HISTORIAURREA-1

17
HISTORIAURREA-1 (TEORIA) 1. HISTORIAURREKO ALDIAK: KRONOLOGIA Historiaurrea gizakiaren lehenbiziko aroa da, arorik luzeena. Aztarnategi arkeologikoari esker dakigu Historiaurrearen berri, eta adituek gizakion, elikagaien eta garai hartako beste zenbait objekturen aztarnak aurkitu dituzte ( armak, era askotako tresnak ...). Egindako aurkikuntzen arabera arkeologoek hainbat aldi kronologikotan zatitu dute Historiaurrera: Historiaurreko aldiak: PALEOLITOA ( harri zaharra): Kronologia K.a. 2.500.000 - 10.000 K. a. o Behe Paleolitoa: K.a. 2.500.000 - 150.000 K.a. o Erdi Paleolitoa: K.a. 150.000 - 40.000 K.a. o Goi Paleolitoa: K.a. 40.000 - 10.000 K.a. NEOLITOA ( harri berria): K. a. 10.000. - 5.000 K.a. 1

description

HISTORIAURREA-1

Transcript of HISTORIAURREA-1

EGURALDIA ETA KLIMAK: LURREKO PAISAIAK-1

HISTORIAURREA-1(TEORIA)1. HISTORIAURREKO ALDIAK: KRONOLOGIAHistoriaurrea gizakiaren lehenbiziko aroa da, arorik luzeena.

Aztarnategi arkeologikoari esker dakigu Historiaurrearen berri, eta adituek gizakion, elikagaien eta garai hartako beste zenbait objekturen aztarnak aurkitu dituzte ( armak, era askotako tresnak ...).

Egindako aurkikuntzen arabera arkeologoek hainbat aldi kronologikotan zatitu dute Historiaurrera:Historiaurreko aldiak:

PALEOLITOA ( harri zaharra): Kronologia K.a. 2.500.000 - 10.000 K. a.

Behe Paleolitoa: K.a. 2.500.000 - 150.000 K.a.

Erdi Paleolitoa: K.a. 150.000 - 40.000 K.a.

Goi Paleolitoa: K.a. 40.000 - 10.000 K.a. NEOLITOA ( harri berria): K. a. 10.000. - 5.000 K.a. METAL AROA: K.a. 5.000 - 1.000 K.a. Kobre Aroa (Kalkolitikoa): K.a. 5.000 - 3.500 K.a.

Brontze Aroa: K.a. 3.500 - 1.500 K.a. (Antzinaroarekin nahasten da) Burdin Aroa: K.a 1.500 - 500 K.a. (Antzinaroarekin nahasten da)2. GIZAKIAREN SORRERA: HOMINIZAZIO PROZESUA GIZAKIAREN SORRERAGure arbaso urrunenak PRIMATEAK izan ziren . Orain dela 4-5 miloi urte inguru primateak bi eboluzio bidetan ( edo generotan) bereiztu ziren. Alde batetik TXIMINO ANTROPOIDEAK ( gaur egungo txinpantze, gorila eta orangutanen arbasoak) eta bestetik HOMINIDOAK ( gure arbasoak).

Orain dela 2,5 miloi urte HOMINIDOAK beste bi eboluzio bidetan ( edo generotan) banatu ziren AUSTRALOPHITECUS-a eta HOMO-a ( gure generoa).

Homo generotik hainbat gizaki sortu dira. Zaharrenetik hasita: HOMO HABILIS-a, HOMO ERECTUS-a, HOMO NEANDERTHALENSIS-a eta HOMO SAPIENS-a edo CROMAGNON-go-GIZAKIA ( gu ).

HOMINIZAZIO PROZESUAGaur egungo gizakia eboluzio-prozesu luze baten emaitza da. Prozesu honi HOMINIZAZIO PROZESUA deritzo.

Duela 5 miloi urte hominidoak primateengandik berezitu zirenean aldaketa fisiko batzuk izan zituzten. Aldaketa hauek tximinoengandik berezi eta gaur egungo itxura eman zioten (hala ere, adibidez, gaur egungo gizakiak informazio genetikoaren %99a konpartitzen du txinpantzeekin). Hauek dira aldaketa nagusienak:

Bipedismoa. Hau da, bizkar hezurra bertikal ipiniz bi hankaren gainean ibiltzea. Ondorio garrantzitsua: bi hanka gainean ibiltzean eskuak libre zituzten eta tresnak egiteko erabil zitzaketen.

