Hotsak

16
2012ko abendua I. zenbakia 1.50 euro · · · " · BILBAO BBK LIVE 2013: Kartelburuak aurkeztuta “Egurra emateko gogotsu gaude” bueltan da ARKADA SOCIAL

description

Musika Aldizkaria

Transcript of Hotsak

Page 1: Hotsak

HOTSAK!2012ko abendua I. zenbakia 1.50 euro

tHE WHO · depeche mode · ARKADA SOCIAL · Btx · ...

BBIILLBBAAOO BBBBKK LLIIVVEE 22001133:: KKaarrtteellbbuurruuaakk aauurrkkeezzttuuttaa

“Egurra ematekogogotsu gaude”bueltan daARKADA SOCIAL

Page 2: Hotsak
Page 3: Hotsak

HTSK! 3

AURKIBIDEA

12

8

10

Hotsak! Musika Aldizkaria

Egilea

Egoitz Ingunza

Maketazioa

Egoitz Ingunza

Testuak

Mikel LizarraldeJokin BereziartuaEgoitz Ingunza

HHTTSSKK!!

9

Page 4: Hotsak

Laburrean !

Sei urte pasa dira estudiokoazken diskoa editatu zutene-tik. Haien ibilbidearekiko eta

jarrerarekiko fidelak: presarik gabeeta ziztu bizian, itzelezko hamabostabestirekin datoz. Abesti landuak,zehatzak eta Leihotikan unibertsoaberbataiatzen dituztenak. Punk-rocka eta hardcore melodikoarenarteko estilo zehatzarekin, bestela-ko estiloez ere blaitu dira diskoarenosotasuna aberasten duten erritmoerdiko abestiekin, energia, amorrua,indarra eta goxotasunik galdu gabe.El Sótano estudioan grabatuta IkerPiedrafitaren eskutik.

Arestiren omenez, Bi neskenmaitasuna edota Bosch bezalakoabestiek gora eta behera eramatengaituzte diskan zehar. Gaiak ere osoanitzak: maitasuna, kritika, esistent-zialismoa Umorea galdu barik,

Entzun! edo Goizeko Ordubiak bez-kalako kantetan.

Goienetxe Anaiak – AnaiaNagusia CDNafarroako hip-hop taldea lehendisko luzearekin datorkigu. Euskarazegindako hip-hop lotsagabe, ironikoeta zenbait momentutan garratz etakritikoarekin euskal gizartea irudi-katzen dute. Politika, komunikabide-ak eta gure inguruan dabiltzan pert-sonaien istorioak jorratzen dituzte.Euskaraz egiten den hip-hopari aireberria ematen dioten eta koherent-zia estilistikoa duten hamar abesti-rekin datozkigu. Dena birrintzekoprest datorren belaunaldi berria.

Balerdi Balerdi – HegokoLautadaren Ertzetik CDEuskal pop-rockaren klasiko batenitzulera. Hamabost urte pasa dira

ezer kaleratu gabe, eta orain indar-berriturik datoz, Euskal Herrianbarna emandako kontzertu andanabaten ostean. Boskotetik hirukoteizatera pasa dira. Amorotoko(Bizkaia) Musikorta Estudioan gra-batuta, orain Euskal Herrian barnaberriz emango dituzten aurkezpene-kin hasiko dira.

Gaur Ez – Gaur ez CD Nafarroako musikari berrien belau-naldia. Taldekideak Iruñea eta ingu-ruetatik datoz. Azken urtean etapasa den urteko udaberrian grabat-zen joan izan dira bilduma dugu.Haien kontzertuak ugaritzen joanizan dira ezagunago egin ahala.Melodia goxoak konposizio indart-suekin nahasten dituzte. Iruñeko KEstudioan grabatuta.

entzun.com

Leihotikan talde nafarrak sei urtekoisiluneari amaiera eman dio azken

lanarekin

4 HTSK!

Azkenaldian egiten ari garen moduan, udazken-negu parte honetan Euskal Herrikodiskoetxeak aurkezten ari diren materiala zuenganatzen ari gara. Honatx Iruñekozigiluaren nobedadeak:

Leihotikan, Balerdi Balerdi, Goienetxe Anaiak eta Gaur ez talde berriadira

GORek Durangoko Azokara eramanendituen nobedadeak aurkeztu ditu

Page 5: Hotsak

HTSK! 5

Bonberenea Ekintzak-ek hamar urte beteditu

BBonberenea Ekintzak plata-formak hamar urte bete ditu.Urte oparoak izan dira: "Elur

bola txiki zena bolatzar bilakatu da",diote argitaratu berri duten 2002-2012 Doinuen hamarkada liburuarenhitzaurrean. Hain zuzen ere, liburuhau Bonbereneako estudiotik etaeszenatokitik pasa den guztiarenatzera begirada bat da, BonbereneaEkintzak-en historia, azken finean.Horregatik, besteak beste, argitara-

tutako material guztiari errepasoaegiten diote eta bertako estudiokoarduraduna izandakoari, Txapi ale-gia, elkarrizketa egiten diote ere.

