HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK Artxiboak€¦ · Talde txikiagoetan banatzea* Lehen Hezkuntzako 5.a...

17
Udaleko Hezkuntza Zerbitzua Servicio Municipal de Educación HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK Artxiboak IRAKASLEAREN KOADERNOA 2011-2012 ikasturtea

Transcript of HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK Artxiboak€¦ · Talde txikiagoetan banatzea* Lehen Hezkuntzako 5.a...

Page 1: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK Artxiboak€¦ · Talde txikiagoetan banatzea* Lehen Hezkuntzako 5.a eta 6.a DBHko 1. zikloa 2 ordu 20 ikasle baino gehiago baldin Erdi Aroko badira Gasteiz

Udaleko Hezkuntza Zerbitzua Servicio Municipal de Educación

HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK

Artxiboak

IRAKASLEAREN KOADERNOA 2011-2012 ikasturtea

Page 2: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK Artxiboak€¦ · Talde txikiagoetan banatzea* Lehen Hezkuntzako 5.a eta 6.a DBHko 1. zikloa 2 ordu 20 ikasle baino gehiago baldin Erdi Aroko badira Gasteiz

AURKIBIDEA

1. Aurkezpena .................................................................................. 1

2. Antolakuntzako alderdiak ............................................................. 3

3. Helburuak ..................................................................................... 4

4. Edukiak ......................................................................................... 4

5. Metodologia .................................................................................. 5

6. Ibilbidea egin aurreko jarduerak ................................................... 5

7. Ibilbidea ........................................................................................ 7

8. Ibilbidea egin ondorengo jarduerak .............................................. 8

9. Balioztatzea ............................................................................... 8

Anexo .......................................................................................................9

Page 3: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK Artxiboak€¦ · Talde txikiagoetan banatzea* Lehen Hezkuntzako 5.a eta 6.a DBHko 1. zikloa 2 ordu 20 ikasle baino gehiago baldin Erdi Aroko badira Gasteiz

Artxiboak - Irakaslearen koadernoa. 2011-2012 ikast urtea

1

1. AURKEZPENA GASTEIZ, HEZIKETARAKO ESPAZIO GISA izeneko heziketa programa Udalak taxutu du, asmo hau izanik: hiria ezagutzaren OBJEKTU gisa, ikasketarako TOKI gisa eta hezkuntzako AGENTE gisa baliatzea. Hiri batek, hezitzailea izateko, zeregin tradizionalak ez ezik, nahita eta arduratsu bere gain hartu behar ditu beste zeregin hauek ere: «bere herritar guztiak heztea, sustatzea eta garatzea, haur eta gazteengandik hasita» (Bartzelonako Deklarazioa, Hiri Hezitzaileen I. Biltzarra, 1990).

Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak, programa honen bitart ez, hiriaren eta eskolaren arteko elkarrekintzako dinamika sortu nahi du. Hart ara, Gasteizko herritarrei (eskola umeengandik hasita) aukera eta bultzada emango die, hiria ezagut eta bizi dezaten. Programaren giltzarrietako bat dira HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK. Ibilbidea, izatez, hiria ezagutzeko jarduera bat da, eta helburu hauek ditu:

- Gasteizko toki eta eraikin adierazgarrietan barrena ibilbide didaktikoak eginez,

bertatik bertara ezagutzea garai historiko jakin baten ezaugarriak eta garai hark gaur egungo hirian duen eragina.

- Hiriaren ezagutza praktikoa sustatzea. Hartara, hiriak eskaintzen dizkigun baliabide

eta zerbitzuak ezagutu eta erabiltzeko behar den informazioa ematen zaie ikasleei. - Ikasleen artean, ingurunea oro har —eta historia eta arte ondarea, bereziki—

balioetsi eta errespetatzeko ohiturak eta jarrerak sustatzea.

Programa honetako baliabide didaktiko bat Irakaslearen koadernoa da. Ibilbidean parte hartuko duten irakasleek, koaderno honetantxe aurkituko dute ikasgelan jarduera prestatu eta osatzeko behar duten informazioa. Hala, ikasleek modu aktiboan parte hartzea eta jarduerari etekin handiagoa ateratzea errazten da.

Page 4: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK Artxiboak€¦ · Talde txikiagoetan banatzea* Lehen Hezkuntzako 5.a eta 6.a DBHko 1. zikloa 2 ordu 20 ikasle baino gehiago baldin Erdi Aroko badira Gasteiz

Artxiboak - Irakaslearen koadernoa. 2011-2012 ikast urtea

2

Hurrengo taulan, programaren ezaugarri nagusiak ageri dira.

Ibilbidea Hartzaileak Baliabide didaktikoak Iraupena Talde

txikiagoetan banatzea*

Lehen Hezkuntzako 5.a eta 6.a

DBHko 1. zikloa 2 ordu

20 ikasle baino gehiago baldin

badira Erdi Aroko Gasteiz Helduen Hezkuntza

Iraunkorra eta helduen taldeak

Unitate didaktikoa, DVDa, irakaslearen koadernoa, ikaslearen koadernoa.

Monitore-gidaria. 2 ordu eta 30 minutu

DBHko 2. zikloa

20 ikasle baino gehiago baldin

badira Gasteiz neoklasikoa Helduen Hezkuntza

Iraunkorra eta helduen taldeak

Unitate didaktikoa, DVDa, irakaslearen koadernoa, ikaslearen koadernoa.

Monitore-gidaria.

2 ordu

DBHko 2. zikloa 2 ordu 20 ikasle baino gehiago baldin

badira XIX. mendeko zabalgunea Helduen Hezkuntza

Iraunkorra eta helduen taldeak

Unitate didaktikoa, DVDa, irakaslearen koadernoa, ikaslearen koadernoa.

Monitore-gidaria. 2 ordu eta 30 minutu

Artxiboak ezagutzea

DBHko 2. zikloa, Helduen Hezkuntza Iraunkorra eta

helduen taldeak

DVDa, irakaslearen koadernoa, ikaslearen

koadernoa. Monitore-gidaria.

