HISTORIAURREA-0

6
HISTORIAURREA-0 (GALDERAK) - Non jaio zen Jose Migel Barandiaran? Saran / Ataunen / Urnietan. - Zer izan zen Joxe Migel Barandiaran? Arkeologoa / Futbolaria / Kazetaria / Politikoa. - Duela 200 milioi urte, dinosauroen garaian, Euskal Herria itsaso azpian al zegoen ? Bai / Ez. - Non sortu zen gizakia? Afrikan / Asian / Euskal Herrian / Amerikan / Europan. - Charles Darwin naturalista eta biologo ingelesak hautespen naturalaren teoriaren bidez sinesmen kreazionista errotua (honen arabera, Bibliaren esanei jarraituz, munduak lau mila urte baino ez lituzke izango eta animalia guztiak eta landare guztiak Jainkoak sortutakoak eta Noek uholdetik salbatutakoak izango lirateke) hankaz gora bota zuen XIX. mendean. Noiz jaio zen teoria eboluzionistaren aita, hau da, Darwin ? 1255ean / 1809an / 2002an / 1889an. - Zenbat informazio genetiko konpartitzen dugu txinpantzeekin? %99 / % 55 / % 18. - Non dago Atapuercako aztarnategia? Gipuzkoan / Nafarroan / Burgosen. 1

description

HISTORIA AURREA 1 DBH

Transcript of HISTORIAURREA-0

Page 1: HISTORIAURREA-0

HISTORIAURREA-0

(GALDERAK)

- Non jaio zen Jose Migel Barandiaran? Saran / Ataunen / Urnietan.

- Zer izan zen Joxe Migel Barandiaran? Arkeologoa / Futbolaria / Kazetaria / Politikoa.

- Duela 200 milioi urte, dinosauroen garaian, Euskal Herria itsaso azpian al zegoen ? Bai / Ez.

- Non sortu zen gizakia? Afrikan / Asian / Euskal Herrian / Amerikan / Europan.

- Charles Darwin naturalista eta biologo ingelesak hautespen naturalaren teoriaren bidez sinesmen kreazionista errotua (honen arabera, Bibliaren esanei jarraituz, munduak lau mila urte baino ez lituzke izango eta animalia guztiak eta landare guztiak Jainkoak sortutakoak eta Noek uholdetik salbatutakoak izango lirateke) hankaz gora bota zuen XIX. mendean. Noiz jaio zen teoria eboluzionistaren aita, hau da, Darwin ? 1255ean / 1809an / 2002an / 1889an.

- Zenbat informazio genetiko konpartitzen dugu txinpantzeekin? %99 / % 55 / % 18.

- Non dago Atapuercako aztarnategia? Gipuzkoan / Nafarroan / Burgosen.

- Noiz hoztu zen klima Historiaurrean ? Behe Paleolitoan / Erdi eta Goi Paleolitoan / Neolitoan / Metal Aroan.

- Historiaurreko zein arotan kokatzen da Neanthertal gizakia? Erdi Paleolitoan / Goi Paleolitoan / Behe Paleolitoan.

- Noiz heldu zen gizakia Euskal Herrira ? Duela 15 milioi urte inguru / Duela 200.000 urte inguru / Duela 1.000 urte inguru.

1

Page 2: HISTORIAURREA-0

- Historiaurreko zein arotan kokatzen da Homo Sapiens-a edo Cro-Magnon gizakia? Erdi Paleolitoan / Goi Paleolitoan / Behe Paleolitoan.

- Zein zen labar-artearen helburua? Praktikoa (ehiza) / Magikoa (santutegiak).

- Gipuzkoako zein herritan dago Praileaitz aztarnategia? Deban / Zestoan / Gernikan.

- Hauetako bat ez da Euskal Herriko labar-arteko aztarnategi bat: Lascaux / Ekain / Santimamiñe / Otsozelaia.

- Nafarroa Behereko zein herritan dago Otsozelaiako aztarnategia? Hazparnen / Hendaian / Isturitzen.

- Hauetako bat ez da Paleolito garaiko aztarnategi bat? Santimamiñe / Altamira / Lascaux / Kordoba.

- Zein urtetan aurkitu zuten Ekaingo haitzuloa? 1364. urtean / 1756. urtean / 1969. urtean / 2988. urtean.