Gorputza zuzen mantentzeko eta orekari eusteko: aldakak, hanka eta oinak aldatu.

Garezurraren edukiera handitu eta burmuina garatu.

Garezurrean beste hainbat aldaketa: kokotsa eta bekokiak zapaldu, sudurra irten eta masaila eta masailezurra txikitu.

HOMINIDOAK

Orain dela 4 milioi urte inguru agertu zen lehen hominidoa Afrika ekialdean, AUSTRALOPHITECUS-a. Altuera 1,2 metro inguru eta garezurraren bolumena 400-500 zm3-koa zuen. Lehen bipedoak izan ziren eta makilak eta harriak erabiltzen zituzten zenbait eginkizunetarako ( hezurrak apurtzeko, zuhaitzetako fruituak hartzeko ...), baina ez zuten lanabesik egiten. Nagusiki barazkijalea zen.

Austrolophitecus-en eboluziotik, orain dela 2.500.000 urte lehen HOMO-a ("gizakia") sortu zen, gizakiaren lehen ordezkaria. HOMO HABILIS ( "gizaki trebea" ) izena zuen. Altuera 1,4-1,5 m eta garezurraren bolumena 600-750 zm3-koa zuen. Tresnak egiteko gaitasuna zuen eta sarraskijalea zen. Hitz egiteko gaitasuna zuela uste da.

Geroago HOMO ERECTUS gizakia garatu zen, orain dela 1.500.000 tik 300.000 urtera. Altuera 1,6 m eta garezurra 1000 zm3-koa zuen. Sua egiten bazekien eta maila tekniko altuko tresnak lantzen zituen. Ehiztaria zen. Afrikatik Europara eta Asiara hedatu zen.Homo Erectusarekin batera, Europan HOMO ANTECESSOR izeneko gizakia garatu zen, 1.000.000 urtetik 300.000-ra.

Homo Erectusaren bilakaeratik HOMO NEANDERTHALENSIS-a garatu zen, 150.000 eta 35.000 urte bitartean. 1,65 m-ko altuera eta garezurra 1450 zm3-koa zuen. Oso gizaki sendoa eta indartsua zen, klima hotzera egokitu baizen (kontuan hartu klima Erdi eta Goi Paleolitoan hoztu egin zela). Harrrizko tresna espezializatuak egiten zituen. Gainera adimenaren bilakaera ikaragarria eta pentsakera abstraktua zituen, hilobiratzeak eta hileta errituak ere egiten baizituen. Ehiztari trebea zen.

Eta azkenik gure espeziera iristen gara, HOMO SAPIENS-a edo CRO-MAGNON-a (gu), gaur egungo espeziea. Orain dela 120.000 urtetik (40.000 urtetik Europan) gaur egunerarte. 1,7 m-ko altuera zuen eta garezurra gurea bezalakoa, 1.500 zm3-koa gutxi gora-behera. Ameriketara eta Ozeaniara ere iritsi zen eta tresnak lantzen goi mailako maisua zen: harrizkoak, zurezkoak eta hezurrezkoak egiten zituen. Gainera lehen arte adierazpenak (labar-artea eta arte higigarria) sortu zituen adimen maila aurreratua erakutsiz. Ehiztari oso trebea zen. HOMINIDOEN HEDAPENA PLANETAN

Hominido antzinakoenak Rift haranean aurkitu dira, Afrikan. Handik, giza espeziea Europatik eta Asiatik hedatu zen (Homo Erectus-a), eta, geroago, Amerikatik eta Ozeaniatik (Homo Sapiens-a). 3. PALEOLITOAPaleolitoa Historiaurreko aldirik luzeena da eta bertan kokatu behar dugu hominizazio prozesua .

BIZIMODUA:

Paleolito garaiko gizon-emakumeak naturako produktuez elikatzen ziren, ehizaren, arrantzaren eta janari bilketaren bidez; hau da, HARRAPAKARIAK ziren. Elikaduraren oinarria, fruitu, baia, sustrai eta arrautzen bilketa zen. Baina okela ere jaten zuten, alde batetik sarraskiak ( hildako animaliak) jasotzean eta bestetik animali txikiak ehizatu eta arrantzatzean. Paleolitoak aurrera egin ahala ehizatzeko armak eta teknikak hobetu eta animali handiak ( mamutak, oreinak, bisonteak, artzak ...) ere ehizatzen zituzten.

