HILETA ZIBILAK Gero eta gehiagoren aukera, baina oraingoz … · 2014. 10. 30. · tza-errituaz,...

4
Erlijioak garrantzia galdu du gure bizitzetan, baina oraindik presentzia handia dauka gure heriotzetan. Hileta erritu katolikoen gainbehera ez da, inondik inora, beste arloetako elizkizunena bezain nabarmena. Hileta zibilak etorkizunean nagusi izango direla iragarrita dago, baina oraingoz oso gutxiren hautua dira, gero eta udal gehiagok horretarako espazioak eskaini arren. Heriotza-erritu zibilen nolakotasuna, izan ere, eraikitze fasean dago oraindik, Iñaki Olaizola adituaren esanetan. HILETA ZIBILAK BIZITZA OSOAN ingeniari aritu eta gero, 60 urterekin –duela hamar- kada bat inguru– erretiro goiztia- rra hartu eta antropologia ikasten hasi zen Iñaki Olaizola donostia- rra, baita doktorego tesia egin ere. Geroztik, heriotzarekin zeri- kusia duten gaiez ikertzen dihar- du buru-belarri. Gehien aztertu duen arloetako bat hileta zibilak dira: “Ez daukat datu zehatzik, baina gero eta erritu zibil gehiago egiten da. Pertsona batzuek ez dute pentsatu nahi beren herio- tza-errituaz, nahiago dute gaia saihestu eta ez dute horretaz hitz egiten, baina gero eta gehiagok agertzen dute interesa”. Interes horren ondorioz, hile- ta zibilak suspertzen ari dira, Olaizolaren abu- ruz. Baina eraikitze-lanetan daude oraindik; esan nahi baita, momentuz ez dagoela argi nolakoa izan behar duen hileta zibil batek. “Sortzen ari den zerbait da, eta ez dago eredu bakarra”. Olaizola hileta zibiletara joaten da eta jendeari gal- dezka hasten zaio: zer ari gara ospa- tzen hemen? Festa, agurra, omenal- dia? Inork ez dauka argi, nork bere erara bizi du. Hori bai, banan-banan galdezka hasita bakoitzak nolakoa nahi lukeen bere heriotza-erritua, “jai eguna izan dadila” erantzuna gailentzen dela dio ikerlari donostia- rrak. Alegia, ez dadila izan atsekabe edo dolu eguna. “Erritualaren eraikuntza horretan, elementu amankomun batzuk nabarmentzen hasi dira”, dio Olai- Gero eta gehiagoren aukera, baina oraingoz minoritarioa | UNAI BREA | GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA Hileta zibila Arrasaten. 16 2014KO AZAROAREN 2A

Transcript of HILETA ZIBILAK Gero eta gehiagoren aukera, baina oraingoz … · 2014. 10. 30. · tza-errituaz,...

  • Erlijioak garrantzia galdu du gure bizitzetan, baina oraindik presentzia handia dauka gureheriotzetan. Hileta erritu katolikoen gainbehera ez da, inondik inora, beste arloetako

    elizkizunena bezain nabarmena. Hileta zibilak etorkizunean nagusi izango direla iragarritadago, baina oraingoz oso gutxiren hautua dira, gero eta udal gehiagok horretarako espazioakeskaini arren. Heriotza-erritu zibilen nolakotasuna, izan ere, eraikitze fasean dago oraindik,

    Iñaki Olaizola adituaren esanetan.

    HILETA ZIBILAK

    BIZITZA OSOAN ingeniari aritu etagero, 60 urterekin –duela hamar-kada bat inguru– erretiro goiztia-rra hartu eta antropologia ikastenhasi zen Iñaki Olaizola donostia-rra, baita doktorego tesia eginere. Geroztik, heriotzarekin zeri-kusia duten gaiez ikertzen dihar-du buru-belarri. Gehien aztertuduen arloetako bat hileta zibilakdira: “Ez daukat datu zehatzik,baina gero eta erritu zibil gehiagoegiten da. Pertsona batzuek ezdute pentsatu nahi beren herio-tza-errituaz, nahiago dute gaiasaihestu eta ez dute horretaz hitzegiten, baina gero eta gehiagokagertzen dute interesa”.

