Harrobia

16
HARROBIA Herri hilabetekaria 2009ko abendua XVI. alea g Zuek egiten duzuelako posible... Zuek gabe ezingo delako egin... Egin zaitez harpidedun! Eta lagun iezaguzu harrobia aurrera ateratzen! Deitu: 943 147 534

description

Zestoako herri aldizkaria

Transcript of Harrobia

Page 1: Harrobia

HARROBIAHerri hilabetekaria

2009ko abenduaXVI. alea

g

Zuek egiten duzuelako posible...Zuek gabe ezingo delako egin...

Egin zaitez harpidedun!Eta lagun iezaguzu harrobia aurrera ateratzen!

Deitu: 943 147 534

Page 2: Harrobia

Gurutzeaga (kultur etxea)

[email protected]

Page 3: Harrobia

ATARIKOA

Kaixo adiskideok!

Iada iritsi zaigu abendua, eta abenduarekin batera azaroaren errepasoa egiten duen Harrobia zuen

etxeetara iritsi da. Hainbat gai jorratu nahi izan ditugu ale honetan, eta nahiz eta nahi genuen guztia

ezin izan dugun sartu, hurrengo hilabeteko hogei orrialdeak ere hor dauzkagu.

Hilabete honetan, pasa diren 15 aleetan argitaratu ez ditugun eta argitaratu beharrekoak zirela uste

dugun hainbat gai sartu ditugu.

Lehen lau orrialdeetan, komunikabideetan dabiltzan herritarren berri ematen dugu. Harrobian, ka-

zetaritza lana egiten dugularik, garrantzitsua iruditu zaigu gure herrian mundu honetan lanean ari

direnen berri zuei ematea. Batzuk ezagunak egingo zaizkizue, telebistako pantailan ikusten dituzue-

lako edo, baina komunikabideetan ezkutuko lan asko egiten da.

Horrez gain, aurreko alean Gundestrak taldearen ibilbidearen berri eman genizuen bezala, oraingo

honetan Children Off The Grave taldeari egin diogu tartea.

Azaroan Euskal Herriko Gazte Topaketak herrian izan ditugula eta, horiei ere egin diegu tartea.

Gabonei begira, Maria Luisa Agirre eta Mari Karmen Muguruzaren errezetak ere badituzue; mahai

inguruan biltzen direnak liluratuta utziko dituzue jakiekin!

Eta hain tarte gutxi egiten zaion, baina hain interesgarria iruditzen zaigun historia sartu nahi izan

dugu ale honetan, Zestoaren historia, hain zuzen. Zerbait berria ikasiko duzuelakoan, eta alea gus-

tuko egingo zaizuelakon... hurrengo alera arte agurtzen gara!

Aurkibidea-Herritarrak hedabideetan: 4,5,6 eta 7

-Musika, Children Off The Grave: 8 eta 9-Iritzia, AHT: 10-Sukaldea, errezetak: 11-Gazteak, Euskal Herriko topaketak: 12 eta 13-Auzoak, herriaren historia: 14 eta 15

Zuzendaria: Nerea Odriozola

Idazkaria: Maitrane Aizpuru

Erredaktore taldea: Aimar Etxeberria, Araitz Muguruza, Amaiur Aristi eta Janire Diaz

Inprimategia: GERTU

e-posta: [email protected]

3

Page 4: Harrobia

Herritarrak hedabideetan

EZ DAKIGU USTE BAINO GEHIAGO ALA GUTXIAGO GAREN, BAINA ZESTOAR KAZETARI,DO-

KUMENTALISTA ETA KOMERTZIAL SORTA DABILTZA KOMUNIKABIDEETAN LANEAN; BE-

RRIAN, EUSKADI IRRATIAN, EITB, ARGIAN... ZERTAN DABILTZAN GALDETU DIEGU.

Hamasei bat urte daramatza Mi-

kelek Euskaldunon Egunkarian

eta Berrian. Kulturaz idazten aritu

da asko, baina azken urtebetean

gutxi idatzi du. Erredakzioko zu-

zendaritzan dabil, zuzendariorde

lanetan. Horrek esan nahi du

egunero elkartzen dela beste zu-

zendari ordearekin eta sailetako

erredaktoreburuekin, eta ilunt-

zean errotatibara bidaliko duten

egunkariko orrialdeen banaketaz

arduratzen dela. Hau da, ekono-

miako, politikako, kulturako... sai-

letako buruekin elkartu eta

ikusten dute zein gai dituzten

esku artean. Garrantziaren ara-

bera orrialde kopuruak zehazten

dituzte: ekonomiari hiru, kirolari

bost... “negoziatu” egin behar

izaten dute egunero. Izan ere,

batzuetan albisteak faltan izaten

dira eta beste batzuetan sobe-

ran. Kazetari izanda gutxi idaz-

teak penarik ez al dion ematen

galdetu diogu: “Kazetari

denoi gustatzen zaigu idaztea,

baina bestelako lanak ere nor-

baitek egin behar ditu. Monoa

kentzeko tartean behin disko kri-

tikak egiten ditut”. Kultura gus-

tatzen baitzaio izugarri, eta batik

bat musika.

Mikel Lizarralde

Elizabeth PomboZortzi urte dira Komunikazio Bi-

ziagoa enpresan lanean hasi

zela. Argiak urtero kaleratzen

duen Euskal Kulturaren Urteka-

rian hasi zen lanean, baina laster

egin zuen salto Internetera. Izu-

garri gustatzen zaio Internet mun-

dua. Hala, orain, argia.com

webguneko edukien arduraduna

da. Bere ardurapean dago egu-

nero Euskal Kulturaren Haria txu-

kun eta garaiz sareratzea, alegia,

prentsako albisteak hustu eta

gero erredaktatzen den albiste

sorta kudeatzea (Exposito aritzen

da horretan). Argia papereko as-

tekaria sarean nola zintzilikatzen

aztoratuta ibili da, argia.com-ek

azal berria estreinatu baitu duela

hilabete eta baita bideoz eta ar-

gazki galeriez osatutako multi-

media kanala ere. Gustura

egindako lanen bat buruan duen

galdetu diogu: “Interneten bide-

oak egiten hasi ginen garaia.

