Harri sedimentarioak. Andoni Isasi
-
Upload
maitebeurko -
Category
Documents
-
view
253 -
download
6
Transcript of Harri sedimentarioak. Andoni Isasi
Harri detritikoak
HARRIEN JATORRIA: HARRI SEDIMENTARIOEN JATORRIA
• Sedimentuak metatu eta trinkotuz eratutakoak dira.
• Harri sedimentarioak geruzatan egoten dira, eta zenbait lodiera, kolore eta trinkotasunekoak izaten dira geruza horiek.
• Jatorrien arabera lau mota daude:
• Detritikoak, Kareharriak, Ebaporitikoak eta Organikoak.
Nola eratzen dira? Non egoten dira? Eta zenbat mota daude?
• Elkarri lotutako zenbait mineral eta harri-zatiz osatutakoak dira. Eratzeko ondoko prozesuak gertatzen dira:
• -Materialak metatzea• -Trinkotzea: sedimentuaren gainean jalkiz doazen materialen
pisuak zanpatu egiten ditu haren osagaiak.• -Zementazioa: sedimentuetan urak disolbatu egiten ditu
zenbait mineral, eta gero, berriro jalkiarazi.
Detritikoak
ADIBIDEAK:•
Konglomeratua: Harri zatiz osatua; harea pikorrak ere izaten ditu.
• Hareharria: Harea pikor txiki -txikiz osatua da.
• Buztina: Buztin trinkotuz osatua. Bustiz gero, lur hezearen usaina dario.
KAREHARRIAK:
• Nagusiki kaltzita mineralez osatuta daude; eta badituzte buztinak eta beste mineral batzuk ere, oso proportzio txikian bada ere.
• Harri hauek bi jatorri izaten dituzte:
• Zenbait izaki bizidunen oskolen eta eskeletoen metatzea
Adibidea: moluskuek eta koralek kaltzitazko oskola dute.
• Kaltzio karbonatoa hauspeatzea, urak disolbatu badu. Adibidea: estalaktitak eta kareharrizko tobak
• Trabertinoak: Estalaktitak eta estalagmitak eratzen dituzte.
• Kareharrizko toba: Porotsuak eta arinak dira, eta landare-hondarren arrastoak dituzte.
Adibideak:
EBAPORITIKOAK:
• klima lehorreko eta beroko lekuetan, ur gaziko eremurik baldin badago, lurruntzea itzela izaten da. Horren ondorioz, mineral disolbatuak hauspeatu egiten dira.
ADIBIDEAK:•
Igeltsoa: Igeltso mineralaren kristalak metatzearen ondorioz sortua.
• Gatza: Halita mineralaren kristalak metatzearen ondorioz eratua.
ORGANIKOAK:
• Materia organikoa metatzearen ondorioz sortzen dira.
ADIBIDEAK:•
Ikatza: Landare-materia metatzetik sortzen da, materia hori lurpean geratzen bada, eta presio eta tenperatura altuen eraginpean badago.Ikatza ingurune kontinentaletan sortzen da; esaterako basoetan.
• Petrolioa: Itsas planktonetik sortutako materia organikoaren partikula mikroskopikoak metatzearen ondorioz sortzen da. Partikula horiek buztin-sedimentuak inpregnatzen dituzte, eta lurpean geratzen direnez, presioaren eta tenperaturaren eraginez konposizioa aldatu eta petrolioa sortzen dute;
Andoni Isasi 1.B
IES BEURKO BHI