2 ordu eta 30

minutu

14 ikasle baino gehiago baldin

badira

Idazketa eta idatzitakoa ESPO

PPT, irakaslearen koadernoa, ikaslearen koadernoa Monitore-

gidaria

3 ordu 14 ikasle baino gehiago baldin

badira

San Petri eliza Batxilergoa, Helduen

Hezkuntza Iraunkorra eta helduen taldeak

Irakaslearen koadernoa, ikaslearen koadernoa.

Monitore-gidaria (aukerakoa).

Ordu bete eta 30 minutu

Lehen Hezkuntzako 5.a eta 6.a

25 ikasle baino gehiago baldin

badira Udaletxea Helduen Hezkuntza

Iraunkorra eta helduen taldeak

Unitate didaktikoa, DVDa, irakaslearen koadernoa, ikaslearen koadernoa.

Monitore-gidaria.

Ordu bete eta 30 minutu

Lehen Hezkuntzako 6.a eta DBHko 1. zikloa

20 ikasle baino gehiago baldin

badira Bisita Santa Maria katedralera Helduen Hezkuntza

Iraunkorra eta helduen taldeak

DVD Ikaslearen koadernoa.

Monitore-gidaria.

Ordu bete eta 30 minutu

Lantegiak Santa Maria katedralean

DLHko 1. mailatik 5.mailara

Maila bakoitzean Power Point bat

Bi ordu eta 15 minutu

Taldea

Argiaren elizpea DBHO Monitore-gidaria Ordu bete Taldea

Gasteizko ahozko memoria 1940-1965

DLHko 4. maila Power Point, argazkiak. Monitorea eta Mejora

Fundazioako boluntarioak Ordu bete Taldea

Page 5: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK Artxiboak€¦ · Talde txikiagoetan banatzea* Lehen Hezkuntzako 5.a eta 6.a DBHko 1. zikloa 2 ordu 20 ikasle baino gehiago baldin Erdi Aroko badira Gasteiz

Artxiboak - Irakaslearen koadernoa. 2011-2012 ikast urtea

3

Foru plaza DLHko 4. maila eta DBHO

Hainbat material didaktikoa mailari

egokitua. Monitore-gidaria

Bi ordu Taldea

* Helduen Hezkuntza Iraunkorrako taldeak eta helduen taldeak ez dira talde txikiagoetan banatuko, Artxiboak ibilbidean izan ezik.

2. ANTOLAKUNTZAKO ALDERDIAK Jarraian, irakasleek ibilbidea prestatzean kontuan izan beharreko zenbait alderdi aipatuko ditugu:

Irakasleen parte hartzea

Parte hartzen duen irakaslearen zeregina da, ibilbi de osoan, ikasleek jokabide egokia eta arreta izan dezaten zaintzea. Era berean, irakasleak oso parte hartze garrantzitsua izango du jardueran. Beharrezkoa deritzon aldiro, esku hartuko du, monitorearen azalpenak osatzeko, edo azalpen horiek taldearen ezaugarriei egokitzeko.

Ikastaldea talde txikiagoetan banatzen bada, komeni da ibilbidea egitera bigarren irakasle arduradun bat ere etortzea.

Ikasleentzako oharra

Ezinbestekoa da ikasleak jabetzea ibilbidea ikaskun tzako jarduera dela, ez dela txangoa.

Orobat, ikasleen koadernoan proposatzen diren jardueretako batzuk egin ahal izateko, beharrezkoa izango da ikasle bakoitzak arkatza eta ezabagoma ekartzea.

Jarduerara etortzea

Jarduerara etortzerik ez baldin baduzue, Udaleko He zkuntza Zerbitzuari garaiz jakinarazi behar zaio, jarduera eguna baino hiru eg un lehenago gutxienez. Jarduerara arrazoibide egokirik gabe ez etortzeak, jarduera beste egun batean egiteko aukera kenduko du. Gainera, hurrengo ikasturteetan jardueratik kanpo uztea eragin dezake.

Garraioa

Parte hartzaileak ibilbidera ekarri eta ibilbidetik bueltan eramateko ardura, ikastetxe bakoitzarena da. Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak, garraiobidea erabiltzen duten ikastetxeei, gastu osoaren % 40ko diru laguntza emango die, gehienez. Laguntza hori jaso ahal izateko, Udaleko Hezkuntza Zerbitzuari dokumentu hauek ekarri behar dizkio ikastetxeak:

- Faktura originalak. Hor agertu beharko dira zenbatekoa, garraiobideak egindako

bidea, zein jarduera tara etorri diren, eta jardueraren data.

- Fotokopiak ekartzen badira, horiek aurkezteko unean, eskatuko da faktura originalak erakustea, konpultsatzeko.

- Hiriko garraio publikoa erabiltzen bada, egiaztagiri originalak aurkeztu behar dira, ikastetxeko zuzendaritzaren akreditazioa rekin batera.

Page 6: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK Artxiboak€¦ · Talde txikiagoetan banatzea* Lehen Hezkuntzako 5.a eta 6.a DBHko 1. zikloa 2 ordu 20 ikasle baino gehiago baldin Erdi Aroko badira Gasteiz

Artxiboak - Irakaslearen koadernoa. 2011-2012 ikast urtea

4

- Dokumentu horiek ekartzeko azken egunak hauek dira: 2012ko urtarrilaren 13a (lehenengo hiruhilekoari dagozkion dokumentuak) eta 2012ko ekainaren 16a (bigarren eta hirugarren hiruhilekoei dagozkien dokumentuak).

Argibideak Argibide gehiago eskuratzeko, bide hauetako edozein erabil dezakezue:

• Telefonoa: 945-161508 / 161852 (Luis Mari García e Itxaso Maeztu). • Posta elektronikoa: [email protected] • Paperezko posta: Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzua. Frai Zacarias Martinez

kalea, 3. 01001 GASTEIZ.

3. HELBURUAK

Ikus dezagun, segidan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleentzat prestatutako Artxiboak ibilbidearekin zer helburu lortu nahi diren:

���� Ikasleei artxiboen oinarrizko ezaugarriak azaltzea (zer diren, zer eginkizun dituzten, zer artxibo mota dauden…).

���� Gure hiriko artxiboak ezagutaraztea. Informazio zehatzagoa emango dugu Udal Artxiboaz eta Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegiaz (A.L.H.A.).