Amets Arzallus eta Txomin

Txueka Boliviatik Evo Moralesi

elkarrizketa eginda etorri ziren

eta haiek ekarritako bideoak

izan ziren argia.com-eko lehe-

nengoak. Ordu piloa sartu ge-

nuen, baina geure buruari

erakutsi genion kapaz ginela bi-

deoak egiteko”.

Onintza Irureta

den ere begi zorrotzez jarraitzen du. Azken aldian

“Hemen asko dakien jendea dagoeta haiei ikasita hasi naiz graba-dora kajoian utzita joaten elkarriz-ketetara”... Onintza ez dalanerako bizi baina lanak bizi du.Pasioa du egiten duenarekiko.Grabadora erabili beharrean ko-adernoa eta boligrafoa erabiltze-aren bentajak kontatzen arituzaio elkarrizketatzaileari; estilo li-buru prestigiotsuek horrela ahol-katzen dutela, lan gutxiago egitendela, parean duzuna lasaiagosentitzen dela... Oraintxe ha-maika urte bete ditu Onintzak Ar-

gian. 97ko udan Pello

Zubiriak Kontxako Bande-

Onintza, eta ipuin marabillosorik

idazten ez zuen arren letrekin

beti konpondu izan omen da

ondo; zenbakiekin baino askoz

hobeto. Pribilegiatua sentitzen

da lanean ematen duen denbora

gehiena idazten ematen due-

lako, jeneralean euskarari buruz

gainera. Pribilegiatua sentitzeko

beste arrazoia da gehien gustat-

zen zaion lekuan egotea: “Niri ez

zaizkit irrati-telebistak gustatzen;

niri papera gustatzen zait, baina

periodiko bateko eguneroko pre-

sioa ere ez da ezkontzen nire

izaerarekin”.

rari buruzko erreportajea eskatuta hasi zen.

Harrezkero pare bat bider berrirakurri omen du

erreportaje hura eta harrituta geratu omen da

“ez delako batere txarra”. Jaiotzez berritsua da4

HERRITARRAK

EGILEA: Janire Diaz

ARGAZKIAK: June Landa

Page 5: Harrobia

HERRITARRAK

Estitxu Elduaien

“19 urterekin hasi nintzen ka-

zetaritzan, eta orain 31 ditut,

eta buruak eta gorputzak des-

kantsua eskatu dit”. Horregatik

Berria egunkarian eszedentzia

hartu eta kazetaritzaren beste

ikuspegi bat ezagutzen ari da

Estitxu: Azpeitiko Udaleko ko-

munikazio arduraduna da.

“Udal aldizkaria eta webgunea

berritzea izan dira orain arte

egin ditudanak”. Baina postu

berritik kazetaritzaz harago,

eta landutako dokumentazioari

eskerrak (plenoetako aktak,

zerga aldaketak…) herri baten

funtzionamendua nondik nor-

akoa den ikasten ari dela dio.

Estitxuk garbi du “lan hau aldi ba-

terako izango dela”, berez “ka-

leko kazetaritza” gustatzen

zaiolako, eta berriro ere horretara

itzuliko dela uste du. “Beti gus-

tatu izan zait jendearen istorioak

entzutea eta gero kontatzea;

pentsa, bederatzi urterekin era-

baki nuen kazetari izan nahi

nuela”. Ogibidearen miserien ze-

rrenda ere egin digu: “Ez duzu

ordutegi finkorik, etxetik kanpo

pasatzen duzu egun osoa, auto-

arekin batera eta bestera. Gai-

nera, buruarekin lan egiten

duzunez, ez duzu inoiz desko-

nektatzen”.

Olatz Zulaika errotatiban mekanikoak ere bai,

eta horiek denak bezain garrant-

zitsuak dira komertzialak, be-

raiek ekartzen dituztelako

txanponak. “Nik Iragarri-n egiten

dut lan” hasi zaigu Olatz Zulaika.

Iragarri EKTn (Euskarazko Ko-

munikazio Taldea) sartutako pu-

blizitate agentzia da. “Produktu

izarrak” Hitza egunkariak–zazpi

daude Euskal Herrian, urtarri-

lean zortzigarrena- eta Berria

dira. “Gure lana iragarki propo-

samenak egitea da eta dene-

tako bezeroak dauzkagu bai

arropa dendak baita udalak eta

enpresa handiak ere”. Gaur

egun euskara hutsean idazten

diren egunkari bakarrak dira Be-

rria eta Hitza, eta alde horretatik

“harrotasun” punttua ematen dio

bertan lan egiteak. Sarritan aipat-

zen omen diote “jo, ze lan txarra

ez? Beti dirua eskatzen....” Olat-

zek ordea beste ikuspuntua du:

“Guk ez dugu dirua eskatzen; guk

zerbitzu bat ematen dugu, publi-

zitatea egiten duenak ez du egi-

ten laguntzeagatik, bere

komertzioa edo produktuak salt-

zeko baizik”. Poza hartzen duela

dio bezero batek iragarki kanpai-

nari eskerrak jende berria etorri

zaiola esaten dionean. Olatzen

arabera “Hitza egunkariak gertu-

tasuna ematen du”.…argazkilariak ere behar dira,

Maribelen egunak goiz hasten

dira, zazpietan, Bilbora joan

behar izaten duelako, A8an at-

zera-aurrera ibili beharrak ez

dio batere graziarik egiten

baina… Automobilean sartze-

rako hasten da lan eguna, izan

ere "Bilbora ailegatu baino

lehen, irratian entzunda,bada-

kit, ezusterik ez denean

behintzat, gutxi gora behera

nolako egun informatiboa

izango dudan”. Behin erredak-

ziora iritsita errealizaziokoekin

bilera egin, albiste saioa zertaz

(edukia) eta nolakoa (forma)

izango den zehazteko, gaiei

buruz informazioa eskuratu eta

idazten hasi ohi da. Ordube-

teko tartea ere izaten du maki-

llaje eta ile-apaintze kontueta-

rako. EITBk Bilbon orain urte-

bete ireki zuen egoitza nolakoa

den galdetu eta hara zer erant-

zun digun: “Hitz batean, han-

dia”. Bokazioaz ere egin diogu

galdera: “Ez dakit zer den boka-

zioa. Egiten dudana gustatzen

zait, baina oso gustura izango

nuke ogibide liburuekin zeriku-

sia duen lantegi bat, edo Bota-

nika edo landareekin zerikusia

duena edo arkeologia”.

