i2e: 12 m-ko hiri-autobusa, % 100ean elektrikoak diren trakzio eta ... · Espainiako bost...

6
Material eta ekipoen berreskuraga- rritasun eta birziklagarritasun indizea % 90ek gorakoa da. 200-220 km-ko autonomia 5-7 orduko karga bakar batez (15-17km/h) % 0 zuzeneko isuri hiri-ingurunean. Karbono- aztarnaren % 86ko murrizketa diesel autobus kon- bentzional baten aldean . IRIZAR S. Coop. i2e: 12 m-ko hiri-autobusa, % 100ean elektrikoak diren trakzio eta klima$zazioarekin Irizar Taldeak i2e autobusa garatu eta sortu du, hau da, % 100 elektrikoa den lehenengo 12 metroko hiri-autobusa . Teknologia propioarekin garatuta eta fabrikatuta, bizi- zikloaren ikuspegiarekin,, Irizar Taldeak berrikuntzaren alde egindako apustuaren emaitza da. Helburua hiri-mugikortasun jasangarriaren erreferente bihurtzea da. % 100 elektriko, ibilgailua diseinatuta dago ahalik eta era- ginkortasun energetiko handiena (kontsumo txikiagoa) eta autonomia izan ditzan, bere bizi-amaieraren kudeaketa opti- moarekin batera. 8,45 gr CO2 eq./km.p-ko karbono-aztarnarekin (kilometro eta bidaiari bakoitzeko), i2e modeloa IRIZAR taldeko enpresen eta Teknologiaren Euskal Sareko zentro teknologikoen lan ba- teratuaren emaitza da. Isuriak eta kutsagarriak Zuzeneko isurien ezabaketa erabilera fasean (CO 2 , NO x ); eta bidaiariek ez dute ez zaratarik ez bibraziorik jasaten. Energia Trakzio elektrikoko sistema baten eragin- kortasuna % 70 ingurukoa da; diesel- sistema konbentzionalarena, berriz, gehi- Balio-katearekiko lotura IRIZAR Taldearen teknologia propioare- kin lan egin da, Teknologiaren Euskal Sarearen lankidetzarekin . Merkatuko kuota Hiri-mugikortasun jasangarrian oinarritu- tako negozio-linea berri bat ireki du. PRODUKTUA/ZERBITZUA 2015EKO URRIA Lehengaiak eta hondakinak Torlojutze modularreko sistema berria eta % 100 birziklagarriak diren bateriak. Mantenu txikiagoa eta balio-bizitza luze- agoa . Aurrea hartzea Iraulketaren kontrako R.66 segurtasun- araudia betetzen duen lehen autobus Malgutasuna Eserlekuen banaketaren eta gurpil-aulkien kokapenaren diseinu oso malgua , bezero- en betekizunei egokituta . ING URU MEN - EM AIT ZAK ENP RES A - E MAI TZA K

Transcript of i2e: 12 m-ko hiri-autobusa, % 100ean elektrikoak diren trakzio eta ... · Espainiako bost...

Page 1: i2e: 12 m-ko hiri-autobusa, % 100ean elektrikoak diren trakzio eta ... · Espainiako bost enpresatan. Bere presentzia komertziala bost kontinenteetako 90 herrialdetara iristen da.

Material eta ekipoen berreskuraga-

rritasun eta birziklagarritasun indizea

% 90e�k gorakoa da.

200-220 km-ko autonomia

5-7 orduko karga bakar

batez (15-17km/h)

% 0 zuzeneko isuri hiri-ingurunean. Karbono-

aztarnaren % 86ko murrizketa diesel autobus kon-

bentzional baten aldean .

IRIZAR S. Coop.

i2e: 12 m-ko hiri-autobusa, % 100ean elektrikoak diren

trakzio eta klima$zazioarekin

Irizar Taldeak i2e autobusa garatu eta sortu du, hau da, %

100 elektrikoa den lehenengo 12 metroko hiri-autobusa .