Liburuak gainera, ikus-entzunez-ko atal inportantea jasotzen du:Batetik, argitaratutako disko bakoit-zetik kantu bat hautatu dute (38kantu guztira bi CDtan banatuta).DVD biek berriz, azken urteetakozuzeneko batzuk eta estudiotik pasa-

tako zenbait taldeen bideoklipakdakartzate.

CDetan zein DVDetan ondoko tal-deak aurkituko dituzue, besteakbeste: , Kuraia, Peiremans+, Anger,Yakuzi, Fiachras, Petti, Eraso!,Anestesia, Izaera, Estricalla,Deabruak Teilatuetan, WillisDrummond, Berri Txarrak, Lif, ZeaMays, Matxura, Ama Say...

entzun.com

Liburu berriaren azala.entzun.com

BTX European Tour 201211/26: ANDORRA LA VELLA (AND) @ El Cau d'Arinsal11/27: LYON (FR) @ Warm Audio (+ Lies)11/28: GENOVA (IT) @ Lucrezia11/29: ROMA (IT) @ Traffic Live Club11/30: BOLOGNA (IT) @ Red Music Festival (+Banda Bassotti)12/02: UDINE (IT) @ Cas*Aupa12/03: LJUBLJANA (SLO) @ Orto Club (+ Inmate)12/04: TABOR (CZ) @ Orion Music Club12/05: BERLIN (D) @ Crystal (+ Note To Amy)12/06: HAMBURG (D) @ Logo (+ Note To Amy)12/07: OSNABRÜCK (D) @ Substanz (+ Note To Amy)12/08: GEMERT (NL) @ De Bunker (+ Note To Amy)12/09: KÖLN (D) @ MTC (+ Note To Amy)12/10: TILBURG (NL) @ Little Devil (+ Note To Amy)12/11: DEN HAAG (NL) @ Bazart (+ Note To Amy)12/12: TOULOUSE (FR) @ Le Saint Des Seins (+ Black Pigeon)

Page 6: Hotsak

Egunik berdeena

6 HTSK!

BBK LIVE 2013

Page 7: Hotsak

Hemeretzi urte pasa dira GreenDay Euskal Herria bisitatuzuenetik. Gauzak asko aldatu

dira egun hartatik. 1994 urte hartaninork gutxik ezagutzen zuen taldekaliforniarra. Mundu mailan arrakas-tasu izan zen Dookie albuma kalerat-zear zegoen Europan zehar bira eginzutenean, eta gure herrira hurbilduzirenean.

Laudioko gaztetxean izan zenkontzertu hura, eszenatoki eta aretoerraldoietatik urrun dagoen tokia.Furgoneta zahar batean egin zutenEspainian zehar bidaia hura.

2013an berriz izango dira EuskalHerrian. Bilbao BBK Live festibaleanizango dira Billie Joe, Mike Dirnt etaTré Cool. Festibala hasi zenetik,2006. urtean, askotan lotu da hirukokaliforniarraren izena Kobetamendi-ko landak betetzen ditue kontzertufestarekin. Azkenean, errealitatebihurtu da eta uztailean duten zuze-neko indartsuaz gozatzeko aukeraizango dute euskal zaleek.

Egunik berdeenaKartel buruen izenak plazaratu ditu Last TourInternationalek. Depeche Modek errepikatuko du etaGreen Day da aurtengo izen handia.

Kings of Leon amerikarrek betetzen dute kartelburuzerrenda.

Delorean eta We Are Standard euskaldunen presentziaegongo da

Egotiz INGUNZA

HTSK! 7

BBK LIVE 2013

Page 8: Hotsak

2012 urte honetan, hiru diskokosaturiko trilogia aurkeztu dute.¡Uno!, ¡Dos! eta ¡Tré! izeneko hirulanek, beste horrenbeste urteko isi-lunea amaitzeko balio izan dute.Guztira 39 abesti berri aurkeztudituzte aurten. Taldearen abeslariden Billie Joe Armstrongen hitzetan,inoiz izan duten momentu kreatibo-rik onenean daude.

Depeche Mode, bueltan

BBK Live-eko zaleek hobeto ezagut-zen duten talea da Depeche Mode.2009ko edizioan kartel buru izan zentalde ingelesa eta hurrengo urteko-an errepikatuko dute.

