HERRI IJITOAREN EGUNA EUSKAL HERRIANurdaneta.ikastetxea.net/files/Aniztasuna.pdf · • Zenbat...

12
Kaixo, lagunok! Gure munduan aniztasun handia da arlo guztietan. Honek aberastu egiten gaitu, batzuetan arazoak sortu arren. Gure ohi- turak, ikuspegiak, ..., desberdinak izan daitezke. Horregatik errespetua ezin- besteko dugu, gatazkarik ez sortzeko. Gaurko ale honetan gauza asko dituzue gaiarekin lotuta. Espero dugu interesgarria izatea. Irakurri eta gozatu! HERRI IJITOAREN EGUNA EUSKAL HERRIAN Azaroaren 16an Herri Ijitoaren Eguna ospatu zen Euskal Herrian. Ijitoek beraiek aukeratu zuten eguna eta Juan José Ibarretxe lehendakariarekin bildu ziren Ajuria Enean, beraien kezkak eta proposamenak azaltzeko. Orain urtebete gobernuak eta hainbat elkartek plan bat onartu zuten ijitoen integrazioa bultzatzeko eta hauen eskubideak errespetatzeko. María Eskoriaza 1. ETORKINAK Afrika oso egoera larrian dago, hango pobrezia sekula- koa baita. Egunero-egunero ehunka etorkin iristen dira gure lurraldeetara beren bizimodua aldatzeko as- moz, pobreziatik ateratzeko. Urtea hasi zenetik 6.900 lagun iritsi dira Kanariar uharteetara. Iaz, be- rriz, 4.751 izan ziren Afrikatik etorritakoak. Lehengo maiatzaren 18an 579 lagun heldu ziren zortzi ontzitan banaturik. Bitartean etorkinak hartzeko zentroak gainezka daude. María Eskoriaza Ijito batzuk Etorkin bat 1. Azala: Albisteak 2. Euskara indartzeko gelakoen ira- kaslearekin solasean 3. Euskara indartzeko gelakoen ira- kaslearekin solasean 4. Saharako ikasle batekin hizketan 5. Saharako ikasle batekin hizketan 6. Inkesta: Atzerritarrak eskolan 7. Marta Etxeberriarekin solasean 8. Marta Etxeberriarekin solasean 9. Gure aisialdirako proposamena 10. Errumaniako Joan Marinelekin hizketan 11. Errumaniako Joan Marinelekin hizketan 12. Atzeko azala eta fitxa teknikoa

Transcript of HERRI IJITOAREN EGUNA EUSKAL HERRIANurdaneta.ikastetxea.net/files/Aniztasuna.pdf · • Zenbat...

Page 1: HERRI IJITOAREN EGUNA EUSKAL HERRIANurdaneta.ikastetxea.net/files/Aniztasuna.pdf · • Zenbat ikasle dituzu gelan? • Orain arte 11 ikasle daude, baina 3 gehiago eto-rri dira. Orain

Kaixo, lagunok! Gure munduan aniztasun handia da arlo guztietan. Honek aberastu egiten gaitu, batzuetan arazoak sortu arren. Gure ohi-turak, ikuspegiak, ..., desberdinak izan daitezke. Horregatik errespetua ezin-besteko dugu, gatazkarik ez sortzeko. Gaurko ale honetan gauza asko dituzue gaiarekin lotuta. Espero dugu interesgarria izatea. Irakurri eta gozatu!

HERRI IJITOAREN EGUNA EUSKAL HERRIAN

Azaroaren 16an Herri Ijitoaren Eguna ospatu zen Euskal Herrian. Ijitoek beraiek aukeratu zuten eguna eta Juan José Ibarretxe lehendakariarekin bildu ziren Ajuria Enean, beraien kezkak eta proposamenak azaltzeko. Orain urtebete gobernuak eta hainbat elkartek plan bat onartu zuten ijitoen integrazioa bultzatzeko eta hauen eskubideak errespetatzeko.

María Eskoriaza

1.