Teknologia propioarekin garatuta eta fabrikatuta, bizi-

zikloaren ikuspegiarekin,, Irizar Taldeak berrikuntzaren alde

egindako apustuaren emaitza da. Helburua hiri-mugikortasun

jasangarriaren erreferente bihurtzea da.

% 100 elektriko, ibilgailua diseinatuta dago ahalik eta era-

ginkortasun energetiko handiena (kontsumo txikiagoa) eta

autonomia izan ditzan, bere bizi-amaieraren kudeaketa opti-

moarekin batera.

8,45 gr CO2 eq./km.p-ko karbono-aztarnarekin (kilometro

eta bidaiari bakoitzeko), i2e modeloa IRIZAR taldeko enpresen

eta Teknologiaren Euskal Sareko zentro teknologikoen lan ba-

teratuaren emaitza da.

Isuriak eta kutsagarriak

Zuzeneko isurien ezabaketa erabilera

fasean (CO2, NOx); eta bidaiariek ez dute

ez zaratarik ez bibraziorik jasaten.

Energia

Trakzio elektrikoko sistema baten eragin-

kortasuna % 70 ingurukoa da; diesel-

sistema konbentzionalarena, berriz, gehi-

Balio-katearekiko lotura

IRIZAR Taldearen teknologia propioare-

kin lan egin da, Teknologiaren Euskal

Sarearen lankidetzarekin .

Merkatuko kuota

Hiri-mugikortasun jasangarrian oinarritu-

tako negozio-linea berri bat ireki du.

PRODUKTUA/ZERBITZUA

2015EKO URRIA

Lehengaiak eta hondakinak

Torlojutze modularreko sistema berria

eta % 100 birziklagarriak diren bateriak.

Mantenu txikiagoa eta balio-bizitza luze-

agoa .

Aurrea hartzea

Iraulketaren kontrako R.66 segurtasun-

araudia betetzen duen lehen autobus

Malgutasuna

Eserlekuen banaketaren eta gurpil-aulkien

kokapenaren diseinu oso malgua , bezero-

en betekizunei egokituta .

INGURUMEN-EMAITZAK ENPRESA-EMAITZAK

Page 2: i2e: 12 m-ko hiri-autobusa, % 100ean elektrikoak diren trakzio eta ... · Espainiako bost enpresatan. Bere presentzia komertziala bost kontinenteetako 90 herrialdetara iristen da.

2

Errekuntza-ibilgailuen zirkulazioak CO2 isurien % 40 eta gainerako kutsagarrien % 70 sortzen ditu hiriguneetan. Europako

udal garrantzitsuenak (Paris, Londres…) hiri-garraiabide jasangarriagoak eskatzen ari dira, isuri eta zarata gutxiagorekin.

IRIZARek, elektrizitatearen erabilera erregai alternatibo gisa bultzatzeko europar programak betetzearekin konprometitu-

tako enpresa den aldetik, % 100 elektrikoa den 12 metroko hiri-autobus bat diseinatu eta garatu du. i2e izenez eza-

guna, bere ardatza da eraginkortasun energetikoa maximizatzea bere bizi-ziklo osoan; bere Klaseko lehenengoa

da IRIZARen katalogoan.

Gaur egun, merkatuan badira autobus hibridoen modeloak (erregai fosila + elektrizitatea), baina IRIZARen i2e autobusak

% 100 elektrikoa den modelo bat ekarri du, elementu bereizle gisa, bai trakzioan eta bai klimatizazioan.

Teknologia propioaz garatutako Ibilgailu horri esker, merkatuko segmentu berriak zabaltzen dira IRIZARentzat, bai nazio

mailan eta bai nazioartean,, eta teknikaren abangoardian jartzen du.