Ekonomi harrapakaria zutela, ehiza bila hara-hona ibiltzen ziren, beraz, Paleolito garaiko gizakia NOMADA da. Eta, klimaren gogortasunagatik ( batez ere Erdi eta Goi Paleolitoan), bizilekuak HAITZULOETAN kokatzen zituzten, baina ehizatzera irtetean etxola txikiak eraikitzen zituzten tokian tokiko materialekin: adarrak, lokatza, animalien larrua, hezurrak ...

Gizartea KLAN edo TRIBUETAN antolatzen zen, hau da, familia arteko loturak zituzten taldeak txikiak. Klanetan kide guztien elkarlana ezinbestekoa zen bizirik irauteko.

PALEOLITOKO KULTURAK

Paleolitoko kulturak, tresnagintza eta lanabesen itxura eta teknikaren arabera sailkatzen dira.

BEHE PALEOLITOA (Homo Habilis-a eta Homo Erectus-a)Homo Habilis espeziea izan zen harria lantzen lehena. Harrizko tresna hauek alde batetik bakarrik zizelkatzen ziren eta oraindik oso zakarrak eta handiak ziren: ALDE BAKARREKO AIZKORAK. Ondoren Homo Erectus-ak harrizko tresnen lanketarako teknika hobetu eta ALDE BIKO AIZKORAK egiten hasi zen.

Behe Paleolitoko lanabesak denetarik egiteko balio zuten: ebakitzeko, zura eta hezurrak karrakatzeko, animalien larrua leuntzeko ... Lanabes guztien itxura antzekoa zen.

Harrizko tresneriaren itxuraren arabera, beraz, bi kultura bereizten ditugu:

CHOOPING TOOL KULTURA: Homo Habilis-ak garatu zuena. Alde batetik bakarrik landutako tresna zakarrak.

ACHEULEAR KULTURA: Homo Erectus-ak garatu zuena. Bi aldetik landutako aizkorak.

ERDI PALEOLITOA (Homo Neanderthalensis-a)Neanderthalak lanabesak harriz egiten jarraitu zuten. Baina tresneria mota anitzekoa zen, eta tamainu txikikoak eta arinagoak ziren. Lanabes bakoitza ekintza bat burutzeko erabiltzen zuten:

KARRASKAGAILUA: Erdi Paleolitoko tresna esanguratsuena. Animalien azala karraskatu eta leuntzeko.

GEZI MUTURRAK: animaliak ehizatzeko.

AIZTOAK: haragia mozteko.

Zura eta hezurrak ere lantzen hasi ziren, modu traketsean bazen ere, eta hotzetik babesteko larruzko jantziak egiten hasi ziren.

Erdi Paleolitoan MOUSTERIAR KULTURA garatu zen.

GOI PALEOLITOA (Homo Sapiens-a)Homo Sapiens-ak (Cro-Magnon-ak) harria lantzeko teknika goi mailara igo zuen. Edozein tresna lantzeko gai ziren. Tresnak egiteko materiala ere ugaritu zen; harriaz gain egurra eta hezurra sarritan erabiltzen dute.

- Harrizko lanabesak oso txikiak eta arin-arinak ziren, leku batetik bestera errezago eramateko. Landutako harri txiki hauei MIKROLITO deritze eta egurrezko kirtena jarrita gezi, aizto, igitai edo pikotx bihurtzen ziren.

- Egurrarekin, sutan gogortutako lantzak, geziak urrunago jaurtitzeko arkuak eta lantza-jaurtigailuak egin zituzten. Arrantzarako amuak eta arpoiak berriz hezurrezkoak ziren, baita ere josteko eta orraztekoak ere.

- Sokak eta saskiak ere egiten zituzten espartzuz, zumez edo lihoz.

- Animalien larrua lantzeko teknika ere hobetu zuten jantziak, oinetakoak eta abar egiteko.Goi Paleolitoan kulturak ugaritu egin ziren. Garrantzitsuenak, ordena kronologikoan, hauek dira.