Talde mitiko eta beteranoa daEssex-koa. 80 hamamarkadaren

hasieratik dihardu eta bere belaunal-diko talde eragingarrienetako batda, “rock elektronikoaren sortzailea”,alegia. Izan ere, 115 milioi bainodisko gehiago saldu ditu munduosoan bere ibilbidean zehar eta gauregungo musika talde arrakastatsue-netariko bat da.

Depeche Moderen karrerakaurrera egin zuen etenik gabe 80kohamarkadan, baina, bitxia bada ere,ez zuen arrakastarik lortu jendetzaartean “Music for the Masses”(1987) kaleratu zuen arte. Handikaurrera, bere ospea munduko txokoguztietara heldu zen eta EstatuBatuetan eragindako “fan” fenome-noa indartsua izan zen, 60ko hamar-kadan The Beatles taldeak eraginzuenarekin soilik alderagarria. Muga

oso goian jarrita egon arren, 1990an“Violator” diskoa kaleratu zuenDepeche Modek, bere karrerako dis-korik hoberena, askoren ustez.Sintetizadoreak gitarrekin elkartuziren eta belaunaldi askorentzakohimno ezin hobeak lortzea izan zenemaitza, hala nola, “Personal Jesus”edota “Enjoy the Silence”. Ondoren,1993an, “Songs of Faith andDevotion” diskoak, aurrekoa bainoilunagoak, Depeche Mode taldegoiargiduna izaten jarraitzen zuelaadierazi zigun.

Harrezkero, Dave Gahanek,Martin Gorek eta Andrew Fletcherekestudioko lau disko kaleratu dituzteeta guztiek izan dute arrakasta.2013an euren aurreko lana kaleratuzutenetik lau urte beteko dira,

David Gaham,Depeche Modetaldeko abeslaria

8 HTSK!

Page 9: Hotsak

HTSK! 9

“Sounds of the Universe” baitaBilbao BBK Liven jo zuten azkenekoalditik ere. Oraingoan ere, Bizkaikohiriburura datoz euren disko berriaaurkeztera.

Kings of Leon, Grammydunak

Kings of Leon taldea Nashvillen,Estatu Batuetan, hasi zen 1999an.Hasieran hegoaldeko rock eta gara-ge rocka jotzen zuten baina urteakjoan ahala bere soinua aniztu da etagaur egun musika mota ugari jotzendu.

“Only by the Night” (2008) dis-koarekin, Followill senideek platinodiskoa lortu zuten zortzi herrialde-tan, Estatu Batuetan barne.2010ean, “Comme AroundSundown” diskoarekin taldeak berearrakasta sendotu zuen. Urte horre-tan, “Use Somebody” abestiagatikGrammy saria irabazi zuten.

Kings of Leonek 2013an argitara-tuko duen estudioko disko berribateri ekin diola baieztatu du duelagutxi. Aurten taldea Bilbon ikustekoaukera izango dugu, Espainian udanjoko duen aldi bakarra, alegia.

Zapore britainiarra

Azken urteotan festibalak haus-narketa egin eta targeta ondo finka-tu du. Hasierako Hard-Rock etaMetal doinuen nagusitasuna aldebatera utzi eta indie taldeak kontra-tatzeko joera bat azaldu da.Britainiarrak, oro har. Editors, TwoDoor CInema Club eta Delonterosberzalako taldeak izango dira aurtenBilbao BBK Liven.

Publiko asko ere hangoa.2012an, Kobetamendira hurbilduziren %25a atzerritarrak izan ziren,gehienak Erresuma Batukoak.

Editors taldea Birminghamekoada eta Post Punk revivalaren barne-an sar dezakegu. Hala ere, denbora-rekin bere estiloa sortzea lortu du.Taldeak hirugarren diskoa kaleratuzuen 2009an, “In This Light And OnThis Evening” izenekoa. Lan hori,elektronikoagoa, aurrerapauso han-dia izan zen boskotearentzat.Gainera, Flood izan zuen ekoizle,besteak beste, Depeche Mode, U2eta Nine Inch Nails taldeekin lan egi-teagatik ospetsua.

Taldeko gitarra-jole Chris

Urbanowicz onez onean banda uztenzuela adierazi zuen aurtengo apirile-an. “Azkeneko hamar urteotanBirminghameko tabernatxoetan jot-zetik mundu osoan kontzertuetakosarrerak agortzera pasatu gara”.Oraingoan ere, Editors Floodekinlanean ari da laugarren diskoan.

Two Door Cinema Club hirukoteindie ipar-irlandarra, aldiz, etenikgabe doa jaialdiz jaialdi eta dutennazioarteko arrakasta nabaria da.Izan ere, Londreseko Olinpiaden ire-kiera ekitaldian parte hartu zuteneta euren gitarren eta sintetizadore-en erritmo zoroek jendea dantzaraz-ten dute. Taldeak azken lana argita-ratu du orain dela gutxi, “Beacon”izenekoa.