ETORKINAK

Afrika oso egoera larrian dago, hango pobrezia sekula-koa baita. Egunero-egunero ehunka etorkin iristen dira gure lurraldeetara beren bizimodua aldatzeko as-moz, pobreziatik ateratzeko. Urtea hasi zenetik 6.900 lagun iritsi dira Kanariar uharteetara. Iaz, be-rriz, 4.751 izan ziren Afrikatik etorritakoak. Lehengo maiatzaren 18an 579 lagun heldu ziren zortzi

ontzitan banaturik. Bitartean etorkinak hartzeko zentroak gainezka daude. María Eskoriaza

Ijito batzuk

Etorkin bat

1. Azala: Albisteak 2. Euskara indartzeko gelakoen ira-

kaslearekin solasean 3. Euskara indartzeko gelakoen ira-

kaslearekin solasean 4. Saharako ikasle batekin hizketan 5. Saharako ikasle batekin hizketan 6. Inkesta: Atzerritarrak eskolan 7. Marta Etxeberriarekin solasean 8. Marta Etxeberriarekin solasean 9. Gure aisialdirako proposamena 10. Errumaniako Joan Marinelekin

hizketan 11. Errumaniako Joan Marinelekin

hizketan 12. Atzeko azala eta fitxa teknikoa

Page 2: HERRI IJITOAREN EGUNA EUSKAL HERRIANurdaneta.ikastetxea.net/files/Aniztasuna.pdf · • Zenbat ikasle dituzu gelan? • Orain arte 11 ikasle daude, baina 3 gehiago eto-rri dira. Orain

Hasieran Ibiltarien Gela zuen izena; gero Ha-rrera Gela; orain, berriz, Euskara Indartzeko Gela izenarekin ezagutzen dugu. Uste dugu gela honetan aldaketa asko izan direla sortu zenetik. Inma Hernández irakaslea da gela honen ardura-

duna eta berarekin izan gara solasean honen inguruan:

• Zer da Euskara Indartzeko Gela? • Euskara Indartzeko Gela gela berezi bat da eta antolatu da, batez ere,

euskaraz ez dakiten ikasleei harrera emateko. • Zein da gela honen helburua? • Euskaraz ez dakitenei euskara irakastea, gero ahal den arazo gutxienekin

beste geletan sartzeko. • Noiz eta nola sortu zen Euskara Indartzeko Gela gure ikastetxean? • Orain dela urte pila bat; nik bi urte daramatzat eta ez dakit zehatz-

mehatz noiz sortu zuten. • Zergatik egin zuten? • Geroz eta euskaraz ez zekiten ikasle gehiago

etortzen zirelako, bestela geletan arazoak izango zituzten.

• Zaila al da Euskara Indartzeko Gela aurrera eramatea? Batzuetan zaila eta beste batzuetan erraza. • Zenbat ikasle dituzu gelan? • Orain arte 11 ikasle daude, baina 3 gehiago eto-

rri dira. Orain 14 ikasle ditut. • Nongoak dira? • Ukraniakoa, Errumaniakoak, Marokokoa, Saharakoa, Dominikar Errepublika-

koa, Madrilekoak, Balentziakoak eta orain etorri diren argentinarrak.

Inma irakaslea

Ikasle batzuk beren gelan

6.

2.

Page 3: HERRI IJITOAREN EGUNA EUSKAL HERRIANurdaneta.ikastetxea.net/files/Aniztasuna.pdf · • Zenbat ikasle dituzu gelan? • Orain arte 11 ikasle daude, baina 3 gehiago eto-rri dira. Orain

3.