    Interes horren ondorioz, hile-ta zibilak suspertzen ari dira, Olaizolaren abu-ruz. Baina eraikitze-lanetan daude oraindik;

    esan nahi baita, momentuz ez dagoela arginolakoa izan behar duen hileta zibil batek.

    “Sortzen ari den zerbait da, eta ezdago eredu bakarra”. Olaizola hiletazibiletara joaten da eta jendeari gal-dezka hasten zaio: zer ari gara ospa-tzen hemen? Festa, agurra, omenal-dia? Inork ez dauka argi, nork bereerara bizi du. Hori bai, banan-banangaldezka hasita bakoitzak nolakoanahi lukeen bere heriotza-erritua,“jai eguna izan dadila” erantzunagailentzen dela dio ikerlari donostia-rrak. Alegia, ez dadila izan atsekabeedo dolu eguna.“Erritualaren eraikuntza horretan,

    elementu amankomun batzuknabarmentzen hasi dira”, dio Olai-

    Gero eta gehiagoren aukera, baina oraingoz minoritarioa

    | UNAI BREA |

    GO

    IEN

    AK

    OM

    UN

    IKA

    ZIO

    TALD

    EA

    Hileta zibila Arrasaten.

    �16 2014KO AZAROAREN 2A

  • zolak. Horietako bat litzateke hil-dakoaren biografiari garrantziaematea, haren bizitza gogoratzea,baina ez haren hutsegite edo aka-tsak zurituz, edo ez behintzatsarritan egin ohi den hein berean.Senide edota lagunek hitza har-tzea izango litzateke beste ele-mentu bat. Baita musikari prota-gonismoa ematea ere, normaleanhildakoaren gustukoa zena.

    Biografia bakoitzari bere agurra Gako-hitza pertsonalizazioa da,alderdi biografikoa nabarmentzea.“Hori da elizaren erritualetan faltadena”, uste du Iñaki Olaizolak,“batzuetan bi pertsonaren hiletaegiten da aldi berean, bien izenakaipatu eta kito, mezak aurrera jarrai-tzen du; hori trufatzea da, pertsona bakoitzakbere erritua behar du, eta gaur egun ukitu per-tsonal hori ematea apaizaren borondatearenmenpe dago”. Oro har, hileta erlijiosoek –kato-likoek behintzat– ez dute transmititzen horre-lako ekitaldi batek transmititu behar duenemozioa, Olaizolaren iritziz.

    Eliza katolikoak trokelatuta egiten dituhiletak, pertsonalizatu gabe. Besteak beste,ezin dutelako. Hartara, gutxitan aipatzen dendatua ekarri nahi du gogora Olaizolak: langilefalta. “Gutxi gorabehera populazioaren %1hiltzen da urtero. Horrek esan nahi du Herna-ni batean, esaterako, 200 lagun inguru hiltzendirela denbora tarte horretan. Denak erlijio-soak balira, 200 hileta elizkoi lirateke. Etaapaiz bakarra dago denentzat. Ez dago azpie-giturarik hori behar bezala antolatzeko. Gizar-te zibila, aldiz, ari da prozesua eraikitzen”.