2007an sortu zen talde hau etaMyspace web orrian aurkeztu zutenbere burua. Pariseko Kitsuné diskoetxe independentearekin sinatuzuten eta 2010eko otsailean kalera-tu zuten lehen diskoa, “TouristHistory” izenekoa. Eliot James etaPhilippe Zdar izan ziren nahastatzai-leak. BBC2en 2010eko soinuenzerrendan agertu dira eta hainbatjaialditan parte hartu dute(Primavera de Bourges, Rock enSeine, Oxegen 2011, bestak beste).España 2011n jo zuten eta joan denurtean itzuli ziren.

Delonteros taldea, ostera, ezeza-gunagoa da publiko orokarrarentzat.Dublineko laukote honek bigarrendiskoa argitaratu zuen 2009koamaieran, “You can make sound”izenekoa, “S.E.C.R.E.T” singlearenostean. Nahikotxo kostatu zitzaien,tupustean ospetsuenen artean egoneta gero Pinnacleren kolapsoa paira-tu baitzuen: izan ere, abeslariak,Rók, taldea utzi zuen.Gainontzekoek jarraitzea erabakizuten, nahiz eta eskolako lagunakziren eta, beraz, musika mota ezber-dinak gustuko zituzten. Hausnarketadenboralditxo baten ondoren Róitzuli zen – Delorentos taldearenitzulera!

Beraz, “You can make sound”haustura eta adiskidetzea, biak aldiberean, adierazten ditu. musikaridagokionez, “Hallucinations” BlocParty edota Editors bezain klaustro-fobikoa, astuna eta nekagarria dagitarren garrantzia sintetizatzaileekordezkatu aurretik. Bestalde, lehe-

nengo singlea, “S.E.C.R.E.T”, pogo-punk estilokoa da eta sekretuak,biran dauden tira-birak, etab. bide-ratzeko asmoa dauka. Irlandan aur-keztu zuten misterioz inguratuta: isi-lean, zenbaki misteriotsu bateramezu bat bidaltzera gonbidatu zituz-ten jarraitzaileak, eta horrela jakinzuten non izan zen kontzertua.

Presentzia euskalduna

Urtero legez, euskal taldeek beretxokoa izango dute BBK Liven.Oraindik ospatu ez den GazteakoMaketa Lehiaketako irabazleaz gain,Euskal Herriko bi talde guztiz konfir-maturik daude: Delorean eta We AreStandard.

Delorean talde zarauztarra dugu,nahiz eta kideak Bartzelonan finka-turik dauden. Bere melodia pop-akdantza egiteko elektronikarekinnahasten ditu eta emaitza ohikotikkanpo dago; horregatik, nazioartekokritikan eredu direnak txunditu ditu,hala nola, Pitchfork, web indien arte-an nagusia.

Bestalde, We Are Standard punk-funk eta dance-rockeko taldea daeta 2002an sortu zen Getxon,Bizkaian.

Deu Txakartegi, JonAguirrezabalaga, Willy Vanilli etaJuan Escribanok osatzen duten tal-dearen zuzeneko emanaldiak izuga-rrizko festa dira.

L.A. talde kataluniarra ere konfir-matu du Last Tour Internationalek.2004tik dihardu talde honek, LluisAlbert Segura, The Nasheko kideohia, buru dela. Taldeak berak edita-tu zituen hainbat lan, 2009an“Heavenly Hell” diskoari esker bereburua ezagutzera eman aurretik.Talde honen izaera Counting Crowsedo Pearl Jam taldeei hurbiltzen zaioeta bere melodiei esker L.A.kReading eta Leeds jaialdi ospetsue-tan parte hartzea lortu du.Oraingoan Bilbora datoz euren estu-dioko azken lana aurkeztera:“Slntflm” EP zoragarria.

Urte erdi baino gehiago gelditzenda Kobetamendiko landetan akorde-ak entzuten hasteko, baina iazkoarrakasta hobetzea espero duteantolatzaileek. Artista berrien izenakematen jarraituko dutela ere komen-tatu dute. Zurrumurruak, beti beza-la, hasi dira jada.