Laneko une gogoangarrienak?

Albiste txarrek utzi dizkiotenak,

“hildako askoren berri eman be-

harra”. Onak ere asko izan

omen dira, “baina ez didate

hain toki handirik utzi gogoan”.

Maribel Aizarna

5

Page 6: Harrobia

Naiara Exposito

Urtebete darama Komunikazio

Biziagoa enpresan lanean, hau

da, Argia astekaria argitaratzen

duen enpresan, Lasarte-Orian.

Argia astekarian apenas idatzi

duen, baina badaki zer den as-

tekariko eduki guztiak argia.com

webgunean zintzilikatzea. Bere

ardura da astero-astero aldizka-

ria txukun-txukun

sarean jartzea. Saltsa gehie-

neko lana ordea, bestea da, ale-

gia, goizero-goizero egunkari

mordoko albisteak, zeharka ira-

kurriaz, abantadan pasatzea.

Euskal kulturarekin zerikusia

duten notiziak jasotzen ditu eta

egunero argia.com-erako pres-

tatu. Berak aitortu digu munduan

gertatzen denaren arrasto oro-

korra goizero jasotzen duela,

irakurketa azkar horri esker. Kul-

tura kontuak berriz, sakonago

ezagutzen ditu. Durangoko

Azoka dela eta ez dela, musikari

eta idazle piloaren izenak ikasi

ditu. Eta kultura gaiekin segituz,

Argiak urtero argitaratzen duen

Euskal Kulturaren Urtekarian

buru-belarri ibiltzen da. Artiku-

luak idazten berriz, argia.com-en

aritzen da. Hainbat gai jorratu du

bere erreportajeetan, baina kut-

tunena Sahara du, eta aitzakia

aurkitzen duen orduko Afrikako

herrialde horretaz idazten du.

Jon Artano Bertsozale Elkartetik deitu zio-

ten Hitzetik Hortzera telebista

saioko zuzendari izateko. Zu-

zendariak zer egiten duen gal-

detu diogu: “Denetik. Mikrofonoa

hartu eta bertsolariei galderak

egitera joan izan naiz, lan taldea

egituratzen aritzen naiz, estrate-

gia kontuak prestatzen, ekoiztet-

xearekin diru kontuez hitz egiten

dut eta nola ez, programa hobet-

zeko ahaleginean ibiltzen naiz”.

Hala ere, esan digu, zailena giza

harremanetan asmatzea dela.

Jende askorekin aritu behar iza-

ten du: errealizadorea, erredak-

toreak, produktoreak, kamerala-

riak, bertsolariak, Bertsozale El-

kartekoak... Zuzendariez

beti gaizki hitz egiten omen da:

“Saiatzen naiz nik ikusitako

akatsak neuk ez egiten eta bes-

teei neure iritzira ondo eta gaizki

egindako gauzei buruz garden

eta zuzen hitz egiten”. Telebista

saioarekin berarekin gustura al

dagoen galdetu diogu eta esan

digu programa asko aldatu dela

eta gehiago aldatuko dela, nahiz

eta jakin aldaketak beti direla

traumatiko.

Margari Eizagirre

Kazetariek sinatzen dituzten ar-

tikuluak elikatzen ditu Margarik,

dokumentalista da Berrian (Eus-

kaldunon Egunkarian hasi zen

2000n). Berria egunkariaren

zein beste batzuen informazioa

hustu eta modu digitalean gor-

detzen du Margarik, gero kaze-

tariek gairen bati buruzko

artikulua egin behar dutenean

dokumentazioa eskura izateko.

Abenduaren 1ekoa da adibidea.

Mikel Laboa hil zela goizean

jakin zen eta iluntzerako orrialde

sorta prestatu behar. Artikulu

zein argazki piloa inguratu zuten

Margarik eta lankideek, ka-

zetariek ziztu bizian lan

egiteko. Margari erne-

gatu egiten da hainbat

kazetariren mahaiak paperez

beteta ikusten dituenean, eten-

gabe dabil kazetariak konbent-

zitu nahian, pilatutako paper

interesanteak dokumentalistei

entrega diezazkieten, haiek art-

xibo digitalean dotore sartuko

baitituzte. Batzuetan, kazetariek

gordeta duten paper piloa esku-

ratzea kosta egiten zaie eta bes-

teetan, dokumentalistei halako

gairi buruzko informazioa esku-

ratzeko esateak erreparoa ema-

ten omen die kazetariei: “Uste

dute guri lan gehiegi eskatzea

dela, luxua dela, baina gu horre-

tarako gaude, haiei behar duten

informazioa eskura emateko”.

HERRITARRAK

6

Page 7: Harrobia

Naiara Irureta

Iametza-n aritzen da, Komunikazio

Biziagoak sortutako enpresan. En-

presako edukien arloko ardura-

duna da. Garapen multimediak

egiten dituzte, alegia, bezeroent-

zako programazio informatikoak,

edukiak eta diseinu lanak. Naiarari

segidan aipatuko ditugun produk-

tuen gainean egotea egokitzen

zaio: Gipuzkoako Pilota Federa-

zioak kaleratzen duen Kantxatik al-

dizkaria, Eusko Jaurlaritzako

HPSren Euskararen Berripapera

eta Nafarroako Euskarabidea era-

kundearen webgunea, besteak

beste. Gauza ez hain arruntak ere

kudeatzen ditu, hala nola, dentista

baten, garraio enpresa baten eta

mahai jolasak egiten dituen Ludi-

Toys enpresaren webguneak. Be-

zero eta kolaboratzaile askorekin

egunero aritzea egokitzen zaio eta

harreman horietan denetarik izaten

omen

da. Bitxikeriaren bat kontatzeko

eskatu diogu: “Munduan zehar

diren hizkuntza gutxituetako hiz-

kuntzalariei artikuluak eskatzea da

nire lanetako bat. Galesekin, kana-

darrekin, eskoziarrekin...

e-postaz aritzen naiz, ingelesez

batzuetan, frantsesez bestetan...

dakizkidan eta ez dakizkidan hiz-

kuntzetan moldatu behar! Hori bai,

azken fitxajea Moskuko hizkuntza-

lari errusiarra izan da eta hark eus-

karaz idazten du!”.