∗ I2e % 100 elektrikoa den autobus bat da, 12 m-koa; 3 ate bikoitz ditu, beheko pisu jarraitua, kristalezko azalera

oso zabala (atzeko beira mantentzen du, eta bi alboetan beira zeharrargi jarraituak daude autobusaren aurrealdetik

atzealderaino) eta ingurumen-inpaktu optimizatuak.

∗ R107 homologazioa gainditzen du mugikortasun murriztuko pertsonen irisgarritasunaren atalean

(minusbaliatuentzako arrapala jar daiteke, eskukoa eta elektrikoa), eta segurtasun aktibo eta pasiboaren betekizun

zorrotzenak betetzen ditu, zeren eta, munduko merkatuan, iraulketaren kontrako R.66 araudia betetzen duen

autobus elektriko bakarra baita.

∗ Malgutasun handia du eserlekuen banaketa eta gurpil-aulkien kokapena diseinatzeko, bere teknologia elektrikoari

esker; teknologia horrek, gainera, berotegi-efektuko gasen (BEG) eta gai toxikoen (NOx eta partikulak)

zuzeneko isuriak ezabatzen ditu bere funtzionamenduan. BEGen isuri bakarrak zeharkakoak dira, lehengaiak

eskuratzeko lanagatik, bateriak kargatzean kontsumitutako elektrizitateagatik eta ibilgailuaren balio-biziaren

amaieraren tratamenduagatik.

∗ i2e proiektua Euskadiko industria-ehunarekin lankidetzan egindako lana da. Garatutako teknologia

berritzailearen garapen eta ezarpenean (biltegiratze energetikoa kudeatzeko sistema, klimatizazio automatikoko

teknologia, ultracapez hornitutako bateriak, energia birsortzailea..) funtsezkoak izan dira IRIZAR taldearen enpresa

gipuzkoarrak, hala nola JEMA, DATIK eta CREATIO, eta baita HISPACOLD eta MASATS enpresak ere.

∗ Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareak funtsezko presentzia eta parte-hartzea izan ditu; beraz, jasangarritasun

sozialaren ikuspuntutik, ibilgailu hau gehienbat euskal langileez eta baliabide propioez garatzeak indartu egiten

ditu erregio eta toki mailako sinergia eta konpetentziak.

Egindako Bizi-zikloaren Analisiak (ibilgailuaren materialak eskuratzetik, fabrikaziotik, erabileratik eta bizi-amaieratik

ondorioztatutako inpaktuen analisia, UNE-EN ISO 14040:2006 eta UNE-EN ISO 14044-2006 arauen arabera) bidea eman

du jorratu beharreko alderdi nagusiak identifikatzeko, eta hauxe izan da horren emaitza:

∗ i2e autobusak oso karbono-aztarna txikia du, hots, 8,45 gr CO2 eq/km.p

(kilometro eta bidaiari bakoitzeko). Errekuntza-autobus konbentzinal batekin

alderatuta, bere balio-bizitza osoan lortzen da 800Tn CO2 eq inguru saihestea

(baterien elektrizitate kontsumoari atxikitako isurien eta erregaiaren

errekuntzaren arteko diferentzia ). Karbono Aztarna bizi-ziklo osoan kontuan

hartuz gero, i2ek saihesten du 35Tn CO2 eq/p inguru isurtzea.

AURREKARIAK

EMAITZA ETA FUNTSEZKO ALDERDIAK

IRIZAR S. Coop. ie2: 12 m-ko hiri-autobusa, % 100 elektrikoak diren trakzio eta klima$zazioarekin

Page 3: i2e: 12 m-ko hiri-autobusa, % 100ean elektrikoak diren trakzio eta ... · Espainiako bost enpresatan. Bere presentzia komertziala bost kontinenteetako 90 herrialdetara iristen da.