Page 10: Hotsak

BBeti ere zirena ahaztu gabe,Arkada Socialek berriro ekite-ko erabakia hartu du. Lehen

kantuetako baten diotenez –Oi!–,amaierara arte borrokatzen jarrait-zeko asmoz. Iraileko domeka bate-rako egin dut hitzordua eurekin.Arrasateko Gaztetxeko musika loka-letan geratu naiz, egun entseatzenduten lekuan. Heldu naizenerakoJulio, Hodei eta Brian zain dauzkateta, kasualitatea dela esan beharko,baina taldean sartu den azkenaberandu heldu da. Lasai Mikel, eza-gutzen gara. Gustura jaso dute elka-rrizketarako gonbidapena eta horrekare gusturago sentiarazten du elka-rrizketatzailea. Bat, bi, hiru... gra-batzen!

2006ko agurraren ostean itzult-zea erabaki duzue. Zergatik?Agurraren ostean jende asko etorrizitzaigun kontzertu gehiago emate-ko eskatzen. Hainbat dei jaso geni-tuen, baina ez genuen argi jotzenjarraitu edo ez. Tartean, helburusolidarioak zituzten kontzertu bat-zuetan parte hartu genuen, etahorietan ohartu ginen belaunaldi

“Orain beste aro bat hasten da, bainaegurra emateko gogotsu gaude”

berrien artean ere hainbat jarraitzai-le genituela. Jotzeari utziko geniola esan genue-nez, zalantzak genituen. Hala egonginen pare bat urtez... Baina agerto-kietara bueltatzeko gogo handiakgenituen, harra piztu zitzaigun.Neskalagunarekin utzi ostean berrizbueltatzea erabakitzen duzueneanbezala gertatu zaigu: Gogotsu geun-d e nbueltat-z e k o ;b e r a z ,zergatikez duguegingo?

1997tik hona asko aldatu diragauzak baina Arkada Socialbizirik dago oraindik. Nola dagotaldea orain?Taldea ondo dago. Pozik gaude diskoberriarekin eta eman ditugun kont-zertuekin. Ilusioa ez da hasierakoa,ezinezkoa baita. Hasi gineneanmusika egiten ikasten ari ginen,dena zen berria... Orain, beste kontubat da. Hori bai, disko berri bat ate-ratzeko ilusioa genuen eta bete

dugu. Pozik, beraz.

Nola eragiten dizue ia taldekideguztiek beste talde bat izateak?Arkada Social itzuli zenetik argigenuen taldekide guztiok besteproiektu batzuetan murgilduta gau-denez, taldean zuzenean eragingozuela. Hasieratik garbi utzi genueneta, beraz, ez gara izango urtero

disko bat ate-rako duen taldebat. Hori bai,jotzen jarrait-zeko gogotsugaude.

Beste IstorioBat diskoaknolako harre-

ra izan du? Nolako kritikak jasodituzue?Denetariko kritikak heldu zaizkigu.Ez zaigu Sin sufrimiento no hay glo-ria atera genuenean etorri zaigunjendea etorri diskoagatik zoriontze-ra. Baina horrek ez gaitu kezkatzen.Betidanik ezagutzen gaituztenetakobatzuek esan digute aldaketa askodaudela, disko berriak ez dituelaaspaldiko erritmo konplexu eta notazein eskala ezberdinak.

Jokin BEREZIARTUA

"Jende asko hunkitu da gure kont-zertuetan eta hori betirako gerat-zen da. Hori bai, iraganetik bizitzeaez da nire aukera. Oso garai politakizan ziren, beti gogoratuko dituda-nak, baina oraindik hainbat gauzaegin daitezkeela uste dut"

ARKADA SOCIAL

10 HTSK!

Page 11: Hotsak

Badago, bestalde, disko guztiak gus-tuko dituen jendea. Beraz, denetarikdago. Salmentek aurreikuspenak betedituzte. Ez dira lehengo garaiak, dis-koak saltzea askoz ere zailagoa da.1.000 kopia atera genituen eta%70a saldu dugu. Pozik.

2006ko agurreko azken kont-zertuan 2.000 lagun ingurukbete zuten Bergarako Jam are-toa Arkada Social ikusteko.Garai horiek pasa dira, bainajendeak jarraitzen al zaituzteoraindik?Argi dago. 2006an Jam aretoa betegenuen agurra zelako. Orain aroberri bat da eta gustura gaudeazken kontzertuek izanduten harrerarekin.Guretzako egiten duguneurri handi baten, etabadakigu ArkadaSocialek ez digula jatenemango. Ezin garakexatu.

Goazen atzera. Askoaldatu al daArrasateko punk-oi!panorama azken 15urtetotan?Oso ezberdina da.Duela 15 urte ez zegoenegungo mugimendurik,ez zegoen horrenbestetalde. 1980ko hamarka-daren osteko uholdeabaretu zenean bestemugimendu bat hasizen eta Arkada Socialtestuinguru hartan jaiozen. Gerora, modu bateraedo bestera esateko,modan jarri zela esan daiteke, hain-bat eta hainbat talde jaio ziren-eta.Kontua da talde asko oso antzerako-ak direla eta aniztasun falta asper-garria izan daitekeela uste dugu. Azken finean, kate bat da: 1980kohamarkadan Euskal Herrian sortuziren taldeek, gure herriko Rip adibi-dez, Britainia Handiko punka izanzuten iturri. Guk horietaz eta gureanai nagusiek edo lagunek entzutenzutenaz edan genuen eta ondoren-goek katea jarraitu dute.

