Honaino bai?

1
Honaino bai? B art parranda... aspaldiko partez. Ondo pasatzeko aitzakiaz kanpoan ibilitako lagun koadrilarekin hitzor- dua. Taberna batean geratu, ohiko mo- duan afal aurretik lehen garagardoa hartu, bixitzeko asmoz. Handik hurrengora eta hurrengotik hurrengora afarirako tokira iritsi arte. Honaino bai? Eseri aurretik kontu kontari azken tragoa hartu behar, afal aurrekoa behintzat. En- tsalada ardoz bustitzen dutenen aldean bada oilaskoa sagardoz laguntzea nahiago duenik ere. Baina afal ondorenean ordea kafetxoa eta kopa distilaturik ezin falta. Lo- tsa galduz kantu eta bertsoka hastean be- rriz, arazoak ahaztu eta zigarro eta puruak nonahi, kanutoak prestatzen dabiltzanak ahaztu gabe. Honaino bai? Jai giroan murgildurik txosnetako alga- ran nahasten dira txirri, triki, txupito eta LORETOPETIKBORJA RUIZ (HEZITZAILEA) pandero eta haien doinupean baratzeko pi- kuak hiru txorten ditu dantzan jartzen dira, kalejiran jendartera. Tragoz trago beldu- rrak desagerrarazten hurrengo tabernara, bila eta bila. Bada elurra saltzen duenik eta komun zuloei hautsa kentzen dienik ere. Eta gauari motz deritzonak, baditu mila ko- loretako aspirinak eta argidun diskotekak. Honaino bai? Nahaste-borraste honetan ezin ahaztu ibilera baldarra zein ikusmen bikoitza, is- tripuak, bortxakeria eta jarrera oldarko- rrak edota inpotentzia eta depresioa. Biha- ramuna traketsa izan ohi da. Burua leher- tzear, tripa nahastuta eta bezperako aldizkako oroitzapenak. Honaino bai? Izenik gabeko herri eta protagonista anonimodun kontakizuna hezur-haragiz- koa egiten da maiz gure ingurunean. Gu geu ere kokatu gaitezke ziur kronologia honetako punturen batean.Substantzia eta kontsumoen atzean norbanakoa ezkuta- tzen baita. Beste hamaikatan bezala, gazte- riari egotzitako gaitzen artean koka daiteke honakoa. Eta gehienetan bezala, jatorri kulturaleko ohituren ondorioa besterik ez du jasaten. Baina galderak mahai gainean dirau... non dago muga? Lege eta arau zorrotzen mehatxupean joan zaizkigu urteak eta emaitza begi bis- tan da. Jakinminak, norberak denetarik probatu nahiak, ezkutuan ibiltzearen mor- boak... lege guztiak baliogabetzen ditu. Drogak beti izan dira gure gizartean, baita izango ere.Jakin badakigu ere arauak arau eta zigorrak zigor,kontsumitu nahi duenak baduela non bilatu. Kontsumoaren helbu- ruak ezberdinak izan daitezke: momentu baterako besterik ez bada ere atsegina lor- tzea, ihes egitea, integrazioa edota senda- tzea.Gehienetan onurak ez dira espero be- zalakoak eta ondorioak latzak kontsumo neurrigabea eginez gero. Ondorio fisiko, psikiko eta nerbio sistemakoak. Egin ditzagun ahaleginak eraginkor. Egin ditzagun informazio kanpaina zaba- lak, inberti dezagun gehiago heziketan eta ez garagardoz beteriko biberoidun karte- letan. Eraginkorragoa baita informazioa publizitate kanpaina ikusgarriak baino, konbentzitzea debekatzea baino, hezike- taz, errespetuz, arduraz... honaino bai.

description

Borja Ruizek Irutxuloko HITZAn idatzitako iritzi artikulua. Artículo de opinión escrito por Borja Ruiz en Irutxuloko HITZA.

Transcript of Honaino bai?

Page 1: Honaino bai?

2 irutxuloko hitzaASTEAZKENA, 2006ko irailaren 6a PLAZA BERRIA

Zuhaitzek estali egin dute Uliako talaiaRaul Perez�Uliako igoerako bihurgunetako bat, itsasora ematenduena, hiriko talaia zoragarrienetako bat zen. Duela gutxi arte, hi-riko zati bat ikus zitekeen bertatik. Aurten, ordea, ez da hiria ikus-

teko lekurik aproposena, zuhaitzak asko hazi baitira eta ez da iaezer ikusten. Itsasoa ikusteko, hala ere, leku zoragarria izaten ja-rraitzen du txoko horrek.

BBEEHHAATTXXUULLOO� RAUL PEREZ

�zure iritziaren berri emateko,[email protected] eta KatalinaEleizegi 36 behekoa helbideak edo 943 44 65 32 faxa erabili, izenaadierazita; HITZAk mozteko eskubidea du�IRUTXULOKO HITZAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitako esaneneta iritzien erantzukizunik

Honaino bai?

Bart parranda... aspaldiko partez.Ondo pasatzeko aitzakiaz kanpoanibilitako lagun koadrilarekin hitzor-

dua. Taberna batean geratu, ohiko mo-duan afal aurretik lehen garagardoa hartu,bixitzeko asmoz. Handik hurrengora etahurrengotik hurrengora afarirako tokirairitsi arte. Honaino bai?