3

Irizarrek bere ahaleginak zuzendu ditu autobusaren ingurumen-inpaktu globalean eragina duten 3 funtsezko alderdien

eraginkortasuna optimizatzera: (1) trakzio-sistema eta bateriak, (2) erabilitako lehengaiak eta (3) osagai guztien

kudeaketa balio-bizitzaren amaieran.

i2e autobusaren ezaugarri azpimarragarrienak honako hauek dira::

Trakzio-sistema elektrikoa. Bere eraginkortasun energetikoa % 70 da, eta diesel-autobus konbentzionalena % 35.

Beraz, erdia kontsumitu behar du ibilbide berdina egiteko.

Erabilera fasean erabilitako mix elektrikoak ibilgailuaren azkeneko inpaktua determinatzen du; izan ere, bateriak kargatzeko

elektrizitatearen ekoizpenean energia berriztagarriek duten pisua zenbat eta handiagoa den, orduan eta txikiagoa izango

da karga horren ingurumen-inpaktua, eta, ondorioz, txikiagoa ibilgailuaren bizi-zikloaren ingurumen-inpaktua ere bai.

Energia berriztagarrien erabilera hirietan eta administrazio publikoen aldetik sustatzeak nabarmen murriztuko luke hiri-

garraio elektrikoaren ingurumen-inpaktua ,

So-Nick bateriak erabiltzen ditu trakzio-sistemaren eta klimatizazioaren energia hornidura gisa: oso arin eta konpaktuak:

∗ Pisua eta tamaina Pb bateria konbentzionalena baino % 40 txikiagoak dira eta Ion-Litio bateriena baino % 26

txikiagoak; lehengaiak aurreztu eta ibilgailuaren pisua murrizten du, eta horrek zuzeneko lotura du energia

kontsumoarekin.

∗ Energia espezifiko hobea:, instalatutako energia % 6 handitzen du bateria kilo bakoitzeko.

∗ Tenperatura handiagoetan operatu daitezke; beraz, ibilgailuaren sabaian jar daitezke eta bidaiarien gunea

malgutasun, irisgarritasun eta konfort bisual handiagoz diseinatu daiteke.

∗ Fabrikatzaileak segurtatzen du bateriaren balio-bizitza 5-7 urtetik gorako dela, eta bermatzen du osoko karga

bakoitzak % 1 soilik murrizten duela eraginkortasuna (karga bakoitzak % 99ko eraginkortasuna bermatzen du

bateriarentzat); beraz, ibilgailuaren balio-bizitzan (15 urte) behin bakarrik aldatu behar dira bateriak.

∗ Bateria hauek Ion-Li baterien aldean duten eraginkortasun txikiagoa konpentsatzen da, zeren i2e autobusak energia

kantitate handia baitu ibilgailuan, bere operazioaren C-rate txiki samarra da eta ez du behar Ion-Litio bateriekin

beharrezkoa den hozte-sistema osagarria.

IRIZAR S. Coop. ie2: 12 m-ko hiri-autobusa, % 100 elektrikoak diren trakzio eta klima$zazioarekin

KASU PRAKTIKOAREN DESKRIBAPENA

Page 4: i2e: 12 m-ko hiri-autobusa, % 100ean elektrikoak diren trakzio eta ... · Espainiako bost enpresatan. Bere presentzia komertziala bost kontinenteetako 90 herrialdetara iristen da.

4

Ultracaps-sistema: ultrakondentsadoreek milaka ziklo kargatu eta deskargatzen dituzte oso arin, errendimendurik galdu

gabe, zeren disoluzio elektrolitiko bat polarizatuz funtzionatzen baitute, bateria konbentzionalen erreakzio kimiko

geldoagoen ordez. Hala, sistemaren karga osoa 5 orduan soilik egin daiteke.

Gainera, beren karga oso arin askatzen dute, eta horri eta ibilgailuarentzat diseinatutako trakzio bereziko sistemari esker,

i2e-k potentzia eta pare motor nahikoa lortzen ditu edozein motatako hiri-orografiari eta edozein desnibeli inolako

arazorik gabe egokitzeko.