���� Ikasleei zuzeneko kontaktua eskaintzea, bisitatzen ditugun artxiboetan gordetako dokumentuekin.

���� Udal Artxiboa eta Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia dauzkaten eraikinen historia eta ezaugarri nagusiak ezagutzea.

���� Konturatzea artxiboak herritar guztientzat irekita dauden zentroak direla, eta han gordetako informazioa oso baliagarria izan daitekeela.

���� Artxiboak erabiltzen ikastea. ���� Dokumentu ondarea balioetsi eta errespeta dezatela sustatzea.

4. EDUKIAK

Ibilbide honek, edukiei dagokienez, alderdi hauek ditu ardatz:

• Zer den artxibo bat, eta zer eginkizun bete behar d ituen.

• Dokumentuak egiten duen bidea artxibora iristen den etik erabiltzailearengana heltzen den arte.

• Erabiltzailearen ibilbidea: dokumentuak kontsultatz eko prozedura.

• Udal Artxiboa: historia, dokumentu funtsak, instala zioak…

• Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia: historia , dokumentu funtsak, instalazioak…

Koaderno honen eranskinean ematen dizuegu eduki horiei buruzko informazio zehatza.

Page 7: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK Artxiboak€¦ · Talde txikiagoetan banatzea* Lehen Hezkuntzako 5.a eta 6.a DBHko 1. zikloa 2 ordu 20 ikasle baino gehiago baldin Erdi Aroko badira Gasteiz

Artxiboak - Irakaslearen koadernoa. 2011-2012 ikast urtea

5

5. METODOLOGIA Jarduerak hainbat zati berezi ditu:

1. Ibilbidea egin aurreko jarduerak. Ikasgelan egingo dira, irakasleek

dinamizatuta.

2. Artxiboetan barrena doan ibilbidea, gidari-begiraleak dinamizatua. Egingo ditugun urratsak:

-Ibilbidea aurkezteko bideoa ikustea.

-Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia bisitatz ea: dokumentuaren ibilbidea. Ibilbidearen bukaeran, dokumentu originalen erakusketa egingo da, haien ezaugarri nagusiak aztertzeko.

-Udal Artxiboa bisitatzea: erabiltzailearen ibilbidea. Artxibo horretan, parte hartzen duen taldeak aukeratutako lan gaiari lotutako dokumentuak aurkeztuko dira, eta ariketa praktikoren bat egingo.

3. Ibilbidea egin ondorengo jarduerak. Ikasgelan egingo dira, irakasleek

dinamizatuta.

Ibilbidean zehar egingo diren ekintza eta jardueren bidez, ikasleen pentsamendu sortzailea eta kritikoa sustatuko da. Orobat, gogoeta, analisia eta ordezko aukeren bilaketa eragingo die.

Ibilbidean, parte hartzaileen arteko harreman prozesu egokia bultzatuko da. Hartara, indartu egingo dira taldearen kohesioa, ikasleen parte hartze aktiboa, errespetua eta talde lana. Monitore-gidaria saiatuko da ibilbidearen edukiak egokitzen, parte hartzaileen ezagutzen maila berean izan daitezen. Era berean, talde bakoitzaren ezaugarrietara egokituko du ibilbidea. Behar izanez gero, esku hartzeko estrategiak aldatuko ditu. Ibilbideak ikaskuntza praktiko eta orokorra dakar, hiriaren bizitza bera ere halakoxea baita. Jardueran sartuta daude alderdi kognitibo, estetiko eta etikoak (ikasleek ezagutzak, trebetasunak, ohiturak eta balioak bereganatzea). Hartara, herritar bizitzan parte hartze kritiko eta eraikitzailea izatea bultzatzen da. Asmoa da parte hartzaileek har dezatela euren ingurunearekiko, ondarearekiko eta kontserbazioarekiko ardura.

6. IBILBIDEA EGIN AURREKO JARDUERAK Gomendatzen dugu irakasleak ikasgelan esplika ditzala ibilbidean garatuko den gaiaren edukirik garrantzitsuenak. Jarraian, irakasleei ibilbidea prestatzeko lanetarako baliagarri izango zaizkion hainbat ariketa zehaztuko dugu.

Page 8: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK Artxiboak€¦ · Talde txikiagoetan banatzea* Lehen Hezkuntzako 5.a eta 6.a DBHko 1. zikloa 2 ordu 20 ikasle baino gehiago baldin Erdi Aroko badira Gasteiz

Artxiboak - Irakaslearen koadernoa. 2011-2012 ikast urtea

6

1. ARIKETA

Ikasleei egingo duten ibilbideaz gogoeta eragiteko, eta artxiboez zenbat dakiten balioztatzeko, galdera hauek egin diezazkiekegu:

1.1. Zure ustez, zer da artxibo bat?

1.2. Ezagutzen duzu artxiborik zure hirian? Adieraz ezazu zein.

1.3. Segur aski, gehiagotan bisitatuko zenuen liburutegi bat, artxibo bat baino. Baina, zure ustez, zein da bien arteko aldea?

2. ARIKETA Artxibo baten lehen helburua da bere antolakundea z erbitzatzea, eta zure kudeaketa egiteko behar dituzun dokumentuak —edo do kumentuetako informazioa— zure eskura jartzea. Artxibo publikoek , gainera, herritarren zerbitzura jartzen dituzte dokumentuak, eta herrita rrek administrazio izapideren baterako edo ikerketarako erabil ditzakete.

2.1. Bururatzen zaizu nork sor dezakeen artxibo bat?

2.2. Zer dokumentu mota uste duzu kontsulta daitekeela artxibo publikoetan?

3. ARIKETA

Artxibozainak hainbat zeregin egin behar du, herrit arrei dokumentuak bilatzea eta kontsultatzea ahalbidetzearren.

3.1. Zure ustez, zer zeregin egin beharko ditu artxiboaren arduradunak, zuk dokumentua kontsultatu ahal izan baino lehen?