Nagore Telleria

Hamar urte dira Euskadi Irratian

hasi zela. Arratsaldeetan lehen-

dabizi erreportajeak egiten, Gaz-

tean albisteak eman eta

musikarien elkarrizketak eta

kontzertuak prestatzen ondoren.

Iaz gauero Deja Vu saioa zu-

zendu zuen Euskadi Irratian. Ter-

tuliak eta elkarrizketak gidatzen

zituen. Aurten Faktoriako lantal-

dean ari da. “Irratiak duen plusa

bat-batekotasuna da, gertatu

ahala gauzak kontatzea. Ezau-

garri hori bera da gure etsairik

handiena, beti presaka ibili beha-

rra. Askotan saioa goitik behera

aldatu behar da gertaerek hala

aginduta”. Mikel Laboaren he-

riotza jorratzea tokatu zitzaion,

esaterako. “Gogorra da albistea

jakin orduko telefonoa hartu eta

Xabier Leteri 'zurekin hitz egin

nahi dugu' esanez deitzea. Fono-

tekako elkarrizketa zaharretatik

Laboaren hitzak hautatzen aritu

nintzen, hotzikara gainetik kendu

ezinda”. “Katiatze bat, dardara

bat, isilune bat, musika jakin bat,

kontakizunaren parte dira eta hit-

zez, esaten dena baino gehiago

esaten da. Hori da gure erra-

minta. Ahotsak taupada dauka”.

7

Mailu OdriozolaIrratiko kazetaria da Mailu, zortzi

urtez aritu zen Herri Irratian eta

joan deneko lautan dago Eus-

kadi Irratian. “Beti erlojuari be-

gira gabiltza. Lanera sartu

orduko editoreak zein prentsau-

rreko, agerraldi, manifestazio

edo dena delakoa ‘kubritu’ behar

dugun agintzen digu. Gero ber-

tatik bertara informazioa eta

ahots ‘kortea’ lortuta eguerdiko

albistegirako moldatu behar iza-

ten dugu”. Eguneroko erronka

horixe du Mailuk “minutu eskas

batean jendeak ulertzeko mo-

duan kontatzea

norberak jorratutako albistea…

eta hori ez dabatere erraza”. Bil-

bon EITBk duen egoitza berrian

aritzen denez nolakoa den gal-

detu diogu. “Ikaragarria da. Niri

asko gustatzen zait duen espa-

zioa, eta erredakzio handi hori.

Informatiboetan aritzeak arlo

desberdinetako gai eta jende in-

teresgarri asko ezagutzeko

bidea ematen omen du. Kontua

da “sarritan gaiaz ezergutxi ja-

kinda jardun behar izaten du-

gula, eta espezializazio hori

faltan botatzen da”.

IRITZIA

Page 8: Harrobia

MUSIKA

CHILDREN OFF THE GRAVE TALDE ZESTOARRAK AURTENGO API-

RILEAN EGIN ZUEN LEHEN AGERRALDIA JENDAURREAN. ZESTO-

AKO GAZTE TXEAREN HOGEIGARREN URTEURRENAREN HARIRA,

APIRILAREN 4AN LEIZE, GUNDESTRAK ETA CHILDREN OFF THE

GRAVE-K SEKULAKO KONTZERTUA ESKAINI ZUTEN ZESTOAKO

PLAZAN. LEIZE, DAKIZUEN BEZALA, HIRUROGEITA HAMARREKO

HAMARKADAKO TALDE ZESTOARRA DA, ETA IADA ONDO FINKATUA

DU BERE TXOKOA MUSIKA MUNDUAN, GUNDESTRAK-EN IBILBIDE-

AREN BERRI AURREKO ALEAN EMAN GENIZUEN, ETA ORAINGO

HONETAN CHILDREN OFF THE GRAVE-RI EGOKITU ZAIO TXANDA.

ZESTOAN, MUSIKA TRADIZIOA BETIDANIKO FENOMENOA IZAN DA,

LIN TON TAUN, AZIDO ETA KARELEAN DITUGU, BESTEAK BESTE,

ZESTOAKO HISTORIAK EMAN DITUEN MUSIKA TALDEETARIKO

BATZUK.

Children Off The Grave

EGILEA: Nerea Odriozola

ARGAZKIAK: Araitz Muguruza

8

Children off the grave-k

Black Sabbath talde ingele-

saren abestien bertsioak

egiten ditu, beti ere abestiei

taldekideen kutsu pertso-

nala erantsita. Bost zestoa-

rrek osatzen dute taldea:

Etxeberria (ahotsa), Eken

(kitarra), Ibon Telleria (kita-

rra), Mikel Illarramendi

(baxua) eta Mikel Telleria

(bateria).

Talde honen historia lagu-

nartean hasi zen. Adin tarte

zabalak dituzte elkarren ar-

tean, eta gustu musikal era-

bat desberdinak dituztela

ere esan daiteke, baina

guztiek dute gustuko Black

Sabbath taldea, eta lagun-

tasunak, eta taldearekiko

zaletasunak bultzatuta,

talde hau jaio zen. Children

Off The Grave izena bera

ere, Black Sabbath-en

kanta baten izena da.

Lehen esan bezala, talde

honen lehen agerraldi publi-

koa pasa den apirilean hasi

zen, Zestoako plazan Gun-

destrak eta Leize-rekin es-

kaini zuten kontzertuan.

Oso egun berezia zen, gaz-

tetxe batek ez baititu hogei

urte egunero betetzen, eta

talde zestoarrei aukera

ematearen garrantzia ikusi

zuen gazte asanbladak.

Horrela, hilabeteetan zehar

jardun ziren burubelarri

kontzertua prestatzen, eta

izugarrizko giroa sortu

zuten. Herrikoia eta goxoa.

Adin guztietako jendea ikus

zitekeen Zestoako plazan,

emozioari eutsi ezinda; bat-

zuk gazteak zireneko Leize

taldeagatik, eta beste bat-

zuk talde gazteen debuta-

gatik. Egun gogoangarria

izan zen.

Apirilekoaren ondorengo

Page 9: Harrobia

kontzertua uda pasa ondo-

ren izan zen. Horrek ez zien

eragotzi entsaiatzen jarrait-

zea, hilabeteetan zehar, os-

tiral gauero estazioko

lokalean dihardute.