Biltegiratze energetikoa kudeatzeko sistema enpresaren barruan diseinatu da algoritmo propioekin, bateriaren eta

superkondetsadoreen arteko erlazioa kudeatzeko (horiek gehitu dira bi osagaien kargaren egoera tarte optimoan

mantentzeko, osagaien bizi-zikloa luzatzeko eta operazioaren kostua hobetzeko).

Energia birsortzailearen zuzeneko kontsumo-sistema,, ibilgailua balaztatzearen bidez; horrek ahalbidetzen du energia

aprobetxatzea biltegiratu behar izan gabe.

Klimatizazio automatikoko teknologiak tenperatura erregulatzen du konfort egoera lortzeko, energetikoki

eraginkorrena den puntua bilatuz, IRIZAR taldeak garatutako algoritmoetatik abiatuta. Sistema horrek ahalbidetzen du

energiaren % 8 aurreztea, eskuko kontrol sistemarekin alderatuta, eta % 30raino igo daiteke konpresore elektriko bat

atxikitzen bazaio klimatizazio-sistemari.

Eco- Assist Teknologiak kontsumo, autonomia, ibilbide eta beste alderdi batzuei buruzko informazioa ematen du

denbora errealean; horri esker, gidariak ibilgailuaren operazioa alda dezake ahalik eta eraginkortasunik handiena lortzeko.

KASU PRAKTIKOAREN DESKRIBAPENA

IRIZAR S. Coop. ie2: 12 m-ko hiri-autobusa, % 100 elektrikoak diren trakzio eta klima$zazioarekin

Page 5: i2e: 12 m-ko hiri-autobusa, % 100ean elektrikoak diren trakzio eta ... · Espainiako bost enpresatan. Bere presentzia komertziala bost kontinenteetako 90 herrialdetara iristen da.

5

IRIZARek aldatu du bere autobusak fabrikatzeko forma; hala, lehentasuna eman dio bere osagai guztiak desmuntatu eta

birziklatu ahal izateari, eta horretarako soldaduaren sistema tradizionala aldatu du eta haren ordez torlojutze

modularreko sistema berri bat ezarri, % 90etik gorako birziklagarritasun eta berreskuragarritasun indizeak lortuz

ibilgailuarentzat, ISO 22628 arauaren arabera: "Road vehicles. Recyclability and recoverability calculation method".

∗ Txasisari torlojuez lotutako aluminiozko egiturak soldadura

iraunkorrak ezabatu ditu, eta horrek errazten du egitura

geroago banakatzea eta modu independentean kudeatzea,

ibilgailuaren bizi-amaieran.

∗ Alboak eta sabaia (karrozeria osatuz) aluminiozkoak dira, eta

egituraren pieza garrantzitsuenak elkarren artean torlojutzen

dira. Txasisaren gainerako zatia karrozerian torlojutzen da,

elkarren artean torlojutako hamar azpimultzo eratuz; era

horretan, ibilgailuaren egitura osatzen da.

∗ Trakzio– eta biltegiratze-elementu gehienak egituran

torlojutzen dira, eta horrek errazten du elementu horiek

muntatzeko eta desmuntatzeko prozesua.

∗ Bateriak % 100 birziklagarriak dira; horien aldean, adibidez,

Ion-Litio bateriez % 60 ratioak lortzen ari dira.; horrela

egiaztatzen dute LIFE “RecLionBat proiektuaren datuek –

Europako Batzordeak finantzatutako proiektua, horrelako

bateriak birziklatzea ahalbidetzen duten teknikak garatzera zuzenduta-.

Autobusak balio-bizitza luzeagoa du eta mantenuko behar gutxiago, zeren elementu mekaniko mugikorren

murrizketak luzatu egiten baitu trakzio-sistemaren bizitza. i2e autobusean, motorraren errotorea soilik biratzen da, zeren

ez baitu ez abiadura-kaxarik ez enbragerik; autobus konbentzionalek, aldiz, abiadura-kaxaz eta motorraz gain errotazio

edo translazio mugimendua duten pieza ugari ditu.