• Beste irakasleen laguntzarik al duzu? • Bai, Ainhoa, Marijose eta Shaid irakasleena. • Zer irakasten zaie lehendabizi, eus-kara ala gaztelania? • Egoeraren arabera, ez badakite ez eus-karaz, ez gaztelaniaz, lehendabizi euskaraz irakasten zaie. • Ikasle hauek azkar ikasten al dute euskaraz mintzatzen? Batzuetan batzuek azkarrago, beste batzuek

mantsoago, baina denek ikasten dute. • Nola moldatzen dira zure ikasleak beraien artean? • Batzuetan ondo, beste batzuetan haserreturik. • Eta beste ikasleekin? Antzeko zerbait. • Eta irakasleekin? • Irakasleekin eta orokorrean ondo moldatzen dira . • Gure eskolan euskaraz ez dakiten ikasleak errespetatzen al dira? • Orokorrean bai. • Lagunak azkar egiten al dituzte? • Erdaraz badakite errazago da lagunak egitea, baina ez badakite ez euska-

raz, ez gaztelaniaz, gehiago kostatzen zaie. • Laguntza berezirik jasotzen al dute? Ikasleen beharren arabera ematen zaie laguntza. • Zergatik aukeratu zenuen irakasle

izatea? • Polita izango zela pentsatu nuelako. • Zure lana gustatzen al zaizu? • Bai, baina ikasleek ez badute lanik

egiten, ez zait ondo iruditzen. • Zer moduz moldatzen zara ikasle-

ekin? Eta guraso eta irakasleekin? • Ondo moldatzen naiz. Agur, Inma, eta mila esker gure galderak erantzuteagatik!

Page 4: HERRI IJITOAREN EGUNA EUSKAL HERRIANurdaneta.ikastetxea.net/files/Aniztasuna.pdf · • Zenbat ikasle dituzu gelan? • Orain arte 11 ikasle daude, baina 3 gehiago eto-rri dira. Orain

Sidi gure eskolan dugu. Bera orain bi urte Saha-rako Tinduf kanpamendutik etorri zen Euskal Herrira eta oso denbora gutxian lagunak egin ditu eta gure hizkuntza ederki ikasi du. Esan daiteke Sidi gure laguna dela eta erabat inte-gratu dela gure herrian eta eskolan. Berarekin izan gara eta galdera batzuk egin dizkiogu. Hona hemen egindako galde-keta.

1. Nola duzu izena? Sidi Brahim.

2. Non jaio zinen? Tinduf herrian (Sahara).

3. Zer dela eta etorri zinen Saharatik Euskal Herrira? Gaixorik nengoelako.

4. Noiz eta norekin etorri zinen gure ikastetxera? Orain dela bi urte etorri nintzen nire Ordiziako familiarekin.

5. Gustura al zaude eskolan? Primeran nago eskolan.

6. Zer iruditzen zaizu euskara, erraza edo zaila? Zaila.

7. Denbora asko behar izan al duzu euskaraz hitz egiten hasteko? Eta gaz-telaniaz egiteko? Hilabete batean hasi nintzen euskaraz eta gaztelaniaz hitzegiten.

8. Gure ikastetxera heldu zinenean ba al zenekien idazten eta irakurtzen? Ez, hemengo letrak desberdinak direlako. 9. Nola eta norekin ikasi zenuen?

Inmarekin ikasi nuen. 10. Eskolara iritsi zinenean zer iruditu zitzaizun?

Kriston handia. 11. Lagunik egin al duzu hemen?

Lagun pila dut.

Sidi eskolan lanean

4.

Sidi

Page 5: HERRI IJITOAREN EGUNA EUSKAL HERRIANurdaneta.ikastetxea.net/files/Aniztasuna.pdf · • Zenbat ikasle dituzu gelan? • Orain arte 11 ikasle daude, baina 3 gehiago eto-rri dira. Orain

5.

12. Hango eskola gurea baino handiagoa al da?

Ez, txikiagoa da. 13. Gaiak berdinak al dira han?

Ez, hemen gai gehiago ditugu. 14.Nolakoak dira hango irakasleak? Kriston gaiztoak: lau minutu berandu etortzen bazara, makil batekin jo egiten zaituzte. 15. Gabonak ospatzen al dituzue han, Saharan?

Ez. 16. Familiakoak elkartzen al zarete afaltzeko?

