Hauspoa web aurkezpena

22
LIZARDI HAUSPOAn 2013ko irailaren 11 eta 12an

Transcript of Hauspoa web aurkezpena

Page 1: Hauspoa  web aurkezpena

LIZARDI HAUSPOAn

2013ko irailaren 11 eta 12an

Page 2: Hauspoa  web aurkezpena

GURE ZEREGINA:

Ikasleak heztea, dagokiena irakatsiz, aldez aurretik adosturiko baloreak landuz, eta ikasketa prozesuan ikasleen partaidetza

eta norberaren ardura bultzatuz. Ikasleekin hurbiltasuna, afektibitatea eta diziplina landu, emaitza akademiko onei eutsi

eta, behar dutenei, laguntza berezia eman, kalitatezko heziketa integrala eta euskalduna eskaintzeko.

Page 3: Hauspoa  web aurkezpena

HELBURU NAGUSIA:

Ikasleen arrakasta eta hauen emaitzen optimizazioa aniztasunari erantzunez.

Page 4: Hauspoa  web aurkezpena

PROIEKTUAREN OINARRIA:

2013ko maiatzaren 22ko EBAZPENA (ekainean publikatua)

“Deialdiaren” eta “lerro nagusien” aurkezpenak:• 2013ko ekainaren 6an, Gurasoen Elkartearen

batzordean• 2013ko 14ean Batzorde Pedagogikoan• 2013ko ekainaren 17an Klaustroan eta Eskola

Kontseiluan

Proiektuaren onespena: uztailean..

Page 5: Hauspoa  web aurkezpena

• Ikasturte hasierako, Zuzendariak egiten duen aurkezpenean, proiektuaren aipamen eta parte-hartzeko gonbidapena egingo die gurasoei eta ikasleei.

• Ikastetxearen aurkezpenak egitean, aurre-matrikula garaian, proiektuaren berri emango da, bestelako eskaintzarekin egiten den bezala.

• Matrikula aurretik egingo dugu hurrengo ikasturterako planifikazioa.

• Tutoreek, ikasleen eta familien harrera gidoian izango dute proiektuaren inguruan azaldu beharrekoa eta baita izen ematearen prozedura ere.

• Ikasleei galdetegia pasatuko zaie bere balorazioa ezagutzeko, honetaz gain, bere ordezkaria izango dute BATZORDEAn.

.

Hurrengo IKASTURTEETAN

Page 6: Hauspoa  web aurkezpena

Interesa eta Oniritziak Proiektuarekiko:

Guraso ElkartearenaBatzorde Pedagogikoarena

KlaustroarenaEskola Kontseiluarena

Konpromisoak:

ZuzendaritzarenaIrakasleenak

Guraso Elkartearena

AURTEN:

Page 7: Hauspoa  web aurkezpena

BALDINTZAK:

Zuzendaritza eta Guraso Elkartearen aldetik:

• Indarra eta ilusioak egotea• Ildoak eta gutxiengo baldintzak bermatzea:

• irakasleen zenbateko esanguratsuaren parte-hartzea

• ikastetxearen konpromisoa bideragarria egiteko antolakuntza

Batzorde Pedagogikoaren aldetik:

• Klaustroaren gehiengoaren oniritzia izanez gero

Page 8: Hauspoa  web aurkezpena

ADOSTASUNAK eta KONPROMISOAK:

Guraso elkartearen parte-hartzea:

• HAUSPOA batzordean parte-hartuz• HAUSPOA eskaintza osatuz (asteazkena)

Irakasleen parte-hartzea:

• Eskaintzarekin, helburu nagusiari eta ildo nagusiei erantzuteko

• Gure Zereginarekiko lorpenak hobetzeko.• Ekintzen gehiengoarekiko konpromisoarekin

(astelehena, asteartea eta osteguna)

Page 9: Hauspoa  web aurkezpena

Zer nahi da HAUSPOArekin:

Irakas-eskolen iraupena mantenduz!Barne antolamendua berriztatuz!Barneko baliabideak mantenduz!

Kanpoko baliabideak gehituz!“Espazio eta Baliabide fisikoen” berrerabileraz

•Irakaskuntza-ikaskuntza hobetu nahi da•Ikasleei eta familiei eskainitako zerbitzuak zabaldu nahi dira

Ikasleen beharrak abiapuntu nagusia eta bere garapen akademiko eta pertsonala guztion jomuga izanik,

Hezkuntza-sistemaren kalitatea hobetu nahi da

Page 10: Hauspoa  web aurkezpena

Zertan datza HAUSPOA

Barne antolamendu berria eskatzen duen proiektua:

Ordutegia• Ordutegi trinkoa (8:30-14:30) derrigorrezko eskoletan• Hauspoa ekimenak 15:00-16:00 artean• Jolas garaia: egun egiten dena ordutegi trinkoarekin• Jangela zerbitzuak, Hauspoari erantzuten: 14:30-15:00• Garraio zerbitzua berrantolatuz (14:30)

Egutegia:• Iraila eta ekaina: orain arte bezala, eskola orduak• Urritik maiatza arte, HAUSPOA EKINTZAK (jangela

zerbitzuarekin)• HAUSPOA Ekintzak, astean 4 egunetan

Page 11: Hauspoa  web aurkezpena

Zertan datza HAUSPOA

Zerbitzu gehiago eskuratzeko aukera ematen duen proiektua:

EskaintzaZabalaAnitza

GuztiontzatOsagarria

Gehiengoa ikasleari bideratua, baina baita familiari ere.