    Ari da, bai, baina astiro. Erreportaje hauegiteko gurekin mintzatu diren guztiek esandute geldiezina dela Olaizolak aipatzen dueneraikitze-prozesu hori, baina oraingoz osopresentzia txikia duela. Tamalez, datu gutxi

    dago. Eskuratu ditugun apurretatik, ia denakFrantziako Estatuari dagozkio: PFG ehorzte-txe-elkarteak iaz egindako azterketa batenarabera, Frantzian hileten %30 dira zibilak.Hego-mendebaldean, Ipar Euskal Herriabarne, %25eraino jaisten da portzentaje hori.Hori bai, gorpua errausten den kasuetan%53k aukeratzen du erritu zibila (estatuosoko datua). Korrelazioa ez da erabatekoa,ezta gutxiago ere, baina badago nolabaitekolotura erritu motaren eta gorpua erraustu edolurperatzearen artean. Badirudi azken agurkatolikoa nahi dutenek joera handiagoa dute-la lurperatzea hautatzeko. Hala ere, errauske-ta kopuruak azken urteetan izan duen gora-kada handiak ez du isla erritu zibil kopuruan.

    Nonbait, beste arlo batzuetan –ezkontze-tan, berbarako– agerikoa den sekularizazioprozesua ez da indarrez iristen ari bizitzarenamaieraren kudeaketara. Datu zehatzik izangabe ere begi-bistakoa da hori. Azken urtee-tan Hego Euskal Herriko gero eta udal gehia-gok onartu dituzte hileta zibilak arautzekoordenantzak; beste asko onartze bidean

    IBA

    OLA

    HA

    RR

    IAK

    Ibaola Harriak hilerriateoa, Villabuenan(Araba). JosebaIbañezek 2012kourtarrilean ireki zuenhildakoen errautsak“modu ordenatuan”gordetzeko aukerahau, baina oraindikez du jaso eskaririk.

    2014KO AZAROAREN 2A 17�

    HILETA ZIBILAK

  • �18 2014KO AZAROAREN 2A

    HILETA ZIBILAK

    daude. Gauza handirik ezin arautu, ordea,hurkoari agurra ematea kontu pribatu samarrabaita. Besterik gabe, udalek toki zehatzakatondu dituzte zeremonia horietarako, delaareto bat, dela plaza bat… eta haiek erabil-tzeagatiko tasak ezarri. Kasuren batean, Arra-saten esaterako, hiletan gidari lanak egitekoboluntarioak eskatu dituzte, baina normaleanerritua antolatzen duenari lekua eskaini etagainerako guztia haien esku uzten da.

    Udalek aretoa eskaini bai, baina...Halako ordenantza bat onartu duen udaleta-ko bat Santurtzi da. Lezo Urreiztieta zinego-tziak dioskunez, bi areto dauzkate egokitutahorretarako; bata, hogei lagunentzakomodukoa, udal hilerrian bertan; bestea, ehunpertsona hartzeko gai dena, hiri erdian.Atontzea, kasu honetan, hustearen sinoni-motzat har liteke. “Espazioa hutsik dago etazuk nahi duzuna ipini dezakezu erabiltzenari zaren bitartean: gurutze bat zein ikurkomunista bat. Hasieran aztertu genuen

    zinegotziek zeremoniaren gida-ri aritzeko aukera, ezkontzetanbezala, baina gero pentsatugenuen oso une pribatu etapertsonalak direla, eta hobezela familia eta lagunengandikaparte inor ez egotea”.

    Bi orduko erabileragatik 50euro kobratzen dute Santurtzin,baina ordenantzak indarreandaramatzan hamabost hilabe-teetan zero euro jaso dute. Ez,jendeak ez du ordaindu gabealde egiten; besterik gabe,oraindik ez da izan aretook era-biltzeko eskaririk. Kontuan izan450 pertsona inguru hiltzendirela urtero hirian, Hego Eus-kal Herriko heriotza-tasa ain-tzat hartzen badugu.

    Hileta erlijiosoak beherantz, baina oso pixkanaka Santurtziko kasua ez da salbuespena. Gauregun dozenaka udalerrik zerbitzua eskainiarren, eta jendartean aldeko giroa izan arren,oso hileta zibil gutxi egiten da. Edo behin-tzat, oso gutxi egiten da udal aretoetan; hor-tik kanpo, ez dago jakiterik.