Bai, Ramadan festan elkartzen gara. 17. Hemen Olentzero dugu opariak eskatzeko, eta han?

Inor ez. 18. Aurten Gabonetan joan al zara zure herrialdera?

Ez, ez naiz joan. 19. Ba al duzu lagunik zure herrian ? Bai, asko: Ali, Shuej, Lebid, Moha-med, Salem eta abar. 20. Gabonak pasa direla eta, idatzi al diozu zure lagun edo familikoei? Bai.

Agur eta mila esker gure galderak erantzuteagatik !!!

Sahara Afrikan dago.

Page 6: HERRI IJITOAREN EGUNA EUSKAL HERRIANurdaneta.ikastetxea.net/files/Aniztasuna.pdf · • Zenbat ikasle dituzu gelan? • Orain arte 11 ikasle daude, baina 3 gehiago eto-rri dira. Orain

1. Zer moduz moldatzen zara ikasle atzerritarrekin? 2. Ze hizkuntza erabiltzen duzu beraiekin? 3. Ba al duzu lagunik beraien artean? 4. Ze hizkuntza erabiltzen duzu kanpoko lagunekin?

Joan Tudic 1. Bikain. 2. Errumanieraz eta ukranie-

raz. 3. Asko. 4. Ukranieraz.

Xabier Fajardo 1. Bai eta ez. 2. Euskaraz. 3. Bai. 4. Gaztelaniaz.

Jon Hernández

1. Ondo. 2. Gehienetan gaztelaniaz. 3. Bai. 4. Gaztelaniaz.

Josu Aguado

1. Nahiko ondo. 2. Gehienetan gaztelaniaz. 3. Bai. 4. Gaztelaniaz.

Ibai Jauregi

1. Ondo. 2. Gaztelaniaz. 3. Bai. 4. Gaztelaniaz.

Roberto Carracedo

1. Ondo. 2. Gaztelaniaz. 3. Bai. 4. Gaztelaniaz.

Elena Dubreuil

1. Ondo. 2. Gaztelaniaz. 3. Bai. 4. Gaztelaniaz.

Laura Cavero 1. Ondo. 2. Euskaraz. 3. Bai. 4. Euskaraz.

6.

Page 7: HERRI IJITOAREN EGUNA EUSKAL HERRIANurdaneta.ikastetxea.net/files/Aniztasuna.pdf · • Zenbat ikasle dituzu gelan? • Orain arte 11 ikasle daude, baina 3 gehiago eto-rri dira. Orain

1. Non jaio zinen?

Ordizian.

2. Zenbat urte dauzkazu?

12 urte ditut.

3. Non bizi zara?

Hemen, Ordizian, Nafarroako Etorbidean.

4. Ba al duzu anai-arrebarik? Eta eskolan?

sei anai eta arreba bat; hauetako hiru eskolan.

5. Zenbat urterekin hasi zinen ikastetxe honetan?

6 urterekin.

6. Pozik al zaude eskolan?

Bai, asko.

7. Ze departamentu duzu gogokoen? Eta gutxien gustatzen zaizuna?

Soinketa dut gogokoen eta Matematika ez zait gustatzen.

8. Ba al zenekien lehengo astean, azaroak 16, Ijitoaren Eguna izan zela Euskal He-rrian?

Bai, banekien, nire gurasoek esan zidatelako.

9. Zer iruditzen zaizu?

Ondo, denok gizartea osatzen dugu, eta horregatik guk ere parte hartu behar dugu.

10. Zuk uste al duzu honelako ekintzekin errespetua gehiago zabalduko dela ijito direnen eta ez direnen artean?

Bai, agian horrela jendea gehiago konturatuko da denok ezberdinak garela eta errespetua oso garrantzitsua dela denok ondo moldatzeko.

11. Eta eskolan errespeturik al dago?

Nire ustez, bai.

12. Ba al duzu lagunik hemen? Bai, asko ditut eta oso onak. Batzuetan, eskolatik ateratzean gelditzen gara jolasteko.

7.