AURIGNACIAR KULTURA GRAVETTIAR KULTURA

SOLUTREAR KULTURA

MAGDALENIAR KULTURA

ARTE ADIERAZPENAK

Goi Paleolitikoan agertu ziren gizakiaren lehen arte-adierazpenak. Artearen barnean bi joera bereiz daitezke: labar-artea eta arte higigarria. LABAR-ARTEAHaitzuloetako edo natur babesguneetako hormetan egindako artea da. Pintura eta grabatua dira teknikarik erabilienak. Dudarik gabe, labar-artea Paleolitikoko arte-adierazpenik garrantzitsuena da. Labar-pinturek informazio baliotsua ematen dute Historiaurreko giza taldeek ehizatzen zuten faunari, bizimoduei, antolamenduari eta abarrei buruz. Badirudi labar-arteak ez zuela helburu praktikoa (ehiza), baizik eta helburu magikoa. Arte-adierazpen horiek aztertzeko bi eskualde bereizten dira: eskualde franko- kantabriarra eta Levanteko eskualdea. Eskualde franko-kantabriarra. Ezaugarriak: Monokromoak eta polikromoak.

Giza irudirik eza. Gaiak: animaliak. Irudi isolatuak eta desordenatuak, eszenarik osatu gabe.

Harriaren irregulartasunak erabiltzen ziren erliebe sentsazioa emateko. Adibideak: Ekaingo haitzuloa (zaldiak), Santimamieko haitzuloa (bisonteak), Altamirako haitzuloa (bisonteak), El Castilloko haitzuloa (eskuak) eta Lascauxeko haitzuloa (zezenak).

Levanteko eskualdea Ezaugarriak: Kolore bakarrekoak. Animaliak baino pertsona gehiago ageri dira.

Estilo eskematikoa eta narratiboa. Adibidea: Valltortako haitzuloa (Tirig, Castello). ARTE HIGIGARRIAObjektuetan egindako artea da: hezurretan, harrietan, adarretan, egurretan Arte higigarriari dagokionez, aipatzekoak dira, alde batetik, harrian edo hezurrean zizelatutako estatuatxoak (Willendorfeko venus-a); eta hezur zatietan egindako grabatu apaingarriak. Beharbada, bestelako materialak erabiltzen zituzten ere arte higigarrirako, hala nola, zura, baina horiek ez dute gaur arte iraun.

4. NEOLITOA NEOLITOAREN SORRERA

Historialariek NEOLITOA esaten diote nekazaritza eta abeltzaintza agertu ziren Historiaurreko aldiari. Garai horretan, garrantzi handiko aldaketak gertatu ziren gizartean eta teknologian.

Neolitoa K.a. 10.000 urtearen inguruan hasi zen, ILGORA EMANKORRA izeneko Ekialde Hurbileko eremu batean, Anatoliako penintsulako hegoaldean hedatzen dena: Tigris eta Eufrates ibaien arteko lurretan, Palestinan eta Nilora arteko Mediterraneoko itsasertzean.

Orain dela 15.000 urte, glaziazioa amaitzearekin batera klima ere aldatu egin zen. Tenperaturak igo eta gizakiek haitzuloak utzi zituzten. Honela beste ingurune naturaletan ere bizi ahal izan zuten: ibaien ibarrean, adibidez. Klima aldaketak gizakiaren garapenera hainbat ondorio ekarri zituen:

Nekazaritzaren hasiera: mende eta mendeetan naturaren fenomenoak behatu ondoren, Neolitoko gizakiak lur-azpian jarritako hazietatik landareak sortzen zirela ikasi zuen. Orduan, zerealak ( garia, garagarra, zekalea...) eta lekaleak ( dilistak, ilarrak...) landatzen hasi ziren. Hau izan zen nekazaritzaren hasiera.

Abeltzaintzaren hasiera: era berean, inguruko animaliak behatuta, etxekotu ahal izan zituzten, eta abeltzaintza sortu zen. Etxekotutako lehen animaliak ahuntzak, ardiak eta zerriak izan ziren (Euskal Herrian Neolitoan etxekotu ziren lehen animaliak ardiak eta ahuntzak izan ziren). NEOLITOAREN HEDAPENAK.a. VII. milurtekotik aurrera, Ilgora Emankorretik abiatu eta Mediterraneo itsasoa zeharkatu ondoren, Europa erdialdeko ibai handiei jarraituz (Danubio), Europatik zabaldu zen Neolitoa. Euskal Herrira Neolitoa berandu iritsi zen.