3.2. Zure ustez, artxibozainaz beste, zein langile behar dira artxiboak behar bezala funtziona dezan?

4. ARIKETA Talde lana, eta guztien aurrean azaltzea: guztien artean egin itzazue iruzkinak, hirian ezagutzen dituzuen artxiboez. Gero, saia zaitezte taula hau betetzen. Ez dakizkizuen datuak, ibilbidea egin eta gero bete ditzakezue.

ARTXIBOA KOKALEKUA FUNTSAK ERAIKINA

Page 9: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK Artxiboak€¦ · Talde txikiagoetan banatzea* Lehen Hezkuntzako 5.a eta 6.a DBHko 1. zikloa 2 ordu 20 ikasle baino gehiago baldin Erdi Aroko badira Gasteiz

Artxiboak - Irakaslearen koadernoa. 2011-2012 ikast urtea

7

7. IBILBIDEA Gidari-begiraleak taldea hartuko du Udal Artxiboaren sarrera nagusian (Unibertsitateko ibilbidea,1). Hantxe aurkeztuko die jarduera: zertan datzan eta zein metodologiarekin gauzatuko den esplikatuko die. Segidan, taldea Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegira joango da, ibilbidea aurkezteko bideoa ikustera. Artxiboaren kanpoaldera aterata, taldeak 14 ikasle baino gehiago baldin baditu, bi azpitaldetan zatituko da, bakoitza begirale batekin. Azpitaldeetako batek Udal Artxibora joko du, gero Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegira joateko. Beste azpitaldeak alderantziz egingo du ibilbidea: lehenengo Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegira, gero Udal Artxibora.

ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN AGIRITEGIA BISITATZE A

Dokumentuaren ibilbidea

Taldeak banan-banan bisitatuko ditu dokumentuek igarotzen dituzten guneak, artxibora iristen direnetik biltegietan gordetzen diren arte. Gune hauek dira:

-Dokumentuen harrerako biltegia.

-Dokumentuen harrerako gela.

-Sailkatzeko eta garbitzeko gela.

-Dokumentuen deskribapena.

-Gordetegiak.

Dokumentuen erakusketa

Gordetegien alde batean izango dira ikusgai artxiboaren funtsetatik aukeratutako zenbait dokumentu original. Begiraleak esplikatuko ditu dokumentu bakoitzaren ezaugarri nagusiak: dokumentu euskarria, idazkera, antzinatasuna…

UDAL ARTXIBOA BISITATZEA

Erabiltzailearen ibilbidea

Begiraleak esplikatuko du zer ibilbide egiten duen herritarrak edo ikertzaileak, artxibora kontsulta bat egitera datorrenean.

Taldea kontsulta aretora joango da, eta handik Quejana aretora, lan taldeentzat bereziki prestatuta baitago. Han esplikatuko dizkiete artxiboko funtsak osatzen dituzten dokumentuak kontsultatzeko baldintzak, bai eta horiek kontsultatzeko prozedura ere. Dokumentuak eskatzeko fitxak emango dizkiete, bete ditzaten, eta taldeak lanerako gaitzat aukeratu duen gaiarekin zerikusia duen dokumenturen bat eska dezaten.

Page 10: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK Artxiboak€¦ · Talde txikiagoetan banatzea* Lehen Hezkuntzako 5.a eta 6.a DBHko 1. zikloa 2 ordu 20 ikasle baino gehiago baldin Erdi Aroko badira Gasteiz

Artxiboak - Irakaslearen koadernoa. 2011-2012 ikast urtea

8

Jarduerak egitea

Ikasle bakoitzari, irakasleak aurrez aukeratutako gaiari buruzko dokumentazioa daraman karpeta emango zaio. Begiraleak dokumentazio horren aurkezpena egingo du, eta artxiboko funtsekin zer lotura duen azalduko.

Ondoren, ikasle bakoitzari eman zaion dokumentazioan ageri diren jardueretakoren batzuk egingo dituzte, eta beste batzuk ikasgelan egiteko utziko dituzte.

8. IBILBIDEA EGIN ONDORENGO JARDUERAK Ibilbidearen hasieran, parte hartzaileei koaderno didaktikoa banatu diegu: hortxe dituzte ibilbideari buruzko informazioa eta egin beharreko ariketetarako proposamena. Ariketa horiek ibilbidean bertan egin daitezke; edo, bestela, gero, ikasgelan.

Ikus ezazue ikasleen koadernoko 7. puntua (ariketak); ariketa horiek ikasgelan egitea gomendatzen dugu.

9. BALIOZTATZEA Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak hainbat tresna prestatu du, Historia eta Arte Ibilbideen Programa balioztatzeko. Horietako bat da irakasleek balioztatzeko fitxa. Programa balioztatze aldera, garrantzi handikotzat jotzen dugu parte hartu duen taldearen arduradunak jarduera analizatzea.

Horretarako, ibilbidearen hasieran, monitoreak balioztatze fitxa bat emango dio irakasleari. Irakasleak ibilbidearen bukaeran beteko du fitxa hori.

Irakasleei mesedez eskatzen diegu fitxa horretan adieraz ditzatela, eskatutako datuez gainera, gertaturiko edozein gorabehera, euren oharrak, eta programa hobetzen lagunduko duten iradokizunak.

Page 11: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK Artxiboak€¦ · Talde txikiagoetan banatzea* Lehen Hezkuntzako 5.a eta 6.a DBHko 1. zikloa 2 ordu 20 ikasle baino gehiago baldin Erdi Aroko badira Gasteiz

Artxiboak - Irakaslearen koadernoa. 2011-2012 ikast urtea

9

ERANSKINA

ARTXIBOAK

1. ZER DIRA ARTXIBOAK?

Artxiboak, izatez, edozein administrazio, elkarte edo pertsonaren kudeaketa prozesuaren zati bat dira. Erakunde horretako kideek beren eginkizunak egitean sortzen edo jasotzen dituzten dokumentuak modu seguru, ordenatu eta iraunkorrean gordetzeko beharraren eraginez sortzen dira. Hasieran, dokumentu horiek interesa dute erakundearentzat berarenzat eta erakundeari loturiko pertsonentzat. Denboraren joanarekin, artxiboan gordetako dokumentuek kudeaketarako garrantzi hura galduz doaz, eta interes historikoa hartuz. Orduan, ikertzaileen esku jartzen dira, dokumentuak aztertuz beren ikerlanak egin ditzaten.