Page 12: Hauspoa  web aurkezpena

Banakako hezkuntza zerbitzu integrala eskaintzea. maila, erritmo, interes, estrategia eta premia bereziei buruzko aniztasunari erantzunik egokiena emateko baliabide guztiak erabiliz:

• Zailtasunak dituzten ikasleari laguntza pertsonalagoa emanez, arloko gutxiengoko konpetentziak edo oinarrizko gaitasunak lor ditzan.

• Harremanetarako edo gizarteratzeko zailtasunak dituzten ikasleei, tresna eta estrategia egokiaz lagunduz.

• Sakontze helburua duten ikasleei aurrez aurreko zerbitzua eskainiz, ikasleen interesetara egokituz.

• Motibazioan eta konpromisoaren alde lan eginez ikasleekin

Helburuak

Page 13: Hauspoa  web aurkezpena

Gune, giro, baliabideak eta laguntza eskaintzea ikasleei etxerako lanak egiterakoan, bai talde-lanak, bai bakarkako lanak garatzean:

• Liburutegiaren zerbitzua eskainiz eta ikasleen eskura jarriz.

• Informatika gelak eta teknologia aurreratuak normaltasunez erabili daitezen guneak eskainiz.

• Laguntza eta aholkularitza emanez behar duenari.

Helburuak

Page 14: Hauspoa  web aurkezpena

Eskola-arrakasta hobetzea eta, ondorioz, emaitzen hobekuntza, ikastetxeetako hezkuntza-jarduerak eta eskola-denborak berrantolatuz.

Ikasleek, ikastetxea bere garapenerako aukera moduan ikustea, hezkuntza komunitateko partaide direla gertutasunez sentituz, eta, ondorioz, gurasoekin eta ikasleekin harremanak indartzea.

Ikastetxearen eskaintza eta irudi ona zabaltzea emandako zerbitzuagatik eta lortutako emaitzengatik.

Helburuak

Page 15: Hauspoa  web aurkezpena

Hezkuntza Proiektuan eta urteko planean jasotzen diren ildoak jarraituz, ikastetxeko zerbitzua zabaldu eta areagotzea:

• Hainbat kirol ekimen eskainiz. • Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna indartuz• Euskara eta euskal kultura indartuz. • Atzerriko hizkuntzak indartuz. • Inguru euskalduneko ikasleei edo atzerritik etorri direnei gaztelanian

sakontzeko aukera emanez.• Ingurunea eta herria errespeta dezaten hainbat ekimen eskainiz.• Sormena garatzeko ekimenak eskainiz. • Teknologien erabilera sustatuz.

Helburuak

Page 16: Hauspoa  web aurkezpena

• Hauspoa-Ekintzen eskaintzatik, gehienez 3 ekintza (izen-emate-orrian markatuz).

• Ikasleak, lehentasuna markatuko du izen emate orrian, 1etik 5era (baina 3 esleituko zaizkio)

• Liburutegia, Informatika gelen ohiko erabilerak eskatu behar dira beste ekintzak bezala.

IKASLEAK zer aukera dezake

Page 17: Hauspoa  web aurkezpena

• Hauspoa-Ekintzak borondatezkoak dira, baina izena ematen badu ikasleak, bertaratu eta konpromisoa bete behar du. “Bertaratzeak” kontrolatuko dira.

• Ez da kalifikatuko ekintza.

• 30 saio aurreikusi dira ekintza bakoitzean, astean behin ekintza bakoitza.

KONTUAN IZAN

Page 18: Hauspoa  web aurkezpena

• Lanerako gune eta aholkularitza liburutegian edo informatika gelan etxean zailtasunak edo gabeziak dituztenentzat, edo lanerako eta etxerako lanak eta proiektuak egiteko erabili nahi duenentzat.

• Zailtasunak dituzten ikasleentzako laguntza (indartze orduak, indartze lanak, ikas teknikak, lanerako arreta, motibazioa…)

• Tailerrak eta jarduera anitzak ikasle guztientzat. • Ekimen sortzaileak eta osagarriak ikasle guztientzat.

LAU ZERBITZU / EKINTZA MOTA:

Page 19: Hauspoa  web aurkezpena

Baita arreta pertsonalizatua beharra duten ikasleei bideratua, PT, Orientazioa.

LAU ZERBITZU / EKINTZA MOTA:

Page 20: Hauspoa  web aurkezpena

Berezitasun guztiak Batzordearen bidez bideratuko dira.

Partaideak:

• Guraso Elkartearen Ordezkaria• Zuzendaria• Zuzendariordea (koordiatzailea)• DBHko Ikasketaburua eta koordinatzaileak• Irakasle bat (parte-hartzen duena)• Ikasle bat (parte-hartzen duena)• Ikuskaria• Berritzegunero arduraduna

.

HAUSPOA BATZORDEA

Page 21: Hauspoa  web aurkezpena

Beste ikastetxeekin eta erakundeekin elkarlanean:

13 ikastetxe HAUSPOAn EAEn

Lakuatik koordinatutako esperientzia

Ikastetxeak kudeatua

Unibertsitateko eta “bestelako” aholkularitzarekin

Page 22: Hauspoa  web aurkezpena

Eskerrik asko !