    Edozein kasutan kopurua zeharo txikia da,ehorztetxeei kasu egitera. Hileta edozeinmotatatakoa dela ere, ia hildako guztiak haieneskuetatik igaro behar dira. Haiek arduratzendira, halaber, elizarekin harremanean jar-tzeaz, familiak hileta katolikoa eskatzen due-nean. Bi ehorztetxerekin hitz egin dugu, bataGetxon eta bestea Iruñean, eta bietan esandigute familia gehienek oraindik bide horihartzen dutela. “Gaur-gaurkoz, hiltzen denjende gehiena giro erlijiosoan hazitakoa da,eta senideek horren araberako hileta antola-tzen dute, batzuetan hildakoak hala adierazizuelako bizirik zegoen bitartean, besteetanfamiliak uste duelako horixe litzatekeela

    WW

    W.E

    NSA

    NT

    UR

    TZ

    I.CO

    M

    Santurtziko Udalakinolakosinbologiarikgabeko areto txikibat prestatu duhilerrian, edozeinmotatakozeremoniak egindaitezen. Oraingozinork ez du erabili.

  • 2014KO AZAROAREN 2A 19�

    HILETA ZIBILAK

    ����������������������� �������������������������������������������

    �������������������������������������������������

    haren nahia”, esan digute bietan, oso antzekohitzekin. “Belaunaldi oso bat igaro beharkoda hileta erlijiosoen gainbeheranabarmena izateko”.

    Getxoko Sarria ehorztetxekolangile batek argitu digunez, igar-tzen da hileta erlijiosoa eskatzendutenen kopurua gutxituz doala,baina oso apurka. Bestalde, horrekez du esan nahi elizara joateari ukoegiten dioten guztiek hileta zibilaantolatzen dutenik; besterik gabe,ehorztetxeak ez daki familiak zer hautu egitenduen. Edozelan, gehien-gehienek “betikoari”eusten diote. Datu bakarra lortu dugu joerahorri buruz: Gipuzkoako ehorzte-txeen estimazioaren arabera, hiletaez-erlijiosoak %5 besterik ez diraherrialde horretan. Salbuespen batEibar da, erritu zibilek hamarkade-tako tradizioa duten herria.

    Mendetako eskarmentuaren pisua“Hileta katolikoek indarra galdu-ko dute etorkizunean, baina egia da oraingozeusten diotela”, dio Iñaki Olaizolak. “Ezdugu ahaztu behar heriotza dela Elizarenespezializazio nagusia. Zenbat mende izan

    dute beren erritua egituratzeko? Zeremoniapolitak dauzkate, musika, organoa... Hitz

    batean, materiala daukate. Familiaedo lagun talde gehienek ez dau-kate horren alternatiba eraikitzekobehar den indarra. Nik ikusitadauzkat Holandan kanpoko per-tsona batek gidatutako hileta zibi-lak; ondo jantzitako gizon bat, eki-taldi solemnea... Profesionalizatubeharko litzateke kontua? Hiletazibiletarako zeremonia-buru lan-

    bidea existitu beharko litzateke? Zalantzadaukat, baina agian bai”.

    Zeremonia-buruaren auziaz zalantza eginarren, Olaizolak argi dauka lekuare-kikoa: leku bereziak behar dira hile-ta zibiletarako. Leku antropologi-koak, bere hitzetan. “Erakargarriakizan behar dute, gozoak, beroak,bertan daudenei talde barruan sen-tiarazten dietenak... Uste dut gizar-teak eskubidea daukala horrelakolekuak eskatzeko, eta ausartagoanaiz, kontu handiz

    esango badut ere: uste dut elizakgizarte zibilari itzuli beharkolitzaizkiokeela”. Ikusiko al duguhalakorik bizitza honetan? n

    Hainbaten ustez,belaunaldi oso bat igarobeharko da hiletaerlijiosoen gainbeheranabarmena izateko

    Hileta zibil guztien elementuamankomun bat alderdibiografikoa nabarmentzeada, hildakoaren bizitzagogoratzea