Irailean, festetako ajeak

pasa eta hilabeteko biga-

rren erdian Getarian eman

zuen Children Off The

Grave-k bere bigarren kont-

zertua. Izugarrizko giroa

sortu zen, eta egun berean

jende asko Zumaiara mu-

gitu zen arren, zestoar or-

dezkaritza xume bat

Getarian izan zen, taldeari

babesa ematen.

Beste hilabete terdi igaro

zen, eta azaroaren erdial-

dean, Azpeitiako Pikua ta-

bernan izan zen zita, ostiral

gau batez. Hurrengo egu-

nean, Argizulo Barnetegia-

ren urteurrenaren harira,

beste kontzertu bat eman

zuten barnetegian. Giro

goxo bezain etxekoan,

Mondocane talde azkoitia-

rrak eta Children Off The

Grave-k kontzertu bikaina

eman zuten.

Oraindik ere, eta finkatuta

kontzerturik ez eduki arren,

ostiralero jarraitzen dute

entsaiatzen. Abendu bu-

9

kaerako herriko topaketei

begira, aukera asko dago

Gundestrak eta Children Off

The Grave-n kontzertu ba-

terako.

Oraingoz, hemen bukatzen

da talde honen ibilbidea,

baina aurrera begira zere-

sana emango dutelakoan

gaude. Ea hala den!

MUSIKA

Page 10: Harrobia

IRITZIA

AHT GELDITU!!

Gazte Asanbladak hogei

urte betetzen dituen urtean

bertan, Abiadura Handiko

Trenaren aurkako borroka

gori-gorian dago.

Pasa diren hilabeteetan,

egin dugu zertxobait

proiektu honen inguruko in-

formazioa jaso eta zabalt-

zeko. AHTgelditu!

Elkarlaneko kide bat etorri

zen gurera, proiektuari bu-

ruzko informazioa ematera.

Abiadura Handiko Trena be-

netan zer zen ez genekigula

ohartu ginen ekimen haie-

tan. Hedabideek proiektua-

ren alde onak

azpimarratzen dituzte eten-

gabe, politikariek ere berdin

egiten dute. Naturan izango

duen eragina makilatuta

azaltzen digute, eta honela,

hamar urte baino gehiago

dituen proiektu honetaz

ezer gutxi jakin izan du jen-

deak orain gutxi arte.

AHT-ari buruzko bideo bat

ere ikusi genuen, iruditan

ikusi genuen, gutxi gora be-

hera, hitzaldian kontatu zi-

gutena. Urtarrila amaieran,

S.O.Stemible antzerkia ikusi

genuen. Proiektuari bu-

ruzko parodiatxo bat izan

zen, politikarien iruzurrak

era komiko batean kontat-

zen zituzten, besteak beste.

Koordinadoran egiten ari

garen elkarlanean ere, bai-

larako gaztetxe guztiek no-

labaiteko interesa eman

diotela gaiari ikusi ahal izan

dugu.

Oro har, proiektu txikitzaile

erraldoi honen inguruan

ezer gutxi dakigu, eta artiku-

lutxo honen helburua, iturri-

ofizialek ematen ez diguten

informazioa helaraz-

tea da.

EGILEA:Gazte Asanblada

PROPAGANDA OFIZIALAREN DATUAK VS

AHT gelditu! ELKARLANAREN DATUAK

- Propaganda ofizialaren esanetan AHT-k, bidaiari

bakoitzeko, auto batek baino 26 bider gutxiago kontsumit-

zen du eta hegazkin batek baino 9 bider gutxiago. Elkarla-

naren datuen arabera, 225km/h abiaduran doanean,

hegazkinak eta autoak beste energia kontsumitzen du.

Bestalde, 300km/h abiadan doanean kontsumitzen duena,

25.000 biztanleko hiri bateko etxeen argindar kontsumoa-

ren parekoa da.

- Propaganda ofizialaren esanetan AHT-k 15m-ko

zabalera bakarrik hartuko lituzke. Elkarlanaren datuen ara-

bera, lanek 50-100 metrotako zabalera hartuko lukete,

mendi mozketa, lubaki eta betelanen gauzapenarekin. Ho-

rrek, Hego Euskal Herrian 68 milioi metro kubiko lur mugit-

zea suposatzen du.

- Propaganda ofizialaren esanetan AHT-k unibertsi-

tate ikasleen joan-etorriak erraztuko lituzke. Elkarlanaren

datuen arabera, txartelaren prezioa hain garestia izanik

maila ekonomiko altuko pertsonek soilik erabili ahal izango

lukete (enpresariek).

- Propaganda ofizialaren esanetan AHT-k eragin-

dako kaltea oso txikia izango da ibilbidearen erdia tunelean

doalako. Elkarlanaren datuen arabera, “Euskal Y”an 105

kilometro tunel egiteak hondakindegien sorrera ikaragarria,

pista mordoa irekitzeak sortutako kaltea, akuiferoen sunt-

sipena, kantera berrien irekiera, etab. ekarriko lituzke.

- Propaganda ofizialaren esanetan AHT etorkizu-

neko erabaki estrategikoa da. Elkarlanaren datuen ara-

bera, erabaki hau herritarren bizkar hartu da (ukaezina da

hori), enpresa eraikitzaileen eta multinazionalen mesede-

rako.

- Propaganda ofizialaren esanetan AHT-k errepide-

etako trafikoa gutxituko luke. Elkarlanaren datuen arabera,

“Euskal Y”ak egungo joan-etorri motorizatuen %0.15 soilik

garraiatuko luke. Kamioien trafikoa ere ez luke gutxituko,

egunero 1100 kamioi bakarrik garraiatu ahal izango lituzke

eta (egunero errepideetan dabiltzan kamioien %2.2).

Alde ikaragarria dago,

beraz, gobernuak eta heda-

bideek kontatzen digutene-

tik, herri mugimenduaren

bidez lortu den informa-

ziora. Elkarlanak esku ar-

tean darabiltzan datuak

geologo, biologo eta aba-

rrek borondatez egindako

ikerketen ondorioak dira.

Honela, beraz, pentsa dai-

teke interes pertsonalik

gabe, eta objektibotasu-

nean eginikoak direla. Zer

pentsatua ematen dute, eta

beraz, horixe eskatzen di-

zuegu, pentsatzea.