Page 8: HERRI IJITOAREN EGUNA EUSKAL HERRIANurdaneta.ikastetxea.net/files/Aniztasuna.pdf · • Zenbat ikasle dituzu gelan? • Orain arte 11 ikasle daude, baina 3 gehiago eto-rri dira. Orain

13. Zer moduz irakasleekin?

Ondo, ondo moldatzen gara.

14. Arazoren bat izan al duzu norbaitekin eskolan?

Ez, guztiekin ondo moldatzen naiz.

15. Hemen zure ikasketak bukatzen dituzunean, non jarraituko duzu?

Ordiziako Oianguren institutuan.

16. Zer izan nahi duzu handitan? Zergatik?

Ez dakit, oraindik ez dut pentsatu.

17. Zertan egiten dute lan zure gurasoek?

Ama etxeko-andrea da eta aita txatar-

biltzailea.

18. Gabonak gainean ditugu, zuek ere ospa-

tzen dituzue? Nola?

Bai, zuek bezala, Olentzerori opariak es-

katzen dizkiogu eta familiako guztiok el-

kartzen gara Gabon-gauan afaltzeko.

19. Gabonetan opariak egiten edo jasotzen al dituzue?

Bai, denok ditugu opariak, bakoitzak berea.

20. Nori eskatuko dizkiozu Gabonetako opariak, Olentzerori edo Erregei?

Biei.

21. Ondo portatu al zara aurten?

Nire ustez, bai.

22. Zer eskatu behar diezu?

Edozer jostailu.

Eskerrik asko gure galderak erantzuteagatik eta ondo pasa, Marta!

Marta Etxeberria gurekin solasean

8.

Page 9: HERRI IJITOAREN EGUNA EUSKAL HERRIANurdaneta.ikastetxea.net/files/Aniztasuna.pdf · • Zenbat ikasle dituzu gelan? • Orain arte 11 ikasle daude, baina 3 gehiago eto-rri dira. Orain

Ordizian, 2006ko urtarrilaren 19an Urdaneta ikastetxeko zuzendari andere agurgarria:

Nik eta nire lagunok eskolako gauzen inguruan hitz egin dugu eta gauza bat bururatu zaigu: Frontoi bat egitea zelai handiko atzealdean. Leku handia dagoenez, han bertan egin daiteke, (harriak dauden lekuan), eguraldi txarra egi-ten duenean ber-tan jolasteko.

Porteriak eta kanastak jartzen badituzue, hobe. Jendea oso ados dago proposamen honekin eta irakasleak ere bai. Inauterietako desfilea han bertan entseiatu daiteke eta herri kirolak egin daitezke. Ez genuke beste herri batzuetara joan be-harko, hemen bertan jolastuko baikenuke. Aste Kulturalean eguraldi ona egiten badu, han bertan egin daiteke. Beno, besterik gabe, uzten zaitugu eta espero dugu gure proposa-mena gogoko izatea.

Agur

Javi , Aritz eta Gemma

9.

Page 10: HERRI IJITOAREN EGUNA EUSKAL HERRIANurdaneta.ikastetxea.net/files/Aniztasuna.pdf · • Zenbat ikasle dituzu gelan? • Orain arte 11 ikasle daude, baina 3 gehiago eto-rri dira. Orain

Joan Marinel Tudic Errumanian jaio zen eta orain bi urte edo gure eskolara etorri zen, bere aitaren laguntzarekin. Hasieran nahiko urduri zegoen, baina orain oztopo guztiak gainditu ditu eta oso ondo moldatzen da gure-kin.

Oso mutil atsegina eta jatorra da, eta azkar ikasi du gure hizkuntza.

Berari galdera batzuk egin dizkiogu eta he-men dituzue bere erantzunak.

