Gugenheim

3
1.-Guggenheim Bilbao Museoa arte moderno eta garaikideko museoa da Bilbon kokatua. Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak Ibaizabal ibaiaren parean eraiki zuen, Salveko zubiaren ondoan. Solomon R. Guggenheim Fundazioak kudeatzen du museoa eta mundu mailan beste bost museo dauzka . Juan Ignacio Vidarte da zuzendaria. Eraikina: Guggenheim Bilbao Museoa, Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak diseinatu zuen. 1997ko urriaren 18an zabaldu zuten, bertan Jose Antonio Ardanza lehendakaria eta Espainiako errege Joan Karlos I.a egon zirelarik. Museoa dekonstruktibismoaren estilo arkitektonikoan eraiki zen, eta CATIA izeneko programa informatikoa erabili zuten museoa osatzen duten titaniozko pieza guztiak diseinatzeko [3] . Guztira 11.000 metro karratuko erakusketa azalera dago, hemeretzi galeria ezberdinetan banatuta. Erakusketa aretoez gain, liburutegi bat, auditorio bat, denda bat, jatetxe bat eta kafetegi batek osatzen dute museoa. Horrez gain, administraritza eta kudeaketa bulegoak, Mazarredo zumarkaleko gunean kokaturik daude. Museoaren ekialdeko atrioak 50 metroko altuera dauka. Museoan erabilitako leihoek "Natural 62" dute izena, eta Idom enpresa bizkaitarrak diseinatu zituen. Museoa Bilbon egitea erabaki zenean eta Frank O. Gehry arkitektoa kontratatu zenean, eraikina non egin erabaki behar izan zen. Udaleko agintariek hasieran Alondegiako gunea eskaini zioten Frank Gehryri, baina honek ezezkoa eman zuen, leku hori txikiegia zelako berak zeukan kontzepturako. Orduan Abandoibarrako guneko orube bat aukeratu zuten, Salveko zubia eta Mazarredo zumarkaleen bitartean, orubeak guztira 32.500 metro karratuko zabalera zeukan. Obrak 1995an hasi ziren eta bi urte t'erdiz luzatu ziren eta 30.000 milioi pezeta inguruko kostua izan zuten, gehiegizko kostuagatik kritika ugari jaso zirelarik. Hasieran, jende asko egon zen museoaren aurka. Frank Gehryren erabaki pertsonala izan zen titanioa erabiltzea. Titanioa aukeratu aurretik beste 29 material desberdinekin aprobak egin ziren. Obrak hasi zirenean titanioak nazioarteko merkatuetan

description

fahaa.aahakf

Transcript of Gugenheim

Page 1: Gugenheim

1.-Guggenheim Bilbao Museoa arte moderno eta garaikideko museoa da Bilbon kokatua. Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak Ibaizabal ibaiaren parean eraiki zuen, Salveko zubiaren ondoan. Solomon R. Guggenheim Fundazioak kudeatzen du museoa eta mundu mailan beste bost museo dauzka . Juan Ignacio Vidarte da zuzendaria.

Eraikina:

Guggenheim Bilbao Museoa, Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak diseinatu zuen.

1997ko urriaren 18an zabaldu zuten, bertan Jose Antonio Ardanza lehendakaria eta Espainiako errege Joan Karlos I.a egon zirelarik. Museoa dekonstruktibismoaren estilo arkitektonikoan eraiki zen, eta CATIA izeneko programa informatikoa erabili zuten museoa osatzen duten titaniozko pieza guztiak diseinatzeko[3].

Guztira 11.000 metro karratuko erakusketa azalera dago, hemeretzi galeria ezberdinetan banatuta. Erakusketa aretoez gain, liburutegi bat, auditorio bat, denda bat, jatetxe bat eta kafetegi batek osatzen dute museoa. Horrez gain, administraritza eta kudeaketa bulegoak, Mazarredo zumarkaleko gunean kokaturik daude.