Ekialde Hurbilean ez ezik, Neolitoa beste lurralde batzuetan ere garatu zen modu autoktonoan.

Asia ekialdean:

Ibai Horiaren haranean (Txina).

Indus ibaiaren haranean (India eta Pakistan)

Amerikan:

Ertamerikan (Mexiko)

Andeetako mendikatean (Peru) NEOLITOAREN AURRERAPEN TEKNIKOAKBehar eta lan berriek teknologia eta teknika berriak asmatzea ekarri zuen:

Harria lantzeko teknika berria: HARRI LEUNDUA ( hemendik dator neolito hitza. Neo = berria eta Lito= harria, beraz Neolito = harri berria, edo Harri Landua). Teknika honekin hainbat lanabes berri egin ziren, besteak beste: zulatzeko aizkora eta zuhaitzak mozteko aizkora. Nekazaritza zela eta, bestalde, beharrezkoa izan zen TRESNA MOTA BERRIAK asmatzea; adibidez, igitaiak (galburua mozteko) eta errota (alea ehotzeko).

Neolitoan ZERAMIKA ere asmatu zen: jatekoak bildu, garraiatu eta egosi beharrak zeramikaren garapena bultzatu zuen. Gizon-emakumeak buztinari forma eman eta gogortzeko labetan egosten hasi ziren.

EHUNGINTZA:ehunak nola egin asmatu zuten. Horretarako ardatz bat erabiltzen zuten, zuntz naturalak (artilea eta lihoa) hari luze bihurtzen zituena; bai eta ehungailua ere, ardatzarekin sortutako ehunak elkar lotu eta jantziak egiteko.

NEOLITOKO BIZIMODUANekazaritza eta abeltzaintzaren ondorioz Neolitoko gizakia SEDENTARIO bihurtu zen: soroak eta artaldeak landu eta janaria ekoizten zutenez ez zuten alde batetik bestera, Paleolitoko gizakiak bezala, janari bila ibili beharrik.

ETXEAK eta HERRIAK (sedentarismoa). Esan dezakegu Neolitoan hasten dela gizakia benetako etxe sendo eta iraunkorrak egiten. Etxeak, bizitzeko eta uzta eta animaliak gordetzeko erabiltzen zituzten. Herrixkak ere Neolitoan sortzen dira, klan edo tribukoek leku berdinean eraikitzen dutelako. Neolitoko herrixkak iturrietatik hurbil eraiki ohi zituzten eta erraz defendatzeko moduko lekuetan ( muino baten tontorrean adibidez). Herri batzuek defentsarako harresiak ere eraikitzen zituzten. Herrixka gehienak txikiak ziren baina batzuek asko hazi ziren: atak Hyk Anatolian (Turkian) eta Jeriko Palestinan adibidez.

EKONOMIA eta GIZARTEA. Neolitoko ekonomia buruaskia zen; hau da, biztanleek ia behar zuten guztia ekoizten eta kontsumitzen zuten. Hala ere, badakigu herrien artean trukean oinarritutako merkataritza ere egiten zela; batez ere ospea ematen zuten objektuekin (harribitxiak, zeramika, urrea...). Hasieran, Neolitoko gizartea berdintasuneko gizarteak ziren, nekazaritza eta abeltzaintzako lanak kide guztien artean banatzen zirelako. Baina pixkanaka lanak banatu egiten hasi ziren trebetasunaren arabera. Herrixkan buztinarekin lan egiteko trebeenak ontzigintzan soilik lan egingo dute, etxeak egiteko trebeenak berriz eskulangintzan eta abar. Modu honetan lan banaketa hasi zen eta gizartean lehen desberdintasunak agertu ziren.