Artxiboetan gordetzen den informazioa, paperean ez ezik, bestelako edozein euskarritan ere izan daiteke: zinta magnetofonikoetan, CDetan, DVDetan eta disketeetan, baita zerbitzari batean bildutako formatu digitaletan ere. Halaber, informazio hori hainbat motatako dokumentuetan adieraz daiteke: dokumentu idatzietan, grafikoetan, fotografikoetan, soinuzkoetan edo ikus-entzunezkoetan, besteak beste.

Fitxategien jabe den erakundearen arabera, fitxategiak askotarikoak izan daitezke: elizakoak, familiakoak, Administrazio publikoarenak (tokiko Administrazioa, autonomia erkidegokoa, Estatukoa), enpresenak, eta abar . Artxibo publikoek herritarren zerbitzura jartzen dituzte dokumentuak, eta herritarrek administrazio izapideren baterako edo ikerketarako erabil ditzakete.

2. ARTXIBOEN EGINKIZUNAK

Tradizioari jarraikiz, beren eskumeneko dokumentuak biltzea izan dute artxiboek zeregin nagusi. Hala ere, hasiera bateko zeregin horren eskutik, artxiboak iraganeko gertakarien gordailu edo biltegi bihurtuz joan ziren, dokumentazioaren hartzaile huts, eta eginkizun guztiz pasiboa egitera jo zuten. Gero, artxiboetako funtsen zainketa lanen ondorioz, artxibo eredu berria taxutuz joan zen. Dokumentuen kontserbazioa zaintzeko eginkizuna, lehen mailako ardura bihurtu zen. Dokumentazioak herri baten historia eta kultura ondare gisa duen balioak dokumentazioa bera babesteko politika zehaztu zuen. Artxiboak, funtsak zaintzearen eta kontserbatzearen ardura duenez, baldintza bereziak ezartzen ditu antolakuntzaren aldetik ere. Kontrolerako eta informaziorako tresnak prestatzen ditu, zerbitzu egokia eman ahal izateko. Alde horretatik, artxiboen barruko funtsezko eginkizun bat da dokumentuak antolatzea, artxiboetako printzipio jakin batzuei jarraikiz (adibidez: jatorriaren printzipioa). Hala, dokumentuak sortzeko prozesua erreproduzitzen duen egitura ematen zaio, eta dokumentuak aurkitzea erraztuko duen egitura ematen zaio. Erabiltzaileak artxiboko baliabideak erraz erabili ahal izateari lehentasuna ematearren, artxiboetan garrantzi handia du funtsak deskribatzeko lanak (gidak, katalogoak, inbentarioak eta datu baseak egitea). Gainera, kontserbazio eginkizunak berekin dakar hainbat eta hainbat neurri gauzatzea. Neurri horiekin, baliabideak hondatzea prebenitu nahi da, eta egoera txarrean dauden dokumentuak sendotu eta zaharberritu. Horregatik guztiarengatik, artxibo modernoek arreta berezia jartzen dute kontserbazio eginkizunean.

Page 12: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK Artxiboak€¦ · Talde txikiagoetan banatzea* Lehen Hezkuntzako 5.a eta 6.a DBHko 1. zikloa 2 ordu 20 ikasle baino gehiago baldin Erdi Aroko badira Gasteiz

Artxiboak - Irakaslearen koadernoa. 2011-2012 ikast urtea

10

XX. mendearen bigarren erdialdean, artxiboen ikuspegi berria eratuz joan zen, eta ikuspegi horretan garrantzirik handiena dute zerbitzatzeko eta zabaltzeko eginkizunek. Dokumentu funtsak dokumentuak sortu dituen erakundeari eta herritarrei zerbitzatzea, eta hainbat bidetatik zabalkundea ematea.

Hortaz, honela laburbil ditzakegu artxiboen eginkizunak: dokumentu iturriak bildu, zaindu, antolatu, deskribatu, kontserbatu, zerbitzatu eta zabaltzea. Gaur egungo legeetan jasota daude eginkizun horiek guztiak.1

3. ARTXIBO SISTEMA

Artxibo Zerbitzuak bere barne kudeaketa Artxibo Sistema erabiliz antolatzen du. Sistema horrek, administrazio kudeaketa eta dokumentazio fluxuak bideratzeko, ondoz ondoko hainbat fase erabiltzen ditu.Fase horiekin bat datoz ondorengo administrazio unitate hauek:

a) Bulegoko artxiboak. b) Bitarteko bulegoak. c) Artxibo nagusiak. d) Artxibo Historikoa.

Bulegoko artxiboen zeregina da administrazio-unitateen lanaren emaitza diren agiriak era antolatuan kontserbatzea; baita gordetako dokumentuen instalazioa, kontsulta eta kokapena kontrolatzea ere. Horren ardura duten administrazio-unitateek beren bulegoetan edo egokitutako tokietan gordeko dituzte sortzen dituzten agiriak, harik eta bitarteko artxibora edo, hala badagokio, artxibo historikora igortzen diren arte.

Bulegoetako artxiboetatik igorritako dokumentazioa artxibo nagusietan eta bitartekoetan kudeatu eta gordeko da era antolatuan, harik eta artxibo historikoetara igortzen den arte.

Artxibo historikoa unitate administratiboa da; Artxibo Zerbitzuaren ardatza eta, aldi berean, berezko egoitza. Hara iristen dira bigarren mailako balioa duten dokumentuak (50 urtetik gora), gehienbat informazio historikoa dutenak. Artxiboko zerbitzu bakoitzaren arduradunak dokumentuak kontserbatzeko lanen egutegiak egingo ditu. Hor zehaztuko dira transferentzia, kontserbazio eta kanporatze edo garbiketa lanak egiteko epeak.

4. DOKUMENTUAK ETA HAIEN ANTOLAKUNTZA

Dokumentuak dira nagusi artxibo batean, jarduera guztia baitabil dokumentuak kontserbatu, sailkatu eta zabaltzearen inguruan.

Dokumentuak espedientetan eta liburutan taldekatzen dira, eta horiek kaxetan gordetzen dira, artxiboetako gordailuetan. Artxibo batean dauden kaxa, paper-sorta eta liburu guztiek osatzen dituzte dokumentuen funtsak.

