta aukera bat egiten lagunduko dio.

DBH amaitu ondoren honako dira ikasleak dituen aukerak:

1.- Batxilergoa. 2.- Erdi mailako lanbide heziketako zikloa.

DBH amaitzen ez duen ikaslearentzat honako aukerak daude: 1.- PCPI edo lanbide hastapenak. 2.- DBHko titulua izateak duen garrantziaz jabetzen gara. Arestian esan

dugunez, ikasle guztiak ezberdinak dira eta gaitasunak ere ezberdinak dituzte. Ohiko bidetik DBH titulua lortzeko zailtasunak dituenarentzat eta ikastetxe inklusiboaren alde lan egiten dugunez, hezkuntza premia bereziak dituztenentat dibertsifikazio kurrikularra planteatzeko adituak ditugu gure ikastetxean. Psikologo eta pedagogo talde prestua, Durangoko berritzegunearekin elkarlanean diharduena holako kasuetarako.

Nerabeekin lanean ari gara. Nerabezaroa honela ikusten dugu:

Guraso aurkezpena 2008-9-20

Page 6: IKASTETXEAREN HEZKUNTZA PROIEKTUA

Ikaslea bere etorkizuna eraikitzen ari den fasean burubelarri sartuta dago adin

honetan. Gizartean bere lekua egin behar du eta eskatzen zaizkion erantzunkizun berriei aurre egin beharrean aurkitzen da.

Etapa honetan tutore eta familiaren arteko lankidetza oso inportantea da. Informazioa elkartrukatzea eskola eta familiaren artean zutabe inportantea izango da nerabearen garapenerako.

2.- ORDUTEGI ANTOLAKETA: Antolaketa klasikoa alde batera utziko dugu gure ikastetxean. Horrela ikasgai bakoitzak ordu beteko saioak izan beharrean, saioak bi ordukoak izango dira. Zergatik? Aukeratu dugun metodología garatu ahal izateko. Lan-proiektuak garatu ahal izateko irakasleak denbora behar du. Taldeak egin, egin beharreko lanak azaldu, ikasleak euren artean antolatu, informazioa bilatu... Edozein kasutan argi utzi nahi dugu legeak zehazten dituen minimoak ikasgaietan guztiz betetzen ditugula. Alde horretatik gurasoak lasai utzi nahi zaituztegu. Bi orduko saioak eginez ikasgaietan ikasleek lantzen dituzten edukinak hobeto barneratzen dituzte, eta denbora hobeto aprobetxatzen dutela ulertzen dugu. 3.- PARTE HARTZEA IKASTETXEAN: Gurasoek zelan hartzen dute parte ikastetxean? Gure ikastetxea kooperatiba denez., organo gorena Batzar Nagusia da. Bertan kooperatibako bazkide guztiek hartzen dute parte eta normalean urtean behin ospatzen da. Batzar honetan kooperatibari dagozkon erabaki garrantzitsuenak hartzen dira. Batzar Nagusiak Artezkaritza kontseilua osotuko duten kideak aukeratzen ditu. Kontseilu honetan 9 kidek hartzen dute parte: - 3 gurasok - 3 langilek - 3 gizarteko ordezkarik Ikasleen zelan hartzen dute parte ikastetxean? Ikasleek ere parte hartzen dute iritzia emanez. Botu eskubiderik ez dute, adin txikikoak direlako. Horretarako ikastetxean badago Ikasle kontseilua deitzen dugun egitura. Bertan gela bakoitzeko ikasleen ordezkariak zuzendaritza taldearekin biltzen dira hilean behin eta ikastetxeko barne araudia erabakitzen dute, ikasleei dagozkien gaietan: greba arautegia, azterketen antolaketa eta ebaluazio irizpideak. Irakasleak ikaslearekin “negoziatu” egin behar du zer ebaluatuko dan eta zelan ebaluatuko dan. “Ikasleak ezinbesteko garrantzia dute berrikuntzak planteatzeko garaian. Ikasleek ikastetxeko aginte organoetan parte hartu behar dute eta iraskuntzako helburuak, metodoak, edukiak eta ebaluatzeko irizpideak aztertu eta ebaluatzeko guneetan parte hartu behar dute” dio Miguel Angel Santosek (Malagako Unibertsitateko didaktika eta eskola antolaketa katedraduna) dioena gure egiten dugu. Ref. Hik hasi, 34. zkia, 1999ko urtarrila.

Guraso aurkezpena 2008-9-20

Page 7: IKASTETXEAREN HEZKUNTZA PROIEKTUA

Guraso aurkezpena 2008-9-20

Artezkaritza kontseilua hilean behin bilduko da eta ikastetxearen ildo estrategikoarekin lotuta dauden erabakiak hartuko dira bertan. Gurasoen parte hartzea bultzatzeko bestelako ekimenak ere baditugu: - asetasun inkestak pasatuko dizkiegu urten bi aldiz. Inkesta hauen emaitzak

erabiliko ditugu hurrengo urterako hobekuntzak proposatzeko. - Auzolana: ikasturte hasieran bost larunbat izendatzen dira auzolanerako. Egun

hauetan gurasoek borondatez hartzen dute parte eta ikastetxeko hainbat mantenu lan burutzen dira: pintatu, konponketak,... Era beran gurasoak elkar ezagutzeko aukera ere ematen dute deialdi hauek.

- Gurasoen eskola: ikasturtean bi mintegi antolatzen dira. Gurasoentzako interesgarri diren gaiak aukeratzen dira eta horretarako aditu bat gonbidatzen da ikastolara. Adituak lehen 30 minutuan hitzaldi labur bat ematen du eta ondoren gurasoek izan ditzaketen galderak egiten dituzte. Antolatu diren guraso eskolak honako gai hauen inguruan izan dira: drogen eragina nerabezaroan, sexualitatea zelan tratatu,…