I2e-ren inbertsoreen eta trakzio-sistemaren gainerako elementuen balio-bizitza autobusarena bezain luzea edo luzeagoa

da. Errekuntza-ibilgailuetan, berriz, abiadura-kaxak, motorrak, turbokonpresoreek, gasen birzirkulaziorako balbulek,

partikulen eta kutsaduraren aurkako iragazkiek eta gisa berekoek bizitza laburragoa dute eta aldizka konpondu eta

ordeztu behar izaten dira.

Autobus hau garatu ondoren, IRIZARek beste urrats bat egin du BZA metodologia eta ingurumen-profilaren

ebaluazioa bidaiarien garraio-sektorean ezartzeko bidean. Gaur egun, Produktuaren Kategoriako Arau (PCR ingelesez)

batzuen garapenean parte hartzen ari da, Produktuaren Ingurumen Adierazpenak (EDP ingelesez) erredaktatzeko eta

ziurtatzeko bidaiarien errepide-garraioaren sektorean, “International EPD System” ziurtapen-sistemarako.

PCR hori nazioarteko erreferentziazko dokumentua izango da produktu mota honen BZAk eta PIAk garatzeko;

horregatik, IRIZARentzat funtsezkoa da prozesu horretan parte hartzea, sektoreko Life Cycle Assessment-aren arloan

kokatzeko. Lan horren azken urratsa izango da Produktuaren Ingurumen Adierazpen bat prestatzea, egiaztatzea eta

KASU PRAKTIKOAREN DESKRIBAPENA

HURRENGO URRATSAK

IRIZAR S. Coop. ie2: 12 m-ko hiri-autobusa, % 100 elektrikoak diren trakzio eta klima$zazioarekin

Page 6: i2e: 12 m-ko hiri-autobusa, % 100ean elektrikoak diren trakzio eta ... · Espainiako bost enpresatan. Bere presentzia komertziala bost kontinenteetako 90 herrialdetara iristen da.

Enpresa-talde honen jarduera nagusia da autobusak eta

autokarrak diseinatzea, fabrikatzea eta merkaturatzea,

elektronikaren eta komunikazioen sektoreetan aritzeaz

batera.

Irizar, S. Coop. proiektu global bat da, 2.500 pertsona baino

gehiago biltzen dituena. Autobusak eta autokarrak

ekoizteko lantegiak ditu bost herrialdetan (Espainia,

Maroko, Brasil, Mexiko eta Hegoafrika), eta partaidetza du

Espainiako bost enpresatan. Bere presentzia komertziala

bost kontinenteetako 90 herrialdetara iristen da. Egoitza

nagusia Gipuzkoako Ormaiztegi herrian dago (Espainia).

1889an sortua, 125 urtetik gorako historiarekin, sektoreko

enpresa liderra de Espainian eta erreferentzia

garrantzitsuenetako bat mundu mailan.

IRIZAR S. Coop.

[email protected]

Irizar S.Coop. Zumarraga Bidea 8 20216—Ormaiztegi Gipuzkoa (Espainia)

Bikaintasun Kasu Praktiko hau Euskal

Enpresen Ingurumen Bikaintasunaren

Praktikei buruzko 2014ko deialdiaren

bidez argitaratu da

Kasu Praktikoaren egilea :

Irizar S.Coop.

Laguntza teknikoa:

IK Ingeniería, S.L.

www.irizar.com https://www.flickr.com/photos/

irizar_coaches_and_buses/sets/

“Irizar Taldearen % 100 elektrikoa den autobusa urrats handia da

markaren estrategiaren garapenean, zeren Irizar erreferente bihurtzen

baitu berrikuntza eta jasangarritasunaren alorretan, merkatuko

abangoardia teknologikoan kokatzea batera.”

Jose Manuel Orcasitas. Zuzendari Nagusia

Tel.: 943 80 91 00