Datu hauek mahai gainean

jarri ditugu, baina berezko

arazoa askoz ere sakona-

goa da. Gizarte sisteman

bertan dago arazoaren

muina. Gaur egun bolo-bolo

dabilen, eta izugarriak egi-

ten ari den krisiaren eragi-

lea, eta aurrerapenaren

izenean behar ez ditugun

azpiegitura erraldoiak bult-

zatzen dituena, sistema ka-

pitalista dugu. Orain

litzateke ona, berez aldake-

tarako momentu onik baldin

bada, gure sistema errotik

aldatzeko. Ideia anbiguoa

izango da agian, baina garbi

dagoena da honela ezin du-

gula jarraitu, edo logika guz-

tien arabera bederen, ez

genukeela jarraitu behar.

Pasa den martxoan, hila-

bete kulturanitzaren ba-

rruan, kultura eta herrialde

desberdinetako egoera so-

zial, politiko eta ekonomi-

koak ikusi ahal izan ditugu.

Haietan ikusten zen, nola

hirugarren munduko he-

rrialde batzuk baliabide na-

turalik gabe geratzen ari

ziren, aurrerapenaren aztar-

narik izan gabe. Izan ere,

gaur egun herrialde pobrea

izan eta petrolioa edukitzea

infernu bat bilakatu da.

Guk aurrerapenaren ize-

nean hainbesteko txikizioak

egiten ditugun bitartean,

jendea txaboletan bizi da.

Hau al da nahi dugun ere-

dua? Munduaren hegoal-

deko eta iparraldeko

egoeren arteko aldea ez al

da iada handiegia? Orduan

zertan ari gara? Ez al litza-

teke hobe guk nahikoa bal-

din badaukagu, besteei

gure bizi mailara iristen la-

guntzea?

Orain arteko guztiaz gain,

beste arazo bat daukagu.

AHT-aren aurkako borrokak

zilegitasuna galdu du

masen artean. Hedabideak

gogor saiatu dira deslegiti-

mazio hori erdiesten, eta

lortu dute. Orain gobernuek

nahikoa dute bi hitz magiko

esatea, edozein protesta

edo salaketa isilarazteko.

Hau berez, onartezina da.

Honela beraz, eta AHT gel-

ditzeak oso zaila dirudien

arren, saiatu gabe ezin gara

geratu! Orain da garaia,

gero beranduegi izango

baita! Bota astakeria hau ez

eraikitzeko arrazoiak entzu-

teko prest dagoen edozeini,

eta baita entzuteko prest ez

dagoenari ere, agian tar-

tean zerbait entzungo baitu.

Ez etsi! Oraindik lortu deza-

kegu! Bakoitzak aletxo bat

jartzen badugu, batzuek ez

dute hainbeste egin be-

harko!10

Page 11: Harrobia

SUKALDEA

Sukalde kontuakHILABETE HONETAKO SUKALDEAREN TXOKOAN, MARIA LUISA AGIRRE ETA MARI KARMEN

MUGURUZAK BIDALITAKO JAKI GOXOAK PRESTATZEKO ARGIBIDEAK EMANGO ZAIZKIZUE.

GABONAK GERO ETA GERTURAGO DAUDELA ETA, NOLABAIT, PLATER BERRITZAILEAK

HAUTATZEN SAIATU GARA, ETA BI ETXEKOANDRE APART HAUENAK IRUDITU ZAIZKIGU

EGOKIENAK.

ESKERRIK ASKO HILERO-HILERO ERREZETA BERRIAK BIDALTZEN DIZKIGUZUENOI,

JARRAI EZAZUE JO TA KE ! 11

AINGIRA-ENTSALADAOSAGAIAK

- 100gr gatz

-kilo 1 itsas aingira

irekia

-300 zk olio

-erramu hosto 1

-perrexil adartxo 1

-baratxuri hortz 1

-deziliztro 1 ur hotz

-1,5 dezilitro ozpin

-2 koilarakada perrexil

txikitu

-5 pepino txiki ozpine-

tan

-arrautza gordin 1 eta

egosi 1

-2 tipula

-azenario1

Lehendabizi, ura irakiten jarri, eta aingira zati bakar bat, lau zati eginiko

tipula bat, erramu hostoa, perrexil hostoa, azenarioa eta gatz pittin bat

botako dugu lapikora.

Egosita dagoenean, lapikotik atera eta trontzotan ebakiko dugu aingira,

eta maionesa eta oliozpin saltsa batekin estaltzen da.

PRESTAKETA

Maionesa saltsaontzi batean arrautza gordina, gatz pittin bat, ozpin eta olio txorrotadatxo

jarri, eta irabiagailutik pasa.

Oliozpin saltsatipula bat, pepino txikiak, arrautza gogorra, perrexila eta baratxuria txiki-

txiki egin,

Guztia nahastu, eta gainerako olioa, ozpin pixka bat eta ura eransten

zaizkio. Gatzarekin gozatzen da.

OSAGAIAK

-100 gr txanpinoi

-80 zk olio

-koilarakada 1 txuleta

-koilarakada 1 piper

gorria

-salda baso 1

-piperbeltz apur bat

-izozturiko-barazki

menestra apur bat

-pakete 1

-irina

-arkumea

-6 tipulatxo frantses

Hori egiten dugun bitartean, lapiko bat jarriko dugu, tipulinak txikitu

eta zartaginera botako ditugu, hauek ere gorritu daitezen. Zirrindetan

ebakitako piperra erantsi, ondoren tomatea bota, eta amaitzeko

salda gehituko diogu guztiari.

Nahasketa guztiak irakiten duenean, txuleten gainera bota eta guztia

egosten utziko dugu, estalita eta su geldian ordu betez.

Lehendabizi, haragia gatz-pipertu eta irineztatuko dugu.

Zartagin batean olio pixka bat berotu, eta txuletak bi aldetatik gorrituko

ditugu.

Ordu betea igaro ondoren, barazkiak eta txanpiñoiak gehituko ditugu,

eta ordu erdi gehiagoz egosten utzi.

Bukatzeko, gatza bota eta mahaira joanaz zerbitzatu egingo dugu.

Page 12: Harrobia

GAZTEAK

Elkarlana nagusi topaketetan

Jendea iritsi ahala, seku-

lako joan teoría nabaritzen

zen Zestoako kaleetan.