Behar den bezala sailkatu, ordenatu eta deskribatu behar dira, ondo eta erraz erabili ahal izateko. Dokumentuei egiten zaien lehenengo multzokatzean, jatorriaren arabera ordenatzen dituzte, sortu dituen erakundearen arabera multzoak edo atalak eratuz. Multzo bakoitza beste batzuei lotzen zaie, dokumentu serieak eginez.

a. 1

Euskal Kultura Ondarearen Legea 7/1990 Legea, 1990eko uztailaren 3koa.

Page 13: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK Artxiboak€¦ · Talde txikiagoetan banatzea* Lehen Hezkuntzako 5.a eta 6.a DBHko 1. zikloa 2 ordu 20 ikasle baino gehiago baldin Erdi Aroko badira Gasteiz

Artxiboak - Irakaslearen koadernoa. 2011-2012 ikast urtea

11

Gainera, deskribatu egin behar dira, hau da, dokumentuetatik informazioa atera behar da: dokumentu bakoitzerako, idatzi zen data eta tokia, edukiaren laburpena eta forma ezaugarriak adierazi behar dira, eta katalogo zenbakia eman behar zaio, biltegian duen lekua jakinarazteko. Gordailuetan, oro har, armairu trinkoetan ipinita daude dokumentuak: gordetzeko sistema trinkoa da, eta toki asko aurrezten du. Armairu trinkoen barruan gordetzen dira kutxak, paper sortak, planeroak...

Dokumentuak hainbat eratako euskarritan daude: pergaminoan, paperean, mikrofilmean, disketean, kristalezko planak, zinta magnetikoan, DVDan, CDan… Beraz, zeinek bere biltegiratze baldintza bereziak behar ditu. Horregatik, artxiboak dauzkaten eraikinek segurtasuneko eta sua itzaltzeko sistemak dituzte, eta dokumentu mota guztiak ondo kontserbatzeko tenperatura eta hezetasun maila kontrolatzeko neurriak.

5. DOKUMENTUAK MAILEGATZEA ETA KOPIATZEA

Artxiboetako dokumentuak mailega daitezke eta kopia daitezke. Dokumentuak Artxibo Zerbitzutik atera ahalko dira, mailegu gisa, dela antolakunde beraren barruan, dela erakunde horretakoak ez diren beste pertsona edo erakundeentzat, zientziako, hezkuntzako edo kulturako erabilera ematearren. Betiere, artxiboak mailegu horien erregistroa edo kontrola eramango du.

Artxibo-zerbitzuetako langileek ez beste inork egin ahal izango dituzte dokumentuen kopiak. Hala ere, aparteko kasuetan, artxiboko zerbitzu publikoaren arduradunak baimena eman dezake dokumentuak kanpora ateratzeko kopiak egiteko, beti ere prozesua kontrolatuta badago.

Artxibo-zerbitzuko arduradunak murrizketak ezar ditzake eusk dokumentatuak kopiatzeko orduan, zenbait irizpide kontuan hartuta: antzinatasuna, jatorrizko euskarriaren kalitatea eta egoera, kopien kopurua, formatuak edo erabiltzeak berak sor ditzaketen arriskuak edo eskabidea kopiak masiboki egiteko izatea.

Kopia arruntez gain, artxibo-zerbitzuak kopia konpultsatuak ere eskainiko dutu administrazio balioa iraungita edo preskribituta duten agiriekin erabiliko da. Kopia konpultsatu.

6. DOKUMENTUAK KONTSULTATZEA

Herritar guztiek izango dute Dokumentu Ondarea kontsultatzeko eskubidea, inolako bereizkeriarik egin gabe. Gainera, dokumentuok kontsultatzeko eta erabiltzeko aukerak erraztuko dituzte. Beraz, deskribatzeko, informatzeko eta agiriak zabaltzeko tresna egokiak jarriko dituzte.

Herritarrek dokumentuak kontsultatzeko eskubidea izango dute, horien hizkuntza eta euskarri materiala dena dela, beti ere, espediente bateko zati badira, eskaria egiten den egunean espediente horri dagokion prozedura amaituta badago.

Dokumentuetako informazioak segurtasunean, ohorean, intimitatean edo norberaren imajinan eraginik badu edo bestelako datu pertsonalak jasotzen baditu eta legeak horiek guztiak babesten baditu, dokumentu horiek ezin izango dira ikusi, salbu eta eragindakoek berariaz baimena ematen badute. Eragindakoa hil zenetik hogeita bost urte igaro badira, ordea, ez da eragozpenik izango dokumentuak ikusteko. Hil zen eguna ezaguna ez bada, berriz, berrogeita hamar urte igaro beharko dira, dokumentua egin zenetik, ikusi ahal izateko.

Page 14: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK Artxiboak€¦ · Talde txikiagoetan banatzea* Lehen Hezkuntzako 5.a eta 6.a DBHko 1. zikloa 2 ordu 20 ikasle baino gehiago baldin Erdi Aroko badira Gasteiz

Artxiboak - Irakaslearen koadernoa. 2011-2012 ikast urtea

12

Dokumentuak eta espedienteak ezingo dira kontsultatu, baldin arauetan xedatuta badago horien gaia sekretupekoa dela, merkataritzako, industriako edo Estatu egurtasuneko sekretuaren pean dagoelako.

7. GASTEIZKO PILAR AROSTEGI UDAL ARTXIBOA

7.1. Artxiboaren historia

Udal Artxiboaren jatorria, garai batean Gasteizko Kontzejuaren gobernuak eta gero Gasteizko Udalak sortutako dokumentuak dira. 1181. urtean Nafarroako Antso VI.a Jakitunak Gasteiz hiribilduari populazio forua eman zionetik, kontzejuak sortutako dokumentazio guztia zaindu eta gorde behar izan zen. Garai hartan, hiriaren dokumentuak elizetan gordetzen ziren. Gero, XVIII. mendearen amaieran, udalak egoitza propioa eskuratu zuen, eta Udal Artxiboa Espainia plazako udaletxean ezarri zuten. Hantxe izan zen, harik eta XX. mendeko 70eko hamarkadan Alaba jeneralaren kaleko lokal batera behin-behinekoz eraman zuten arte. Han, jendearentzat eskuragarri jarri zituzten dokumentu historikoak eta tokiko liburutegia. Gaur egun, Unibertsitateko ibilbidean artxiboa hartzeko berariaz birgaitutako eraikinean du egoitza.