1. Non jaio zinen? Errumaniako Repedea izeneko herri txiki batean 2. Zenbat urte dauzkazu? 12 urte ditut. 3. Noiz eta nola etorri zinen gure eskolara? 2004ko abuztuaren 1ean nire aitarekin kotxez etorri nintzen. 4. Pozik al zaude eskolan? Bai oso pozik. 5. Ze departamentu duzu gogokoen? Eta gutxien? Matematika,natura eta soinketa eta gutxien ez dakit. 6. Ba al duzu lagunik hemen? Bai asko. 7. Ze hizkuntza erabiltzen duzu beraiekin? Gazteleraz eta euskaraz. 8. Euskara zaila edo erreza al da?

Niretzat erreza da. 9. Zenbat denbora behar izan al duzu euskaraz hitz egiten hasteko? 3 edo 4 hilabete.

10.

Ni, Ioan Marinel

Page 11: HERRI IJITOAREN EGUNA EUSKAL HERRIANurdaneta.ikastetxea.net/files/Aniztasuna.pdf · • Zenbat ikasle dituzu gelan? • Orain arte 11 ikasle daude, baina 3 gehiago eto-rri dira. Orain

11.

10. Eta gazteleraz? 3 hilabete. 11. Nola ikasi dituzu bi hizkuntz hauek?

Eskolan ikasi nuen; hasieran Euskara Indartzeko Gelan izan nintzen Inma irakaslearekin, eta moldatzen hasi nintzenean beste guztiekin batera jarri nin-duten. Oso talde txikia ginen, gutxi gora behera, 7 ikasle. Orain, berriz, 6. Mai-lako Beltz taldean 21 lagun gara eta oso gustura nago beraiekin. 12. Zer moduz moldatzen zara besteekin eskolan?

Oso ondo, arazorik gabe. Jolas garaian biltzen gara futbolean jolasteko eta partiduak jokatzen ditugu. Primeran pasatzen dugu. Eskolatik ateratzen naizen batzuetan ere beraiekin joaten naiz futbolean jolastera. 13. Eta irakasleekin? Oso ondo eta saiatzen naiz esaten dutena egiten. 14. Arazoren bat izan al duzu norbaitekin eskolan? Ez,zergatik oso lagun onak nituen.

15. Nolakoa zen zure eskola Errumanian? Hemengoa baino handiagoa edo txi-kiagoa?

Nire eskola honen antzekoa zen; gela asko zituen eta irakasle asko.

Eskerrik asko gure galderak erantzuteagatik eta ondo pasa, Ioan.

Page 12: HERRI IJITOAREN EGUNA EUSKAL HERRIANurdaneta.ikastetxea.net/files/Aniztasuna.pdf · • Zenbat ikasle dituzu gelan? • Orain arte 11 ikasle daude, baina 3 gehiago eto-rri dira. Orain

Nire izena Ioan Marinel Tudic da. Hamabi urte ditut eta Errumanian jaio nintzen 1993ko irailaren 29an. Orain Euskal Herrian bizi naiz nire familiarekin. Nire aita

Errumaniara joan zen nire bila, Euskal Herrira ekartzeko. Oso pozik nengoen Euskal Herrira joan behar nuelako nire familia ikustera. Etorri nintzenean oso urduri nengoen , Euskal Herriko hizkun-tza ez nekielako. Orain badakit eta nire lagunekin geroz eta gehiago hitz egiten dut euskaraz. Nire departamentu gogokoenak dira: Soinketa, Prentsa eta Natura. Hasieran, eskolara iritsi nintzenean, In-maren gelan izan nintzen Gaztelania eta Euskara ikasten. Orain beste guztiekin

batera nago oso gustura, Beltz taldekoekin, hain zuzen. Ez dakit zer gehiago esan. Beraz,

AGUR eta ONDO PASA! Ioan Marinel Tudic

Nire herria, Rumania

12.

Ikastetxea / Colegio: Urdaneta Herri Ikastetxea Maila / Curso: 5. eta 6. maila Irakaslea / Profesor: Marian Santofimia Egileak / Autores: 3. Zikloko talde bat