5. METAL AROA METAL AROAREN SORRERAHistorialariek Metal Aroa deitzen diote Historiaurreko azken aldiari.Metalgintza Ekialde Hurbilean (Ilgora Emankorrean) hasi zen V. milurtekoan ( K.a. 5.000 urtetik aurrera). Baina hedapena milurteko askotan zabaldu zen. Honela leku batzuetan oraindik Neolito garaian daudela, beste lekuetan Metal Aroan (metala erabiltzen dutelako) edota Antzinaroan (aro historikoan) sarturik egongo dira (idazkera erabiltzen dutelako).OHARRA:

Beraz Metal Aroa eta Historiaren (Antzinaroaren) hasierako mugak tokian tokikoak izango dira. Ikasgai honetan erreferentzi bezala Ilgora Emankorreko (Ekialde Hurbileko) datak izango ditugu. Baina beti kontuan izan behar duzue Ekialde Hurbilean burdina erabiltzen dutenean Euskal Herrian oraindik Neolito garaian daudela eta Ekialde Hurbilean idazkera erabiltzeagatik Historia garaian sartzen direnean Euskal Herriak oraindik Neolito garaian jarraitzen duela.

Landutako metalaren arabera, Metal Aroa hiru alditan banatzen da:

Kobre Aroa (Kalkolitikoa): K.a. 5000 - K.a. 3.500

Brontze Aroa: K.a. 3.500 - K.a 1.500

Burdin Aroa: K.a. 1.500 - K.a. 500

Gizakiak landu zuen lehen metala KOBREA izan zen. Hala ere kobrea material bigunegia denez, ez zen oso erabilgarria lanabesak egiteko.

Mende batzuk geroago, eskulangile batzuk kobrea eztainuarekin nahasten hasi ziren. Emaitza, metal mota berri bat izan zen, BRONTZEA. Hau gogorrago denez lanabes eta arma moduan erabil zitekeen. Pixkanaka metalak harriaren lekua hartu zuen lanabes eta arma bezala.

Kristo aurreko II. milurtekoan ( k.a. 1.500 inguru), BURDINA lantzen hasi ziren. Metal hau beste guztiak baino gogorragoa zen eta bikaina armak eta nekazaritzako tresnak egiteko. Burdina lantzeko ahalmena zuen herria besteak baino boteretsuagoa eta aberatsagoa bihurtzen zen.

METALGINTZA

Metala lantzeak METALGINTZA edo METALURGIA sortu zuen. Metalgintza metala lantzeaz (urtu eta forjatu edo forma eman) arduratzen den teknika da.

- Lehen lanabesak metala (KOBREA) hotzean kolpekatuz landu ziren. Baina benetako metalurgia geroago sortu zen, forjaketa egiten ikasi zutenean (beroa erabiliz metala lantzea).

- Galdaketa prozesuarekin beste fase bat hasi zen metalurgian. Labean metala galdatu edo urtuz metal desberdinak nahastu zituzten (kobrea eta eztainua) metal gogorragoa sortzeko, BRONTZEA. Gainera metala galdatzean moldetan isuri eta forma konplexuko tresnak egin zitezkeen.

- Metalgintzako eskulangileek, mendetan zehar, labeak hobetzen joan ziren eta BURDINA galdatzeko adina bero lortu zuten. XIX mendean altzairua ekoiztu arte burdina da gizakiak lantzen duen metalik gogorrena.

METAL AROKO BIZIMODUA

Metalgintzaren garapenak gizartean hainbat aldaketa eragin zituen:

-Merkataritzaren hedapena. Nekazaritzako eta abeltzaintzako tekniken hobekuntzei esker JANARI SOBERAKINAK pilatzen dira; honela, trukean oinarritutako merkataritza asko garatzen da (oso urriak ziren metalezko tresnak erosteko adibidez).Teknologi berrien garapenak merkataritzaren hedapenean garrantzi handia izan zuen: gurpilaren asmakuntza (duela 5.000 urte inguru), nabigaziorako teknika berriak, zaldi gainean ibiltzeko tresneria...- Lanaren espezializazioa. Paleolitoan pertsona bakoitzak denetik egiten jakin behar zuen: ehizatu, larrua landu, tresnak egin... Baina Neolitotik aurrera eta batez ere Metal Aroan ezinezkoa zen pertsona bakar batek metala landu, nekazal lanak , zeramika ontziak eta abar egiten jakitea. Honela LANBIDEAK sortu ziren. Herrixka batean gehienak nekazari eta abeltzainak dira baina lan espezializatuak egiten dituztenak ere egongo dira: zeramikagilea, ehungilea, errementaria metalekin aritzeko...