7.2. Artxiboaren funtsak

Gure hiriaren historia, iraganeko garaietatik gaur egun arte, Udal Artxiboaren funtsetan gordetzen da, eta askotariko alderdiak biltzen ditu. Informazio hori guztia atal hauetan sailkatzen da:

•••• Atal Historikoa

Funts propioa. Gasteizko Udalak 1181etik XX. mendeko azken herena arte bere jardueran sortutako eta jasotako dokumentu guztiek eratzen dute atal hori. Dokumentu horiek hainbat gairi buruzkoak dira: Benefizentzia, gurtza eta kleroa, armada, sustapena, udal gobernua, ogasuna, instrukzio publikoa, errolda, langileak, osasuna eta higienea... Udal akten 469 liburuko bilduma (1428 - 1429 eta 1479 – 1979 urteetakoak) eta pergaminoan idatzitako Erdi Aroko 89 dokumentuak nabarmentzen dira. Pergamino dokumentu horien artean, Gaztelako errege-erreginek hiriari emandako pribilejioak daude.

Beste udaletako funtsak. Ariniz (1695 - 1929), Foronda (1504 - 1975), Mendoza (1841 - 1975) eta Oto (1703 - 1975) udal ohietako dokumentuek osatua. Udalarenak ez diren funtsak. Hainbat jatorritako dokumentazio historikoa daukate, eta Artxiboak dohaintzen bidez, erosiz edo gordailuz jaso ditu. Hona hemen jatorriak: instituzioak, auzoteriak, kofradiak, elkarteak, enpresak eta familiak. Funts horretan Gasteizko umezurtz-etxearen dokumentazioa (1777-1984) nabarmentzen da.

•••• Administrazio Atala

XX. mendeko hirugarren herenean udal bulegoetan sortutako dokumentazioak osatzen du. Atal hau zabalik dago eta urtero handitzen da. Atal honetako espedienteak eta artxibo liburuak udal konpetentzietatik sortu dira, bai Udalaren barne antolakuntzan bai hiriaren gobernuan eta herritarrentzako zerbitzuan. Dokumentazio horren kontsulta mugatua dago, partikularren datu pertsonalak dituzten informazioari dagokionez.

Page 15: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK Artxiboak€¦ · Talde txikiagoetan banatzea* Lehen Hezkuntzako 5.a eta 6.a DBHko 1. zikloa 2 ordu 20 ikasle baino gehiago baldin Erdi Aroko badira Gasteiz

Artxiboak - Irakaslearen koadernoa. 2011-2012 ikast urtea

13

•••• Atal Grafikoa

Udalak sortutako eta jasotako dokumentu grafikoak eta hiriarekin erlazionaturiko eta erosketen eta dohaintzen bidez jasotako bestelako dokumentu grafikoak biltzen ditu. Hainbat multzotan dago antolatuta: kartografia (mapak, planoak eta marrazki teknikoak, 1617. urteaz geroztik), marrazki originalak, grabatuak, inprimaki grafikoak, egutegiak, postalak, estanpak eta oroigarriak, kartelak, eguberri postalak eta bestelako materialak.

•••• Argazkigintza Atala

Hainbat jatorritako funts eta bildumetako argazkiek osatua. Argazkiak 1876tik hasi eta gaur artekoak dira. Argazkigintzako laborategi propioa ere badu.

•••• Historiaren Ikerkuntzarako eta Gai Lokalak aztertz eko Liburutegia

Udal Artxiboak biltzen ditu liburuak, aldizkariak, edozein motatako inprimakiak eta bestelako materialak, hiriarekin eta probintziarekin nolabait erlazionatuak eta ikerketa historikorako lagungarriak.

•••• Liburutegi Teknikoa

Gainera, liburutegi teknikoa ere badago; Artxiboko langileek beste inork ezin du erabili.

7.3. Eraikina

1992. urteaz geroztik, Udal Artxiboa Unibertsitateko ibilbidean dago, Loma Jeneralaren kuartela izandako eraikin nagusian. Eraikin hori artxiboa hartzeko birgaitu zuten 1988an. Antzinako kuartela bost eraikinek osatzen zuten, eta artxiboa hartu duena zen nagusia, 1898an eraikia.

XIX. mendearen amaierako arkitektura militarraren adibide ona da. Eraikin soila da, eta oinplano laukizuzena eta bi solairu ditu; fatxadan adreilua eta harria nabarmentzen dira.

Eraikina barrutik erabat hustu zuten, artxiboa hartzeko egokitzearren, eta bi hegaletan banatu zuten: bata, barneko lanetarako eta gordailuetarako; eta bestea, administraziorako beheko solairuan (lehenengo solairuan, berriz, ikertzaileen gela dago).

8. ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN AGIRITEGIA

8.1. Artxiboaren historia

Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia Arabako Lurralde Historikoaren gobernu organoek —Aldundiak eta Biltzar Nagusiak— sorturiko dokumentazioaren ondorioz sortu zen. Biltzar Nagusiek, Biltzar Partikularrak eta diputatu nagusiak, gobernu lana egiten zutenez, dokumentuak sortuz joan ziren 1463. urtetik aurrera. Koroatik zetozen dokumentuekin batera, bilera lekuetara eramaten zuten kutxa batean zaintzen eta gordetzen zuten. 1505. urteaz geroztik, kutxa hori Gasteizko San Frantzisko komentuko sakristian jarri zuten, han izaten baitziren Biltzar Nagusien bilerak.