Museoaren ekialdeko atrioak 50 metroko altuera dauka. Museoan erabilitako leihoek "Natural 62" dute izena, eta Idom enpresa bizkaitarrak diseinatu zituen.

Museoa Bilbon egitea erabaki zenean eta Frank O. Gehry arkitektoa kontratatu zenean, eraikina non egin erabaki behar izan zen. Udaleko agintariek hasieran Alondegiako gunea eskaini zioten Frank Gehryri, baina honek ezezkoa eman zuen, leku hori txikiegia zelako berak zeukan kontzepturako.

Orduan Abandoibarrako guneko orube bat aukeratu zuten, Salveko zubia eta Mazarredo zumarkaleen bitartean, orubeak guztira 32.500 metro karratuko zabalera zeukan. Obrak 1995an hasi ziren eta bi urte t'erdiz luzatu ziren eta 30.000 milioi pezeta inguruko kostua izan zuten, gehiegizko kostuagatik kritika ugari jaso zirelarik. Hasieran, jende asko egon zen museoaren aurka.

Frank Gehryren erabaki pertsonala izan zen titanioa erabiltzea. Titanioa aukeratu aurretik beste 29 material desberdinekin aprobak egin ziren. Obrak hasi zirenean titanioak nazioarteko merkatuetan izandako prezio igoerak arriskuan jarri zuen museoaren eraikitzea, baina azkenik Errusiatik etorritako titanio merkeagoak obrak amaitzea posible egin zuen.

Obretan honako enpresek hartu zuten parte besteak beste:

Museoaren 10. urteurrena

2007. urtean zehar Guggenheim Bilbao Museoak 10. urteurrena ospatuko duela eta, hainbat ekitaldi eta egitasmo antolatuko dira. Horien artean, museoak aukeraturiko Daniel Buren arkitekto frantsesaren proposamena.

Page 2: Gugenheim

Proposamenaren arabera ("Zeharkatzen" izenekoa), museoaren ondoko Salveko zubia eusten duen "arkua" gorriz margoztuko da. Egileak dioenez, gorria zubiaren berde kolorearekin bat joango da eta museoaren forma kurboekiko kontrajarria.

Daniel Burenen proposamenaz gain, beste bi aurkeztu ziren museoak antolaturiko lehiaketara, bata Liam Gillick artista britainiarrarena, eta bestea Jenny Holzer estatubatuarrarena.

http://youtu.be/TGSsp-XWEqs Bilbao-gugenheim /FJARENAL.COM

Euskalduna jauregiko eszenatokia.

Musika motari dagokionez, batik bat opera, musika klasikoa, zarzuela eta musika modernoa eta etnikoa eskaintzen dute bertan. Horretaz gain, antzerkia eta dantza emanaldiak ere ikusgai daude urte osoan zehar. Guztira bost areto, tamainan ezberdinak, ditu biltzar jauregiak, handienak 2200 pertsona har ditzake gehienez eta txikienak 200 pertsona.

Abandoibarra izeneko eremuan kokatuta dago, Abandoko barrutian. Euskaldunako Zubiaren hasieran dago, eta Bilboko itsasadarrak Deustutik banatzen du. Bihotz Sakratuaren plaza eta Doña Casildaren Parkea haren inguruan daude.

53.000 m2 dauka, hiru solairutan banatuta. Hainbat areto ditu, baina nagusia Auditorioa da, 1.770 m2 daukana eta 2.000 ikusle baino gehiagorentzako lekua. 1998an eraiki zuten, Dolores Palacios eta Federico Soriano arkitektoek diseinatuta.

Euskalduna Ontziola zegoen lur-sailean eraiki zuten eta hortik hartu zuen izena. Horrez gain, eraikinaren diseinuak itsasontzi baten itxura gogorarazten du, auditorio nagusirako sarbideeetan ikus daiteke hori. 2003. urtean Munduko Biltzar Jauregi onenari APEX Saria jaso zuen.