"Jende asko hunkitu da gurekontzertuetan eta hori betirako

geratzen da. Hori bai, iraganetikbizitzea ez da nire aukera. Osogarai politak izan ziren, betigogoratuko ditudanak, bainaoraindik hainbat gauza egindaitezkeela uste dut"15 urtepasa dira honezkero taldeaeratu zenetik. Merezi izan al du?Zergatik? Zer eman dizueArkada Socialek zuotakobakoitzari?Hodei: Merezi izan duela zalantzarikez. Gure lehen taldea izan zen, gureproiektu kutuna. Denetarik emandit, une onak eta txarrak. Onekingeratuko naiz, eman ditugun kont-zertu eta ezagutu dugun jende guz-tiarekin. Nostalgia puntua erebadaukat, gure artean izan ditugun

istorio guztiak hor geratuko dira.Orain, Beste Istorio Bat da.Julio: Ez balu merezi izango ezginateke hemen egongo. Atzera egi-naz, lehen entseguetara, gutakoinork ez zuen espero izan dugunoihartzuna izatea. Jende asko hunki-tu da gure kontzertuetan eta horibetirako geratzen da. Hori bai, iraga-netik bizitzea ez da nire aukera. Osogarai politak izan ziren, beti gogora-tuko ditudanak, baina oraindik hain-bat gauza egin daitezkeela uste dut.Ezberdina izango da, baina ederraizan daiteke.Brian: Istorio asko dira bizi izan

ditudanak. Hainbat urte pasa arrenbeti gogoratuko dudan esperientziaizango da Arkada Social. Nire bizit-zako parte da. Mikel: Niretzako oso berezia da.Kanpotik ikusi dut Arkada Social,mirestu egin ditut, eta orain barruannago. Nire betiko taldearekin, NeverSurrender-ekin, gertatu zaidanmoduan gertatzen da Arkadarekin:zuk egin dituzun abestiak ezagutzenez duzun tipo batek hunkituta abes-ten dizkizula ikusteak asko betetzendu.

Zergatik uste duzue izan duzue-la horrelako arrakasta? Benetako arrazoia ez daki inork.Gure testuinguruan musikalki bereiz-

tu ginela izand a i t e k e .Z a k a r r a k ,Iskanbila edoDes-Kontrol-ekin konpa-ratuz ezber-dinak ginelaesan diguteaskok eta horegon daitekearrazoietakobat. Zertanizan garendesberdinak?Ez dakiguziur. A s p a l d i k oa b e s t i e nkonposizioakez zuen ant-zekotasunikondoko tal-deekin. Etaegia da, aldib e r e a n ,kantu bakoit-

zari hamaika buelta ematen geniz-kiola, ordu asko sartzen genituenlokalean. Sin sufrimiento no hay glo-ria diskoan bederatzi kantu sartugenituen 25 bat kantu genituenean.Disko hori entzuten duzuenean kon-turatzen zara kantu batetik besteraalde handiak daudela. Zer gaineratu nahi duzue?Egurra ematen jarraitzeko gogozgaudela. Eta noski, eskerrik beroe-nak eman nahi dizkiegu ibilbide guz-tian jarraitu gaituztenei, gure arteanez daudenei eta baita itzulerarenostean gure ondoan jarraitzen dute-nei ere.

HTSK! 11

Page 12: Hotsak

12 HTSK!

Page 13: Hotsak

Talde gutxi izango dira rockaren historianbere baitan The Whok adina kontraesanbiltzen dituenik. Mod mugimenduaren erref-erentzia gisa sortu eta punk eztandarentzatakuilu izatetik, estadioetako banda handi-enetakoa bihurtu eta punkak deuseztu nahizituen ““dinosauruen”” ordezkari indartsuene-takoa izatera igaro zen. Orain, taldea ofizial-ki desegin eta ia 25 urtera, bizirik gelditzendiren bi taldekideek errepidera itzuli etadisko berri bat grabatzeko erabakia hartudute.