Page 16: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK Artxiboak€¦ · Talde txikiagoetan banatzea* Lehen Hezkuntzako 5.a eta 6.a DBHko 1. zikloa 2 ordu 20 ikasle baino gehiago baldin Erdi Aroko badira Gasteiz

Artxiboak - Irakaslearen koadernoa. 2011-2012 ikast urtea

14

Dokumentu multzo hori, geroago “Probintziako Artxibo“ izenarekin ezagutu zenaren jatorria da. Artxibo horrek, XIX. mendetik aurrera, Foru Aldundia sortzearekin, funtsa handitu zuen, Aldundiak bere eginkizunak egiten zituen eran. XIX. mendearen erdialdean, Arabako Foru Aldundiaren jauregia –Aldundiaren gaur egungo egoitza— eraiki ondoren, hara eraman zituzten dokumentu funtsak. Sortutako dokumentuak etengabe ugaritzen ari zenez, XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera artxiboa hainbat lekutan izan da, Miguel Unamuno hiribidean horretarako berariaz egin zuten eraikinean behin betiko ezarri zuten arte.

8.2. Artxiboaren funtsak

Artxiboan gordetzen dira Arabako Foru Aldundiak probintziako gobernatzaile eta administratzaile eginkizunak gauzatzean historian zehar sortu dituen dokumentuak, eta dohaintzaz, erosita edo lagata artxiboan sartu diren dokumentuak. Ondoko taulan ageri dira dokumentu funtsak:

PUBLIKOAK PRIBATUAK GRAFIKOAK Foru Administrazioa Familiakoak eta pertsonalak Ar gazkigintzakoak

� Artxibo Historikoa � Administrazio Artxiboa � Foru Mutualitatea � Las Nieves egoitza

(1816-1982)

� Bustamante (1405-1971) � Cola y Goiti (1578-1856) � Emilio Enciso (1527-1990) � Berastegi (1448-1960) � Barona (1306-1967) � Tejada (1382-1949) � Samaniego (1470-1982) � Moraza (1703-1972) � Ibarrondo (XIX. Mendea)

� Aldundia (1930-gaur

egun). � Gereñu (1930-1950) � Schommer Koch (1925-

1979) � Enciso (1959-1965) � Barona (1880-1974) � Baraibar-Elortza (1890-

1955) � Miñones (1870-1974) � Ibarrondo (1860-1966) � Gonzalo Busto (1897-

1947)

Toki Administrazioa Erakindeetakoak Figuratiboak � Gesaltza Añanako Udal

Artxiboa (1194-1936) � Valderejoko Artxiboa

(1523-1967)

� Santiago ospitalea (1428-1976)

� Prestamero (Euskalerriaren Adiskideen Elkartea) (1765-1810)

� OAR (1934-1994) � Kartelak (1965-1994)

Administrazio instituzionala Enpresakoa

� Erakunde autonomoak � Foru erakundeak

� Ajuria (1819-1974) � Gatzagako komunitatea

(1317-1972)

FUNTS PUBLIKOAK XIII. mendetik XX. mendeko erdialde arte probintziako gobernu organoek sortutako dokumentuak biltzen ditu Artxibo Historikoak. Bere antzinatasuna dela kausa, Arriagako Itunari buruzko dokumentua nabarmentzen da.

Page 17: HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK Artxiboak€¦ · Talde txikiagoetan banatzea* Lehen Hezkuntzako 5.a eta 6.a DBHko 1. zikloa 2 ordu 20 ikasle baino gehiago baldin Erdi Aroko badira Gasteiz

Artxiboak - Irakaslearen koadernoa. 2011-2012 ikast urtea

15

Artxiboa lau ataletan banaturik dago: gobernazioa, sustapena, ogasuna eta gerra. XX. mendetik aurrera eta bere konpetentzien arabera Arabako Foru Aldundiak sortutako dokumentuek eratzen dute Administrazio Artxiboa. Dokumentu horiek batez ere Administrazioaren beraren zerbitzura daude, gaurkotasuna duten dokumentuak baitira. Dokumentua sortu zenetik gutxi gorabehera 30 urte betetzean, Artxibo Historikora eramaten dute.

FUNTS PRIBATUAK

Atal hori hainbat jatorritako artxibo historikoek osatzen dute, eta dohaintzen, erosketen eta gordailuen bidez osatu da. Funts horiek honela taldekatzen dira: familiakoak, instituzioetakoak, enpresetakoak eta bestelakoak.

FUNTS GRAFIKOAK Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegiko argazkigintzako ataleko funtsak oso askotarikoak dira bolumenaren, euskarriaren, teknikaren eta edukiaren aldetik. Funts guztiek ere ezaugarri biziro interesgarriak dituzte. Irudi kopuruaren aldetik, aipatzekoak dira Aldundiak berak sortutako funtsa (35.000 irudi), Gereñutarrena (25.500 irudi) eta Schommer Koch-ena (400.000 irudi).

FUNTS BIBLIOGRAFIKOAK Liburutegi Orokorrean, badira Kultura Kontseilu ohiak eta partikularrek egindako dohaintzetatik datozen funtsak. Liburuzaleentzat interesgarria da XVI. mendetik aurrera inprimaturiko obrekin osaturiko antzinako funtsa. Liburutegi Osagarria 1978an abiatu zen, ikerketetan laguntzeko helburuarekin. Erreferentziazko obrak eta obra orokorrak ditu, eta Euskal Herriaren eta Espainiaren historian espezializatua da.

8 3. Eraikina

Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegiaren eraikina Gasteizko unibertsitate campusean dago, 1992an Arabako Foru Aldundiko Jose Luis Catón arkitektoak eraikitako eraikin exentu batean.

Lur sail luzanga batean eraikita dago, eta bi hegal ditu, lur sail horretara egokiturik. Hegaletako bat dokumentuak gordetzeko proiektatu zen, eta kutxa hermetiko bat sinbolizatzen du. Baorik ez izateak eta aluminioz estalita egoteak sinbolismo hori areagotzen du. Bestea bi solairutan proiektatuta dago: beheko partean erakusketak eta hitzaldiak egiteko lekuak daude; goikoan aldiz, ikerlarientzako gela —kanpoaldeari beirate handi baten bidez begiratzen diola—, eta administrazio zerbitzuak.

9. BIBLIOGRAFIA

- Gasteizko artxiboak ezagutzen. Gida didaktikoa. Jatorrizko ideia: Chapitel. Gasteizko Udaleko Hezkuntza Saila, 2003.

232/2000 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen