HEZKUNTZA PROGRAMA 2015 - · PDF fileItsas ekosistemak Arrantza tailerra: Arrainen mundua...

3
www.matermuseoa.com 619814225 [email protected] HEZKUNTZA PROGRAMA 2015 MATER Museora bisitak MATER Euskal Arrantzontzi Tradizionala Ezagutu itzazu arrantzaren sekretuak: ingurumena errespetatzen duten arrantza tresnak, arrantzalearen bizitza- erritmo berezia, ontziaren bitxitasunak... Itsas Tailerrak - Ingurugiro Tailerra: Itsasora hurbilduz Jolas eta zentzuen bidez itsasoan bizi diren izakiei buruz arituko gara eta baita gure ingurunearen zaintzeak duen garrantziaz ere. Itsasertzaren esploratzaile Itsasoko izakien bizimodua aztertuko dugu, non bizi diren, zertaz elikatzen diren eta baita ezaugarriak ere, arrain-disekzioa eginez eta elikadura-balio garrantzitsuaz ohartuz. Itsas ekosistemak Itsas organismoen aniztasuna eta ingurunearekiko moldaerak ezagutuko ditugu eta Pasaiako ingurumen azterketa egingo dugu analisi fisiko kimikoak eta prozedura zientifikoa erabiliz. - Arrantza Tailerra: Arrainen mundua Arrainak egiten duen ibilbidea aztertuko dugu arrantzaleetatik hasita gure mahaira etorri arte. Arrain mota nagusiak ezberdintzen ikasiko ditugu eta arrain lonjara bisita egingo dugu. Arrantzan ikasten Arrantzale arduratsu bat izateko beharko dugun guztia ikasiko dugu: arrantza motak, arrainen gutxieneko neurriak, arrantza aparailu baten prestakuntza eta zortea badugu baita arrantzatu ere! Arrantza industria Arrantza tekniken jasangarritasuna eta gehiegizko ustiapenari buruzko egoera aztertuko dugu: espezie gakoak, salmenta arrain lonjan eta merkaturaketa. - Itsasketa Tailerra: Boga boga marinela Orain dela 500 urte gure itsasoan zeuden pirata, kortsario, nabigatzaile handi eta baleazaleei buruz arituko gara, simulazio jolas eta arraunketaren bidez. Portuko lanetan Pasaiako portuko funtzionamenduaz jabetuko gara bertako langileak elkarrizketatuz eta itsasontzi eta zamalanak jolasen bidez ezagutuz. Marinela egun batez Itsasketarako oinarrizko ezaguerak gureganatuko ditugu itsasontzi barreneko gin-kana dibertigarri baten bidez: itsas korapiloak, segurtasun neurriak, ontziko elementuak …

Transcript of HEZKUNTZA PROGRAMA 2015 - · PDF fileItsas ekosistemak Arrantza tailerra: Arrainen mundua...

Page 1: HEZKUNTZA PROGRAMA 2015 - · PDF fileItsas ekosistemak Arrantza tailerra: Arrainen mundua Arrantzan ikasten Arrantza industria Itsasketa tailerra: Boga boga marinela Portuko lanetan

www.matermuseoa.com 619814225 [email protected]

HEZKUNTZA PROGRAMA 2015 MATER Museora bisitak

MATER Euskal Arrantzontzi Tradizionala Ezagutu itzazu arrantzaren sekretuak: ingurumena errespetatzen duten arrantza tresnak, arrantzalearen bizitza-erritmo berezia, ontziaren bitxitasunak...

Itsas Tailerrak

- Ingurugiro Tailerra: Itsasora hurbilduz

Jolas eta zentzuen bidez itsasoan bizi diren izakiei buruz arituko gara eta baita gure ingurunearen zaintzeak duen garrantziaz ere.

Itsasertzaren esploratzaile Itsasoko izakien bizimodua aztertuko dugu, non bizi diren, zertaz elikatzen diren eta baita ezaugarriak ere, arrain-disekzioa eginez eta elikadura-balio garrantzitsuaz ohartuz.

Itsas ekosistemak Itsas organismoen aniztasuna eta ingurunearekiko moldaerak ezagutuko ditugu eta Pasaiako ingurumen azterketa egingo dugu analisi fisiko kimikoak eta prozedura zientifikoa erabiliz.

- Arrantza Tailerra: Arrainen mundua

Arrainak egiten duen ibilbidea aztertuko dugu arrantzaleetatik hasita gure mahaira etorri arte. Arrain mota nagusiak ezberdintzen ikasiko ditugu eta arrain lonjara bisita egingo dugu.

Arrantzan ikasten Arrantzale arduratsu bat izateko beharko dugun guztia ikasiko dugu: arrantza motak, arrainen gutxieneko neurriak, arrantza aparailu baten prestakuntza eta zortea badugu baita arrantzatu ere!

Arrantza industria Arrantza tekniken jasangarritasuna eta gehiegizko ustiapenari buruzko egoera aztertuko dugu: espezie gakoak, salmenta arrain lonjan eta merkaturaketa.

- Itsasketa Tailerra: Boga boga marinela

Orain dela 500 urte gure itsasoan zeuden pirata, kortsario, nabigatzaile handi eta baleazaleei buruz arituko gara, simulazio jolas eta arraunketaren bidez.

Portuko lanetan Pasaiako portuko funtzionamenduaz jabetuko gara bertako langileak elkarrizketatuz eta itsasontzi eta zamalanak jolasen bidez ezagutuz.

Marinela egun batez Itsasketarako oinarrizko ezaguerak gureganatuko ditugu itsasontzi barreneko gin-kana dibertigarri baten bidez: itsas korapiloak, segurtasun neurriak, ontziko elementuak …

Page 2: HEZKUNTZA PROGRAMA 2015 - · PDF fileItsas ekosistemak Arrantza tailerra: Arrainen mundua Arrantzan ikasten Arrantza industria Itsasketa tailerra: Boga boga marinela Portuko lanetan

www.matermuseoa.com 619814225 [email protected]

Pasaia eta itsasoa

- Bisita gidatuak: (itsasontziz eta oinez)

Badian barrena itsasontziz

Itsasontzi batean badia osoa bisitatuko dugu, bere industrialdea eta baita itsaslabar liluragarriak ere, Pasaiak eta itsasoak historikoki izan duten harremana nabarmenduz.

Hirigune historikoak Ibilbide honetan Pasai Donibane edota Pasai San Pedroko alde zaharrean ibiliko gara, historikoki Pasaiak eta itsasoak izan duten harreman estua aztertuz.

Pistaz pista “Altxorraren bila” jolas dibertigarriaren bitartez sena eta abileziak probatzen dira Pasai San Pedro edota Pasai Donibaneko itsas ondareaz ohartuz.

Itsastarrak Itsasoarekin loturiko hainbat erakunde bisitatzeko aukera: planetarioa; krustazeo haztegia; Arrain lonja eta Kofradia; Arraun Elkartea … - Kostako txangoak (oinez)

Pasaiako itsasargiak

La Platako itsasargira daraman ibilbide honek portuko funtzionamendua aztertzen lagunduko digu: itsasargiak, semaforoa, argi gorri-berdeak, itsasontzien joan etorriak …

Hondartza ezkutua Alabortza Pasaiako bokalean Donibane aldean dagoen hondartza dugu, bertan inguruaren azterketan arituko gara: itsas ekosistemak, ur laginketak, itsasertzaren erabilerak …

Jaizkibelgo itsasertza

Trekkingak itsasertzean non naturaren altxor ugari ikusteko aukera izango dugun: itsaslabar paregabeak, erosioaren ondorioz hareharrian sortu diren urregintza-lanak eta ezkutuko kalak.

Uliako itsasertza Ibilbide honetan paisaiaren eta ingurumenaren aberastasuna nabarmentzen da: itsasargiak, itsaslabarrak eta haran esekiak aztertzeko aukera izango dugu.

Eguneko programa Marinel eguna

Osatu zure gustuko programa MATER itsasontzi museoa eta “Badian barrena itsasontziz” bisita gidatuari beste jarduera bat gehituz. Beste jarduera hurrengoen artean aukeratzeko: Itsas tailerra, Kostako txangoa (motza) edo bi bisita gidatu.

Egonaldi programa Itsastar gauak

Bi edo hiru egunetako egonaldi egitarauak MATER itsasontzian: itsasora irteerak, tailerrak, txangoak, jokoak eta bisitak konbinatuz.

Page 3: HEZKUNTZA PROGRAMA 2015 - · PDF fileItsas ekosistemak Arrantza tailerra: Arrainen mundua Arrantzan ikasten Arrantza industria Itsasketa tailerra: Boga boga marinela Portuko lanetan

www.matermuseoa.com 619814225 [email protected]

LABURPEN ETA PREZIOAK

JARDUERAK Nori zuzendua Iraupena Prezioa (*)

Museora bisitak

Bisita arrunta

Bisita dinamikoa

HHtik aurrera HHtik aurrera

45 min. 90 min.

3,00€ 4,00€

Itsas tailerrak

Ingurugiro tailerra: Itsasora hurbilduz Itsasertzaren esploratzaile Itsas ekosistemak Arrantza tailerra: Arrainen mundua Arrantzan ikasten Arrantza industria Itsasketa tailerra: Boga boga marinela Portuko lanetan Marinela egun batez

HH3-LH2 LH3-LH6

LH6tik aurrera

LH1-LH6 LH3-DBH4

LH5tik aurrera

LH1-LH6 LH3-DBH2

LH5tik aurrera

90 min. 90 min. 90 min.

90 min. 90 min. 90 min.

90 min. 90 min. 90 min.

4,00€ 4,00€ 4,00€

4,00€ 4,00€ 4,00€

4,00€ 4,00€ 4,00€

Pasaia eta itsasoa

Bisita gidatuak: Badian barrena itsasontziz Donibane/ San Pedro Pistaz pista (Donibane/ San Pedro) Itsastarrak (arrain lonja/ arraun elkartea) Kostako txangoak: Pasaiako itsasargiak Ezkutuko kala Jaizkibel/Ulia itsasertza

HHtik aurrera LHtik aurrera LHtik aurrera LHtik aurrera

LHtik aurrera LHtik aurrera

DBHtik aurrera

50 min. 45 min. 45 min. 45 min.

90 min. 90 min. 3-4 ordu

8,50€ 2,50€ 2,50€ 2,50€

4,50€ 4,50€ 7,00€

Marinel eguna programa

Bisita didaktikoa + Badian barrena itsasontziz + Tailerra/kostako txangoa/bisita gidatu bi

LHtik aurrera

Egun 1

14,00€

Gau itsastarrak egonaldi programa

Bi eguneko egonaldia+jarduera programa Hiru eguneko egonaldia+jarduera programa Egokitutako egonaldi programa

LHtik aurrera LHtik aurrera LHtik aurrera

2 egun 3 egun

2-3 egun

62,00€ 102,5€

egokituta

*Gutxienez 10 ikasleentzat prezioak. Bez barne