Kanpotik zetorren jendea ki-

roldegira inguratzen zen lo-

tarako txokoaren bila, gero

handik eztabaidetan izen

ematera... hori dena musi-

kak giroa berotzen zuen bi-

tartean.

Aurkezpen ekitaldi batekin

eman zitzaien topaketei ha-

siera, giro goxo eta epe-

lean. Topaketetan eman

diren eztabaidak, lau gairen

ingurukoak izan dira: ama-

lurra, feminismoa, klase-za-

palkuntza eta

lurraldetasuna. Igor Arroyo,

Nafarroako LABeko bozera-

mailea, saiatu zen lau gai

horiek sakon azaltzen. Azal-

pen bakoitzaren ondoren,

gai bakoitzaren inguruko

ekitalditxo sinbolikoak egin

zituzten.

Ekitaldia amaitu be-

zain laister aisial-

diari egin zitzaion tartea

Abiadura Handiko Trenaren

inguruko antzerki-parodia

batekin.

Hurrengo goizean, bezpe-

rako ajearekin, gazte an-

dana martxan jarri zen; lan-

taldetan banaturik, ezta-

baida ezberdinak egin ziren

Zestoako hainbat txokotan.

Presaka bazkaldu ondoren

herria hustu egin zen, guz-

tiak Bilbora joan baitziren

aste hartako atxiloketen ha-

rira, proiektu guztiak, esku-

bide guztiak lemapean, egin

zen manifestaziora.

Bilbotik bueltan, aisialdirako

tartea zen berriz ere. “Ku-

JAKINGO DUZUEN BEZALA, PASA DEN AZA-

ROAREN 27,28 ETA 29AN, GAZTE MUGIMEN-

DUAREN TOPAKETAK OSPATU ZIREN

ZESTOAN. BERTAN, HAINBAT ERAGILE

DESBERDINETAKO GAZTEAK BILDU ZIREN,

HALA NOLA, AISIALDI EREMUKOAK, GAZ-

TETXEETAKOAK, EMAKUME TALDETAKOAK

ETA GAZTE INDEPENDENTISTAK. TOPA-

KETA HAUEK ELKARLANA IZAN DUTE FILO-

SOFIATZAT, FILOSOFIA HORRETATIK

SORTU ZEN “EKIN DEZAGUN BATERA”

LELOA.

EGILEA: Aimar Etxeberria

12

ARGAZKIAK: gaztesarea

Page 13: Harrobia

GAZTEAK

muneko paperaren poesia”

izeneko monologoa izan

zen entzungai, eta horren

ondorenerako kontzertu

batzuk prestatuta bazeuden

ere, azpiegitura arazoak

medio, ez ziren egin. Ho-

rrela bukatu zen larunbata,

arratsalderako prestatuta

zeuden tailerrak egin gabe.

Igande goizean, berriro ere

ajearekin, gazteak taldeka

banatuta, eztabaidei jarrai-

pena eman zieten. Egue-

dian, bi orduko

atzerapenarekin, amaiera

13

ekitaldia egin zen. Gogora

ekarri zituzten aste hartan

bertan atxilotutako gazteak,

topaketa hauen bilakaeran

eragin nabarmena izan bai-

tute atxiloketek. Ekitaldiaren

ondoren herri bazkaria egin

zen, eta arratsaldeko kont-

zertuekin eman zitzaien bu-

kaera topaketei.

Gundestrak talde zestoarra

izan zen taldeetariko bat.

Hasiera batean topakete-

tara 600-700 pertsona eto-

rriko zirela espero bazen

ere, 300tik ez ziren pasa,

eta aste hartako atxiloketek

izan zuten zerikusirik. Anto-

lakuntzan zebiltzan gaztee-

tako asko atxilotuak eta

atxilotuen gertukoak ziren,

beraz hutsune handiak zeu-

den. Gainera, larunbat

arratsaldeko manifestazioa-

ren ondorioz arratsaldeko

ekintza guztiak bertan be-

hera gelditu ziren, eta

ekintza haiei lotuta zeuden

igandeko eztabaidak azken

momentuan moldatu behar

izan zituzten.

Orain herriaren txanda da

Abenduaren 29 eta 30ean

herri mailan egingo dira

gazte topaketak, nazio mai-

lako topaketen ildoari ja-

rraiki. Batez ere, asanblada

inguruko jendea espero da,

baina asanbladaren helbu-

ruetako bat adin tarte zaba-

lago bat elkartzea da.

Horretarako, Herria Topatu,

Herria Mugitu dinamika hasi

dira lantzen. Beraz, herriko

gazte eta talde eragileei dei

egiten die asanbladak dato-

zen topaketetan parte hart-

zera.

Page 14: Harrobia

Herriaren historia motzean

EGILEA: Amaiur Aristi

ARGAZKIAK: Maitane Aizpuru

GURE HERRIAREN HISTORIAN BEREBIZIKO GARRANTZIA DUTE ETA IZAN DUTE AUZOEK.

HORI DELA ETA, HAUEN SORREREN HISTORIA ETA BERAUEN EZAUGARRIAK KONTATUKO

DIZUEGU, JAKINIK HERRITAR ASKO ZAUDETELA GAIAZ EZER GUTXI EDO EZER EZ DAKI-

ZUENAK. ZESTOA HIRU ELIZATETAN BANATZEN DA, ETA HIRU ELIZATEOK ABIAPUNTUTZAT

HARTUTA EGINGO DUGU SAILKAPENA.

ZESTOA

Orain dela ehun mila urte-

koak dira giza bizitzaren

hastapenari buruz ditugun

lehenengo berriak Idiakait-

zeko lur azalean.

1383an sartu zen Zestoa

historia idatzian, orduan

eman baitzion Gaztelako

Errege Joan I.ak Aizarnako

biztanleei Hiri-gutuna, on-

doen zeritzen eta komeni

zitzaien lekuan hiribildu bat

eraiki zezaten.

Garai haietan sostengu

ekonomikoa baserrietan

ekoitzitakotik eta burdinole-

tan eraldatzen zen Bizkaitik

ekarritako burdinatik lortzen

zuten.

Zestoako Bainuetxea 1830

urtetik aurrera hasi zen tu-

ristak erakartzen, hala ere

1920ko hamarkada izan

zen oparoena turistei dago-

kienez.