- Gizarte desberdintasunak. Lanbide espezializatuekin batera, gizarte talde desberdinak agertu ziren, eta pertsona jakin batzuk ondasunak eta boterea pilatzen hasi ziren (garai honetako hilobi batzuek oso aberatsak dira eta beste batzuk oso pobreak). Botere politiko eta lehen agintariak ere agertzen dira.- Lehen hiriak. Neolitoko zenbait herrixka aberastu egin ziren ( metal meatzeak zituztelako, merkatal gune bihurtu zirelako, nekazal lur emankorrak zituztelako...), eta bertako populazioa nabarmen handitu zen eta eraikin asko izaten hasi ziren, bai eta defentsarako harresiak ere, etsaietatik babesteko. Herri hauetako agintariak herri txikietakoak baino boteretsuagoak ziren, gainera. Herri hauek honela hiri bihurtu ziren. Momentu honetan idazkeraren sorrera eta Historiaren (Antzinaroaren) hasieraren atarian gaude. METAL AROKO ERLIJIOA: MEGALITISMOA

Neolito garaietatik gizakiak naturako elementuak gurtzen zituen: eguzkia, lurra, ura... Eguneroko bizitzan eragin ikaragarria zuten baina bere izaera ulertzen ez zuten naturako fenomenoak ziren.

Norbait hiltzean heriotza errituak egiten zituzten: hildakoa modu berezian lurperatu ( ekialdera begira adibidez), hilobian ostilamenduak edo hatuak (ajuarra) ipini... Hilobietako hatuak, hildakoak beste bizitzan beharrezkoak izango zituen tresna eta bitxiek osatzen zuten. Hatuen aberastasunaren arabera arkeologoek hildakoaren gizarte maila zehaztu dezakete.

Metal Aroan ere hildakoak lurperatu egiten zituzten eta ostilamendu edo hatuak era askotako metalezko objektuekin aberastu ziren. MEGALITOAK

Megalitoak, Neolitoaren amaieran hasi eta Burdin Aro-arte, gizakiak harri bloke handiz ( harlauza) altxatutako eraikinak dira. Hainbat formatakoak dira eta erabilera desberdinak zituzten. Dena dela, gizarte batzuetan bakarrik eraikiak izan ziren. Trikuharririk zaharrenak Portugalen eta Bretainian aurkitu dira.

Harlauza batzuek 400 kg baino gehiago pisatzen zituzten, eta oso zaila zen hain harritzar astunak egin, garraiatu eta altxatzea. Beraz, inguruko kide guztien elkarlana eta trebetasun tekniko handia behar ziren eraikinak egiteko.

EGIN: gogoan izan nolako lanabesak erabiltzen zituzten garai hartako gizakiek: hezurrezko palak, zurezko ziriak, harrizko mailuak eta pikotxak.

GARRAIATU: eraikin horietako asko harrobietatik urrun daude. Beraz, harlauzak enborren gainean eraman behar zituzten, aldapetan gora eta behera.

MEGALITO MOTAKHainbat megalito mota daude: TRIKUHARRIA (Neolitoan, Kalkolitikoan eta Brontze Aroan): lauza bertikal horizontalez osatutako ganbera estali bat da. Batzuetan lurrezko tumulu batek estaltzen zuen egitura osoa. Forma eta tamaina askotako trikuharriak edo dolmenak daude. Hilobi kolektibo gisa erabiltzen ziren (hildako bat baino gehiago lurperatzen ziren). Aizkomendiko trikuharria Euskal Herrian (Araban) aurkitutako lehena izan zen, 1832. urtean. MENHIRRA (Neolitoan eta Metal Aroan): lurrean bertikalki sartutako harri handia. Batzuetan MENHIR ERRENKADAK osatzen dira ( bat bestearen ondoan jartzen direnean). Pentsatzen da lurraldea markatzekoak izan zitezkeela. Adibideak: Etenetako menhir edo zutarria Andoain eta Urnieta bitartean, Adarra mendian; eta Stonehenge menhirrez edo iruinarriz eraturiko monumentu megalitikoa, Ingalaterran.

HARRESPILA (Burdin Aroan): zirkulu bat eginaz harriak jartzen direnean. Arkeologoek jainkoak ( eguzkia, ilargia...) gurtzeko santutegiak zirela uste dute. Gipuzkoan harrespilak edo mairubaratzak ikusi nahi baditugu Oiartzun aldera jo dezakegu (Oianlekuko mairubaratzak,). Aralar eta Aizkorri mendilerroetan ez dago harrespilarik.

PAGE 8