Eseri aurretik kontu kontari azken tragoahartu behar, afal aurrekoa behintzat. En-tsalada ardoz bustitzen dutenen aldeanbada oilaskoa sagardoz laguntzea nahiagoduenik ere. Baina afal ondorenean ordeakafetxoa eta kopa distilaturik ezin falta. Lo-tsa galduz kantu eta bertsoka hastean be-rriz, arazoak ahaztu eta zigarro eta puruaknonahi, kanutoak prestatzen dabiltzanakahaztu gabe. Honaino bai?

Jai giroan murgildurik txosnetako alga-ran nahasten dira txirri, triki, txupito eta

LLOORREETTOOPPEETTIIKK�BORJA RUIZ (HEZITZAILEA)

pandero eta haien doinupean baratzeko pi-kuak hiru txorten ditu dantzan jartzen dira,kalejiran jendartera. Tragoz trago beldu-rrak desagerrarazten hurrengo tabernara,bila eta bila. Bada elurra saltzen duenik etakomun zuloei hautsa kentzen dienik ere.Eta gauari motz deritzonak, baditu mila ko-loretako aspirinak eta argidun diskotekak.Honaino bai?

Nahaste-borraste honetan ezin ahaztuibilera baldarra zein ikusmen bikoitza, is-tripuak, bortxakeria eta jarrera oldarko-rrak edota inpotentzia eta depresioa. Biha-ramuna traketsa izan ohi da. Burua leher-tzear, tripa nahastuta eta bezperakoaldizkako oroitzapenak. Honaino bai?

Izenik gabeko herri eta protagonistaanonimodun kontakizuna hezur-haragiz-koa egiten da maiz gure ingurunean. Gugeu ere kokatu gaitezke ziur kronologiahonetako punturen batean.Substantzia etakontsumoen atzean norbanakoa ezkuta-tzen baita. Beste hamaikatan bezala, gazte-riari egotzitako gaitzen artean koka daitekehonakoa. Eta gehienetan bezala, jatorrikulturaleko ohituren ondorioa besterik ez

du jasaten. Baina galderak mahai gaineandirau... non dago muga?

Lege eta arau zorrotzen mehatxupeanjoan zaizkigu urteak eta emaitza begi bis-tan da. Jakinminak, norberak denetarikprobatu nahiak, ezkutuan ibiltzearen mor-boak... lege guztiak baliogabetzen ditu.Drogak beti izan dira gure gizartean, baitaizango ere. Jakin badakigu ere arauak araueta zigorrak zigor, kontsumitu nahi duenakbaduela non bilatu. Kontsumoaren helbu-ruak ezberdinak izan daitezke: momentubaterako besterik ez bada ere atsegina lor-tzea, ihes egitea, integrazioa edota senda-tzea. Gehienetan onurak ez dira espero be-zalakoak eta ondorioak latzak kontsumoneurrigabea eginez gero. Ondorio fisiko,psikiko eta nerbio sistemakoak.

Egin ditzagun ahaleginak eraginkor.Egin ditzagun informazio kanpaina zaba-lak, inberti dezagun gehiago heziketan etaez garagardoz beteriko biberoidun karte-letan. Eraginkorragoa baita informazioapublizitate kanpaina ikusgarriak baino,konbentzitzea debekatzea baino, hezike-taz, errespetuz, arduraz... honaino bai.

IIRRUUTTXXUULLOOKKOOHHIITTZZAA..IINNFFOO

Inkesta. Kontxako Banderazeresana ematen ari daIRUTXULOKO HITZA.INFOn. Gaiariburuzko albisteetan jendeaskok iritzia eman duelakontuan hartuz, inkesta erejarri dugu: «Zer iruditzenzaizu Astillero KontxakoBanderan egotea?». Honainkestaren emaitzak etaalbisteetan jasotako iritziak. �Ongi % 13�Gaizki % 63�Ez zait axola % 25. �«Zer dela eta egon behardu Astillerok Kontxan?Araudiak ez du horrelakorikesaten, eta ez dut ulertzenepaile batek KTEri agintzeazein gonbidatu behar duen.Gonbidatzea ez al litzatekebada gonbidatzailearenerabakia izan behar? Hauarraunean baino ez dagertatzen». Amaia.�«Zer egingo dugu ba,arrauna ez da kirol serioaizan sekula». Pinotxo.�«Astillero Kontxan?Lotsagarria!!!!!! Eta betibezala, CAT-Udala, EuskoJaurlaritza, federazioak…nahiko barregarri».�«Barregarri denak...arraun taldeak etaarraunlariak ere bai. Kirolhonek urtero urtero ematenduen zirku konstantetik ez dainor libratzen». Denak.�«Zaleak ere bai, beraz…».�«Jakina, zaleak ere bai.Ostegunean, Kai Arriban ikusizen zale batzuen portaera».Denak.�«Nahiko lasai ibili zenjendea Kai-harripen. Zer ustezuten Astillerokoek? Txaloakjoko zizkiela jendeak?Astillerok egin duenaren %5egiteagatik, beste kirolbatzuetan, la-de-diosmontatzen da-eta!!!».�«Baina, beste kiroletakozaleen mundua eta inguruneazeharo burutik joanda etaenergumenoz betea egoteakez ditu justifikatzen KaiArriban entzundakoinsultoak». Denak.�«Ez naiz irainen aldekoa,baina txistua jotzea niriprimeran iruditzen zait.Merezi dute-eta!».�«Txistu jotzea gauza batda, baina "yonkis, drogaus,pastilleros" eta horrelakoeknazka ere ematen dute».Denak.�«Eztabaida honetannahasketa bat dago: izen batgaizki erabiltzen ari zarete. Ezzen Pastillero?».