- Non dago Ekaingo leizea? Zestoan / Agurainen / Azkoitian / Bilbon.

- Noizkoak dira Ekaingo kobazuloko irudiak edo margoak? Duela 500 urtekoak / Duela 2.500.000 urtekoak / Duela 100 urtekoak / Duela 13.000 urtekoak.

- Australopithecus-a, Homo Habilis-a, Homo Erectus-a, Neanderthal-a eta Homo Sapiens-a. Guzti horietatik, zein da Ekainen bizi eta bertako arroketan irudiak egin zituen gizakiaren izena? Australopithecus-a / Homo Habilis-a / Homo Erectus-a / Neanderthal-a / Homo Sapiens-a.

2

Page 3: HISTORIAURREA-0

- Historia handiko bisonteak aurki ditzazkegu Santimamiñeko haitzuloko paretetan margotuta, 13.000 urtetik gora dituztenak. Bertatik ikusi nahiko bazenitu, Bizkaiko zein herritara joan beharko zenuke? Kortezubira / Lizarrara / Hendaiara / Agurainera.

-Zergatik egiten dira labar-arteko aztarnategi ospetsuen erreplikak? Jatorrizko aztarnategiak ez hondatzeko / Jatorrizko aztarnategiak apaintzeko.

- Nortzuk aurkitu zuten Ekaingo haitzuloa? Azpeitiarrak / Azkoitiarrak / Zestoarrak / Urretxuarrak.

- Non sortu zen nekazaritza? Euskal Herrian / Ekialde Hurbilean / Estatu Batuetan.

- Uste denez, Iraken orain dela 12.000 urte domestikatu edo etxekotu zen lehen animalia. Zein animalia zen? Behia / Ardia / Oiloa.

- Neolitoan Euskal Herrian etxekotu ziren lehen animaliak honako hauek izan ziren: Ardiak eta ahuntzak / Astoak eta txakurrak.

- Neolitoa berandu iritsi zen Euskal Herrira: Egia / Gezurra.

- Ezaugarri hauetako bat ez da Neolitoko berrikuntza bat: Nekazaritza / Abeltzaintza / Sedentarismoa / Ehiza / Zeramika.

- Metal Aroa lau arotan bereizten da (Kobre Aroa, Brontze Aroa, Burdin Aroa eta Urre Aroa): Egia / Gezurra.

- Hauetako bat ez da Euskal Herriko monumentu megalitiko bat: Etenetako iruinarria edo zutarria (menhirra) / Sorginen Txabola trikuharria / Stonehengeko harrespila.

3

Page 4: HISTORIAURREA-0

- Zer dira megalitoak ? Harritzarrak / Harritxikiak.

- Non daude trikuharririk zaharrenak? Brasilen eta Txinan / Portugalen eta Bretainian.

- Noiz egin ziren monumentu megalitikoak? Paleolitoan / Neolitoan eta Metal Aroan.

- Etenetako menhir edo zutarria Andoain eta Urnieta bitartean dago. Zein menditan dago? Gorbeian / Adarran / Izarraitzen.

- Gipuzkoako zein herritara jo beharko dugu Oianlekuko mairubaratzak edo harrespilak (cromlech-ak) bertatik ikusi nahi baditugu? Oiartzunera / Gernikara / Azkoitira.

- Aizkomendiko trikuharria Euskal Herrian aurkitutako lehena da. Agurain ondoan dagoela jakinda, zein lurralde historikotan kokatuko zenuke? Gipuzkoan / Araban / Zuberoan / Nafarroan.

- Stonehenge menhirrez edo iruinarriz eraturiko monumentu megalitikoa da. Non dago arkeologi aztarnategi hau? Ingalaterran / Korean / Portugalen / Euskal Herrian.

- Aralar mendilerroan harrespilik ba al dago ? Bai / Ez.

- Duela zenbat urte hasi zen Euskal Herrian burdingintza erabiltzen? Duela 15.000. urte inguru / Duela 2.500 urte inguru / Duela 500 urte inguru.

- Buruntza, Munoandi, Basagain eta Iruntxur (Intxur) Burdin Aroko aztarnategiak dira. Non daude ? Gipuzkoan / Lapurdin / Nafarroan.

4