Turistak erakartzen dituzten

erreplika eta bainuetxeaz

gain, baditugu Zestoan

hainbat eraikin histo-

riko ere: eliza, Lili Jauregia

eta harresiaren ateak.

14

Eliza

Zaharragoa den tenplu

baten gainean eraikita

dago,

Liliko kapera tenplu horre-

tan zegoen. Pixkanaka

osatzen joan zen orain eza-

gutzen dugun bezala geratu

arte. Barruan dauden hain-

bat eskultura oso aipaga-

rriak dira.

Lili

Izen hau daraman multzoan

ikus ditzakegu Lili Jauregia

(palaziyo), Lilibea eta burdi-

nola eta errota zaharraren

aztarnak diren Errotazar eta

Errotatxo baserriak.

Bainuetxea

XIX.mendeko eraikuntza

honek osasunerako aukera

zabalak eskaintzen diz-

kigu: edateko ur sendaga-

rriak, presiopeko urezko

tratamenduak, igerile-

kuak...

Eraikin honetan arkitektura

estilo desberdin anitz aurki

ditzakegu: neoklasikoa,

arabiarra...

Harresiaren ateak

Garai batean herrigunea

harresiz inguratuta zegoen.

Lau ate zituen sartu-irtene-

rako. Lau ateen izenak ho-

nakoak ziren: Portale,

Eztiola (Palankadi), Liza-

rraitz eta Arretxea. Gaur

egun Eztiolak eta Arretxek

soilik diraute zutik.

AUZOAK

Page 15: Harrobia

AIZARNA

Elizate honetan hiru auzo

bereiziko ditugu: Aizarna,

Txiriboga eta Lasao.

Aizarna

Bailara itxia da, hau da,

urak lur azpitik desagertzen

dira. Ardi larratze tradizio-

nala, latxa delakoa, ikus

daiteke. AIzarnako jatorriak

antzina antzinakoak dira,

eta hark sortu zuen Zesto-

ako hiribildua.

Aizarnaren garrantzi ekono-

mikoaren erakusgarri da

parrokiko eliza, XVI.men-

dean eraikia, eta interes

handiko altzari elementuak

dauzkana.

Zuhaitzen aberastasunak

hegazti txiki askoren bizi-

leku bihurtu du inguru hau;

txantxangorria, birigarroa

eta zozoa ditugu txorietako

batzuk, eta hauekin batera,

berauen harrapakinak diren

zapelatza eta belatza noiz-

nahi ikus daitezke.

Aizarnak badu ermita xar-

mangarri bat bere lurretan:

Santa Engrazia ermita, hain

zuzen. Aizarna bezain za-

harra edo zaharragoa da.

Mendizaleen gustuko

lekua, haitz baten erdian

sartua baitago. Inguruko

mendiak ikusteko aukera

zoragarria eskaintzen digu.

Interesgarriak dira, baita

ere, herrira bidean dauden

gurutze tokiak eta baserri

arkitekturaren eredu diren

Aranburu, Aizpuru eta Za-

bale baserriak.

Txiriboga

Txiribogan gehien nabar-

mentzen dena burdinolen

eta erroten ugaritasuna da.

Hiru burdinola daude guz-

tira: Txiriboga, Goikola eta

Bekola.

Bekolak herri-eraikuntzaren

adibide den baserri bati

izena ematen dio. Bertan

dagoen errotak garrantzi

handia izan zuen garai ba-

tean, Donostiatik ere etor-

Lasao

Lasao komunitate txiki bat

da. Bertan kokatu Lasaota-

rren leinu-etxea, eta denbo-

raren poderioz eraikina

handituz joan zen. Ondoan

Tourseko San Martin Base-

liza altxatu zen.

Aurreko mendearen erdial-

dera, eraikina moja-komuni-

tate bati utzi zitzaion, eta

duela urte batzuk Lasaoko

auzotarrei utzi zien eraikina

mojek.

Auzotarrek, baseliza be-

rreskuratu, edertu eta pin-

tatu zuten auzolanean, eta

museo txiki bezain maitaga-

rri bat zabaldu zuten.

tzen omen ziren kalitate

handiko irina egiten zutela

eta. Irina egiteaz gain,

errota erabiltzen zuten ingu-

ruko hogei bat baserri argin-

darrez hornitzeko ere.

ARROA

Nahiz eta gaur egun auto-

pistak Arroa bi zatitan ba-

natu, garai batean

Arroagoia eta Arroabeare-

kin lotura zuten auzotxo

batzuk ere baditugu: Ibaña-

rrieta, San Lorente eta

Bedua.

Arroagoia

Auzo honetan euskal base-

rriko bizimoduari eusten

diote oraindik ere, nahiz eta

autopistaren eraikitze lanen

ondorioz, baserri asko bota

behar izan zituzten .

Eraikuntza historikoei dago-

kienez, Balzolatarren etxea

eta XVI.mendeko parrokia

bereiz daitezke.

Arroabea

Eusko trenbidea eta Uro-

lako trenaren arteko loturan

du sorrera auzo honek. Re-

San Lorente etaBedua

San Lorente auzoa baseliza

primitibo batek eta baserri

batzuk osatzen dute. Ingu-

ruan du Beduako etxe lon-

jaduna eta untzitegi

zaharra, Zestoako portua,

alegia. Eraikin gutxi, baina

interes arkitektoniko haun-

dikoak daude bertan.

Ibañarrieta

Auzo hau baseliza batek

eta inguruko baserriek osat-

zen dute. Baserriotako ba-

tean jaio zen Urtain

boxeolari ospetsua, eta in-

guru hauetan gertatua da

Anjel Lertxundiren “Hama-

seigarrenean Aidanez” libu-

ruan kontatzen den istorioa,

edo historia.

Endoia

Auzo honetan jaio zen Uz-

tapide bertsolari ospetsua,

gaur egun kontserbatzen ez

den izen bereko baserrian.

Narrondo

Zumaiatik oso gertu dago

auzo hau, eta beraz, ber-

tako herritarrek Zumaiara

jotzen dute Zestoara baino

askoz ere gehiago eta erra-

zago.

zola porlan fabrikak ere era-

gin nabarmena izan zuen

auzoaren garapenean.

15

AUZOAK

Page 16: Harrobia