OOrain dela bi urte egin zutenRoger Daltrey abeslariak etaPete Townshend gitarristak

The Who berriz kalera ateratzekolehenengo ahalegina. Then and now1964-2004 bilduma osatu eta bertanbi kantu berri (Real good lookingboy eta Old red wine) sartzeko balia-tu zuten argitalpena. Halaber, lehe-nengo kontzertu batzuk eman zituz-ten Erresuma Batuan taldekideberriekin —Zak Starkey (bateria),Rabbit Bundrick (teklatua), PinoPalladino (baxua) eta Peten anaiaSimon gitarra laguntzaile gisa—, etaprest azaldu ziren bigarren abenturahoni jarraipena emateko. Izan ere,Townshend-i kasu eginez gero, XXI.mendeko The Who-k ez du izan nahizuzeneko emanaldietara mugatukoden taldea: “Iruditzen zait ezingonukeela The Who-rekin bira gehiagoegin disko berririk gabe”, adierazizuen gitarristak orain dela hilabetebatzuk bere webgunean.

The Whok 1964tik 1982ra egin zuenbidearen erakusle dira taldearenispiluan islatuta sortutako estilo etamugimendu kontrajarriak. Izan ere,punkarentzat —Buzzcocksek, PattiSmithek eta Sex Pistolsek The Whokhasieran zuen energiatik edatenzuten— eta mod revivalarentzat(The Jam, The Mods, Secret Affair,The Lambrettas), erreferentzia izanbazen ere, taldeak rock sinfonikoaere aurreratu zuen bere rock opere-kin, eta bide batez, hard-rockak ereasko zor dio.

Mod garaian bizitzen

Roger Daltreyk (1944), PeteTownshendek (1945), JohnEntwistle (1944) baxu jotzaileak etaKeith Moon (1947) bateria jotzaileak1964an sortu zuten The Who.Lehenengo hirurak The Detours,R&B bertsioetan (Mose Allison,James Brown, Jimmy Red) oinarritu-tako taldetik zetozen eta Moon TheBeachbombers surf taldetik. TheBeatles eta The Rolling Stonesekgaraiko bi bideak markatzen zituzten(beat-popa eta R&Ba) eta, The Whoerdibidean kokatu zen, nortasunberezirik erakutsi gabe.Hastapenetan behinik behin.

Modu paraleloan, musikarekin loturazuzena ez zuen korronte bat ari zensortzen Erresuma Batuan: modmugimendua. Peter Meaden geroraThe Whoren managerra izan zenakhorrela definitu zuen zer zen modizatea: “Mod izatea zure baloreeneta eskalen arabera bizitzea da. Etaegoera zailetan ere txukun bizitzea”.Mod-ak dotore janzteagatik etamusika beltzari nahiz anfetamineizieten maitasunagatik nabarment-zen ziren. Baina ez zegoen “mod”musikarik.

Meadenek The Who zuzenean ikusizituen arte. Orduan aurkitu zuenmugimenduak behar zuen taldea.Meadenek taldearen irudia txukunduzuen, eta taldekideek ere beren gainhartu zituzten mod mugimenduari

HTSK! 13

Mikel Lizarralde

Page 14: Hotsak

artean hedatzen ari zenerako, hain-bat musikari “haratago” joatekosaioak egiten hasiak ziren.Hiruzpalau akordeko kantuen ordez,garapen luzeko piezak nahiagozituzten, eta hitz argi eta zuzenenlekuan, istorioak. Gerora, rock sinfo-niko edo progresiboak beretzat har-tuko zituen ezaugarriak, ordea, TheWhok finkatu zituen Tommy (69),haur mutu, gor eta itsuari buruzkodisko kontzeptualarekin.Townshendi kasu eginez gero,Tommy Meher Baba maisu espiritualindiarrak emandako irakaspenenemaitza izan zen: “Urte haietan biziizan nituen aldaketen ondorioa da.Erlijio tradizionalarekin etsia nengo-en, zalantza espiritualak nituen etaondorio batera iritsi nintzen: gizakiaezin da mugatu gorputz batera. Etahorrela, mistiko bihurtu nintzen”.Musikalki, taldeak ordura arte graba-tutako disko anbiziosoena da, handi-nahia baina era berean, handiustea.Tommy, gainera, eszenatokietara ereiritsi zen rock opera gisa eta baitazinemara ere —Roger Daltrey prota-gonista zuela—.

Bi urte geroago —eta Who’s nextdiskoarekin rock gogorrera hurbildu

edota grunge oldeak (Smells liketeen spirit) bezala, mod-ek ereberen ereserkia izan zuten. 60kohamarkadaren erdialdean, singleaLPari gailentzen zitzaion. Fomatu txi-kiak zuen merkatua. Townshendi,ordea, ideia asko zebilkion buruan,eta haiek guztiak ez zegoen 7’kobinilo txikian sartzerik. My genera-tion lehenengo disko luzean orduraarteko singleak eta kantu berriakbildu zituen, baina A quick one (66)bigarrenerako antzematen zen gita-rristak bide ezberdinak bilatu nahizituela. Pop zuzen eta energikoare-kin nahikoa ez zuela. Horren adibideda A quick one, while he’s away iahamar minutuko kantua. Neurribatean gerora etorriko zena aurre-ratzen hasi zen. Ordurako modmugimendua gainbeheran zegoen,eta psikodelia txoko guztietarazabaltzen ari zen heinean, The Whokere bere lekua egin zuen mugimen-du berrian, The Who sell out disko-ak erakusten duen moduan.

Rock opera

60ko hamarkadaren amaieran,Erresuma Batuko musikan ezer ezzegoen geldi. Psikodelia gazteen

atxikitzen zitzaizkion ezaugarriak:dotore jantzi, Vespa motoak gidatueta anfetaminak kontsumitu.Aldatzeagatik izena ere aldatu zienMeadenek, eta horrela The HighNumbers izenarekin argitaratu zutenlehenengo singlea (I’m the face /Zoot suit). Berehala berreskuratuzuten, ordea, izena.

Londresko Marquee areto ospetsukoohiko gonbidatu ziren eta taldeakzuzenean transmititzen zuen ener-giaren eta bortizkeriaren ospea ere64-65eko hilabete haietan sortu zen.Townshendek kontzertuetan gitarrakolpeka apurtzeko ohitura hartuzuen eta hori ere amu bilakatu zenintentsitate handiko bizipenak bilat-zen zituzten gazteentzat. Lehenengosingleak kaleratu zituzten (I can’texplain, Anyway, anyhow, anywhe-re), eta hirugarrenarekin (My gene-ration), goia jo zuten. Feedbackezgainezka egiten zuten lau akordere-kin eta lelo kutsagarri batekin,Townshendek —hortik aurrera talde-aren konpositore nagusi izangozen—, bere belaunaldiaren nahi etakezkak laburbildu zituen parerikgabeko kantu batean. Gerora punkbelaunaldiak (God save the Queen)

14 HTSK!

Page 15: Hotsak

ondoren—, operazioa errepikatuzuen taldeak Quadrophenia, modbaten istorioari buruzko lan kontzep-tualarekin. Gainera, urte batzukgeroago, mod revival-aren garaian,diskoan oinarritutako filma egingozuten.

Hortik aurrerakoa dinosauro bateniraungitzearen kronika da.Taldekideen artean gero eta arazopertsonal handiagoak zeuden,Moonek arazoak zituen drogekin,bakarkako disko eskasak atera zituz-ten… Eta hala eta guztiz ere, maki-nariak lanean jarraitu behar zuenrock talde-enpresa handi bati dago-kion moduan. The Who by numbers(75) eta Who are you (78) diskoekgainbeheran dagoen talde bat era-kusten dute, rock ezin konbentzio-nalagoan mugitzen dena. Gainera,1978an Keith Moon hil egin zen pilu-la gaindosi baten ondorioz —JohnEntwistle ere hil egin zen 2002an—.Nolanahi ere, gainerako hiru kideek—Kenny Jones Small Faces-eko kide-arekin—, denbora izan zuten bestebi disko ere grabatzeko, Face dances(81) eta It’s hard (82), biak rockkomertzial zaharkituenaren adibidegarbiak.

Urte asko pasadira baina RogerDaltreyk eta Pete

Townshendektaldearekin

jarraitzen dute.

HTSK! 15

hiru MUGARRI

Lehenengoa izateagatik etaMy generation ereserkiajasotzeagatik mereziko lukeaipamena. Mod espirituarenisla zuzena da, eta popkantu melodiko indartsuak(The kids are allright, La-la-la lies) eskaintzearekinbatera, R&B-ean arakatzendu etengabe (James Browneta McDanielsen bertsioakjasotzen ditu).

My Generation (1965)

tthhee wwhhoo

Who’s Next (1971)Taldearen maisulantzat jot-zen den diskoa. Laukoteakoso atzean utzia zuen haste-penetako soinua, etaTownshenden obsesio musi-kal eta literarioek gidatzenzuten taldea. Rock diskoa dabete-betean, gogorra etamelodikoa. Kantu esangurat-suak: Behind blue eyes, BabaO’Reily eta batik bat, Won’tget fooled again.

Quadrophenia (1973)

Mod mugimenduko kidebati buruzko hausnarketada Quadrophenia. Tommy-ren arrakastak bultzatuta,bigarren lan kontzeptualaosatu zuen, mod mugimen-duaren faltsukeria azaleratunahian. Neurri batean, gita-rristak mod-ekin izan zuenharremanaren isla da dis-koa.

Page 16: Hotsak